Euskaltzaindiaren Hiztegia

30 emaitza plan bilaketarentzat - [1 - 30] bistaratzen.

plan
iz. Egin asmo den zerbait nola egingo den aldez aurretik pentsatzea. Ik. plangintza; egitasmo. Egin zuten azeria harrapatzeko plan bat.

Aztergaia: plan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
planeatu, planea, planeatzen
1 du ad. Hegaztiez mintzatuz, hegoak zabal hedatuz eta astindu gabe airean higitu. (nor osagarririk gabe). Antxeta mantso-mantso igaro zen gure aurretik planeatuz.
2 du ad. Hegazkinez eta kidekoez mintzatuz, motorra erabili gabe edo motorrik gabe airean higitu. (nor osagarririk gabe).

Aztergaia: planeatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2001-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

planea, planeatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

Forma baten adiera(k)

(hegaztiek eta hegazkinek modu berezian hegan egin).

planeta
iz. Eguzki sistemako argizagi handia, berezko argirik ez duena, eguzkiaren inguruan harengandik beti distantzia bertsuan dagoela biratzen dena. Planetak eta kometak. Marte, Saturno eta gainerako planetak. Lurra ere planeta da. || Azkeneko hamar urteotan 100 planeta-sistema inguru aurkitu dituzte.

Aztergaia: planeta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

planeta, izarbel.

Euskaltzaindiaren Arauak

planeta-sistema.

planetario
1 iz. Eguzki sistema osatzen duten argizagiak eta haien mugimendua erakusten duen eraikuntza, zeru sabaia irudikatzen duen kupula duena. Iruñeko planetarioa.
2 adj. Planetei dagokiena. Bilboko Ingeniaritza Eskolara etorri nintzenean, beste gai batzuetan ibili nintzen lanean, baina zientzia planetarioen inguruko interesa mantendu nuen.

Aztergaia: planetario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz.: Iruñeko planetarioa. 2 izond.: sistema planetarioa h. planeta-sistema.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: nazioarteko hitz hori barneratzea komeni da.

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): sartzea onartu da.

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): planetario 1 iz.: Iruñeko planetarioa. 2 izond.: nebulosa planetarioa (normalean hobestekoak dira planeta- osaerakoak: sistema planetarioa h. planeta-sistema). [bigarren adiera moldatu]

plangintza
iz. Plan baten edo egitasmo baten araberako antolaketa. Ik. planifikazio. Euskal gramatika-lanen plangintzarako beharrezko omen ditugun lehen urratsak egiteko.

Aztergaia: plangintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Cf. infra plangintza egin; planifikatu 39: G. Ansola ("Merkatu Komunaren Batzordeak uste du eztala aski nazio bakoitzaren ekonomia banaka planifikatzea"), J.A. Arana M. ("Noiz batuko ditugu banakako ahaleginak, bilakuntzak programatzeko, abesti eta partiturak bildumatzeko, [...] heziketa planifikatzeko, eta abar?"), E. Kortadi ("Giza artistak beti sentitu izan du mundua eta gizartea, bere artelana dela bide memento historiko bakoitzean murgildurik zegoenekoa, planifikatzeko premia"), M. Pagola ("ahal den zehazkien asmatu eta planifikatutako egitamuak ere gainean du Damokles-en ezpata"), J.M. Torrealdai 2 ("Baina berrikitan planifikatu eta ugaldu da itzulpena", "Era berean ikusten du, argitaletxeak programakuntza jarraitu eta planifikatuagoz lanegiten saiatzen direla gero eta gehiago"), Euskadi Obrera 1977 ("Lehenbizikoa Autonomi Estatutua da, Estatu mailako irakaskintza deszentralizatuz, hemengoa kontrolatu eta planifikatuko lukeena"), ZArg 1978 2 ("gerorako hiztegi zerrenda bat planifikaturik", "Paristik planifikatu duten ekonomiaren —eta beraz kulturarena ere— karta"), J.M. Etxebarria ("Erdi linguistiko diran plangintzak izaten dira, sarrien erabiltzen diranak, izkuntzaren aldaketa planifikatu bat lortzeko"), B. Urkizu 3 ("Nelson-ek, kasu honetan, nor bere erritmoan aritzeko moduan gauzak bakoizten saiatzearen garrantzia ikusten du, baina Andragogiak derrigorrez bere-berea duen elementu bat falta dela dio: ikasle eta irakasleen artean planifikatu eta helburuak mugatzea", "Era horretan, gauzarik garrantzitsuena zen ekintzak "planifikatzen" hasiak ginela", "Argi dago, bere zailtasun eta guzti idatzizko erabilera gutxi-asko sustatu, kontrolatu eta planifikatu litekeelako"), P. Iztueta ("Urtean zehar buruturiko ekintzak 366 izan ziren; horietatik asko izaera kulturalekoak, guztientzat irekiak eta ia beti zikloetan banatuak, gaia hobeto sailkatu eta sakontzeko helburuarekin horrela planifikatuak"), UZEI ("Estatuaren -edo beste zenbait erakunde publikoren- urteroko finantz egitaraua da; honen bidez bere urteko iharduketa finantzarioa planifikatzen bait du"), HezkSaila 1985 ("ikastetxe bakoitzak multzo horien edo beste Multzo Osagarri batzuen hedapena planifikatu dezake"), KontsumHeziketa 1986 ("Irakasleek beren asignaturak hobeto planifika zitzaten, orientaziozko material didaktikoa landu zezaten eta lan-prozesu desberdinen emaitzak ebaluatu zitzaten saiatu zen lehenengo"), Hemen 1986 ("Zuhurtasuna da bere hitz klabea: anbizioak eskuratzeko, era hotz batez gauza guztiak ondo planifikatzen ditu"), P. Sastre ("Estatuak asko eta dena planifikatuko du baina, guk aspaldidanik ezagutzen duguna hazkuntza salbajea besterik ez da"), M. Gartzia 2 ("Taldeetako kolaborazioa planifikatu eta garatu egin behar da, ez da ustekabean gertatzen eta", "Helburuak hain argi eta hain planifikatuak ez dituztenek [...] hobeto funtzionatzen dute Y teoriaz"), Lankide 1988 ("irakaskuntza mota hau integratzeko, mugatzeko eta planifikatzeko asmoz [...]"), A. Biteri ("Edukiera ekintzak planifikatzen dira, beren tenporalizazio eta organizazioa bakarrean eta taldean kontuan hartuz"), A. Lertxundi ("Batere planifikatu gabeko irakurketak izan ditut biak"), EHAA 1992 2 ("Ganbara-musikak, oso onuragarri den zenbait ohitura garatzera behartzen du horretan diharduen musikaria, hala nola artikulazio-homogenotasunera, harizko instrumentuetako arku-kolpeak planifikatzera edo haizezkoetan arnasketa planifikatzera, etab.etara"), N. Gonzalez ("Prestakuntza eredu berri honetan taldearen prestakuntza planifikatzen da"), Axelko ("inguruaren ezaguera prestatzeko eta planifikatzeko garaian"), Hitza/5 ("Bertako biztanle guztiek lantoki hartan egiten zuten lan, batzuek lehiaketarako ideiak planifikatzen eta besteek beharrezkoa zen materialea burutzen"), OroitId 1993 ("Batetik, proiektuaren zuzendaritza bildu da 9 aldiz, datu-sarrera planifikatzeko eta jarraipena egiteko [...]"), HezkSaila Batx 1994 ("gai monografikoei buruzko ikerketa sinpleak planifikatu eta burutzea"), J. Unsain ("Horretarako beharrezkoa gertatzen da pilotaren osasuna ziurtatuko duen ingurua planifikatzea"), 15 gertaera ("Ekintza haiek agintari frankistek zehatz-mehatz planifikatutakoak ziren"), KirolEntrenamendua ("entrenamenduko karga planifikatzerako orduan haurra ezin dugu heldu txikitzat hartu"), Arte modernoa ("Simón Marchánek zentzu horretan "zaharkitze planifikatuaz" hitz egin du"), J.K. Igerabide ("Juduen hondamendi planifikatuaren lehen aroan, 1933tik 1938ra, Alemaniako juduei beren eskubide guztiak ukatu zitzaizkien"), A.I. Morales 2 ("bai hizketa pribatua, berez-berezkoa, ikertzekoa, eta bai jendaurreko bertsioak, planifikatuak, azken-azkenekoak", "irakas-praktikarako, atazetan oinarritutako eskolak planifikatu eta elkarlanean eman zituzten, oinarrizko mailako euren ikasle helduen taldeetan"), ELAO 1996 ("Benetan esplikaezina da halako egoerak ez aurreikustea eta erantzukizuna duten agintarien gainbegiraketarik ez izatea, gerta daitezkeenak planifikatu eta aurreikuste aldera"); planifikatzaile 1, Bizi kalitatea ("Planifikatzaileak osasun adierazleak behar ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

planifikaketa : AB50 1; planifikakuntza : DFrec 1; planifikapen : DFrec 6, AB50 3; planifikatu : DFrec 5, AB38 5, AB50 6, HiztEn, Euskalterm 14; planifikatzaile : DFrec 1, AB50 1, Euskalterm 1; planifikatze : DFrec 4 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

plangintzatu : PMuj DVC (planificar); planifikatu : HiruMila (planificar), ElhHizt (planificar), Casve EF (planifikatü: planifier); planifikatzaile : HiruMila (planificador, ra) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'plan/plangintza. Bi izen horiek eratortzen duten aditzaren inguruan, planifikatu mailega daiteke ala plangintza egin edo horren antzeko bat erabili beharra dago?'

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): 'Bigarren itzulirako uztea hobeki irizten dio batzordeak eta euskaltzainak bat etorri dira iritzi horrekin'.

planifikatu, planifika, planifikatzen
du ad. Zeregin baten plana finkatu. Historian zehar, ez dira inoiz ere hain ongi planifikatu etsaien hilketa sistematikoak.

Aztergaia: planifikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 2001-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

planifika, planifikatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

planifikazio
iz. Planifikatzea, plangintza. Aurretiko planifikaziorik gabe, Nafarroako bigarren hiririk handiena eraiki nahi dute. Planifikazio ekonomikoa.

Aztergaia: planifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 2001-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

plangintza.

planisferio
iz. Zeru esfera edo Lur esfera plano batean irudikatzen duen mapa. Diego Ribero kartografo portugaldarrak ekuatore graduatua zuen lehen planisferioa egin zuen.

Aztergaia: planisferio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

planisferio : AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

planisferio : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'planisferio'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): 'Hurrengo itzulirako utzi dira...'

plankton
iz. Itsasoan edo ur gezetan bizi diren izaki txikien multzoa, berez higitzen ez dena eta urak hara-hona erabiltzen duena. Planktonez elikatzen diren arrainak.

Aztergaia: plankton

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-nkt-, -on.

planktoniko
adj. Planktonarena, planktonari dagokiona. Protozoo planktonikoak.

Aztergaia: planktoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-07-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2005-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

planktoniko 7: Lantziri 2 ("... ez bait daiteke hor beste abere planktanikorik bizi", "Artikoan eta Antartikoan aurkitzen da abere planktoniko anitz"), NZ/BBB1 ("Adierazi aktiniek, koralek eta marmokek egiten duten bizitz mota, planktonikoa, nektonikoa edo bentonikoa"), J. Madariaga 3 (adib.: "Espezie planktonikoen artean dauden erlazio kimikoez gain, espezie hauen katea dela eta beste alderdi garrantzitsuak ere gogoan izan behar ditugu"), J. Butron ("Organismo planktoniko xumeenak suspentsio pasiboz mantentzen dira uretan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

planktoniko : AB38 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

planktoniko : EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, baina teknikoegia izan liteke hiztegi honen mailan, eta lantaldeak ez du horren premia handirik ikusten (plankton-x, planktonezko modukoak erabil daitezke).

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-26): Onartu da: planktoniko.

plano
1 iz. Hiri, eraikuntza, etxe edo kidekoen adierazpen grafikoa, eskalan egina dena. Planorik gabe eraikin bat altxatzea ez da samurra. Makinaren planoak bidali dizkit.
2 iz. mat. Gainazal laua. Puntu batetik plano batera egindako proiekzioa.
3 iz. Zineman, ikuspuntu jakin bat duen irudia, sekuentziak osatzen dituena. Minutuak eta minutuak igaro dira eta kamera geldirik dago plano berean.

Aztergaia: plano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

formak OEH/EEBS segidan: plano 6 (IE-Zu) / 525 (B 7, G 1, Zu 5, EB 512); planu 1 (G) / 23 (B 1, G 1, EB 21).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

plano (izond.) 6: IE 5 (Lç: "Eta iautsirik hekin, geldi zedin lekhu plano batetan, bere diszipulozko konpainiarekin"; EZ Man I 3: "Behera kontenplaturen ditu izar xahuak, Elementak akort eta plano lur malkhartsuak", "Egia da batzuz dela xoil ausartki errana habitatuko dutela lur planoaren gaña, Bañan seguroa da haren kontrarioa, Begiraturen dutela bethiere Linboa", "Ez naiz bada gozatuko munduko onez bederen, Lur planoaren gañean bizi nintzela ezperen?"; Elsb Fram: "Adin guzietako yendeak, zaharrak eta gazteak, kondizione guzietakoak, handiak bezala ttipiak, eramanak ziren hiriz kanporat, toki plano edo zelhai batetara"), Zu 1 (Etch: "Gaztalondo handiko lür plano gizena!"); planu 'plama' adierakoa dirudien 1, G (Aran SIgn: "Eta J. A. Chahok berriz ara nola: 'Oietako bat litzake Lagundi Erreal orren beraren 1785garren urteko bilkui edo batueran aitatzen dana 10-garren planu edo orrierdian era onetan'").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) izond. EB dira plano (eta hanka-plano, plano-ganbil) 9: Idazleen II Jardunaldiak, UZEI, M. Lorda 5, P. Larrion, J.A. Berriotxoa; b) izenak: b1) EB dira 'gainalde laua' adierako plano (eta plano bertikal, plano ebakitzaile, plano elkarzut, plano geometriko, plano horizontal, plano inklinatu, plano laun, plano makur, plano paralelo, etab.) 328: J.M. Goñi 2, UZEI 26, Elhuyar 138, I. Irazabalbeitia 2, J. Etxeberria 3, J.A. Fernandez, Fisika 8, A. Sarriegi 6, E. Biritxinaga 5, Idazleen II Ihardunaldiak 2, B. Carrascal, R. Galarraga 83, HezkSaila 1982-1984 2, I. Aldabe 3, X. Kintana, LehenZikloEsper 1987 3, J. Casenave, EHAA 1989-1990 2, A. Trancho, M. Murua 6, NaturOrienta 1984 3, J.M. Barandiaran, TeknoMekan 3, MarrazTekn 4, Kalkulua 4, Bi Ta Bi/4 5, Matematika/LH 4, I. Murua 2, HezkSaila Batx 1994 2, Zoologia, Fisika orokorra 3; planu 5 (I. Irazabalbeitia 2, Saioka/3, J.A. Fernandez 2); b2) 'eraikuntza baten adierazpen grafikoa' adierako plano (eta erreferentzia plano, erregresio-plano, informazio plano, oin plano, etab.) 142: B 7 (J. Zubikarai, Habe, J. Ortaraz 3, Gure Erria 1957 eta 1990 2), G 1 (Urruz), Zu 5 (Etxahun Iruri), EB 129 (K. Fernandez, J.A. Berriotxoa 3, EHAA 1989-1993 artekoak 17, GAO 1991-1994 33, N. Mujika, BatzAgiriak 1988, E. Kortadi, I. Urbieta 4, XedBilduma 1989, MarrazTekn, EuskararenProgr 1981 3, Idazleen II Ihardunaldiak, V. Cortes, KontsunProi 1990, Zer egin dezaket/1989, HezkSaila 3, OinEntz/5, OñatiLib 1982, I. Iñurrieta, X. Mendiguren B. 2, F.M. Ugarte 7, Osabide Hezkuntza 1989 2, Azurm, J. Casenave 6, X. Gereño 2, I. Bernaola, X. Amuriza, Eguna 1990, Ingurunea 7, Bi Ta Bi 7, HizkLiter 2, Ingurua/3 2, AEK 4, Lantziri, Elhuyar, Egin 1993, E. Jimenez 3, TeknolMekan); planu 11: G 1 (G. Egaña), EB 10 (P. Arregi, F.M. Ugarte, Saioka 3, V. Cortes, EuskararenProgr, A. Urrutia, A. Letamendia, I. Elizegi); b3) EB dira bestelako adierako plano 46: J.M. Lasagabaster, EHAA 1990-1992 3, UZEI 5, J. Amenabar 2, I. Sarasola, R. Galarraga, J.M. Mendizabal 3, X. Kintana, HezkSaila 1984, J.A. Berriotxoa, J. Apalategi, Informatika Atlasa, Azurm, J. Sarrionandia, A. Gorrotxategi 2, R. Saizarbitoria, I. Antigüedad, A. Lertxundi, Hemen 1988, Bitez, J. Otaegi 3, GIE HizkLiter 4, Hizkuntza/6 2, J.A. Berriotxoa 2, Euskal Margolariak, X. Mendiguren B., Elhuyar 2, Zehar 1993; planu 7: B 1 (Y. Elorriaga), EB 6 (F. Krutwig, Artea eta gizona, Hemen 1987, G. Nazabal, A. Iñarra, Tantak 1993). // Testuinguru batzuk: a) M. Lorda: "txapela ganbil eta plano-ganbil artean eta zabalki konkorduna aurkezten du"; Idazleen II Jardunaldiak: "irakurlea aske da Domingo imajina dezan gizen ala haragitan urri, burusoil eta inpotente nahiz antzu, tripoi nola hanka planoko"; b1) J. Etxeberria: "Plano afineko v eta w bi bektore libre ez-nuluak emanik eta jatorri bezala plano horretako edozein 0 puntu harturik, marraz ditzagun bektorei dagozkien OB eta OA ordezkariak"; M. Murua: "Plano inklinatua: Lurtzoruarekin angelu zuzena egiten duen edozein gainazal leunari deitzen zaio horrela fisikan"; ; I. Irazabalbeitia: "Lotura bikoitza osatzen duten nukleoak o orbitalarekiko elkartzuta den planu batean daude"; J.A. Fernandez: "Ozeano-hondoen hedakuntzaren teoria azaldu denean Benioff zona edo planu aipatu zen"; b2) F.M. Ugarte: "Planoen buruketa da aldaketa txikiena jasaten duena denboran zehar, hasiera hasieratik ematen bait dira errepresentazio erreal egokirako ia aukera guztiak (eskala, aldapa, ebakiak...)"; X. Gereño: "Orduan 'Old'ek Londonderry-ko planoaren fotokopia zabaldu eta 'Press'i mintzatu zitzaion"; V. Cortes: "pergaminoren batekin, planu eta irudiak ere badaude, orri argitzaile bat utzita atera direnak bildumarako"; I. Elizegi: "Gabardinatik planua atera eta linterna ahoan, non zegoen asmatzen saiatu zen"; b3) J. Sarrionandia: "lehen planoan mintzo da beltzarana"; J.A. Berriotxoa: "Giza-psikea, bere bizitzarekin eta mugimenduarekin, artisten atentzioaren lehen planora pasatuko da"; Y. Elorriaga: "Bietan olerkariaren nia agertzen da lehenengo planuan berak azaltzen dauen errealitatearen gainetik"; F. Krutwig: "Hau egiazko negurrian edo osotoro enthelega ezpadezagu hutsegite handiak eginen ditukegu, eta planu ideologikoan egin behar den gathazka eztugu betheko".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

plano : DFrec 13, AB38 116 (p. inklinatu 1, p. metriko euklidear 2, p.-zati 3, etab.), AB50 2 (hauetan plastika p.), HiztEn (1 eraikin etab.en xehetasunen irudikapen grafikoa; 2 pintura etab.etan, perspektibaren arabera ikuslearengandik distantzia berera leudekeen objektuek osatutako irudizko gainazala; 3 Mat. Gainazal-mota bat; 4 Zin. Fotogramen segida; 5 Zin. Filmatutako eszena edo irudia enkoadratzeko modua; planobakar, planobiko, planokide), LurE (1 gainalde laua. AS: plano normala, plano ukitzailea, plano makurra; 2 eraikuntza, makineria zein bestelako elementuen irudi bidezko adierazpena; planoerdi), Euskalterm 145 (atzeko p., bektore-p., erreferentzi p., gurutza-p., kokapen-p., muntai p., p. bektorial, p. linguistiko, etab.); planu : DFrec 14, AB38 8 (adj. 4, iz. 15), AB50 3, Euskalterm 1 (p.-kopiagailu).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

plano : EuskHizt (1 gainalde laua; 2 hiri, eraikuntza... baten adierazpen grafikoa), HiruMila (eta planoerdi, planografia, planokide), ElhHizt (1 plano, representación gráfica de una superficie; 2 Mat. superficie plana; 3 Zin. plano), EskolaHE (1 gainalde laua; 2 hiri, probintzia, eraikuntza... baten adierazpen grafikoa), Lur EG/CE eta EF/FE, Lh DBF (plainier, plane; syn.: lano); planu : EuskHizt (ik. plano) // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

plano baten eskualdeak; plano elkartzutak; plano paralelo; bi planoren arteko ebakidur-zuzen; diedro baten plano erdikari; elkar ebakitzen duten planoak; irudi baten simetri zentru, ardatz, plano; simetri plano; zentru, ardatz, plano batekiko irudi simetriko; planoarekiko simetria.

Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ano.

plano inklinatu
1 iz. Horizontalarekiko angelu zorrotza eratzen duen gainazala.
2 iz. fis. Gauza astunak jasotzeko edo jaisteko makina sinplea, lurrarekin angelu zorrotza eratzen duena. Objektu bat plano inklinatutik igotzen bada, zuzenean bi garaieren artean igo ordez, egin beharreko indarra murrizten da, baina objektuak distantzia handiagoa egin behar du. Burdina herrira jaisteko plano inklinatuaren sistemak ez du aldaketarik izan.
planta
iz. Itxura. Hura zen mutilaren planta! Deabrua zen agertzen zitzaiona planta basa hartan. Planta ederrean iritsi zinen zeure txapela galduta.

Aztergaia: planta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

cf. infra plantta.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

planta 43: B 1 (AB AmaE), G 15 (JanEd I, Bil, Aran SIgn, PE, Xe, Sor Bar, Alz STFer, Urruz Zer, JanEd II, Tx B 4, JAIraz Bizia, Uzt LEG), IE 25 (Lg 4, Gy, Dv LEd 3, Laph, ChantP, Jnn SBi, Barb 2, Ox 4, Etcham 2, Zerb IxtS, Lf Murtuts, Zerb Azk, JEtchep 2, Ardoy SFran), EB 2 (MEIG, Arti Tobera); erdi-plantan IE 1 (Lf Murtuts: "Otoi, saindu handia, begiranezazu, hemen egon nadin erdi-plantan bederen, bezperek dirauteno"); plantak egin G 3 (NEtx: gizon-plantak egin 1 eta iñoso-plantak egin 2); plantako 1 (Zub: "Azkenian bere begiak finkatu zituen auzoko nexkato adin batetako plantako batian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

planta eta x-planta (cf. desafio planta, hil planta, lasai planta, txuleatzaile plantak...) a) 'itxura' adierako 22: Elizdo Atzetorkia 3 (adib.: "Ene Jainko maitea! Gizonaren planta, au al da?"), Larz 2 (adib.: "Yes, hauxe duk planta!"), Lf Murtuts (OEHko testuinguru bera), Etxde ("neska aren planta ikustea aski omen unan edonor ikaratzeko"), A. Lertxundi 2 (adib.: "Lerdentasun bera eta baita desafio planta bera ere"), X. Gartzia ("Gizon gazte eta planta ederrekoa zen eta herren pixka bat egiten zuen"), I. Urbieta ("ejem! ejem eztul txikiak eginaz, planta ederrean"), J.M. Kortazar ("Andaluz azentu nabarmenaz hitzegingo dau, planta asko, erdi marikita edo marimatxo"), LMuj ("gizon arlotearen planta harekin"), U. Lopez ("planta ikusgarrikoa zen hura"), Goenkale 1995 ("Ordu arte ez bezala nabarmendu zitzaion txuleatzaile planta ikuskatzaileari"), Argia 1997 ("ingurukoek triste planta bigun"), J. Eizagirre ("Baina, Jacksonek mozolo planta handiegia zeukan mozolo peto-petoa izateko"), E. Gil Bera 4 (adib.: "ilaje askotakoak bagara ere, badirudi itxura berekoak ikusi eta ikusten gaituztela, planta bakarrekoa"), Bertsolari 1992 ("Haren jestoak, nortasuna edo planta aipatzen dituzte"); planta hartu 5: J.M. Arzalluz 2 (adib.: "Hil planta hartu"), Oihenart Taldea 2 (adib.: "tente planta hartu zuten"), Vill ("gaurko giroak eskatzen zuen planta edo postura berria artu du"); plantak egin eta x-plantak egin (cf. axolabagetasun-plantak egin, desinteres plantak egin, entzute plantak egin, gaixo plantak egin, lasaitasun plantak egin) 18: Ipuinak 1986 ("desinteres plantak eginez"), EuskararenProg 2 (adib.: "Alper / langilearen plantak egin"), J.M. Arzalluz ("Ez dik auspo aldea batere mugitzen - esan zuen Gillen Jaunak, bizkor bizkor horietakoa ez izanarren, halako plantak eginaz"), SGram Heriotza ("hark xalo-xalo plantak eginez bezala"), A. Valdes ("txantxetan ari naizen plantak egingo ditut"), Egin 1986 ("soldadu dotore baten plantak eginez"), J.L. Egireun 2 (adib.: "Bera bide bihurgune batean zegoen gaixo plantak egiten"), Kalakari IV ("plantak eginez"), R. Etxezarreta ("Alegia hitzaldia entzute plantak egiteagatik ordaindu ziela"), Zozoak beleari ("gizon plantak egin nahian"), P. Zubizarreta ("ni oilarra baino harroago, konkistatzaile plantak eginez"), I. Haranburu ("Juanari zuzenduz, lasaitasun plantak eginez"), K. Biguri ("Adarra jotzen ari zaigu, plantak egiten ari da"), A. Ortiz de Landaluze ("Bat-batean, gelditu egingo zara, jarraitu ezin duzun plantak egingo dituzu eta Patxiri aurreratzen utziko diozu"), Betiko loa ("inguratu ninduan txakur plantak eginez"), I. Mendiguren ("eskaileretan gora joan zen ozen ziztuka axolagabetasun-plantak eginez"); planta egin 1, Vill ("Jesusek aurrera joateko planta egin zuen"); planta-egile 1, M. Gartzia ("Ezin duzu lan gutxiegi egin, bestela planta-egilea izango zara"); plantan 1, D. Landart ("Eta besteenak ere franko plantan"); plantako 2: Etxamendi ("Pekoitzbordako Domingo bat, eztea mutiko plantakua?"), D. Landart ("Jende plantako guziek erranen dautzute"); b) beste adieretako 13: Elhuyar ("zenbait planta marinakultura-rako erabil daiteke"), X. Gereño ("Plantako bulegoan"), EHAA 1988 ("planta botilatzailearen zabalkuntza"), Informatika Atlasa ("Pieza eta aparatuen planta, altxaketa, ikuspegi tridimentsionalak eta bestelakoen despiezaketa eta lantzea oso erraztua geratzen da"), UZEI 4 (adib.: "Eliza baten burualde edo atzeko fatxadan kokatutako zatia, jeneralean planta erdizirkularrekoa"), Egunk 1996 2 (adib.: "Valdemingomezko errausteko planta jarri dutenetik tona bakoitzeko kostua 5.000 pezetakoa da"), Arrain kontserbak ("planta moderno bat dauka Conservas Busto enpresak Itxaspe auzoan"), Gipuzkoako Geografia ("planta erregularreko hiri zaharraren inguruan"), Berrigara ("Greba komenioagatik deitu zen, baina gogoan izan dira, era berean Bergarako planten etorkizuna, inbertsioak eta langile berrien sarrera ere").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

planta : DFrec 14, AB38 5 ('itxura' adierako 2), AB50 7 ('itxura' adierako 3; cf. harridura planta 1), HiztEn-LurE, Euskalterm 32 (baina 'itxura' adierakorik ez); plantak egin : AB50 1, HiztEn-LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

planta eta plantak egin : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DVC; planta : Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA; plantako : HiruMila, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'itxura': hura zen mutilaren planta!; planta ederrean iritsi zinen zeure txapela galduta. / AS: plantak egin 'itxurak egin'.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

plantak egin (eta plantta?).

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

itxura.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Hura zen mutilaren planta! Planta ederrean iritsi zinen zeure txapela galduta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: maila adierazi behar da (herr.).

 - [E210]: 1- Beste adibide bat erantsi: "planta gutxiago niri, gero!". || 1- Hitzaren beste erabilera-kontestu esanguratsu bat dakar adibide berri horrek.

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): dagoen bezala uztea erabaki da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (eta jakinaraziko zaio H1.1 lantaldeari ohargileak proposatu duen adibidea).

plantain
iz. Zain-belarra. Edari hartarik emaiozue edatera idiari goizetan, eta arratsetan plantain ura olioarekin.

Aztergaia: plantain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: plantain : Plantago sp.; plantain ertain : Plantago media; plantain handi : Plantago major; arkakuso-plantain : Plantago psillium; ezpata-plantain : Plantago lanceolata; izar-plantain : Plantago coronopus.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Plantago maior. Sin. zain-belar.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

arpin, zain-belar.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Plantago maior.

plantak egin
ad.-lok. Heg. Itxurak egin. Zoro plantak egin. Ez hemen hasi inozo plantarik egiten, Niko.

Aztergaia: plantak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'itxurak egin'.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

planta sarrerari dagokion azpisarrera.

plantako
adj. Ipar. Itxura onekoa, itxurazkoa; egokia, behar bezalakoa. Erretorea, franko plantakoa, zentzuduna eta umore onekoa zen. Dominika neska gazte plantakoa izanez, Salaberrik hitzeman dio ezkontza. Baionako hirian aurkitu zuten bizitegi bat plantakoa.
Loturak

Aztergaia: plantako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PLANTAKO (L, BN, S; Dv). Ref.: Lh; Lrq. a) "Qui a bonne tournure" Dv. "Qui a bon aspect, qui présente bien, convenable. Gizon plantako bat, un homme comme il faut" Lh. v. itxurazko (3). Azkenian bere begiak finkatu zituen auzoko nexkato adin batetako plantako batian. Zub 87. Piarrañoren esposeko jauntzi beltx lerden eta pollita saldu zuen piltzarketariari berrehun liberetan, ikusiz dena nigarrez desberdindua zela eta plantako nehork ez zuela berriz soinean ekartzeko gutiziarik ukanen. JEtchep 60. --Eta neskatxa plantakoa dea? --Plantakoa denetz? GAlm 1964, 47. Erretora, frango plantakoa, xehea, zentzuduna, omore onekoa. Lf ELit 318s. Aitoren seme eta parlemanteko abokat plantakoa. Ib. 164. Biziki plantakoa baitzen hain zuzen. Larre ArtzainE 87. (Con palat. expresiva). Hantxetan bai, ezpainak aintzinera murtxatuz [...] eta paretako saindua bezain ixil, mutiko planttakoak ginela gu epe labur hartan segurik! Larre ArtzainE 88.

plantako 12: Argia 3 (“Gauzen aitzinatzeko dirua da arazoa, emazteentzako aterpetxea premiazkoa den arren, honaino heldu diren purruxkak ez dira aski plantako zerbaiten egiteko”), Elkar 2 (“Plantako gizasemeen artean errespetu eta begirunerik ez bada, non gelditzen da noblezia, non ohorea, non gizonen arteko konfiantza eta adiskidetasuna…?”), Berria 4 (“Tipo bat, exekutibo plantakoa”), EiTB 3 (“Azkoitiak ekin zion lanari lehendabizi, Jon Unanue gaztearen eskutik; arraunean eta ergometroan esperientziarik apenas, baina plantako mutila, eta oso denbora ona harentzat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

plantako 27: Herria 9 (“Ainitz gisetarat, iduri du halako beldur bat hazi nahi dutela, batzuek segurik, iduri-eta beldurpean kausi ditakeen aterabide plantako bat.”), Piarres Aintziart 4 (“Haur plantakoa bihurturik trankil nintzen”), Pablo Sastre 3 (“Larruzko zamarradun ijito plantako gizaseme bik auto bateko motorrean zeukaten burua sartuta”), Itxaro Borda 4 (“Gasnaren bidea segitu nuen beste behin, zientifikoki aldion, herenegun arratsaldean supermerkatuan bildu gasna tipikoaren erreklama hostaileko argi eta eder guneak gogoan: ni baino sanoagoak ziren "gure" inguruak eta ondikotz etsia nenbilen; funtsean haserre hargatik, faltsukeriaren xendak, gasnaren antzekoak zirelako, indartsuak, plantakoak eta behar bezalakoak”), Joxe Austin Arrieta 2 (“Geroxeago azaldu da mahuka jasozko cowboy-alkandoradun tipoa, lehenagotik ere behin baino gehiagotan xaxatua ninduen gazte-plantako txuloa, neskaren neba, alegia”), Karlos Zabala (“Behin, Fernando kanpora joan zen aberats-plantako emakume karioka baten gogoak asetzera, haren senar txepela deusetako gauza ez baitzen, eta gu biok bakarrik geratu ginen etxean”), Arantxa Iturbe (“Zuri gustatzen zaizkizun horietakoa da, amona: lotsati plantakoa!”), Koldo Izagirre (“Gorroto banu bezala edo lotsaturik banengo bezala portatu naiz, apal, uzkur, etsi plantako”), Aingeru Epaltza (“Ikusi bezalaxe ihesari ematen ez zion gizon plantako bat - mintzatzeko molde bat baizik ez da -, bakar-bakarrik beretako; gisako maukarik ez dute, gero, egunero harrapatzen "Lisboako" bezero femenino bakanek”), Unai Iturriaga (“Geltokian, jende andana bildua zen, autobus zain, ikasle plantakoak gehienak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izenlagun lexikalizatua da, eta horregatik komeni da azpisarrera gisa jasotzea, itxurako bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa planta sarreran.

plantan
1 adb. Itxuran, aipatzen denaren itxura hartuta. Sekula ez naiz ibili, behar ez den plantan. Habian lo-plantan dagoen erbia bezala.
2 adb. Ipar. Itxuran, egoki, behar bezala. Hago plantan! Baina etxez aldatze hori plantan egin beharko da bere tenorean. Kantariak gogotik ari izan dira eta arras plantan.
Loturak

Aztergaia: plantan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PLANTAN. a) Con aspecto (de). v. ITXURAN. Pilatusek ikhusi zuenean Salbatzaillea gaixtagin baten plantan. Lg II 268. Sekula ez naiz ibilli / biar eztan plantan. PE 90. Kabian lo-plantan dagon / erbiak bezela. Olea 54. b) Correctamente, convenientemente. "Attitude convenable. Ago plantan, reste comme il faut" Lh. Eskualdunen eskuara jakitekotz plantan, / artzain jarriko zira lau-bortz urthe Bankan. Ox 176. Alta serbitzariak / dabantal xuritan / zoin gurbilki ez gaitu / zerbitzaren [sic, ¿por zerbitzatzen?] plantan! Etcham 155. Othoi, saindu handia, begira nezazu, hemen egon nadin erdi-plantan bederen, bezperek dirauteno! Lf Murtuts 26s. [Auzapezak] denerat plantan heltzeko, behar lukeela kasik alde bat herriko etxean! Herr 22-2-2001, 1. c) En forma. Bederen hola ere bere akidurak ahanzten zituen, eta frango plantan heldu zen hiri nausirat. "Assez en forme". Ardoy SFran 234.

adib.: planta iz. Itxura. Hura zen mutilaren planta! Deabrua zen agertzen zitzaiona planta basa hartan. Planta ederrean iritsi zinen zeure txapela galduta. Nondik du zure lagunak planta gabeko arropa hori? Sekula ez naiz ibili, behar ez den plantan.

plantan : Aizu (“Dokumentu horrek, molde pedagogikoan, egungo legerian oinarritutako 50 fitxa tekniko aurkezten ditu herriko etxeen gaineko hainbat arlotan (hirigintzan, garraioan, eraikuntzan, energian, hondakinen kudeaketan, laborantzan, uraren arloan...) plantan eman daitezkeenak”), Berria (“Ordainean, modu sistematikoan kanporatu zituen iheslariak, bi estatuen arteko elkarlana plantan ezarriz”, “Kontua, serio plantan, ahotan hartzea da, eta kito!”), Karmel (“Baina guk ez, urteetan aberats plantan bizi izateko sortutako zorra ordaindu beharra daukagu orain eta nork lagundu gero eta gutxiago”), Argia (“Hori fite ulertu zuen Frantziak, eta erabaki bertutetsua izan ala ez, bazekien Espainia publikoki salatzeak plantan ezartzen ari zen demokrazia betiko kaltetu zezakeela”), Elkar (“Arras bertzelako plantan heldu nintzen hara”), EiTB (“KLAUDIA:(Haserre plantan) Jenio txarra daukat, ala?“), Uztarria (“Kartoizko zezen txiki bat osatu eta hura sorbaldetan hartuta kalejira egiten zuten, atzetik segizioa zuela; denak beltzez eta dotore jantzita, kandelak eskutan, serio, triste eta negar plantan, karnabalei agur esateko penatan, plazara iritsi eta han zezenari su eman arte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

plantan : Berria 38 (“Ondoko urteetan milaka jende jinen dira bertara eta dagoeneko egiturak plantan ezarri behar dira espekulazioaren presioari buru egiteko eta garapenaren oreka atxikitzeko”), Herria 49 (“Eta bitartean ere, Scène de Pays delakoen plantan ezartzeko "Hitzarmen Bereziko obragintzak" beste postu bat sortuko du, euskal Herriko kultur antolaketa berriaren ahal bezain fite plantan ezartzeko”), Michel Oronoz (“Behar du arditegia plantan eman, mañaterak ongi finkatu, askak azkartu”), Elena Touyarou (“Ez zen nehor haren janariaren egiteko, egoitzaren plantan emateko, atorren garbitzeko eta soinekoen lisatzeko”), Aingeru Epaltza 13 (“Bertzerik ez eskura, ate ondoko mahaitik botila tiki huts bat atxiki nuen, brau!, eta aldi berean neure orpoetan biratu granada-jaurtitzaile baten plantan”), Itxaro Borda 21 (“Karkazail argamasa askatu zitzaion, ipar haize meheak mugiarazi buneta plantan jartzen zuela”), Karlos Zabala 7 (“Neska luze serio horrek, gizon haien guztien artean galduta, irakasle plantan entzuten zien, politikaz ari zirenean”), Jon Alonso 4 (“Portoko apezpikuak keinu bortitza egin zuen, mairuaren jarioa etetera zihoalako plantan, baina artzapezpikuak seko moztu zuen asaldura, Egon eta entzun dezagun bukaera, azken hitza zure izango da”), Josu Landa 2 (“gelaren erdian zegoen Mentxu, harro plantan zain”), Jean Baptiste Etxarren 2 (“Urriaren 20an baizik ez du Mauleko suprefetak plantan ezarriko berri emaile sare bat, jakiteko zer ari diren español liberalak muga ondoetan”), Martin Anso (“-Gabon - esan zion Mattinek ahotsa eztituz, emakume plantan”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesiboan lexikalizatutako adberbioa da, eta azpisarrera gisa jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa planta sarreran.

plantan eman
du ad.-lok. Ipar. Antolatu, abian jarri. Ik. plantan ezarri. Dena plantan ematen ari gara oraindik; alde batetik, gure egituraren antolatzen gabiltza, bestetik, partaidetzak plantan ematen eta mugiarazten.
plantan ezarri
du ad.-lok. Ipar. Antolatu, abian jarri. Ik. plantan eman. Baiona, Leskarre eta Oloroeko elizbarrutietan plantan ezarri duten egitasmoa bertze toki batzuetara hedatzea espero dute. Egitura oso bat plantan ezarriko da haien eskubideak bermatuak izan daitezen.
plantatu, planta/plantatu, plantatzen
1 da/du ad. Batez ere Ipar. Jarri. Beti bezala, gizonak plantatu ginen alde batean, emazteak bestean. Hiriko argiei so plantatu nintzen.
2 da ad. Batez ere Ipar. (Ogibide bat) hartu. Artzain edo laborari plantatu nahi duten bi gazte. Segidarik gabeko etxaldeetako nagusien eta laborantzan plantatu nahi diren gazteen arteko lotura antolatu nahi du Laborantza Ganberak. Gazteek plantatzeko dituzten zailtasunak eta baliabideak aztertuko dituzte.
3 da ad. Batez ere Ipar. Kokatu. Zorionak eta goresmenak Urepelen plantatua den familia gazteari. Michel Cassou-Debat bearnes sukaldaria, Biarritzen plantatua dena.
4 da/du ad. Batez ere Heg. Prestatu. Laster plantatu hintzen borrokarako. Zertarako jakiak erosi, plantatu, garbitu... etxetik pauso batera ondo eta merke ematen badigute Baleztenea ostatuan?

Aztergaia: plantatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 2001-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

plantatu 16: LE Prog ("nai nuke egun plantatu bizimodu ta erregla bat egunoro segi dezaziena"); AstLas ("Pierris; behar dizugu besta bat plantatu"); Gy ("Errege eta astoen berdiñ buruetan, Zare plantatzen askotan"); Xe ("Goizian diru kontatzen, tabernarako plantatzen, bazkari ona tokatzen"); EusJok II 2 ("danak jokatutzeko plantatu nitzaion", "Esandako berbie an eban kunplitu, bai eta sasoirako idiek plantatu"); Ox ("Erorien gainean plantatzen dira xutik haurrak"); Tx B 2 ("ordena nuben bertso oriyek paperan plantatutzeko", "teatruan erdiyan or plantatu zai"); JEtchep ("Peiori buruz itzultzen da jauzian eta haren begieri beha plantatzen"); Arti Tobera ("Txoria dagoen lekura heltzen denean, haren aurrean plantatzen da"); Larz ("hola plantatzen hizenaz geroz, ez zakala izan Etxebestean petrentzionerik", "Arinago jali hintazke, bertzela plantatzen bahitz"); Ardoy SFran ("Xaberrin plantatu ziren espos berriak"); Xa Odol 2 ("aitak erranik... plantatu nintzan artzaintzan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

plantatu (+ plantau, prantatu) 33: M. Ariztia ("plantatzen da Kartuch hori"); Aranzazu 1965 ("mezie be entzuten eban zutunik plantaute"); Etxahun Iruri 2 ("Armada bat planta eta Ziberua zin libratü", "Ez uste ükhen gure Pierra arhinzki dela plantatzen"); J.J. Arrizabalaga ("dardar-dardar plantau jaku"); Casve PetteB ("Zer diozü, ene nausia, / ez düta lan hun plantatü?"); I.M. Atxukarro ("gixaru goxua prantatu zuan gizasaillari emateko"); M. Bortayrou ("Larzabal aldiz, plantatzen zen pedeiku alkian"); Herr 1984-1996 8 (adib.: "erran du eskola libroen alde izaitea ez dela batere gobernuko eskolen kontra plantatzea", "sari bereziak emaiten dira ostatu esagutu horietan ezin hobeki plantatuak diren koziner batzueri", "herriko irratia norbaitek deitu du bozeri buruzko elkar-hizketa bati plantatuak zirelarik", "gazte-gaztetik arrantzale plantatua"); A. Valdes ("Gizon etsitua ubelduz zihoan hilurrenari begira plantatu zeneko tartean"); K. Ameztoi ("egun osorako ibai bazterrean plantatuko direla"); HerrizH 1988 ("herrian plantatzen bait zauzkigu, Hazparneko bizi lekua utziz"); A. Arrinda ("Gudariak azkar...! Zaldiak prantatu bear dira...!"); A. Lertxundi 2 ("Ordu bete barru afari goxo askoa izango duzu prantatua", "Prantatuko dizuet afari modu goxoa"); F. Juaristi ("plaza erdian prantatu zuten beren toldo-modukoa"); X. Kaltzakorta ("orain eskalaponekin, ezin segituz plantatu"); Azurm ("opalmahai gainean, labana sartzeko prantatuta"); P. Aristi ("janaria prantatzeko edo ohea egiteko ere akiturik"); V. Huici ("Molde hortan langileak barnaxago plantatzen dira"); X. Gereño 2 ("Franz plantatu egin zitzaien", "Don Inozentzio gelaren erdian jartzen da, plantau plantau, jendeari begira"); B. Arrizabalaga ("kanpaindendaren aurrean plantatu zen"); J. Gabilondo 2 ("Legazpin plantatu zen berarekin", "amaren etxean Azpeitian plantatu zena"); I. Gaminde ("madari bet edo plantetako lurren, ara faten san").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

plantatu : DFrec 8, AB50 1, LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

plantatu : EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF (-ü), HaizeG BF, Lh DBF, DRA // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

planta(tu), plantatzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 da/du ad. Batez ere Ipar. 'jarri'. 2 du ad. Batez ere Heg. 'prestatu, antolatu'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Komeni da sartzea? "Mediku gisa plantatua Alduden". Dirassar, Herria, 11.VII.1996)'.

 - [E208]: plantatu, planta/plantatu, plantatzen 1. da/du ad. 'jarri' 2. du ad. Batez ere Heg. 'prestatu', antolatu'. || Lehen adieran Bizkaian behintzat aski normalak izaten dira "hantxe plantatu ziren, guri begira" edo "haren aurrean plantatu zen, desafioan" moduko esaldiak. Beraz, 'jarri' adieran ez da, soilki, Ipar.

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): 'Hurrengo itzulirako izango litzateke'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Bere horretan onartu da lantaldeak proposatu duena.

plantazio
iz. Landare mota bakarra erein edo landatu den lursail handia. Ik. soro; alor. Kakao eta kafe plantazio oparoetan.

Aztergaia: plantazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2001-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

plantazio (eta kafe plantazio, mango plantazio) 4: K. Biguri ("Trinidad mendizerrako inguru hura egunen batean irla osoko kakao eta kafe plantaziorik oparoena izatera irits zitekeen"), K. Navarro ("Lautada gurutzatzen zuen zeharbide hondatu eta pitzatu bati jarraitu zioten, berde iluneko mango plantazioen artean, Himalayaren marra arina, bere gailur elurdunekin, somatzen zelarik ekialderantz"), I. Tapia ("Sakana zeharkatuko dugu berriz ere balkoi moduan, eroapenaren gainetik doan bidetik jarraitzeko, urjauzia menderatuz Alkizaren aurrez aurre ikusten den plantazio handi baterantz"), J. Ziganda ("Neskak dirua neronek zintzoki irabaztea nahiago zuen, seguraski bere gurasoen gustokoa izanen nintzen eta Haitin edo beraien plantazioetako batean lan interesgarriago bat emanen zidaten"); plantaziño 2, Amaiur 1986 ("Plantaziñoetako langilleen egoera tristea!", "Zertarako joango dira turismozaleak Sri Lankako plantaziñoetara, esate baterako").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

plantazio : AB38 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† plantazio e. landaketa, landetxea".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, '(landareen) sail handia' adierakoak (kafearena, adib.).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Esklaboen plantazioak eta adierazteko, ez al da beharrezko?" (1996-08-20)

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: plantazio* e. landaketa, soro. || Ez dut ikusten arrazoirik tradiziorik gabeko erdarakada gordin hau erabiltzeko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Adibide bat erantsiz adieraziko da lantaldeak aipatu duen adieraren alderdia: "plantazio iz.: irla osoko kakao eta kafe plantaziorik oparoena zen".

planteamendu
iz. Planteatzea. Doktrina marxista erabat kritikoa da sistema kapitalistaren planteamendu eta emaitzekin.

Aztergaia: planteamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
planteatu, plantea, planteatzen
du ad. Heg. Arazoez, erabakiez eta kidekoez mintzatuz, azaldu. Arazo hori argitu baino lehen beste bi planteatuko ditugu.

Aztergaia: planteatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-05-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

planteatu, plantea, planteatzen. du ad. Heg.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

planteatu, plantea, planteatzen.

plantigrado
adj./iz. zool. Ugaztunez mintzatuz, oinazpi guztia lurrean jarriz ibiltzen dena. Hartzek isats laburra eta hanka zapalak izaten dituzte, eta plantigradoak dira.

Aztergaia: plantigrado

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

plantigrado 1, J.A. Sagastizabal ("Azkoitia aldean antzina bizi zen plantigradoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

plantigrado : AB38 1, HiztEn (Zool.), LurE, Euskalterm // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

plantigrado : EuskHizt, ElhHizt (Zool.), HiruMila (Zool.), EskolaHE, Casve EF // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Zool.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'plantigrado: ez hartzaren mirespenez bakarrik, baina danok holan garelako'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): 'Hurrengo itzulirako utzi dira...'

plantilla
1 iz. Heg. Enpresa edo erakunde bateko langileak. Banaketan aritzen diren baina plantillan banatzaile bat bera ez duten enpresak. Sailburuak bere kargua hartzean agindutakoa beteko da: Ertzaintzaren plantilla ahalik eta azkarren osatzea.
2 iz. Heg. Kirol talde bateko jokalariak. Iragan larunbatean Sadarreko zaleek argi erakutsi zuten plantillako jokalaririk miretsiena zein duten.

Aztergaia: plantilla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-09-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh87 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh227 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) '(lantegi bateko) langile-zerrenda' adierako plantila EB 20: ArauErab 1988 ("Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Ertzaintzaren plantilan destino batzuk deuzezten zituen"); XedBilduma 1989 ("Plantila organikoen eta aurrekontuzkoen aurreproiektuaren elaborazioa eta segimendua, dagokien Departamentuen lankidetzarekin"); V. Huici ("Krisi espediente eta plantilen erregulapenaren aurka, egoera hontan dauden entrepesaz Estadua jabetzea, ukituriko langilei baldintza eta toki berdinetan lan-postuak garantizatuaz"); KultUrtekaria 1988 ("Asko dago ikasteko eta honetan ETBk badu bere erantzunkizuna, gutxienez, plantilan dituen aurkezleek beren lana hobetu dezaten"); GAO 1989 8 (adib.: "Pertsonal ebentualari, bitartekoari, obra zehatzetako finkoari eta plantilako pertsonal finkoari dagokion guztian", "hauek plantilako finkoen izaera eskuratuko dute"); EHAA 1989-1992 7 (adib.: "Euskal Autonomi Elkarteko Irakaskuntza Ertainetako hainbat irakasle-kidegoetako plantilak zehazteari buruzko 1989.eko urtarrilaren 24eko Agindua aldatzen duena", "Kode zenbakiz 480071 duen Abanto Zierbena Neskamutilen Batxilergorako Institutuko Agregatuen Plantila aldatzea, Natur Zientzia irakasgaiari dagokionean"); Hemen 1987 ("Nolanahi ere, akats haundi eta nabari bat gordetzen dute bere baitan: plantilaren murriztasuna; izan ere, sei gizon hauek ezik, eta Crespo-ren betidaniko laguntza baliotsua salbu, inor gutxik du kategoririk titular gisa jokatzeko"); b) 'txantiloia, patroia': planti(l)la 6: G 3 (Garm EskL IV, adib.: "Saietsak antolatzen dijoanean, plantillatzat dijoazen alanbreetan lotzen ditu", "Baña, au baño leen, burnizko plantillari lotuta uzten ditu saietsak, soka batzuen bidez"), EB 3 (HezkSaila 1984: "Neurri ezberdinetako letren plantilak eta diseinuak kartoian edo zuran eraiki, positiboan nahiz negatiboan, alfabeto bat osatuz, eta erabili"; M.Mendizabal: "Plantilak erabiliko ditu, edota forma bakoitza zuzenean landuko du"; B. Urkizu: "ariketak, autozuzenketarako plantila eta guzti, ikasleak bere lanak ebaluatu eta zuzen ditzan") // Ez dugu aurkitu 'oinetakoen barne-zola' adierakorik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

plantila a) 'langileen zerrenda': DFrec 4 (3 -ll-), AB50 3 (2 -ll-), HiztEn (bigarren adiera), Euskalterm 11; 'jokalari multzoa': HiztEn (hirugarren adiera), Euskalterm 1; b) 'txantiloia, patroia': HiztEn (ik. txantiloi), Euskalterm 1; c) 'oinetan jarri ohi den pieza': HiztEn (lehen adiera), Euskalterm 18; d) adiera erabakigaitzekoa: AB38 2, AB50 16, Euskalterm 2 (eta plantilari ).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

plantila : HiruMila (1 plantilla, personal, empleado(s); plantilako langileria: personal de plantilla; 2 plantilla, escantillón, patrón), ElhHizt (1 ik. txantiloi; 2 Kir. plantilla (de jugadores); 3 plantilla (de empleados); 4 plantilla (para el calzado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es plantilla formaren ordainak: HiruMila: plantila (1 suela interior: plantila; 2 patrón, modelo: txantiloi, molde; una plantilla de dibujo: marrazki-txantiloia; 3 de empleados: lantalde, pertsonal, plantilla; plantilla laboral: plantilla; jefe de plantilla (personal): langileen burua; de plantilla: finkoa; puesto de plantilla: lanpostu finkoa; 4 plano de una obra: plano; 5 relación, lista: zerrenda; 6 arrogancia: ahoberokeria, arrandia) // ElhHizt: 1 plantila; 2 plantila; 3 txantiloi; 4 Dep. plantila; 5 Tecnol. txantiloi (kalibragailua) // Lur EG/CE: molde // PMuj DCV: plantilla (1 suela = zoru, zola, azpi, oski-zola; 2 pieza interior del calzado = oski-barruko; de badana = karamuko, larruki; de corcho = tortoxki; 3 soleta de las medias = ezarkin, galtzerdi-zola; 4 plantilla del tacón = takoixka; 5 regla escantillón = txantilloi; 6 modelo, patrón = eredu, edu, molde, muskulio, erakusmen; 7 plano reducido = egitamu labur; porción del plano total = egitamu-atal; 8 relación, lista = zerrenda, lerro; 9 fanfarronería = arrokeria, panparreria, parrasteria, arrandi, farranda, ao-berokeria, burrundara, purrunparra) // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): semelle (suela interior); personnel, effectif (de una administración); tableau, liste des effectifs (lista); patron, modèle (modelo); plan (plano); peigne (de los decoradores); pistolet (de los dibujantes); platine (de arma de fuego); gabarit (gálibo); (p. de estarcir) pochoir; (puesto de plantilla) poste permanent; it (S. Carbonell): soletta (Calz. suola di cuoio che si cuce dentro la scarpa, suola mobile di cuoio, pelle, feltro, sughero, ecc. che si mette dentro la scarpa); pedule di tela (messo su le calze rattoppate); modello ad arco di circolo (per dare la curvatura ai cerchi delle ruote); sagoma (modano, modello); piano ridotto o parziale (di un'opera); pianta (d'una amministrazione); Bur. ruolo (d'impiegati); Fal. tracciatoin grandezza naturale (d'un lavoro de eseguire); Fig. millanteria, spavalderia; (empleado de plantilla) impiegato in pianta stabile, di ruolo; ca (DCC): (del zapato) plantilla; (de una empresa) plantilla; en (Collins): 1 (de zapato) inner sole, insole; (de media etc) sole; 2 (Téc.) pattern, template; stencil; 3 (personas) establishment, personnel; list, roster; (Dep.) team, squad; (plantilla de personal) staff; (ser de plantilla) to be establised, to be on the establishment; de (Langenscheidts): 1 Brandsohle; Einlegesohle; Strumpfsohle; (ortopédica) orthopädische Einlage; 2 Bohrlehre; Kurvenlineal; Schablone; 3 Verw. Stellenplan; Beschäftigte(n), Belegschaft; (de plantilla) planmäBig; Plan(stellen)...; (de empleados) Belegschaft; Angestelle(n); (plantilla de profesores) Lehrerstab.

plantilla 220: a) ‘kirolari-taldea’ 23: Berria 11 (“Plantilla luze eta ona dauka: hamaikako lehiakorra, eta aulkitik pizgarri gisa aritzeko luxu hutsa diren jokalariak“), DiarioVasco 11 (“Jokalarien plantilla oso antzerakoa da; ez da presioa sartzea kontua, baina jokalariek denboraldi txukun bat egiteko gaitasuna dutela iruditzen zaigu”), EiTB (“Bakoitzaren ibiliak ez du zerikusirik izaten ez eta sailkapenaren egoerak edota jokoan nahiz plantillan dagoen aldeak”); b) ‘langileak’ 188: Argia 8 (“Horretarako, bost milioi ordaindu zizkion eta 133ko plantilla gorde, baita Euskalteli eta Jazzteli zerbitzua eman ere”), Berria 24 (“Hori izan bada kaleratzearen arrazoia, plantilla osoa kaleratua izango zen eta ez batzuk bakarrik”), Deia 4 (“Giza baliabideak oso urriak dira eta horrek plantilletan, ordezkapenetan, funtzio ezberdinetan, ... du isla”), Deustuko Unibertsitatea 19 (“Plantilla berregituratzea eta plantilla oso-osoan edo zati batean bertan behera uztea, behin betiko edo aldi baterako“), DiarioVasco 15 (“Udalaren funtzionari plantillan hutsik dagoen Gizarte langile lanpostu bat oposizio lehiaketa bidez betzeko deialdia egin du Udalak”), Euskal Herriko Agintaritza 7 (“Unibertsitateko irakasleen plantillako aldaketak erabakitzea, legez ezarritako mugen barruan”), EiTB 20 (“Euskal irakaskuntza publiko plantilla 2006tik hona aldatu gabe zegoen, 17.342 lanpostu zituen, nahiz eta epe horretan ikasleen kopurua %10ean handitu den”), Elhuyar (“Eta software librearen garapenean asko lagundu izan du: haren plantillako jendeak software libreari ekarpenak egin izan dizkio, Summer of Code bekak ematen ditu software librea garatzeko...”), Elkar (“Harritzen naiz, esaterako, Garaiako plantillan hainbeste euskal idazle, eta hain zuzen euskal aldizkarietan lan egiten dutenak, ikusiz”), Erlea 2 (“Plantilla motxa genduan: kaleko lanerako ia inor ez”), Espainiako Gobernua 40 (“Horrexegatik lehenetsi dira, egungo plantillak zahartzen eta gero eta langile gehiago erretiroa hartzen ari direla kontuan hartuta”), Goiena 4 (“Langileen ordezkaritza zabala elkartu da Arrasateko Herriko Plazan, eta Edesa Industrialeko langileen batzordeko buru Rikardo Perezen arabera ia plantilla guztiari eragiten dion suspentsio lan erregulazio baten aurrean aurkitzen dira”), Gomylex 23 (“Plantilla berregituratzea eta plantilla oso-osoan edo zati batean bertan behera uztea, behin betiko edo aldi baterako”), Jakin 3 (“Hori nabaritu da irakasleen kontratazioan, soilik plantillakoak direnek emango baitituzte eskolak, interinoen kalterako”), Karmel 3 (“Enpresek, gaur egun, lege aginduz plantilletan langile euskaldunak izateko betebeharrik eduki ez arren, erantzukizun soziala dela eta, posible da, ikusi den bezala, lantokiak euskalduntzearen aldeko apustu egitea”), Laneki 11 (“enpresako plantilla oso egonkorra da”), Nafarroako Gobernua 2 (“enpresaren plantillan behin-behineko langileak 100eko 10 baino gehiago ez badira”), UEU (“rakunde kontratatzaileek administrazio klausula berezien agirian esleipen lehentasunak zehaztu ditzakete plantillan desagaitasunen bat duten langileak % 2tik gora dituzten enpresen alde”); c) ‘txantiloia’ 8: Argia (“Hala, nire kabuz ikertu nuen, frogak eginez, botoi bakoitzak zer hots ateratzen zuen aztertuz, eta Bartzelonan soinu txiki eskola bat kausitu nuenerako, nire plantilla sortua nuen”), Berria (“Helburua da erabiltzaileek Macentzako Office programak eskaintzen dituen plantillak erabiltzea eta ezagutzea”), DiarioVasco 4, Elkar 2; d) ‘barne-zola 1, Consumer (“Batetik bestera alde handia baldin badago, biak berdintzearren, zabalen geratzen den oinetakoan plantilla bat jarri”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

plantilla 67: a) ‘kirolari-taldea’ 30, Berria (“Osasunaren plantillan antzeko maila dugu jokalari gehienok”); b) ‘langileak’ 36: Berria 32 (“Epaileek bertan behera utzi dute Iruñeko Udal Plantilla Organikoa”), Aingeru Epaltza 2 (“Batzuk datu hotzak dira, plantilla organikotik, nominetatik edo haien gaixo-agiri edo opor-orrietatik atereak”), Pello Zabala (“1985eko udazken hartan, langile plantilla eraberritu eta han abiatu ziren bakoitza berean”), Joxerra Gartzia (“Biharamunean ere Iurretara joan behar izan nuen, telebistako plantillan alta hartzeko paperak izenpetzera, telebistako pertsonal buruarekin”); c) ‘txantiloia’ 1, Patxi Iturritegi (“Hasierako kaosetik koherentziazko izpi batzuk heldu zitzaizkionean, plantilla hartu eta kurba zikloide bat marraztu zuen planoaren gainean”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Lanpostu hornikuntza eta plantilaren kontrola: Provisión de puestos y seguimiento plantillas" / HezkAdmin: plantila: plantilla; plantilako pertsonal: personal de plantilla; plantila organiko: plantilla orgánica. / EEgunk: "plantilla h. taldea, pertsonala, langileak".

Lantaldearen irizpideak
Adiera ilun-nahasikoa

hurrengo pasaldian aztertzeko utzi da, zer adierazteko behar den argituz (oinetakoena, adib.).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hori adierazteko beste modu batzuk badira ere, asko ageri da corpusetan, eta badirudi testuinguru guztietan ezin dela ordeztu. plantilla grafia dagokio eta Heg. marka.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Badira ordainak baina asko erabiltzen da. Berriak3 aztergaia lantzean Heg. markarekin onartzea proposatu zen.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-ll- salbuespenezkoa.

Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. 1 enplegatuen zerrenda; 2 txantiloi; 3 (oinetakoen) barne-zola.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "plantila nire iritziz grafia hobea [da]" (1996-08-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hori desagertu egin da eta berreskuratu beharra dago. Halaber, behar-beharrezko gertatzen da, orokorrean, -il- hori duten hitzen inguruan argibideak ematea. Izan ere, batzuek il horri eusten diote euskaraz ere (abantaila, adreilu, ailegatu, metrailadora...) eta beste batzuek, ostera, ez (makillaje, gerrillari, gillotina, lentilla, billar, billete, artilleria, bonbilla...)'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): 'Bigarren itzulirako uztea erabaki da, ez baitu gutxienekoa ere betetzen. Langile zerrenda eta barne(-)zola (zapatena) ere, adibidez, hor dira'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-26): Kendu lerroa.

planto
interj. lgart. Planto egiten dela adierazteko hitza. Nik, planto; ekin nahi duzuenean.

Aztergaia: planto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: interj.

planto egin
du ad.-lok. lgart. Gelditu, zerbait egiteari utzi. (nor osagarririk gabe). Musikan Beethoven-ekin egin nuen planto. Bada gehiago ere, baina hemen egingo dut planto. Liburu honekin planto egiteko asmotan ez dagoela badakigu.
Azpisarrerak

Aztergaia: planto egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Lgart. / AS: planto interj.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

planto! (interj.).

Informazio lexikografikoa
Formatu-arazoak

cf. formatu-arazoa: normalean egin ohi denaren alderantzizkoa proposatzen du hemen batzordeak: [iz. + egin] motako esapideak iz. horri dagokion sarreraren azpisarrera gisa eman ohi dira; hemen esapideari eman zaio sarrera, eta iz. soilari (?) azpisarrera.

plantxatu, plantxa/plantxatu, plantxatzen
du ad. Lisatu.

Aztergaia: plantxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

plantxatu, plantxa(tu), plantxatzen. du ad. h. lisatu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

plantxatu, plantxa(tu), plantxatzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. lisatu.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus