31 emaitza oso bilaketarentzat - [1 - 31] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Lantaldearen proposamena: | Z1:BatHizt | 1992-03-24 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
Lantaldearen proposamena: | Z2:IkHizt | ||
Lantaldearen proposamena: | Z2:MatHizt | ||
Lantaldearen proposamena: | Z3:EEBS:01 |
oso, osa-.
zenbaki oso, oso.
zatidura oso; zatiketa oso; zatiketa oso baten hondar; zenbaki oso; zenbaki osoen bikote ordenatu.
ogi osoa jan zuen; oso ederra da. / AS: osoko (batzar edo bilerez ari garela): osoko bilkura.
osoko AS arautuari bigarren adiera erantsiz: "2 'pieza bakarrekoa': zurezko ontzi horiek osokoak dira"; AS gisa gehituz: osoan, oso-bete, oso-osoan, oso-osoko, osozko ; eta adibide gisa: (zerbait) bere osoan hartu.
- [E109]: 1 'aras, biziki'; 2 'osasuntsu, eri ez dena'; 3 'bere osagai guztiak dituena' adierak sartzea eskatu du; AU: oso-osoan azpisarrera sartzea proposatu du.
- Erabakia: BAgiria (1999-02-26): onartu egin da. osoko hitzaren premiaz ere eztabaida; oso-osoan sartzea ez da beharrezko ikusten. AUk aztarnak bilatu eta nondik norakoak hurrengo bilerarako izango ditu.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z9:OEH-AS | 2017-11-16 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: BIHOTZ OSOZ, BIHOTZ OSOAGAZ. De todo corazón. Biotz osoaz egingo det (Azpeitia, 1622). ConTAV 5.2.9, 126. Zu zaitugu, Iongoikoa, bihotz osoz laudatzen. EZ Man II 15. Iaungoikoa, zu zaitugu / Bihotz osoz laudatzen. Hm 73. Bihotz osoz serbitzatzen zaituztenentzat. SP Imit III 10, 1. Bihotz osoz orotako maitena zütüt. Bp I 49. Bihotz osoz Jinkuari jüntatürik zaudialarik. Mst I 11, 2. Artu nuen bihotz osoz artako asmoa. Mb IArg I 153. Haren probidenziaren ordre güzien bihotz osoz et hümilki errezebitzia. CatLan 70. Biur zaite biotz osoz nigana. AA I 432. Esaten bijotz osuagaz ta damu egijazkuagaz. fB Ic I 66. Borondate guztijagaz, bijotz osuagaz. Astar II 114. Ta siniste onekin Jaunagana biotz osoaz geren lanak egitea. AA III 325. Bihotz osoz desiratzen ginikezü / Har lezan khiristi legia. Mustafa (ap. DRA). Higuin dezagun eta aborri bihotz osoz urguilua. Jaur 409. Madarikatzen tuela bihotz osoz aldizka, / Zilho guziak lehenik, / Bere abereak ondotik. Gy 132. Jainkoaren ganat bihotz osoz itzultzea. Jnn SBi 90. Bijotz osuaz maitatu nairik. Enb 33. Hasi duzun lanari bihotz osoz lotuz. Iratz 133. Eriotza, bai, eskatu biotz osoz bostetan. Or Poem 541. Hil arte aldiz sinets dezagun bihotz osoz zuk bezala. Ardoy SFran 358. Amadu biar dogu bijotz oso osuagaz. Astar II 23. (Tras bere, etc.). Adoratzen zaitut ene bihotz osoaz. SP Phil 69. Neure bihotz osoz eta neure indar guziez arnegatzen dudala. Ib. 74. Bere biotz osoz maitatzeko. Ub 31. Ea zuen biotz osoaz maitte dezuten edo ez. Inza Azalp 148. Bihotz oso batez / Bekhatu egitera. Normandie 41 (ap. DRA).
adib: bihotz 2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz onez. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, hautsi, erditu, beratu. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotza erori. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri.
bihotz osoz 1, Ortzadar (Bihotz osoz egiten duzu lan, etxean eta lanean, baina ulertuko ez duzun arrazoiengatik, norbaitek zer edo zer aurpegiratzen dizu).
bihotz osoz 26: Berria, Elizen arteko Biblia 12 (adib.: Zure semeok zintzo jokatzen badute, bihotz osoz eta gogo guztiz nire aurrean leial ibiltzen badira, beti izanen da zureetariko norbait Israelgo errege-aulkian"), Asisko Frantzizko 7 (adib.: Gau batez, inolako giza laguntzarik gabe, malkotan blai, bihotz osoz Frantzisko dohatsuagana jo zuen, laguntza eske), Joan Mari Lekuona 4, Imanol Unzurrunzaga, Jon Muñoz.
Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z11:EHL | 2021-04-20 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
oso 4. (gral.; H, VocB ). Ref.: A; Etxba Eib. Íntegro, honrado, sincero. "Gizon oso bat da, c'est un homme entier, d'une pièce" H. "Sincero, ingenuo" A. "Alde guztietara, gizon osua" Etxba Eib. * Noe izatu zen gizon iustu eta osoa bere denboran. Urt Gen 6, 9 (Ol, Ker oso; Dv perfet, Ur obe, Bibl ezin-hobe, BiblE akatsik gabea). Zeren dan gizon oso, utsik gabekoa ta gizatasunari dagozkan gauza guziak dituana. Ub 131. Izate guziz eder eta oso, gure estekamendu guziak berenaz ere merezi dituen hura, gure ahalez hil eta ezeztatu baitugu. Dh 60. Da bakarrik ontasunean guztiz osoak diranentzat? Itz Azald 214. Protestante baten semea, aingerukia izanarren [...], ezin izan diteke integer, osoa. A Ardi 102. Gizabatz on, oso, zuzen eta lantzaleak birregitera, orraxe jo bear ei-dau gizartekeriak. Eguzk GizAuz 79. Gizon osoak eta agintea ezartzen dakitenak izan bitez. "Hombres ecuánimes" . EAEg 31-10-1936 179. Mattin ordea, etzen Piarres bezain osoa ta zindoa bere asmotan. Etxde JJ 169. "Zueltzu" Luistar zintzo ta osoa, ezagutzen duten guziak maite dutena da. Basarri 29. Txirotasunez bizi zan baiña / bera zan zorioneko: / itzez, egitez, gauza danetan / gizon osoa zalako. BEnb NereA 144. Onenak behintzat eta Eleizalde onenetakoa genuen noski, gizon osoak zirelako, batez ere, burutik oin-zolarainoko gizonak. MEIG VIII 53. Burua oso duenak ihardets dezokete: "Ago ixilik hi, Judas". HU Zez 198.
LB: Atariko zelaira alde egin bear izan genuen, burua osorik edukitzekotan (DiarioVasco); EPG: Izan ere, burua osorik daukanik ez da izango, orain hiru urte baino seguruago gaudela esango duenik (Jose Maria Pastor); ETC: Izan ere, burua osorik daukanik ez da izango, orain hiru urte baino seguruago gaudela esango duenik (Jose Maria Pastor), Katalanezko hainbat lokuzio ere euskarazko batzuen oso antzekoak dira: «no tenir el seny complit» eta «burua oso ez ukan», «veure's verd» eta «gorriak ikusi», «esser un poll ressuscitat» eta «zorri hil piztua». (Argia), Susmatu nuen bezala, burua osorik eta garbi dauka. (Ur Apalategi), Halaber izan ezazue argi gaixorik bazen ere, burua osorik zeukala (Txalaparta)
Elhuyar: burua oso(a) izan estar cuerdo, -a; Adorez: 0; Labayru: 0.
buru 3 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Buru-loka izan: buruarina izan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Norbaitek buruan gatza izan: buruargia izan. Burua oso duenak: zoraturik ez dagoenak. Buruak huts egiten ez badit. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.
Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da.
Azpisarrera gisa jasotzekoa buru eta oso sarreretan.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z4:HBL | 1998-09-08 | Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa |
HezkAdmin: a tiempo completo.
eraikuntza librea.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau67 |
AS
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z9:OEH:AS | 2018-11-13 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: JAI OSO (H). Fiesta de guardar. Cf. JAI-ERDI. Jai osoetan nekazarien esku-lanik egiten ez degula. Ub 174. Goazen oraiñ jai osoak santifikatzeko bear dan bigarren gauza. AA II 50. Askoren iritzian, idi eta mando kargatuakin jai osoan bideari ekitea debekatua dago. Ib. 51. Agiriko olgeetaak eta dibersinoe publikuak eragotzita dagoz domeeka ta jai osuetan. fB Olg 40. --Nok jai egunak gordeetan dituz? --Meza osoa enzun, ta jai osoa bada, bear edo lanik egiten ez dabeenak. CatBus 24. Guztiyak gorde biar eudiela beste yai osoak legez. Ur BulAl 10. Biamoneko bazka nai dute / gordetzeko jai osoa. Or Eus 222.
adib: jai 4 iz. Lan egiten ez den eguna, jaieguna; igandea. Igandeak eta gainerako jaiak. Jai-igandeak Jainkoaren eguna direla. Larunbatean edo jai bezperan. Jai arratsaldeetan. Begira jai osoetan lan debekaturik egin edo eragin ote duzun. Maizago behar luke astegunean jai. Aberatsek jaia dute, txiro gaixoek beti neke (esr. zah.).
Ez dugu aurkitu OEHko adierako jai oso formarik.
Ez dugu aurkitu OEHko adierako jai oso formarik.
Adibide gisa jasoa dago jada, baina badu adiera berezi bat, jasotzea komeni dena. jai(-)erdi ere azpisarrera da gainera.
Azpisarrera gisa jasotzekoa jai sarreran.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z9:OEH:AS | 2019-05-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: ORDU OSOAK. Horas enteras, mucho tiempo. Hordu osoak hitzket erotan galtzea. Mb IArg I 61. Baña beste hordu ta hordu osoak joan ta ere, etzen aingeru ona agertu. Ib. 257. Darueez edaaten hordu osuak, ta azkenik aparteetan dira alkar ordituta. JJMg BasEsc 208. Antxe bai, pozik emongo neukez ordu osoak. AB AmaE 171. Ordu osoak parrez eta algaraz itztokiyan igarotzen zituzten. Aran SIgn 51. Hitzket gozatsu atsegin aietan ordu osoak instante bat bezela igaroaz. Arr GB 49. Itz bakarka astiro auznartuz, nik ordu osoak ematen ditut orain ere. Or QA 162. Alaxe igaro oi nitun ordu osoak. Ib. 160
adib.: igaro 4 du ad. (Denbora-bitarte batez edo denboran hedatzen den zerbaitez mintzatuz). Ik. eman 5; izan2 11. Eguna lanean igaro. Aspalditxoan ez dut igaro halako egun tristerik. Aste guztia han igaro eta larunbatean joaten zen etxera, asteko irabaziarekin. Halaxe igarotzen nituen ordu osoak. Jaiak ongi igaro. Gaua ongi igaro dezazun. // ordu 1 iz. Eguna (hots, batez besteko eguzki eguna) banatzen den hogeita lau zati berdinetako bakoitza. Ik. oren. Egun edo ordu guztietan. Orduaren zatiak (Ik. minutu; segundo). Ordu eta erdi irauten zuela. Igaro dira ordubete, bi ordu... Ordu berean. Laguna hil eta hogeita lau ordu baino lehen agertu omen zitzaion. Eta egunean hogeita lau orduko askatasunak gogait eragiten dio. Ordu batez bakarrik lan egin dute (Ik. ordubete). Hiru orduz ibili ondoren. Handik ordu batzuetara. Elkarrekin igarotzen dituzten ordu luzeetan. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. // oso 5 adb. Osorik. Diruak beti oso zeuzkan, kutxan giltzatuak. Ostia denean hausten, oso da Jesus egoten parte txikienean. || Behartzen gaitu meza santua osoa entzutera. Frutak osoak dauden artean erraz kontserbatzen dira. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. Atxikitzen da egosten egun bat osoa. Zuretzat izanen naiz oso-osoa.
ordu osoak 1, Elkar (Zer edo zerk hara bultzatzen ninduen taigabe; ordu osoak egin izan ditut han).
ordu osoak 2: Oskar Arana (Ehun milia zeuden haraino, eta bidean egin genituen bi ordu osoak lo eman zituen), Anton Garikano (Arratsalde-ordu osoak igaro ohi zituen horrela, pipa erretzen, gora eta behera eta harantz eta honantz aspaldiko bidezidor eta auzolur zahar ezagunetatik).
denbora luzea adierakoa azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.
Azpisarrera gisa jasotzekoa ordu sarreran.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z9:OEH:AS | 2019-05-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: OSO BESTE. Muy diferente. Berbertatik oso beste bat egiñik. "Mudado enteramente". Aran SIgn 69. Etorri ta urtebetegarrenean, oso beste giza-seme bat irudian. Echta Jos 329. Harengandik oso bestelakoa zela bera irudi zitzaion, oso beste bat. Mde Pr 148. Beste malko mota bat oso bestea ixurtzen dut Zure neskame arengatik. Or Aitork 238. Gauza bat dela herri hizkuntza eta bestea, oso bestea gero, kultur hizkuntza. MIH 253. Gauza bat da, ordea, esango dit edonork, hizkuntza jakitea eta bestea oso hizkuntza horren bitartez zernahi gaitaz aritzea. MEIG VI 57.
adib.: oso 8 adb. Maila goran, guztiz, erabat. (Dagokion adizlagun edo izenondoaren ezkerrean) Oso ederki. Ez zeuden oso lasai. Oso pozik gelditu ziren. Oso oker ez banago. Oso berandu. Oso hurrean. Oso gutxitan ikusia. Oso erraz erantzun daitekeen galdera. Ez da oso erraza irakurtzen. Haien oso adiskide zirela. Ez naiz oso ongi oroitzen. Gai horietan ez naiz oso trebea. Hitz berriak oso zailak direla. Ez zituen oso gogoko idazle berriak. Oso gureak ez diren bertso motak. Gauza bat dela herri hizkuntza eta bestea, oso bestea gero, kultura hizkuntza. Zuhaitz hau oso ezaguna da. Harroak gara euskaldunok eta ametsari oso emanak. || Oso ahuldua eta makaldua zegoen. Amarekin oso bat egina bizi zen. Oso damuturik nago. Oso lotsaturik alde egin zuen handik. || Zuzenez irabaztea oso da bidezkoa.
oso beste 8: Elkar 3 (Baina gauza bat zen Reginak zekiena egoera zailetan edo ezinezkoetan, gizakiak bere burua engainatzeko tartea bilatzen du maiz, kontziente nahiz inkontzienteki, erosoago sentitzeko, eta oso beste gauza bat, zekièn hura besteen ahotik entzutea), Deia (Kontrastean, Balad al Xamsko familia oso beste era batekoa da, islamiarra goitik behera eta Islameko balioetan hezia), Berria 3 (Txapelketa Nagusian publikoa oso desberdina da, oso beste gauza batera dagoela, oso bertsoa neurtzen, pertsonak baloratzen baino; baina badago beste publiko hori ere, eta nahiko nuke horiengana iristea eta gozatzea), EiTB (Bushek ordea, oso beste erara jokatzen zuen: lehenbizi, bere politika inposatzen zuen inori kontsulta egin gabe, Afganistanen eta Iranen sartuz adibidez; eta ondoren, aliatuei eskatzen zien laguntza zurrunbilotik ateratzeko).
oso beste 6: Berria 2 (Komunako kideek oso nekez baino ez zuten jendea hiltzen, baina haien etsaiek oso beste modu batez jokatu zuten.), Iñaki Segurola (eta beste bat, oso bestea horratik, gertakari "normal" edo "estatistiko" gisa ikustea: kamioiak ez dakit zenbat tona, gorputzak hirurogei kilo; beraz, kamioia osorik eta gorputza xehatu), Iñigo Aranbarri (Baina ez asmatzea bat da, eta oso beste bat Baserriren kronikak eskatzea), Koldo Zuazo (Baina gauza bat da ez debekatzea eta oso bestea agintzea edo, bederen, konseilatzea), Anjel Lertxundi (eta Paduan ikusi dudanaren oso beste muturreko arte baten bila abiatu naiz tren-geltokitik irten bezain laster).
beste hitzak oso graduatzailea hartzea ez da erregularra; beraz, azpisarrera gisa jasotzea komeni da. oso sarrerako 8. adieran dagoen adibidea gehitzekoa da: Gauza bat dela herri hizkuntza eta bestea, oso bestea gero, kultura hizkuntza.
Azpisarrera gisa jasotzekoa beste sarreran.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z9:OEH:AS | 2019-05-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: OSO BESTELAKO. Muy diferente. Andia, burua engoitik zurixka, urdin, itxuraz, zure oso bestelako ez zenun. Zait Sof 78. Beren ohiko dantza eta kanten alde lan egiteaz oso bestelako bidetatik. Mde Pr 44. Parragarri da bata besteren antzeko iotzea, baiñan ez dira oso bestelako. Or Aitork 261. Oraingo au, ordea, oso bestelakoa da, guztiz beste bat. Vill in Gand Elorri 10. Ez dakit musika eder edo poema bikain baten zentzua oso bestelakoa ote den. MIH 89. Herriaren ordezkari gisa eztabaidatuak eta eztabaidagarriak, oso bestelakoak izan ziren, kultur alorrean, ondoren ezagutu ditugun diputazioen aldean. In MEIG VI 40. Izketa luze atsegin bat egin genizuten ta, beerakoan, oso bestelakotua neraman gizona. Ldi IL 33.
adib.: antipartikula iz. Fis. Dagokion oinarrizko partikularen masa bera, baina aurkako karga, duen partikula. Oso bestelako gauza gertatzen da elektroi batek bere antipartikula jotzen duenean, hots, positroia jotzen duenean. // bereizezin adj. Ezin bereizizkoa. Lehenago bereizezinak ziren ñabardura batzuk orain oso bestelakoak dira. Musika eta politika bereizezinak dira niretzat; elkarrekin doaz. // ondoren1 5 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Batzorde horiek oso bestelakoak izan ziren, ondoren ezagutu ditugun diputazioen aldean. Hizkuntzaren egoeraz hitz egin beharko dut aurren-aurrenik, eta euskal literaturaz ondoren.
oso bestelako 939: Berria 414, Argia 136, EiTB 105, Elkar 60, Jakin 40, Elhuyar 38, Consumer 34, DiarioVasco 24, Laneki 22, Deia 20, Erlea 12, Euskaltzaindia 7, HABE 6, Karmel 6, Aizu 6, Uztarria 5, Goiena 4.
oso bestelako 566: Berria 269, Xabier Olarra 16, Iñaki Heras 15, Koldo UZazo 9, Josu Zabaleta 9, Iñigo Aranabarri 9, Jon Muñoz 9, Fernando Rey 8, Alberto Ladron Arana 8, Iñaki Mendiguren 7
Oso erabilia denez, azpisarrera gisa jaso liteke.
Azpisarrera gisa jasotzekoa bestelako sarreran.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z4:HBL | 2001-06-05 | Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa |
HezkAdmin: notable (calificación) / HitzIrud: "oso ongi = muy bien, notable".
eraikuntza librea.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z4:HBL | 2001-06-05 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
ik. oh. s.u. osabetezko.
oso sarrerari dagokion azpisarrera.
artean ez du inork esplikazio oso-beterik aurkitu.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z9:OEH:AS | 2019-05-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: OSO-OSOA. (Con valor adv.). Completamente, totalmente. Beraürien amuriotik elkhirik, oso osua ene maite ükheitiala igaraiten dira. Mst III 58, 5 (Leon osoki). Ordena bat da berze güziak baino goragua eta apheztarzünaren bothere güziak oso osua bere baitan zerratzen diena. CatLan 157. Txindi batetik goratzen da garra, oianak ososoa paratzen baititu sugarretan (151). LE-Ir. Samur zarete ene kontra sendatzen dudalakotz gizon bat oso osua errepausuko egunean? TB Io 7, 23 (Lç, Leon osoki, He, LE guzia, Ol, Or oso, Ker guztiz). Eztud leitako tenprarik, baizik xeiak eta igantiak, kurak igartantud oso-osoa, baia eztozked akaba leitiaz. Mdg 139
adib.: oso 2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Isiltasun osoa zegoen. Barkamen osoa. Aitortza oso batez zeure arima guztia xahu ezazu. Ez dute haiek agian erru osoa. Fededun osoa zen erlijio gaietan. Fede oso batez. Arrazoi osoa du. Arrazoi osoz. Simetria ez da osoa. Testua interpretazio oso baten premian dago. Ezaguera osoan zegoen. Eskubide osoa duzu horretarako. Euskaldun oso dei zitekeen edozeini. Gure izaera osoa biltzen eta barrentzen duen hizkuntza. Estatuak unibertsitatea zor digu, unibertsitate osoa. || (Denborazko testuinguruetan). Nik ez dut besterik pentsatu nire bizi osoan. Bizitza osorako. Urte osoa behar izan dut hori antolatzeko. || Arratsalde oso-osoa mendi gailurrera begira egon nintzen. // 5 adb. Osorik. Diruak beti oso zeuzkan, kutxan giltzatuak. Ostia denean hausten, oso da Jesus egoten parte txikienean. || Behartzen gaitu meza santua osoa entzutera. Frutak osoak dauden artean erraz kontserbatzen dira. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. Atxikitzen da egosten egun bat osoa. Zuretzat izanen naiz oso-osoa.
Ez dugu aurkitu adb. kategoriako oso-osoa formarik.
oso-osoa 10: Herria 6 (Zoin bitxiki joan diren gauzak bestenaz! Mende erdi bat iragan da oso osoa Papon jujatua eta kondenatua izan aintzin!), Piarres Xarriton 4 (Nahiz liburu hau oso osoa mintzo den, penitentziari esker, bekatorearen arimaren bekatutik askatzeaz, aitzinsolas zenbait aurkezten ditugu).
Adibidea da orain, baina adberbio kategoriakoa azpisarrera gisa jasotzea egoki izan liteke. Ipar. markarekin jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa oso sarreran.
adb.
Ipar.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z4:HBL | 2001-06-05 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS
EEgunk: "oso-osorik, oso-osoan".
oso sarrerari dagokion azpisarrera.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z4B:EEBS:005 | 2003-09-09 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
oso sarrerari dagokion azpisarrera.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z4:HBL | 2001-06-05 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS
EEgunk: "oso-osorik, oso-osoan".
-ik.
osorik sarrerari dagokion azpisarrera.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z4:EEBS:11 | 2001-06-05 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
-n: -an.
oso sarrerari dagokion azpisarrera.
adlag.
osorik, erabat.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z4:HBL | 2001-06-05 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
iz.
Ipar.
osotasuna, perfekzioa.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau96 | ||
Lantaldearen proposamena: | Z3:EEBS:03 | 1996-03-27 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
-ki.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB |
'osoa, erabatekoa' adierako izlag.ak dira osoko 4: G 3 (Ldi IL 2: "oraingoan ba'ator, ta osoko etortzea izango al-dek!", "guk eztiogu iñori osoko gizakia izaterik eskatzen"; Vill Jaink: "zerurantz begiak altxatuz eta an dagokenaz osoko erantzupen bat ematera ausartu gabe"), Zu 1 (CatS: "mündü huntan bere bekhatiez osoko satisfakzione egin eztienak"); oso-osoko B-G 2 (Gand Elorri: "Oso-osoko ordu garaia"; Anab Poli: "Etxeko neskaekin oso-osoko adiskidea ez zala esango nuke"), eta atributu-erabilerako beste bat, B (Itz Azald: "[on-oidade oiturakorrak] Oso osokoak edo izatez gañetikoak badira, bai").
EB dira (eta B 1, G 2) osoko iz.-banaketako 1 (UZEI "[indizea:] Zenbait datu-egituratan elementu baten posizioa mugatzen duen osokoa"); 'osoa, erabatekoa' adierako 24 izlag. o. askatasun, o. erapidetza, o. ikuskizun, o. katedradun, o. zuzenketa bezalako sintagmetakoak: B. Gerra: "Ortarako gera kristauak, eta Maria guztiz garbiaren zale osokoak"; UZEI: "'osoko ikuskizuna' planteatzen zuen Wagner-ek"; OsakidetzaLegea 1983: "zerbitzu hoiek guztiek osoko erapidetza gisa ihardungo dutela bermatzeko bide"; F. Azorin: "Probabilitate-Kalkuluko Osoko Katedradun"; J.M. Zabaleta: "biak dira kontzeptu jeneralago, eremu semantikoa zabalagoa duen kontzeptu baten, osokoak ez diren adierazpenak"; OinLegBizk 1990: "Hauteskunde-mugabarrua bakoitzari dagokion Ahaldunen osoko kopurua iratxikiz gero"; F. Mendizabal: "Estella-koak ere egin zuen txistu-musikaren sailkapena, baina hau ere ez zen osokoa izan"; Jesusen jarraitzaile 1985: "era batera edo bestera osoko askatasun edo burujabetza osoa lortu nai duten gizon-emakume guztiek"; Gand Uda: "...artean osorik, osoko osagarri bere kabutako,/ bere egia berez, norberez, bereizi, bakoitza..."; Egin 1988: "Ondoko 19 urteak Jesus-en Konpainian egiten ditu osoko adimenaren hezkuntzari emana"; UnescoAlb 1990: "'osoko arte obrak' sortzeko zenbait trebetasun eta teknikataz baliatzea bultzatu zuten figurarik nabarmenenak"; M. Arrue: "haren printzipio zuztatzailea izanik jabegoaren osoko transmisioa"; Egunk 1991-1993 12, adib.: "IUk eta HBk aurkeztutako osoko zuzenketak", "oposizioak osoko emendakinak aurkeztu ditu"; F. Azorin: "Estatistikako Nazioarteko Institutuko (I.S.I.ko) osoko bazkidea"; oso-osoko 3: Onaind: "Itaun guztiok aintzat artzekoak doguz, gai oneri buruz oso-osoko baietza emon aurretik"; Alt Olab: "Aita Olabide, euskotar eta eliz-gizon zintzo ta oso-osokoa baitzan..."; J. de Txurruka: "jadanik ez da erromatar zuzenbidea oraindino pandektistak zerabilen justiniarrek ezarritako oso-osoko eran ikasten"; osokobilkura 21 (eta o. batzarre, o. udalbatzar bana): BatzAgiriak 1988: "Jarraian osoko batzarrea egingo denez"; ArauErab 1988: "Euskadiko Eskola-Kontseiluak arauzko Osoko bilkura"; J. Zabaleta: "urriaren 23ko osoko bilkuran eztabaidatzekoa zuen"; M. Ruiz de Aostri 2, adib.: "onartu ez direnak osoko bilkuran aldezteko aukera izaten da"; EHAA 1985-1994 arteko 11, adib.: "Otsailaren 27ean egindako Batzordearen Osoko Bilkuran", "otsailaren 22an egindako Osoko bilkuran"; Deia 1990: "Gernikan osoko bilkura berezi bat ospatu zan"; OinLegBizk 1990: "Osoko Udalbatzarrak onartzea"; EUSTAT 1990 2, adib.: "EEK/CVEren osoko bilkurak"; Egin 1991 eta 1992, adib.: "osoko bilkuren maiztasuna zen lehenengo puntuan"; Egunk 1991: "bihar egingo den osoko bilkuran zeintzuk eztabaidatuko diren".
osoko izlag. a) es 'plenario': AB50 9 (osoko bilkura, osoko bilkura berezi, osoko foru-bilkura, etab.); HiztEn (Osoko bilkura: adib. s.u. osoko); Euskalterm 2 (batzarraldi osoko, Kontseilu Sozialeko Delegatuen osoko bilera); b) beste adieretakoak: DFrec 3 (osoko lege, osoko diru-laguntza, osoko kultura), AB50 11 ('integral' itzuliak 9: norbanakoarekiko osoko ardura, osoko antolaketa, osoko azterlan, osoko gaikuntza, etab.; 'plena' itzulia 1: osoko eragiteindar; eta osoko lanirudi 'plano de planta general'), HiztEn (osoa, zatirik falta ez duena. Osoko ordaina), LurE (izlag. osoa, zatirik falta ez duena. Osoko ordaina), Euskalterm 36 ('numerario, de número' itzuliak 6: osoko agregatu, osoko bazkide, osoko katedradun, osoko katedradunorde, osoko kide, osoko tailer-maisu; 'íntegro, -a' itzuliak 2: osoko altxaera, osoko bertsio; 'integral' itzuliak 19, adib.: osoko arroz, osoko erroskilak, osoko gaileta, osoko zahi, osoko opil, osoko uztaiak; 'de una sola pieza' itzuliak 2: osoko kojinete, osoko polea; 'entero' itzuliak 5: osoko negatibo, osoko positibo, osoko zenbaki, osokoen aritmetika 2; 'liso' itzulia 1: osoko mandril; eta osoko gurpil 'rueda de disco' itzulia); oso-osoko : DFrec 2 (oso-osoko amnistiaren beharra, oso-osoko onak balira bezala) // Ez dugu aurkitu ap. AB38.
osoko bilkura : LurraldeAntol (pleno), AdminMila (pleno), EurItune // LurraldeAntol: lurraldearen osoko egitura (estructura general del territorio), osokoa (completo) // Ez dugu aurkitu ap. HezkAdmin.
osoko izlag. EuskHizt (osoa, zatirik falta ez duena. Osoko ordaina), ElhHizt (entero, de una pieza), EskolaHE (izlag. osoa, zatirik falta ez duena. Osoko ordaina), DRA (de una pieza: osokoa da zimitza), PMuj DVC (enterizo, de una sola pieza; osoko zur: arigüe, madero enterizo); osokobilkura : HiruMila (reunión plenaria), ElhHizt (AS: osoko bilkura: pleno), Lur EG/CE (reunión plenaria) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.
es plenario formaren ordainak: HiruMila: 1 lleno, -na; entero, -ra: oso, bete, erabateko, osozko; AS: indulgencia plenaria: barkamen osoa; AS: asamblea plenaria: batzar orokorra; 2 pleno: osoko batzar // ElhHizt: oso, osoko, erabateko // Lur EG/CE: osoko bilkura // PMuj DCV: 1 completo, total: oso, bete, erabateko; AS: indulgencia plenaria: barkamen osoa; 2 en pleno, de todos: Danen Batzarra, Batzar Osoa = Junta Plenaria // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea // eta Administrazioko hiztegietan: AdminEL: osoko // EurItune: osoko bilkura // Ez dugu aurkitu ap. AgAld, HezkAdmin, LurraldeAntol, AdminMila, AdminHizt.
AS: (batzar edo bilerez ari garela) osoko bilkura.
- Erabakia: BAgiria (1999-03-26): zerrendan sartzea onartu da 'batzarrez edo bilerez ari garela' oharra ezarriz.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau96 | ||
Lantaldearen proposamena: | Z3:EEBS:03 | 1996-03-27 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
AS gisa gehituz: oso-osorik .
-ik.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau96 | ||
Lantaldearen proposamena: | Z3:EEBS:09 | 1996-03-27 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
-ro.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z4:EEBS:21 | 2001-06-05 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
ik. OEH
HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -
-ra: -tara.
adlag.
g.er.
guztiz, erabat.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau96 | ||
Lantaldearen proposamena: | Z3:EEBS:04 | 1996-03-27 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau96 |
Gip. 'osoki'.
- [E210]: osotoro = osoro jar daiteke.
- Erabakia: BAgiria (1999-02-26): osotoro sartzea onartu da Gip. 'osoki' azalpenarekin.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Lantaldearen proposamena: | Z3:EEBS:02 | 1996-03-27 | Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa |
osotu, oso(tu), osotzen. du ad. h. osatu.
Ik. osatu.
-o/-a-.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z9:OEH:AS | 2019-04-09 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: OSOZ (Añ, Izt 44v). Completamente, enteramente, del todo. "Plenariamente" Añ. Konzienzia paketzen etzan inoiz osoz ta noizean bein kezkatzen ziñan. Mg CC 178. Ez neuke osoz esango euskeraz kredua ta dakidana bere erdi erdera ta erdi euskera. Mg PAb 162. Danik apurrik txikienean arkitzen da osoz bere gorputza eta dago guzia guzian. Añ CatAN 55. Gorde Jainkuaren agindubak osoz ta ez ikaratu penitenziaren izenaz. CrIc 38. Beste batzuk, erdi edo osoz moskortuta sarri belu etxera oi duazanak. JJMg BasEsc 13. Ekarten dabeela, borondate guztia edo libertadia kendu ez arren osoz, bestelan egingo ez leukiana, egitera. fB Ic III 353. Zelan konfesadu bear dira pekatuak? Osoz, gitxitu ta edertu baga. CatBus 50. Biurtu deijuela Bizkaiko semiai oraindik falta jakeena foruak osoz eukiteko. (1850). BBatzarN 169. Amaseigarren urte gordiñ artan, aragia nausiturik, ari buruz osoz eman nintzaionean! Or Aitork 39. Leku apaiña aukeratu eben askari ori egiteko! Ta orrez ganera, guztiak gazteak izanik, orra gauza osoz atsegiña. Erkiag Arran 121
def.: hamabostaldi iz. Hamabost eguneko denbora-bitartea, bereziki bi aste osoz osatua. Uztailaren bigarren hamabostaldian. Kultura Hamabostaldia. || Gudaritza-bitartean ezin baitzitekeen hamabostaldiko edo hilabeteko batekin etxeratu. // [s.u. merezi] merezi onez Eskubide osoz. Merezi onez irabazi duen izena. // adib.: oso 1 adj. Zatirik edo osagairik falta ez zaiona; zerbait mutur batetik bestera hartzen duena. Ik. guzti. Ogi osoa jan zuen. Hautagaien zerrenda osoa. Biblia osoa euskaraz eman zuen lehena. Idazle baten obra osoa. Mundu osoa harriturik utzi duen gertakaria. Inoiz Euskal Herri osoko izan dugun hitza. Bihotz osoz maitatzen duenak. Meza osoa entzutea. || (Adizlagun gisa). Lehenbiziko ahapaldiak oso eta bete dirudi zentzuaren aldetik. Aldizkaria gero eta osoago eta ederrago dator. 2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Isiltasun osoa zegoen. Barkamen osoa. Aitortza oso batez zeure arima guztia xahu ezazu. Ez dute haiek agian erru osoa. Fededun osoa zen erlijio gaietan. Fede oso batez. Arrazoi osoa du. Arrazoi osoz. Simetria ez da osoa. Testua interpretazio oso baten premian dago. Ezaguera osoan zegoen. Eskubide osoa duzu horretarako. Euskaldun oso dei zitekeen edozeini. Gure izaera osoa biltzen eta barrentzen duen hizkuntza. Estatuak unibertsitatea zor digu, unibertsitate osoa. || (Denborazko testuinguruetan). Nik ez dut besterik pentsatu nire bizi osoan. Bizitza osorako. Urte osoa behar izan dut hori antolatzeko. || Arratsalde oso-osoa mendi gailurrera begira egon nintzen.
osoz 3: DiarioVasco (Kax-kax jo han ere, eta San Pedro atezainak, zilborrerainoko bizar zuri kizkurrez, osoz oso zabaldu zien atea), Elkar (Porrot (partez edo osoz porrot) egin duten indarberritze-saioez beterik daude mundu-bazter guztiak), EiTB (Euria goizean osoz egingo du baina arratsaldean mendebaldetik ekialdera atertzen joango da); badira 2.302 osoz gehiago baina ez dira adb.
osoz 2: Koldo Zuazo (Hizkuntzari dagokionez, joera bi nabari dira: osoz edo zatiz euskalkian oinarritu zena da bata, eta Leizarragaren bidea, bestea), Marzel Etxehandi (Aste bat osoz, kanpalekuko hondakin guziak biltzen zituzten untzien hustea izan zen, eta haien barreiatzea, geroago baratzekariak, belardiak eta loreak eman behar zituzten larretan.); badira 1.152 osoz gehiago, baina ez dira adb.
Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.
Azpisarrera gisa jasotzekoa oso sarreran.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z3:IrEm | 2001-06-06 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
-zale.
izond.
g.er.
- [K201]: "[oso-zale] Sar daiteke agian integrista hitzarekin batera" (1996-08-20)
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z5:EEBS:42 | 2001-06-05 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
osozko 5: Inza Azalp ("Argatik beren bizitza zoriontsua da gozotasun osozkoa, beñere gutxitu, zartu edo galdu egitteko bildurrik gabekoa dalako"), Or in Zait Plat ("Maita-naia asi bedi gorputz bat bakarra maitatuz; ikus beza berela, artan ez dagola edertasun osozkorik"), Vill Jaink ("Ongiak ezpadu iñon osozko garaipena lortu bear, orduan morala ezta ezer ere: atso zaarren ipuin bat besterik ez"), Gazt MusIx 2 ("buru-ukapen osozkoaren bitartez", "Alkarri egin zioten ematea osozkoa izan zan noski").
osozko 8: Or in Zait Plat (OEHko testuinguru berean), Akes 2 ("Ez dau ez aiztu / Abrani ziñez / agindua, / guri egingo / euskula grazi / osozkoa", "Lan ain bete eta osozkoa atera zitzaion"), G. Nazabal ("Munduko Osasunaren Erakundeek, bere aldetik, "Ongizate fisiko, buruko eta sozial osozko egoera" bezala definitzen du"), Ileta-elizk ("Zabal dezagun biotza osozko itxaropen eta uste onez"), BalioUrritu 1984 2 ("Urrituaren osozko berrabiltzerako behar diren neurrien bultzapena", "Asistentzi erakunde publiko bat da itsuen osozko sorospenerako"), J. Apalategi ("Alor honetako klasifikapen bera ez osozko eta dezepzionagarri dagigu").
osozko : AB50 1 ('máximo') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.
osozko : HiruMila (plenario, ria; pleno, na), PMuj DVC (absoluto, ilimitado, incondicional, sin restricción) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.
HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
-zko.
oso sarrerari dagokion azpisarrera.
izlag.
guztizkoa, erabatekoa.
ongiak lortu ez duen osozko garaipena.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z9:OEH:AS | 2019-11-12 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: USTE OSO (Añ, H). a) Confianza; esperanza. "Confianza, uste oso betea" Añ (cf. USTE BETE). "Uste osoan naiz bada ethorriko zarela" H. Orienpetik bere burua ateratzeko uste osoa. Mb IArg I 245. Nere uste osoa eta segurua daukat. Cb Eg III 294. Ongiak uste oso batekin itxodoten ditugula. Ub 173. Etzinian bart etzun nire penzudaan, edo nik iratzartuko zendudazalako uste osuan? Mg PAb 116. Eta bear duenik ukatuko eztielako uste osoan dauden. Gco I 410. Probidenziaren besoetan uste oso ta sosegu andiarekin atsedetea. AA III 302. Parkazinoiaren uste oso bategaz eskatu biar deutsa. fB Ic III 278. Uste oso eta bildur onen artian ibili biar gara. Astar II 15. Eta mendi illezkor oetan dauka [Gipuzkoak] bere uste oso betea, gordeko dutela oraindaño bezala aurrera ere. Izt C 32. Esan egijozu ardura baga ta uste osuagaz. Ur MarIl 115. Lagunduko zion uste oso-osoa arturik. Lard 36. Jaunaren begirunde maitean uste osoa ipiñirik. Aran SIgn 87. An arkituko zualako uste osuan ontzi bat. Bv AsL 123. Erregutu bear deutsegu uste osoagaz. Itz Azald 76. Zure ontasun negurri-gabean uste osoa jartzen degu. ArgiDL 67. Eskatzen duguna irixteko uste osoan bear dugu eskatu. Inza Azalp 128. Uste osuan gagoz / goian zagozala. Enb 44. Galduko enozun uste osua daukat zeugan. Otx 74. Ene barreneko mingostasuna uste osoko lagun bati agertzeko. Etxde JJ 104. Zure yakitatean uste osoa dugu. Izeta DirG 37. Adiskideen naibage aringarri izan zitezkean uste osoan. Zait Plat 101. Baiña ba-dator eguna, ontan uste osoa dugu. Vill Jaink 38. Uste osoz beteta jarri Mariaren magalean. MAtx Gazt 101. Ez jarri bada uste osorik / emengo laguntz motzetan. Olea 230. Izan dezagun uste edo konfiantza osoa bertako Zuzendari dan Ariznabarreta'tar Josebagan. Agur 18-11-1972, 7. Baña uste osua daukat arreba monjiak gorde ebala eta agertuko dala. Gerrika 85. Galdu da alde guztietan haurtzaroko uste oso hura. MIH 89. Emakume batek alaba zaharrenagan dauka uste osoa, harengan ikusten du bere burua gazteturik. MEIG I 163. v. tbn. AB AmaE 29. Arr May 14. KIkV 48. KIkG 31. Ir YKBiz 129. Anab Poli 71. NEtx Nola 34. b) Intención, propósito. Dua Sazerdotia mezatara, ifinten dozu zuk bere intenzinoe edo uste osua al daizun onduen enzuteko. Astar II 199. An dijoa Jesusen Konpañiak Warastinen zedukan Kolejiora, aratzen zan bezañ laster konfesatzeko uste osoan. Arr May 70. c) Opinión. Beraren landare Persiatarraren antzekorik ere Beasaingo mendian ezin izan zitekealako uste oso betean. Izt C 166
adib: uste 2 iz. Itxaropena; konfiantza. Ik. uste on. Galtzen edo hozten zaio Zerurako ustea. Jaunaren laguntzan bere ustea ipinirik. Jesusek, ordea, ez zuen uste handirik haiengan. Zeure ontasunean daukat nik uste bete-betea. Barkazioaren uste guztia galdurik urkatu zuen bere burua. Irabazi usteek, ordea, maiz usteldu ohi dute gizona. Eska dezakegu, ukatuko ez digulako uste osoan. // buruargitasun iz. Buruargia denaren nolakotasuna. Uste osoa zuen bere buruargitasunean eta ez zuen jaramonik egin.
uste oso 261: Aizu 2 (Argi dauka euren erantzukizuna dela diru publikoa ateratzea etxegabetzeak gauzatzen dituzten banku edo kutxetatik, eta uste osoa du egin dezaketen bitartekaritza lanean), Elkar 36 (Hala ere, entretenigarria da LEtoile k puntu hori nola azpimarratzen duen ikustea, bere oinarrizko argudioa sendotuko duelako uste osoaz), Deia 4 (Ondorengoetan finantza arazoak izan zituen, eta produktore gutxik zuten uste osoa berarengan), Elhuyar 9 (Beraz, oraindik doitu beharreko teknika bat da, eta saio eta entsegu gehiago egin behar dituzte, baina ikertzaileek uste osoa dute potentzial handia izan dezakeela), Consumer 5 (Oldarkortasun funtzionala sormen lanetan jarduten duten pertsonengan da ohikoa (artea, kirola edo negozioekin lotutako zereginetan), eta, batik bat, beren buruan uste osoa dutenengan, arrisku handia onartzeko prest daudenengan, eta ausardia handia dutenengan), HABE 2 (Golfa aberatsen kirola delako uste osoa geneukan aspalditik askok), Berria 106 (Hiru urteren ostean ez zegoen emaitza askorik, egia da, baina bazegoen uste osoa prozesuak ez zuela atzera bueltarik, gerrillaren desarmatzea eta Kurdistanerako eta Turkia osorako oinarri demokratiko bat ekarriko zuela azken buruan), EiTB 51 (Lan eskaintzak aintzat hartzen ez dituela eta formazio ikastaroei uko egiteari buruzko dela zehaztu du, eta EAJk eta CiUk zuzenketa hori babestuko duten uste osoa duela gaineratu du Corbachok)
uste oso 236: Berria 30 (Azkoyen taldeko akziodun nagusiak, Nafarroako Kutxak, uste osoa agertu zuen Azkoyeneko zuzendaritzan), Ibon Uribarri (Galdekizun hauek Analitikan zehar askiro erantzun ditugun arren, beren konponketei gainbegirada laburtzaile batek uste osoa indar dezake konponketen hainbat une puntu batean bateratzeari esker), Jon Muñoz (Neure sentimenduen zintzotasunean hain dut bertzalde uste osoa, non sentimenduok zuri justifikatzeko aski baitut haiek zuri ontsa ezagutaraztea, eta uste izan dut beraz itzulinguru arin hori baliatzea zilegi nuela), Asisko Frantzizko (Otoitz egin ondoren, Jaunak ematen zion adoreaz jantzirik, profetaren hitzak kantatzen zituen uste osoz: Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude)
Kolokazioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa uste sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.