Euskaltzaindiaren Hiztegia

12 emaitza maisu bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

maisu
1 iz. Zenbait egitekotan, gidari edo arduradun gisa ari den pertsona. Itsasontziko maisu gaztea.
2 iz. Lehen irakaskuntzako irakasle gizonezkoa. Ik. eskola maisu; irakasle; errient. Herriko maisua. Maisu gehienak erdaldunak ziren.
3 iz. Irakaslea; gidaria. Ikaslea ez da maisua baino gehiago. Judasek saldu zuen Jesus bere maisu eta ongile handia. Maisuen maisua. Eliza Ama Santuak bere maisuak ditu. Ignazio, Loiolako arima maisu handia.
4 iz. Eskuzko lanbideetan, nagusi gisa aritu eta ikasleei irakasten dien pertsona. Ik. ofiziale. Migel de Santa Zelai, hargin maisua. Herri bakoitzean izango dira langintza guztietan maisu eta langile onak.
5 iz. Aipatzen den artean edo zientzian jakinduria edo trebetasun handia duen pertsona. Gaztelaniazko maisu zaharrak. Guk Orixe izan genuen prosa-maisua. Maruja Torres ez dakit zinikoa den edo ironiaren maisu. Hizkuntza-maisuak. Hilarion Eslaba musika maisua izan zen batik bat.
6 adb. Maisu gisa. Egiteko zail horretan maisu ageri da beti aita Bilbao.

Aztergaia: maisu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

obramaisu.

Jatorrizko forma

kontramaisu, arduradun.

eskola maisu, eskola-maisu
iz. Lehen irakaskuntzako irakasle gizonezkoa. Ik. maisu 2; errient. Eskola-mutilek baino, eskola-maisuek hori hobeto jakin behar dutela. Zarauzko eskola-maisu jauna.
kapera maisu, kapera-maisu
iz. Eliza bateko abeslari eta musikarien burua. Katedraleko kapera-maisua.
maisu-maistra
iz. pl. Maisua eta maistra; maisuak eta maistrak. Oinarrizko hezkuntzan hain beharrezkoak ziren maisu-maistra euskaldunak prestatzeari ekin zion. Maisu-maistren etengabeko formakuntza.

Aztergaia: maisu-maistra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-12-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z10:LBeh224 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

maisu-maistra 145.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

maisu-maistra 24.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EArauak 25 (II.2.c): "Marrarekin idaztekoak [dira (...)] seme-alabak, zuri-gorri moduko elkarteak: senar-emazteak, zeru-lurrak, galde­-erantzunak, maisu-maistrak (...) Ikus AAAren 2. atala".

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: maestros; maisu-maistren kidego: cuerpo de maestros.

adib: maisu 2 iz. Lehen irakaskuntzako irakasle gizonezkoa. Ik. eskola maisu; irakasle; errient. Herriko maisua. Maisu gehienak erdaldunak ziren. Maisu-maistra euskaldunak.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa maisu eta maistra sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hiztegiak ekarri beharrekoa. 2- Plurala (pl.) erabilera-markarekin. || 1- Maiztasun handikoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-21): Adibide gisa jasoko da maisu-maistrak dvandva, maisu sarreran.

maisukeria
iz. Behar adinako mailarik izan gabe, maisu lanean ari denaren egitea edo jarduna; maisutasun gaitzesgarria. Maisukerian ez dabiltzanek egiten duten arabera. Ez zaizkio gogoko maisukeriak eta hotsandiko hizlariaren haizekeriak.

Aztergaia: maisukeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
maisuki
adb. Maisutasunez. Maisuki egina. Bere ohiko estiloan, puntu motzak eta luzeak maisuki kateatu zituen.

Aztergaia: maisuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

maisukiro
adb. Maisuki. Maisukiro erabiltzen du Axularren hizkuntza.

Aztergaia: maisukiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kiro.

maisulan
iz. Bere bikaintasunagatik ereduzkoa gertatzen den lana. Der Zauberberg, Thomas Mann-en maisulana. Erdi Aroko eta Pizkunde garaiko maisulanak. Emakumezkoek maisulanak egiteko duten exijentzia horretan badu zerikusirik kritiko gehienak gizonezkoak izateak eta galbahea eurek ezartzeak.

Aztergaia: maisulan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lan.

maisutasun
iz. Maisuari dagokion trebetasuna. Duzun maisutasun horrekin harriturik dauzkazu denak. Maisutasunez landua.

Aztergaia: maisutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
maisutza
iz. Maisu denaren lanbidea eta egitekoa. Maisutza hori bere gain hartu dutenez gero, gidaritza dagokie, ez artaldearen atzetik ibiltzea.

Aztergaia: maisutza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-go.

zeremonia maisu, zeremonia-maisu
iz. Zeremonia bat gidatzen duen pertsona. Estatu osoan dagoen zeremonia maisurik onenetakoa dela diote hainbatek. Ate bat ireki eta zeremonia-maisua sartu zen. 21 graduko tenperatura estudioan, eta Campo Vidal eta Olga Viza zeremonia-maisu mutu gisa (noizean behin ikasleei isiltzeko agintzeko, besterik ez).

Aztergaia: zeremonia-maisu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh32 2024-04-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Maestro de ceremonias, zeremonien maisua" Lar.

LB 27 (Argia 2, Berria 9, EiTB 6, Elkar 9, Uztarria 1) / ETC: 77.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: zeremonia-maisu maestro de ceremonias / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Bestelakoak

zeremonia 1 iz. Urratsez urrats eta araututako erregelei jarraituz egiten den ageriko ekitaldi edo hotsandiko ospakizuna; ospakizun horiek egiteko modu ospetsua. Elizaren beste zeremoniak. Azalduko dizkizuet bataioko zeremoniak. Gorteko zeremonietan. Zeremonia erlijioso edo magikoekin lotzen da praktika hori. 2 iz. Norbaitekiko harremanetan hotsandiz jokatzea. Ezen ez daukat nik adiskideekin zeremoniarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, maisu generikotzat hartua dela kontuan hartuta. Bide batez, maisulan sarreran emakumeei erreferentzia egiten dion adibideren bat jasotzea komeni da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus