Euskaltzaindiaren Hiztegia

6 emaitza lesio bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

lesio
iz. med., kirol. Kolpe, zauri edo gaitz batek ehun organiko batean eragindako kaltea. Tumore batek eragindako garuneko lesioa. Belauneko lesio bat dela eta, Realeko atzelariak partida bakarra jokatu du denboraldi osoan.

Aztergaia: lesio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:17 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu lesio eta lesionatu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lesio 33: J. Jauregi 2 ("iskemiak bihotzaren kondukzio sistema hel baleza, lesioak beti grabeak eta askotan heriotza lekarketenak izango lirateke"); UZEI 6 (adib.: "instintuen mailan edo nerbio-sistemaren lesioren batetan aurkituko dugu hutsune horren iturria"; "interpretatzen ikasi behar ditugun elementuak hauexek dira: oinarrizko lesioak, eredu erradiologikoak eta lesioen kokapenerako zeinuak"; "karenako lesioak, bere oxigenazio-funtzioak alteratzen direnean"; "lesio neurologiko behin-betikoak izaten zituzten"); Habe 1984 ("burmuineko lesioak dituzten gaisoekin eta minbiziak jota daudenekin erabiltzen da eutanasia"); J. Agirre 3(adib.: "Lesioak gorritu egiten dira"); Kuxkux/5 ("eritasun eta lesio edo minik gabe mantentzeak garrantzi handia du"); Egin 1989 ("Juan Luis Amasek berriz oraingoz futbola uztera behartu duen lesio bat jasan zuen"); I. Egurbide 2 (adib.: "Eskeletoaren aldaketak: osteoporosia, lesio litikoak"); Tx. Txakartegi 2 (adib.: "larruazaleko ohizkanpoko lesio asko ager daiteke"); A. Alonso ("Lajos Primerako Eskuz Banakako Txapelketan txapeldun izendatuko zuten, bere aurkako Juan Iñazio Retegiren lesioa zela eta"); M. Arregi 3 (adib.: "80ko hamarkadako txapeldun guztiek, ?...? euren kirol bizitza eten duten lesioak izan dituzte"); Arrazakeria ("garrantzitsua da egiaztagiria eskatzea, non lesioen xehetasunak, osasundegiaren izena eta parte hartu duen medikuaren izena eta izenpea jasotzen diren"); L. Erriondo 5 (adib.: "nahaste hauek lesio desberdinak eraginda izatea bazitekeela susmatzen hasi ziren"); Egunk 1996-1997 2 ("Kubako atleta gailenetako batzuek lesioak eta emaitza txarrak izan dituzte"; "medikuek adierazi dutenez, ez du lesio larririk"); Aretxagazeta 1996 ("flexibilitate prestakuntza egoki batek, lesiorik gerta ez dadin lagunduko du"); J. Unsain ("arazoak sor ditzake ?muskulu-lesioak beroketa egokirik ez egiteagatik?"); lesional 1: HezkBerEgitamua ("Adimen-urritasun sinplea edo sistematizatutako patologia genetiko, metaboliko, lesionala eta abarrekin batera doanena"); lesionatu 8: cf. infra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lesio : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 35; lesionatu : cf. infra; lesioa egin : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE // Beste ordainak: a) lesión: gaitz : AB50 3, kalte : Euskalterm 2, ukaldi : AB50 1, zauri : AB50 2; b) lesionado: zauritu : AB50 1; c) lesionar(se): kalte egin : Euskalterm 2, kaltetu : Euskalterm 1, lohitu : AB50 1, min hartu : AB50 1, zauritu : AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lesio : ElhHizt, HiruMila; lesionatu : cf. infra. // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) lesión/lésion: andea : (PMuj DCV); gaitz : (HiruMila — fig., PMuj DCV); gaizki : (PMuj DCV); galera , hondamen : (ElhHizt — fig., PMuj DCV ondamen); kalte : (ElhHizt — fig., HiruMila — fig., Lur EG/CE, XarHizt, PMuj DCV); kolpe : (T-L LFB); lesio : (ElhHizt — med., HiruMila); min : (HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV); ogen : (Casve FE); oker : (HiruMila — fig., PMuj DCV); traumatismo : (ElhHizt — med.); ukaldi : (T-L LFB, PMuj DCV); zauri : (HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV); zauridura : (Casve FE -düra, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV); b) lesionado/blessé: jo : (Casve FE); kolpatu : (Lur EF/FE, HaizeG FB); lesionatu : (HiruMila); min hartu : (HiruMila); zauritu : (Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE -tü); zaurtü : (Casve FE); c) lesionar(se)/léser: damu egin : (Lur EF/FE, T-L LFB); gaitz egin , gaizki egin : (PMuj DCV); hoben egin : (HaizeG FB, PMuj DCV - miñ); hütsegin : (Casve FE); jo : (Casve FE); kalte egin : (HiruMila — fig., HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV); kalte ekarri : (HiruMila — fig., PMuj DCV); kalte eragin : (Lur EG/CE eta EF/FE); kalte etorri , kalte izan : (PMuj DCV); kaltetu : (XarHizt); lesionatu , min eman : (ElhHizt, HiruMila); min eman : (HiruMila — fig., Lur EG/CE, PMuj DCV — miñ); min hartu : (ElhHizt, HiruMila); ogenegin : (Casve FE); zauritu : (Lur EG/CE, XarHizt, Casve FE -tü, PMuj DCV); zaurtu : (PMuj DCV).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: "lesio, lesionatu. Jokalariek izaten dituzten horientzat, ba al dago euskaraz jatorrizko hitzik ala mailegura jo behar da? (ingelesez: hurt, wound, injury; harm, damage; lesion / frantsesez: lésion, blessure, dammage; léser, blesser, faire tort / alemanez: verletzung, beschädigung; verletzen, blessieren, beschädigen)". // BAgiria (1998-05-29): bigarren itzulirako uztea erabaki da.

Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

formaren aldetik, betetzen du mailegu onartzekoen gutxienekoa (adieraren aldetik, batez ere Med. arlokoa da frantsesez): onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, arloak zehaztuz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol., Med.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [falta da eta sartzea proposatzen dugu] (1996-01-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ba al dago euskaraz jatorrizko hitzik ala mailegura jo behar da?

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): bigarren itzulirako uztea erabaki da.

lesio delitu, lesio-delitu
iz. zuz. Norbaiti kalte fisiko edo psikikoa eragitean datzan delitua. Gazteari lesio delitua leporatu diote. Auzitegiaren arabera ez zen lesio-deliturik izan.

Aztergaia: lesio delitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh30 2024-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 67 (Berria 16, Deustuko Unibertsitatea 6, EiTB 31, Elkar 2, Espainiako Gobernua 6, Goiena 3, UEU 3) / ETC: 152

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: lesio delitu (Zuz. TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

zuz.

lesio delitu arin, lesio-delitu arin
iz. zuz. Norbaiti mediku-tratamendurik behar ez duen lesioa eragitean datzan delitua. Hartara, auzitegiak 1.080 euroko isuna ezarri dio lesio-delitu arin batengatik.
lesio delitu larri, lesio-delitu larri
iz. zuz. Norbaiti mediku-tratamendua behar duen kalte fisiko edo psikikoa eragitean datzan delitua. Heriotza ondorio izan duen lesio-delitu larria leporatu diote.
lesionatu1, lesiona, lesionatzen
da/du ad. Heg. med., kirol. Lesioa izan. Herrenka zebilen futbolari zela lesionatu zenetik. Ezin dugu onartu lesionatuta dagoen pilotari batek finala jokatzea.

Aztergaia: lesionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-17
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2005-04-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lesionatu 8: Ingurunea/6 ("Burezurraren oina haustean, garondoan kolpe txar bat hartuta, garuneko enborra lesionatu egin daiteke, eta pertsona hil"), J. Elosegi 2 ("Etcheverry lesionatu egin zen eta hilabete batzuk igaro arte ez zuen lehengo mailan aritzea lortu", "Urte hartako azaroan, Txileko Colo-Coloko jokalaria zelarik, larri lesionatu zen berriro"), Ttipi-ttapa 1995 ("Zazpi hilabetez lesionatua egon nitzen, gainerakoan partidu aunitz jokatu dut"), J. Jauregi ("Gehienetan aorta eta arteria lesionatuaren motor urrunaren artean egiten da zubi bat"), Athletic Club ("Iribar lesionatuta jolasten ari ote zen?"), Egunk 1995 ("Batzuek diotenez, Julen Guerrero lesionatu zeneko hartan galdu zuen une batez bere irribarrea, baina ez da lortu horren froga fidagarririk"), Egunk 1996 ("Era horretan, ez zaie batere zaila egiten Kubako kirol agintariei lesionatutakoak, goi mailako lehiaketak utzi dituzten kirolariak edo desertatu dutenak ordezkatzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lesionatu : DFrec 1, AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lesionatu : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: ik. oharra s.u. lesio. // BAgiria (1998-05-29): bigarren itzulirako uztea erabaki da.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

nekez esan daiteke frantsesezko léser eta gaztelaniazko lesionar antzekoak direnik; Heg. marka duela eskain liteke, eta lesioa izan bezalako esapideak hobetsiz, adib.: "lesionatu, lesiona, lesionatzen. da/du ad. Heg. 'lesioa izan'".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ba al dago euskaraz jatorrizko hitzik ala mailegura jo behar da?

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): bigarren itzulirako uztea erabaki da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-17) Onartu egin da, eta lantaldeak proposatu bezala aipatuko da: "lesionatu, lesiona, lesionatzen. da/du ad. Heg. 'lesioa izan'".

lesionatu2
adj./iz. Heg. med., kirol. Lesioren bat duena. Jokalari lesionatuak. Futbol talde guztiek izaten dituzte lesionatuak.

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus