Euskaltzaindiaren Hiztegia

79 emaitza lek bilaketarentzat - [1 - 79] bistaratzen.

lek
iz. Albaniako diru unitatea.

Aztergaia: lek

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Albania.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lek: HiztEn-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lek: Estilo Liburua

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Albaniako dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: lek iz. (Albaniako dirua)

algarrobo leka, algarrobo-leka
iz. Algarroboaren leka azukretsua, gaztainaren kolorekoa kanpotik eta horixka barnetik, jateko ona. Indiarrek ezkurrak, pinaziak, algarrobo lekak eta kaktusen fruituak biltzen zituzten. Goma begetala, algarrobo-lekaz egina.
banilla leka, banilla-leka
iz. Banilla-landarearen leka usaintsua, janariak lurrintzeko erabiltzen dena. Ik. banilla. Banilla lekak koñaketan edo vodkatan beratzen jarrita. Patxaranari, batzuetan, kafe-ale gutxi batzuk, kanela-zotzen bat edota banilla-lekaren bat gehitzen zaio.

Aztergaia: banilla-leka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2024-07-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

banilla(-)makilatxo forma aztertzean, azpisarrera gisa proposatua.

haize leku, haize-leku
iz. Haizea ibiltzen den tokia. Ik. haizegune. Haize lekua da Zaragoza, Donostia baino haizetsuagoa; Ipar gorriak gogor jotzen du Ebro ibarreko landa biluzietan. Elgetako arkupea, munduko haize-lekurik handiena.

Aztergaia: haize-leku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZE-LEKU (V, G, AN-larr, L). Ref.: A y Elexp Berg (aizeleku); Asp Leiz 332; Etxba Eib (aixe-leku). (Lugar) batido por los vientos. "(V, G, L) hondonada en que se arremolina la nieve" A. "Lugar castigado por los vientos" Asp Leiz 332. "Punto batido por los vientos. Izua, aixe-leku aundixa, Izua, lugar de mucho viento" Etxba Eib. "Lugar donde corre mucho el viento. Elgetako arkupia, munduko aizelekuik aundiña" Elexp Berg. Cf. Izt C 58: "Aizeleku esaten zaion mendian". Teilatuak ja ustelduak dituzte eta dena itaxur eginak; [...] sukalde gelak zirrituen gatik aize-leku merexi bailuke izena. Herr 24-12-1959 (ap. DRA). Toki garbia bada ta aize-lekua ez, urteko landarea ona dezu. Munita 60. Aize-lekuan aurkitzen den arbola batek zapaldu ederra artzea, ziñez ezta arritzekoa. Vill Jaink 120. Haize lekua balinbazen urrietako hego basa batzuetan, hobe zen harri bat edo bigaren pean segurtatzea espala haizearen gatik. Larre ArtzainE 60

adib: haize 1 iz. Eguratsaren higidura; higitzen den airea. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa, haize erauntsia. Haize motak. Ipar haizea, hego haizea. Toki garbia bada eta haize lekua ez, urteko landarea ona duzu.

haize(-)leku 4: Consumer (“Ez da komeni haize lekua izatea, eta, beharrezko bada, baratzea babestu (sareak jar ditzakegu, babes hesiak...)“), Berria 2 (“Haize lekua da Zaragoza, Donostia baino haizetsuagoa”), DiarioVasco (“Ez zen urte asko San Sebastian baselizari teilatua egin zitzaiola, hala ere, dagoen tokia oso haize lekua izanik eta beste arazo batzuk medio, erremediorik gabe teilatua berritu beharrean zegoen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haize(-)leku 3: Herria 2 (“Gainerat plazer osoarekin ikusi dugu gure Eliza ederra betiko itxura ospetsuaz dela jabetu; gapirio azpia ez dugu haize leku hastioa izanen”), Monika Etxebarria (“Korridore zuzen eta zikinak, haize-leku, arbolarik gabeko espaloi luzeekin”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaztelaniazko zonas expuestas esapidearen ordain gisa proposa daiteke, haizegune arautuarekin batera. Azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.

Jehovaren lekuko
iz. Jehovaren erreinua berrezartzean sinesten duen elkarte erlijioso kristauaren kidea. (Pluralean, maiz, elkarte erlijiosoa bera izendatzeko erabiltzen da). Jehovaren lekukoek ez dute odol transfusiorik onartzen.
Loturak
leka-patata
iz. pl. Lekak eta patatak elkarrekin egosiz prestatzen den janaria. Leka-patatak jan genituen bazkaritan.

Aztergaia: leka-patata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2005-04-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

leka 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Numeroa

pl.

leka1
1 iz. Babarrunen, ilarren eta kideko landareen haziak gordetzen dituen estalkia. Babarrun leka iharrak.
2 iz. Phaseolus vulgaris landarearen haziak gordetzen dituen estalkia, egosita jaten dena. Lekak jan genituen afaritan. Leka haritsuak.
3 iz. Ezpata eta arma aho-zorrotzak gordetzen diren zorro modukoa. Ik. magina. Ezpata lekan sartu.

Aztergaia: leka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: leka: Phaseolus vulgaris; cf. algarrobo-leka (F): Ceratonia siliqua.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. eta iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bi sarreratan banatzeko eskatuz: leka 1 iz. eta leka 2 izond.; eta lehen sarreran azpisarrera gisa jasoz: leka-patata pl.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak leka 2 izond. ezabatu du.

 - Erabakia: (EH2016): 2014an ezabatu zena berriro sartu da: leka 2 izond. g.er. 'hezea'

leka2
adj. Hezea. Larru leka.

Aztergaia: leka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: leka: Phaseolus vulgaris; cf. algarrobo-leka (F): Ceratonia siliqua.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. eta iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bi sarreratan banatzeko eskatuz: leka 1 iz. eta leka 2 izond.; eta lehen sarreran azpisarrera gisa jasoz: leka-patata pl.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak leka 2 izond. ezabatu du.

 - Erabakia: (EH2016): 2014an ezabatu zena berriro sartu da: leka 2 izond. g.er. 'hezea'

lekadun
adj./iz. bot. Landareez mintzatuz, Leguminosae familiakoa, fruitutzat lekak ematen dituena. Arbola lekadunak. Ilarra landare lekaduna da. Lekadunen familiak 13.000 bat mota biltzen ditu.

Aztergaia: lekadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez da agertu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lekadun 7 aldiz agertu da: G 1 (L. Egia), EB 6 (I. Aizpuru, K. Bizkarra, X. Kintana, I. Aldabe); lekale behin agertu da (Kuxkux 6. Giza Zientziak); lekari ere behin (X. Mendiguren Bereziartu).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lekadun 'leguminosoa': AB38 (5); Euskalterm (4); HiztEn-LurE; lekale 'lekadunen alea': Euskalterm (7); HiztEn-LurE; lekari 'lekale': AB38 (1); lekazi : AB50 (1).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond.: arbola lekadunak. 2 iz. 'Leguminosae familiako landarea'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. ("arbola lekadunak") segurua da; iz. ('lekadunen alea'), berriz, oraingo erabilerak hobeto ezagutuz erabakitzekoa da (cf. lekadun / lekale / lekari).

lekaide
iz. Fraidea. Lekaideak eta apaizak.

Aztergaia: lekaide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:04 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  lekaide h. fraide, monje. / lekaime h. serora, moja. || Badaezpadako bidetik sortuak izateaz gainera, gaur egun ia erabiltzen ez direlako.

 - [E109]:  lekaide, lekaime eratorpen hauen ondoan * e. edo h. fraide eta moja erantsi beharko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (1998-04-24): ez da onartu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia.

lekaidetxe
iz. g. g. er. Gizonezkoen komentua. Ik. monasterio.

Aztergaia: lekaidetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:10 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

gizonezkoen komentua; monasterioa.

lekaime
iz. Moja. Berrogei lekaime euskaldun daude komentuan. Lekaime joan.

Aztergaia: lekaime

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:08 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E109: "Eta hemen nik honela: "lekaime. Erabil moja, serora"".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  lekaide h. fraide, monje. / lekaime h. serora, moja. || Badaezpadako bidetik sortuak izateaz gainera, gaur egun ia erabiltzen ez direlako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia.

lekaimetxe
iz. g. g. er. Emakumezkoen komentua. Ik. monasterio.

Aztergaia: lekaimetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:23 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lekaimetxe G 4 dira (TAg Uzt, Etxde JJ, NEtx Nola).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lekaime-etxe G 1 (J.A. Loidi); EB-EgAs 2 (Euzkadi, Jaunaren Deia); lekaimetxe B 3 (A. Urrutia, S. Onaindia); G 2 (J.A. Ugarte, E. Muxika); EgAs 1 (Euzkadi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lekaimetxe : HiztEn; eta (ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

emakumezkoen monasterioa.

lekaio1
iz. Zaldun edo jaun baten mutila. Erregeren lekaio lehena.
lekaio2
1 iz. Oihua. Egin zuen lekaio handi bat.
2 iz. Irrintzia, dei edo alaitasun oihua. Ea nork egiten duen lekaio luzeagoa.
lekaioka
1 adb. g. er. Oihuka.
2 adb. g. er. Irrintzika, oihuka. Aurreskulariak lehenengo dantza amaitu zuenean, abadiñarrak lekaioka hasi ziren.

Aztergaia: lekaioka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

oihuka.

lekale
iz. Egoskaria. Ik. lekari. Barazki, lekale eta fruta gehiago jarri behar ditugu gure erosketa saskian.

Aztergaia: lekale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. egoskari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

egoskaria.

lekari
iz. Egoskaria. Ik. lekale. Nekazariek ogia, lekariak eta haragia jaten zituzten.

Aztergaia: lekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: "iz. 'lekadunen fruitua'".

lekaro
iz. g. er. Basamortua.

Aztergaia: lekaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-09-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er. 'basamortua'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. basamortu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: * e. basamortu, mortu, desertu eranstea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-04-24): ez da onartu eta dagoen bezala utziko da.

lekat
lok. Ipar. zah. Salbu, izan ezik. Adoratua naiz leku guztietako herriez, lekat juduez.

Aztergaia: lekat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-09-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. Zah. 'salbu, izan ezik': leku guztietako herriez, lekat juduez.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. (Zah.): ik. salbu, izan ezik.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Leku guztietako herriez, lekat juduez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  leku guztietako jendeez, lekat juduez. || Nik uste dut hor herri hitzaren ordez hobe legokeela jende hitza erabiltzea, itxura denez pertsonez ari baita, eta ez toki edo hiriez.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia.

lekatsu
adj. g. er. Leka asko duena. Artoak mardul eta babak lekatsu.

Aztergaia: lekatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

leka asko duena.

lekatu1, lekat/lekatu, lekatzen
du ad. Ipar. zah. Kanpo utzi, salbuetsi. Nehor lekatu gabe.
lekatu2, leka/lekatu, lekatzen
1 du ad. Lekan sartu. Ezpata lekatu.
2 du ad. Lekak aletu. Amona ilarrak lekatzen ari da.
3 du ad. Landareez mintzatuz, lekaz bete. Ilarra zaigu loratu, oraindik ez da lekatu.
lekatu3, lekat/lekatu, lekatzen
du ad. Batez ere zub. Milikatu, miazkatu. Behiak ez badu lekatzen umea, bota gatza aratxeari, jinen zaio lekatzeko deia.
lekatze
iz. Salbuespena. Lekatzerik gabe.

Aztergaia: lekatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lekatzerik gabe ('salbuespenik gabe').

lekeda
1 iz. Ipar. eta naf. Itsasteko goma; kola. Ik. lika; itsasgarri 2. Gure azalak lekedaz eta biskaz josiak baleude bezala. Aitak arratsetan bere liburuen inprimatze probak zuzentzen zituen, eta zenbait ilustrazio itsasten zituen lekedaz.
2 adj. naf. Aspergarria, gogaikarria.

Aztergaia: lekeda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: pegamento / HitzIrud: "lekeda = pegamento".

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 iz. Ipar. eta Naf. 'itsasteko goma'. 2 izond. Naf. '(oso) aspergarria'.

lekeitiar
1 adj. Lekeitiokoa, Lekeitiori dagokiona.
2 iz. Lekeitioko herritarra.
3 iz. Kaikua (artilezko ehunez eginikoa).

Aztergaia: lekeitiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:34 2000-11-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izlag. 2: Erkiag Arran (“lekeitiar semeak”), MEIG III (“Erkiaga lekeitiar olerkari bikaina”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izlag. 1 eta izond. 2: X. Amuriza (“Lekeitiar jentea”); Onaind (“Aita Agustin Basterretxea [1700-1761] lekeitiarra”), SM EiSet (“Adán de Yarza Lekeitiarra”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

lekondar
1 adj. Lekornekoa, Lekorneri dagokiona.
2 iz. Lekorneko herritarra.
lekora
1 postpos. Ipar. -tik kanpora. (-tik atzizkiaren eskuinean). Arren, eraman gaitzazu periletik lekora.
2 postpos. Ipar. -en ondoan, handik berehala. (-tik atzizkiaren eskuinean). Garizumatik lekora, Pazkoa. Mezatik lekora prozesioa joan da plazaren erdian eraikia zen aldarera. Handik lekora abiatu zen gortez gorte egia erakusten.
3 postpos. Ipar. -z kanpora. (-z atzizkiaren eskuinean). Ez da nehor onik Jainkoaz lekora.

Aztergaia: lekora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) -tik, -rik, -z, -ø lek(h)ora: 144 ager., nagusiki IE-ZuAm-ekoak (141); eta G 3 ager. (Or, Vill): -rik lek(h)ora : L 35 (Lç, ES, Lg, Dh, Jnn, Zerb); -tik lek(h)ora : IE 56, L batez ere (Lç, EZ, Harb, Lg, Monho, Dh, JesBih, Hb, Dv, Elzb, Zby, HU, JE, FIr, Lf, Mde, Ardoy, Xa), eta Vill birritan; -z lek(h)ora : 51, L batez ere (Lç, Mat, EZ, Harb, Hm, SP, Ch, Mih); Z 1 (Bp) eta Or 1; lekhora : 2 ager. (EZ eta Gy); b) -tik, -z, -ø lekore: 5 ager. guztira: -tik lek(h)ore : 2 ager. (EZ eta Otx); -z lekore : behin agertu da (Zait); lekhore : 2 ager. (EZ eta Erkiag); c) lekorean, lekoreko, etab.: -tik (-rik) lekorean : 2 ager. (Mde); -z lek(h)orean : 2 ager. (EZ, Mde); lek(h)orean : 13 ager. (Lç 7, EZ 4; Zait 2); -z lekoreko : behin agertu da (Mde); lek(h)oreko : 10 ager. (Lç, Zait, Mde); -tik lekorera : 2 ager. (Anab); lekhorera(t) : 4 ager. (Lç 3, EZ); lekhoreraino 1 (Lç); lek(h)oretik : 2 ager. (Lç, Mde); lekoretiko 1 (Mde).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) -tik, -rik, -z lek(h)ora: guztira 21 ager., IE nagusiki: -rik lek(h)ora : IE 4 (Euskaltzaleen Biltzarra; M. Landerretche; Eskualduna; P. Larzabal); -tik lek(h)ora : IE 13 (Euskaltzaleen Biltzarra; J. Barbier; Ikhertzalea; Eskualduna; Gure Herria, Otoizlari; J. Mirande, P. Lafitte); -z lekora : 1 (Orixe) eta -z lekorat 1 (J.M. Elexpuru); b) ø; c) -tik lekorean : behin agertu da (Euskaltzaindiaren sortarauak); lekoreko : 3 ager. (J. Mirande); lekorera : B 1 (I. Zubiri); EB 2 (P. Aristi, J.M. Irigoien).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

-tik lekora: DFrec (1); HiztEn-LurE (ASs.u. lekora); -z lekora HiztEn-LurE (AS s.u. lekora); lekora: HiztEn-LurE; lekore: DFrec (1); HiztEn-LurE; lekoreko: Euskalterm (1).

Bestelakoak
Eremu bateko hitza, eta hor nagusi(tu) den forma

Iparraldekoa izanik, eta hor -tik lekora denez gaur hedatuena, hau hobetsi da.

Euskaltzaindiaren Arauak

postpos. / AS: -tik lekora Ipar. '-tik kanpora'; '-en ondoan, handik berehala', -z lekora Ipar. '-z kanpora': ez da nihor onik Jainkoaz lekora.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

-tik lekora.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  -tik lekora onartzeaz batera -z lekora jasotzea komeniko litzateke.

 - Erabakia: EArau: sartu dira.

lekoratu, lekora/lekoratu, lekoratzen
1 da/du ad. g. er. Kanporatu. Ene baitarik osoki lekoratua.
2 du ad. g. er. Salbuetsi. Deus ere lekoratu gabe.

Aztergaia: lekoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lekoratu 2: SP Imit ("Emadazu ahoan egiazko eta zinezko hitza, eta eztiazadazula utz bi aldetako mihirik. Eta lekhorazazu eneganik mihi [...]"); Ch ("Ahal bagintez bertze artharik gabe Jainkoaren eta gure arimaren alderakoez lekhora, orduan hagitzez dohatsuago bide gintezke"); eta OEH argitaratuan, gainera: He Phil 2 ("Horixe [...] da hartzen dudan borondatea, xedea eta erresoluzionea, deus ere lekhoratu edo erresalbatu gabe"; "Espiritu lekhoratu eta gogoetatsu batekin mintzatzen"), Gy Visites ap. DRA ("Ene baitharik osoki lekhoratua, ez dezaket bertzerik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lekoratu 3, EB: J. Lasa ("Yulian Mastakovitch joan ez bazen eginbehar garrantzitsuren batzuk geldieraziko zutela etxean pentsatu zuen nahiko zuzen, eta ez zela oso bidezko haietatik lekoratzea"), J.A. Arrieta ("Ni lekoratzeko ahaleginak egiten zituen jendeak"), M. Haranburu ("Amak bide guztiak erabili ditu haurrari jan erazteko: haurra lekoratu [distraitu], seduzitu, behartu, lo dagoela jan erazi").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lekoratu : AB38 2 (distraido 1; alejar 1), HiztEn (1 lekatu, salbuetsi; 2 adia galdu), Euskalterm 1 (distraerse) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lekoratu : EuskHizt (kanporatu, barreiatu; lekatu, salbuetsi), ElhHizt (1 exceptuar, eximir; 2 distraerse), HiruMila (adj. distraido; ad. 1 exceptuar; 2 distraerse), Casve EF (1 excepter; 2 se distraire), HaizeG BF (excepter), Lh DBF (lekhoratu: 1 excepter, faire exception de; 2 se distraire), DRA (lekhoratu: 1 exceptuar, reservar; 2 distraerse; 3 abstraido), PMuj DVC (1 exceptuar, excluir...; 2 desligar, dispensar; 3 reservar, destinar para un fin especial; 4 despedir, expulsar, expeler...; 5 exteriorizar, publicar; 6 distraerse, divagar, descuidarse); lekorapen : HiruMila (distracción, evasión), Casve EF (distraction) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: "Aditz hori hiztegi frankotan azaltzen da (Diccionario Retana de Autoridades del Euskera, Azkueren hiztegia, Mujikaren hiztegia, Elhuyar hiztegia, 3000 hiztegia, Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia, VOX hiztegia...) eta zerrendan ere agertu beharko litzateke (Diccionario Retana de Autoridades del Euskera, 6. liburukia, 2672. or.: "Horixe da bada sekula, ez ganbiatzekotan hartzen dudan borondatea, xedea eta erresoluzionea, deus ere lekhoratu edo erresalbatu gabe")". // BAgiria (1998-05-29): bigarren itzulirako utzi da.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lekora(tu), lekoratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

1 kanporatu. 2 salbuetsi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzea eskatu da.

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): ez da onartu. Gehienez ere, bigarren itzulirako utzi da.

lekore
iz. g. g. er. Kanpoa. (Batez ere leku atzizkiekin, singularrean). Ilki zen lekorera. Zerbitzari alferra egotz ezazue lekoreko ilunpeetara.
Azpisarrerak

Aztergaia: lekore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:40 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

lekorean, lekoreko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

kanpoa.

lekorean
1 adb. g. g. er. Kanpoan. Lekorean datzanari emaiozu ostatua.
2 postpos. g. g. er. Aipatzen dena alde batera utzirik. (-z atzizkiaren eskuinean). Estakuru horretaz lekorean, gogoa betetzen zion haren aizkora-jokoak.
Loturak

Aztergaia: lekorean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: adib. / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lekore sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.g.er.

leku
1 iz. Espazioaren zati jakina. Ik. toki; bazter 5; paraje1. Edozein leku eta edozein alditan. Mintza bedi behar den lekuan eta garaian. Europako zenbait lekutan. Euskaldunik baizen ez zen leku batean. Denbora ez dela mugitzen leku hauetan. Ni nagoen lekuan. Leku agerietan. Hura zegoen lekura heldu zirenean. Kandela bere lekutik kenduta. Leku batetik bestera ibili. Ez zuen behar zen lekuan bilatu. Meskita hori leku sakratua da musulmanentzat. Judeako Erresuma utzi zuen ebanjelioa leku arrotzetan predikatzeko. Hogeita hamar urtean leku urrunean bizi izan naiz. Borroka-lekua. Leku-denborazko postposizioak. || (Gauza abstraktuez mintzatuz). Orrialde hauek ez dira leku egokia gramatika auziak erabiltzeko. Olerkiek badute behar adina leku aldizkari horretan? Hiriko bizitzari ez dio leku handirik opa bere eleberrian. Beren hizkuntzak ez du lekurik hor.
2 iz. Zerbait edo norbait koka daitekeen leku hutsa. Berandu iritsi ginen eta ordurako ez zegoen lekurik aretoan.
3 iz. Multzo, segida edo hierarkia batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion lekua, norbait edo zerbait dagoen lekua. Aditzaren lekua perpausean. Leku berezia du aspaldian Jon Etxaidek euskal idazleen artean. Sailkapenean hirugarren lekuan daude.
4 Espazioan edo denboran oso urrun dagoen lekua. (Esaldi hanpatuetan, mugatzailerik gabe eta leku atzizkiren batekin). Lekutara eraman dute! Lekutan dago lan horren bukaera! Lekutako kontuekin hator orain ere! Lekutako amaren etxean bizi da!

Esaera zaharrak

Ardi bat doan lekutik, oro. Egurra dagienak leku gaitzean, ekarri beharko du soinean. Nolako lekua, halako kobrua. Orik ez den lekuan, azeria errege. Surik ez den lekuan kerik ez.

Aztergaia: leku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gimnasileku; haur jostaleku, ume jostaleku; jarleku; jateleku bagoi; lehorreratze leku; ontziratze leku; pasealeku, ibiltoki; (tren)geraleku; zine(ma)gela, zine(ma)leku, zine(ma)areto.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en lekuan '-en ordez': arrainaren lekuan suge bat emango dio, lekuan 'beharrean' (aditzaren era burutuaren ondoan): lehengo neke gogorrak arindu lekuan, eman zizkien neke berriak, lekuan-lekuan adlag., lekuan lekuko izlag.: lekuan lekuko fruituak ezagutu nahi zituen, leku eman, leku(-)izen, leku onean (egon, etab.): orain ordaindu behar dizudala? Bai, leku onean!, lekutan: lekutan dago lan horren bukaera!, lekutara.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: leku(a) egin, lekua hartu, lekuak hustu, lekua(k) utzi, lekuaren gain, leku egin, leku santu, leku txarrean .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

leku eman, lekuan, lekuan-lekuan, lekuan lekuko, lekutan, lekutara, leku onean (egon, etab.), -ren lekuan.

Leku-denborazko izenen eratorriak

cf. leku-denborazkoen azpisarrera berrikustekoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  -leku eta -etxe bigarren osagai duten hitz elkartuak batera ikustea eskatu du -harri eta -ontzi osaerakoak ikusi diren moduan.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): orobat -toki osaerakoak. // BAgiria (2000-05-5): koherentzia gordetze aldera leku eta toki bigarren osagaitzat dituzten hitz elkartuak batera idatzirik ematea onartu da.

leku ederrean
1 Leku edo egoera txarrean. (Esaldi hanpatuetan edo ironiaz). Lehengo pilotariak daude erdi negarrez, esanez: "gure joko polita dago leku ederrean!". Gizajoa hi!, leku ederrean habil zerumugaren bila!
2 interj. Norbaiten usteak edo asmoak huts egin duela adierazteko erabiltzen den esapidea. Azkenik, zerbait egin behar, eta esan genuen: "Beharbada gerra hau laburra izango duk"; leku ederrean!, hiru urte iraun baitzuen. Hona bisita bat egiteko asmotan zeuden senar-emazteak; leku ederrean!

Aztergaia: leku ederrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEKU EDERREAN. (En frases exclamativas, con el sentido de 'en mal lugar' o 'lejos'). v. LEKU ON. Lengo pelotariak / daude erdi negarrian, / esanez: "gure joko polita / dago leku ederrian!" Uzt Sas 326. Gizajoa hi! Leku ederrean habila ortzemugaren bila! Ez al duk ikusten [...] ez hitzakela sekulan zerura iritsiko? PPer Harrip 48. Ni zuen tartera? Leku ederrean sartuko nauk! JAzpiroz 106. Bide ortatik segi bear badek, leku ederrean gabiltzak. BBarand 117. (Con valor próximo a 'nada de eso', 'lejos de eso'). Onera jira bat egiteko asmotan zeuden senar-emazteak. Leku ederrean! TxGarm BordaB 58. Bildu ziran galtzailleak, jo ta garbitu bear zutela esanez. Leku ederrean! BBarand 182. --Bearbada guda au laburra izango dek [...]. Leku ederrean! 1m urte iraun baitzuan. AZink 56

leku ederrean 3: Berria (“Epailea estatuaren morroi bihurturik, leku ederrean geratzen zaigu botere judizialaren independentzia. Epaile askok jokatu dute paper hori, eta azkenaldi honetan MHk marka guztiak hautsi ditu, atxilotuei inkomunikaziorik ankerrena ezarriz eta tortura salaketei muzin eginez”), EiTB (“Ez, baina leku ederrean zagok!”), Jakin (“Zer esan gura du horrek? Europako errepide-dentsitate handiena duen lurralde honetan ez dela errepide gehiago eraikiko? Leku ederrean trumoia; errepide gehiago egitearen alde ote dagoen itaunduta, Europan oro har errepideen pisua murriztearen aldeko apustua egiten dela onartu ostean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

leku ederrean : Berria 2 (“leku ederrean gelditu da epaileen independentziarekiko errespetua”), Koldo Izagirre (“Herriko errepublikazaleak nondik nora genbiltzan jakin nahi zuen hark, leku ederrean karlista, esandakoa, nornondari geure lerroetan”), Joxemari Iturralde (“Parekotasunak egiteko orduan, leku ederrean geratzen zen Brezo arrunta, atzean, nahiko atzean baitzegoen honen lekua Luziarekin konparatzen hasita”).

Bestelakoak

leku ederrean 1 (egon, ibili eta kideko aditzekin, esaldi hanpatuetan, ironiaz). Ik. leku onean. Lehengo pilotariak daude erdi negarrez, esanez: "gure joko polita dago leku ederrean!". Gizajoa hi!, leku ederrean habil zerumugaren bila! 2 interj. Norbaiten usteak edo asmoak huts egin duela adierazteko erabiltzen den esapidea. Azkenik, zerbait egin behar, eta esan genuen: "Beharbada gerra hau laburra izango duk"; leku ederrean!, hiru urte iraun baitzuen. Hona bisita bat egiteko asmotan zeuden senar-emazteak; leku ederrean! [s.u. leku]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

leku ederrean 1 eta leku ederrean 2 adiera bakarrera ekartzea proposatu da, interj. kategoria-markarekin eta definizioarekin (oharrean ageri den ironiaz erabiltzen dela jaso definizioan bertan). (2021-11-23)

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa leku eta eder sarreretan.

leku egin
1 dio ad.-lok. Lekua utzi. Ik. toki egin. Zaharrak badoaz, belaunaldi gazteei leku eginez. Eta umoreak maiteminari egin zion leku. || Atezainak barrura eraman gintuen eta lekua egin zigun aurreko lerro batean. Hemengo jazzari lekua eginez.
2 du ad.-lok. Lekutu, alde egin. Leku egiten duzue nigandik.

Aztergaia: leku egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:30 2000-11-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

leku sarrerari dagokion azpisarrera.

leku eman
dio ad.-lok. Baimendu, zerbait gertatzen edo egiten utzi. Ik. toki eman. Gogorazio gaizto bati leku ematen diozula. Mutil baten haragizko gurariari leku ematen badio. Bere gogara mintzatzeko astirik eta lekurik eman gabe.

Aztergaia: leku eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

leku sarrerari dagokion azpisarrera.

leku genitibo, leku-genitibo
iz. hizkl. Batez ere nongotasuna adierazten duen kasua. -ko atzizkiak izenlagunak osatzen ditu eta euskal gramatiketan leku genitiboa deitura darama.
leku hartu
1 du ad.-lok. Kokatu. Haurtzaroko trikiti doinu haiek ere berriro leku hartu dute bere erraietan. Pentsamendu batek leku hartu zion buruan. || Ikasliburuak zer leku hartzen du eguneroko irakaskuntza-jardunean?
2 du ad.-lok. Zerbaitek edo norbaitek leku bat (asko, gutxi...) bete. (asko, gutxi eta kideko adjektiboekin). Ik. tokia hartu 2. Toallak leku asko hartzen du; hartu poltsa handi bat hondartzarako. Gizonek leku gutxi hartzen dute lurraren zabaltasun mugagabean.

Aztergaia: leku hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEKU HARTU a) Tener oportunidad, ocasión (de). Eztutela Romanoék kostuma nehoren heriotara libratzeko, [...] defendatzeko lekhu har dezakeeno hogenaz. "Qu'il ait lieu de se défendre du crime". Lç Act 25, 16 (He libertatea eman, TB ahala izan, Dv bidea izan, BiblE aukera eman). Arima gazteek eta uzterrek hartuko dute leku bere buruaren largatzeko zerbait halakorik egitera. SP Phil 358 (He 361 hartuko dute aitzikia). b) Situar(se), tomar posición. Gogoratzatzu zinetan zure bihotzean leku hartu zuten plazergarri maiteenak. SP Phil 525 (He 533 zure bihotza hartua zedukaten). Baldin baduzu munduko onhasunik, idukhazu bihotza [...] libraturik; har beza bethi leku hekin gainean. Ib. 264 (He 266 jar bedi). --Nik ez dut ezeren usairik sumatzen. [...] --Oiturak bere sudurrean leku artu bait du. Lab SuEm 192

leku hartu 43: Deia 2 (“Ama hizkuntza berrikasi nahia aipatu duzu lehenago. Zure pailazo jardunean zein leku hartzen du hizkuntzak?”), Elhuyar (“Garatek eman du azalpena: "Begiratzen dugu non dagoen irudi bakoitza, eta baita zer leku hartzen duten batzuek besteekiko”), Consumer 21 (“Ikasliburuak zer leku hartzen du eguneroko irakaskuntza-jardunean?“), Berria 10 (“Eliza ez duela utziko argitu du egunotan Arregik, baina zer leku hartuko duen, datozen egunetan zehaztuko da”), EiTB 3 (“Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak aski ezagunak dira Euskal Herrian, eta orain, haren oinordekoek leku hartu eta beraiek dira plazarik plaza ari direnak”), Euskaltzaindia (“Leku hartu leku eginez”), Argia 4 (“Zein leku hartzen du estatuak bizitzan?“), Laneki (“Kasu horretan, osasun-langile gisa, lankidetzat azaldu beharra dago, programak xede dituen pertsonen ikuspegiak ezagutu, bezeroaren autoestimua areagotu, haien alde positiboak indartu, komunitatearen barruan lanaren xede diren taldeek zein leku hartzen duten jakin eta hori baliatu, modu objektiboan har daitezkeen datuak eskaini, jardunak dagoeneko ebatzitako beste arazo batzuekin lotu eta alderatu, eta taldekideen artean segurtasun psikologikoa sortu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

leku hartu 24: Herria (“Gure eskualdetik Mixel Etchebest HERRIKOAren lehendakariak eta Jose Mari Muñoa EUSKO JAURLARITZAko kanpo harremanetako sailburuak Euskal Herriko egoeraren berri eman dute xeheki, lehenak ipar Euskal Herrian enplegu sortzeko egiten diren indarrez mintzatuz, bigarrenak berriz Euskal Herriak zer leku hartzen ari duen Europa berri huntan argituz”), Berria 2 (“Hiri honetan leku hartzen ari naiz, leku zoragarria iruditzen zait proiektuak ekoizteko”), Piarres Xarriton 3 (“Jainkoaren aldeko Maitasun horrek biziki leku hartu behar du Izpirituan”), Urtzi Urrutikoetxea (“Leku hartzeko esan dit - hori iruditu zait behintzat, ez bainion hizkuntza ulertzen - bere aurreko aulkian”), Koldo Izagirre (“Berenizeren adatsak izarretan leku hartu zuen bezala gelditu da kate hau blasoiaren konstelazioetan”), Bernardo Atxaga (“Pentsamendu batek leku hartu zion buruan”), Imanol Unzurrunzaga (“Pertzepzioaren ezintasunari buruzko doktrinak, izan ere, eztabaidarik sortu gabe akademiko zaharren adimenean leku hartu zuen eta ez zuten onartezinekotzat juzgatu”),…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa leku sarreretan.

leku izen, leku-izen
iz. Leku baten izen berezia. Ik. toki izen; toponimo. Pertsona eta leku izenak.

Aztergaia: leku izen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: [lekuizen] falta da.

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): sartzea onartu da, lekuren azpisarrera gisa- leku(-)izen.

leku onean
1 Ironiaz eta esaldi hanpatuetan, okerreko edo urrutiko leku bat adierazteko erabiltzen den esapidea. Han dabil honezkero herrian gure ugazaba, nire galdez; leku onean dago! Leku onean zegoen ordurako sakristaua, han doa ihes bizian!
2 interj. Zerbait erabat ukatzeko erabiltzen den esapidea. Ik. horretan egon 2. Orain ordaindu behar dizudala?, bai, leku onean!

Aztergaia: leku onean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: orain ordaindu behar dizudala? Bai, leku onean!

leku onean (egon, izan eta kideko aditzekin, esaldi hanpatuetan, ironiaz). Han dabil honezkero herrian gure ugazaba, nire galdez; leku onean dago! || Orain ordaindu behar dizudala?, bai, leku onean! [s.u. leku]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oharra kendu, definitu (oharrean ageri den ironiaz erabiltzen dela jaso definizioan bertan) eta gehitu interj. kategoria-marka. leku onean izan osaerako adibide bat jaso, oharrean zetorren eta (2021-11-23)

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

leku sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Orain ordaindu behar dizudala? Bai, leku onean!

leku santu
1 iz. Bere erlijio esanahi bereziagatik sakratua den lekua. Haiek dira leku santuak profanatzen dituztenak.
2 iz. Kristauen artean, Jesu Kristoren bizitza eta heriotza gertatu ziren lekuetako bakoitza. Ik. lur santu 2. Jerusalemgo leku santuetara.

Aztergaia: leku santu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: leku santu, saindu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib.: leku santu / HiztEn: AS: leku santu / LurE: leku santu / ElhHizt: AS / EskolaHE: leku santu

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-santu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

leku sarrerari dagokion azpisarrera.

leku txarrean
Ezezko esaldietan ironiaz, norbait edo zerbait egoera txarrean dagoela edo gelditzen dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Sinetsi izan banio, ez nengoen leku txarrean! Ez dago leku txarrean gauza; nora? eta Errioxara; nor? eta Txanton; bai zera!

Aztergaia: leku txarrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Azpisarrera gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

leku txarrean 1 (Ezezko perpausetan, egon, izan eta kideko aditzekin, esaldi hanpatuetan edo ironiaz). Sinetsi izan banio, ez nengoen leku txarrean! Ez dago leku txarrean gauza; nora? eta Errioxara; nor? eta Txanton; bai zera! 2 (leku txarrean utzi, leku txarrean gelditu eta kideko esapideetan, 'jendaurrean gaizki, ospe txarrarekin utzi, gelditu' adierarekin). Ez zaitut leku txarrean utzi lagunaren aurrean. [s.u. leku]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

leku txarrean 1 adieran, oharra kendu, definitu (oharrean ageri den ezezko perpausetan eta ironiaz erabiltzen dela ere jaso) eta gehitu interj. kategoria-marka. Horrez gain, leku txarrean 2 adiera erabat ezabatu, leku txarrean utzi eta leku txarrean gelditu azpisarrera gisa jasotzea proposatu denez. (2021-11-23)

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

leku sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

batez ere ezezko perpausetan erabiltzen da, egon, izan bezalako aditzekin.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

sinetsi izan banio, ez nengoen leku txarrean! // Arautua dagoen azpisarreran adibide argigarriago bat jasotzea komeni da, ironia argi erakusteko.

leku txarrean gelditu
da ad.-lok. Jendaurrean gaizki, ospe txarrarekin gelditu. Iturriagaren prosa ez dut uste leku txarrean geldituko denik geroko gehienen aldamenean.

Aztergaia: leku txarrean gelditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

LEKU TXARREAN (En frases negativas, y frecuentemente con sentido irónico). En mal lugar, en mala situación. * [Iturriagaren prosa] ez dut uste leku txarrean geldituko denik geroko gehienen aldamenean. MEIG III 112.

LB: “Oposizioa, ordea, ez da leku txarrean geratu. Chavez boterean denetik emaitzarik onenak lortu ditu, eta, ia duela gutxi arte ezinezkoa zirudien batasuna, Caprilesen buruzagitzapean” (Berria); EPG: 0; ETC: “Zorte txarra izan dugu» «Gorpuak leku txarrean geratu dira” (Egunkaria), “Gizon horrek kontratua betetzea eskatu ei du orain, Samiraren familia zorretan ez ezik leku txarrean geratuko litzateke ezkon-hitza bete ezean..” (Goenkale)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: leku txarrean (batez ere ezezko testuinguruetan) en mal lugar, en mala situación; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

[leku] leku txarrean 2 (leku txarrean utzi, leku txarrean gelditu eta kideko esapideetan, 'jendaurrean gaizki, ospe txarrarekin utzi, gelditu' adierarekin). Ez zaitut leku txarrean utzi lagunaren aurrean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitzaile eta guzti. Hortaz, leku txarrean 2 adiera erabat ezabatzekoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Komeni da adibideren bat gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da leku, txar eta gelditu sarreretan.

leku txarrean utzi
du ad.-lok. Jendaurrean gaizki, ospe txarrarekin utzi. Ez zaitut leku txarrean utzi lagunaren aurrean.

Aztergaia: leku txarrean utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: “Espainiako Bankuak familien aurrezkien inguruan kaleratu berri dituen datuek ez dituzte leku txarrean uzten hego euskal herritarrak” (Berria); EPG: “Oso leku txarrean utz dezakete zure osaba Juan” (Bernardo Atxaga); ETC: “Bere ustez ezarritako baldintzak «zentzugabekeria» dira, eta leku txarrean utzi dute Lehiaren Defentsarako Auzitegia.” (Egunkaria), “Gainera, marko demokratikoa borroka armatuaren amaierarekin sinkronikoki emateak euren hamarkadetako lana sano leku txarrean utziko luke historiari begira” (Berria), “Hain zuzen, euskarazko ikerketa akademikoa ugaria ez izateak puntuatze-sistema horretan leku txarrean uzten du, interes handiko ekoizpenak egon arren, nazioarteko kalitatearen irizpideetan ikusezin geratzen baita” (Uztaro).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: leku txarrean (batez ere ezezko testuinguruetan) en mal lugar, en mala situación; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

[leku] leku txarrean 2 (leku txarrean utzi, leku txarrean gelditu eta kideko esapideetan, 'jendaurrean gaizki, ospe txarrarekin utzi, gelditu' adierarekin). Ez zaitut leku txarrean utzi lagunaren aurrean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitzaile eta guzti. Hortaz, leku txarrean 2 adiera erabat ezabatzekoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Ez zaitut leku txarrean utzi lagunaren aurrean. adibidea hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da leku, txar eta utzi sarreretan.

lekua bete
du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek hartzen zuen lekua hartu, haren ordez jarri. (Osagarritzat -en atzizkia hartzen duen izen bat edo erlatibozko esaldi bat hartzen duela). Lehen ere Hernanin gizon bat bazen, kontrario gabekoa; orain zuk bete beharko duzu Eltzekondoren lekua. Amets berri batek amets zaharraren lekua betetzen zion. Hark utzi zuen lekua betetzeko.

Aztergaia: lekua bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEKUA(K) BETE. a) Ocupar la plaza o el puesto (de). Cf. RS 69: Lapiko ezin dana / estalgi lizate, / ze edozeinek dauko / bere lekua bete. "Cada cual tiene su lugar lleno". Orai beteko dira / zeruan gure lekuak. / Ango ateak ireki digus / ogi konsagratuak (1610). TAV 3.1.21. Ainguriak zelian alegeratzen zirela, ainguru gaixtoen lekhu hustiak bethatzera zoatzala. Tt Onsa 167. Jainkoak Jentillai [egin zien deia] [...] Judu sinisgorrak utsik utzi zuen lekua betetzeko. Ub 104. [Espetxean] eguan gixajo errubakua azkatu egijela. Laster juan zan Prakerre aren lekuba betetera. Kk Ab I 48. Len e Ernaniñ gizon bat bazan / kontrariyo gabekua, / orain zuk bete bearko dezu / Eltzekondoren lekua. EusJok 147. Nola bete dezake Evoluzioak, biraldakuntzak, Jainkoaren lekua edo zeregiña? Vill Jaink 51. v. tbn. Etxde JJ 171. Alzola Atalak 126. b) Ocupar (sitio). Guzia auts egiñik ikusi zuen, ezpazan Estanislaoren gorputzak betetzen zuen lekua. Cb Just 92. Gipuzkoako Probinzia non arkitzen dan, zenbat leku betetzen deban. Izt C 23

adib.: leku 2 iz. Zerbait edo norbait koka daitekeen leku hutsa. Berandu iritsi ginen eta ordurako ez zegoen lekurik aretoan. Lekua kenduko diguten beldurrez. Hark utzi zuen lekua betetzeko.

lekua bete 126: Aizu (“Hirinet.net atariaren lekua beteko du”), Deia 3 (“HERRI baten historia idazten duten kontakizunak garrantzitsuak badira ere, azken mendean argazkiek ere berebiziko lekua betetzen dute”), Elhuyar (“Ekologiaren orekak eskatuko luke gizakiak dagokion lekua betetzea espezieen artean, ez gehiago eta ez gutxiago. Baina bi arazo daude”), Berria 67 (“Gogoa ez zaie falta, baina egun ez dira gai taldea utzi dutenen lekua betetzeko”), EiTB 38 (“Damir Markotak Fred Weisen lekua beteko du”), Jakin 3 (“nazioaren irudikapen errealista maskulinoak jarraitzen du euskal literaturaren erdigunean eta gatazkaren inguruko narrazioa da irudikapen nazional horretarako bitarteko usuena, alegoriak edo iruditeria fantastikoek behiala izandako lekua betez”), Argia 2 (“Eskuinaren instituzionalizatzeak batetik eta ezkerraren herrigintzaren planteamenduak bestetik inoren lekua betetzera eraman du”), Laneki (“Airegabetze-balbula bat ere (4) badu erregai-andelak, eginkizun honekin: airearen sartzen uztea, motorrak kontsumitutako gasolinaren lekua bete dezan”), DiarioVasco 7 (“Beraien lekua beteko duten hiru gazteak aritu dira prestatzen azken egunetan“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lekua bete 71: Berria 47 (“Zelai erdian arazo bati aurre egin beharko dio hautatzaile suediarrak: Steven Gerrardek oineko hezur bat hautsia du, eta bere lekua betetzen kosta egingo zaio”), Xabier Arregi 3 (“Enuntziatu bakoitzak berari bakarrik dagokion lekua betetzen du”), Aingeru Epaltza 2 (“Izerdiz eta odolez ari nintzen gatzatu nahirik, Togasek "Azken ordukoen" orrialdean niretzat utzitako lekua beteko zuen bukaera”), Imanol Unzurrunzaga 2 (“Begira orain gorputz garatuaren edertasunari; euren lekua betetzen dute han zenbakiek; ipini arreta mugitzen ari den gorputzari”), Joxan Elosegi 2 (“Zaharrenaren lekua betea nuen ordurako, fidatzeko modua eskaintzen duen eta leinu berria sortu duen pertsonarena”), Xabier Kintana 2 (“Sugeak eta Samaelek Id-en lekua betetzen dute, Adamek, aldiz, borrokan garaituak diren Ego eta Super-egorena”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib.: lekua bete / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa leku sarreran.

lekua eduki
du ad.-lok. Ipar. zah. Norbaiten edo zerbaiten ordez egon. (Osagarritzat -en atzizkia hartzen duen izen bat hartzen duela). Desira alfer horiek behar nituzkeen desiren lekua daukate.

Aztergaia: lekua eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEKUA EDUKI (H). (Precedido de gen.). Ocupar el lugar o el puesto (de). v. LEKU HARTU (b). Baldin benedika badezak espirituz, ignorantaren lekhua dadukanak nolatán erranen du Amen hire remerziamenduaren gainera? Lç 1 Cor 14, 16 (Dv jende xehearen tokian denak). Aphezei ekhar diezek behar errepestua, / zeren idukitzen duten Iainkoaren lekhua. EZ Man I 31. Bisitadoreak edo hunen lekhua dadukanak. Harb 441. Desir alfer hek behar nituzkeien desiren lekua dadukate. SP Phil 387 (He 391 daramate denbora). [Iduri zegokan] bere amak zedukala Andre Dana Mariaren lekua, eta anaiek Apostoluena. Ib. 380 (He 383 Mariaren lekhua zedukala).

adib.: eskifatu du ad. Ontzi bat edo hegazkin bat eskifaiaz eta hornigaiz hornitu. || Eliza honelako jendez duk eskifatua, onak eta gaiztoak ere badik bere lekua.

lekua eduki 78: Deia (“Xabier Amuriza eta Gaztelumendi ados daude, euskalkiek eta batuak lekua daukate bertsotan, egoeraren arabera moldatzea da gakoa”), Elhuyar (“Hain zuzen, 4,5 milioi hazi-lagin gordetzeko lekua dauka, eta lagin bakoitzak ehunka hazi izan ditzake”), Consumer 3 (“Ohiko bideen barruan, edozein "produktu" kulturalek bere lekua eduki behar du argitaratu edo editatu aurretik, audientzia eta merkatua garantizaturik izan behar ditu”), Berria 29 (“webgunean ikusia izateko gisan lantzeaz gain, emaitzak bere lekua dauka webgunean ere”), EiTB 12 (“Roadrunner Records Italy webgunean Italiako ordezkaritzak dauzkan taldeen fitxak agertzen dira eta Lekunberriko hirukoteak bere lekua dauka orain gainontzeko artisten artean”), Euskaltzaindia (“Horrez gainera, hizkuntzarekin olgetaria da, berba-jokoak egin, soinuen antzekotasunaz zentzumenak gozatu, adierazkortasunari bidea eman, horrek guztiak bere lekua dauka gure idazlearen olerkietan”), Jakin (“Libertitzeaz-ek dakartzan lanabes artistiko parrastaren hazta lekua dauka hogei urte hauetan Lukuk irakasten duen ikastetxeko artedrama laborategia”), Argia 12 (“Egoera ezagutu eta gero hasten zara ulertzen, eta behin egoera ulertuta pieza bakoitzak bere lekua dauka”), Laneki 3 (“Datu hauek jartzeko lekua eduki behar du”), Erlea 2 (“aparteko lekua dauka XIX. mendeko euskal letretan”), DiarioVasco 13 (“Gure-Kai Dantza Taldeak bere lekua edukiko du bi egunetan, zehazki abuztuaren 16an eta 17an”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lekua eduki 19: Herria (“20.garren mendeko euskal margolari handienetarik bada Jose Anton Sistaga, bere lekua dauka ere Youri Sistiagak gaurko eskultore onenen artean”), Berria (“Hondurasek betirako lekua dauka orduz geroztik Espainiako futbolaren historian”), Pako Aristi (“Zehaztea oso zaila den hari-sorta dago musikaren eta bizitzaren artean, bakoitzak modu eta sakontasun ezberdinarekin sentitzen duen harremana, eta harreman horretan Gelatxok goi mailako lekua eduki du”), Andoni Egaña (“Kuban, gurean bezala, hedabideetan bere lekua daukan jarduera da inprobisatzaileena”), Xabier Kintana (“Urliak halako lekua dauka halako arloan”), Hasier Etxeberria (“Azkar ohartuko da indarraren erabilerak bere lekua daukala gizakion jardueran”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Baztertua (gaur, lekua hartu erabiltzen da).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa lekua izan formarekin batera. “-en atzizkiaren eskuinean” erabiltzen dela oharra gehitzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa leku sarreran

lekua hartu
1 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek leku huts bat bete. Ik. tokia hartu 1; leku hartu 2. Zure bihotzean sarturik eta lekua harturik.
2 du ad.-lok. Ordezkatu. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. tokia hartu 3. Teknika horren lekua beste batek hartu du. Ni ez naiz hona etorri inoren lekua hartzera.
3 du ad.-lok. Hotel, jatetxe edo kideko batean erreserba egin. Ik. tokia hartu 4. Telefono honetara deitu behar da bazkaltzeko lekua hartzeko. Aldez aurretik lekua hartuz. Ez, Leonor, ez hartu ardura hori: afaltzeko lekua hartu dut biontzat.
4 du ad.-lok. Multzo, segida edo hierarkia batean, norbaitek edo zerbaitek berari dagokion lekua hartu. (bere, neure eta kidekoen eskuinean). Ik. tokia hartu 5. Egiari zor, euskara bere lekua hartzen ari da herrian, baina oraindik bide luzea dago egiteko. Ondoren, bakoitzak bere lekua hartzen du.

Aztergaia: lekua hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

leku sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

teknika horren lekua beste batek hartu du.

lekua kendu
dio ad.-lok. Zerbaiti edo norbaiti dagokion edo harturik duen lekua kendu. Lekua kenduko diguten beldurrez. Ez naiz etorri inori lekua kentzera. Irudi du ingelesa amu gisa erabiliko dutela euskarari lekua kendu eta gaztelaniari emateko. Jakin egin behar da gozo gauzak neurrian eta noizbehinka jaten, elikagai osasungarriagoei lekurik kendu gabe. || Jogurta baino kaltegarriagoak diren elikagaiek leku gehiago kendu diote frutari.

Aztergaia: lekua kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef+adib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

lekua utzi
1 du ad.-lok. Joan, alde egin. Ik. lekuak hustu. Leku hura utzirik, joan ziren mundua jendeztatzera.
2 dio ad.-lok. Norbait edo zerbait dagoen lekua beste norbaiti edo zerbaiti utzi. Negu zitalak lekua utzi dio udaberriari.

Aztergaia: lekua utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib.: lekua utzi / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

utzi: -a(k).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

leku sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

negu zitalak lekua utzi dio udaberriari.

lekuak hustu
du ad.-lok. lap. eta naf. Joan, alde egin. Lekuak hustu zituen eta Espainiara ihes egin.

Aztergaia: lekuak hustu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hustu: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

leku sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Lap. eta Naf.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lekuak hustu zituen eta Espainiara ihes egin.

lekualdaketa
iz. Lekualdatzea. Enpresak hilabete dauka lekualdaketaren berri langileei emateko.

Aztergaia: lekualdaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: jaso behar da.

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): hitza sartzea bidezkotzat jo da.

lekualdatu, lekualda, lekualdatzen
da/du ad. Lekuz aldatu. Ik. tokialdatu. Bistan da enfasi hori lekualda dezakegula. Lerro batean zehar lekualdatuz doan puntua.

Aztergaia: lekualdatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lekualdatu, lekualda, lekualdatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

lekualdatu, lekualda, lekualdatzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldatu.

lekualdatze
iz. Lekuz aldatzea. Ik. lekualdaketa. Lanuzteak, lekualdatze mehatxuak, atxilotuak eta kaleratuak.

Aztergaia: lekualdatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

agerraldi urriko forma da: lekualdatu (eta lek(h)u aldatu) 4 aldiz azaldu da: G 2 (Ud, Urruz Zer), L 1 (Ch), EB 1 (MEIG); leku aldatze 2 aldiz: L (SP Phil), EB (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lekualdatu : EB 3 (J. Setien, J.M. Barandiaran); lekualdarazi EB 1 (J.L. Aramendi); lekualdatze (herri lekualdatze, lekualdatze-higidura, lekualdatze-lehiaketa) 9 aldiz azaldu da: EB 5 (J.M. Urkia, M.P. Ormaetxea, Informatika-fakultatea), EgAs 4 (K. Muniain); lekualdaketa (lekualdaketa espediente, lekualdaketa-lehiaketa) 14 aldiz: EB 4 (L. Alkain, X. Kintana, X. Mendiguren Bereziartu), EgAs 10 (K. Muniain); lekuzaldatu behin agertu da (M. Navarro) eta lekuzaldakuntza bitan (K. Altonaga).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

leku-aldaketa: AB38 (2), Euskalterm (1); leku-aldatu: AB38 (1); leku-aldatze: Euskalterm (1); lekualdaketa-agindu: Euskalterm (1); lekualdaketa-eskaera: Euskalterm (1); lekualdaketa: AB38 (1), Euskalterm (9), HiztEn; lekualdatu: AB38 (1), Euskalterm (1), HiztEn-LurE; lekualdatzaile: Euskalterm (2); lekualdatze-lehiaketa: Euskalterm (1); lekualdatze: DFrec (1), AB38 (2), Euskalterm (3), LurE.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta: -tze izengilea hobestekoa da; -keta osaerakoa ere eman beharrik ba al dago?

lekuan
1 Ordez. (-en atzizkiaren eskuinean). Baldin semeak arraina eskatzen badio, arrainaren lekuan suge bat emango dio?
2 Beharrean. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Lehengo neke gogorrak arindu lekuan, eman zizkien neke berriak.
Loturak

Aztergaia: lekuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'beharrean' (aditzaren era burutuaren ondoan): lehengo neke gogorrak arindu lekuan, eman zizkien neke berriak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

leku sarrerari dagokion azpisarrera.

Numeroa

aditzaren era burutuaren ondoan, 'beharrean' adierakoa (cf. -ren lekuan , '-ren ordez' adierakoa: "arrainaren lekuan suge bat emango dio").

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lehengo neke gogorrak arindu lekuan, eman zizkien neke berriak.

lekuan lekuko
adj. Leku bakoitzean bertakoa. Ik. tokian tokiko. Lekuan lekuko fruituak ezagutu nahi zituen. Lekuan lekuko hitzak erabiliaz.
Loturak

Aztergaia: lekuan lekuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izlag.: lekuan lekuko fruituak ezagutu nahi zituen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

leku sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lekuan lekuko fruituak ezagutu nahi zituen.

lekuan-lekuan
adb. Non-nahi; leku batean eta bestean. Lekuan-lekuan atsedentxoak egiten zituztela zihoazen.
Loturak

Aztergaia: lekuan-lekuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: adlag.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

leku sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

lekuaren gainean
adb. lap. eta bnaf. Lekuan bertan. Eta hotza!, ez duk aro lekuaren gainean egoteko. Erretorearen predikuak ez zituela gustukoak, eta talo bat bezala lokartzen zela lekuaren gainean.
lekuindar
1 adj. Lekuinekoa, Lekuineri dagokiona.
2 iz. Lekuineko herritarra.
lekuka
adb. Han eta hemen; leku batzuetan. Lekuka, familia osoak, haur ttipiak barne; beste leku batzuetan, gizonak bakarrik.

Aztergaia: lekuka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:41 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

han eta hemen.

lekuko
1 iz. Zerbait ikusi edo entzun duelako edo zerbait dakielako, horren berri eman dezakeen pertsona. Loudungo mirakuluen lekuko batek. Bera izan da haren azken negarren lekukoa. Lekukoek diotenez.
2 iz. Zerbaiten lekukotasuna ematen duen pertsona, bereziki auzi batean. Norbait zerbaiten lekuko hartu, ipini. Euskaldunok, eta Txillida dakart lekuko, ez gara arrotz Europa honetan. Bakoitzak bi lekuko hautatu behar ditu. Lekukotzat deituak izan direnak. Gezurrezko lekukoak. Lekuko egiazaleak, gezurrik ez; lekuko faltsuak, gezurra barra-barra.
3 iz. Zerbaiten lekukotasuna ematen duen gauza. Arbasoen lanak hor daude lekuko. Egungo hizkuntzaz ari ez denak testuak behar ditu lekuko, ordukoari antzemango badio.
4 iz. Errelebo-lasterketetan, talde bereko lasterkariek elkarri eskutik eskura pasatzen dioten pieza zilindrikoa, txanda-aldaketa behar bezala egin dela erakusten duena. Lekukoa pasatzeko teknika ere ondo zaindu behar da. Boltek hartu zuen lekukoa hirugarren tokian, eta Powelli eman behar zionean bizkorregi gerturatu zitzaion.
5 iz. Errelebo-lasterketen eredura, eskuz esku pasatzen den gauza, ekimeneko partaide guztiek babesten edo bultzatzen duten zerbaiten sinbolo edo irudi dena. Ilargiraino eramanen nuke Korrikaren lekukoa. Bi emakume horiek egin zituzten azken metroak lekukoa eskuetan zutela.
Ohiko lexiak

Aztergaia: lekuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:03 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko izengilea.

lekuko
adj. Leku jakin batekoa. Ik. tokiko; lekuan lekuko. Emaitza hauek, beraz, lekuko hautetsiek aztertu behar dituzte. Txangoa egingo dute inguruko mendietan, biologo batek emandako azalpenekin lekuko landare eta animaliak ezagutzeko. Alsazian badago lekuko hizkuntzaren ezagutza ofiziala.
Loturak

Aztergaia: lekuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:03 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko izengilea.

lekukoa eman
dio ad.-lok. Norbaitek berak izan duen lanaren edo egitekoaren ardura beste norbaiten eskuetan utzi. Errektoreak zirrara handiz hartu ditu emaitzak, bere taldeko kide bati ez ezik, adiskide bati emango baitio lekukoa errektoretzan. Mobilizazioekin nola jarraitu aztertuko dute; orain Gasteizi emango diote lekukoa. || Gure aurrekoek emandako lekukoa hartuz ekin diezaiogun etorkizunari zintzotasun osoz.

Aztergaia: lekukoa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adierak bereiziz. Beraz, lekuko5 adiera kendu.

lekukoa hartu
du ad.-lok. Bestek egindako lanaren edo egitekoaren ordezkotza hartu edo bestek egindako lanari edo egitekoari jarraipena eman. Irakasteko edo nire esperientziaren berri ematen jarraitzeko prest nago, baina ez dut inor ikusten lekukoa hartzeko prest. Bilboko Aste Nagusiak Donostiakoari lekukoa hartu dio. Saltoki handiak irekitzen hasi zirenean, denda txiki asko itxi egin ziren, eta atzerritarrek horien lekukoa hartu dute. || Errekarte zendu ondoren, Etxamendik haren lekukoa hartuko ote zuen zurrumurruak izan ziren. Orain badirudi Zarautzek hartu duela lekuko hori.

Aztergaia: lekukoa hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adierak bereiziz. Beraz, lekuko5 adiera kendu.

lekukoa pasatu
du ad.-lok. Azken urteotako porrotetatik irakaspenak atera eta belaunaldi berriei lekukoa pasatzeko gaitasunik erakutsi ez dutenak. Nagusiak lekukoa pasatu zion oinordekoari.

Aztergaia: lekukoa pasatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

lekukotasun
1 iz. Ikusi, entzun edo sumatu denaren adierazpena, egia finkatzeko balio duena; lekukoaren adierazpena. Ik. testigantza; testigutza. Haren lekukotasunaren arabera. Gezurrezko lekukotasuna. Auzi honetan batere indarrik ez duten lekukotasunak.
2 iz. Zerbaiten lekuko gertatzen den gauza. Dokumentuak eta nolanahiko lekukotasunak. Aurreko mendeetatik datozkigun lekukotasunak, gehienbat, lekukotasun idatziak dira.

Aztergaia: lekukotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:10 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lekukotasuna egin, lekukotasuna ekarri, lekukotasuna eman ; eta adibide gisa: lekukotasun faltsu, gezurrezko lekukotasun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. atestatu.

lekukotasuna egin
du ad.-lok. Lekukotasuna eman. Hona hitzez hitz Mateok jujearen aitzinean egin zuen lekukotasuna.

Aztergaia: lekukotasuna egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lekukotasun sarrerari dagokion azpisarrera.

lekukotasuna ekarri
dio ad.-lok. Ipar. Lekukotasuna eman. Joanesek lekukotasuna ekarri baitio Jainkoaren hitzari.

Aztergaia: lekukotasuna ekarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: lekukotasun(a) ekarri.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ekarri: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lekukotasun sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

lekukotasuna eman
du ad.-lok. Ikusi, entzun edo sumatu denaren adierazpena egin. Behar izanez gero, gertatutakoaren lekukotasuna eman ahal izateko. Horren lekukotasuna ematen dute hainbatek omenaldi liburu honetan. Espetxeetako biziaz lekukotasuna emateko. || Lekukotasun faltsua eman izana egotzi.

Aztergaia: lekukotasuna eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lekukotasun sarrerari dagokion azpisarrera.

lekukotu, lekuko/lekukotu, lekukotzen
da ad. Norbait aipatzen den lekuan kokatu, bertakotu. Emeki-emeki lekukotu dira juduak Baionan eta besteak lekutu.

Aztergaia: lekukotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lekukotu, lekuko(tu), lekukotzen. da ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

argituz: 'leku batean bertakotu': juduak lekukotu dira eta besteak lekutu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lekukotu, lekuko(tu), lekukotzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-ko-tu.

lekukotza
iz. Lekukotasuna. Tratu txarren lekukotza eman dute Galiziako arrantzaleek. Ikasle horien lekukotzak ere jasoko ditu dokumentalak. AEBn izandako aldaketa sozial eta kulturalaren nolabaiteko lekukotza da liburua.

Aztergaia: lekukotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:004 2005-04-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Lantaldearen proposamena: Z10: LBeh882 2021-01-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lekukotza 4: R.M. Pagola ("Premiarik bizienekoa da, beraz, euskalkietako material horien bilketa, gutxienez, izan denaren lekukotza gera dadin gerorako"), GAO 1997 ("Izaera publiko edo pertsonaleko eginbehartzat joko da hauteskunde mahai batean egon beharrra, epaimahaian, edo izaera pribatukoa ez den epaiketa batean lekukotza bete beharra"), F. Rius ("Donostiako Zinemaldiak eta Filmotekak argitaratutako liburuan Naruse ezagutu zuten batzuen lekukotza eskaintzen da"), UZEI ("Gainerakoan, lankide nagusiak Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ari diren irakasleak izan dira, proposamenen zerrendari oharrak eginez beraiek erabiltzen dituzten terminoen lekukotzarekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lekukotza : Euskalterm 10 (eta lekukotza egin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lekukotza : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

lekukotza 881: Aizu 11, Argia 48, Berria 293, Deia 16, Deustuko Unibertsitatea 258, DiarioVasco 22, Euskal Herriko Agintaritza 5, EiTB 94, Elhuyar 3, Elkar 46, Erlea 6, Consumer 5, Espainiako Gobernua 12, Euskaltzaindia 8, Goiena 3, Gomylex, Jakin 14, Karmel 19, Laneki 7, UEU 9, Uztarria; lekukotasun 1125.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lekukotza 170: Berria, Iñaki Iñurrieta, Andres Urrutia, Karlos Linazasoro, Patziku Perurena, Jokin Urain, Aitor Arana, Koldo Izagirre, Harkaitz Cano, Juan Martin Elexpuru, Txema Remirez…; lekukotasun 874.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

eratorri berria da, ongi eratua; baina -tasun osaerakoa aski izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa, ia lekukotasun formaren parekoa. Hau ere jasotzekoa izan liteke.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza/-tasun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-17) Kendu lerroa.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. atestatu.

lekunberriar
1 adj. Lekunberrikoa, Lekunberriri dagokiona.
2 iz. Lekunberriko herritarra.
lekunberritar
1 adj. Lekunberri Garazikoa, Lekunberri Garaziri dagokiona.
2 iz. Lekunberri Garaziko herritarra.
lekune
iz. Lekua.

Aztergaia: lekune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHan lekune bakarrik aurkitu da, gutxitan eta XX. mendekoetan; EEBSkoak dira: lekugune 10 / lekune 14, ia denak EB.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

6 aldiz agertu da lekune , beti G (Gazt MusIx 3, Anab 2 eta Or Mi: lekune-gaiñ).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lekugune : EB 10 (Elgoibarko Eusk. Mintegia, M. Zalbide, A. Toledo, UZEI, Txillardegi, A. Sarriegi); leku-une behin (M. Lasa); lekune 14 aldiz ageri da: G 2 (Txillardegi), L-N 1 (J.G. Agerrere), EB 11 (T. Peillen, Jakin, D. Cagalda, Elhuyar: lekune debekatu, Eskura taldea, P. Iztueta).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lekugune: DFrec 2, AB38 7, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 10 (eta hor bertan: lekugunezko 1, lekugunezko 4, lekugunezkotasun 1); lekune: DFrec 1, AB38 4, HiztEn ("ik. lekugune"), LurE, Euskalterm 1.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]:  lekugune [hobetsiko genuke] (1996-01-08)

lekuratu, lekura/lekuratu, lekuratzen
da/du ad. Lekutu, baztertu. Karrika-bazter batera lekuratzen dira gure autoak.

Aztergaia: lekuratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lekuratu, lekura(tu), lekuratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lekuratu, lekura(tu), lekuratzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ratu.

lekutu, leku/lekutu, lekutzen
da/du ad. Urrundu, baztertu; desagertu. Jesus handik lekutu eta bere herrira itzuli zen. Bazterrera lekutu zuen. Nire bizitza betetzen zuen hutsunea lekutu da.

Aztergaia: lekutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:07 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lekutu, leku(tu), lekutzen. da/du ad. 'urrundu, baztertu, desagertu': Jesus handik lekutu eta bere herrira itzuli zen; bazterrera lekutu zuen.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lekutu, leku(tu), lekutzen.

lekutxo
iz. adkor. Multzo, segida edo hierarkia batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion lekua, norbait edo zerbait dagoen lekua. (Batez ere lortu, egin, izan eta kideko aditzekin, eta bere, neure eta kidekoen eskuinean). Ik. leku 3; lekua hartu 4. Saltoki handietan bere lekutxoa lortu du. Badirudi proiektuak egin duela bere lekutxoa. Aldizkari honetan lekutxo bat egin nahi izan diegu. Uda garai ona izaten da frutari eta barazkiei lekutxo bat egiteko. Egingo didazu lekutxo bat?

Aztergaia: lekutxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:007 2003-07-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2012-05-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z10:LBeh160 2021-03-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

lekutxo 29: Berria 21, EiTB 4, Argia 4. // lekutxo 160.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lekutxo 41: Berria 17, J.M. Olaizola 4, Joan Mari Irigoien 3, Jon Arretxe, Edorta Jimenez, Iban Zaldua, Karlos Zabala, Ana Urkiza, Joseba Urteaga, Xabier Mendiguren Elizegi, Jokin Urain, Ibon Uribarri, Pako Aristi, Joxemari Iturralde, Anjel Lertxundi, Asisko Frantzizko, Koro Navarro, Txillardegi, Jose Morales, Paddy Rekalde.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

adib: kanposantu iz. Heg. Hilerria. Urduri jarri nau beti kanposantua betetzen duen bakeak. Eibarko kanposantuan bazegoen lekutxo bat elizara joaten ez zirenentzat. // [s.u. lain] laingo adj. g.er. Adinakoa. Lekutxo bat, ardi pare bat gordetzeko laingoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da lehendik eta aski izan liteke. Komeni da leku sarreran ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa leku sarreran.

lekutze
iz. Urruntzea, baztertzea; desagertzea.

Aztergaia: lekutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
lekuz aldatu
da/du ad.-lok. Leku batetik beste batera aldatu. Ik. lekualdatu. Gobernuak hilabete batzuk beharko ditu Guantanamoko presoak lekuz aldatzen hasteko. Lanean lekuz aldatu ninduten eta urte eta erdi pasatu nuen bakar-bakarrik, leihorik gabeko gela batean. Udalak gaztetxea lekuz aldatu nahi du. Ardia orenetik orenera lekuz aldatzen da.

Esaera zaharrak

Urrun doana aldatzen da lekuz, baina ez buruz.

Aztergaia: lekuz aldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEKUZ ALDATU (BN-lab ap. Gte Erd 10; -kh- Ht VocGr 433). (Aux. trans. e intrans.). Cambiar, hacer cambiar de sitio. "Transporter" Ht VocGr 433. v. lekualdatu, LEKUTIK ALDATU. Ardia orenetik orenera lekhuz aldatzen da. Ax 78 (V 52). Ioan zara, lekhuz aldatu zara, hemengo aldia egin duzu. Ib. 10 (V 5). Lekuz alda dezakezu, ezin ordea hobe zaitezke hargatik. SP Imit III 27, 3 (Mst egongüz, Ip egonlekhüz, Leon tokiz). Apez andana bat aldatu baitira lekuz. JE Bur 182. Maiz bear zuten lekuz aldatu. FIr 145 (166 lekuaz aldatu). Berebil, berebiltegi, langille eta abar errekisatu edo lekuz aldatu al izateko. "Traslados". EAEg 8-11-1936, 249. Zerua lekuz aldatzen / ari ote-dan, det kezka. NEtx LBB 228. Urrin doana, aldatzen da lekuz, baña ez buruz. EZBB II 127. Apaiz jaun batek palio azpian lekuz aldatzen du Jauna. Insausti 107. [Azkuek] jaso zuen itxuraz lekuz baizik aldatu ez zuen ipuin batean. MEIG VII 121. v. tbn. Or Eus 422. Lf Murtuts 20. BiblE 1 Cor 13, 2

adib.: leku 1 iz. Tokia, espazioaren zati jakina. Edozein leku eta edozein alditan. Mintza bedi behar den lekuan eta garaian. Europako zenbait lekutan. Euskaldunik baizen ez zen leku batean. Denbora ez dela mugitzen leku hauetan. Ni nagoen lekuan. Leku agerietan. Hura zegoen lekura heldu zirenean. Kandela bere lekutik kenduta. Leku batetik bestera ibili. Zerbait lekuz aldatu (Ik. lekualdatu).

lekuz aldatu 383: Aizu 9, Deia 13, Elhuyar 8, Elkar, Consumer 17, Berria 171, EiTB 76, Euskaltzaindia, Jakin 8, Karmel 2, Argia 26, Laneki 32, Erlea 2, DiarioVasco 17.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lekuz aldatu 260: Berria, Herria, Itziar Laka, Josu Zabaleta, Elizen arteko Biblia, Asisko Frantzizko, Iñaki Mendiguren, Piarres Xarriton, Jon Muñoz, Jose Morales, Patxi Iturritegi, Karlos Linazasoro…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: trasladar.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa leku sarreran.

lekuz kanpo
Dagokion leku edo egoeraz kanpo. Ik. tokiz kanpo. Basamortuan galdutako urpekaria bezain lekuz kanpo sentitzen da. Guztiz lekuz kanpo gaude hemen, honenbeste ikasle gazteren artean. Gehiegi hitz egiteak beldurtzen gaitu, eta txantxa guztiak lekuz kanpo daudenean, ez dugu hitz egokirik aurkitzen. || Lekuz kanpoko irribarrea aurpegian dakarrela.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus