Euskaltzaindiaren Hiztegia

15 emaitza kode bilaketarentzat - [1 - 15] bistaratzen.

kode
1 iz. Informazio jakin bat irudikatzeko eta igortzeko helburua duen sinbolo sistema; ikurretan eta ikur multzotan egituraturiko erlazio sistema zehatza. Keinu kodea. Hizkuntza kodea.
2 iz. Kode baten arabera eraturiko ikur segida, esanahi jakin bat duena. Produktua ekoiztean baliatu diren aditibo guztiek agertu behar dute etiketan, dela beren izenekin, dela E letraz eta zenbaki batez osaturiko kode baten bitartez. Dokumentuaren kokapen kodea, erregistro zenbakia eta beste edozein kode ere gehituko dugu.
3 iz. zuz. Kode zibila. Kodearen 763. artikuluaren arabera, nahitaezko oinordekorik ez duenak edozein pertsonaren alde egin dezake testamentua.

Aztergaia: kode

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:09 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa jasoz: "iz.: kode zibila; zigor-kodea".

barra kode, barra-kode
iz. Marra paralelo lodi eta mehez eta zenbakiz osaturiko kodea, datuak marretan eta marra arteko hutsuneetan jasoak dituena eta irakurgailu optiko batez deskodetzen dena. Erresuma Batuko gobernuak genetikoki eraldatutako elikagaiak identifikatzeko barra-kodea ezartzera behartu nahi ditu bioteknologia-enpresak.

Aztergaia: barra-kode

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z10: LBeh78 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

kode 1 iz. Informazio jakin bat irudikatzeko eta igortzeko helburua duen sinbolo sistema; ikurretan eta ikur multzoetan egituraturiko erlazio sistema zehatza. Keinu kodea. Kode genetikoa. Hizkuntza kodea. Barra kodea.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu barra(-)kode formarik.

barra(-)kode 74: Argia 8, Berria 6, Deia, DiarioVasco 4, EiTB 13, Elhuyar 9, Elkar 4, Consumer 10, HABE, Laneki 18.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

barra(-)kode 9: Berria 5, Iban Zaldua 2, Edorta Agirre 2.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: barra-kode (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa kode sarreran.

identifikazio kode, identifikazio-kode
iz. Bakoitzari identifikazio-kode bat esleitu zaio. Dokumentu guztiek identifikazio kode bat dute, CELEX deritzona.

Aztergaia: identifikazio-kode

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh42 2024-02-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 36 (Berria 1, Deustuko Unibertsitatea 1, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 2, Consumer 1, Espainiako Gobernua 10, Goiena 4, Laneki 14, UEU 2); ETC 37.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 (identifikazio fiskaleko kode) / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: identifikazio-kode (Ekon. TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa.

iturburu kode, iturburu-kode
iz. inform. Programazio-lengoaian idatziriko testu-lerroen multzoa, ordenagailuak programa bat exekutatzeko egin behar dituen urratsak jasotzen dituena. Kode irekiko aplikazioa izaki, aplikazioaren iturburu kodea edozeinen eskura dago.

Aztergaia: iturburu-kode

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:LBeh 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): iturburu-kode 35: Elhuyar 33 (adib.: “Horregatik, eta iturburu-kodea eskuragarri duelako, esan daiteke GNU/Linux sistema segurua dela”), Berria 2 (adib.: “Hori bai, iturburu-kodea ez zegoen eskuragarri; horregatik ez zen software librea”); iturburu kode 4, Berria (adib.: “Oraingoz, sistema eragilearen bertsio librearen iturburu kodea eskuragarri jarri dute proiektuaren webgunean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: iturburu(-)kode 5, Berria (adib.: “Windowsen iturburu-kodea argitaratuko duela dio Microsoftek”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta erabilia informatikan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa iturburu sarreran.

Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Inform.

kode genetiko
iz. Azido nukleikoetan dagoen informazio genetikoa, proteinen sintesia ahalbidetzen duena. Azken batean, kode genetikoa aminoazidoen kode bat da. Teknika horren bitartez kode genetikoa eralda baitaiteke.

Aztergaia: kode genetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2024-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 64 (Argia 3, Berria 10, EiTB 3, Elhuyar 21, Elkar 7, Consumer 5, Goiena 2, Laneki 1, UEU 12) / ETC: 324 / Dabilena: 225

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: kode genetiko; gene-kode código genético / Adorez: 0 / Labayru: kode genetiko Biol. código genético / NolaErran: code génétique gene kode – kode genetiko / Euskalterm: kode genetiko (termino onartua da)

Bestelakoak

degeneratu da/du ad. Endekatu. Mutazioaren emaitzak interpretatzean, gogoan izan behar dugu, lehenik, kode genetikoa degeneratua dagoela. kode 1 iz. Informazio jakin bat irudikatzeko eta igortzeko helburua duen sinbolo sistema; ikurretan eta ikur multzoetan egituraturiko erlazio sistema zehatza. Kode genetikoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

kode ireki
iz. inform. Software libreak erabiltzen duen kodea, iturburu-kodea edonoren eskura jartzen duena. Programa doan izanen da kode irekian, eta beste enpresa batzuek erabili ahal izanen dute.

Aztergaia: kode ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:Aldiri [8] 2025-06-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 112 (Aizu 2, Argia 3, Berria 39, Deia 3, EiTB 7, Elhuyar 3, Consumer 1, Goiena 3, Jakin 4, Laneki 18, UEU 29) / ETC: 799 / Dabilena: 983

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: kode ireki (Inform.) código abierto / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: kode ireki (TN da).

Bestelakoak

iturburu(-)kode iz. inform. Programazio-lengoaian idatziriko testu-lerroen multzoa, ordenagailuak programa bat exekutatzeko egin behar dituen urratsak jasotzen dituena. Kode irekiko aplikazioa izaki, aplikazioaren iturburu kodea edozeinen eskura dago.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

inform

kode zibil
iz. zuz. Pertsonei, ondasunei, oinordetzei, betebeharrei eta kontratuei dagozkien legeak biltzen dituen arautegia. Estatu Batuetan pertsona batek ongia edo gaizkia egin duen ondorioztatzeko ez dira hemen bezala kode zibiletan oinarritzen. Espainiako Kode Zibila lau liburutan egituratua dago.

Aztergaia: kode zibil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:35 2000-06-14 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:GIZ [2]+EHdefadib 2025-05-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 1.193 / ETC: 4.300 / Dabilena: 1.010

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: kode zibil (Zuz.) código civil / Adorez: 0 / Labayru: Kode Zibila: Código Civil / NolaErran: le code civil kode zibila / Euskalterm: Kode Zibil (TN da).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

mandatu 4 iz. zuz. Espainiako Kode Zibilean arauturik dagoen kontratu mota, alderdietako batek egintza juridikoetarako ordezkaritza edo negozio baten edo gehiagoren kudeaketa beste alderdiaren esku uzten duena. eransketa 1 iz. Eranstea. Kode Zibilaren argitaraldi berriari egindako eransketen eta zuzenketen oinarriak argitzeko. eskubidedun adj. Aipatzen den eskubidea duena. || Kode Zibilaren herritarrak eskubidedun dira bizimodu zibilean. gordailu 5 iz. zuz. Gordailuzain baten esku uzten den ondasuna edo dirua; horretarako bi alderdien artean egiten den hitzarmena. Kode Zibilaren 1768. artikuluaren arabera, gordailuzainari gauza erabiltzeko ahalmena ematen zaionean, kontratuak gordailu izaera galtzen du. hiribildu iz. Historian zehar agintaritza zuenak emaniko arau berezi batzuen bidez herri batzuei eman izan zaien titulua, hiri bati emandakoa baino maila apalagokoa izan dena. Kode Zibilak Bizkaiko hiribilduetan du indarra. jarraiko adj. Ondoren datorrena, jarraian datorrena. Bera da jarraiko orrialdeotan dugun Kode Zibilaren atariko hitzaldiaren egilea. kode 3 iz. zuz. Arautegia. Kode Zibila eta Zigor Kodea. tipifikatu du ad. Batez ere zuz. Egitate edo gertaera bat aldez aurretik ezarritako tipo edo mota jakin baten arabera sailkatu. Kode zibilak tipifikaturiko kontratuak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Bide batez, kode 3 ‘kode zibila’ gisa definitu

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zibil.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, kode sarreran.

kodeina
iz. med. Opioaren alkaloidea, besteak beste, eztula baretzeko eta mina arintzeko erabiltzen dena. Kodeina duten jarabeek mendekotasuna sorraraz dezakete.

Aztergaia: kodeina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:IrEm 2025-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 15 (Argia 3, Berria 1, Elhuyar 2, Elkar 1, Consumer 3, Laneki 1, UEU 4) / ETC: 75 / Dabilena: 45

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: kodeina iz. (Med.) codeína / Adorez: kodeina iz. codeína / Labayru: kodeina 1 iz. Kim. codeína / NolaErran: 0 / Euskalterm: kodeina (Med. termino onartua).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta dagokion markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

med.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke" (2007-11-12)

kodeketa
iz. Kodetzea. Espainiako kodeketa zibila XVIII. mendean hasi eta XX. mendearen hasieran burutu zen zuzenbidearen kodeketa deritzon prozesu orokorrean kokatzen da.

Aztergaia: kodeketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(des)kodeketa (eta dekodaketa) 3: OinElektr/BBB ("Kodeketa eta deskodeketa"), X. Mendiguren B. ("Eredu honek sorburu-testuaren dekodaketa errepresentazio semantiko hizkuntz unibertsal bat sortzearekin lotzen du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kodeketa : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 19; deskodeketa : HiztEn, Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deskodeketa : ElhHizt, HiruMila; kodeketa : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "kode, kodetu, kodeketa, deskodetu, deskodeketa".

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

-keta eta -tze osaerakoak proposatzen dira, eta erabilerak argituko du horien arteko lehia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

kodetu, kode/kodetu, kodetzen
1 du ad. Mezuez mintzatuz, kode bateko arauen bitartez eratu. Testuak finkatu behar dira, kodetu eta sistema informatiko berezia garatu.
2 du ad. zuz. (Legeak) kode bat eratuz bildu edo antolatu. Legeria zibila kodetzeko premia.
3 du ad. biol. (Gene batek edo ADN sekuentzia batek) proteina jakin baten kode genetikoa zehaztu edo eduki. Gorputzak infekzioei aurre egiteko behar dituen molekulak geneek kodetzen dituzte. D178N mutazioak eragiten du PRNP geneak kodetzen duen proteinaren konfigurazioa aldatzea.

Aztergaia: kodetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

kodetu, kode(tu), kodetzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

kodetu, kode(tu), kodetzen.

kodetzaile
1 adj./iz. Gailuez mintzatuz, informazioa kodetzen duena. Aparatu kodetzailea. Azkenik, kodetzaile horietako batzuen ahalmena nola handitu dezakegun ikusiko dugu. Kodetzaile digitalak kodetu egiten du mikrofonoak sortutako audio-seinalea.
2 adj. biol. Geneez edo ADN sekuentziez mintzatuz, proteina jakin baten kode genetikoa zehazten edo edukitzen duena. 39.000 gene kodetzaile ditu patatak.

Aztergaia: kodetzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:42 2000-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

kodetze
iz. kodetu aditzari dagokion ekintza.

Aztergaia: kodetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:30 2000-06-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: codificación.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

kodex
iz. Liburu gisa josiriko eskuizkribua, bereziki inprenta asmatu aurrekoa. Erdi Aroko kodex erlijiosoetako ilustrazioak.

Aztergaia: kodex

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-04-05
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2005-03-22 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

kodize EB 1: Arti MaldanB ("Orain apurtu dute gure kodizea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kodize 9: Etxde 16 Seme ("beragandik eldu zaigun kodizean agertzen zaizkigunak"), Vill 6 ("ezagutzen ditugun bi kodizeok kopiak izanik", "atal berezi bat jarri dugu bi kodizeen artean dauden aldaeren kontu emateko", "Arantzazuko kodizean", "Derioko kodizean", "kodizean '(sic)' horren aurreko hitza horrela azaltzen dela adierazi nahi da", "bi kodizeen fotokopia"), HizkLiter ("Garaiko kodizeetan ikus daitekeenez..."), Emakumeak eta feminismoa ("izan ere, sarritan, lekaimeak baitziren kodizeetako eta beste erlijio-liburu batzuetako miniaturak egiten zituztenak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kodize : DFrec 1, AB38 1, AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kodize : EuskHizt ([esp.] ik. kodex), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; kodex : EuskHizt [nart.] // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal códice / codex formen ordainak: kodex : HiztHand; kodize : HiruMila, ElhHizt; sendagai-liburu : HaizeG FB; sendagai-bilduma : Casve FE (sendageibildüma), HaizeG FB // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, T-L LBF, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): codex, manuscrit ancien; it (S. Carbonell): codice (libro manoscritto anteriore all'invenzione della stampa); Ecc. parte del messale e del breviario riservata a una diocesi o corporazione particolare; ca (DCC): còdex; en (Collins): manuscript, codex; de (Langenscheidts): Kodex, alte Handschrift.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak erabakitzekoa da oinarrizko bi irizpideotako zein den hobestekoa: a) erabili, kodize erabili da (es-it da, eta hau izan liteke fonetikaz egokiena); b) nazioarteko forma, aldiz, kodex da (fr-en-de).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-04-05) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

posta kode, posta-kode
iz. Posta-barruti bati dagokion kodea. Zein da zure herriko posta-kodea?

Aztergaia: posta kode

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BEZ: "Posta Kodea (PR): Código Postal".

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

posta sarreran arautua, azpisarrera gisa.

zigor kode, zigor-kode
iz. zuz. Delituei eta hutsegiteei dagozkien legeak jasotzen dituen arautegia. Espainiako Zigor Kodearen azken erreforma. Europako zigor kodeetan nolabaiteko arrakasta izan zuten ideiak eta helburuak.

Aztergaia: zigor kode

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EOh
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 1.150, EPG: 157, ETC: 3.736.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: zigor-kode (Zuz.) código penal; Adorez: 0, Labayru: Zigor Kodea: Código Penal.

Bestelakoak

zigor 4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Penala. Zigor kodearen erreforma. Zigor Auzitegi Gorena. Kataluniako eta Espainiako alderdi batzuek ere zigor neurriak nahi dituzte. kode 3 iz. Zuz. Arautegia. Kode Zibila eta Zigor Kodea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zigor eta kode sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: zigor-kode edo zigor kode (Zuz.); zigor-zuzenbide edo zigor zuzenbide (Zuz.)

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, forma berririk orain erantsi gabe.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus