Euskaltzaindiaren Hiztegia

23 emaitza kirol bilaketarentzat - [1 - 23] bistaratzen.

kirol
iz. Gorputz ariketa berezkoa duen jarduna, eta bereziki jokoa, bakarka edo taldean egiten dena; jardun horren era berezi eta arautuetako bakoitza. Futbola eta gainerako kirolak. Kirola oso onuragarria da osasunerako. Gene bikainak ditu kirolean aritzeko. Asmoa da itsas kirolak sustatzea inguru horretan ere. Euskal kirolak eta musa maite zituen. Jende ugari hurbildu zen kirol-jaialdiaz gozatzera. Kostaldeko herrietan kirol-arrantza gero eta indar handiagoa hartzen ari da. Kirol gaiak saltzen dira denda horretan. Horri esker kirol-hegazkinak pilotatu ditut. Lanean ohituta daude ni kirol jantziekin ikusten, segidan joaten naiz entrenatzera eta. Kirol ekipamenduei dagokienez, 1 000 000 euro jarriko dira futbol-zelaiak berritzeko.

Aztergaia: kirol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kirol elkarte; kirol gai; kirol klub; kiroldegi, kirol klub; kirol zelai, kiroldegi.

Lantaldearen irizpideak
Atzera egiterik ez dago

forma -a organikorik gabea berretsi du batzordeak aho batez, nahiz jakin kirola ageri dela RSn lehen eta Ipar. orain: oso hedatua baitago -a gabe.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-a org.

arrisku kirol, arrisku-kirol
iz. Kirolariaren osotasun fisikoa edo bizitza arriskuan jar dezakeen kirol mota. Hori bai, jakin behar duzu eskia arrisku kirola dela eta istripu bat izan dezakezula. Arrisku-kirolak egiteak estresa sortzen du.

Aztergaia: arrisku-kirol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:GIZ [1] 2025-04-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB : 18 / ETC : 61 / Dabilena : 31

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: arrisku handiko kirol deporte de alto riesgo / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0 / BerriaEL: arrisku kirol* e. abentura kirol .

Erdaretako formak

es deporte de riesgo / fr sport extrême: Elhuyar: arrisku-kirol, arrisku handiko kirol / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, nahiz eta abentura(-)kirol moduko moldeak ere erabiltzen diren.

eskola kirol, eskola-kirol
iz. Eskola-orduetatik kanpo egiteko antolaturiko kirol-jarduera, umeak eta gaztetxoak kirolean eta kirolaren bidez heztea helburu duena. Eskola-kirolaren lehiaketa-sisteman ez dago sailkapenik, parte hartzeari ematen zaio garrantzia emaitzaren gainetik.

Aztergaia: eskola-kirol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:012 2003-02-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z10:LBeh64 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eskola-kirol 8: Jon Torner, Berria , EiTB 6. // eskola(-)kirol 212.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eskola-kirol 18, Berria .

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

adib: benjamin 1 iz. Kirol. Espainiako kirol mailen banaketan, 9-10 urteko kirolaria; adin horretako kirolariak hartzen dituen maila. Hainbesteko garrantzia ez emateko, eskola kirolean, benjaminetan ez da sailkapenik egiten.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Termino normalizatua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eskola eta kirol sarreretan.

herri kirol, herri-kirol
iz. Landa inguruko lanbide tradizionaletan oinarritzen den kirola. Arratsaldean herri kirolek hartuko dute lekukoa; harri jasotzen Goenatxo arituko da eta Etxebeste-Txapartegi eta Olasagasti-Saralegi aizkolarien arteko lehia ikusteko aukera izango dute gerturatzen diren guztiek. Herri kirola eta atletismoa uztartuko dituzte bi kirolariek.

Aztergaia: herri-kirol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:15 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z10:LBeh208 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

herri(-)kirol 2459. // LB : 1.918; EPG : 158, ETC : 5.157.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

herri(-)kirol 158. // Elhuyar: herri-kirol deporte rural; Adorez: 0; Labayru: herri-kirol 1 iz. deporte rural

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "Deportes populares".

adib: herri 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Herriari dagokiona; askotan, goi mailakoa edo landua ez den herri alderdiari dagokiona. Ik. herrikoi. Herri demokrazia. Herri batasuna. Herri jakintza herriarentzat nahi. Herri kantak. Herri literatura. Herri kirola eta atletismoa uztartuko dituzte bi kirolariek. Liburu horretan, Euskal Herriko tradizioak, herri medikuntza, erran zahar eta ipuinak bildu dira. kirol iz. Gorputz ariketa berezkoa duen jarduna, eta, bereziki, jokoa, bakarka edo taldean egiten dena; jardun horren era berezi eta arautuetako bakoitza. Futbola eta gainerako kirolak. Kirolak oso onuragarriak dira osasunerako. Kirolean aritu. Herri kirolak. Itsas kirolak. Euskal kirolak. Kirol zelaia. Kirol jaialdia. Kirol lehiaketak antolatu. Kirol elkarteak. Kirol arrantza. Kirol gaiak saltzen diren denda. Kirol hegazkina. Partidaren ostean, amari eramaten dizkio kirol jantziak garbitzeko

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kirol.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

herri sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa herri eta kirol sarreretan.

kirol elkarte, kirol-elkarte
iz. Aurten ere jokatuko dituzte esku-pilota eta pala txapelketak Aian, herriko kirol elkarteak antolatuta. Dortsala eskuratzeko, 15 euro ordaindu behar dituzte kirol-elkarteko bazkide ez direnek.

Aztergaia: kirol-elkarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh58 2022-05-10 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:GIZ [1]+EHdefadib 2025-05-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB : 924; ETC : 3.150 / Dabilena : 2.977

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: 0; Adorez: 0; Labayru: 0, NolaErran: 0 / Euskalterm: kirol-elkarte (termino onartua da).

Bestelakoak

klub 1 iz. Hainbat jolas edo kirol elkarteri ematen zaien izena. Futbol kluba. Klubera joan ziren afaltzera. // adib: kirol iz. Gorputz ariketa berezkoa duen jarduna, eta, bereziki, jokoa, bakarka edo taldean egiten dena; jardun horren era berezi eta arautuetako bakoitza. Futbola eta gainerako kirolak. Kirolak oso onuragarriak dira osasunerako. Kirolean aritu. Herri kirolak. Itsas kirolak. Euskal kirolak. Kirol zelaia. Kirol jaialdia. Kirol lehiaketak antolatu. Kirol elkarteak. Kirol arrantza. Kirol gaiak saltzen diren denda. Kirol hegazkina. Partidaren ostean, amari eramaten dizkio kirol jantziak garbitzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Konbinazio librea da eta adibide gisa mantentzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa kirol sarreran.

kirol eskalada, kirol-eskalada
iz. Eskalada mota, iltzeak edo heldulekuak aurrez finkatuak dituen hormetan egiten dena. Kirol eskaladan aritzen diren askok ez dute neguko eskaladan aritzeko behar adinako prestakuntzarik izaten. Eskalada klasikotik kirol-eskaladarako jauzia egin zuten eta txapelketetan parte hartzen hasi ziren.

Aztergaia: kirol-eskalada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

kirol instalazio, kirol-instalazio
iz. Batez ere pl. Punta-puntako kirol-instalazioak eraikitzen ari dira. Kirol instalazio guztiak itxita zeuden. Bartzelonako kirol-instalazio bateko teilatua behera etorri da.

Aztergaia: kirol-instalazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z10: LBeh100 2021-01-19 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:Laneki [9]+EHdef+adib 2026-01-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu kirol-instalazio formarik.

kirol(-)instalazio 182: Argia 3, Berria 24, Deia 2, Deustuko Unibertsitatea 3, DiarioVasco 24, Euskal Herriko Agintaritza 2, EiTB 35, Erlea, Consumer 53, Espainiako Gobernua 7, Goiena 13, Gomylex, Laneki 7, Nafarroako Gobernua 2, Uztarria 5. // EEC : 322 / LB : 181 / ETC : 963 / Dabilena : 1339.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

kirol(-)instalazio 26: Berria 24, Txema Ramirez de la Piscina, Aingeru Epaltza. // Elhuyar: kirol-instalazioak : instalaciones deportivas / Adorez: kirol instalazioa : instalación deportiva / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: kirol-instalazio (TN da).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: instalación deportiva.

def: aldagela 2 iz. Kirol instalazioetan eta kidekoetan, arropak aldatzeko erabiltzen den gela. Aldageletara sartu. // tribuna 2 iz. Aire zabaleko ekitaldi bat ikusteko oholtza goratua, bereziki agintarientzat edo ikusle talde mugatu batentzat ezartzen dena; kirol instalazio eta kidekoetan, agintarientzat edo ikusle talde aukeratu batentzat bereizitako eremua, ekitaldia ikusteko ikuspegirik egokiena duena. Tribunan jarriko gara denok eta jende garrantzitsua izango gara. Futbol-zelaiko tribuna nagusiaren azpialdean kokaturik dago pista berria. // adib: instalazio 2 iz. Jarduera jakin batean aritzeko prestatua den eraikina, hartarako beharrezkoak diren tresna eta baliabideez hornitua dena. Kirol instalazioak.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lehendik adibidea zen eta hala mantentzekoa da, libre samarra denez, baina kirol sarreran ere jasotzea komeni da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

kirol jarduera, kirol-jarduera
iz. Kirol-jarduera gogorra egin ondoren muskuluak nekatuta egoten dira. Herrian antolatzen diren kirol jarduera guztietan emakumezkoei parte hartzeko aukera bermatzeko. Eskolaz kanpoko kirol-jarduerak.

Aztergaia: kirol-jarduera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z10: LBeh156 2020-10-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu kirol(-)jarduera formarik.

kirol(-)jarduera 366: Aizu 5, Argia 5, Berria 64, Deia 6, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 78, Euskal Herriko Agintaritza 4, EiTB 29, Elhuyar, Elkar, Consumer 46, Espainiako Gobernua 21, Goiena 27, Gomylex 4, Jakin 4, Laneki 45, UEU 14, Uztarria 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

kirol(-)jarduera 27, Berria .

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Konbinazio librea da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

kirol lege, kirol-lege
iz. Kirolari bati dagozkion jendetasunaz eta egokitasunaz aritzen denaren jokaera edo jarrera. FIFAk asko hitz egiten du kirol-legeaz eta joko garbiaz, baina, gero, ez du esandakoa praktikan jartzen. Kontuak kontu, John McCain izan da porrota kirol legez hartu duen bakarra.

Aztergaia: kirol-lege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2020-06-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

kiroltasun aztertzean proposatua. Erabilia eta egokia da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Azpisarrera gisa jasotzekoa kirol sarreran.

kirol lehiaketa, kirol-lehiaketa
iz. Datozen lau urteetan ezingo du parte hartu nazioarteko kirol-lehiaketetan. Kirol lehiaketak antolatu. Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol-lehiaketetan.

Aztergaia: kirol-lehiaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef+adib [8+2] 2024-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 65 (Argia 4, Berria 20, Deustuko Unibertsitatea 1, DiarioVasco 9, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 11, Elkar 1, Consumer 1, Espainiako Goberanu 7, Goiena 1, Jakin 1, Laneki 3, UEU 5) / ETC : 289 / Dabilena : 259

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: kirol-lehiaketa, kirol-lehiaketa ez-ofizial, kirol-lehiaketa ofizial, kirol-lehiaketa profesional, kirol-lehiaketa ez-profesional (termino onartuak dira).

Bestelakoak

arbitratu 1 du ad. kirol. Zenbait kirol lehiaketatan, arauak betearazi. arbitro 1 iz. kirol. Zenbait kirol lehiaketatan, arauak betearazten dituen pertsona. berdindu 2 du ad. (nor osagarririk gabe). Kirol-lehiaketa batean, kirolari edo talde batek, aurkariaren tanto edo puntu kopuru bera izan. berdinketa 2 iz. Kirol-lehiaketa batean kirolari edo talde guztiek tanto edo puntu kopuru bera duten emaitza. dopatu 1 da/du ad. Kirol lehiaketa batean eraginkortasuna hobetzeko, legez kanpoko gai suspergarriren bat hartu edo harrarazi. dopatze iz. Kirol lehiaketa batean eraginkortasuna hobetzeko, legez kanpoko gai suspergarriren bat hartzea edo harraraztea. emaitza 3 iz. Matematika-eragiketen, beste eragiketa batzuen, kirol-lehiaketen eta kidekoen ondorioa. kopa 3 iz. Txapelketa batean, eta, bereziki, kirol lehiaketa batean, garaile gertatzen denari ematen zaion kopa modukoa. kopa(-)txapelketa iz. Kanporaketa bidezkoa den kirol-lehiaketa, finalera iritsi diren bi lehiakideen edo taldeen artean garaile gertatzen denak irabazten duena. kirol iz. Gorputz ariketa berezkoa duen jarduna, eta, bereziki, jokoa, bakarka edo taldean egiten dena; jardun horren era berezi eta arautuetako bakoitza. Kirol lehiaketak antolatu. lehiaketa 1 iz. Sari bat irabazteko elkarren lehian egiten den jarduna. Kirol lehiaketa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

kirol oinetako, kirol-oinetako
iz. Kirola egiteko edo eroso ibiltzeko oinetako mota. Zapata gorri takoidunak erantzi, poltsan gorde eta kirol oinetakoak jantzi ditu.
kirol olinpiko
iz. Baina kontuan hartu behar da xakea kirol olinpikoa dela, ez dela joko hutsa.

Aztergaia: kirol olinpiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

kirol poltsa, kirol-poltsa
iz. Korrika egitera zihoanean erabiltzen zuen kirol-poltsa berbera erabiliko zuen igerilekura joateko. Euskal Selekzioaren kirol poltsa ofiziala.

Aztergaia: kirol-poltsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh34 2024-02-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB : 67 (Argia 1, Berria 2, DiarioVasco 2, EiTB 29, Elkar 30, UEU 3) / ETC : 216

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

kirol portu, kirol-portu
iz. Aisialdirako eta kirolerako itsasontziak lotzeko eraikitako portua. 2006. urtetik kirol-portua ere badu Bermeok. Bi orduko itsas bidaia izango da, 16:50ean kirol portutik abiatuta.

Aztergaia: kirol-portu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh50 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB : 161; ETC : 711

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: kirol-portu puerto deportivo, puerto de recreo, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: laket-portu – atsegin-portu – kirol-portu (port de plaisance) / Euskalterm: kirol-portu (Merkat. TN da; es puerto deportivo).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da kirol eta portu sarreretan.

kirol proba, kirol-proba
iz. Kirol proba askotan parte hartu duzu zuk, ezta? Taldeak sei kidez osatuko dira: kirol-proba bakoitzerako kirolari bana eta antolaketa-lanetan aritzeko seigarren lagun bat.

Aztergaia: kirol-proba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

kirol talde, kirol-talde
iz. Kirol taldeei ematen zaizkien dirulaguntzak ere eztabaida iturri izan dira azken egunotan. Euskara ez da batzen gaituena, futbol-taldea baizik; beldurrik gabe aitortzen dugu zein kirol-taldetakoak garen.

Aztergaia: kirol-talde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

kirol zelai, kirol-zelai
iz. Baiona Miarritzeren aurka ariko da errugbian Dauger kirol zelaian. Mukuru zen kirol-zelaia.

Aztergaia: kirol-zelai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-12-18 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:GIZ [1]+EHdefadib 2025-05-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KIROL-ZELAI Campo de deportes. v. kiroldegi. [Herriko kontseiluak] erabaki du kirolzelai bat gehiagoren egitea. Herr 23-1-1997, 2. Aldi hartan, Donostiako kirol-zelairako [...] relieve-lanean ari nintzen. "Campo de deportes". MEIG IX 138 (en colab. con NEtx). Aviron baionesaren kirola-zelaiaren ondoan. Larre ArtzainE 167. Orrelako txasko asko pasa dira plazetan eta frontoietan edo kirol-zelaietan. Albeniz 94

adib.: kirol iz. Gorputz ariketa berezkoa duen jarduna, eta, bereziki, jokoa, bakarka edo taldean egiten dena; jardun horren era berezi eta arautuetako bakoitza. Futbola eta gainerako kirolak. Kirolak oso onuragarriak dira osasunerako. Kirolean aritu. Herri kirolak. Itsas kirolak. Euskal kirolak. Kirol zelaia. Kirol jaialdia. Kirol lehiaketak antolatu. Kirol elkarteak. Kirol arrantza. Kirol gaiak saltzen diren denda. Kirol hegazkina.

kirol(-)zelai 16: Consumer (“ez ditugu ikusi erabilera anitzeko kirol-zelaiak”), Berria 11 (“Kirol zelaian ez ezik, bestelako norgehiagoketan ere jarduna da”), Euskaltzaindia (“Euskal Herriko bost kirol-zelaitan”), Argia 2 (“1970ean Liberation egunkariak plazaratu zuen militante goxistak kirol zelaietan atxilotzeko zeukaten plana”), DiarioVasco (“Aldi berean, Ikastolako kirol zelaian Gorritiren poneyak eta baita "Kiki, Koko eta Moko" pailazoen ikuskizuna”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

kirol(-)zelai 114: Herria 66, Berria , Bernardo Atxaga, Ramuntxo Etxeberri, Koro Navarro, Xabier Mendiguren Elizegi, Piarres Aintziart, Koldo Biguri, Koldo Izagirre, Josu Zabaleta…

LB : 33 (Argia 2, Berria 17, DiarioVasco 1, Elkar 7, Consumer 2, Euskaltzaindia 1, Laneki 1, UEU 2) / ETC : 530 / Dabilena : 155

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: kirol-zelaia : campo de deporte / Adorez: kirol zelai :iz. campo de deporte / Labayru: kirol-zelai iz. campo de deportes. Kirol-zelaia prestatuta dago partidurako / NolaErran: ils se sont installés sur le terrain de sport après avoir faussé la serrure kirol zelaian paratu dira, sartzeko zerrakia bortxaturik / Euskalterm: kirol-zelai .

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, eta aski izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa kirol sarreran.

kirola egin
du ad.-lok. Kirol batean edo batzuetan halako maiztasunez aritu; kirolen batean aritu. Inoiz ez da berandu kirola egiten hasteko. Kirola egitea gustatzen zait. Inoiz ez zion kirola egiteari utzi. || Paraje zoragarria kirol pixka bat egiteko. Kirol asko egiten dut.

Aztergaia: kirola egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

kirolari
iz. Kirolean aritzen den pertsona; bereziki, kirola lanbide duena. Kirolari ospetsua.

Aztergaia: kirolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
kiroldegi
iz. Hainbat kiroletan aritu ahal izateko prestatua dagoen instalazioa. Jolastokiak eta kiroldegiak.

Aztergaia: kiroldegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
kirologia
iz. Eskuen eta nortasunaren arteko erlazioen azterketa.

Aztergaia: kirologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm 2000-06-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

kirolzale
adj./iz. Kirolean aritzen dena, kirolen zalea dena. Ik. kirolari. Oraingo gazteria oso da kirolzalea. Kirolzale amorratua zarenez, derrigorrezko galdera egin beharko: Betis ala Sevilla?

Aztergaia: kirolzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-l+z-: forma berrietako morfema-junturetan -lz- bezalako afrikatu gabeak dira hobestekoak; besterik dira -ltz- moduan eginak iritsi zaizkigunak (cf. erdaltzale, euskaltzale , etab.).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  ' kiroltzale ez?'

 - Erabakia:  BAgiria (1998-01-30): ' Kirolzale sarrera bere horretan uztea eskatu du batzordeak eta hala onartu da'.

kirolzaletasun
iz. Kirolerako zaletasuna. Tolerantzia eta kirolzaletasuna bultzatzeaz gainera, gainerako kideak eta jokatzeko arauak errespetatzen irakatsi behar da. Gure kirolzaletasunarekin ama eta arreba ere kutsatu ditugu jada.

Aztergaia: kirolzaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:MAT [3] 2025-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEC : 20 (Goiena 4, Elkar 3, Aiaraldea 2, Aiurri 2, Euskaltzaindia 1…) / LB : 8 (Aizu 1, Berria 1, EiTB 1, Elkar 2, Consumer 1, Euskaltzaindia 1, Goiena 1) / ETC : 49 / Dabilena : 55

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus