Euskaltzaindiaren Hiztegia

138 emaitza ke bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

ke
1 iz. Erretzen ari den edo oso beroa dagoen zerbaiti darion gas multzoa. Suaren, kandelaren, intsentsuaren kea. Ke zuria, beltza. Kea dariola. Ke urdin bat zerion etxe kaskoari. Ke lodia. Tabakoaren ke urrintsua. Kez eta kedarrez belztua. Tabako keak kalte egiten dio. Goiak egur hezearen kea du kolore.
2 iz. (Erkaketa eta esapideetan). Kea bezala suntsitu, desegin. Kea bezala joan dira ene egunak. Hilko zara eta hautsetan eta ketan geldituko dira zure ondasun guztiak.

Esaera zaharrak

Nahi ez duenak ilki dadin kerik, ez degiela surik. Su gaberik ez da kerik. Surik ez den lekuan kerik ez.

Aztergaia: ke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:03
azala kendu
du ad.-lok. Ik. zuritu 5. Bakailao gezatuari azala kendu, eta lau xerra polit egin itzazu. Frutaontzitik banana bat hartzen du, azala kendu, eta kosk egiten dio.
Ohiko lexiak

Aztergaia: azala kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

begi keinu, begi-keinu
iz. Begi bat, bestea zabalik dagoela, une batez itxi eta irekitzea, gehienetan norbaiti zerbait adierazteko. Kearen artetik irribarre egin zidan, eta begi-keinu bat. || Oharkabean behin eta berriz bi begiekin egiten den keinua. Urduri jartzen denean begi keinuak egiten ditu.

Aztergaia: begi keinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "begikeinu [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

begiak kendu
du/dio ad.-lok. Norbaitengandik edo zerbaitetatik begirada beste leku batera eraman. Ezin zituen armatik begiak kendu. Zimurrak agertzen zituen ispilutik begiak kendu ohi zituen bezala. Txakurrari begirik kendu gabe. Ez die begirik ere kenduko gainetik.

Aztergaia: begiak kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIAK KENDU. Apartar la vista. "Apártate, begiak kendu gauza txarretatik" Izt. Dakuskezun gauzagaiti ez begiok espilurean kendu. Lazarraga 1153v. Ken ditzadala zugandik nere begiak. Lar SAgust 14. Toki batetik begiak kendu bage. Mb IArg 284. Zimurtuak agertzen zituan ispilluagandik emakume batek begiak kendu oi zituan bezala. AA III 422. Lanbide oietan guzietan begirik kendu etzuten, ez aldegin ere. Lard 465. Zakurrari begirik kendu gabe. Ag G 310. Eztautsie begirik be kenduko ganetik. Kk Ab II 135. Aren irudiari begiak kentzeke. Erkiag Arran 83. Aingeruk eztin begirik kentzen, Yolanda. NEtx LBB 149. Artistari begirik ez kendu, ba. MEIG IX 133 (en colab. con NEtx). v. tbn. Cb Eg III 291. Astar II 137. It Fab 69. Inza Azalp 78. Or Mi 90. Auspoa 100, 134 (ap. ELok 318). SM Zirik 88. Basarri 28. Osk Kurl 198. Etxba Ibilt 472. Berron Kijote 189.

adib: desatsegin adj. Atsegina ez dena. Ik. ezatsegin. Gauza atseginak baino desatseginak izaten dira gehiago. Ikuskizun desatsegin hartatik begiak kenduz. Marmarti, mari-maistra, desatsegin hutsa da, gezurti amorratua.

begiak kendu 8: Berria 2, EiTB 4, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begiak kendu 11: Iñaki Mendiguren 2, Koro Navarro, Xabier Montoia, Anton Garikano, Bernardo Atxaga, Iñaki Mendiguren, Pablo Sastre, Paddy Rekalde, Peallo Zabala, Aritz Gorrotxategi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da begi sarreran ere.

beroarena kendu
dio ad.-lok. Gehiegikeriaz edo hanpaduraz esandakoa zuzendu. Horrek esaten duenari beroarena kendu behar zaio beti. Zer esan asmatu ezinik, lehengo gehiegikeriei beroarena kendu behar ote nien ezbaian.

Aztergaia: beroarena kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

kendu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bero sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Horrek esaten duenari beroarena kendu behar zaio beti.

bistatik kendu
da/du ad.-lok. Begien aurretik kendu. Ik. paretik kendu. Duela 40 urte bezala, orain ere jendeak auto zaharrak bistatik kendu nahi ditu. Horiek guztiak bistatik kendu behar dira.

Aztergaia: bistatik kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bizarra kendu
1 du ad.-lok. Bizarra moztu. Ik. bizarra egin. Bizargileak apaintzen du aurpegia, bizarra kenduta; baina egun gutxiren buruan belzten da, jaiotzen da bizarra, sustraitik atera ez zelako.
2 du ad.-lok. Zerbaiten ertzetan edo gainazalean sortu diren izpiak, bereziki metalezko atal batean sortu direnak, kendu. (Singularrean nahiz pluralean). Burdin atalari bizarrak kendu. Prentsa mekaniko batean bizarrak kentzen zaizkio altzairuari, bukaerako pieza lortu arte. || Sortu den bizarra kendu egin behar da, piezak berriro muntatu ahal izateko.

Aztergaia: bizarra kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera da, baina adiera gehitzea komeni da, burdinaren bizarrei erreferentzia egiten diena. Eta pluralean erabiltzen dela markatu.

bizia kendu
dio ad.-lok. Hil, erail. Kulpagabeari bizia kenduko diozu? Tiro batekin bizia kenduz.

Aztergaia: bizia kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZIA KENDU. Matar. "Assassinar [...] norbaiti bizia kendu" Lar. "Bizia kendu zion (V-arr, G-azp-goi, AN-gip, BN-arb)" Gte Erd 65. v. BIZIA EDEKI, BIZIA IDOKI. Blasfemariari bezala arrika bizia kendu. Mb IArg I 261. Jaunak kastigatu ta bertan bizia kendu zion. Cb Eg II 172. Hiri bizia khen artio / enük nahi zeditü. Xarlem 421. Jaunaren agintez bizia kendu zitzaion arrika. AA II 44. Lenbiziko topatzen / nauenak bizia / kenduko dirala da / gauza ikusia. It Fab 224. Kulpa gabeari bizia kenduko diozu? Lard 22. Bertze askori bizia khendu eta ifernura egotzi. Dv LEd 136. Bosti bizia kendu zitzaion / atzetik arrapatuta. Afrika 143. Gerra nai duben guziya, / berari kendu biziya. Xe 410. Izan zan egun atan bizia kentzea. AB AmaE 292. Jaungoikoarren, Mirei, ez niri bizia kendu. Or Mi 25. Magallaneseri indiyuak / biziya kendu zioten. MendaroTx 353. Bertoldari bizija kentzia erabagi eban. Otx 67. Bere haurrari behar ziola bizia khendu. Zerb IxtS 20. Tiro batekin bizia kenduz. Etxde JJ 154. Hegaztin inozenter bizia kentzea. Xa Odol 136. Ez bezait bizia kendu. Berron Kijote 210. Zeiñen tamala ain gazterikan / bizia ala kentzia! AZink 20. v. tbn. Ub 92. Gco II 52. Etch 628. Hb Esk 161. Laph 230. Arr GB 145. Bv AsL 122. Apaol 54. Inza Azalp 10. Ir YKBiz 292. Eguzk GizAuz 98. NEtx Antz 136. Auspoa 39, 79. Larz Senper 102. (Fig.). Gaztai-erdi bati bizie konduko zeoat, beintzat, ortaako modurik soertatzen bazaku. Lek EunD 36.

adib: bizi 5 iz. Landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna, hazteko, eraberritzeko eta ugaltzeko ahalmena ematen diena. Bizia eman zionari. Bizia kendu, galdu. Bizia barkatu. Bizia bihurtu. Biziaren eta heriotzaren artean. Guregatik bere bizia ematera. Bizia itsasoan sortu omen zen. Landare-bizia. Ez da gizonarentzat maitasuna baino gai nagusiagorik, ez bizi oinarriei atxikiagorik. Bizi arnasa. Bizi arriskua: hiltzeko arriskua. Biziaren azpian (agindu...): heriotzaren, heriotza zigorraren azpian. // kendu, ken, kentzen 4 du ad. Norbait, bereziki bere borondatearen aurka, gauzaren bat gabe utzi. Arkatza kendu zion. Lapurrak bidera irtenik, zeraman guztia kendu eta hil egin zuten. Bizia kendu zion. Besteri kenduriko izen ona bihurtzera behartuak gaude. Hitza kendu ziotelako. Lekua kenduko diguten beldurrez. Ez nioke inori kenduko kritikarako eskubidea. Zenbat kendu dizute soineko horregatik?: zenbat kostatu zaizu soineko hori? || Horrelako gauzek indarra eta bizitasuna kentzen diote ipuinari.

bizia kendu 32: Deia 2, Elkar, Berria 11, EiTB 11, Jakin, Argia 3, Erlea 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizia kendu 81: Berria 6, Herria 2, Elizen arteko Biblia 22, Imanol Zurutuza 5, Patxi Ezkiaga 5, Iñaki Segurola 4, Jose Morales 4, Joxerra Garzia 3, Pello Salaburu 2, Juan Kruz Igerabide 2, Xabier Amuriza, Koldo Izagirre, Aingeru Epaltza, Elena Touyarou, Fernando Morillo, Iñaki Mendiguren, Joan Mari Irigoien, Piarres Aintziart, Pedro Alberdi, Anjel Lertxundi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizi sarreran.

bizitza kendu
dio ad.-lok. Bizia kendu. Inork ez du besteei bizitza kentzeko eskubiderik.

Aztergaia: bizitza kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZITZA KENDU (Añ). "Ajusticiar, justiziatu, justiziaz bizitza kendu" Añ. Ta aien kabuan gero / esker ematea / izango da gogorki / bizitza kentzea. GavS 28. Zer egingo zenduke bizitzia kendu gura baleutsube? Mg CO 157. Berriro Jesusi bizitza kentzearekin. AA I 425. Ez deutsa bizitzia kenduko moruen ezpatiak. fB Ic II 288. Bat batian bizitza kenduagaz. Ur MarIl 29. Bizitza kentzea bezelako gizatxarkeria. Aran SIgn 38. Besten bateri gatx egitea edo bizitzea kendutea. Itz Azald 100. Amaika sator beltzi / bizitza kenduba. Tx B II 126. Uste gabean kenduko dizu / mundu ontako bizitza. Ostolaiz 119. v. tbn. JJMg BasEsc 101. CatLlo 60.

bizitza kendu 17: Deia (“Bizitza maileguan eman zaigu, eta batzuei bizitza kendu egiten zaie besteei emateko”), Berria 8 (“Big Brother-ek egin zuen entzutetsua, milaka ikusle finek disfrutatu dute bizitza kenduko zion gaixotasunaren progresioaz”), EiTB 5 (“Apezpikuaren ustez, inork ezin dio gizaki errugabe bati bizitza kendu”), Argia (“Bizitza, heriotza, maitasuna eta literatura dira liburu honen ardatz nagusiak. Jainko paganoa dago orrion atzean bere maiteari, X-i, bizitza kentzen eta ematen”), Laneki (“ekintzak bizitza kentzea badakar, zuzenekoa da”), DiarioVasco (“Bere burua, besterik ez bada ere, pittin bat maite duenak, ez du beste inor odoltsuki zigortzeko premiarik, are gutxiago besteri bizitza kentzeko beharrik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizitza kendu 8: Berria 2 (“Bizitza kendu diote maiteen duen proba, Tourra, korritzeko baimena ukatuta”), Joseba Zulaika (“Bizitza eman eta bizitza kentzeko agindua”), Josu Zabaleta (“Gau eta egun nerabilen auzotar atxikiezin hura han nuelako sentipena, ziurtasuna, eta ordutik ordura, minututik minutura, bizitza kentzen ari zitzaidala orobat”), Joseba Sarrionandia (“Gizonaren bizitzan bi emakume daude, bizitza eman zizuna eta bizitza kenduko dizuna”), Esteban Antxustegi (“Gauza berdinak egin ditzaketenak berdinak dira, eta, dagoen gauzarik handiena eta txarrena - bizitza kentzea - egin dezaketenek gauza berdinak egin ditzake”), Patxi Altuna (“eta, horrekin, ez dakidala burutik pasa ere bekatu arin bat egitea mundu guztiagatik, ez eta inork bizitza kentzeagatik”), Juan Martin Elexpuru (“Ugazaba batek bere morroia justiziaren aurrera eramaten badu lapurreta txiki batengatik, bizitza kenduko diote dohakabe honi, eta, ondorioz, auzoak begitan hartuko du ugazaba”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bizia kendu azpisarrera egitea proposatu dugu eta forma honek adiera bera du; baina azpisarrera hori sartu ahal izateko bizitza formari ‘bizialdia’ adiera gehitu beharko litzaioke. Adiera hori gehitzen bada, bizitza kendu azpisarrera gisa jaso.

bularra kendu
1 dio ad.-lok. Umeari bular esnea emateari utzi. Hiru urtean Anak berekin eduki zuen haurra, eta bularra kendu zionean (...). Amak haurtxoari bularra kentzea pentsatu du.
2 dio ad.-lok. Ebakuntza bidez ugatza erauzi. Ik. mastektomizatu. Lagunari bularra kendu diotela esango diot gaur; baina ondo dagoela.

Aztergaia: bularra kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

burutik kendu
du/zaio ad.-lok. Zerbait pentsatzeari utzi. Burutik ezin kendu dut haren agur tristea. Burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela.

Aztergaia: burutik kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

kendu: -tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Burutik ezin kendu dut haren agur tristea. Burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela.

egarria kendu
da/du ad.-lok. Egarria ase. Edari haiek ez ziguten inondik ere egarria kentzen.

Aztergaia: egarria kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adiera azaldu ahal izateko.

elurra kentzeko makina
iz. Errepide, kale eta kidekoetatik elurra kentzeko erabiltzen den ibilgailua, elurra bidetik baztertzen duena. Kale batzuetatik ez da oraindik ere elurra kentzeko makina pasatu.
eskubidea kendu
du ad.-lok. Ez nioke inori kenduko kritikarako eskubidea. Hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea kendu zaiela nabarmendu dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eskubidea kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

gainetik kendu
1 du ad.-lok. Soinetik kendu. Txaketa gainetik kendu eta lurrera bota nuen. Tontorrera igo ostean motxila gainetik kentzen dugunean bezala. Poz ederra hartuko zuen txapa zahar horiek guztiak gainetik kenduta!
2 du ad.-lok. Gaitzez edo sentimendu mingarri edo desatseginez mintzatuz, gainditu, menderatu. Ajea gainetik kendu ezinik nenbilen. Bazkalondoko loaren orratzak gainetik kendu ezinik. Izuak eta aurreiritziak gainetik kenduz. Oraindik sustoa gainetik kendu gabe nago. Ezin dut tristura gainetik kendu. Damu hori gainetik kentzeko ahalegin guztiak gutxi dira.

Aztergaia: gainetik kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gain eta kendu sarreretan.

garrantzia kendu
dio ad.-lok. Larunbateko manifestazioari garrantzia kendu dio: "Gehiengoak hauteskundeetan neurtzen dira".
Ohiko lexiak

Aztergaia: garrantzia kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

hautsa(k) kendu
1 du ad.-lok. Zerbaiten gainean pausatu den hautsa zapi batez edo beste zerbaitez desagerrarazi. Oheak egiten eta hautsak kentzen ari zen geletan. Hautsa kentzeko zapia. Poesia beste garai bateko kontua dela diote askok, baina gero denek hautsa kentzen diote Bertol Brechten poemaren bati, gerraren aurkako manifestazio buruetan irakurtzeko.
2 du ad.-lok. lgart. Astindu, jipoitu. Paulino Uzkudunek lehenbizikoari kendu zizkion hautsak, eta bigarrengoari hautsi zizkion sudurra, haginak eta hortzak. Asegarceko aurrelariak, gustuko pilota ateratzeaz bat, Labriteko zoko guztiei hautsa kentzeari ekin zion.
herdoila kendu
du ad.-lok. Ehiza-tresna zenbaiti herdoila kentzeko. Eta hor hasi gara baztertutako hainbat hitzi herdoila kentzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: herdoila kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib+def 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da; herdoila egin ere jasotzekoa da.

hitza kendu
1 dio ad.-lok. Solaskideari jarduna eten. Hizketan ari garenean, etengabe hitza kentzen diogu elkarri, ez baitzaigu batere axola bestea zer esaten ari zaigun.
2 dio ad.-lok. Bilera eta kidekoetan, batzarburuak hizketan ari denari jarduna etenarazi edo hitz egiteko baimena kendu. Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion. Lehendakariak hitza kenduko dio hizlariari, hitzaldi berean hirugarrenez eskatu behar badio gaiari lotzeko.
3 dio ad.-lok. Norbaiti iritzia emateko aukera ukatu. Komeni zaienean, hitza kentzen diete herritarrei.

Aztergaia: hitza kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

izokin ketu
iz. Perretxikoz, ganbaz eta izokin ketuz eginiko entsalada epela. Ogi txigortua izokin ketuarekin.
Ohiko lexiak

Aztergaia: izokin ketu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Sukal [2] 2024-07-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 15 (Argia 1, Berria 3, Elhuyar 1, Consumer 9) / ETC: 50 / Dabilena: 61

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: izokin ketua: salmón ahumado / Labayru: izokin ketua: iz. salmón ahumado / NolaErran: saumon fumé izokin keztatu / Euskalterm: izokin ketu (TN da) / LeioaOstalaritza: 0.

Bestelakoak

izokin ketu 5 “Patata berri, zainzuri eta izokin ketu entsalada”).

ketu 1 da/du ad. Kez bete. Ik. keztatu. Su handi bat eginaz bizitoki guztia ketu zuen. 2 da/du ad. Janariez mintzatuz, iraunarazteko edo ke zaporea emateko, ketan ipini edo lehortu. Gaztak ketzen jarri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta ohiko lexien atalean jasotzekoa. Bide batez, ketu sarreran partizipio burutua izenondo gisa ere jaso, eta adibidea.

jo eta ke
adb. Gogoz eta lehiaz arituz. Han ari da jo eta ke lanean.

Aztergaia: jo eta ke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-09-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

JO ETA KE. (V-gip; kea V, G; keia V-gip). Ref.: A EY III 277; Etxba Eib; Elexp Berg. a) Con todas sus fuerzas; con la mayor dedicación, entrega. "Yo ta kea, destrozarlo [...] (V, G)" A EY III 277. "A toda máquina, a todo vapor. Jo ta keia diardue langilliak" Etxba Eib. * Jel-bidez jarraitzeko [...] / zuzenki... jo ta kia! Enb 177. Jo-ta-ke ari ziraden [artaburuak urratuz]. Or Eus 47. An eguan Txoria kartetan jo-ta-ke. SM Zirik 76. Lanean jardun ondoren jo ta ke. MAtx Gazt 56. Jo ta ke asten da, baño gero a(g)otz-galda (AN-larr). Inza NaEsZarr 448. Alkarregaz gobernu barria osatzeko asmotan jo eta ke ebizan. Gerrika 281. Korrika jo ta ke preparatzen ari ziranak. Albeniz 79. v. tbn. Bilbao IpuiB 45. Loidi 29. Lizaso in Uzt Noiz 33. Berron Kijote 25. Ostolaiz 143. Insausti 214. Kea: Lab EEguna 116. Txill Let 48. Ostolaiz 139. b) Viento en popa. * Batzun iritxiz, Anporrandiñekoak ziran jo ta ke ebiltzanak. Erkiag Arran 139. Onen [ugazabaren] zerak, beronen ustez, jo ta kea dabiltz, egunean baiño egunean erosoago. Erkiag BatB 155. c) Totalmente, absolutamente. * Jo-ta-kea zuzenesten dugun gure absolutua. Txill Let 125.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eta 11 (Esapideetan). Ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Gero eta gehiago. Hori entzunik, ikasleak orduan eta gehiago harritu ziren. Han ari da jo eta ke lanean. Lan eta lan beti. Hitz eta pitz ari zen. [jo] jo eta ke adb. Gogoz eta lehiaz arituz. Han ari da jo eta ke lanean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da adibidea, lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa jo sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eta eta ke sarreretan ere.

kargutik kendu
du ad.-lok. (Kargudun bat) bere kargua uztera behartu. Ik. kargugabetu. Mauritaniako presidente hautatua kargutik kendu zuen atzo armadak, estatu kolpea eman ostean.

Aztergaia: kargutik kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa kargu eta kendu sarreretan.

ke adar, ke-adar
iz. Keak goranzkoan eratzen duen kiribil antzekoa. Urrunetik ikusten zen ke adar luzeak argi adierazten zuen bezperan piztutako sutea handia izan zela. Lanegunetan ez bezala, ez da ke-adarrik ageri tximinietan gora.
Loturak

Aztergaia: ke-adar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-12-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KE-ADAR (V, L ap. A; T-L). Columna de humo. "(Colonne de) fumée, khe-adar" T-L. Trenaren kei-adarra. Or SCruz 52. Laño argal aren tartetik an emenka ke-adar zenbait agertzen. Or QA 63. Iphar-aldetik khe-adarrak erraiten du: hementxet Bokale! Herr 23-3-1961, 2

ke adar 6, Berria (“Sarreraren inguruan, berriz, 40-50 langile: elkarren artean hizketan, tarteka lantegi aldera begira, ke adar handiari hurrena, iristen ziren kamioi gidariak agurtzen, kazetariei harrera egiten, eskuko telefonoz norbaiti bati azalpenak ematen...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ke(-)adar 18: Aingeru Epaltza 5 (“Ainhoatik ikusi zituen ke-adarrak, Urdazubiko zeru gainera igotzen”), Joxan Elosegi 3 (“Zozoak bereizi nituen, eta bazen halaber urretxindor bat Issy-les-Moulineauxko ke-adarren aldean”), Anton Garikano 4 (“Ke adarrak irten ziren mami zuri bigunetik”), Lopez de Arana (“Zoladura bustiak isuritako usaina autoen ke-adarrarekin nahasten zen eta lantzean behin lur hezearen eta belar erne berriaren bafada etortzen zen parketik”), Rafa Egiguren (“Lanegunetan ez bezala, ez da ke-adarrik ageri tximinietan gora”), Karlos Zabala 2 (“Ke adar zenbaitek, zeru ertzetik gora kiribilka, herrixkak eta baserriak oraindik erretzen ari zirela adierazten zuten”), Jose Morales (“Hor-hemenka, hodei-antzeko ke-adar gris urdinxkak atzematen ziren mendi haien artean”), Felipe Juaristi (“zerua itotzen duen ke adarra”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazio egokia, erabilia eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ke sarreran.

ke laino, ke-laino
iz. Keak sorturiko laino modukoa. Piparen ke laino artetik. Ez zezaketen ondo ikus barrukorik; hainbestekoa zen barrualdeko ke-lainoa.

Aztergaia: ke-laino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-12-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KE-LAINO a) "Khe-lanho, noir de fumée" H (ap. Lh). b) "Grandes humaradas (V-arr)" A Apend. "Zubitxoaño irixten zian ki-lañuak (G-to)" (comunicación personal). Pipako ke-laño artetik. Ag G 208. Ainbestekoa zan barrualdeko ke-lañoa. TAg Uzt 87. v. tbn. MIH 344

adib.: ke 1 iz. Erretzen ari den edo oso beroa dagoen zerbaiti darion gas multzoa. Suaren, kandelaren, intsentsuaren kea. Ke zuria, beltza. Kea atera. Kea dariola. Kea boteaz. Ke urdin bat zerion etxe kaskoari. Ke lodia. Tabakoaren ke urrintsua. Kez eta kedarrez belztua. Ketan lehortu. Ke lainoa.

ke(-)laino 25: Consumer (“Islandiako sumendi batek eragindako ke-lainoa dela medio”), Berria 9 (“Legebiltzarrerako bozak ke laino baten gisakoak dira”), EiTB 14 (“Suteak ke-laino handia sortu du”), Laneki (“Ke-laino batekin topo eginez gero”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ke(-)laino 48: Berria 12, Elizen arteko Biblia 4, Lopez de Arana 2, Agustin Otsoa 2, Karlos Zabala 2, Anton Garikano 2, Unai Iturriaga 2, Anton Garikano 2, Irene Aldasoro 2, Migel Angel Mintegi 2, Urtzi Urrutikoetxea…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ke sarreran.

kea atera
1 da ad.-lok. Erretzen ari den edo oso beroa dagoen zerbaitetatik kea irten. Sutea kontrolpean dute dagoeneko, baina eraikuntzetatik kea ateratzen da. Tximinietatik ateratzen den kea. || Birritan atera zen ke beltza tximiniatik.
2 du ad.-lok. pl. Leku batean sortzen den kea kanpora atera. Keak ateratzeko bideetan, aireztatzeko hodietan eta abarretan ager daitezkeen zirrikituak. Etxebizitzaren goiko aldean zulo bat zegoen keak ateratzeko.
3 da ad.-lok. Gailu bat edo makina bat, gelditu gabe, ezin gehiagoan lanean ari dela adierazten duen esapidea. Ik. jo eta ke. Gure ospea apur bat zabaldu bezain laster, telefonoa kea ateratzen hasi zen.
4 dio ad.-lok. Zigarroez eta kidekoez mintzatuz, erre edo kea aterarazi. Zigarreta banari kea ateratzen. Zigarro puruari zeinek ke gehiago atera zen erronka.

Aztergaia: kea atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-12-18 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KEA ATERA a) "Kea atara (V, ...), gozar mucho de algo" A. b) "Kea atara [...], zurrar la badana a alguien (V-ple-m)" A EY III 295. c) Fumar, dar caladas (a un cigarro). Puro bati kea ateratzen. NEtx Antz 102. Zuk itzalita egotea usteagatik [...] paper beltzari kea ateratzen zion. Anab Poli 18. v. tbn. Lab SuEm 170.

adib.: ke 1 iz. Erretzen ari den edo oso beroa dagoen zerbaiti darion gas multzoa. Suaren, kandelaren, intsentsuaren kea. Ke zuria, beltza. Kea atera.

kea atera 19: Deia (“Hau guztia egin eta gero zulo txiki batzuk irekiko dituzte txondorraren inguru osoan, hortik kea atera dadin”), Consumer (“Segurtasunari buruzko arautegia urratzen du, bidez bestelako erabilera-proban kea atera zuelako”), Berria 3 (“Sutearen berri telefono dei baten bidez izan zuten suhiltzaileek, 23:30 aldera, azaldu zieten etxebizitza batetik kea ateratzen zela, eta dei hari kasu eginez joan ziren hildakoaren etxera”), EiTB 12 (“Dena den, Lukasekin dagoen momentuetan kea ateratzen da”), Argia (“Metroa gelditu egin behar izan omen zuten, ezin baitzuten kea atera inola, motor elektrikoak zabaldu ziren arte”), DiarioVasco (“Magallanes kaleko bizilagunek susto ederra hartu zuten atzo arratsaldean, 15:00ak aldera, lehen pisuko leiho batetik, balkoi albokotik, kea ateratzen ikusi zutenean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

kea atera 13: Berria 4 (“Donostiako Errotaburu auzoko emakume batek deitu zuen: kea ateratzen ari zela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun Sailaren eraikin nagusitik, Errotaburu kaleko bigarreneko hamabost solairuko dorretik”), Iñaki Mendiguren (“Piperrautsezko deabrutxoak, ahoan kea ateratzen dizutenak”), Jon Arretxe (“Anduren langabeziko azken soldatarekin erositako sarrera ugariko mobila berehala amortizatu genuen eta, gure ospea apur bat zabaldu bezain laster, telefonoa kea ateratzen hasi zen”), Jose Morales (“Zoko-usaineko traste-gela heze bat, garnizoiko soldaduen bota eta azpantarren kiratsa, mahai margotu gabe bat, bi aulki kaxkar, burdin sarez itxitako leiho bat, eta zirrituetatik kea ateratzen zitzaion eta batere berotzen ez zuen berogailu zahar bat”), Eneko Bidegain (“Herio zelaietako tutu luze haietatik beti kea ateratzen ikusi zuen, geldi-geldia...”), Pako Aristi (“Kea ateratzen zaio nonbaitetik”), Elizen arteko Biblia (“eta leize-zuloa ireki zuen: kea atera zen bertatik, labe handi batetik bezala, eta keaz eguzkia eta airea ilundu egin ziren”), Iñaki Mendiguren (“Sua pizten saiatu zen, baina patata-poltsa hutsak kea atera eta zimurtu besterik ez ziren egin”), Joseba Sarrionandia (“Aittittek, bere fariasari kea atera eta, mahai gainean zegoen bala seinalatu zuen”), Jean Baptiste Etxarren (“Han bada mizpira arbola bat, eta handik kea ateratzen zelarik, laminek egiten zuten sua zen omen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, eta aski izan liteke. Komeni da gaurko irudizko adiera ere nolabait jasotzea, seguru asko kalkoa bada ere: ‘gurea ospea apur bat zabaldu bezain laster, telefonoa kea ateratzen hasi zen’.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa irudizko adiera ere aipatzeko.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa ke sarreran.

kea bota
1 du ad.-lok. Zerbaitek edo norbaitek barnean duen kea kanpoaldera jaurti. Tren elektrikoek ez dute kerik botatzen. Zigarro puruari atxiki bat eman eta ahotik kea botatzen zuela. || Ke asko boteaz.
2 du ad.-lok. Gailu bat edo makina bat, gelditu gabe, ezin gehiagoan lanean ari dela adierazten duen esapidea. Ik. kea atera. Etxetik atera orduko telefonoa kea botatzen hasi zen; dozenaka dei jaso zituen.

Aztergaia: kea bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef+adib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa irudizko adiera ere aipatzeko.

kealdi
iz. Ke bafada; zerbaiti kea darion aldia. Pipatik kealdi batzuk bota zituen.

Aztergaia: kealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

kebab
1 iz. Jatorriz Turkiakoa den txitxi-burruntzia, haragia, bereziki ardikia, ardatz baten inguruan biraraziz erretzen dena. Zortzi txoko izango dira tea eta kebabak dastatu eta hango eskulanak ezagutzeko.
2 iz. Horrela erretako haragiarekin eta barazki zatiekin prestatzen den ogitartekoa. Filma bukatu denean, kebab bat jatera joan gara elkarrekin.
3 iz. Kebabarekin prestaturiko ogitartekoak saltzen diren tokia. Kebab apal bat da, gauerdira arte irekita egoten dena.

Aztergaia: kebab

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): kebab 34: Consumer 5 (adib.: “hala nola pizzak, ogitartekoak, pintxoak eta kebab-ak”), Berria 15 (adib.: “Ekialdeko Europan arto txikia eta arroza, eta Saharatik beherako Afrikan, kebaba da nagusiki jaten den elikagaia”), EiTB 10 (adib.: “parrilla argentinoa, saltxitxa alemaniarrak, kebabak, ogitartekoak...”), Argia 3 (adib.: “Oraindik europar gehienon irudimenean “turkiarrak” aipatu eta doner kebab, turistentzako bazar eta langile etorkinak azaltzen zaizkigu”), DiarioVasco (“Azokan parte hartuko duten artisauei dagokienez, ia denetarik dago: artisautza beirarekin, zurezko kaxak, galdaragileak, zeramika, artisau-kontserbak, larrua, esentzien destilazioa, hestebeteak, garai bateko farmazia, egurrezko loreak, garrapiñatuak, infusioak, sendabelarrak, ogi-labea, xaboi eta belakiak, Kebaba, eztia, urregilea, patata erreak, landare sendagarri freskoak, olagarro postua, gazta, altzairua, gozogintza tradizionala, marinel-jatetxea, bainu-gatzak eta esentziak, alpargatak , sagardotegia, taberna, tarota, zurezko tornua, opil zeltak...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: kebab 18: Jon Arretxe 9 (“Beronen espaloi zabaletan, kebab tradizionala eskaintzen duten jatetxeen parean, gozotegi dotoreak daude”), Juan Kruz Igerabide 3 (adib.: “Bere burua urkatuen artean ikusten zuen, Askatasunaren Plazan, kebab jaten ari zen jendetzaren erdian, eta zergatik, eta judu baten suhia zelako, Aixa juduaren amorantea izana zelako aiton”), Edorta Jimenez 2 (adib.: “Horrela, Ekialdea eta Mendebaldea bi egiten zituen geltokitik gertu kebab bana jatera gonbidatzen dit”), Edorta Agirre 2 (adib.: “kus-kusa, tabulea, tofua, moussaka, risotto eta arroz minak, taloen antzeko takoak, haragi gazi-gozoak, kebaba, fruta eta barazki exotikoen erabilera... eguneroko otorduetan eskaintzen dizkizute jatetxe askotan”), Urtzi Urrutikoetxea (“San Frantzisko sarreran mairuari erositako kebabak urdailerantz bidea egin ahala mozkorra bere puntura ekarriko dudan esperantza daukat.”), Lutxo Egia (“Uztaila ezkero pizza hanburgesa kebab larregi irentsi duzulakoan zaude”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: kebab (kebap*). Janari mota; janari hori zerbitzatzen duten jatetxea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es kebab / fr kebab: Elhuyar: - / Nolaerran: kebab (ogitartekoa edo taloa) / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa.

kebide
iz. Etxe, labe eta kidekoetan, kea kanpora ateratzen den hodia, kearen aterabidea. Ik. tximinia. Txinpartak kebidean gora jauzten ziren. Labearen kebidea. Kebidearen barrendik zintzilikatzen den laratzean.

Aztergaia: kebide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

kedar
iz. Osorik erretzen ez den zerbaitek sortzen duen gai beltza, zatiki txikiz osatua. Kebidean atxikita gelditzen den kedarra. Kedarra baino beltzagoa. Kedarra jalki. Kedar ura ongarri bezala erabiltzen zuten laborariek.

Aztergaia: kedar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z1:HBB 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g-/k-, -r(e).

kedartsu
adj. Kedar asko duena. Sukaldeko sabai kedartsua.

Aztergaia: kedartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

kedartu, kedar/kedartu, kedartzen
da/du ad. Kedarrez bete. Hango hormak kedartuta daude kearen keaz. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zapi kedartu bat.

Aztergaia: kedartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

kedartu, kedar(tu), kedartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

kedartu, kedar(tu), kedartzen.

kefir
iz. Jogurtaren antzeko janaria, onddo eta bakterio batzuek esnean eragindako hartzidurari esker lortzen dena, jatorriz Kaukaso aldekoa dena; hartzigarri gisa erabiltzen den gaia bera. Lagun batek esan dio osasungarria dela gosaltzeko kefirra hartzea, eta potean gordetzen du azalore itxurako onddoa.

Aztergaia: kefir

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:HBL 2003-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

keheila
iz. zub. Kereta.

Aztergaia: keheila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gereta EB 1 (MEIG VII: erabilera metalinguistikoa); kereta IE 2 (Lf Murtuts); khereta IE 3 (Dv Lab, Ox).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kereta (+ landare kereta) IE 1 (Lf Murtuts), EB 1 (Valdes, A.).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gereta: HiztEn, LurE, Euskalterm; kereta: HiztEn, LurE; ke(h)eta ik. gereta: HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zub. 'kereta'.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

adierak argituko dira ('gladiolo') vs. gereta 'atea...' etc.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [hitz hori kendu egingo genuke] (1996-01-08)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1998-01-30): 'Keheila hitzari "Zub. kereta" oharra erantsiko zaio'.

keina
iz. Keinua.

Aztergaia: keina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
keinada
iz. Keinua. Hitz lohiak eta keinada itsusiak. Keinada bakar batek, hitz soil batek izutzen du.

Aztergaia: keinada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
keinatu, keina/keinatu, keinatzen
1 du ad. Zerbait egingo delako keinua egin. Makilaz keinatu eta jo gabe utzi du.
2 du ad. Mehatxu keinua egin, mehatxatu. Eskumikuaz keinatu zuen.
3 du ad. Arma bat helburuari begira jarri. Fusila keinatu zuen.
4 du ad. (Begi bat) une batez itxi eta ireki, bestea zabalik dagoela. Mutilak irribarre egin eta begia keinatu zion.

Aztergaia: keinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

keinatu, keina(tu), keinatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

keinatu, keina(tu), keinatzen.

keinatze
iz. keinatu aditzari dagokion ekintza. Ik. keinu. Keinatzea egin zuen, baina ez zion kolperik eman.

Aztergaia: keinatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

keinatzea egin zuen, baina ez kolperik eman.

keinu
1 iz. Gorputzaren, eta, bereziki, aurpegiaren edo eskuen higidura, barne egoera edo nahiren bat adierazten duena. Ik. imintzio; zeinu2; aieru 2. Batzuetan gehiago balio du keinuak mihiak baino. Museko keinuak. Begi keinu bat. Prest nago haren keinura.
2 iz. Izarrez eta kidekoez mintzatuz, dardarka bezala argi egitea. Izartxoen keinua.

Aztergaia: keinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: keinu egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: keinuz.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

keinu egin, keinuka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E204]: “keinu” sarrera proposatzen dut kartetan duen adierarekin.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): Isildu da karten inguruko adiera.

keinu egin
1 du ad.-lok. Zerbait adierazteko, gorputzarekin (bereziki, aurpegiarekin edo eskuekin) higiduraren bat egin. Ik. imintzioa egin 1. Keinu egin zion eskuaz, isiltzeko. Keinu egin didate, haiekin joateko. Beste auto bati keinu egin nion; gelditu zen. || du ad.-lok. Ezezko keinuak egiten ditu. Txapelaz keinu bat eginda.
2 du ad.-lok. Zerbait edo norbait zeharbidez gogora ekarri edo omendu. Batzen gaituzten hainbat alderdiri keinu egiten dieten kantuz beterik dago diskoa. "Ikuska" izenak, euskal tradizioari keinu egin eta halako jarraitutasun nahi bat markatzen zuen. || Bide batez, atzoko elkarrizketan keinu bat egin zien bozkatzaile subiranistei.
3 du ad.-lok. Mugimenduren bat egin, zerbaitetan abiatu edo abiatzeko asmoa iradokitzen duen mugimendua egin. (Determinatzaileekin, -tzeko atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Keinua egin diot jotzekoa, baina ez dut jo. Irteteko keinua egin dugunean, etxekoandreak egoteko esan digu.

Aztergaia: keinu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

keinu hizkuntza, keinu-hizkuntza
iz. Komunikatzeko kode mota, bereziki gorrek erabiltzen dutena, gorputzaren mugimenduen edo keinuen bidez gauzatzen dena. Azaldu dute gorrek zailtasunak dituztela eremu publikoko hainbat alorretan, keinu hizkuntzako itzultzaileak falta direlako. Elkarte horrekin harremanetan jarri eta keinu-hizkuntza ikasten hasi ginen denok.

Aztergaia: keinu-hizkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh34 2024-02-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 61 (Berria 13, DiarioVasco 2, EiTB 4, Laneki 16, UEU 26); zeinu(-)hizkuntza 144 (Argia 26, Berria 5, DiarioVasco 1, EiTB 9, Elhuyar 5, Consumer 16, Espainiako Gobernua 3, Goiena 2, Laneki 6, UEU 70 (Markatzaile diskurtsiboak ikasle entzuleek espainiar zeinu-hizkuntzan ekoiztutako testuetan liburuakoak guztiak) / ETC: 674; zeinu(-)hizkuntza 309.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: keinu-hizkuntza lengua de signos keinu-hizkuntzaren interprete-zerbitzua: servicio de intérpretes de lengua de signos La fuerza del símbolo (Sinboloaren indarra) erakusketarako zeinu-hizkuntza bidezko gida: guía en lengua de signos para la exposición La fuerza del símbolo / Adorez: 0 / Labayru: keinu-hizkuntza 1 iz. lenguaje de signos / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Erdaretako formak

es lengua de signos / fr: langue des signes: Elhuyar: keinu-hizkuntza, zeinu-hizkuntza / Adorez: 0 / Labayru: keinu-hizkuntza, zeinu-hizkuntza / NolaErran: zeinu hizkuntza / Euskalterm: zeinu-hizkuntza.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da azpisarrera gisa.

keinuka
1 adb. Keinu eginez. Keinuka, gor-mutuen antzera. Elkarri irriz eta keinuka. Eskuaz keinuka.
2 adb. Argiez mintzatuz, piztuz eta itzaliz; izarrez mintzatuz, dardarka bezala argi eginez. Argia keinuka dabil. Izar distiratzaileak keinuka. || Kurtsorea keinuka ari zen ordenagailuaren pantailan.

Aztergaia: keinuka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

keinukari
1 adj. Keinuka ari dena. Argi keinukariak.
2 iz. Autoetan, argi keinukaria. Ezkerreko keinukaria pizturik zeraman.

Aztergaia: keinukari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

kiñulari 1 VMg: "eskerrak zure ezpañai, ta zure eskuai; baña madarikatua izan didilla zure begi gaizto kiñularia"; kiñukari 1 Erkiag BatB: "Artizarra zeruan kiñukari agiri zan"; eta OEH argitaratuan, gainera: SoEg Herr 1959 ap. DRA: "Illargi xuri zilharra zerutik kheinukari".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

keinukari 5: OrdenadoreP: "Handiago zeinuak, gezi baten gisa, lerro keinukari bat seinalatzen du"; Elhuyar 2: "Larrialdiko argi keinukariak piztu eta baldin baduzu triangelua ipini", eta zerrendatu batean, "A: Zilindraia / B: Larrialdi / (...) J: Geratu / K: Keinukari / L: Debeku"; I. Mendiguren: "Argi gorri-urdin keinukarien briztadapean begira-begira geratu nintzaion"; UZEI: "karaktere keinukari"; k(e)iñulari 2: Onaind: "ez dugu itz utsik bear, itz utsak ebakitzean keiñulari alper baiño ez gara, ta keiñuka ez dugu ezertxo ere lortzen"; K. Santisteban: "izar kiñulariek eta gainerako astroek paregabeko emanaldia eskaini zuten".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

keinukari : HiztEn, Euskalterm 5; keinulari : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

IVAP ZirkulHizt: keinu-argi .

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

keinukari : HiruMila (1 guiñador; 2 intermitente), ElhHizt (1 guiñador, -a, gesticulador, -a, que hace muecas; 2 intermitente (luz), que se enciende y se apaga, que destella), Casve EF (keiñükari: grimacier), DRA (guiñador), PMuj DVC (keiñukari: gestero, gesticulador, figurero, parajismero; kiñukari: 1 visajero, gestero; 2 nictitante); keinulari : EuskHizt, HiruMila (1 gesticulador, -ra; 2 ik. keinukari), EskolaHE, Casve EF (keiñülari: clignotant), HaizeG BF (grimacier), DRA (kiñulari: guiñador), PMuj DVC (keiñulari: visajero, gestero, gesticulador, figurero, parajismero; eta kiñulari: 1 guiñador; 2 izar k.: estrellas guiñadoras) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Lh DBF.

Bestelakoak
Ongi eratua da

forma berria da, baina egokia, errepika-adiera ongi agertzen baitu -ka+-ari atzizki-metaketak.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

argi keinukariak // EBB (1997-09): hurrengo pasaldirako.

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

keinukari eta keinulari, biak onartzekoak direla uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kari/-lari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

argi keinukariak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-09): hurrengo pasaldirako.

keinulari
adj. Keinu egiten duena, keinu egiteko joera duena. Zure begi gaizto keinularia.

Aztergaia: keinulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zure begi gaizto keinularia.

keinuz
adb. Keinuka. Lehenbizian keinuz eta aieruz, eta gero azkenean klarki. Keinuz adierazi. || Keinu batez esan.
Loturak

Aztergaia: keinuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

keinu sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lehenbizian keinuz eta aieruz, eta gero azkenean klarki.

kelvin
iz. Tenperatura termodinamikoaren unitatea, 1 °C-ren baliokidea dena (K), eta zero puntua -273,15 °C-tan duen eskalan erabiltzen dena. Delta Cygni 7.300 kelvineko tenperatura duen izar zuri-horia da.
Azpisarrerak

Aztergaia: kelvin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kelvin: HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: kelvin; ez dugu aurkitu ap. Collins// OfQuLF: unité de mesure de température || lord Kelvin (William Thomson) || physicien britannique.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kelvin eskala 2, Txepetx/6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

kelvin: P. Iturritegi ("Bat-batean tenperatura 40º kelvin igo zen"); Kelvin: F. Morillo 7 ("gradu Kelvin" 5, "zero Kelvin" 2). // ZTC 29: kelvin ("bere unitatea kelvina [K] da"; "75 kelvinetan [-198 ºC]"; "3 eta 5 kelvin bitartekoa"; "airea -173 °C-raino [100 kelvineraino] hozten dute tunel kriogenikoetan "); Kelvin ("tenperatura neurtzeko gradu zentigraduak, Kelvin-ak edo Fahrenheit-ak erabil daitezke"; "Zero absolutura [-273,15 °C-ra edo 0 Kelvinera] iristeko"; "tenperaturarik baxuena lortu zuten: Kelvin baten 2,5 milioirenekoa"; "Kelvinaren hamarrena inguruko tenperaturetan"); Kelvin eskala 8 (cf. "Kelvin tenperatur eskala"); Kelvin gradu 9; gradu Kelvin 1 ("Merkuriozko lagin bat 4 gradu Kelvineraino [...] hoztu zuenean ").

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

kelvin eskala // Aipatzekoa da kelvin eskala ere, azpisarrera gisa (kelvin sarreran, noski, eta eskala sarreran ere bai, seguru asko). Eta ez dagokio lantalde honi ez dela gehiago kelvin gradu sintagma erabili behar adieraztea.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak eta Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): kelvin eta AS gisa kelvin eskala [AS s.u. kelvin eta eskala]

kelvin eskala
iz. Tenperatura absolutuaren eskala, zerotzat zero absolutua eta unitatetzat kelvina dituena. Kelvin eskalako zero tenperatura irudika dezakegun tenperaturarik baxuena da.
kemen
iz. Aritzeko, jarduteko edo ekiteko gorputz edo gogo indarra. Ik. adore; kalipu. Kemen handiko gizona. Gaztetan, sasoiaren karra eta kemena gainezka zerionean. Zutik egoteko kemenik gabe. Badakit nire indar laburrak kemen gutxikoak direla lan honi ekiteko. Ea bertsook ba ote duten kemenik. Euskara bizitzeko behar duen kemenez indarberritzea gure arloa da. Borrokarako gogoa eta kemena. Kemen gutxiago du orain. Gogo adina kemen izan balu. Ahulduko da haren kemena. Kemenak ahitzen ari zitzaizkion. Kemen guztiak galdu.

Aztergaia: kemen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:04 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
kemendu, kemen/kemendu, kementzen
da/du ad. Kemena hartu edo eman, kementsu edo kementsuago bihurtu. Ik. adoretu; indartu. Herri hatsaz kemendurik. Haren oniritzia eskatzera kemendu zen santua.

Aztergaia: kemendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

kemendu, kemen(du), kementzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

kemendu, kemen(du), kementzen.

kemendun
adj. Kemena duena, kementsua.

Aztergaia: kemendun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

kemengabe
adj. Kemenik ez duena. Gizon kemengabearen isiltasuna.

Aztergaia: kemengabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

kemenik ez duena.

kemengabetu, kemengabe/kemengabetu, kemengabetzen
da/du ad. Kemena galdu edo kendu. Erasoaldiari ekin diote azkenean, baina kemengabetuta daude gure burdin hesiaren parera hurbiltzerako.

Aztergaia: kemengabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

kemengabe(tu), kemengabetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

kementasun
iz. Kemena. Haren sentiberatasun fina, haren kementasun handia momentu latzetan.

Aztergaia: kementasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
kementsu
1 adj. Kemen handia duena. Ik. kemendun; adoretsu; bulartsu. Gudari kementsua, arriskuen aurrean kikiltzen ez zena. Abertzale kementsua. Bi ahapaldi labur baina kementsu hauetan. Sukar kementsu bat gorputz osoaz jabetu zitzaion.
2 adb. Kemenez beterik. Aurrera beti! Zintzo, kementsu, zuzen geure helburura! Inoiz baino kementsuago kantari ekin zion.

Aztergaia: kementsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:06 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

kemin
iz. Garmina.

Aztergaia: kemin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'garmina'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. garmin.

ken
mat. Kenketa adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. minus. 17 ken 5 berdin 12 (17 – 5 = 12).

Aztergaia: ken

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ken. Ex: 7-4 : "zazpi ken lau".

kenarazi, kenaraz, kenarazten
du ad. Kentzera behartu. Kenarazten ditu gelatik behar ez dituen gauza guztiak. Hasi ziren Jesusi bizia kenarazteko aitzakia bila.

Aztergaia: kenarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

kenarazi, kenaraz, kenarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

kenarazi, kenaraz, kenarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+a-.

kendu, ken/kendu, kentzen
1 du ad. Dagoen tokitik higitu; (toki batetik) desagerrarazi. Soroan belar txarrak kentzen. Zenbait lerro kendu ditut zure artikulutik. Jainkoaren bildotsa, munduko bekatuak kentzen dituzuna. Kenduko dut lurraren gainetik. Ken itzazu liburuak mahaitik. Ken ditzagun gugandik ohitura txar horiek. || Oinazea kentzeko sendagaiak.
2 du ad. Erantzi. Txapela burutik kenduta. Soinekoa kendu zuen denen aurrean.
3 du ad. Zerbait, dagokion, zatitzat duen edo itsatsirik dagoen gauzatik, bereizi. Kutxari estalkia kendu. Armairuko arropei usaina kendu. Izen mugatuari artikulua kenduz gero gelditzen zaiguna.
4 dio ad. Norbait, bereziki bere borondatearen aurka, gauzaren bat gabe utzi. Arkatza kendu zion. Lapurrak bidera irtenik, zeraman guztia kendu eta hil egin zuten. Besteri kenduriko izen ona bihurtzera behartuak gaude. Lekua kenduko diguten beldurrez. || Horrelako gauzek indarra eta bizitasuna kentzen diote ipuinari.
5 da ad. Zerbait edo norbait dagoen tokitik beste batera higitu. (Pertsonekin erabiltzen denean, batez ere aginterazko formekin erabiltzen da). Ken hadi aitzinetik! Ken hortik!
6 du ad. Alde batera utzi. Ik. salbuetsi. Zenbait hitz bitxi kentzen badira, ez dugu ts edo tz-rik erabiltzen hitz hastean.
7 dio ad. lgart. Kobratu. Zenbat kendu dizute soineko horregatik?

Esaera zaharrak

Paziak ziotson pertzari, ken hadi, ipurbeltz hori!. Zakurra kenduz gero, amorrurik ez.

Aztergaia: kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt
Lantaldearen proposamena: Z2:MatHizt
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bizarra egin, bizarra kendu.

Euskaltzaindiaren Arauak

kendu, ken, kentzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

kendu, ken, kentzen.

kendura
iz. mat. Kenketaren emaitza. Kenketaren gaiak kenkizuna, kentzailea eta kendura dira.

Aztergaia: kendura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z2:MatHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+d-.

Atzizkien araberako erabakiak

-dura Mat.

kenezin
adj. Ezin kenduzkoa. Ik. ezabaezin. Eskubide kenezinak.

Aztergaia: kenezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:HBL 2003-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+e-.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ezin kenduzkoa; ezabaezina.

kengarri
1 adj. Ken daitekeena.
2 adj. ekon. Gastuez mintzatuz, ordaindu beharreko zerga-kuotatik ken daitekeena. Ik. kenkari. Zergadunak ordaindutako gaixotasun aseguruaren primak gastu kengarritzat hartuko dira.

Aztergaia: kengarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: deducible.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia, eta beharrezkoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ken daitekeena.

kenkari
iz. ekon. Ordainkizunetan kentzen den kopurua. Nafarroak ere ez du pentsio planen gaineko kenkariak gutxitzeko asmorik.

Aztergaia: kenkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm 1995-06-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kenkari G-EB 17: J. Dorronsoro 2 ("10 bateko geituko dizkiogu kengaiari ta amarreko bat geitu kenkariari", "Zer egin? Kengaiari 10 bateko geituko dizkiogu, ta kenkariari amarreko bat"); Elhuyar 7 (adib.: "Kenkariak: / Kenkariak guztira / Kenkari Orokorra / Kenkari Aldakorra"; "famili unitate bakoitzeko hautazko kenkaria"); LanSaila 1993 ("kenkariez gainera, industria berrientzat kuota likidoaren % 65erainoko hobari bat, [...] eman ahal izango da"); BAO 1993 7 (adib.: "Kenkariak, Ceuta eta Melillan lortutako sarrerengatik, dituztenak", "Kenkariak, pizgarri edota kreditu fiskalengatik, egin ditzaketenak", "kuotatikako kenkari, atxekipen, konturako sarrera eta zatikako ordainketen frogagiriak erantsiko zaizkio").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kenkari : AB38 2 ('minuendo' 1 eta 'sustraendo' 1), HiztEn, Euskalterm 16 (hauetan kenkari fiskal 1 'deducción fiscal'; kenkari-eskubide 3 'derecho a deducción'; kenkari-portzentaje 2 'porcentaje deducción'; koipe-kenkari 2 'desengrasante') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

dedukzio (zergetan eta) adierazteko eskaini dute BEZ eta PFGZ inprimakietan. / Ez dugu aurkitu ap. AgAld hitz-bilduma, AdminEL, HezkAdmin, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kenkari : ElhHizt (deducción), HiruMila (deducción, cantidad que se deduce de los impuestos; kenkari-hobariak: deducciones y bonificaciones; kenkari orokorra: deducción general; kenkariaren behin-behineko portzentaia: porcentaje provisional de deducción), PMuj DVC (substraendo); kenkarigai : HiruMila (derecho a deducción) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1997-09): hurrengorako.

Zerrenda osagarriak

BEZ: "Kenkariak: Deducciones" / PFGZ: "Kenkari: Deducción".

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

osaera nolabaitekoa gorabehera, onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, erabili-hedatua denez.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

kendu den kopurua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-09): hurrengorako.

kenketa
iz. mat. Kopuru bati beste bat kentzean datzan eragiketa. Ik. kenkizun; kentzaile 2; ken; kendura. Kenketa batuketaren alderantzizko eragiketa da. Kenketa egin. Kenketaren emaitza.

Aztergaia: kenketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z2:MatHizt
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kenketa ezinezkoa zenbaki arrunten multzoan.

Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta Mat.

kenkizun
iz. mat. Kenketa batean, kopuru bat kendu behar zaion kopurua. Kenkizuna kentzailea baino txikiagoa bada, emaitza negatiboa da.

Aztergaia: kenkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kizun Mat.

kentzaile
1 iz. Zerbait kentzen duen pertsona. Bizar-kentzailearen lanabesak. Jainkoaren bildots, munduaren bekatuaren kentzailea.
2 iz. mat. Kenketa batean, beste bati kentzen zaion kopurua. Eskuarki, kenkizuna kentzailea baino handiagoa da.

Aztergaia: kentzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzaile Mat.

kentze
iz. kendu aditzari dagokion ekintza. Mendekosteko hori gobernuak kendu du, arras bitxiki, gauza den bezala esateko, kentze horren helburua berez goresgarria izanik ere. Gehitze eta kentze prozesuaren bidez.

Aztergaia: kentze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:32 2000-06-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: supresión.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

kenyar
1 adj. Kenyakoa, Kenyari dagokiona. Kenyar agintariak.
2 iz. Kenyako herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: kenyar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

kepi
iz. Buruko biribil biseraduna, uniforme batzuen osagai dena. Ik. kasketa2. Militarrak kepia erantzi eta mahai gainean utzi zuen.

Aztergaia: kepi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:005 2003-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

kepia 2, JE Ber ("Bera handia, kepia ordean bera baino handiago du, araberan; Austriako soldadoen kepia hura bera").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kepis (eta kepispean) 6: Mde 4 (adib.: "gertu daude beti kepis baten aurrean belaunikatzeko, kepis horren pean, maiz gertatzen denaz, bur-ezur asko bainan bur-muin gutxi ba dago ere", eta izenburuan "Antzia De Gaulle'n Kepispean"), D. Urbistondo 2 ("nire aitak kepis-a ere badauka. Ba al dauka kepis-ik zure anaiak?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kepi : HiztEn (bisera duen txapela zilindrikoa, zenbait armadatan erabiltzen dena) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kepi : ElhHizt (quepis), Lur EF/FE (képi) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko formaren hurbilena da hobestekoa

ez dago arrazoirik -s formakoa egiteko, gaztelaniaz bezala; etimoak ez du halakorik (eta frantsesak ere ez).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(kapela mota).

keramika
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, keramika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zeramika].

Aztergaia: keramika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat 1995-06-28 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eltzegile 2 (MEIG, Zait); eltzegille G 4 (Bv, Lard, Ir).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zeramika (+ konposatu eta eratorriak) da forma nagusia: EB 29; keramika 7 aldiz agertu da, EB-EgAs; buztingintza 12 aldiz: EB 11, G 1; eltzegintza 1, EB; eltzegile 1, EgAs.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: eltzegintza 1; keramika 1; zeramika 9; AB38: buztingintza 2; buztinlari 1; eltzegintza 2; zeramika 8; keramika 13; keramikagintza 2; keramikontzi 1; AB50: buztinlari 1; keramika 1; zeramika eskola 1; zeramika tailer 1; zeramikaren sektore 1; zeramista 1; zeramista talde 1; HiztEn: buztingintza; buztinlari; buztinola; eltzegile; eltzegintza; zeramika, zeramiko, zeramista; LurE: eltzegintza; buztinlari; buztinki; buztinola; eltzegile.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

keramika, eltzegintza, buztingintza.

Euskaltzaindiaren Arauak

keramika* e. zeramika.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

z- dagokio bai Ipar. eta bai Heg., z- baita mendebaldeko Europan (ekialdekoan k- bada ere).

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. zeramika.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

k-/z-: cf. mendebaldeko/ekialdeko Europa.

keratina
iz. biokim. Sufrez aberatsa den proteina, ornodunen epidermisaren eta azazkal, ile, luma, adar eta kidekoen oinarrizko osagaia dena. Aipatzekoak dira kolagenoa, organismoaren proteina ugariena, eta keratina, ileei eta azazkalei sendotasuna ematen diena.

Aztergaia: keratina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): keratina 32: Elhuyar 18 (adib.: “Bestalde, larbek keratina aho inguruan baino ez dute; beraz, metamorfosia egiten dutenean hiltzen dira, keratina azal osoan hedatzen zaienean, hain zuzen”), Consumer 11 (adib.: “azkazala lehortzeaz gainera, azkazala berez babesten duten keratinazko geruzak hondatzen ditu, kanpo-erasoen aurrean babesik gabe utziz”), EiTB 2 (adib.: “Keratinaz osotutako adarra da”), Argia (“Hain zuzen ere, bi ezaugarri aztertu zituzten: batetik, gizakiaren zakilean keratinazko ileak desagertu izana eta egun den gorpuzki leuna bilakatzea, eta bestetik, garuna askoz ere handiago bihurtzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: keratina , Juan Garzia (“Gatz hori, berez, usaingabea da, baina erreakzionatu egiten du nola edo hala larruarekin, beharbada keratinaren disulfuro-zubiak erreduzituz, eta egun batzuetan kimikaritzat salatzen zaituen metal keru iraunkor bat jaregiten du”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es queratina / fr kératine: Elhuyar: keratina (Biokim.) / Nolaerran: - / Zehazki: keratina (Kim., Biol.) / Labayru: keratina (Biokim.) / Adorez5000: keratina (Kim.).

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biokim.

kereila
1 iz. zuz. Zigor prozeduretan, epaileari edo dagokion organoari abokatu baten bitartez aurkezten zaion salaketa, auzia abiarazten duena eta salatzailea prozedura judizialeko parte egiten duena. Ik. salaketa 2. Epaitegiak ez du elkartearen kontra jarritako kereila onartu.
2 iz. Arrangura, liskarra. Utzirik beren kereilak, bakea elkarrekin ontsa egin zuten.

Aztergaia: kereila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm 1995-06-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

hurrengo pasaldirako utzi da, hobeto aztertzeko: cf. fr (porter) plainte, etc.

kerestu
iz. zub. Zuberoako maskaradetako pertsonaia, zamaltzaina zikiratzen duena. Bi kerestuak, belusezko zaragoilekin.

Aztergaia: kerestu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan kherestu 'maskaradako pertsonaia', J.B. Mazéris GH 1933: "Bi "kherestuak", baluseko zaragolla eta kasabet llabürñieki bezti"; eta testu-lekukotasunik gabeko kerestatu, kerestatzaile.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kerestatu : Casve EF (-ü: châtrer un animal), Lh DBF (: châtrer un animal), DRA (k(h)erestatu: castrar), PMuj DVC (castrar, capar); kerestazale : Casve EF (châtreur, hongreur), Lh DBF (kherestatzaile: hongreur, châtreur); kerestu : Casve EF (1 hongreur; 2 personnage de mascarade), Lh DBF (kherestu: 1 hongreur; 2 un des personnages de la mascarade souletine: le hongreur), DRA (capador, personaje de la Mascarada Suletina); kherestor : Lh DBF (v. kherestu), DRA (k(h)erestor: capador), PMuj DVC (capador, castrador) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

H. Knörr: "Falta". // BAgiria (1998-01-30): "kerestu [...] hurrengo itzulirako utzi dira".

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

bizirik dela dio J-L. Davantek.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

zikiratzailea (gaur, batez ere maskaradako pertsonaia).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Falta'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-01-30): 'kerestu [...] hurrengo itzulirako utzi dira'.

kereta
iz. Kanaberak edo kidekoak bilbatuz egiten den hesi, ate edo zernahi gauza. Etxeko keretatik azken agur bat. Kereta hagak. Kanaberazko kereta batzuen gainean etzanik.

Aztergaia: kereta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. keheila.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g-/k-.

keria
iz. Akatsa, hutsa, gabezia. (Maiz tasunak eta keriak bezalako hitz jokoetan erabiltzen da). Hiztun horien nortasunean atzeman ditzakegun hainbat tasun eta keria nabarmendu nahi genituzke. Ausardia falta da zinemagile garaikide gehienei leporatzen zaien keria nagusietako bat.

Aztergaia: keria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:003 2003-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2011-11-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh172 2023-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

keri 1, Zait Plat ("Tasun eder ori [adiurre egon-ezina] keri itsusi bilakaturik zegoen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

keri(a) 3: Ibarg Geroko ("Lizunkeri, aragikeri, dollorkeri, arrokeri ta enparau keriai iagokezan oiñazeak"), Berron ("Baserri-aroari dagokionez [...] euskeraren "keri" bat [nekarke]: eztabaidarako griña, norgeiagoketan amoreman eziña"), Ekintza/3 ("gizakien zintzotasun eta keriak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

keria : HiztEn (mania, bizioa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

keria : HiruMila (1 manía, 2 vicio), Casve EF (manie), DRA (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

keria 13, Berria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: keria 18: Berria 7, Herria 3, Aingeru Epaltza 3, Fernando Morillo 2, Iñaki Segurola, Iñigo Aranbarri, Xabier Mendiguren Elizegi.

LB: 109 (Berria 46); ETC: 404.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: / Adorez: keria 1 manía. 2 vicio / Labayru: -keria atzizk. (peior.) indica cualidad abstracta. Izen-atzizkia; izen eta adjektiboai loturik / NolaErran: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma osoa ez dena

izen oso eta autonomo bihurtu gabea.

Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

librea da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, maiz hitz-joko gisa (tasunak eta keriak) erabiltzen bada ere. ‘Gaitzesgarritzat jotzen den nolakotasuna’ gisa definitu.

kermeza
iz. Aire zabalean egiten den ongintza-festa. Berriki bildu da, apaizetxean, kermeza prestatzen duen taldea.

Aztergaia: kermeza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "kermes († kermesse). Erromeria moduko bat".

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

J-L. Davantek dio, kermeza formakoa entzun eta irakurri duela, eta hori dela hobestekoa, kermes formaren kaltetan.

keronear
1 adj. Keroneakoa, Keroneari dagokiona.
2 iz. Keroneako herritarra.

Aztergaia: keronear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-01-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Keronea / keronear.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

keroseno
iz. Petroliotik eratorritako gaia, erreakzio motorren, berogailuen eta kidekoen erregai gisa erabiltzen dena. Ik. nafta. Kerosenozko argiontzia.

Aztergaia: keroseno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

keroseno EB 1: E. Garmendia ("Zulapen plataforma / Birfindegia / Bituminosoak / Fuela / Diesela / Kerosenoa / Petrolioa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

keroseno : AB38 4, HiztEn, Euskalterm 5; keroxeno : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: "keroseno (†kerosen)".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

keroseno : EuskHizt (*1977; [nart.] petrolio garbitik eratorritako gaia, erreakzio motorren, berogailuen... erregai gisa erabiltzen dena), HiruMila, ElhHizt (Kim. queroseno), EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal queroseno / kérosène formen ordaina: keroseno : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): kérosène; it (S. Carbonell): keroséne; Amer. kerosen, kerosena, kerosene, kerosina; ca (DCC): querosè; en (Collins): kerosene, paraffin; de (Langenscheidts): Kerosin.

kerra
iz. Garmina.

Aztergaia: kerra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ezagun-erabilia dela dio J-L. Davantek; eta kerratu ere bai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

garmina.

kerratu, kerra/kerratu, kerratzen
da/du ad. Zaharmindu, gardingatu. Ik. garraztu. Ez zion olioari utzi kirasteko edo kerratzeko denbora luzerik. Xingar kerratua.

Aztergaia: kerratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

kerra(tu), kerratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

garmindu.

kerru
iz. Ipar. Karkaxa. Jesu Kristoren aurpegi loriosa kerru zikinez estalia.

Aztergaia: kerru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

karkaxa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E204]:  karkaxa zer den ez dakit (fr. ‘crachat”’ ote?), bainan kerru eta tu ez da arras gauza bera.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-05-10): Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena.

keru
1 iz. g. er. Dasta, zaporea. Ardo gogorraren kerua. Aho keru mikatza.
2 iz. g. er. Kiratsa. Animalia ustelduen kerua.

Aztergaia: keru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

k(h)eru (eta ao-keru) G-IE 3: Ibiñ Virgil ("Nire itzulpenak utzi dizuten ao-keru minkaitza"), Harb ("Zuk aranze puntak eta arno gogorraren kherua pairatu ditutzu"), Gy ("Egiñ den hautuaz dago gaitzitua; / baiña agertzen eztu batere kherua") // Ik. OEH argitaratuan, gainera, 'burua' adierako keru testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

keru G-EB: Ibiñ ("Bakoitzak gere keru ta ao-gozoa ditugu"), P. Zabala ("Ez dakit; nik uste, aipatu dituzun aldi eta gune [oh. gune: Lekua, tokia] horietako bakoitzak badizula bere keru [oh. keru: Ezaugarria] eta kutsu propioa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

keru : AB38 1 (mal olor), HiztEn (1 kiratsa; 2 aiherkundea), LurE (kiratsa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

keru : EuskHizt (1635; Ipar. 1 kiratsa; 2 G.er. aiherkundea), HiruMila (hedor), ElhHizt (1 hedor, mal gusto, mal sabor; 2 rencor, resentimiento), EskolaHE (kiratsa), Lur EG/CE (hedor) eta EF/FE (puanteur), Casve EF (puanteur), Lh DBF (I tête; eta keru II 1 puanteur; 2 rancune; eta kerü: 'mauvais goût, mauvaise odeur du cochon tué par vent du sud'), DRA (1 hedor; 2 rencor; 3 cabeza), PMuj DVC (1 hedor, fetidez, hediondez, mal olor; 2 animadversión, enemistad, rencor, resentimiento tenaz; 3 gustillo, dejo, saborcillo, resabio desagradable, sabor; kerua artu = resabiarse, adquirir mal gusto; keru on = sainete, sabor delicado de un manjar; keru gaizto = mal sabor; keru gaiztoa du = sabe mal, tiene mal sabor; keru gaiztoko edari = zupia, bebida de mal sabor; 4 caletre, cabeza, talento, capacidad, cráneo; 5 ágrio, ácido); kerudun : Lh DBF (1 fétide; 2 rancunier); kerudura : Casve EF (pourriture, pus); kerutu : DRA (heder) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

H. Knörr: "Falta. Erre keru, demagun". // BAgiria (1998-01-30): "[...] keru hurrengo itzulirako utzi dira".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Falta. Erre keru, demagun'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-01-30): '[...] keru hurrengo itzulirako utzi dira'.

kerubin
iz. Aingeruen bederatzi taldeetako bigarrena osatzen duten kideetako bakoitza. Paradisuko atean kerubin bat suzko ezpatarekin jarri zuen. Kerubinen laguna jakiturian eta serafinena amodioan.

Aztergaia: kerubin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
keta1
iz. Ipar. Multzo edo kopuru handia. Ez du ketak egiten nagusigoa.
keta2
adb. Ipar. Bila. Perla on keta dabilen gizona. Onaren ala berriaren keta doaz euskaldunak itsasoaz haraindira.
ketamina
iz. Eragin anestesikoa eta analgesikoa duen gaia, medikuntzan eta albaitaritzan erabiltzen dena eta droga gisa ere kontsumitzen dena. Ketamina larrialdietako anputazioetarako-eta erabiltzen da. Askok aitortu digute porroak, kokaina eta/edo ketamina nahasten dituztela alkoholarekin.

Aztergaia: ketamina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh40 2024-02-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 40 (Aizu 1, Berria 4, EiTB 6, Elhuyar 11, Elkar 3, UEU 6, Uztarria 9) / ETC: 112

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.// Euskalterm: ketamina (Med.; termino onartua).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Espezializatua da, baina era berean ezaguna. Sartu.

ketan
1 adb. Janariez mintzatuz, iraunarazteko edo ke zaporea emateko, ke artean (ipini, lehortu...). Ik. ketu 2. Ketan lehortu. Ketan jarri 15-20 egun azala egiteko eta kolorea hartzeko.
2 adb. Kea botaz. Azpil batean zuku beroa ketan dakar.
Loturak

Aztergaia: ketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-12-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KETAN (V-gip ap. Etxba Eib; keetan Lar). a) "Ahumar, curar algo al humo [...] keetan igartu" Lar. "Ketan sikatu, ahumar, secar al humo" Etxba Eib. Cf. ETZ 295: Kean nasiyak (Zugarramurdi, 1875), y Hb Egia 59: Khean dabilala. Cf. KEAN EGON, KEAN HARTU. Ketan sartzen diran gizon batzuen gisan. Ag AL 162. Jose gizagaixoa su-lur-ketan ostendu zitzaigun. Ag G 345. Luzaroan ketan egotea du onena [gaztaiak]. TAg Uzt 89. Ketan jarri 15-20 egun azala egiteko ta kolorea artzeko (V-gip). AEF 1955, 165 ("operaciones de la fabricación del queso"). b) Humeando. "Kafesnea [...] ketan da (BN-arb)" Gte Erd 194. Ez lastozko suaren antzekoa, zein ain laster da garra, zein ketan amatau itoa. Añ LoraS 52. Eztare akabaten iltiaz argi oraino keitan dagona. Hual Mt 12, 20 (Ol, IBk ketan; Lç khea darión lihoa). Ketan egoan atea. A BeinB 93. Suburuak ketan. Ag Kr 46. Azpil batean zuku beroa ketan dakar. NEtx Antz 86. Ikuttu mendiak eta ketan asiko dira. Ol Ps 144, 5 (Ker, BiblE ketan; Dv khetan joan). v. tbn. Hb in BOEl 702. SMitx Aranz 142. Or Aitork 186.

def.: ketu, ke/ketu, ketzen 2 da/du ad. Ketan ipini, ketan lehortu. Gaztak ketzen jarri. || adib: ke 1 iz. Erretzen ari den edo oso beroa dagoen zerbaiti darion gas multzoa. Suaren, kandelaren, intsentsuaren kea. Ke zuria, beltza. Kea atera. Kea dariola. Kea boteaz. Ke urdin bat zerion etxe kaskoari. Ke lodia. Tabakoaren ke urrintsua. Kez eta kedarrez belztua. Ketan lehortu. Ke lainoa. Tabako keak kalte egiten dio. Goiak egur hezearen kea du kolore. Surik ez den lekuan kerik ez (esr. zah.). / 2 iz. (Erkaketa eta esapideetan). Kea bezala suntsitu, desegin. Kea bezala joan dira ene egunak. Hilko zara eta hautsetan eta ketan geldituko dira zure ondasun guztiak.

ketan 30: Aizu (“txingarrak ketan zeuden oraindik”), Elkar (“Zure etxeko tximinia ketan dago”), Consumer 9 (“kable isolatzaile bat ketan hasi zen”), Berria 8 (“hortxe ibiltzen naiz burua ketan hasi arte pentsatzen”), EiTB 5 (“Bobyland jatetxean, ketan dauden pertzak”), Jakin 2 (“Badirudi etxeko salara gonbidatu zaituztela, eta te bero baten ketan eskaintzen dizutela hitzaren eta soinuaren artea”), Argia (“ketan dabilen txondorra”), Erlea (“Eta ez batarenean ez bestearenean ageri zen etxe aitzin-zuririk, ez ketan legokeen tximiniarik, ez leihorik…”), DiarioVasco 2 (“Lehen guztiok erretzen genuen hil aurretik, ezin hilean itxaronez eta ketan leherturik birikak, eta ongi ikusia zegoen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ketan 73: Berria 6 (“Autoan bi sutontzi zeuden, ketan”), Elizen arteko Biblia 10 (“Eguzkia sartu eta iluna egin zenean, labe bat ketan eta zuzi bat sutan igaro ziren hildako abereen artetik”), Itxaro Borda 8 (“Urez estali sutea oraino ketan zegoen, mihimen zatiak lurrean, arropak eta tupina hutsaren tapakiak sasietan”), Xabier Amuriza 3 (“Honelakoxea da Kumas ingurua, non mendiak ketan dagozen, sufre biziz beterik eta iturri beroz horniturik”), Josu Zabaleta 3 (“Biharamun goizean goizetik eskatu zituen berriak; ez ziren hobeak izan, eta gelan eman zuen egun osoa, sutontzitxo batzuetatik, ketan, usain bortitzak zeriela”), Koldo Izagirre 3 (“Haren atzetik irten nintzen, Anton Patiño-ren atzetik, eta harri kozkorretan urgun eginez hurbildu ginen biok moila uzteko presaz tximinia ketan duen baforea bezala konboiaren muturrean zegoen lokomotora zaharrera”), Jose Antonio Mujika 3 (“Sinai mendi osoa ketan zegoen, su artean jaitsia baitzen Jauna”), Xabier Kintana 3 (“Labe bat ketan eta zuzi bat sutan igaro ziren zati bien artetik”), Jose Morales (“Argiontzia ketan dago - esan zuen Sergeik”), Lopez de Arana 2 (“Hudson ibaiari buruzko aipamenak ere sarri egiten ditu Dos Passosek: beti langar eta ketan”), Agustin Otsoa 2 (“Mendietan sugarrak amataturik zeuden, eta txingarrak errautsen azpian ketan.”), Unai Iturriaga (“Bere buruaren sermoiak ardotan eta ketan itoak ziren, itsaso gorrian laino egun batean naufragatzen duten potinak legetxe”), Eneko Bidegain (“Hodi haietatik ziren ateratzen erretokian sartzen zituzten presoak, ketan”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Elkarketako osagaia edo esapide-zatia

elkarketako bigarren osagaiari (cf. itsasora urketan ibiltzea) ez dagokio sarrerarik; adlag. gisa, berriz, aski da keta arautua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, mugagabean erabiltzen denez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ke sarreran.

ketchup
iz. Azukrez, ozpinez eta espeziaz onduriko tomate saltsa. Ketchupa tomate frijitua baino garestiagoa da, azukre gehiago du eta, horrenbestez, kaloria gehiago ere bai.

Aztergaia: ketchup

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ketchup 79: Consumer 69 (adib.: “Maionesa, ketchup, mostaza, soja eta tankerako saltsen kontsumoa jaitsi eta, horien ordez, gatz gutxiago daukaten hornidurak hartzea: piperrak, patatak, barazkiak...”), Berria 4 (adib.: “Batzuk ketchuparekin, mostazarekin besteak, baina fast food alorrekoak denak ere”), EiTB 3 (adib.: “Ketchup edo tomate saltsetan?”), Argia (“Mundu guztiak jan behar du gauza bera eta jaki guztiek daukate Ketchup gustua”), DiarioVasco (“Honetan, gynkana handia prestatzen da non gaztetxoek ketchuparekin masajea eman, pinturazko puxikak lehertu edo lokatzezko putzuan sartzeko aukera dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ketchup 17: Berria 3 (adib.: “Taloak eta 'ketchup'-a, Bush ordezkatzeko”), Eskarne Mujika 4 (adib.: “Egin ezazu bizkor saltsatxo bat esnegainaz eta ketchupaz”), Ramuntxo Etxeberri 2 (adib.: “Arduradun horrek hamar kilo 'ketchup' saltsa ahantzi zituen bere komisio zerrendan”), Iñaki Mendiguren 2 (adib.: “saltxitxak, hirugiharra eta xerrak, patata egosiak, labean erretako patatak, patata frijituak, Yorkshire budina, ilarrak, azenarioak, saltsa, ketchup eta, arrazoi bitxiren batengatik, mendazko gozokiak”), Xabier Olarra (“ketchuparen ordez marmelad”), Andoni Egaña (“Baina Athletiken futbol-elastiko berriko Ketchup zarrastada dirudien horretaz aritzeko edo gruaz autoa daraman udal-tzainaren argudiaketa aipatzeko, ia hobe genuke bertsotan segi”), Juan Kruz Igerabide (“Omerice izenekoak ere egiten zizkigun, arroza, tipula eta azenario txikitua nahasi, eta arrautzopil batean bildurik, gainean ketchupezko lore bat marrazten ziola”), Patxi Iturritegi (“Gero, segundo pare bateko isilunea gertatu zen, kupoi-saltzailearen talo-aurpegiak ketchup kolorea hartu bitartean”), Harkaitz Cano (“Bertan eseri eta nire hanburgesari ketchupa botatzen ari naizela, hara zer ikusten dudan”), Karlos Linazasoro (“Eta beste galdera beldurgarri bat: benetan ote ziren saltxitxa haiek - ketchupezeta ziapez ongi igurtziak irensten zituzten haiek - txerri-saltxitxak?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: ketchup.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ketchup / fr ketchup: Elhuyar: - / Nolaerran: ketchup / Zehazki: ketchup / Labayru: ketchup / Adorez5000: ketchup.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa.

keto
adj. bizk. Geldoa, motela.

Aztergaia: keto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:42 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

testu bakarrean jaso da; baina bizirik dago, L. Baraiazarrak dioenez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

koldarra, beldurtia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Definizioa aldatu: 'geldoa, odolgabea'. 2- Adierak zehaztu: 1) 'geldoa, odolgabea' 2) 'koldarra, beldurtia'. || 1- Hitzaren lehen esanahia horixe da; eta horren ondorioz sortua, 'koldarra, beldurtia' bigarren adiera.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-05-10): Adiera egokituz aipatuko da: «keto izond. Bizk. 'geldoa, motela'».

ketsu
adj. Ke asko dariona. Su handia, iluna eta ketsua. Lantegi ketsuak.

Aztergaia: ketsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

ketu, ke/ketu, ketzen
1 da/du ad. Kez bete. Ik. keztatu. Su handi bat eginaz bizitoki guztia ketu zuen.
2 da/du ad. Janariez mintzatuz, iraunarazteko edo ke zaporea emateko, ketan ipini edo lehortu. Gaztak ketzen jarri.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ketu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ketu (Etxde JJ)eta keatu (Mg PAb)formak agertu dira'ketan lehortu' adierarekin; ketu 'tabakoaz mintzatuz, erre' adierarekin 2 ager. (AB AmaE eta A Ardi); kiatu forma behin agertu da (Mg CC: "Berriz ao kiratstuarekin ez dirudi ondo, ez Konfesorearen sudurrai igui ematea, ez Kristo baizen gauza andia usai zatar ta mingain kiatuaren gañera eramatea"); keztatu G behin (Ibiñ Virgil) eta keaztau B behin (Otx).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ketu 'ketan lehortu' adierarekin behin agertu da (Gipuzkoako merkatari: Gipuzkoako ekonomia); keetu 'tabakoaz mintzatuz, erre' adierarekin, behin (Gure mixioak); keztatu forma behin agertu da, EB (Zaldua, I.: Viking egoitza bat Groenlandia:...); kiaztatu behin G (Gaztelu in Olerti 1963).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

keatu : DFrec (1); keatu 'ketan lehortu': AB38 (1); ketu : LurE, HiztEn; ketu 'ketan lehortu': AB38 (1), Euskalterm (22); keztatu : LurE, HiztEn; keztatu 'ketan lehortu': Euskalterm (8).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ketu, ke(tu), ketzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ketu, ke(tu), ketzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

ketzal
1 iz. Erdialdeko Amerikako hegazti igokaria, goialdean luma berde distiratsuak eta behealdean gorriak dituena (Trogons resplendens).
2 iz. Guatemalako diru unitatea. Askok gutxieneko soldata jasotzen dute: 1.300 ketzalen truke, 120 euro inguru, lan egiten dute.

Aztergaia: ketzal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Guatemala.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ketzal: HiztEn; Guatemalako ketzal: LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ketzal: Estilo Liburua.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Trogons resplendens.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-al(e).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Guatemalako dirua).

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Trogons resplendens.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: ketzal iz. (Guatemalako dirua).

kexa
1 iz. Egoera mingarri edo ezatsegin baten adierazpena. Ik. arrangura; kexu. Ez dugu kexarik. Kexa samin haien aurrean, laguna errukitu egin zen.
2 iz. Ipar. Larritasuna, urduritasuna. Zer ikara eta kexa dukete bihotzean!
Azpisarrerak

Aztergaia: kexa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: kexaz ; eta adib. gisa: kexa eman.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

j/x.

kexa eman
du ad.-lok. Kexatu. Ez datorrela inor kexa ematera. || Ez zuen kexa bat eman.

Aztergaia: kexa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, kexa sarreran.

Aditz-erregimena

ez datorrela inor kexa ematera.

kexadura
iz. Kexatzea, kexua. Han dira zinak eta minak, kexadurak eta hasbeherapenak.

Aztergaia: kexadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
kexagarri
adj. Kezkagarria, asaldagarria.

Aztergaia: kexagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:37 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

kexarazten duena.

kexaka
adb. Kexatuz, kexa adieraziz. Kexaka etorri zait bart Errodrigo jauna.

Aztergaia: kexaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:43 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan kexaka testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kejaka EB 1: BAtx AstH ("Karrera egin eta ikuilutara erretiratzen zirenean, purrusti eta kejaka hasten ziren"); kexaka EB 2: Arti Dekam ("Kalandrinok, oraindik kexaka, honela: "Ai, ene urrikaria! Zer eginen dut! Nola erdi ahal naiteke haurraz? Nondik irtenen da?""), J.M. Suraso ("Mortimer, hain banana zalea izaki, inoiz ere ez zen asetzen bananak jaten, eta une horretan lanpetuegia zegoen bere itxuragatik kexaka hasteko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

kexakizun
iz. Kexa. Ez dut lanari buruz kexakizunik.

Aztergaia: kexakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kizun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

kexatzeko zergatikoa.

kexaldi
iz. Ipar. Haserrealdia. Izanen dira bai, bistan da, kexaldi batzuk, baina bata bestearen amodioaz oroituz, barkatuko ditugu nahigabe guztiak.

Aztergaia: kexaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

haserrealdia.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus