josi, jos, josten
1 du ad. Haria eta jostorratza erabiliz, ehun baten edo kideko gai baten zati bi lotu, edota zerbait ehun bati edo kideko zati bati atxiki; haria eta jostorratza erabiliz jantzi bat egin edo konpondu. Atalak elkarrekin josi. Frantziskoren jantzi mehe urratuari josi zizkioten barrengo aldetik adabaki lodi batzuk. Botoiak josi. Urrezko hariz josia. Soineko bat josi. Eskuz jositako soinekoa. Abarkak josteko. Josten ikasi. Kolpearen ondorioz, AEBko presidenteari zauria josi behar izan diote, ezpainaren alboan.
2 du ad. Nolabait lotu edo elkartu. Zein da olerki horiek elkarrekin josten dituen haria? Hitz harroak antzez josten. Gertakizuna poliki josia dagoela. Barojaren hizkera arrunta, nolanahi josia.
3 du ad. Paper orriez mintzatuz, elkarri atxiki eta gai gogorren batez estali. Liburu bat josi.
4 du ad. Gauza batean beste bat irmoki finkatu, zeharkatzen dituen zerbaiten bidez bereziki. Bi ohoinen erdian gurutzeari josia izan zen. Paretetan josiak dauden harriak. Hortik zetorkion haragian josia beti eraman zuen arantza. Besteak ere jakingarriak zirelarik, bat josi zitzaidan gogoan. Zaldunari josia ezkutaria doa, gorputzari errainua itsasten zaion bezala.
5 da/du ad. Erabat bete. (Dagokion izen sintagmak -z atzizkia hartzen duela). Zorrez josia. Ukabilkadaz josi zuten. Urre-zilarrezko arrainez josi zen ibaia. Gau argi izarrez josia.