Euskaltzaindiaren Hiztegia

45 emaitza joko bilaketarentzat - [1 - 45] bistaratzen.

joko
1 iz. Atsegin hartzeko, eta, askotan, tartean dirua dagoela, egiten den jarduera arauduna, batek edo batzuek irabazten eta beste batek edo beste batzuek galtzen dutena. Ik. jolas; josteta. Erreboteko joko handia. Euskal jokoak. Herri jokoak.
2 iz. (Dirua jokatzearen aldeari begiratuz). Jokoa debekatu, baimendu. Etxe asko hondatu ditu jokoak. Jokorako ohitura. Jokoan ondo larrutu omen dute. Jokotik aberastea. Joko galgarriak.
3 iz. Joko batean, bereziki mahai-joko batean, aritzeko behar diren pieza eta tresnen multzoa. Olentzerok Trivial jokoa oparitu dit.
4 iz. Jokoarekin halako antza duen ariketa. Poesia deitzen den joko bitxi hori. Maite joko luze eta korapilatuak.
5 iz. Musean, lau karten artean hogeita hamar baino gehiago izatea. Jokorik baduzu?
6 iz. Pilota-joko batzuetako partida banatzen den zati bakoitza. Partida egiten da honenbeste jokotara; maizenik hamahirutara.
7 iz. Aditz-jokoa. Ik. flexio. Joko sintetikoaren erabilera atzeraka joan da euskararen historiaren hasiera-hasieratik.

Esaera zaharrak

Jokoa ez da errenta. Jokorik hoberena gutxien dirauena.

Aztergaia: joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

truke (karta-jokoa).

Jatorrizko forma

joko; bolajoko; etxagintza-joko; xake-joko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: jokoan egon,jokoan izan, jokoan jarri, joko-etxe, joko garbi, joko-lagun .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: " joko / joku: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

aditz joko, aditz-joko
iz. hizkl. Aditz batek hartzen dituen formen multzoa. Ik. flexio. Beste gauza bat da, besterik gabe, alemanaren aditz jokoa buruz ikastea. Aditz-jokoa, hiztegi modura, erraz kontsultatzeko eran jasotzen da.

Aztergaia: aditz-joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:15 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-joko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aditz sarrerari dagokion azpisarrera.

Jakite-arloak

Tekn. (Hizkl.)

ahari joko, ahari-joko
iz. Ahari talka. Makina bat ahari joko irabazi eta galdutako baserritarra.
aizkora joko, aizkora-joko
iz. Aizkoran egiten den norgehiagoka, ezarritako enborrak lehiakideak baino azkarrago ebakitzean datzana. Zabaletako Inazio Marik eta Abadiñoko Jose Domingok egin behar zuten aizkora jokoa.
antzara joko, antzara-joko
iz. Haga batetik zintzilik dagoen antzara bati lepoa moztean datzan jokoa.

Aztergaia: antzara-joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:28 1997-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS: Ik. ahate(-joko) / LurE: AS: antzara jokoa / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: antzara joko.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-joko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

antzara sarrerari dagokion azpisarrera.

artzain joko, artzain-joko
iz. Artzainen jokoa, sei harritxorekin jokatzen dena.
bakar joko, bakar-joko
iz. Jokalari bakarra aritzen den jokoa, bereziki karta-jokoa. Kartak eskatzen zituen, eta bakar-jokoan aritzen zen.

Aztergaia: bakar-joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 0; EPG: 5; ETC: 32

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bakar-joko; Adorez: 0; Labayru: 0; NolaErran: bakar-joko, bakar-jokoan ari izan

Bestelakoak

bakar 6 (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Laguntzarik edo kiderik gabe egiten dena. Bakar dantza. Bakar jokoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierako definizioa baliatuta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bakar eta joko sarreretan.

berba joko, berba-joko
iz. bizk. Hitz jokoa.
bola joko, bola-joko
iz. Jaurtitzen den bola batez birlak botatzean datzan jokoa. Dantzan eta bola-jokoan ez da hura bezalakorik.

Aztergaia: bola joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

dado joko, dado-joko
iz. Dadoekin egiten den jokoa. Pokerra eta dado-jokoa.
dama joko, dama-joko
iz. Xake-jokoko taularen antzeko batean, bi jokalarik pieza biribil zuri eta beltzekin jokatzen duten jokoa. Dama-jokoan ari ziren.
erraketa joko, erraketa-joko
iz. Emakumezkoen plekako pilota-jokoa, erraketa batez eta larruzko pilota batez jokatzen dena. Erraketa jokoa kirola zen, baina baita ikuskizuna ere; deigarria zen emakumeak frontoian ikustea. Ameriketan erraketa-jokoan aritu ziren emakume pilotari profesionalei buruzko erakusketa da hau.
esku joko, esku-joko
iz. Batez ere pl. Gauzak agerraraziz, desagerraraziz edo itxuraldatuz egiten den trikimailu eta joko miragarri edo harrigarria. Prestidigitadoreak, karta multzo batean zazpiko pika aukeratu, eta, esku-jokoa egin ondoren, zure karta erakutsi, eta "zazpiko pika!" garrasi egiten dizunean bezala.

Aztergaia: esku-joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:33 1999-03-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esku(-)joko 4, IE-G (JE Bur: "Badirela, gizon ala emazte, berek bakartasunean asetzen dutenak [...]. Harri, landare, tresna, esku joko, ez da kitzikagailurik gozatzeko on etzeienik"; Berron Kijote 3: "iñor zauritzeko edo lurreratzeko esku-jokorik?", "esku-jokoz saiatzeko asmoa artu zuan", "ez bait-zuan uste Santxoren esku-jokoa bitartean zebillenik"); cf. esku-joka 1 (Erkiag Arran: "agurka, kaixioka, esku-joka ta lepo-igurtzika jarduten dabe gazte ta zaarrak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esku-joko (eta -u) 4: B 1 (D.M. Bernaola: "soldaduak guztiz gogo onez artu ebeen esku-joku eta olgeta au"); G 2 (B. Latiegi: "Lurreko karta auek ere esku-jokurako dira", "Mister Todhounter kartak airera jaurtiaz egin oi dan esku-joku bat saiatzen aritu zaigulako"); EB 1 (P. Zabaleta: "Atsegin zuen herritarrei bere laneko trebetasunak erakustea, esku-jokoak egitea eta haien artean dibertitzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskuz jokatu : AB38 1 (jugar a mano) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esku-joko PMuj DVC (1 prestidigitación; 2 maniobra, obra de mano); eskujokari : EuskHizt, DRA (esku-jokari: jugador de manos, prestidigitador), PMuj DVC (esku-jokari: escamoteador, prestidigitador); cf. esku-joka: DRA (aplaudiendo), PMuj DVC (manoteo, manoseo) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

LBeh (2014-04-03): eskujoko 35, Berria (adib.: “Kaskaterraza, rokodromoa, tirolina, eskujokoak, jokoak (Kaskagorri konpartsa)”); esku joko 5: Berria 4 (adib.: “Denek ere umorea, kabareta edo esku jokoak egiten dituzte, baina nork bere berezitasunekin”), DiarioVasco (“Zazpinako modalitatean, indarrak garrantzi txikiagoa dauka eta esku jokoak handiagoa, ohiko errugbiarekin alderatuz gero, eta meleetan 3 jokalarik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eskujoko 3: Herria (“Asteburu guzian, Baionan, eskujokoen hirugarren topaketak”), Josu Zabaleta 2 (“Eskujoko kontuak dira hauek!”); esku(-)joko 9: Herria 3 (adib.: “antzerkian edo esku jokoetan ibiliko direnak egunez eta gauez publikoaren erdian”), Patxi Ezkiaga 2 (“Etorri eta berehala, ohol atzean edo gorda zen maisu Pedro, asmakizun hartako panpinak bere esku-jokoz erabiltzeko”), Filosofia apaingelan (“gure garaiko ilusionistarik txarrena ere lotsatuko lukeen esku-jokoa egin zuen”), Karlos Linazasoro (“Borreroak esku-jokoekin goxatzen dizkio azken uneak kondenatuari, honek mesedea eskatu gabe ere”), Jon Muñoz (“Baiezkoa eman zuen Maxek, mirespenez; nola prestidigitadoreak, karta-multzo batean zazpiko pika aukeratu, eta, esku-jokoa egin ondoren, bada, hala zure karta erakutsi, eta "zazpiko pika! " garrasi egiten dizunean bezala”), Juan Garzia (“Ez da ilusionismoa ez esku-jokoa ere, baina haien mugan dabil”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: malabar* e. eskujoko. Eskujokoak eginez igaro genuen arratsaldea | esku-. Hona hemen 'esku(-)' duten zenbait hitz elkartu. Esku-argi, eskubaloi, esku bizikleta, esku bonba, eskuburdina, eskudiru, esku eskailera, esku freno, esku galga, esku granada, eskujoko (malabar*), eskulan, eskulangile, eskulangintza, eskularru, eskuleku, eskuliburu, eskuohe, eskuoihal, eskuorri, eskupaper, esku pilota, eskusoinu, eskutoki, eskutrapu, eskuzapi, esku-zarta, esku-zartaka, eskuzerra, eskuzorro.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

20.83: es malabar / fr jonglerie, tours d'adresse: Elhuyar: - / Nolaerran: esku joko, eskuketa (BN); eskuaire jokaldi / Zehazki: (juegos malabares) eskujoko(ak) / Labayru: - / Adorez5000: (juegos malabares) joko malabarak, esku-joko(ak).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia. Bide batez, malabar sarreran iz. kategoria gehitzea eskatuko zaio Euskaltzaindiari eta bukaerako –r gogorra den ala ez zehazteko (ikus HBOko eztabaida).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-joko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa esku sarreran.

Kategoria

iz.

Numeroa

Batez ere pl.

hanka joko, hanka-joko
1 iz. Zangoen higidura. Deituko diogu igel-igeria, igelaren higidurarekin antz handia duelako: hanka-jokoa igelarena berbera da.
2 iz. (hanka jokoa egin, eragin, hanka jokoari eman, ekin eta kideko esapideetan, ihes egitearen irudi bezala). Dirua hartu zuenean esan omen zuen: "orain hanka-jokoa egin dezadan". Bere patu beltza ikusita, hanka jokoa egingo du animaliak. Ertzainak agertu orduko, hanka-jokoari eman genion. Ez dagoela zereginik horiekin, adiskideak; hanka jokoari ekitea beste aukerarik ez dagoela. Hanka jokoa eroan. Borrokan baino gehiago zela hanka jokoan egiten.

Aztergaia: hanka joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitz joko, hitz-joko
iz. Hitz baten esanahi bikoitzaz baliaturik edo antzera ahoskatzen diren bi hitzen adiera desberdinez baliaturik egiten den jokoa. Zelanok hitz-jokoa egiten du ultio (mendekua) eta unctio (gantzuketa, igurtzia) hitzen artean. Hitz-joko xume bat zilegi bazait, nik esango nuke mundua, munduko zenbait aldetan, asko aldatu dela. Hitz-jokoetara emana. Ezin itzulizko hitz-jokoa.
indar joko, indar-joko
iz. Lehiakideen indarra eta antzea neurtzen dituen norgehiagoka. (Batez ere herri kirolez mintzatuz erabiltzen da). Arratsaldean, berriz, indar jokoak izanen dira plazan, eta puzgarriak ere ezarriko dituzte haurrentzat.

Aztergaia: indar-joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: INDAR-JOKO Prueba, competición (de fuerza). Indar eta zalhu jokuetan artzen direnak [...] gauza guzietarik begiratzen direla. AR 365. Indar-yokuetan azkarrak, arro samarrak. Kk Ab II 164. Kartajokulariak, goruetan andrak, idiekin indar-jokoak, erromeriak [...]. Alzola Atalak 78. Ikusi zuten mandazaiek beren beorrei egiten zitzaien indar-jokoa eta makillak artu-ta joan ziran eta makilka eraso zioten. Berron Kijote 164.

indar joko 12: Berria 10 (“Horiekin batera, indar jokoak hurbiletik ezagutzeko aukera ere izanen da”), EiTB (“4 kilometroko ibilaldiaren inguruan, partaideek janaria eta edaria, haurrentzako jokoak, dantzak, bertsolariak, erakusketak, indar jokoak, txotxongiloak, disko eta liburu salmenta eta beste hainbat ekitaldi aurkitu dituzte”), Karmel (“Bazkalostean animazio ugari izan ziren: euskal dantzak, indar jokoak, botülüzea ---garai batean Zuberoako artzainek ordu aspertuak hobeto eramateko egiten zuten pilota jokoa---, eta elkarteek antolaturiko koreografia moduko bat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

indar joko 147: Herria 145 (“Ortzegun aratsean, indar-jokoak Senpereko pilota plazan.”), Piarres Xarriton (“Baina indar joko eta sokatira izan dela, egundainotik, politika, ez dugu ahantzi behar”), Patxi Ezkiaga (“Baina haiek, agi denez, beste hartarako baino jaterako gogo gehiago zuten eta ostikoka eta hozkaka hartu zuten, eta oso gutxian, biluzik zegoen, hedeak hautsiak eta gaineko aulkirik gabe; baina zer honek eman zion minik gehiena: ikusi zuten mandazainek beren behorrei egiten zitzaien indar-jokoa eta makilak hartuta joan ziren eta makilaka eraso zioten; lurrean zerraldo utzi zuten hebaindua.”), Jean Baptiste Etxarren (“Berantago ere, luzaidarrak famatuak ziren Donibane Garazin eta beste hiri zenbaitetan muntatzen ziren indar jokoetan: aizkolari eta segari sailetan bazekiten lehen ateratzen eta zer xistuan!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, lexikalizatua dagoenez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa indar sarreran.

joko antolatzaile, joko-antolatzaile
iz. kirol. Saskibaloian eta kideko jokoetan, erasoaldia antolatzen eta zuzentzen duen jokalaria. Torontok bost urterako berritu dio kontratua Jose Calderon Tau Baskoniako joko-antolatzaile ohiari.

Aztergaia: joko-antolatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): joko-antolatzaile 45: Berria 34 (adib.: “Julius Jenkins joko-antolatzaile estatubatuarrak hilabete pasa darama jokatu gabe hankako lesio batengatik”), EiTB 10 (adib.: “Caja Laboralek Taylor Rochestie joko-antolatzailea fitxatu du”), Argia (“Kontua ez da joko-antolatzaile, hegaleko edo pibot baten bila zabiltzan soilik, beste elementu batzuek erabakitzen dute fitxaketa”); joko antolatzaile 327: Berria 303 (adib.: “Blums joko antolatzailea fitxatu du Bilbo Basketek”), EiTB 24 (adib.: “Caja Laboralek Thomas Heurtel joko antolatzaile frantziarraren fitxaketa baieztatu du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: joko(-)antolatzaile 75: Berria 74 (adib.: “Are gehiago joko antolatzaileak Bidorretaren eraso jokoan duen garrantzia ikusita”), Herria (“Igandean, goizeko 11-k eta erdietarik harat, Donibane Lohizune eta Ziburun, estropadak, Itsas-Kirolak eta Ur-Joko antolatzaile”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joko sarreran.

Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

joko arau, joko-arau
1 iz. pl. Joko jakin batean aritzeko bete behar diren arauak. Euskaldunek beren tokira moldatu zuten pilota-jokoa eta hainbat gauza aldatu zituzten: jokalekua, joko-arauak, pilota, jotzeko tresnak eta abar. Joko arauak hautsi.
2 iz. pl. Egoera jakin baterako ezarritako arauak. Bozetako joko-arauak aldatuta, zerrenda bozkatuenak beti izango du gehiengo osoa legebiltzarrean. Joko arau demokratikoak errespeta ditzaten besterik ez dugu eskatzen.
joko etxe, joko-etxe
iz. Dirua jokatzen den etxea. Ez kartarik hartzeko, ez joko etxera joateko.
joko garbi
1 iz. Azpikeriarik gabeko jokoa. Anton. azpijoko. Etsaiak aurpegiz aurpegi eta joko garbian ezin menderatu dituztenean. Hori ez da joko garbia.
2 iz. Atxiki txikia. Ezker ederra erakutsi zuen errebotean eta joko garbian.

Aztergaia: joko garbi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-04-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. atxiki txiki.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-garbi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

joko sarrerari dagokion azpisarrera.

joko lagun, joko-lagun
iz. Karta-jokoan aritzeko laguna. Sartu zen ostatura eta berehala egin zituen joko-lagunak.
joko sistema, joko-sistema
iz. Entrenatzaileak aurkitu du, azkenean, taldea orekatuta mantentzen laguntzen duen joko-sistema. Joko sistema aldatu eta bi aurrelari petorekin jokatzen hasiko ote den ere galdetu zioten.
Ohiko lexiak

Aztergaia: joko-sistema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh36 2024-02-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 93 (Berria 57, DiarioVasco 1, EiTB 34, Goiena 1) / ETC 610

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: joko-sistema (Kirol. TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean sartzekoa.

joko zelai, joko-zelai
1 iz. Zenbait kiroletan, bereziki belar gainean jokatzen direnetan, joko eremua. Joko-zelaitik arnasestuka irten zen.
2 iz. Eztabaida bat edo arazo bat kokatzen den esparrua. Gehiengoa izanda baino ezingo diogulako estatuari aurre egin, gure joko-zelaian guk jarritako joko-arauak ezarrita. Harremanak ondo daude, egonkortuta, badago elkarrekiko errespetua, joko-zelaia markatua dago. Joko zelaiaren erdian zerga erreformaren gaia jarri dute. Gaur egun beste bat da joko zelaia.

Aztergaia: joko-zelai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, irudizko adiera ere badu eta.

joko zikin
iz. Zintzotasunik gabe jokatzea edo aritzea. Ik. azpijoko. Joko zikinetan ari zarete. Joko zikina egitea egotzi die komunikabide batzuei. Ez dakit zergatik harritu zareten joko zikin honen berri izan duzuenean.

Aztergaia: joko zikin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da definitu ahal izateko.

jokoa egin
1 du ad.-lok. Aipatzen den eran jokatu edo aritu. Bi pilotariek antzeko jokoa egiten dute eta partidaren hasieran oreka izan zen nagusi. Athletic-ek goi mailako jokoa egin du. Akordioetarako aukerak irekita dauden garaian, alderdi bakoitza bere jokoa egiten ari da.
2 du ad.-lok. Aipatzen den jokoan aritu. Indar lehia da ekidin nahi izan duguna hastapenetik; adibidez, ur puxiken jokoa egin dugu.
3 dio ad.-lok. Norbait, oharkabean, beste norbaiten interesen alde aritu. (-i atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Ez dute egokitzat jotzen kondenaren bidea, hain zuzen ere, sistemari jokoa egiten zaiolako. Orduan, kontuz, ea nori ari garen jokoa egiten. || Ipar. Iragana ukatzea etsaiaren jokoa egitea da. Baina Darfurren gerrak jarraitzen du; nor axolatzen da?, gobernuak?, diktaduren jokoa egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak?

Aztergaia: jokoa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:008 2003-05-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'norbaiti jokoa egin' gisako 3: X. Mendiguren B. ("Partiduak, erreboluzioaren kontrako zirela aitortuaz, kapitalismoari jokoa egin"), Azurm ("Onenean ere, ezkerkeriaren erreazioari jokoa egitea, iruditzen zaio"), Euskadi Obrera 1978 ("Beste era batera esanez, nork egin dion jokua Nafarroako UCDri, bere proposamendua [...] aurrera eramateko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jokoa egin : DFrec 4 (ZArg: "xxko sozialismoak jokoa egiten dio", "kapitalismo zaharrari eta bere eusleei jokoa egitea da", "gazteria jestio orotatik arbuiatzea burgesgoari jokoa egitea izanen litzateke", "independiente bezala agertzea gobernuari jokoa egitea da") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Baztertua (edo kalko saihestekoa).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

jokoan
adb. Karta-jokoan. Debekatua zegoen jokoan aritzea edaria saltzen zen lekuan. Ostatu batean jokoan hasi ziren.
Loturak

Aztergaia: jokoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

JOKOAN a) Jugando (a un juego de azar). * Beti zeonzen / Satanasekin jokuan, / pensamentuok / ifini baga zeruan. Lazarraga 1199v. Hek guztiak iokoan, ian edanean eta arloterian gasta balitza. Ax 164 (V 110). Noiz sori den iokoan edo danzetan haritzea. SP Phil 375. Jolasean, jokoan, lotan, eizean ibiltea. Lar SermAzc 55. Jai ta igande beretan anitz dabilza tripazanzan, jan-edan luzean, danzan, jokoan. Mb IArg I 117. Egunik geiena jokoan, dantzan, ordi-lekuetan emon dozunez. Añ EL1 130. Lanen pitinik egin gabe aste osoak jokuan igarotzen zituztela. Izt C 68. Bere aurrian jokuan diardugulako. Ur MarIl 92. Ostatü batetan jokian hasi zirela. Ip Hil 86. Bertze batzu badire jokoan ari direnak. Zerb Metsiko 56. Itzal balzdun ordi mindubak / jokuan dabiltz mai-ganetan. Laux AB 94. Etzan nolanaiko jokalaria izan bear, arekin aurrez aurre jokoan asteko. TAg Uzt 170. Jokuan ari ziren maira inguratzeko. Etxde JJ 206. Jokuan egozan arraiuok; musian gogotsu, enbidoka ta ordagoka. Bilbao IpuiB 242. Diru pizer batzuk ere irabaziak baititut yokoan. Izeta DirG 109. Arratsaldero, lanak utzi ondoren [...] jokoan aritzen omen itun biak. Ataño TxanKan 109. Non zinen bart? Jokoan, adiskideren baten etxean? MEIG IX 108. v. tbn. Gç 166. Ch I 23, 7. Brtc 67. Mg CC 190. AA I 578. Zav Fab RIEV 1909, 38. Gy 298. Elzb Po 207. Azc PB 214. CatJauf 16. JE Bur 103. Or Tormes 107. Ibiñ Virgil 102. NEtx LBB 66. Jokuan (correspondiente a los temas joko o joku): CatLan 89. Gco II 75. fB Olg 29. Astar II 65. Xe 256. AB AmaE 212. Kk Ab I 17. Otx 59. SM Zirik 70. Salav 14. Jokian: Egiat 166. AstLas 16. Arch Fab 239. b) (Con verbos como ezarri, ipini, etc.). En juego, como apuesta. * Iokoan ezarten diren gauzen balioa. SP Phil 367. Jokoan bere edo partidaren ahalaz gehiago ezartzen dutenek. Brtc 65. Debekatua dago legeak diona baño geiago jokoan ipintzea. AA II 75. Lau milla duro señale, ogei milla jokuan. EusJok II 31. -- (Fig.). En riesgo. * Semeen bizia jokoan zebillelako. Ataño TxanKan 225. Bizia bera be jokuan ipiñi biar bada be. Gerrika 279. c) Interviniendo. * Bainan etzen hura gatik ixurtzen odola. Lurraren aitzakian, urgulua eta nausi izan nahia ziren yokoan. Hb Egia 44. Eta erantsi beharko da era bateko baino gehiagotako kausak dabiltzala dudarik gabe jokoan. MEIG VI 51. JOKOAN EGIN (V-gip, G-goi-azp, B, BN-arb; -uan V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 183. Jugar a cartas. "Jokuan eiñ, jugar los cuartos. Jokuan eitten eben Ondamendin goiz aldera arte" Etxba Eib. "Urtero eitten dou jokuan Gabonetan" Elexp Berg. * Eragotzitako lekuban jokuan egitia. fB Olg 30. Jokuan larregi ein. SM Zirik 102. An egon giñan. ganbarako belar pillan jokuan egiñez, zortzi bat egunean. BBarand 134

LB: jokoan egin 5, jokoan izan 41, jokoan jarri 41; EPG: jokoan egin 8, jokoan izan 32, jokoan jarri 52; ETC: jokoan jarri 568.

Bestelakoak

jokoan 1 adb. Arriskuan, galtzeko edo irabazteko egoeran. (egon, izan edo jarri bezalako aditzekin erabiltzen da). Bizitza bera jokoan zegoen. Bi etxe horien jabegoa da jokoan. 2 adb. (ari, egin eta kideko aditzekin). Karta-jokoan. Urtero egiten dugu jokoan gabonetan. Debekatua zegoen jokoan aritzea edaria saltzen zen lekuan. [s.u. joko]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

jokoan 1 azpisarrera erabat ezabatzekoa da, jokoan egon, jokoan izan eta jokoan jarri azpisarrerak sortzea proposatu da eta. jokoan 2, berriz, hurrengo bilerarako prestatuko dugun proposamenaren barruan jasotzekoa da; mahai-jokoak, jolasak eta kirolak sailekoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

jokoan 2 adierari dagokionez, utzi dagoena, oharra kenduta (2022-01-11). Hemendik aurrera jokoan soila izango da jokoan1 ezabatzea erabaki denez.

jokoan egin
du ad.-lok. Karta-jokoan jokatu. Urtero egiten dugu jokoan gabonetan.

Aztergaia: jokoan egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JOKOAN EGIN (V-gip, G-goi-azp, B, BN-arb; -uan V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 183. Jugar a cartas. "Jokuan eiñ, jugar los cuartos. Jokuan eitten eben Ondamendin goiz aldera arte" Etxba Eib. "Urtero eitten dou jokuan Gabonetan" Elexp Berg. Eragotzitako lekuban jokuan egitia. fB Olg 30. Jokuan larregi ein. SM Zirik 102. An egon giñan. ganbarako belar pillan jokuan egiñez, zortzi bat egunean. BBarand 134.

adib.: jokoan 2 adb. (ari, egin eta kideko aditzekin). Karta-jokoan. Urtero egiten dugu jokoan Gabonetan. Debekatua zegoen jokoan aritzea edaria saltzen zen lekuan.

jokoan egin 1: Berria (“Gero, bazkaldu, eta karta jokoan egin behar bada, partidatxo bat jokatu, edo playstation -ean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jokoan egin 3: Ramon Saizarbitoria (“Ikasi bai, baina ezin du beste inorekin jokoan egin, pokerrean dakien beste zakurrik ez dagoelako”), Pedro Alberdi (“Gaur ere jokoan egin gabe gelditu behar al dugu?”), Jose Morales (“Eta, aurkitu ez bazuen ere, jokoan egindako okerrak jadanik ez zion ez amorrurik ez haserrerik eragiten; are gehiago, ozen mintzo zitzaion zerbait on eta ezustekoaz, hiltzat emandako adiskide min bat onik eta osorik, bizirik eta irribarretsu agertu balitz bezala”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada eta aski da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da jokoan sarreran.

jokoan egon
da ad.-lok. Arriskuan egon, galtzeko edo irabazteko egoeran egon. Bizitza bera jokoan zegoen.

Aztergaia: jokoan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:36 2000-04-12 Azpisarrera gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jokoan egon (eta jokuan egon 1) 12: SM: "bizitza bera jokoan zegoenekoa"; T. Sarasola: "Azken batean, Ipar eta Hegoaldekoen arteko harremanen aldaketa da jokoan dagoena"; SEIE: "Galderak eta erantzunak daude jokoan, baina, erantzunak aukeran daude"; J.J. Uranga: "Hemen jokoan dagoen arazoa ez da eguneroko tentazioena; azken proba edo tentaldi handia baizik"; R. Garate: "Dena dago, haurtxoarengan, jokoan"; DV Zabalik 1989: "Zer kontzientzia eta borrokamen daukagu kontsumitzaileok eta nekazariok Europako janari-merkatuan jokuan dauden estrategia eta politiketan esku hartzeko?"; J. Agirre: "Herriaren izen ona jokoan bailego bezala egiten du jendeak lan"; J. Otaegi: "Bi gerrate eta atzerri bizitza urduria daude hor jokoan"; J.R. Bengoetxea: "gure jarrera edo iritzi morala dago jokoan eta ez gure ezagutza"; A. Iturbe: "Nere etorkizuna jokoan dagoen momentuan, ixo!"; A. Iban: "Milioiak jokoan daudela askotan (...) jakinik, ez litzateke arraroa erantzun bortitza dutenekin topo egitea"; Berba: "Karrera bat dago jokoan".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jokoan egon : DFrec 1 (ZArg: "erabaki lezake jokoan dagoen hauzi larri garrantzitsu honen irtenbidea") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

Hegoaldeko testuetan bakarrik jaso da, baina onartzeko modukoa iruditzen zaio J-L. Davanti, denek ulertzen dutenez (frantsesez ere badago parekoa: être en jeu).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Bizitza bera jokoan zegoen adibidea hemen jaso.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

joko sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bizitza bera jokoan zegoen.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joko eta egon sarreretan.

jokoan izan
da ad.-lok. Arriskuan izan, galtzeko edo irabazteko egoeran izan. Bi etxe horien jabegoa da jokoan.

Aztergaia: jokoan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:006 2003-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan jokoan izan 'actuar' adierakoa: Hb Egia ("Bainan etzen hura gatik ixurtzen odola. Lurraren aitzakian, urgulua eta nagusi izan nahia ziren yokoan"); ez dugu jokoan jarri esapiderik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jokoan izan 9: Elhuyar ("Zein magnitude fisiko ditugu jokoan oraingoan? Indarra, lehengo pisu bera, 60 kp; baina ukipen-gainazala ez da bera"), Egunk 1991 eta 1997 3 (adib.: "Udalak, Batzar Nagusiak eta Diputazioak eta Nafarroako Parlamentua eta Gobernua jokoan dituzten hauteskundeak"), A. Alonso ("Azkoitiako 6-0ko emaitza berdintzeko zorian izan zen Segura, baina jokoan zen puntuetako bat galdu zuen Zestoaren mesedetan"), G. Markuleta ("Bizitza edo patua — ondare hutsalak / baino zerbait gehiago dut jokoan"), I. Galarraga ("Eta nagusigoa jokoan zuen gerra honek bien porrota ekarri zuen"), Touring ("Hamaika pezeta zituzten jokoan, bat jokalari bakoitzeko"), P. Urzelai ("Gaurko negoziatzaile nagusiak PP eta PSE-EEkoak dira: Arabako aulkiak dituzte jokoan"); jokoan jarri 11: X. Lete ("Iritzi politiko, gizartetsu eta moralak jokoan jarriko ditugu"), Kirolak 1975 (""Match-ball": Partiduaren martxaren arabera, hartan azken pilota izan daitekeena jokoan jartzea"), T. Sarasola ("Estatu Batuen sinesgarritasuna da hemen jokoan jartzen dena"), Hemen 1987 eta 1988 2 (adib.: "Baina gatozen orain [...] jauregiko konspirazio eta ego desberdinen arteko batailak sortarazten dituzten ataletara, izen propioak jokuan jartzen dituzten horietxetara"), M. Lopez ("Ikuspuntu horiek berekin daramatzaten helburu eta metodologiak direla hemen jokoan jartzen direnak"), X. Mendiguren B. ("Paepcke eta Heidelbergeko Eskolakoentzat itzulpengintza-konpetentziak itzultze prozesuaren funtsezko faktore gisa ulertzea eta xede-hizkuntzaren arabera taiutzea hartzen ditu bere baitan, horretan itzultzaileak munduarekiko bere esperientzia eta aurrejakitea jokoan jartzen dituelarik"), UnescoAlb 1992 ("Egokipen-mekanismoak jokoan jartzeko behar den testuinguru soziokulturala"), Umandi ("Geron aldetik egoki ta bearrak diran eragipenak jokoan jarri ez ditugulako"), GaztEntz/7 ("Gorputz osoa jokoan jartzen duen ariketa fisikoa eragiten duen kirola da"), J.M. Zalakain ("Argia Kooperatiba bultzatu zutenek, ordea, aitortu beharra dago, horixe egin zuten: ekonomia pertsonala jokuan jarri").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jokoan izan : DFrec 1 (ZArg: "bizi ala hil jokoan denean"); jokoan jarri : DFrec 2 (Sindikatoak nolakoak dire: "sistema biak jokoan jartzen dituztela frangotan"; Egin: "munduko oilar pisukoen tituloa jarriko du jokoan") // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Bi etxe horien jabegoa da jokoan adibidea hemen jaso.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

joko sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joko eta izan sarreretan.

jokoan jarri
ad.-lok. Arriskuan jarri, galtzeko edo irabazteko egoeran jarri. Bost pertsonaren etorkizuna horrela jokoan jartzeko eskubiderik ez dagoela.

Aztergaia: jokoan jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:012 2003-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Komeni da adibideren bat gehitzea.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jarri: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

joko sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joko eta jarri sarreretan.

jokoan sartu
1 da/du ad.-lok. Kiroletan, jokoan parte hartu, jokoan eragin nabarmena izan. Izarrak aurrelariak ziren, eta bere aurrelaria jokoan sartzea lortzen zuen bikoteak asko zuen irabazia. Arretxe II.ak ederki aprobetxatu zuen sakea eta ez zion Lekuineko pilotariari jokoan sartzen utzi. Sakea berreskuratu eta jokoan sartu zen. || Jokoan gutxi sartu arren, aukera izan zuenean, gola maisuki sartu zuen. Aurrelaria nahi baino gutxiago sartu zen jokoan.
2 da ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek gertaera, ekintza edo kideko batean eragina izan edo esku hartu. Hainbat faktore sartzen dira jokoan. Hor sartzen da jokoan poesia. Txina ere sartuta dago jokoan. || Ez naiz zure jokoan sartuko. Ez dut haien jokoan sartu nahi; musika egiten dut nahi dudalako, ez dirua lortzeko.

Aztergaia: jokoan sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Bi adiera bereizi: kirolekoa eta irudizkoa (politikaren jokoan sartu edo halakoren bat).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa joko eta sartu sarreretan.

jokora
adb. Musean, jokoaren apustuan. (irabazi, galdu eta kideko aditzekin erabiltzen da). Museko jokaldi guztietan irabazteko kartak zeuzkan: txikira, handira, pareetara eta jokora. Txikira esku bat edo beste irabaziz, baina pareetara, jokora eta handira galduz, behin eta beste behin.
Loturak
jokozain
iz. kirol. Kiroletan, arauak betearazten eta epaile lanak egiten dituen pertsona.

Aztergaia: jokozain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: jokozain 1 'Coime, el garitero de la casa de juego' Lar; 2 Arbitro, Herr 1-11-1956: "Ea pilota partidetan behar litaken jokozain bat".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jokuzain 1, Kuxkux/2: "Jokuzainak 'uretara!' esaten duenean, denek uretara salto egin behar dute eta 'lehorrera!' esaten duenean, ba, lehorrera".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jokozain : AB38 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jokozain : ElhHizt, HiruMila, XarHizt, Casve EF (joküzain), DRA // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal árbitro / arbitre beste hiztegietan: ElhHizt: arbitro, jokozain, kirol-epaile, jujari (pilotan) // HiruMila: epaile, tartekari, arbitro, jokozain, juez, juje // Lur EG/CE eta EF/FE: epaile, ebazle // XarHizt: epaile, (de jeu) jokozain // Casve FE: (jeu) xedazale, (juge) arteskü, bitarte, (libre-) haütabide, haütesmen // HaizeG FB: antolatzaile, jujari, juje, trenkatzaile, (médiateur) bitarteko, arteko, ararteko // T-L LFB: juje, jujari; (médiateur) artekari, bitarteko // PMuj DCV: (mediador, tercero) antolatzaile, epaile, artekari, bitarteko; (en los deportes) epaile.

Erdaretako formak

fr (DLLF): arbitre; it (S. Carbonell): arbitro (libero, padrone assoluto di fare); arbitro (Giur.); en (Collins): arbiter, arbitrator; (tenis, etc) umpire; (boxeo, futbol etc) referee; de (Langenscheidts): Schiedsrichter.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "jokozaina = árbitro / a de juego".

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

ia erabili gabea da, baina ongi eratua; eta ez du trabarik egiten.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

jokozale
iz./adj. Jokatzen zalea dena, dirua jokatzera emana dena. Ik. apustuzale; jokalari. Jokozale amorratua da.

Aztergaia: jokozale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:003 2003-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jokozale 2: I. Mendiguren ("Eta ezin ni guzti honetaz harritu, ikusi nuenean zenbat gortemutil, lekaio, gurtzain, jokozale, arrabitari, antzezlari, kapitain eta ebasle zegoen tartejarrita oinordeen segidan"), Baietz ba! ("rockzalea, jokozalea, apustuzalea, bertsozalea"); joku-zale (eta ezpata-jokuzale) 2: Agur 1974 ("Euskaldunok, joku ta jolas-zaleak gara oiñetatik bururaiño"), X. Odriozola ("Ez dago borrokarik, ez dira ezpata-jokuzaleak, ez dute ardorik edaten, ez ere lo-belarrik erabiltzen, eta ez dute dirurik jokatzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jokozale : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jokozale : HaizeG BF (joueur), Lh DBF (1 joueur, qui aime à jouer; 2 joueur, pour l'argent), PMuj DVC (joko-zale: tahúr, jugador); joküzale : Casve EF (joueur) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

kali joko, kali-joko
iz. Ipar. Golfaren antzeko euskal jokoa. Kali jokoa pilota txiki bati ahalik eta kolpe gutxien emanez hainbat zuloko zirkuitua osatzean datzan kirola da. Kali-jokoan aritzeko.

Aztergaia: kali joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

karta joko, karta-joko
iz. Kartekin egiten den jokoa. Afaldu eta gero, denbora pasa, karta-jokoan hasi ziren. Tutean, briskan eta horrelako karta jokoetan aritzen ziren. || Suizidioa, bizitzaren kontra joka genezakeen azken karta jokoa.
lore joko, lore-joko
iz. Literatura, eta batez ere poesia, bultzatzeko egiten den lehiaketa. Abbadiak antolaturiko lore-jokoetan ere izan zen emakume bertsolaririk. Ondarroako Udalak Augustin Zubikarairen omenez antolatutako lore jokoetan. Quazaltenango herrian egiten diren lore jokoetako deialdiko oinarrietan honako hau irakurri zuen behin: (...).
mahai joko, mahai-joko
iz. Joko mota, dado, karta, fitxa edo kideko piezez, taula baten, mahai baten edo bestelako gainazal lau baten gainean jokatzen dena; pieza, taula eta gainerakoek osatzen duten multzoa. Erakusketa horretan, euskarazko mahai jokoak, jostailuak, ipuinak, DVDak eta joko elektronikoak jarriko dira erakusgai.

Aztergaia: mahai-joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:LBeh 2014-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): mahai(-)joko 56: Consumer (“Mahai jokoak biziki baliagarriak dira”), Berria 15 (adib.: “haren pertsonaia eta ikurren irudiak dituzten mahai-jokoak, kamisetak, panpinak, txokolate barratxoak, txikleak, paretan jartzeko paperak, sakelako telefonoak, animazio pelikulak, apaingarriak...”), EiTB 19 (adib.: “"Ontziak hondoratu" mahai-jokoaren filma egingo dute”), DiarioVasco 21 (adib.: “Gazte txokoak dituen baliabideen artean, besteak beste, futbolina, mahai jokoak, aldizkariak, pin-pon mahaia, musika, dardoak, malabareak... aurkitzen dira”); DiarioVasco (“Gaur, berriz, mahaiko jokoen txanda izango da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: mahai(-)joko 16: Berria 3 (adib.: “Alderdi Popularreko gazteek asmatu duten mahai-jokoa da”), Herria (“Alaitasunean ospatu dira hemen ere ihauteriak, maska-mozorro, dantzaldi eta, guziz, mahai-joko gozamenduekin, horietan odolgi-jate, xerri xango eta kausera ongi harrotuak ere ez baitziren txarrenak”), Iñaki Arranz 2 (adib.: “Bikote-mikote mahai jokoa ere aipa genezake, edo Xirula Mirula kanten bilduma, eta Zirkus Mirkus pailazo ikuskizuna”), Joxan Elosegi (“Café hitzak idatzirik zeramatzaten lau burdinazko kutxak, garagardo pitxerren ondoan kristala tailaturik ageri ziren katiluak, zurezko upel txikiak, aluminiozko gurin-ontziak, behartu guztietan erabiliko ziren plater haiek, eta zamau, ezpain-zapi, kotoiz, lihoz, lastoz, parpailaz eta poliesterrez itxuraturiko mahai joko pilo handi hura?”), Juan Garzia (“Begira egoten zitzaizkien orobat neskatook bidaztiak Saint-Merry esaten zaion mahai-jokora limurtzen zituztenei”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es juego de mesa / fr jeu de société: Elhuyar: - / Nolaerran: gizarte joko; (avec dés, pions) mahai joko / Zehazki: mahai joko / Labayru: - / Adorez5000: mahai-joko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mahai sarreran.

oilar joko, oilar-joko
iz. Bi oilarren arteko borrokan datzan jokoa. Oilar jokoan diru asko jokatzen zen sasoi batean.
olinpiar joko
iz. Antzinako Greziako Olinpian lau urtean behin egiten zen kirol-lehiaketa; 1896. urteaz gero, lau urtean behin egiten diren kirol batzaldi nazioartekoak, munduko kirolari onenak biltzen dituztenak. Olinpiar jokoetara joateko gutxieneko marka lortua du dagoeneko.

Aztergaia: olinpiar joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-07-12
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:009 2003-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. olinpiko.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: AS / ElhHizt: adib. gisa / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar osaerakoa [- perts.] motakoei dagokiela (Euskaltzaindiak erabakitzekoa da; eta, onartuko balitz, olinpiar sarrerako azpisarrera gisa ematekoa).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) olinpiar joko azpisarrera gisa onartu da, olinpiar sarreran.

palanka joko, palanka-joko
iz. Burdinazko barra bat ahalik eta urrutiena jaurtitzean datzan jokoa. Mendatan jokatu zen palanka jokoa, hura ikusten joan zen laguna nahikoa.

Aztergaia: palanka joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1996-03-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-joko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

palanka sarrerari dagokion azpisarrera.

paralinpiar joko
iz. Olinpiar jokoen eredura, lau urtean behin egiten den kirol norgehiagoka, elbarritasunen bat duten kirolariek parte hartzen dutena. Atenasko Paralinpiar Jokoetan urrezko hiru domina lortu ditu.
pilota joko, pilota-joko
iz. Bi jokalariren edo bi talderen artean jokatzen den kirola, pilota, eskuz, palaz edo xisteraz, horma baten kontra edo aurrez aurre dagoenari botatzean datzana. Euskaldunek sortua dela pilota eta pilota-jokoa.
rol joko, rol-joko
iz. Joko mota, egoera hipotetiko batean edo fikziozko istorio batean, aldez aurretik ezarritako gidoirik gabe, parte hartzaile bakoitzak pertsonaia baten rola jokatzen duena. Eskolako jarduera akademikoaren barruan, elkarrizketa landu beharreko gaia da eta, horretarako, antzerkia eta rol-jokoak oso baliagarri izango zaizkigu.

Aztergaia: rol-joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:19 2001-10-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh86 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 81; ETC: 256

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: rol-jokoa: juego de roles / Adorez: rol-jokoa: juego de roles / Labayru: El juego de rol se vuelve peligroso cuando el participante se mete demasiado en su papel: Partaideak, egokitu zaion papera rola benetakotzat duenean, orduantxe bihurtzen da rol-jokoa arriskutsu / NolaErran: jouer un rôle sujet:acteur rol bat egin – -en partea egin.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: juego de roles.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa rol eta joko sarreretan.

xake joko, xake-joko
iz. Xakea. Erregea dela xake-jokoko pieza nagusia.

Aztergaia: xake-joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1996-11-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-joko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

xake sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus