Euskaltzaindiaren Hiztegia

13 emaitza jokatu bilaketarentzat - [1 - 13] bistaratzen.

jokatu1, joka/jokatu, jokatzen
1 da/du ad. Joko jakin batean aritu; jokoan jardun. Ik. egin1 9; aritu; jardun1; ibili1 4. Sagardoa galanki edango dugu, tokan jokatzen dugun bitartean. Pilotan, musean jokatu. Harri txikiarekin jokatu nahi dute. Harria nork gehiago altxatu jokatu genuen. Taldeak ondo jokatu zuen igandean. Gaitezen joka, gaitezen dantza eta josta. Makila bat eskaintzen dio, joka dadin haren kontra.
2 da/du ad. (Txapelketa, partida, dema edo kideko bat) egin, izan; (txapelketa, partida, dema edo kideko batean) parte hartu, lehiatu. Ik. txapelketa jokatu; partida jokatu; finala jokatu. Usurbilen dema bat aurten da jokatu. Joakin Garmendiak eta Irati Astondoak jokatuko dute dema. Bi ahari-joko dira Bizkaian jokatu. Orain dela 25 urte olinpiar jokoak jokatu zirenetik. Taldeak Kopa jokatzeko aukera dauka.
3 du ad. Apustu egin. Afaria jokatu zuten musean. Mila pezeta jokatu zituen loterian. Nahi adina diru, bi bati jokatuko ziola.
4 du ad. Zezenez mintzatuz, zirikatu eta, datorrenean, haren erasoa antzez saihestu. Ik. toreatu. Horixe egin behar baitzuen: aurrez aurre zuen zezenarekin jokatu eta zezena bera jokatu. Tafallako jaietako lehenengo zezenketan, Antonio Cortés, Victor Puerta eta Pablo Simón zezenketariek Santa María ganadutegiko zezenak jokatu dituzte, 18:00etan. Sei zezen jokatuko dira gaur Azpeitiko plazan. Hiltzeko zezenak jokatu ziren.
5 da/du ad. Norbaitekin edo egoera jakin batean, aipatzen den moduan aritu edo jardun. (du aditza denean nor osagarririk gabea da). Ik. portatu; gobernatu. Era lotsagarrian jokatu dugu maiz kultura gaietan. Zer diote gure aitzinekoek, nola jokatu dira, zer egin dute? Ederki jokatu dira. Langileekin bakea nahi duen ugazabak garbi jokatu behar du. Oker jokatu ote zuen bere emaztearekin? Buruz eta zentzuz jokatu zuen Erromak auzi horretan.
6 du ad. Norbaiti bere kalterako zerbait egin. Ederra jokatu didak! Jokaldi makurra jokatu diote.
7 du ad. Antzerkiaz edo kidekoez mintzatuz, gertaerak antzezleen bidez irudikatu. Ik. antzeztu. "Iparragirre" pastorala jokatu zutenak. Bakarrizketa bat jokatzeko. || Dantza bat jokatu.
8 du ad. Antzerki lan edo film batean, pertsonaia baten rola egin. Zortzi aktorek 38 pertsonaiaren rolak jokatuko dituzte.
9 du ad. hizkl. Aditz baten adizkiak, hurrenez hurren esan edo idatzi; aditza, aspektu, modu, aldi eta pertsona markak agertzen dituela erabili. Aditz laguntzailea jokatu.
10 du ad. Ipar. Abere arrak emea estali. Ahariak ez du ardirik jokatu behar, hiru urte bete aitzinean.

Aztergaia: jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jokatu, joka, jokatzen. 1 du ad.: dirua jokatu du. 2 da/du ad.: era lotsagarrian jokatu dugu/gara.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jokatu, joka, jokatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremua. (Hizk.) 'aditza jokatu'" (1993-02)

jokatu2
1 adj. hizkl. Aditzez edo adizkiez mintzatuz, aldi edo pertsona markak dituena. Euskararen adizki jokatuek pertsonarekin eta numeroarekin komunztadura egiten dute eta marka horiek adizkietan islatzen dira.
2 adj. hizkl. Perpausez mintzatuz, adizki jokatua duena. Euskarazko perpaus jokatuetako subjektu eta osagarriak. Azkeneko bi liburukietan mendeko perpaus jokatuak aztertu dituzte.

Aztergaia: jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jokatu, joka, jokatzen. 1 du ad.: dirua jokatu du. 2 da/du ad.: era lotsagarrian jokatu dugu/gara.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jokatu, joka, jokatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremua. (Hizk.) 'aditza jokatu'" (1993-02)

apustua jokatu
du ad.-lok. Bi harri-jasotzaileek apustua jokatuko dute elkarren aurka, irailaren 28an. Harriarekin apustua jokatzea bururatu zitzaien. Mila bederatziehun eta hogeita zazpian apustua jokatu da Igoako herrian. Sega apustu bat jokatu dugu Errenteriako partean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: apustua jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

bizia jokatu
du ad.-lok. Bizia arriskuan jarri. Han zihoan neskatxa, ur lasterrak eramana; mutilak, itxoin gabe, jokatu zuen bere bizia. Ez daki bizia jokatzen ari dela.

Aztergaia: bizia jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZIA JOKATU. Jugarse la vida. Noiz ere kapitañ hura baita hain on eta bihotz bera, non bere bizia ioka dezan, odola isur dezan. Tt Onsa 112. Berorregaz bixija jokatu biar yok aiztokadaka. Kk Ab I 93. Eben buruan defenditzeko / rnatxetia ta fusilla [...] / obediente ta umilla, / bizi jokatzen dabilla. Yanzi 76. An zijoan neskatxa ur lasterrak eramana. Mutillak itxoin gabe jokatu zuan bere bizia. NEtx LBB 53. Gure bizia antxe jokatu genduala. Alkain 150. Euren bixia eta odola jokatzen. Gerrika 62.

bizia jokatu 16: Berria 11, EiTB 4, Argia; bizitza jokatu 5: Berria 4, Argia 1.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizia jokatu 7: Berria 4, Joan Mari Irigoien, Anjel Lertxundi, Elizen arteko Biblia; bizitza jokatu 3: Berria, K. Navarro, A. Lertxundi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizi sarreran.

dirua jokatu
du ad.-lok. Dirua jokoan jarriz apustu egin. Azken urteetan dirua jokatzeko modu berriak agertu eta hedatu dira. Ez dute dirurik jokatuko, baina ikuskizunik ez da faltako. || Pilotalekuan diru asko jokatzen zen.

Aztergaia: dirua jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa diru eta jokatu sarreretan.

etxean jokatu
1 du ad.-lok. Kirol talde batek bere jokalekuan edo zelaian jokatu. Kadeteek ere etxean jokatuko dute gaur, 11:30ean, Aloña Mendi taldearen aurka.
2 du ad.-lok. Toki edo giro ezagunean egoteak ematen duen abantailarekin aritu. Gerra horretan iparraldeko vietnamdarrek etxean jokatzen zuten. Toki ezezagun batean hitz egin behar baduzu, joan zaitez ordubete lehenago; partida etxean jokatu nahi baduzu, tokia ezagutu behar duzu.

Aztergaia: etxean jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da. Bide batez, kanpoan jokatu ere jasotzekoa da.

finala jokatu
du ad.-lok. Nafarroako lau eta erdiko finala jokatuko dute gaur Juan Martinez de Irujok eta Oinatz Bengoetxeak Labriten. 1967ko ekainaren 11n, Euskal Herriko bertsolari-txapelketaren finala jokatu zen Donostian.
Ohiko lexiak

Aztergaia: finala jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

jokatugabe
1 adj. hizkl. Aditzez mintzatuz, aldi edo pertsona markarik ez duena. Aditzak jokatuak nahiz jokatugabeak izan daitezke; jokatugabeak ikusiko ditugu atal honetan.
2 adj. hizkl. Perpausez mintzatuz, adizki jokaturik ez duena. Aditzoina aditz izena eta partizipioa baino gutxiagotan ageri da perpaus jokatugabe hauetan. Baldintza-perpaus jokatuak eta jokatugabeak.
kanpoan jokatu
1 du ad.-lok. Kirol talde batek aurkariaren jokalekuan edo zelaian jokatu. Beren bihotzeko futbol taldeak kanpoan jokatzen duen asteburuetan, partida, telebistaz, elkarrekin ikusteko gelditzen dira elkartean.
2 du ad.-lok. Toki edo giro arrotzean egoteak ematen duen desabantailarekin aritu. Gerra horretan, estatubatuarrek, kanpoan jokatzeaz gain, ez zuten esperientziarik.

Aztergaia: kanpoan jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

etxean jokatu forma aztertzean, ohiko lexiaren atalean jasotzeko proposatua.

lepoa jokatu
du ad.-lok. Apustu egin. Ik. lepoa egin. Lepoa jokatuko nuke arma-trafikoa dagoela atzean. Peru Odolkik lepoa nahi zuen jokatu.

Aztergaia: lepoa jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'apustu egin'.

partida jokatu
du ad.-lok. Denboraldi honetan bi partida jokatu ditu eibartarrak. Pilota-partida ederrak jokatu dira.
Ohiko lexiak

Aztergaia: partida jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

txapelketa jokatu
du ad.-lok. Luma aldizkariak antolatuta, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa jokatuko dute Irunen. Urtarrilaren 31n banakako mahai-tenis txapelketa jokatu zuten. Euskadiko txapelketa jokatuko da hilaren 18tik 23ra, Zornotzan.

Aztergaia: txapelketa jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

zentzuz jokatu
du ad.-lok. Uste dut zentzuz jokatu dudala. Bizi beharrak agintzen dik hemen, eta zentzuz jokatu beharra zegok. Zentzuz jokatzeko eskatzen ari nauk!

Aztergaia: zentzuz jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus