Euskaltzaindiaren Hiztegia

20 emaitza jaun bilaketarentzat - [1 - 20] bistaratzen.

jaun
1 iz. Zerbaiten edo norbaiten gainean erabateko eskua duen gizonezkoa. Zeruko eta lurreko erregea eta jauna delako. Zure anaien jaun izan zaitez. Nire bihotzeko jauna. || Jaun egin zait amodioa.
2 iz. Zernahi gizon, bereziki gizarteko behe mailetakoa ez dena. Jaun aberats bat. Erromako jaun gazte bat. Egun batean pobre, beste batez jauna. Leon du jaun horrek izena. Jaun eta andre multzo bat zetorrela.
3 iz. (Bokatibo gisa). Bai, jauna. Egun on, jauna. Jokaldi bat bakarra egingo dut, jaunak.
4 iz. Gizonezkoekin eta bereziki zenbait kargurekin erabiltzen den gizalegezko hitza, izenaren eskuinean edo ezkerrean jartzen dena. (Hegoaldean, batez ere izenaren eskuinean kokatzen da eta Iparraldean, ezkerrean). Erretore jauna. Alkate jaunari. Gorostiaga euskaltzain jauna. Jaun apezpikua. Jaun kondeari goraintzi! Eusebio jauna. Zubizarreta jaunagandik. Mikel Segurola jaunari. Jaun Etxautz neure jabe noblea.
5 iz. Frantziako Iraultza aurreko gizartean, lurralde, herri edo pertsonen gainean eskua edo aginpidea zuen gizonezkoa; gizarte horretan goi mailako gizonei ematen zitzaien ohorezko titulua. Bizkaiko jaunak. Zalgizeko jauna. Dukerri bateko jauna. Jaun eta handikiak.
6 iz. Jainkoa. (J larriz). Agur, Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin. Hemen nauzu, Jauna. Goiko Jaun ona. Igandea, Jaunaren eguna. Hankak sano ditugu, Jaunari graziak!
7 iz. Ostia, eukaristiako ogia. Jauna eramaten zaie gaixoei. Jauna agerian dago alboko aldarean.

Esaera zaharrak

Jaunetan zein latzena?, ezdeusetik jauntzera heldu dena.

Aztergaia: jaun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Jauna hartu, jaun eta jabe.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: Jauna eman, Jaunari eskerrak, jaun handi, jaun on ; eta adibide gisa: jaun-andreak eta, hala onartuko balitz, Jaun Done Petri.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

jaun eta jabe, Jauna hartu.

etxeko jaun
iz. Etxearen buru den gizonezkoa, gehienetan familiako aita. Ik. etxejaun. Herriko buruzagi eta etxeko jaunak.

Aztergaia: etxeko jaun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-06-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

bi osagaiak bereiz emanik erabili da; etxekoandre, berriz, loturik usuago

ibar jaun, ibar-jaun
iz. hist. Erregearen edo erreginaren izenean herrialde batean epaile lanak egiten zituen pertsona. Ik. merio 2. Bere kargua utzi behar zuen denboran, azkarki samurtu zen ibar-jaunarekin.

Esaera zaharrak

Orik ez den herria, ibar-jaun da azeria.
jaun eta jabe
Zerbaiten edo norbaiten gainean erabateko nagusitasuna edo aginpidea duen pertsona edo gauza. Munduko ondasun guztien jaun eta jabea. Eskoletatik eta gizartetik baztertua izan da bertako hizkuntza luzaroan, ingelesa geldi zedin jaun eta jabe. Han eta hemen, baita hizkuntza gaietan ere, argitasunak, lekukoak, dokumentuak dira jaun eta jabe; jaun eta jabe bakarrak.

Aztergaia: jaun eta jabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

jaun handi
1 iz. Gizartean maila gora duen edo iritsi duen gizona; noblea. Errege bat edo jaun handi bat. Printze eta jaun handiak. Jaun handi batekin solasean ari zela.
2 iz. Jainkoa. (J larriz). Ik. jaun 6.

Aztergaia: jaun handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-04-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jaun sarrerari dagokion azpisarrera.

jaun on
1 iz. Gizonezkoak agurtzeko erabiltzen den gizalegezko formula. Sar zaitezte, jaun onak; ongi etorri!
2 iz. Jainkoa. (J larriz). O Jaun ona, zu zara gure kreatzailea.

Aztergaia: jaun on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-04-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-on.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jaun sarrerari dagokion azpisarrera.

jaun-andre
1 iz. pl. Jauna eta andrea. Olañeta jaun-andreak pozarren daude. Ugazaba jaun-andreak kanpoan dira.
2 iz. pl. Gizon-emakumeak agurtzeko erabiltzen den gizalegezko formula. Arratsalde on, jaun-andreak! Alkate jauna, jaun-andreak, agur.

Aztergaia: jaun-andre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:10 2000-04-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa eskaintzekoa, jaun sarreran (eta jaun-andreak forman).

jaunartzaile
iz. Jauna hartzen duen pertsona, Jauna hartzera doan pertsona. Jaunartzaileak aldarera hurbildu ziren.

Aztergaia: jaunartzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-hartzaile.

jaunartze
iz. Eukaristiako sakramentua hartzea. Bekatu larrian jaunartzea egiten duenak.

Aztergaia: jaunartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:09 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa erantsiz: lehen jaunartzea [beherago, komunio txiki lexiaren definitzaile gisa erabili du lantaldeak].

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-hartze.

jaundetar
1 adj. Jaundekoa, Jaunderi dagokiona.
2 iz. Jaundeko herritarra.

Aztergaia: jaundetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

jaundu, jaun/jaundu, jauntzen
1 da/du ad. Jaun bihurtu. Aski zaio gizon izatea, jaundu nahiz aritu gabe. Jaunetan zein da latzena?: ezdeusetik jauntzera heldu dena.
2 da ad. Zerbaiten jaun bihurtu, nagusitu. Nire bihotzaz jaundu da.

Esaera zaharrak

Jaunetan zein latzena?, ezdeusetik jauntzera heldu dena.

Aztergaia: jaundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jaundu, jaun(du), jauntzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

jaundu, jaun(du), jauntzen.

jauneria
iz. Ipar. Nonbaiteko jaunen multzoa. (Gehienetan gaitzesgarritzat erabiltzen da). Enperadorea etorri zitzaion bere gorteko jauneria guztiarekin. Baionako jauneria.

Aztergaia: jauneria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

jaungoiko
1 iz. Jainkoa (erlijio monoteistetakoa). (J larriz). Jaungoikoaren beldurpean hasitako gizona. Noiz arte?, Jaungoikoak daki! Jesus da Jaungoiko-gizon guztiahalduna. Jaungoikoari nahi dakiola egunen batean gu biok senar-emazte egitea!
2 iz. Jainkoa (erlijio politeistetakoa). Herri anitzetan adoratzen zuten sua jaungoikotzat.

Aztergaia: jaungoiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-07-23 Bigarren mailan onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. jainko.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. Jainko (Jaungoiko onartzekoa da, baina Jainko-ri emanez lehentasuna).

Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

maiuskula zein izeni dagokio hiztegian?

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  jaungoikoa 'jainkoa' || Hitz ezberdinak dira, bata, segur aski, herri-etimologiaz sortua bada ere. Beronen hedadura handia kontuan izanda, ni neu ez nintzateke h. jartzera ausartuko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

jauntasun
iz. Jaun denaren esku edo aginpidea; jaun izaera. Ik. jaurgo; nagusitasun. Handia da Jainkoaren jauntasuna. Jauntasuna eman zenion gizonari abereak manatzeko. Zergatik gizon arruntari azaltzen zaio jakintza handitasun eta jauntasun beldurgarri horrekin? Etxahuneko jauntasuna galdu zuen.

Aztergaia: jauntasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jauntxo
iz. Jaun txikia (gehienetan, gaitzesgarritzat hartua); duen aginpide gehienetan urria gaizki edo gehiegi erabiltzen duen pertsona; bereziki, herrietan, diruaren bidez, herri arazoetan gehiegizko aginpidea lortzen duen pertsona. Ik. jaunxkila; kazike. Errege, erregina, handiki eta jauntxoen tirabirak. XIX. mendeko Donostia eta Donostia inguruko jauntxo liberalak. Herriko jauntxoa. Jauntxoentzat izan zen galgarri foruen galera, eta Bilbo-Donostietako burgesak ez ziren jauntxoak. New Yorkeko portuan jauntxo batek eta inguruko lau alferrek mendean dauzkate portukoak.

Aztergaia: jauntxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:05 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

jauntxokeria
iz. Jauntxoari dagokion egite edo jokaera gaitzesgarria. Ik. nagusikeria; kazikismo. Agintarien gehiegikeriak eta jauntxokeriak. Jauntxokeriak berea du gorrotoa.

Aztergaia: jauntxokeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jauntza
iz. Jauntasuna. Lurreko ondasunen jauntza gizonen artean berdin banatuko balitz.

Aztergaia: jauntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:32 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

jauntasuna.

jauntzi, jauntz, jaunzten
da/du ad. Ipar. Jantzi.

Aztergaia: jauntzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z2:HBB 1995-04-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jauntzi, jauntz, jaunzten. Ipar. da/du ad. h. jantzi.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. jantzi.

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jauntzi, jauntz, jaunzten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ntz(i)+t-.

jaunxkila
1 iz. Familia oneko edo aberatseko seme buruarina; jauntxoa. Orduko neskatxak ez ziren Parisko jaunxkilen ondotik ibiltzen; herritarrak nahiago zituzten.
2 adj. Gizonezkoez mintzatuz, jaunxkila itxurakoa. Arrotz ihartu jaunxkila batekin hasi zen dantzan.

Aztergaia: jaunxkila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IE dira jaunxikil(a) eta jaunxkil bana (Ox: "Behazak bada zer lezaken hiriko jaunxikilen indarrak langilerik ez izanez alfer gelditzen balire lurrak!"; "Xapeldun arrotz eihartu jaunxkil batekin zaukun hasi're dantzan"), eta jaunxkila 2 (JE Bur: "mutiko gazte xuhail batzu, jaunxkila, erneak"; Ardoy SFran: "jaun handi, jaunxkila erdi kasoil hori etzitzaion batere gustatzen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

IE dira jaunskila (J. Elissalde: "gure paperak jaunskila beltxaran bizar xorrotx bati irakutsi-eta") eta jaunxkil (R. Idiart: "jauntto, jaunxkil eta menperatzaileen maltzur-joko, fereka eta lausenguak") bana.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jaunxkila : HiztEn-LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

cf. beste hiztegiak: jaunxkila : DRA, HiruMila, ElhHizt; jaunxkileria : DRA; jaunkillot : Casve EF.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-skila/-xkila.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-nxk-.

lehen(engo) jaunartze
iz. Eukaristiako sakramentua lehenengo aldiz hartzea. Lehenengo jaunartze egunean. Jaio zenetik 75 urte bete direla, lehen jaunartzea egin zuenetik 63.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus