Euskaltzaindiaren Hiztegia

36 emaitza jaso bilaketarentzat - [1 - 36] bistaratzen.

jaso1, jaso, jasotzen
1 du ad. Lurrean edo eroririk dagoena altxatu. Lurretik zerbait jaso eta garbitu ondoren, sakelan sartzen du. Jaso ezazu paper hori. Ia ezin jaso ahaleko zama astun hori gure gain dagoela. Harria zortzi aldiz jaso du minutu batean.
2 du ad. Altxatu, goratu. Besoak, begiak zerurantz jaso. Haize oihalak jasorik. Herriak jaso dion oroitarrian. Han eliza berri bat jasotzeko. Jaso ditzagun bihotzak. Horiek jaso dute aldizkari hau gaur dagoen mailara. Hizkuntza noranahiko egin, jakite hegoz jaso, soin zaharrari gogo berria eman. Gizonak besteri laguntzen dionean jasotzen du bere burua. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.
3 du ad. Bildu, hartu; eskuratu. Egun gutxi barru jaso nuen agindu zidan eskutitza.
4 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ederki jaso du hitz bitan nik esan nuenaren muina. Euskal Herriko zokorik galduenetan jaso izan diren hitzak. Bere bilduman jaso dituen kantak. Hizkuntza idatzia begiek jasotzen dute bestek baino lehenago. Arbasoengandik ikasi duguna baita gure kultura, ez haiengandik jaio garelako jaso dugun ondarea. Tradizioz jaso ditugun euskalkietan. Hitzez hitz jasoa.
5 du ad. Zerbait egiteko bereziki antolatu diren gauzak berriro bere tokian gorde. Mahaia jaso, sukaldea jaso.
6 du ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Giro epela zen; eguraldia laster jasoko zuen.

Esaera zaharrak

Azeriak buztana jaso ezin, eta bai gabia.

Aztergaia: jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt
Lantaldearen proposamena: Z2:MatHizt
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

jasan, jaso.

Jatorrizko forma

dirua jaso, kobratu.

Jatorrizko forma

-2 berretzailera jaso; 3,5 berretzailera jaso; ber-hirutu, kubora jaso; ber-n-tu, n-ra jaso; berbitu, karratura jaso; berretu, berretzaile batera jaso; bosta berbitu, bosta karratura jaso; n berretzaileaz berretu, n berretzailera jaso.

Euskaltzaindiaren Arauak

jaso, jasotzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jaso, jaso, jasotzen.

jaso2
1 adj. Altxatua, goratua. Adar jasoak.
2 adj. Goi mailakoa. Gogoeta jaso eta hitz ederren bidez. Hitz jaso eta landuak. Hizkera jasoan ez ezik, lagunartekoan ere bai.
3 adj. Pertsonez mintzatuz, itxura onekoa, itxura zaintzen duena. Zaldun jator jaso bat, italiarra bera. Behar den apaltasunarekin janztea, jasoa izatea, ez da bekatu. Pantxika, oraindik, andre jasoa dago. || Elizarako jantzi jaso bat ez daukala.

Aztergaia: jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt
Lantaldearen proposamena: Z2:MatHizt
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

jasan, jaso.

Jatorrizko forma

dirua jaso, kobratu.

Jatorrizko forma

-2 berretzailera jaso; 3,5 berretzailera jaso; ber-hirutu, kubora jaso; ber-n-tu, n-ra jaso; berbitu, karratura jaso; berretu, berretzaile batera jaso; bosta berbitu, bosta karratura jaso; n berretzaileaz berretu, n berretzailera jaso.

Euskaltzaindiaren Arauak

jaso, jasotzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jaso, jaso, jasotzen.

aholkua jaso
du ad.-lok. Kasu horietan sendagilearen edota botikariaren aholkua jaso dezakegu. Lan honetarako, Oteiza Museoaren didaktika-zerbitzuaren aholkuak jaso dituzte.
Ohiko lexiak
ahotik jaso
du ad.-lok. Norbaitengandik (berri bat, kontakizun bat...) jaso. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen duela). 102 berriemaileren ahotik jaso ditu liburuko kontakizunak. Denda txikiak jasaten ari diren egoera larriaren berri dendarien beren ahotik jaso zuen. Herriaren ahotik jasotako esaerak.

Aztergaia: ahotik jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, oharra gehituta, aurreko osagaiak -en atzizkia hartzen duela adierazita.

aingura jaso
1 du ad.-lok. Aingura itsas hondoan finkaturik dagoen tokitik altxatu. Ik. aingura altxatu; aingura goratu. Aingura jaso ondoren, haizea aldeko nuelarik, bezperako norabide berari jarraitu nion.
2 du ad.-lok. pl. Ontziez mintzatuz, itsasoratu, itsasora irten. Aingurak jasotzeko prest daude.
berri jaso
du ad.-lok. Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Gertatutakoaren berri jaso bezain laster, herritar ugari bildu zen inguruan. Goizeko 12:14an ezbeharraren berri jaso du Nafarroako Larrialdi Zerbitzuak.

Aztergaia: berri jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:026 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Bilaketa-saio batean jasoak dira berri (eta barri) + entzun segidako 11: Laph 3 ("Entzunik espantutan Pariseko eskolen berri, Pariserat ethorriak ziren jakitatearen bilha", "Haren berri entzunik, ikhusterat juan zitzaion Iñazio", "Portugaleko erregeak, Juanes hirurgarrenak, entzunik espantutan Iñazioren eta haren lagunen berri, Iñaziori bere lagunetarik sei galdatu ziotzan, Ebanjelioaren argia Indietarat ekhartzeko"), Otx 3 ("egun atan jauregijan jazo zan iskanbillearen barri entzun ebanian", "entzun, jauna, onen menduben barri!", "Etorri zan bakalduna, ta Bertoldinegaz erabillen autuben barri entzunda, ekin eutsan ak be barriari"), Ir YKBiz 2 ("Egoaldeko erregiñak, Salomonen berri entzun zuenean, oso urrundik etorri zan ura ikustera", "Andre batek, bere alaba ats loiak [deabruak] arturik zeukan andre kananear batek aren berri entzun zuen bezain laster, alde aietatik atera ta oiuz esan zion..."), Zait ("Oi baino goizago bildu ginan goiz batean, Delo'tik itxasontzia itzulia zanaren berri entzun baikenuen aurreguneko arratsaldez"), Mde Pr ("Entzun zuela honek O Riain Anaiak egin zigun hizketaren berri, izugarritan samurtu zela eta eragotzi ziola mota hortako irudirik eskolarat ekartzea"), Etxba Ibilt ("Andraume zintzuak, erremedixo miragarri orren barri entzunaz, jakiñ gura izan eban, bere senarra osatzeko beste lortu algo ete eban"); berri + jaso (eta y-) segidako 2: Zait Sof ("Atsekabez yaso zuten irain ori egotzi zidanaren berri"), NEtx Antz ("Arraiotzko berri an-emendik jaso oi-zuan") // Badira egitura askeak diruditen beste batzuk ere, adib.: Tt Onsa ("erregek enzunik haren hilziaren berri tristia"), Mde Pr ("Agian, Roberten berri onak jasotzen ditutzue?"), MEIG ("gure gauzei buruzko zenbait berri atzerrian jaso ondoren", "Ez zuen, bestela esan, XVII. mendeko iraultzaren berri gehiegirik jaso").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berri entzun 6: J. Forcada ("Zenbaitek entzuna zuen haurren berri, baina ez zuten sinesten inon egon zitezkenik"), A. Valdes ("Ez al duk sekula Mandamentuen berri entzun?"), Txiliku ("Agian entzungo zenuen Kidd kapitainaren berririk"), P. Zabaleta 2 (adib., "Entzun al duzue mediku mirarigileren baten berri?"), Vill ("Honek, bada, Jesusen berri entzutean, jende talde ostean etorri, eta Haren soinekoa ukitu zituen" #mdash# sic); berri jaso 26: J. Oregi ("Zalbide, bibliografian dionez, Yves Chelet-en [...] liburuaz baliatu da bere lana osatzeko; hortik jaso ote du 0ºK-en inguruan bere ustez gertatzen denaren berri?"), HistGizarte/II ("administralgoak erabakitakoaren ororen berri jasotzen zuen boletin ofizial baten publikapena"), P. Esnal ("Baliagarritzat banuen itzulpena zenbait hitz eta esaldiren berri jasotzeko orduan, baliagarritzat nituen arauak eta eskemak ere, hizkuntzaren hainbat alderdi ikasterakoan eta hainbat edukiz jabetzerakoan"), Deia 1987 ("Durangaldeko zenbait ikastola eta ikastetxetako ikasle eta irakasleak hurbiltzen ari dira egunotan, bestalde, erakusketaren berri jaso eta haren helburuak zertan datzaten eskuratu asmoz"), I. Tapia ("Jenerala #mdash#esan zion Rossi profesoreak, hitzak handikiro birmarkatuz#mdash#, idatziz jaso ezazu une honetatik aurrera gertatzen denaren berri"), I. Elias 3 ("Lehenik, beraren aurrez herriko erretorea izan zen Joakin Basozabalek 1.793an izan zituen istiluen berri jasotzen zutenak, herriko agintariek erretore-ordezkaritzako bi apaiz izendatzeko agindu ziotenean. Ondoren, On Inazio berak izandako eztabaiden berri jasotzen zuten agiriak... Batez ere 1.805.eko berri jasotzen zutenak"), EHAA 1989 eta 1992 5 (adib., "akordio honen berri jaso dadin egunetik hasita kontatuko den hamabost eguneko epearen barruan", "Burutzeko epea: Esleipenaren berri jaso dadin egunetik hasi eta 1989.eko abenduaren 15a izango da azken eguna"), OinLegBizk 1990 ("Antolamendu erabaki konkretuan subjektu pasibo gisa agertu eta horren berri jaso izan duen pertsonak"), M. Lopez ("Lapurtua da! #mdash#oihu egin zuen Erregeak, epaimahairantz jiratuz, berehalaxe gertatuaren berri jaso zuelarik"), EKB ("Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarrak Dublinen izandako bileran, biztanlego euskalduna duten Euskal Herriko 27 udalek, Administrazio Publikoan euskara hizkuntz bakartzat jotzeko hartu duten erabakiaren berri jaso du"), M. Lopez ("Itzulpenerako erabili dudan edizioan ez da zati hau agertzen, eta zatia zein aurkikuntzaren berri Luis Maristanyen ediziotik jaso eta gaztelaniatik itzuli dut"), Amoroto ("ez da inon jasoten herritik alde egiten dabenen barri"), KirolEntrenamendua ("nekearen kontrako erresistentzia orokorraren berri jasotzeko erabili ditzakegun bi test agertuko dizkizuegu"), NekHizt ("Gaur egungo ahozko altxorraren berri jasotzea eta horren lekukotasuna hiztegian agertzea"), Esaizu/2 ("Abenturazaleek jasotzen al dute bisitatzen dituzten herrietako kulturen berri?"), L. Oihartzabal ("Hala eta guztiz ere, era guztietako gertakarien berri jasotzen da analisia bideratzerakoan"), A. Sokarros ("Islamista integrista horien atxiloketaren berri jaso zen unean bertan jakin zen Frantziako Senatuak lege zuzenketa bat ontzat hartu zuela borroka armatuari aurre egiteko baliabideak areagotzeko"), GAO 1997 ("egitatearen berri jaso eta sei hilabetera agortuko da ahalmen hau"), L. Baraiazarra ("Beste herri batzuetan ere egingo zituen, beharbada, baina Frantzisko Ondarrak eskuratu dituen paperetatik ez da gainerakoen berririk jaso"), I. Irazabalbeitia ("Hala ere, Izar Beltzako gozotasunean murgildurik, atea zabaltzen zenean bakarrik jasotzen genuen kalean jotzen ari zen ekaitzaren berri") // Cf. berria(k) jaso egitura librekoak: NEtx LBB ("Egiguren'go Martin, Juana'ren legezko gizona, gaixorik ote-zaneko berria jaso zuten Bergara'ko perietan"), J.M. Apalategi ("Lehenik beren berriak jasotzeko eskatuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berri sarrerari dagokion azpisarrera.

bihotza jaso
1 dio ad.-lok. Bihotza altxatu, adoretu. Bihotza jaso eta gogoa piztu nahi izan zion, asko zirela egoera berean zeudenak eta guztiak ez zituztela hilko esanez. || du ad.-lok. Egin zituen ahaleginak alabaren bihotza jasotzeko.
2 du/dio ad.-lok. erl. Gogoa eta bihotza lurreko gauzetatik goragokoetara begira jarri, esperantza Jainkoagan jarri. (Batez ere bihotza Jainkoari jaso, Jainkoagana jaso eta kideko esapideetan erabiltzen da). Zerurantz bihotza jaso eta Jainkoari eskatu zion, arren, hartaz errukitu zedila. Jasotzeko bihotza Jaungoikoagana. Konfiantza handiz Jaunari bihotza jaso.

Aztergaia: bihotza jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA JASO. a) Levantar el corazón (hacia Dios, etc.). Jasotzeeko biotza Jaungoikoagana. Iraz 25. Jainkoagana bihotza jasotzea. CatBurg 21. Konfianza andiaz bakoitzak Jauanri bere biotza jaso. Cb Just 136. Baña egia au sarritan gogora ekarri, ta sinisteaz gañera, noizean beiñ biotzak jaso bear ditugu beraganontz. AA III 322. Bijotza Jaungoikuari jasoteko. fB Ic III 277. Biotzak jasorikan / aurtxo arengana. Echag 153. Zeruronz biotza jaso, eta bere aita Abrahamen Jainkoari eskatu zion, arren, artzaz kupitu zedilla. Lard 23. Jaungoikoagana biotza jaso eta mesedeak eskatutea. Itz Azald 58. Zeure gogo ta bijotza / Jaso egixuz Goirantza. Enb 64. Bitarte ontan zenbat alditan / biotza jaso du gora... Or Eus 279. v. tbn. Mg CC 168. Añ EL1 5. CatBus 18. Arr May 37. KIkV 46. KIkG 30. Inza Azalp 119. Azurm HitzB 64. b) Alegrar(se), animar(se). Biyotza ezin jaso det, / au karga barrenak! Bil 134. Egin zituan alegiñak alabaren biotza jasotzeko. NEtx LBB 51.

adib: jaso1, jaso, jasotzen 2 du ad. Altxatu, goratu. Besoak, begiak zerurantz jaso. Haize oihalak jasorik. Herriak jaso dion oroitarrian. Han eliza berri bat jasotzeko (Ik. eraiki). Jaso ditzagun bihotzak. Horiek jaso dute aldizkari hau gaur dagoen mailara. Hizkuntza noranahiko egin, jakite hegoz jaso, soin zaharrari gogo berria eman. Gizonak besteri laguntzen dionean jasotzen du bere burua. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.

bihotza jaso 3: Karmel (“izpi bat bazela eta bihotza jaso eta gogoa piztu nahi izan zion”), DiarioVasco 2 (adib.: “Ezinduei eskua luzatzen badiezu, bihotza jasoko duzu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza jaso 3: Joan Mari Lekuona (“Lehenik, bere baitan bildu behar du, arima-zolara itzuli, bihotza jaso, bere goi-ahalmenak aurkitu, Jainkoaren presentzia barruan kontenplatu, borondate amultsu eta jainkozkoa denen gainetik egin dadila nahi izan, bere buruarekiko eta sorkari guztiekiko lotura hautsi eta sakonago murgildu”), Juan Garzia (“Rektifikatzeak zera esan nahi du, zatika destilatzea, arauzkotik gorago zein beherago irakiten duten zatiak baztertuz eta "bihotza" jasoz, zeinak tenperatura egonkorrean irakin behar baitu: hantxe aurkitu nuen, soto ahitezinean, beharrezko beirateria”), Elizen arteko Biblia (“Aberastasunak eta indarrak bihotza jasotzen dute”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da bihotz sarreran ere.

bizkarra jaso
1 du ad.-lok. Norbaitek zerbaitez ezer ez dakiela edo ez duela jakin nahi adierazi, sorbaldak jasoz. Manexek bizkarra jaso eta ez du ezer esango.
2 du ad.-lok. Norbaitek zerbaitez ezer ez dakiela edo ez duela jakin nahi adierazteko erabiltzen den esapidea. Nire azken galderak bizkarra jasotzea baino ez zuen eragin.

Aztergaia: bizkarra jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BIZKARRA JASO (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. Encogerse de hombros. "Se dice de los que se desentienden de cualquier negocio. Bizkarra jaso eta juan zan betiko ez dakigu nora" Etxba Eib. * Patxi jiratu zan beste aldera bizkarra jasoaz, eta sartu zan etxean kantatuaz. Apaol 84. Orrela bada [...], kendu dit gure Jaunak eriotza bengatu-bearreko lana, baldin-ta beste norbaitek il balu alegia; baiña il duanak illa izanik, ixildu besterik ez dago bizkarra jasoaz. Berron Kijote 211.

LB: 5: “MANEXek bizkarra jaso eta ez du ezer esango” (EiTB), “Bizkarra jaso eta zer duzu, zer ari zara adierazten zuten keinuak egin zituen” (Ana Jaka); EPG: “Gure amak horixe egin ohi du beti, norbait kezkaturik dagoenean - Ronek ahopean, bizkarra jasoz “ (Iñaki Mendiguren), “Anne alaiak barre egiten du, lotsagabe erantzuten du, bizkarra jasotzen du, ezer axolako ez balitzaio bezala egiten du, baina ez da egia: Anne isilaren erreakzioa guztiz kontrakoa da. “ (Josu Zabaleta)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bizkarra jaso/altxatu encogerse de hombros bizkarra jaso du, zer esan ez zekielako: se ha encogido de hombros porque no sabía que decir; Labayru: bizkarra jaso 1 ad. lok., ad. deutso desentenderse de algo. Arazoari bizkarra jaso: Desentenderse del problema. Ardurai bizkarra jaso eutsen: Se desentendió de las preocupaciones; Adorez: 0.

Bestelakoak

bizkar 2 iz. (Esapideetan). Egilearen bizkarrera erruak egotzi. Harria bizkarrean berdindu (harri-jasotzaileak). Bizkarra jaso, altxatu: norbaitek zerbaitez ezer ez dakiela edo jakin nahi ez duela adierazi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizkar eta jaso sarreretan.

burua jaso
1 du ad.-lok. Burua gorantz higitu. Jesusek burua jaso eta esan zien: (...).
2 du ad.-lok. Beheralditik atera, adoretu. Zorrez beteta, bururik jaso ezinda. Burua jasorik ibili. Euskal Herriak gehiago burua jasoko ez zuelako etsian. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.

Aztergaia: burua jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

altxatu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

datuak jaso
du ad.-lok. Sarean erositako zerbait txartelarekin ordaintzen dugunean, saltzaileak gure datuak jasotzen ditu eta bankuari igortzen dizkio.
Ohiko lexiak

Aztergaia: datuak jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

deia jaso
1 du ad.-lok. Telefono dei bat hartzaileari iritsi. Kostua deitzen duenaren eta deia jasotzen duenaren artean partekatzen da. Foruzainek deia jaso zuten kamioia kontrako noranzkoan zihoala salatzeko. || Aitaginarrebaren deia jaso zuen berrogei urte bete zituen egunean. Diazek dei bat jaso zuen bere sakelako telefonoan. Itxaropenaren Telefonoan jasotako deiek % 10 egin dute gora 2011n.
2 du ad.-lok. Norabait joateko, zerbait egiteko edo zerbaitetan parte hartzeko eskaria jaso. Mateok, halako batean, soldaduskara joateko deia jaso du, eta alde egitea erabaki du. Euskal Selekzioaren deia jaso du.

Aztergaia: deia jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dei eta jaso sarreretan.

dirua jaso
du ad.-lok. Garbi ez dudana da sarituek dirua jaso behar duten ala ez. Dirua jaso ahal izateko, berriz, kontu-korronteak zabalduko dituzte hainbat banku eta aurrezki kutxatan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: dirua jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

dirua jaso, kobratu

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gogoan jaso
du ad.-lok. Gogoan hartu. Hainbat galderaren artean, nik neuk lau besterik ez ditut gogoan jaso.

Aztergaia: gogoan jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:42 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogoan jaso 2 aldiz aurkitu dugu, lematizazio saio batean: Vill Jaink: "Gogoan jasotzekoa da Aristoteles-en itza"; Izeta DirG: "Gogoan jaso eta agindu nai duzutena".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gogoan jaso 3: G 1 (Tiro tartean bertsotan: "Lagun bati kantatu ta ark gogoan jaso"); EB 2 (IBk Lk 2,19: "gogoan jasotzen zituen gauza guzti hauek, bere bihotzean hausnartuz"; J.M. Aranalde: "gure mutilak irakurria zeukan eta gogoan jasoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gogoan jaso : DFrec 3 (adib.: "Potoak ere gogoan jasotzen ez dituan entzule asko", "Mariak gogoan jasotzen zituen gauza guzti auek") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gogoan jaso : PMuj DVC (eta artu, euki, izan = atender, tener en cuenta, en consideración, considerar, hacer caso, tomar a pechos // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jaso: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

gutuna jaso
du ad.-lok. Gutuna jaso nuenean miresle batena izango zela pentsatu nuen, baina bai zera!
Ohiko lexiak

Aztergaia: gutuna jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

harrera ona jaso
du ad.-lok. Proiektua harrera ona jasotzen ari da.

Aztergaia: harrera ona jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

harrera jaso aztertzean harrera ona jaso ohiko lexia gisa jasotzea proposatu da.

harri jasotzaile, harri-jasotzaile
iz. Harri-jasotzean aritzen den kirolaria. Dema ezin parekatuagoa irten zen, izan ere, hiru harri-jasotzaileek 18 altxaldi atera baitzizkioten lehen harriari. Harri-jasotzailea 275 kiloko harriarekin marka ezartzen saiatuko da.
harri jasotze, harri-jasotze
iz. Herri kirola, harria lurretik sorbaldaraino jaso, berdindu eta gorputzaren aurrealdetik lurreratzen uztean datzana. Bi aizkora-saioen artean, harri-jasotze proba izango da ikusgai. Harri-jasotze saioak. Harri-jasotzen ariko dira Goenatxo III.a eta Aimar Irigoien.
informazioa jaso
du ad.-lok. Informazioa jasotzeko eskubidea. Euskal trenbide-sare berriari buruzko informazioa jasotzen du hirugarren atalak.

Aztergaia: informazioa jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

iritzia jaso
du ad.-lok. Herritarren iritzia jasotzeko, bi bilera antolatu ditu udalak. Zure iritzia ere jaso nahi dugu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: iritzia jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef+adib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

jasoaldi
iz. Jasotzea; norbaitek zerbait, bereziki harri-jasotzaileak harria, jasotzen duen aldia. Zazpi jasoaldi egin zituen bigarren txandan.

Aztergaia: jasoaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+a-.

jasoarazi, jasoaraz, jasoarazten
du ad. Jasotzera behartu. Hankak jasoarazi zizkion.

Aztergaia: jasoarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jasoarazi, jasoaraz, jasoarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jasoarazi, jasoaraz, jasoarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+a-.

jasogailu
iz. Jasotzeko tresna. Bi gangei eusten dien egitura goraka bultzatuko dute, astiro-astiro, 18 jasogailu hidraulikorekin. Igogailuak, jasogailuak eta eskailera mekanikoak.

Aztergaia: jasogailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:34 2000-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jasogailu 1, Erkiag Arran ("Eskolapetik asi ta Talaraiño etzan izango arazo, gorabeera, albista edo jazoerarik euren erakarkiñak edo jasogailuak suma, oratu ta beragandu ez ebanik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jasogailu 4, M. Murua ("Azkeneko muntaia honi polipasto deitzen zaio [...] zenbait polea finko eta mugikor elkarren segidan jarriz eta konbinatuz, egiten da jasogailu hau"); Elhuyar ("Beste zenbaitetan, jasogailuetan eta atoi-ekipoetan, bereziki, hasieran momentu handiak eta abiadura txikiak behar dira eta abiatu ondoren, abiadura handiak eta momentu ez hain handiak"); J. Suarez ("Jasogailu batetan igoten da ikatza"); K. Alkorta ("katua / jasogailua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jasogailu : DFrec 1 ("Aszensoreak, jasogailuak, berebilak behebarruan sartzeko arranpak..."); AB38 8 (5 'montacargas, elevador'; 2 'grúa', 1 'ascensor'); AB50 7 (5 'ascensor', 'montacargas' 1, eta platerentzako jasogailu 'montaplatos' 1); HiztEn (1 zerbait bertikalki edo angelu handiko malda batean zehar jasotzeko edo igotzeko tresna edo sistema 2 orga jasotzailea); Euskalterm 4 ('montacargas', eta hauetan karga-jasogailu 1) // Ez dugu aurkitu ap. LurE // 'montacargas, elevador' itzulitako besteak: altxagailu : Euskalterm 1; jasotzaile : Euskalterm 1; karga(-)gorailu : AB38 2; AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jasogailu : ElhHizt (montacargas, ascensor, elevador); HiruMila (montacargas, elevador); DRA (aparato levantador, receptor, captador — Erkiag Arran); PMuj DVC (montacargas, ascensor) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

montacargas/monte-charge formen ordainak hiztegietan: jasogailu : HiruMila; karga-altxatzeko : HaizeG FB, T-L LFB, Casve FE (kargaltxatzeko); karga-jasogailu , kargagailu : ElhHizt; kargaltxagailü : Casve FE; zama-altxatzeko : HaizeG FB; zama-jasotzeko : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: montacarga / HitzIrud: "jasogailua = montacargas, elevador".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-08-24)

jasokunde
1 iz. Ama Birjina zerura mirariz jasoa izatea. Ama Birjinaren jasokundea ageri da erretaulan.
2 iz. Ama Birjina zerura mirariz jasoa izana gogoratzeko Elizak egiten duen jaia. (J larriz). Jesusen Igokundea eta Andre Mariaren Jasokundea. Abuztuak 15, Ama Birjinaren Jasokundea. Jasokunde egunean.
jasotasun
iz. Jasoa denaren nolakotasuna. Zaldun haren jasotasuna. Haren gogoeten jasotasunagatik.

Aztergaia: jasotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jasotzaile
iz. Aipatzen dena jasotzen duen pertsona edo gauza. Jainkoa da nire jasotzaile. Diru-jasotzaileak. || Harriaren neurriak jasotzaileak aukeratuko ditu.

Aztergaia: jasotzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jasotze
iz. jaso aditzari dagokion ekintza. Ahari jokoa, aizkora, harri jasotzea. Ez dut behin ere ikusi hain soin izari oneko gizonik; zer urrats bizia, bestalde; eta zer buru jasotze ederra! Hautalana zetorren, jasotze lanaren ondoan.

Aztergaia: jasotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
karga jasogailu, karga-jasogailu
1 iz. Eraikin batean pertsonak, eta bereziki gauza astunak, solairu batetik beste batera jasotzeko erabiltzen den tresna. Karga jasogailua hartu, eta behera jaitsi da. Igogailuen edo karga-jasogailuen zuloetan.
2 iz. Gauza handi edo astunak jasotzeko eta mugitzeko erabiltzen den ibilgailua. Altzariak eta materiala igotzeko karga-jasogailua, gidariarekin. Inoiz kalera atera da, baina kamioi batean (eta kamioira karga jasogailu batek igotzen zuen).

Aztergaia: karga-jasogailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh36 2024-02-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 29 (Berria 2, EiTB 5, Elkar 14, Laneki 8) / ETC: 31

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: karga-jasogailu montacargas / Adorez: karga-jasogailu iz. montecargas / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: karga-jasogailu (Merkat. es montacargas; fr monte-charge; TN da).

Erdaretako formak

es montacargas / fr monte-charge: Elhuyar: karga-jasogailu / Adorez: jasogailu, karga-igogailu / Labayru: (karga-)jasogailu, kargagailu / NolaErran: karga igogailu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

laguntza jaso
du ad.-lok. Bene-benetan laguntza beharrean zaudenean, jendeari laguntza eskatuz gero, laguntza jasotzen duzu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: laguntza jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

mahaia jaso
du ad.-lok. Otordua egin ondoren, plater, koilara, edalontzi eta kidekoak jaso. Ik. mahaia batu; mahaia bildu; mahaia altxatu. Frutaontzitik sagar bat hartu, eta mahaia jaso gabe irten nintzen.

Aztergaia: mahaia jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-06-21
Lantaldearen proposamena: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  mahaia jaso. Azpisarrera hau ez sartu. || Beste hiztegi batzuek ere ez dute jaso.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-21): a) Lehen itzulian arautuak bere hartan utziko dira; b) lantaldeak proposatu dituenak jasoko dira, abisu-oharrak isilduz, eta c) lantaldeak eta ohargileak aipatu dituztenetako bi jasoko dira azpisarrera gisa: mahaia jarri eta mahaia jaso.

ordaina jaso
1 du ad.-lok. Zerbaiten ordainetan haren kideko den edo hura konpentsatzen duen beste zerbait jaso. Besteei lagundu nahi izateko gaitasunarekin jaiotzen gara, berdin du ordaina jasotzeko ziurtasunik ez izatea. Gastu horien zenbatekoa aurreko zenbakian ezarritakoa baino handiagoa bada, ordaina jaso ahal izateko, nahitaezkoa da gastuak justifikatzea. Aurten gainera, egindako lanagatik ordaina jaso dute. || Pertsona horrek eskubidea izango du kalte eta galeren ordaina jasotzeko. Egindako ahaleginak beren ordaina jasotzen ari dira apurka-apurka. Bizitza osoa lanean pasatu, eta azkenean zer ordain jaso du?
2 du ad.-lok. Norbaitek, egindako hutsegiteagatik, dagokion zigorra jaso. Atxilotzen dutenean jasoko dik ordaina hark ere.

Aztergaia: ordaina jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adierak bereiziz. cf ordaina hartu.

saria jaso
du ad.-lok. Tuterako jaialdian zuzendaritza onenaren saria jaso zuen film horrek. Lehen saria jaso duen olerkia.
Ohiko lexiak

Aztergaia: saria jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

seinalea jaso
du ad.-lok. (Hargailu batek) seinale elektromagnetiko bat hartu. Behatokiko beste teleskopio batek ere jaso zuen seinalea. || Zuzendari nagusiak prentsaurrekoan jakitera eman duenez, 230 udalerrik eta 540.000 lagunek seinale analogikoa jasotzeari utziko diote. Mugikorraren seinalea jaso zuen eta arrastoari segitu zion.

Aztergaia: seinalea jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

sorbaldak jaso
1 du ad.-lok. Norbaitek zerbaitez ezer ez dakiela edo ez duela jakin nahi adierazi, sorbaldak jasoz. Ik. sorbaldak goratu. Sorbaldak jaso eta gizajo huts-hutsaren aurpegia ipini zuen. Sorbaldak jaso zituen eta begiak lurrerantz bihurtu.
2 du ad.-lok. Norbaitek zerbaitez ezer ez dakiela edo ez duela jakin nahi adierazteko erabiltzen den esapidea. Nahiago ditut pasioren bat duten lagunak edozein gauzaren aurrean sorbaldak jasotzen dituztenak baino.

Aztergaia: sorbaldak jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, adierak bereizita.

tratu txarrak jaso
du ad.-lok. Ankerkeriaz eta gogorkeriaz tratatua izan. Torturak eta tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten epailearen aurrean. Emaitzak argiak dira: tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen ehunekoak gizonen ehunekoa bikoizten du.

Aztergaia: tratu txarrak jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

ukabila jaso
1 du ad.-lok. Jotzeko mehatxua eginez, ukabila goratu. Alabarengana jiratu, eta ukabila jaso zuen aitak, alaba jotzeko keinua eginik. "Ergela!" egin zuen oihu Hurtadok, sendagilearengana ukabila jasorik hurbilduz. Ukabila jasota, ni jotzeko prest zegoelako keinua eginez.
2 du ad.-lok. Besoa luzaturik, ukabila sorbalda baino gorago jaso, borroka, indar edo elkartasun keinu gisa. Marroren aitonak ere ukabila jaso zuen, baina ez zuen oihurik egin. Zutitu eta ukabila jasorik hasi dira askatasunari kantari. Manifestazio hura ikaragarri indartsua izan zen, ez zegoen pankartarik, eta denok oihuka gindoazen, ukabila jasota. Dominaren baten bila podiumera igotzen ziren bakoitzean, ukabila jasota entzuten zuten AEBko ereserkia.

Aztergaia: ukabila jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereizita.

zigorra jaso
du ad.-lok. Sei hilabete eta urtebete arteko zigorra jasoko dute baimenik gabe pertsona baten irudiak zabaltzen dituztenek. 750 euro arteko zigorra jaso dezake kalean pixa egiten atzemandakoak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: zigorra jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus