Euskaltzaindiaren Hiztegia

78 emaitza jan bilaketarentzat - [1 - 78] bistaratzen.

jan1, jan, jaten
1 du ad. Janaria, ahoan txikitu ondoan, irentsi. Gazta jaten. Zortzi arrautza eta oilasko osoa jan ditu. Bi eltzekada jan zituzten. Ardiek belarra jaten dute. Asko, gehiegi jan. Hobe dela gutxi jan. Jan gabe bizi. Egunean hiru aldiz jan. Jaten eta edaten. Zer jan eta zer jantzi ez zeukala. Ez zeukala gaitzik, egonak eta ongi janak sendatuko ez zionik. Jateko gogoa. Egileak jateko onak diren perretxikoen eta toxikoak direnen bilduma egin du. Jateko orduan. Jan ondoko otoitza. Haren jan aurreko otoi-erretolikak! Askok eta askok, jan ahala jan arren, ase-ase egiten ez badira, uste dute barau egiten dutela. Uste dute gorputzek beste munduan jan beharra izaten dutela.
2 du ad. Zerbaitek gai edo material batean kaltea eragin, bereziki higatuz edo zulatuz. Pipiek jandako ohola. Burdina, gogorra bada ere, herdoilak jaten du.
3 du ad. Ondasunez, diruaz edo kidekoez mintzatuz, gastatu. Ik. xahutu 2; eralgi. Bere ondasun guztiak jan ditu. Horiexek jaten dituzte aurrekontuen zati handienak. Zure bankuko arduraduna da, deskuidatzen bazara, zure dirua jango dizuna.
4 du ad. Zenbait mahai-jokotan, aurkariari pieza bat kendu. Nik hari peoi bat jan nion eta hark niri beste peoi bat. Ezingo ote diozu ba partxisean fitxa bat jan elkarrekin zabiltzatelako?
5 du ad. Zikinaz eta kidekoez mintzatuz, zerbait erabat, kalte egiteko eran, estali. Etxe garbiketa ez da eguneroko eginbeharra, bai, ordea, noizean behin egitekoa, hautsak jango ez bagaitu. Nerau joango nauk etxera bihar bertan, zikinak jango hau bestela.
6 du ad. Hitz egitean edo idaztean zerbait (hitz bat, silaba bat...) esan gabe edo idatzi gabe utzi. Oso arin mintzatzen da, baina hitzak janaz. Apostrofo delakoa hobe litzateke hotsen (letraren) bat jaten dela adierazteko gordetzea. Idazterakoan fonemak, silabak edo hitzak jaten dituzte.
7 du ad. Zerbaiti zati bat kendu. Puska bat jan dio itsasoak. Horma berria egitean puska jan diote lursailari. Lixatzetik lixatzera zenbat eta tarte handiagoa utzi, orduan eta puska handiagoa jan beharko diozu zurari.
8 du ad. Txikleez mintzatuz, behin eta berriz hortzekin zanpatuz, txikituz bezala, irentsi gabe ahoan erabili. Ik. mastekatu 2. Aita-semeak eskutik helduta, txiklea jaten eta poltsa banarekin irten ziren supermerkatutik.

Esaera zaharrak

Berberak jaten duenak bere oiloa, berberak errekaita beza bere oloa. Bi etxetako txakurra, goseak jan. Duguna jan dugu eta arlote gara bihurtu. Etxean ogia ezin jan, eta Arangurenen artoa. Gaiztoto edo ondo jan, hiru bider edan. Gordinak jaten dituenak jan ditzake lirinak. Haurrak jan ez dezana, haurtzainak. Ororen ardia otsoak jan. Otsoa haz nezan [=hazi nuen], berak jan nenzan [=jan ninduen]. Tipula jan, tipula lan. Urdaia, jan eta garbaia.
jan2
iz. Janaria; jatea. Ik. jaten. Loa eta jana utziz. Jan gutxi ematen dit, makila-kolpe asko. Ez du janak bakarrik asetzen gizona. Urdeak urde-jana behar du. Atzo arkume-jana egin genuen sagardotegi batean. Ate batetik sartu beharko zituzten bi etxeetako eguneroko ganadu-janak.
ardiz jantzi
da ad.-lok. Norbait, beste norbait engainatzeko, denaz bestelakoa agertu, bereziki on eta otzan itxuran agertu. Ardiz jantzita datozkizue, baina beren barruan otso amorratuak dira. Ardiz jantzita dabiltza eta ezin daitezke ezagutu.

Aztergaia: ardiz jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, irudizko erabilera ere badu eta.

arropa jantzi
du ad.-lok. (Singularrean nahiz pluralean). Ohetik jaiki eta arropa jantzi ondoren, lanera joateko prest dago. Lo geratu da, arropak jantzita. || Bizarra moztuko diagu eta arropa ederrenak jantziko ditiagu. Ez dakit zer arropa jantzi aurkezpenerako.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arropa jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [3] 2024-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 122 (Argia 4, Berria 23, DiarioVasco 3, EiTB 30, Elhuyar 2, Elkar 48, Consumer 2, Euskaltzaindia 1, Goiena 1, Jakin 2, Laneki 2, UEU 3, Uztarria 1) / ETC: 363 / Dabilena: 214

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0.

Bestelakoak

ahuku iz. Norbaiti, bereziki hildako bati, lagun egiten dioten pertsonen multzoa. Ezteietan eztei arropak janzten ditu eta doluzkoak ahukuetan. anorak iz. Beroki irazgaitz txanoduna, bereziki kirolerako erabiltzen dena. Neguko arropa eta anorakak janzten dituzte, benetan hotza delako tenperatura. autorretratu iz. Norbaitek bere buruari eginiko erretratua. Ia autorretratu guztiek dotore azaltzen dute pintorea, nahiz eta pintatzeko arropa zaharrak edo mantalak jantzi behar izaten zituzten. busti2 1 adj. Bustirik dagoena. Arropa bustia eranzten, lehorra janzteko. festaburu iz. Jai nagusia. Arropa hura janzten zuen urteko festaburu handietan. Igande eta festaburuetan. iragazi 3 du ad. Maiztasun jakin batzuetako uhinak edo seinaleak igarotzea eragotzi. Babes neurri eraginkorrenak, burua estaltzea, eguzkitako betaurrekoak eramatea eta izpi ultramoreak iragazten dituen arropa janztea. jantzi1 4 du ad. (Arropak) jarri. Janzteko arroparik ez zeukan tuareg 2 iz. Herri horretako kidea. Tuaregen arropak janzteko proposatuko nizueke, basamortuan dabiltzan ahuntzain eta merkatarien artean oharkabean pasatzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da arropa erantzi formarekin egin den bezala.

azpiak jan
1 dio ad.-lok. Zerbaiten azpia hondeatu, eta euskarri gabe eta behea jotzeko arriskuan utzi. Etxea zutik egotea nahi dute, eta bitartean hari azpiak jaten ari zaizkio.
2 du ad.-lok. Norbaiti buruz gaizki esaka, marmarka ari izan. Hor zabiltzate orain ere azpiak jaten satorra bezala.

Aztergaia: azpiak jan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

azpiko jantzi
iz. Azpiko arropa. Azpiko jantziak baino ez zituen soinean. Azpiko jantziaren gainetik mantua gerrian bilduta.

Aztergaia: azpiko jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, azpiko arropa arautua bezala.

berba jan
du ad.-lok. Hitza jan, agindutakoa ez bete. Kanpainan esandakoaren kontra, hau da, berba janez. || Ez du inoiz bere berba jan. Emandako berba jan dugu.
betaurrekoak jantzi
du ad.-lok. Betaurrekoak jantzi ditu. Betaurrekoak jantzita zaharragoa ematen du. Lo hartu du irakurtzeko betaurrekoak jantzita dituela.

Aztergaia: betaurrekoak jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

etxeko janari
iz. Etxean, edo etxeko erara, tokiko produktuak eta errezetak erabiliz egindako janaria. Etxea nuen amets: etxearen itzala, etxe inguruko paisaia, etxeko lasaitasuna, etxeko janaria. Etxeko janaria ez ezik, etxe bat eskaintzen du Argak: "etxean bezala sentitzen dira bezeroak".

Aztergaia: etxeko jan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Hazkurri [6] 2024-09-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 7 (Berria 1, EiTB 4, Erlea 1, Consumer 1) / ETC: 12 / Dabilena: 10

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0 / LeioaOstalaritza: 0.

Erdaretako formak

es comida casera / fr plats faits maison: Elhuyar: etxeko otordu / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Bestelakoak

etxeko jan 5 (“Etxeko jana. Betiko jan soila, tokian tokiko eta garaian garaiko lehengai merke samarrekin osatua, prestaera soil baina ez beti laburrekoa…”, “Aste osoan etxetik kanpo bazkaldu behar izaten duenak du amets etxeko jana, presak, egonezinak eta zurrunbiloak ahazteko”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, baina etxeko janari forman (etxeko jan forman etorri da).

eztei jantzi, eztei-jantzi
iz. Bere burua eztei-jantzi zuri batekin irudikatuko zuen. Eztei jantzia Balentziagak egindakoa da.
Ohiko lexiak
ganadu jan, ganadu-jan
iz. Belar bazka. Ate batetik sartu beharko zituzten bi etxeetako eguneroko ganadu janak.
herdoilak jan
1 du ad.-lok. Herdoildu. Ik. herdoilak jo. Sarraila herdoilak jana zegoen. Behar ez ditugun tresnak zokoratu eta baztertzen ditugunean, azkenean, herdoilak jaten ditu.
2 du ad.-lok. (Landare bati) herdoilak eraso. Ez zen gari handirik bildu larrainean, herdoilak jan baitzituen denak alorrean.

Aztergaia: herdoilak jan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jan (cf. zikinak jan bere lekuan jasotzekoa).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

herdoil sarrerari dagokion azpisarrera.

hil jantzi, hil-jantzi
iz. Hilari jartzen zaion soinekoa; hila biltzeko edo estaltzeko erabiltzen den izara. Ik. hil oihal; izerdi zapi. Hil-jantzia eta izerdi zapia besterik ez zuten aurkitu. Antzinako ohitura zen, Euskal Herrian, hil-jantzia, behar zenerako, etxean gordeta edukitzea.
hitza jan
du ad.-lok. Agindu dena ez egin. Ik. hitza hautsi. Hau ere agindu zuela, baina hitza jan zuela. || Hainbeste lagundu digun gizonari emandako hitza jan?

Aztergaia: hitza jan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

jan eta jan
adb. Etengabe janez. Jan eta jan ari da. Santxo ere isilik, ezkurrak jan eta jan.

Aztergaia: jan eta jan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JAN ETA JAN Comiendo y comiendo, venga comer. Yan ta yan bada. Zav Fab RIEV 1909, 28 (podría interpretarse como imperativo). Jan eta jan ari da / ezin uguiturik. It Fab 36. Haritu zen yan eta yan. Gy 209. Emen jan ta jan ta an zirri-zarra. Enb 66. Jan eta jan, Jainkoak daki zer garbitu zuten oraino. Barb Leg 130. Jan-da-jan gaitz egin arte. Anab Poli 77. Santxo ere ixilik alaberean, ezkurrak jan ta jan. Berron Kijote 126. Ahuntzak jan eta jan, estekatu duten lekuan. EZBB I 51. v. tbn. JE Bur 131. Munita 49. Or QA 140. Gand Elorri 211. Osk Kurl 137. Jan ta janaz erbiak edurra biurtzen diriala zuriak. Añ LoraS 40.

adib.: aldian-aldian adb. Noizean behin. Ik. aldian behin. Gozokiak jan eta jan ari zara, aldian-aldian lagunari ere eskainiz // zirri-zarra 1 onomat. Igurztearen, karrakatzearen eta kideko hotsen onomatopeia. Bizar labana zorrozten ari da zirri-zarra Nikolas. Hemen jan eta jan, eta han zirri-zarra jezten esne guztia. Euriaren zirri-zarra bizia.

jan eta jan 39: Deia, Consumer 3, Berria 10, EiTB 17, Argia 6, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jan eta jan 31: Herria (“Hauxe ziola: "Zer duzue bada hola eni so! Iduri-ta ni naizela hor gaizki gobernatu? Eta zer egin dut gaizkirik: Kintoko bizkarretan, jan eta jan, alha eta alha, egarritzearekin berriz mendiko errekan ur argitik edan, zertaz, bai zertaz nintzan hobendun?”), Berria 3 (“Eta Imanol, bi urtez neurrigabe jan eta jan ibili ondoren, gizenegia zegoen begibistan zeukan udan txirringalak eta gantzakiak lotsarik gabe erakusten ibili ahal izateko”), Jasone Osoro (“Patatak jan eta jan, neu ere”), Antton Olano (“Hi jan eta jan ari haiz ba denbora guztian”), Jokin Muñoz 2 (“Azken batean, erruki dio, bai, horrela ikusten duenean, barrenak jan eta jan”), Iñaki Mendiguren (“Dudleyk udako denborarik gehiena sukaldean sartuta eman zuen, bere txerritxo-begiak pantailari josita eta bost kokospeak dardarka zituela, etengabe jan eta jan”), Marzel Etxehandi (“Zuhurrenak, miatuak izan aitzin, jan eta jan ari dira”), Agustin Otsoa, Javi Cillero, Felipe Juaristi…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada eta aski da.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa jan sarreran.

jan gauza, jan-gauza
iz. Janaria. Ogi, ardo eta beste jan gauzak saltzen dituzte.
jan-arin(ean)
adb. Gutxi janda. Gaur jan-arin samar pasatu dut eguna. Jan-arin joan behar du ohera. Jan-arinean probatu behar da sagardoa.
jan-berri
adb. Duela gutxi janda. Jan-berri nago.
jan-edan
1 iz. Jana eta edana; otordu oparoa, asealdia. Ekarri zioten Jesus onari behar zuen jan-edana. Jan-edana badute ausarki. Gogoa jan-edanean edukitzea. Lagunarteko jan-edanak. Leku apainetan jan-edanak egitea. Jan-edan galgarria. Jan-edanerako grina.
2 du ad.-lok. Jan eta edan. Gutxi jan-edatea. Doian jan-edateko. Haritz baten itzalean, ontsa jan-edana.

Aztergaia: jan-edan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:11 2000-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: janedan / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

MilaHitz: "jan-edanak".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jan 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

jan-edanean eta jokoan.

jan-edanean
adb. Jaten eta edaten. Jan-edanean ez ibiltzea edo ez gehiegi jan eta edatea. Senide eta adiskideak bilduta jan-edanean.

Aztergaia: jan-edanean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-04-11 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JAN-EDANEAN Comiendo y bebiendo. Ian edanean, iokoan eta bertze plazeretan dabiltzanek. Ax 503 (V 325). Jan edanean erregaloak billatzea. Cb Eg II 65. Jan edanean ta jokoan igarotzeko. Mg CC 190. Goizetik arrats aspertzen ez da / jan eranean jendea. Echag 220. Ostatuan sarturik [...] jan-edanean ausarki zegoena. Arb Igand 133. Ekin eutsen jan-edanean. Echta Jos 43. Senide eta adiskideak / bilduta jan-edanean. And AUzta 116. Lanian baño jan-edanian / zure abilidadia. Auspoa 39, 64. Arratsalde guztia jan-edanian juan zan. Gerrika 285. v. tbn. Añ EL1 134. Gco II 75. AA III 605. Astar II 94. Urruz Urz 12. Lek EunD 19. Or Aitork 208. SM Zirik 102. Alzola Atalak 53. Insausti 201. Jan-eranean: MendaroTx 159.

adib.: jan-edan 1 iz. Jana eta edana; otordu oparoa, asealdia. Ekarri zioten Jesus onari behar zuen jan-edana. Jan-edana badute ausarki. Gogoa jan-edanean edukitzea. Lagun arteko jan-edanak. Jan-edanean ez ibiltzea edo ez gehiegi jan eta edatea. Leku apainetan jan-edanak egitea. Jan-edan galgarria. Jan-edanerako grina.

jan-edanean 10: Aizu (“Txikiteoa, jan-edanean hobe”), Consumer (“eta ez ibili jan-edanean afaldu ondoren”), Berria 5 (“Algorri tabernan dago, jan-edanean”), EiTB (“San Fermin jaietan jan-edanean igarotzen dute eguna bertakoek eta bisitariek”), Laneki (“giltzarria gure elikadura da, jan-edanean asimilatzen baitira elikagai gehienak”), DiarioVasco (“Egun osoan zehar, izango da jan edanean…”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jan-edanean 46: Berria (“Tabernan jendea jan-edanean dabil ghannejjak abesten ari diren bitartean, eta batzuetan tabernariak isiltzeko ere eskatu behar izaten die”), Elizen arteko Biblia 12 (“Han ari dira denak berarekin jan-edanean eta oihuka”), Juan Kruz Igerabide 10 (“Jan-edanean aurkitu genituen.”), Patxi Zubizarreta 4 (“Erreginarekin bakarrean utzi zutelarik, jan-edanean hasi ziren, eta musuka, eta laztanka.”), Ramon Saizarbitoria 3, Xabier Olarra 2, Imanol Unzurrunzaga 2, Jose Antonio Mujika 2, Joan Mari irigoien 2, Edorta Jimenez…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa janean eta edanean proposatuak bezala.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, jan 2 sarrerako jan-edan azpisarreran (nahiz eta jan 1 aditzari dagokion adibide gisa ere azal daitekeen: cf. galdu-gordean bezalakoak).

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jan sarreran.

jan-neurri
iz. Janari kantitate neurtua. Ik. jan-urri; dieta1.

Aztergaia: jan-neurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z2:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jan arin 1 (Or Eus: "Egun aietan jendeak bero barrena bezain sakela; biamonago, burua kuzkur, jan-ariñago sabela"); jan gose 1 (Mg PAbK: "Esan ta egin, aste barruban Urten neban neuk etxeti Gerri zerdenaz makilla baga Jan gosiagaz besteti"); jangose 1 (Lab EEguna: "Jangose ez bestena!"); jan-neurri 1 (Or Tormes: "Nik yan-neurri au nai ta ez erabilten ddoat beti"); janurri 3 (Ur Dial: "Gatx oneek biar dabe janurri asko ta denpora asko", "Urrengo egunian emon biar jako purga bat eta euki janurrijan", "Ain da biarra janurrija ganadubarentzat zein guretzat gexo danian"); jan-urri 1 (Erkiag Arran: "Jan-urri egiteko, ta alako ta olako janariak bakarrik, atan"); jan-urritasun 1 (Itz Azald: "Jan-urritasuna, janari bearrekoak bakarrik artuten irakasten dabena"), janurritasun 1 (Erkiag: "Zer da, ba, hamasei urteko mutillarentzat egun osoan urdailleratu dauana, jaunurritasuna ezik?"), eta OEH argitaratuan beste 1 (A Cat: "Iatunkeriari [iarkiten iako] Ianurritasuna"); janzahar 1 (Ax: "Halaber presuna ianzaharrak, mathela gogortuak edo horzkitua dagoenak, eztu atseginik hartzen iaten hasten"); jan-xahar (eta yan xahar) Gy 4 ("Yan xahar han zebillala arrundaren egiten, Barura hautsteko zerbait aurkitu non zukeien", "Nuharroinsko baitut maiz apetitoa, Eta yan-xaharra modu gabekoa", "Dama muttur luxe-dunak yan-xahar aurkitzen zenak Tirria hoberenean Berehala bazeraman hegastina zelakoan", "Barur-gaitzik khexo zebillan maistroa; Nola ere omen baitu yan-xahar gaitztoa"); jan-zar eta janzar bana (Erkiag BatB: "jan-zar dagola bere, edateko beti gertu"; "Ez nai izan, egun osoan janzar ta nekaturik egonik?"); jantzar 1 (Otx: "jantzar egotiak jakijak gozatsu eta on egitten dittuz, eta egarri ixatiak, ura ezti ta zoragarri").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jan-arin 1 (LEF, metahizk.: "erre-arin modukoak (partizipioa + arin): egin-arin, erre-arin, jan-arin(ean), landu-arin"); jan-neurri 14: B 1 (Or Tormes, OEHko testuinguru berean), EB 13 (J. Agirre 11, adib.: "Nahiz eta haurdunaldia itxuraz ongi joan, aldizkako ikuskapenak beharrezkoak dira pisua, jan-neurria eta intsulina-dosia kontrolatzeko", "Aurrekoa kontutan edukirik gaur egun gure esku dauzkagun baliabideak hiru motatakoak dira: intsulina, ahotiko antidiabetikoak eta jan-neurria", "Gaixoak behar dituen intsulina-unitateak bere adina, sexua, pisua, jan-neurria, lanbidea, egoera fisikoa, diabete-mota eta medikazioaganako duen sentikortasunaren arabera daude", "Jan-neurriak jokatzen duen papera laguntzaile edo osagarria da, ez nahitaezkoa", "Lehen aipatu dugu jan-neurri egokia hezueri-erasoa bitartean arrautzez eta esnez soilik osatutakoa dela"; EMBOroi 2: "azken urteotan proposaturiko gidalerro edo arauen nolabaiteko dogmatizazioa baztertu, populazioaren erikortasun/hilkortasunean, hazkunde eta garapenean jan-neurria parametroak eduki dezakeen zerikusia sakonkiago ikertu, eta baita beste zenbait parametrokin (faktore genetikoak, etab.) elkarrekintzan edota konparazioan, jan-neurriak duen pisua aztertu: horra hor gaur egungo hainbat eginkizun"); jan neurri 2 (Medikuntza: "urrats batzu eman behar ditugu: a] haurdun dagoen emakumearen jan neurri eta bizimoduaz arduratzea", "b] bularretako umeen eta haurren jan neurriak eta bizimodua kontutan hartzea"); janeurri EB 1 (K. Cid: "Egin behar duan bakarra hire janeurria begiratzea duk"); jan-zahar EB 4 (LEF, metahizk.: "jan-zahar modukoak [partizipioa + zahar]: jan-zahar, ibili-zahar, hil-zahar"; "Izen ondoko adjektibo gisa ere sarri agertzen dira: gustora jango nuke txuleta egin berri bat!; zabiltza kontuz zakur jan-zaharrarekin!", "Hots-aldaketa: hitz-juntura hauetan ez da ia inolako hots-aldaketarik ageri: erre berri (eta ez, kasu, erra berri, jan-zahar (eta ez jantzahar),..."); jantza(ha)r 2 (Otx, OEHko testuinguruan; LEF, ut supra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jan-neurri : HiztEn (ik. dieta 2), Euskalterm 11 (hauetan desintoxikatzeko —, — desorekatu, — hipokaloriko, — mediterraneoa, — orekatu, — zatikatu, proteina gehiegiko —, sodiorik gabeko —); janurri : HiztEn (ik. dieta 2), LurE (dieta); janzahar : HiztEn (baraua; denbora asko jan gabe dagoenaren egoera) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

janurri : EuskHizt (dieta), ElhHizt (dieta), Casve EF (janürri: sobre dans le manger), Lh DBF (sobre dans le manger), DRA (1 dieta, poca comida; 2 colación; 3 parco en la comida), PMuj DVC (jan-urri: 1 inanición; 2 colación; 3 inedia; 4 sobriedad; 5 malcomido; 6 continente; 7 frugal; eta jan-urritasun: templanza, frugalidad; jan-urritu: poner a dieta, adietar; jan-urriz: abstinentemente); janari urri : Lh DBF (diéte), DRA (dieta), PMuj DVC (dieta, inedia, abstinencia de comida); janeurri : HiruMila (1 dieta, régimen dietético; 2 colación; 3 parco/a en la comida), PMuj DCV (dieta; eta janeurritu: dietar); janzahar : HiruMila (el/la que no ha comido desde hace bastantes horas), ElhHizt (ayuno: estado; que lleva horas sin comer; eta janzahar(ean) egon: estar/llevar muchas horas sin comer), Casve EF (à jeun), DRA (ayuno, estado del que lleva mucho, muchas horas sin comer); janzar : DRA (ayuno, el que está sin comer mucho tiempo), PMuj DVC (ayuno, que lleva mucho tiempo sin comer); jantzar : DRA (en ayunas, sin comer desde muchas horas), jantzar eta janzar (en ayunas); jan-xaar : DRA (ayuno, estado del que lleva mucho tiempo sin comer); jan-arin : DRA (ayuno, parquedad en el comer); jan-gose : PMuj DVC (salsa de S. Bernardo) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+n- (cf. non-nahi).

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-neurri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jan 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formen arteko bereizketa semantikoak

janari-kopuru neurtua (cf. jan-urri 'jan-kopuru txikia').

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-09): hurrengorako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): a) ezabatu egingo da jan-txakur azpisarrera; b) lantaldeak proposatu dituen besteak ere onartu dira, baina ez da jan-urri eta jan-neurri azpisarreren arteko lotura-erreferentziarik aipatuko; c) lehen itzuliko jan-zahar bere hartan utziko da, grafiarik aldatu gabe eta adibiderik erantsi gabe.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): a) adibide osoagoan jasoko da jan-gauza proposatua: ogi, ardo eta beste jan-gauzak saltzen dituzte; b) lantaldeak proposatu dituen besteak ere onartu dira, baina ez da jan-urri eta jan-neurri azpisarreren arteko lotura-erreferentziarik aipatuko.

jan-urri
1 iz. Gutxi jatea. Eritasunek eta jan-urriak mosketeek baino jende gehiago akabatu zuten Nabarrengosen.
2 adj. Gutxi jaten duena. Uste baino jan-urriago duzu zeure aita priore hori.

Aztergaia: jan-urri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

janurri B 4 (Ur Dial; Erkiag BatB) jaso da OEHko corpusean; besteetan ez da azaldu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adiera zehazteko eskatuz: 'jan-kopuru txikia' (cf. jan-neurri 'janari-kopuru neurtua').

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: janurri [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-08-24)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): a) ezabatu egingo da jan-txakur azpisarrera; b) lantaldeak proposatu dituen besteak ere onartu dira, baina ez da jan-urri eta jan-neurri azpisarreren arteko lotura-erreferentziarik aipatuko; c) lehen itzuliko jan-zahar bere hartan utziko da, grafiarik aldatu gabe eta adibiderik erantsi gabe.

jan-zahar
adb. Aspaldian jan gabe. Ageri zen jan-zahar zela. Jan-zahar egoteak jakiak on egiten ditu.

Aztergaia: jan-zahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ianzahar IE 1 (Ax); jan-zar (+ janzar) B 2 (Erkiag BatB); jantzar B 1 (Otx); yan xahar (+ yan-xahar) IE 4 (Gy).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jantzar B 1 (Otx).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

janzahar: HiztEn 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zahar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: janzahar [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-08-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  jan-zahar || 1- Forma aldatu: jan zahar. 2- Adibidea ere eman: "jan zahar egonez gero, ogia bera ere gustura jaten da". || 1- Konposizioz horren parekoa den "jan berri" azpisarrera ere marratxo gabe idatzi da...

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): a) ezabatu egingo da jan-txakur azpisarrera; b) lantaldeak proposatu dituen besteak ere onartu dira, baina ez da jan-urri eta jan-neurri azpisarreren arteko lotura-erreferentziarik aipatuko; c) lehen itzuliko jan-zahar bere hartan utziko da, grafiarik aldatu gabe eta adibiderik erantsi gabe.

janaldi
iz. Jatea; zerbait jaten den aldia edo denbora; denbora horretan jaten den janaria bera. Ik. jatordu; otordu. Arratseko janaldia. Ez didazu egundaino antxume bat eman nire adiskideekin janaldi bat egiteko. Janaldia bukatzean. Bi edo hiru lursagar hauspean errerik; horra gure eguerdiko janaldia.

Aztergaia: janaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+a-.

janarazi, janaraz, janarazten
du/dio ad. Jatera behartu. Berak jan eta gero senarrari janarazi zion. Zerriei zer janarazten diezu askan?

Aztergaia: janarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

janarazi, janaraz, janarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

janarazi, janaraz, janarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+a-.

janari
1 iz. Elikatzeko gaia, likidoa ez dena, bereziki gizakiek hartzen dutena. Ik. jan2; jateko;  + jaki; elikagai; bazka. Jatordu batean janari mota asko jaten badira. Janari osasungarriak. Janari kaltegarriak hartzen dituelako. Janari garestienak. Barau egunetan debekatuak dauden janariak. Janaria gozatzeko. Sukaldeko mahaian plater bat jarri eta janaria zerbitzatu zuen. Laster harren janari bihurtuko naiz.
2 iz. Zerbaiten (gogoaren, sentimenduen...) euskarria, bizirik irauteko edo aurrera egiteko behar duen gauza. Eleberria da, beste edozein irakurgai baino gehiago, oraingo irakurle arruntaren janaria. Amodioa dute bideko janari. Nik beti esaten dut kultura arimarako janaria dela. Zure arimaren janari eginik.

Esaera zaharrak

Gose ez denean janaria, ateri denean estalkia. Oilo ibiltari, azeriaren janari.

Aztergaia: janari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

janari, bazkari; dieta-janari, dietetika; jateko, janari, janaridenda.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: janari(-)denda.

janari denda, janari-denda
iz. Saltoki xumeak dira Sestaokoak: betiko janari dendak, bazarrak... Garai batean izan zen janari-denda bat, baina hura ere itxi egin behar izan zuten.
Ohiko lexiak

Aztergaia: janari denda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

janari-edari
iz. pl. Janaria eta edaria. Su ederra eta janari-edari gozoak.

Aztergaia: janari-edari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JANARI-EDARI (Pl.). Comida y bebida. Jasta begiz oraiko janari-edariak. HU Zez 66. Su ederra ta janari-edari gozuak ikusitta. Altuna 57. Lengoan bialdu nizkitzun janari-edarien zor-agiria aldean dijoakizu. NEtx Nola 14. Janari-edari onuragarriak bereganduaz. Erkiag BatB 80.

janari-edari 20: Elhuyar 5 (“ezaugarri bereziak dituzten janari-edariak egiteko ere erabiltzen da nanoteknologia”), Consumer 3 (“Zopa, tea eta, oro har, janari-edari beroak lagun onak dira hotzari aurka egiteko”), Berria 7 (“Suermerkatuetako apalak betetzen dituzten berrehundik gora janari-edari”), Argia 4 (“janari-edari minak eta garratzak baztertu behar dira”), Erlea (“mahai luze eta banku nahiz aulki lerroetan janari-edariak partekatuz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

janari-edari 15: Herria 7 (“Janari-edari tokian berean”), Berria (“Igandean jendeak urruti utzi zuen autoa edo autobusa eta anitzetan han bertan gelditu dira janari-edarien hondakinak”), Elizen arteko Biblia 3 (“Judit zilarrezko ontziak zeuden gelara eramateko agindu zuen Holofernesek eta bere janari-edarietatik emateko”), Piarres Aintziart 2 (“Ateratzera gindoazela, hiru erromes, hiru gizon, ostatuan sartzen dira batek tiratzen du karrosaño bat, puska eta janari-edariz betea”), Juan Kruz Igerabide (“Han zeuden janari-edariak jan eta edan, eta hurrengo goizean irten ziren, baina inor ez zitzaien ausartu eraso egitera”), Bernardo Atxaga (“Eta hizkuntzarekin gertatutakoa, janari-edariekin ere gertatu zitzaigun: batean mondejoa zen; hurrengoan, odolkia; haraxeago, lukainka edo zezina”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa janari eta edari sarreretan.

janaritegi
iz. Etxe batean janariak gordetzen diren gela edo tokia. Ik. jaki toki; despentsa. Janaritegiko giltza.

Aztergaia: janaritegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'janariak gordetzeko tokia'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Hitz hau gaur egun ez da ia erabiltzen eta Euskaltzaindiak ez zuen proposatu bere Merkatalgo Izendegian janari-denda-ren ondoan. Bestalde, aspaldiko testu-liburuetan erabiltzen den bakarra azken hau da. Nik ez nuke bestea parean jarriko'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'janariak gordetzeko tokia esan nahi duela adieraziko da'.

janaritu, janari/janaritu, janaritzen
du ad. Jaten eman, elikatu. Ik. bazkatu. Zeure herria aingeruen ogiaz janaritu zenuen. Abereak janaritzen ari zen egun batez. Zure grinak janaritzen badituzu.

Aztergaia: janaritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

janaritu 25 aldiz azaldu da, beti HMan: B 9 (Añ EL1 (3), Añ GGero (2), Itz Azald (3), Enb). G 16 (Arr GB, Ag G, Etxde AlosT, Etxde JJ (5), Lek SClar (7), Munita).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

15 ager., HM eta EBkoak guztiak; 1968 aurreko 5: B 1 (Ezezaguna: Urteko Domeca gustijetaraco verbaldi...); G 4 (Ibiltari, in: Euzko Gogoa 1958; J.A. Orbegozo, in: Jakin 1959; Artola, in: Jaunaren Deia 1967; S. Onaindia, in: Giza-bizia); 1968 ondoko 10: B 6 (Karmel 1971; B. Arrizabalaga, in: Bizkaia barru-barrutik; S. Onaindia, in: Odisea; I. Zubiri, in: Izadiko Pitxiak; A. Arrinda, in: Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz 1986); G 1 (Eusk. Litur. Batz., in: Illetak ospatzeko elizkizun-liburua); EB 3 (J. Etxaide: Joanak joan; X. Mendiguren Bereziartu, in: Julio Zesar; Elizbarr. Litur., in: Mintzo eta kantu).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

janaritu: DFrec 2, AB38 1, AB50 1, HiztEn, LurEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

janaritu, janari(tu), janaritzen. du ad.: zeure herria aingeruen ogiaz janaritu zenuen.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

janaritu, janari(tu), janaritzen.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Zeure herria aingeruen ogiaz janaritu zenuen.

janba
iz. Ardien marraka. —Zer egiten du ardiak? —Ardiak, janba: bee, bee!

Aztergaia: janba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:42 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

janba 3, ES, adib.: "Zeren ahuntzak ere halatsu egiten baitu bere janba"; eta OEH argitaratuan, gainera: Orreaga ("Andresaroko ardien yanba"), Lf Herr 1961 ("—Zer egiten dik ardiak? —Ardiak janba: bee! bee!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

janba a) 'beeka' adierako 1, Gazt: "Oteiza irudigille / (...) bukoliar-ametsezko, janbaz, iragarle-zantzoz / bide-ertzean, bide guzien ertzetan"; b) 'obrazko elementua' 2, UZEI: "Janba. Sin.: Leihozangoa; Atezangoa. Leiho edo ate baten dintel edo arkuari eusten dioten egurrezko, harrizko edo obrazko elementu bertikaletako bakoitza", "janbaren eta arkuaren arteko pasaera".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

janba : HiztEn (1 Ipar.: Ardi-azienden beeka; 2 Eraik.: obrazko elementu bertikala), Euskalterm 1 (atezango eta leihozango sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

janba : ElhHizt (1 balido; 2 eraik.; jamba: de puertas o ventanas), EskolaHE (ardiaren eta ahuntzaren oihua; beeka), Lh DBF (ik. jamba; eta jamba: bêlement de brebis ou des chèvres), DRA (balido), PMuj DVC (balido; janbaka ari: balar, dar balidos); janbatu : Lh DBF (jambatu: bêler), PMuj DVC (dar balidos, balar); janbiko : ElhHizt (jámbico, ca) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal jambaje; jamba / jambage; jambe formen ordainak: HiruMila: Ø / 1 de la puerta: atezango; 2 de la ventana: leihozango // ElhHizt: Ø / janba; atezango (atearena), leihozango (leihoarena) // Lur EG/CE: Ø / atemarko // Lur EF/FE: ate marko, ate zango / hanka, zango // XarHizt: (de cheminée) panta, mantetx; (de porte, de fenêtre) ate-tente, leiho-tente / zangar, zango, hanka, berna // Casve FE: (lettres) zanko; (portes, fenêtres) opo, opotza, opotzüra; (cheminée) mantetx / zanko // HaizeG FB: (porte, fenêtre), ate-tente, leiho-tente, opotza, opotzura; (cheminée) mantetx, pantetx / zangar, zango, zango-makil; (maçonnerie) ostiko, panta // T-L LBF: jambage de porte ou fenêtre; athe-tente, leiho-tente; (boiserie) zureria; (jambage, en écriture) asto-makhil / zango, zangar; jambe de maçonnerie: ostiko // PMuj DCV: (j. de puertas) ate-tente, ate-etxe, ate-uztarri; j. de ventanas: leio-tente, leio-etxe, leio-uztarri / marco: zango, panta, ostiko; j. de la puerta: ategai, ate-zango; j. o manto de la chimenea: mantetx, pantetx.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ardi-azienden beea, marraka.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "(eraikuntzakoa) Zerrendan sartu egingo nuke, premia izaten dugulako" (2007-05-16)

janbo
iz. Poesia klasikoan, silaba labur batek eta luze batek osaturiko oina. Antzerki-lan hura negargarria zen, janbo ezin txarragoetan idatzia.

Aztergaia: janbo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z2:Maileg 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez beste iturri-hiztegiotan (DFrec, AB38, AB50, Euskalterm; EuskHizt, HiruMila, LurE, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.); janbo jaso dutenak: HiztEn (Metr.), ElhHizt (Metr. yambo).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

i-/j-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-08-24)

janean
adb. Jaten. Janean eta edanean kontuz ibiltzea. Zenbatek ez du galtzen osasuna ez jakinik nola igaro eguna, janean, edanean, jokoan, pikardian, goiz eta arratsalde eta gauerdian?
Loturak

Aztergaia: janean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JANEAN a) En lo que respecta a la comida. Nehork bada etzaitzatela kondemna ianean edo edanean. Lç Col 2, 16. Loan, janean ta ardoan kontuz ibilzea. Mb IArg I 133. Gitxitu larregia soñean, janean, jokoan. Añ LoraS 32. Janean bere buruari uko egitea. Arr May 10. v. tbn. Cb Eg II 120. Gco II 63. AA I 454. Dv LEd 217. Enb 57. Tx B I 113. b) Comiendo. Eztut onik ez ianian, ez edanian, ez loan, ez jinian, ez ioanian. Tt Onsa 44. Ez jakiñika nola / igaro eguna, / janean, edanean, / joko, pikardian. It Fab 173. Bei batzuek, eguzki epela artuaz bedar ianean. Ag AL 54. Ba'akik Txo gaju ori, janian jan eta lanian lan. Anab Poli 42. c) "À la journée" Lecl. "Ianean lan egitea, travailler seulement nourri, où la nourriture comprise dans le loyer de la journée" H.

adib.: jan2 iz. Janaria; jatea. Ik. jaten. Loa eta jana utziz. Janean eta edanean kontuz ibiltzea. Jan gutxi ematen dit, makila-kolpe asko. Ez du janak bakarrik asetzen gizona. Urdeak urde-jana behar du. Atzo arkume-jana egin genuen sagardotegi batean. Ate batetik sartu beharko zituzten bi etxeetako eguneroko ganadu-janak. // neurri 5 iz. Egokitzat edo normaltzat hartzen den kopuru edo tamaina jakina. Guztiak du bere neurria. Jaunak gauza guztiei ipini diela beren neurria. Janean eta edanean neurri ona eta modu ona gorde. Gauzak bere neurritik ateratzea: bere onetik ateratzea. Neurria igaro. Neurri gabe edaten duenak. Jainkoaren edertasun neurri eta mugarik ez duena (Ik. neurrigabe).

janean 13: Berria 6 (“borda pare batek eguzki plaka zuten, beste batek sarrera berezia, beste batek erabateko dotorezia... eta han ere, behor modeloak belar janean”), EiTB 3 (“Radio Vitoriak San Prudentzio egunez egin ohi duen txokolate janean hartuko du parte David de Jorgek, pastel errusiarraren 6.000 zati banatuz”), DiarioVasco 4 (“Giro polita talo janean, Korrikarako giroa berotuz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

janean 11: Berria (“Buru janean ibili izan naiz, eta askotan pentsatu dut ez nuela berriz jokatuko”), Bernardo Atxaga 2 (“Haren ertzean, granitozko harkaitzek utzitako tarteetan, zaldi batzuk belar janean ari ziren”), Joan Mari Irigoien (“Izan ere, indiarrak eta gu bildurik geunden egun batean, ez dakit zeren janean, tigre hura hurbildu zitzaigun, bere larruko ñabardurekin eta kolore pikardatuekin, eta bere begi izugarri haiekin, zeinak izan baitzitezkeen basilisko batenak, edo Heriorenak berarenak”), Karlos Zabala (“Baziren han dendari txukun-txukunak, ortuzain brusadunak, zamaketari zikinduak, zamarra koipez lohi zutenak sorbaldan garraiatutako elikagai kargarengatik, gizagaixo zarpailtsuak, merkatu nagusiko goizean esnaturiko gosetiak oro, janean, mingaina erretzen, kokotsa pixka bat atzera zeramatela koilararen isuriaz ez zikintzeko”), Urtzi Urrutikoetxea (“Hilde izan da sardin-janean Diego eta zurekin gelditu den bakarra”), Patxi Ezkiaga (“Eta, hainbeste hitz egin eta hainbeste edan zuten ezkutari biek, azkenean, loak lotu behar izan zien mingaina; eta egarria, soil kendu ezina zen-eta, pixka bat moteldu zien; horrela, zahato erdi-hutsari helduak biak, eta ahoan sarturikoak erdi janean, hor loak hartu zituen”), Joan Mari Lekuona (“Badira gauzak gure giza kondizioan saihestu ezin ditugunak, hala nola janean eta edanean hartzen dugun atsegina, gosea edo egarria daukagunean; etzateko gustua nekatua dagoenarentzat, eta loarena atxiloturik dagoenarentzat”), Pablo Sastre (“Joan ziren biak eta Ane ere sukaldera, Saioa gelditu zen salan, azkazala janean, begiak leihoaz hara”), Patziku Perurena (“Au egiten balute euliak bakarrik, ez litzake, kristabak, zer izan penarik; baña gizonak ere, abereen gisa, begiak itsuturik munduan gabiltza, janean, edanean osasun galtzen, geiegi biziz beti bizia laburtzen”), Koro Navarro (“Deabruak engainatuta aita-amak hil ondoren, kate bat hankan lotuta, mendira penitentzia egitera joan zena, harik eta, urte asko pasatuta, zahartuta ordurako don Teodosio, dragoi bat azaldu zitzaion arte; eta hartan, dragoia Teodosio ia janean zela, San Migel goiaingerua agertu, eta dragoia hil eta zaldunaren kateak hautsi omen zituen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa, edanean proposatua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jan sarreran.

jangabe
iz. g. er. Baraua, elikagairik ez hartzea. Ik. jan-urri.

Aztergaia: jangabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

jangai
iz. Janaria, jatekoa. Badaukazu etxean jangaia ugari. Jangaiak erostera.

Aztergaia: jangai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

jangai, jateko.

Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'janaria, jatekoa'.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

janaria, jatekoa.

jangaitz
adj. Jateko zaila dena. Birzahiz eginiko ogi beltz jangaitza.

Aztergaia: jangaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+g-.

jangale
iz. Jateko gogoa. Ik. jangura. Jangalea hiltzeko.

Aztergaia: jangale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+g-.

jangarri
1 iz. Janaria, jatekoa. Negurako jangarria bildu. || (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Han gelditu dira erori diren tokian, ehortzi gabeak, piztien jangarri.
2 adj. Jan daitekeena, jateko ona. Basalandare jangarriak izan zituzten aipagai. Iaz mila lagun inguruk jo zuten udal bulegoetara, mendian bildutako zizak jangarriak ote ziren galdetzera.

Aztergaia: jangarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'janaria, jatekoa'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

izenondo posibleaz ik. euskaltzainen ohar-erabakiak s.u. arnasgarri eta edangarri.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

janaria, jatekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. arnasgarri.

jangartxu
1 adj. Mizkina, jatun txikia. Baina nago disidenteen onarpena ez ote den jaki astunegia demokrazia guztiz jangartxu honentzat.
2 adb. Jateko gogorik gabe. Badaki jango balu osatuko litzatekeela; baina hain dago jangartxu, ezen ezin inondik ere janarazi dion. Jangartxu nabil aspaldian.

Aztergaia: jangartxu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. gartxu

OEHko datuak [laburduren azalpena]

jangartzu G 1 (Txill Let); jangarzutu B 1 (Mg PAb); jankar (+ jankartxo) B 2 (Ag Kr); eta 'neurritsu (jan-edanean)' adierako gartxu 9: B 3 (Or Tormes, Erkiag BatB), G 6 (Or, Gazt); gartzu 2 (Mg PAb 'jan sarrija, jan gartzu", Otx); cf. gartxuondo 'zuhaixka' (Erkiag Arran).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jangar G 1 (Ag G); jangartxu G 1 (Lab Egan 1956); jankar G 1 (Etxde Egan 1958); eta gartxu 3 (Or Tormes, UZEI).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jangartzu: AB38 2; Euskalterm 1; LurE 1; HiztEn 1; jangartzutu: HiztEn 1; gartsu 'neurritsu': HiztEn, LurE; gartxutasun: Euskalterm; cf. gartxu 'zuhaixka': HiztEn, LurE, Euskalterm.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

jangartxutu, jangartxu/jangartxutu, jangartxutzen
da/du ad. g. er. Jateko gogoa galdu edo kendu.

Aztergaia: jangartxutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: jangartzutu / HiztEn: jangartzutu / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea da (bakarrak erabilia — Mg PAb), baina egokia eta sistemaren araberako erregularra.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

jangartxu(tu), jangartxutzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

jateko gogoa galdu edo kendu.

jangela
iz. Etxe batean, bazkaltzeko eta afaltzeko prestatua dagoen gela; eskola, lantegi edo jatetxe batean, bazkaltzen edo afaltzen den gela edo aretoa. Ik. jantoki. Jangelan gosaldu dute. Jangelako mahaian. Langileentzako jangelak.

Aztergaia: jangela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+g-.

jangura
iz. Jateko gogoa. Ik. jangale. Neke latzak kentzen edo nahasten dio loa eta jangura guztia.

Aztergaia: jangura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+g-.

janiza
1 iz. Ipar. Jangale bizia, gose handia. Haren janiza!
2 iz. Ipar. Grina makurra. Gaizkirako janiza.

Aztergaia: janiza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'gose handia; grina makurra'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Beharbada komeni da horren esanahia zehaztea'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'sarrera hori honela geratu da: janiza Ipar. gose handia'. // EArau: 'gose handia; grina makurra'.

jankatu, janka, jankatzen
du ad. Ipar. Hozkada txikiz, poliki-poliki jan. Ik. hortzikatu. Grinen harrak bihotza jankatuko dizu.

Aztergaia: jankatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jankatu, janka, jankatzen. Ipar. du ad. 'hortzikatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jankatu, janka, jankatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

janleku
iz. Jateko lekua. Ik. jantoki. Baserriko janlekua. Ardien janlekua.

Aztergaia: janleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+l-.

janondo
iz. Jan ondoko denbora. (Batez ere denbora atzizkiekin erabiltzen da). Ik. bazkalondo; afalondo. Esnatzean, janondoan eta lotarakoan. Bihotzerrea zela pentsatu nuen, janondo gaiztoren bat edo.

Aztergaia: janondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS (jan-ondo).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

hitz batean, loturik idaztekoak dira [aditzoin + iz.] osaerako iz.ak.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

jansenismo
iz. Jansenius-en doktrina, Jainkoak aldez aurretik hautetsiak soilik salba daitezkeela esaten zuena; doktrina horren aldekoek eragin zuten erlijiozko mugimendua. Port-Royal, jansenismoaren jaiolekua.

Aztergaia: jansenismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ns-.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

jansenista
iz./adj. Jansenismoaren aldekoa. Jansenisten eta Jesusen Lagundikoen arteko borrokak. Jansenisten iritzi hertsiak. Heziera jansenista.

Aztergaia: jansenista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

jantegi
iz. Jateko lekua, jantokia. Abereen jantegi batean. Elkarrekin bazkaldu ohi zuten lantokiko jantegian.

Aztergaia: jantegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+t-.

jantoki
iz. Jaten den tokia. Ik. jantegi; janleku; jangela. Badoaz jantoki batera; bazkari on bat eskaintzen die Matxinek. Jantoki polita, lau lagunentzako mahaitxoekin. Hona fraideen jantokia, orain kaperatzat darabiltena.

Aztergaia: jantoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+t-.

jantxakur
1 iz. Jan besterik egiten ez duen txakurra.
2 iz. Besteren kontura bizi den pertsona. Jantxakur asko dabil agintzen.

Aztergaia: jantxakur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Agian sar? (Gaztelaniaz "gorrón")'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'onartu da [...] jantxakur'.

jantzarazi, jantzaraz, jantzarazten
du ad. Janztera behartu. Soineko zuri bat jantzarazi zion, barregarri jartzeko. Beltzez jantzarazi zituen aldareak ere.

Aztergaia: jantzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Gkoak dira: jauntzierazo: AA III; janzierazo: Lard; yantziarazi: Ir YKBiz; yantzi erazi: Zait Sof; jantzi-arazi: NEtx LBB; iantzierazi: Or Aitork; Bkoa: jantzi erazo (Otx); Lkoak: yauntz-arazi (Lg II) eta jauntzarazi (Zerb IxtS).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jantzi azi G 1 (Murua, R.); jantzierazi EB 1 (Sastre, P.).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ez da forma hau aurkitu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jantzarazi, jantzaraz, jantzarazten. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adiera emanez: 'janztera behartu'.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ntz(i)+a-. Bisilaboetan -i marka atxikitzearen aldeko da zenbait batzordekide; sistematikoki aztertuko dira honelako kasu guztiak; IE/HM banaketa argiko kasua da hemengo hau.

jantzi denda, jantzi-denda
iz. Atzo izenpetu zen Arabako jantzi dendetako lan ituna. Jantzi-denda bat zuen Donostian.
Ohiko lexiak
jantzi1, jantz, janzten
1 da ad. Gorputza arropaz estali. Ik. beztitu. Ohetik jaikitzean lotsarik gabe jantzi zara? Dotore jantzia. Jendea gero eta hobeto janzten da.
2 da ad. Gorputza aipatzen den gaia, kolorea edo kideko ezaugarriren bat duen jantziaz estali. Beltzez jantzi zen. Oinetatik bururaino zuriz jantzia. Zetaz jantzirik. Ardi larruz jantzitako otso maltzurra.
3 da ad. Aipatzen den eran jantzi. (Osagarritzat artikulurik eta kasu markarik gabeko izen bat hartzen duela). Zalduna neskame jantzita. Jendea baserritar jantzita zebilen.
4 du ad. (Arropak) jarri. Mingarri zitzaion zigortuen soinekoa jantzi beharra. Erantzirik soinean zeraman jantzi berri hura, jantzi zion pobreari. || (nor osagarritzat jantzia gertatzen dena hartzen duela). Berak janzten du bere semea.
5 da/du ad. Aipatzen den erlijiosoen ordenan sartu. San Domingoren Hirugarren Ordenako abitua jantzi zuenean. 1909an jantzi zen frantziskotar eta 1917an apaiztu.
6 du ad. Soinean erabiltzen diren beste jantzi edo gauzaki batzuez mintzatuz, dagokion gorputzeko atalean jarri. Jantzi dituk abarkak? Koroa jantzi zion.
7 du ad. Zerbait dagozkion arropez estali. Ik. ohea jantzi. Aldarea jantzi. || Etxea janzten duten altzariak.
8 da/du ad. Zerbaitez apaindu edo hornitu; norbait (zentzuz, jakitez...) hornitu. Lurra behar bezala zuhaitzez jantzia balego. Izotzak arbolak zilarrez jantzi zituen. Irudiz ongi jantzitako liburutxoa. Ondasunez ongi jantziak zeudelako. Zuhur hitzok, mamia euskal mami garbi ez bada ere, euskal azal ederrez jantziak agertzen zaizkigu. Haren idazlanak osotoro biltzeaz gainera, argibide ugariz jantzi ditu. Zentzuz jantzitako edozein gizonek uste duena. Jakintzagaietan ongi jantziriko gizona. Ez gara gehiegi, ez gaude jakitez jantziegiak, hizkuntza larri dabilkigu.
jantzi2
adj. Ikasia, kultura duena. Gure gazteak bestetan baino haziago, jantziago eta ikasiago agertzen zaizkigu. Erdara politago, jantziago, dotoreago iruditzen zaiolako. Apain, jantzi, landu, goitar den guztia erdarari begira erabiliko dugu. Harritxabaleta berrogeita sei urteko gizon sendo eta buruz jantzia da.
jantzi3
iz. Janzteko gauzakia edo gauzakien multzoa. Ik. janzki; arropa. Jana, edana eta jantzia. Ken jantzi beltzok! Jantzi berri bat egin zioten jaietarako. Gaineko jantzi jostura gabekoa. Errege-jantzi dotorez apainduak. Aldare-jantziak.
jantzian
postpos. Aipatzen den eran jantzirik. (Osagarritzat artikulurik eta kasu markarik gabeko izen bat hartzen duela). Hurbildu zen Tolosara baserritar jantzian. Hara, ama!, aurreko Txomin andre jantzian dabil. Arkume-jantzian zebilen otsoa.
Loturak

Aztergaia: jantzian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-04-11 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, jantzi 2 sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

arkume-jantzian zebilen otsoa.

jantzigintza
iz. Jantziak egitea; jantziak egiten dituenaren lanbidea. Jantzigintzan dihardu. Ehungintzako eta jantzigintzako inportazioak. Europako ehun eta jantzigintza-industriaren elkartea.

Aztergaia: jantzigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
jantzitegi
1 iz. Film batean, antzezlan batean edo kideko batean behar diren jantziak antolatzen, zaintzen eta gordetzen diren lekua. Arduradunak artisten jantzi denak ordenatu eta gordetzen ditu jantzitegian; mozorro-denda handia dirudi jantzitegiak. Hobe beharrez, jantzitegikoek proposamena egiten diote, eta aurkezleak onartu.
2 iz. Jende asko elkartzen den leku batean, berokiak eta kidekoak gordetzen diren lekua. Objektu horiek harreragunean utziko bagenitu edo jantzitegian, propio horiek gordetzeko lekuan, alegia, orduan bai, zerbitzuaren jabeak erantzun behar luke.

Aztergaia: jantzitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh35 2024-02-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1. jaunztegi (H), jaztegi (Lar, H), jauntzitegi (T-L). Vestíbulo. "Vestuario, donde se viste" Lar. "Vestiaire" T-L. 2. jantzitegi. Vestuario, conjunto de ropa. Andre Poesi apainzaleari bere jantzitegi oparoan ain begiko zaion italiar mintzaira eztia. Etxde JJ 239.

LB 35 (Berria 14, Deia 1, EiTB 11, Elkar 7, Erlea 1, Consumer 1) / ETC: 119

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: jantzitegi iz. vestuario, ropero, guardarropa / Adorez: jantzitegi 1 (ikus aldagela) guardarropa, guardarropía, vestuario, ropero. 2 (ikus jantzi(-)denda) boutique, tienda de ropa / Labayru: jantzitegi 1 iz. guardarropa, vestuario, ropero. Jantzitegian fraketatik dirua ostu eutsien / NolaErran: vestiaire de théâtre, restaurant jantzitegi – jauntsitegi (ZU). / Euskalterm: jantzitegi (es guardarropa, fr vestiaire; Arteak, Merkat. TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

janzkera
iz. Jantzia; bereziki, janzteko modua, norbait jantzirik dagoen era. Orduko janzkerak egiten ziren lihoarekin etxean. Oraingo neskatxen janzkera. Zure janzkera ez dadila bekatu arrisku izan inorentzat. Hura zelako niri zegokidan janzkera. Orain boladan dagoen janzkera.

Aztergaia: janzkera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:10 1995-04-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jazkera , iazkera, yazkera B (14 ager.: Añ, Ag, BEnb); G (57 ager.: Bv, Ag, Iraola, Mok, Or, Tx, Alz, Ldi, JMB, ABar, Zait, Etxde, NEtx, And, MAtx, Salav, Lasa, Berron); IE (Mde) eta EB (MEIG); janzkera (+yanzkera): Kk, Bilbao; jaunzkera : Mde; jantziera (+janziera):B (Añ, Ur); G (AA, Echag); jantzikera (+yantzikera): Kk, Alzola.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jazkera : 22 ager. ditu: G 7, B 1, EB-EgAs 14; janzkera forma EB-EgAs agertu da (11 ager.); jaunzkera behin (Mde).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

janzkera : DFrec 2, AB38 7, LurE 1, HiztEn 1; jazkera :DFrec 13, AB38 9, AB50 4.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ntz(i)+k-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "janzkera, janzki / jazkera, jazki. Begiratu egin behar zer gertatzen den LZ eta NZ bikotea hartzen duten (gainontzeko) hitzekin" (1995-09-05)

janzki
iz. Jantzia. Igandeetako janzki berriak erosten. Moja-janzki bat. Artilezko janzki beltz dotore batekin.

Aztergaia: janzki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1995-04-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

janzki (+yanzki):B (30 ager.): Altuna, Enb, Laux, Otx; G (4 ager.): Jaukol, Anab; EB (24 ager.): Osk, MIH, MEIG; jazki (+yazki):B: Altuna, BEnb; G: Alz, Ldi, Etxde, Gazt; EB: MIH; yazkigin: Ldi; jantziki : JMB.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

janzki : B 6, G 2, EB 14; janzkidun: G 1; jazki (+yazki): G 9, EB 26; jazkigin (+yazkigin): Ldi.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

janzki : DFrec 5, AB38 9, Euskalterm 2, LurE 1, HiztEn 1; jazki : DFrec 3, AB38 6, AB50 9, Euskalterm 1.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ja(n)zki, soineko.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

batera ikustekoak dira {sonante + txistukari + herskari} letra-segidakoak. Nolanahi ere, bereiztekoak dira bi multzo behintzat: batez ere Hegoaldeko eta maiztasun handiko formak daude, batetik, eta, bestetik, batez ere Iparraldeko eta forma lehiakidedun nahasgarriak dituztenak (adib., eraskailu bezalako bat era(i)tsi-rekin lotuko litzateke, erantsi>-rekin bainoago).

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ntz(i)+k-.

janzte
iz. jantzi aditzari dagokion ekintza.

Aztergaia: janzte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

janzteko
iz. Jantzia. Jatekoa eta janztekoa beti osatu dugu, sabela ase eta nonahi txukun agertzeko heinean. Egarri bada, edaria; biluzik badago, janztekoa. Janzteko zahar, eten, atsituak.

Aztergaia: janzteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ntz(i)+t-.

janztetxe
iz. Elizatik hurbil egoten zen etxea, elizara joan aurretik baserritarrek arropa edo oinetakoak aldatzeko erabiltzen zutena. Zabaletakoak janztetxean sartu gabe igo ziren, tapa-tapa, beren baserri baketsura.

Aztergaia: janztetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2007-01-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jaztetxe 7: Ag G 5 (adib.: "Erri-sarreratik jaztetxeraño oñatiar guztiak, andrazko ta gizaseme, gure baserritarrai zerbait esan bearra bazeukaten", "Gure Zabaletakoak jaztetxean sartu gabe, igo zuten tapa tapa beren baserri paketsura"); Ldi IL ("Mendibide-lokatzak abarka zakarrez gaindu ondoren yaztetxe-atarira elduki (...) orok ederretsi-bearreko zaldun-oski garbi dirdaitsuz yantzia agertu bait-zaitzu gizona"); NEtx LBB ("Elizan bilduak ziran etxe bietakoak, eta jaztetxean, Zubieta kaleko ardangela batean gosari-legea egin ondoren, bereala artu zuten Etxegurenerako bidea"); ez dugu janztetxe formarik aurkitu; ik. OEH argitaratuan: jantzietxe : EgutAr 12-4-1962; janzi etxe : Izt D.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jantzietxe : DRA (casa en que se muda de ropa o calzado para ir a la iglesia — EgutAr, Izt D); PMuj DVC (jantzi-etxe: 1 G vestuario del teatro 2 G casa de muda de ropa); jaztetxe : DRA (casa en que los aldeanos se mudan para la iglesia — Ag G); PMuj DVC (1 vestuario del teatro 2 guardarropa, vestuario 3 G casa donde los aldeanos mudan la ropa para ir a la iglesia) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

ik. bigarren itzuliko erabakia: "aldaetxe iz. 'janztetxea'".

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ntz(i)+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

iz. g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
janztura
iz. Ipar. Jantzia, janzkia. Janztura zuen elurra bezain xuri.

Aztergaia: janztura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

janzkia.

kaleko janari
iz. Kaleko saltokietan prestatzen eta saltzen den janaria. Kaleko janariaren moda Euskal Herrian zabaltzen ari dela. Kaleko janarian aditua da Sinma DaShow, eta berriki Singapurko kale-saltokien inguruko liburua argitaratu du.

Aztergaia: kaleko jan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Hazkurri [4] 2024-09-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 0 / ETC: 10 / Dabilena:7

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0 / LeioaOstalaritza: 0

Bestelakoak

kaleko jan 4 (“Kaleko jana hertsiki loturik dago jan azkar (fast food), zabor jan (frankensfood), jaki eramangarri eta aperitiboekin, jateko modu desestrukturatuekin, etab.”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa izan liteke kaleko janari, hain zuzen etxeko janari formaren antonimo gisa. Azpisarrera gisa jasotzekoa, definizio behar du eta (street food).

koko jantzi, koko-jantzi
iz. Mozorroa (jantzia). Badira urte guztian koko-jantzia erabiltzen dutenak.

Aztergaia: koko jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-12-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KOKO JANTZI (V-m-gip). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg. a) Disfrazarse. "Bazoiaz aurten koko-janztera?" Etxba Eib. Gaur aratoste dok, eta koko jantzita juan biar yuagu errira. Kk Ab I 56. Aratoste batzuetan koko jaztia nai ei eban. SM Zirik 103. b) "Disfraz. Badira urte guztian koko-jantzixa erabiltzen dabenak" Etxba Eib

adib.: koko1 2 iz. Mamua. || Koko-jantzia: mozorroa.

koko-jantzi 1, ElCorreo (“Honezkero, aratosteak bertan dauzkagu eta koko-janzteko lehen aukera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

koko-jantzi 1, Anjel Lertxundi (“Hor nonbait behar du... - esan dio bisitariari koko-jantzian kriskitinka dabilen batek”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa koko sarreran.

koko jantzi
da/du ad.-lok. Mozorrotu. Gaur aratuste duk, eta koko jantzita joan behar diagu herrira.

Aztergaia: koko jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-12-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KOKO JANTZI (V-m-gip). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg. a) Disfrazarse. "Bazoiaz aurten koko-janztera?" Etxba Eib. Gaur aratoste dok, eta koko jantzita juan biar yuagu errira. Kk Ab I 56. Aratoste batzuetan koko jaztia nai ei eban. SM Zirik 103. b) "Disfraz. Badira urte guztian koko-jantzixa erabiltzen dabenak" Etxba Eib

adib.: koko1 2 iz. Mamua. || Koko-jantzia: mozorroa.

koko-jantzi 1, ElCorreo (“Honezkero, aratosteak bertan dauzkagu eta koko-janzteko lehen aukera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

koko-jantzi 1, Anjel Lertxundi (“Hor nonbait behar du... - esan dio bisitariari koko-jantzian kriskitinka dabilen batek”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa koko sarreran.

ohe jantzi, ohe-jantzi
iz. Izarak eta ohe-estalkiak. (Pluralean nahiz singularrean). Bazen erreminta-kutxa bat logela ondoko ohe-jantzien armairuan. Gizon soinekoz, ohe-jantziz eta etxe eta lanerako tresnaz ongi zamatutako gurditxo bi.
ohea jantzi
du ad.-lok. Oheari izarak eta estalkiak jarri. Ohea janzten ari zen. Gaua igarotzeko jantzi zion Bernardok ohe zuri ederra.

Aztergaia: ohea jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-05-09 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OHEA JANTZI. Preparar la cama. Gero jantziko zaizute oe zuria. Zab Gabon 38. Gaua igarotzeko jantzi zion Bernardok oe zuri ederra. Bv AsL 59. Baiña gero, oia jantzitakoan, igoaleko usaia izaten zuten. JAzpiroz 115.

adib.: ohe 1 iz. Bertan etzateko prestatua dagoen altzaria. Ik. ohatze. Jaiki zaitez, har ezazu zure ohea eta zoaz. Oheko lastaira. Ohe biguna. Izarak eta ohe estalkia. Ohea jantzi: ohe-jantzia jarri oheari. Ohea aldatu: ohe-jantzia aldatu. Ohe-aldagarria. Ohe azpian ezkutatu (Ik. ohepe).

Ez dugu aurkitu ohea jantzi formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ohea jantzi 3: Javi Cillero (“Ama oso harro zegoen semeaz, eta etxebizitza zahar hartan txoko bat prestatuta zeukan beti, ohea jantzi berria, mutila noiz agertuko zain.”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Ohea jantzita zegoela ikusi nuen”), Koldo Izagirre (“Infragorriko berogailu txikia esku artean hartuta ez balebil bezala aritu naiz jolasean kablearekin, Maritxuk izarak hartu eta ohea janzten jardun duen bitartean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jantzi: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa eskaintzekoa ohe sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ohe sarreran.

oinetakoak jantzi
du ad.-lok. Jantzi oinetakoak eta goazen! Etxeko txapinak erantzi eta oinetakoak jantzi zituen kalerako bidean.

Aztergaia: oinetakoak jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Bide batez, oinetakoak erantzi ere jasotzekoa da.

pazko jantzi, pazko-jantzi
iz. Aldarea pazko jantzien zuritasunaz alaiturik zegoen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: pazko-jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2022-02-15 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2024-01-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 0, EPG: 0, ETC: 1

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

pazko 5 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Noiz prestatu behar dizugu pazko-afaria? Zergatik Jesu Kristo hil zen pazko-bildotsa hiltzen zen egunez? Aldarea pazko jantzien zuritasunaz alaiturik, pazko argiaz argiturik eliz barrua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa mantentzekoa da, pazko 2 adieran (?). Ezabatzekoa da pazko 5.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski da.

suge jan, suge-jan
iz. Suge belarraren fruitu gorri pozoitsu eta deigarria.
tripak jan
du ad.-lok. Amorraturik, haserre; kezkak asaldaturik. (tripak jaten eta kideko esapideetan). Tripak jaten egon naiz gau guztia. Ez zitzaigun bidezkoa iruditzen batzuek hainbeste gozatzen zuten bitartean beste batzuk tripak jaten egotea.

Aztergaia: tripak jan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TRIPAK JAN (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. "Consumiéndose de impaciencia, de indignación o por algún otro motivo moral. Autu onekin, tripak jaten bizi da" Etxba Eib. "Tripak jaten egon naiz gau guztia, zeoze pasau ete jatzun pentsatzen" Elexp Berg. Tripak janagaz / arrabietan. AB AmaE 45. Zelan ik kantetan dok or egonik preso, / ni banok aurkietan tripak jaten oso? Ib. 315. Eta Artadi an euan gallego artian tripak jaten. SM Zirik 117. (Sing.). Neri beti erderaz egin bearra; nik deus ere ez baidakit erderaz. Beti tripa jaten ateratzen niñun andik. Ataño TxanKan 264.

adib: tripa iz. Sabela. Ik. zilbot. Tripa bete. Tripaz gora jarririk. Tripak jaten: amorraturik, haserre. Dozenaka tragatzen zituen aleak, agertu orduko zeuzkan tripara paseak.

tripak jan 6: Berria (“Buruari bueltaka bai, eta tripak jaten? Inbidia nabarituko zenuen”), Joseba Zulaika (“Klandestinitatearen zama jasanezina zenean, torturaren beldurrak tripak jaten zituenean, lagunen bat erortzen zen bakoitzean... Liburu Zuriaren aholku horiek zituzten lagun”), Jokin Muñoz (“Aurreko bi hilabeteetan tripak jan beharrean egon zen aterpetik ezin irtenaz”), Jon Arretxe (“Ez zitzaigun batere bidezkoa iruditzen batzuek hainbeste gozatzen zuten bitartean beste batzuk tripak jaten egotea, eta atsegina hobeto banatu behar zela deliberatu genuen”), Jon Alonso (“Hitz batez, Gizon Handia tripak jaten zegoen”), Josu Zabaleta (“Une honetan, Lehen Antzezle Emakumezkoak, Lehen Antzezle Gizonezkoa Ugazalabarekin maite-jolasetan ikusiz tripak jaten egona, aurreratu eta Konpainia-buruari galdetuko dio”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

tripak jan : Berria (“Buruari bueltaka bai, eta tripak jaten? Inbidia nabarituko zenuen”), Joseba Zulaika (“Klandestinitatearen zama jasanezina zenean, torturaren beldurrak tripak jaten zituenean, lagunen bat erortzen zen bakoitzean... Liburu Zuriaren aholku horiek zituzten lagun”), Jokin Muñoz (“Aurreko bi hilabeteetan tripak jan beharrean egon zen aterpetik ezin irtenaz”), Jon Arretxe (“Ez zitzaigun batere bidezkoa iruditzen batzuek hainbeste gozatzen zuten bitartean beste batzuk tripak jaten egotea, eta atsegina hobeto banatu behar zela deliberatu genuen”), Jon Alonso (“Hitz batez, Gizon Handia tripak jaten zegoen, bekaitzaren bekaitzez, Idazleak artikulu bat izenpetzen zuen bakoitzean bezala, Idazleak bera sekula izango ez zen bezalakoa izatea lortu zuelako”), Josu Zabaleta (“Une honetan, Lehen Antzezle Emakumezkoak, Lehen Antzezle Gizonezkoa Ugazalabarekin maite-jolasetan ikusiz tripak jaten egona, aurreratu eta Konpainia-buruari galdetuko dio”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa eta adibide azaldua da; azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa tripa sarreran.

txapela jantzi
1 du ad.-lok. Txapelarekin burugaina estali. Burua behar da txapela janzteko. Beste agure zoroa hantxe zegoen eserita, urrunean, iluntasunaren erdian, beroki batean bilduta eta txapela jantzita. || Jon ageri da kamera aurrean, baserritar txapela jantzita.
2 du ad.-lok. Norgehiagoka batean txapeldun gertatu. Ez da txapela janzten duen lehen aldia: 2007koa eta 2009koa ere zintzilik ditu etxeko horma batean. Uztapidek jantzi zuen txapela, baina txalorik gehien jaso zuena Xalbador izan zen. 2010eko lau eta erdikoa izan zen jokatu zuen azken finala, eta txapela jantzi zuen. Azkenean aramaioarrek jantzi zuten txapela. || Goiherri A sokatira taldeak denboraldiko bigarren txapela jantzi du.
3 dio ad.-lok. Norgehiagoka bateko txapeldunari garailearen txapela buru gainean ezarri. Azkenean, M. Lekuonak Lizasori jantzi zion txapela. Agirrek jantziko dio txapela irabazleari. || Txapelketako irabazleei merezitako txapela jantziko diete.

Aztergaia: txapela jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Adierak bereizi.

txerri jan, txerri-jan
iz. Txerrientzako jana. Trinko-trinkoa zen kiratsa, eta epela; txerri-jan egosiarena gogorarazten zuen.
zabor jan, zabor-jan
iz. Erraz eta azkar prestatzen den janari mota, koipea, gatza, azukrea edo bestelako gehigarriak neurriz gain izan ohi dituena eta osasunarentzat kaltegarritzat hartzen dena. Gure gazteek zabor janarekin bezala jokatzen dute arrain gazteek plastikoarekin: zenbat eta gehiago irentsi, orduan eta handiagoa mendekotasuna. Ondare hori galtzen ari gara, eta zabor-jana jatera ohitu gara.

Aztergaia: zabor-jan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Hazkurri [3] 2024-10-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 10 (Aizu 1, Argia 5, EiTB 1, Consumer 2, Laneki 1) / ETC: 52 / Dabilena: 6

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: zabor-jan comida basura zabor-janak gaixotasun kardiobaskularrak garatzeko arriskua areagotzen du: la comida basura incrementa el riesgo de desarrollar enfermedades cardiovasculares / Adorez: 0 / Labayru: zabor-jan comida basura / NolaErran: 0 / Euskalterm: zabor-jana / LeioaOstalaritza: 0.

Erdaretako formak

es comida basura; fr malbouffe: Elhuyar: zabor-jan / Adorez: 0 / Labayru: zabor-jan / NolaErran: la malbouffe jan txarra.

Bestelakoak

zabor jan 2 (“Kaleko jana hertsiki loturik dago jan azkar (fast food), zabor jan (frankensfood), jaki eramangarri eta aperitiboekin, jateko modu desestrukturatuekin, etab.”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Osaera gorabehera, ezaguna eta zabaldua. Jasotzekoa azpisarrera gisa.

zikinak jan
du ad.-lok. Guztiz zikindu. Zikinak janak ginen; ez atorra bat aldatzeko, ez ur xorta bat garbitzeko. Neroni joango nauk, bihar bertan, zikinak jango hau bestela.

Aztergaia: zikinak jan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:HBL 2006-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zikinak jan 2: FIr ("Alor edo landa batean zikina garai dela adiarazteko: Zikinak galdu du, zikinak jana du"), StPierre ("Bizkitartean zikinak janak ginen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan ezaguna den esapidea, bi testutan bakarrik bildu den arren (eta ik. oharra s.u. herdoilak jan).

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jan: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zikin sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

guztiz zikindu.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus