Euskaltzaindiaren Hiztegia

579 emaitza ho bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

ho
1 interj. Ipar. Ustekabe batek eragindako zirrara edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza; esaldi bati hasiera emateko, betegarri bezala, erabiltzen den hitza. Ik. bueno. Ho, ho!, noizdanik tapizatzen duzue sukaldea bankuko billeteekin? —Zer lanetarik bizi da? —Ho!, ahal duen bezala!
2 interj. Ipar. Norbaiten arreta erakartzeko erabiltzen den hitza. Ik. e2. Manuel, ho, Manuel!, ez nauk aditzen?

Aztergaia: ho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:35 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ho onomatopeia IEko testuetan ageri da; 40 aldiz OEHko corpusean (Hb Egia 2, Elzb PAd 2, Barb Sup, Lf Murtuts, Mde Pr 2, Larz 28, Xarlem 4) eta 4 aldiz EEBSkoetan (Larz 3, D. Landart). Adib.: "Ho, adixkidea, norat zoazi zure ustez?" (Barb); "Ho, ba, pena da" (Larz); "Antton: -Ho! lotsa nun erraiteko ere..." (D. Landart).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

interj.

Erabileremu dialektala

Ipar.

ahalik (eta) hobekien(a)
Beren eginbideak ahalik hobekiena beteaz. Kanpotik ihardetsi zion ahalik eta hobekiena.
aho(a) bete hortz
Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Azeria ahoa bete hortz gelditu zen, bere gosea ase ezinik.
ahuntz hosto, ahuntz-hosto
iz. Sasiama, zuhaixka aihenduna. Txoko batean estalpe eder bat zegoen, udaberrian ezti-usaina ematen zuten ahuntz-hostoz inguratua.
amuari hozka egin
dio ad.-lok. Iruzurrean erori, engainatua gertatu. Ik. amua irentsi 2. Zein ahula naizen, amuari hozka egiten diot aukera eman bezain laster.

Aztergaia: amuari hozka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, amua irentsi forma aztertzean.

antola hor
interj. Ipar. Hor konpon.
apo hontz, apo-hontz
iz. Lumadi arre gorrizta eta orban beltzak dituen hontz mota, 19-21 cm luze dena eta, batez ere, intsektuz eta ornodun txikiz elikatzen dena (Otus scops). Aurten 329 animalia artatu dituzte Ilundainen; zikoinak, belatzak eta apo-hontzak jaso dituzte batez ere.
arima hortzetan
adb. g. g. er. Hil hurren, hilzorian. (eduki, izan, egon eta kideko aditzekin). Arima hortzetan daukat; eta ahaleginez, nire biziaren atzeneko gauza bezala, neke handi hartan kredoa esatera animatzen eta saiatzen naiz. Hauts egina nago; hortzetan arima, esan ohi dena.
arran hots, arran-hots
iz. Arranak, mugitzean, ateratzen duen hotsa. Ik. joare hots; joare soinu. Belarra jaten zuten ahuntz batzuen arran hotsa, edo urruneko asto baten orroa izan ezik, ez zen ezer ere entzuten.
aspaldi honetan
Aspaldi, aspaldian. Zerorrek ere ongi dakizu aspaldi honetan nagoela zuregatik penak sufritzen.
Loturak

Aztergaia: aspaldi honetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

esapide osatu garden samarra da; baina ez da automatikoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aspaldi sarrerari dagokion azpisarrera.

aza hosto, aza-hosto
iz. Azaren hostoa. Ik. azosto. Ohitura zaharrari eutsiz, dozena asko eramaten dituenari aza hostoan biltzen dizkio antxoak. Indaba zuri freskoz, aza-hosto berdez eta txerrikiz egindako egoskaria.
bai horixe
Esan dena egia dela edo harekiko adostasuna azpimarratzeko edo baiezko erantzuna indartzeko erabiltzen den esapidea. Ik. bai, noski. —Egia da esan duzun hori? —Bai horixe. Jakingo dut, bada, nola hitz egin; bai horixe. Kostatuko zaizue merkeago aurkitzea, bai horixe!
behe hodei, behe-hodei
iz. pl. meteorol. 2.000 metrotik beherako garaieran eratzen diren hodeiak. Astelehen goizean hotz egingo du eta zeruan nagusi izango diren behe-hodeiek tantaren bat edo beste utziko dute.
behi holandar
iz. Jatorriz Holandakoa den behi arraza; arraza horretako behia, kolorez zuri-beltza, esnetan oparoa izateagatik eta ingurunera egokitzeko gaitasunagatik nabarmentzen dena.

Aztergaia: behi holandar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria

Ik. informazio-oharrak s.u. holandar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartu behi holandar [AS s.u. behi]

belar hockey, belar-hockey
iz. Hamaika jokalariz osaturiko bi talderen artean belarretan jokatzen den hockey mota. Belar hockeyko jokalariez gain, beste lau kirolari daude zain.
bere horretan
adb. Bere hartan. Berera itzuli zen eta, bere horretan, lagun eta adiskide ospetsuz inguraturik, lanean iraun zuen kemenak agortu arte.
Loturak

Aztergaia: bere horretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bere horretan (bere hartan erabiliagoa da).

bero hodei, bero-hodei
iz. meteorol. Udan sortzen den hodei ekaiztsua, bat-bateko euri zaparrada bortitz eta laburrak ekartzen dituena. Arratsaldean bero-hodeiak sortuko dira eta ekaitz arriskua egongo da ilunabarrean.
beste honenbeste
Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Zer esango zenuke zuk beste batengatik, beste honenbeste egingo balu? Zuk ere egin zenezake beste honenbeste.

Aztergaia: beste honenbeste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

beste horrenbeste
1 Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Beste horrenbeste eta gehiago galdu zaigu guri. Aita santuak ere beste horrenbeste dio. Gerokoek behintzat ez dute beste horrenbeste egin. Pentsatzekoa da, beraz, ez ote daitekeen beste horrenbeste hizkuntza baten egoerarekin gerta.
2 (Izen sintagma baten ezkerrean). Hamabiren bat izara eta beste horrenbeste burko-azal.

Aztergaia: beste horrenbeste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

digestio hodi, digestio-hodi
iz. anat. Janarien digestioa egiten den hodia, ahoan hasi eta uzkian amaitzen dena, gizakietan 10-12 metro luze izan daitekeena. Gaur egun, digestio-hodiko infekzio gehienak ez dira uraren bidez transmititzen, janariaren bidez baizik.
edo hola
adb. Ezkerrean duena zehaztasun handirik gabe ematen dela adierazten duen esapidea. Ik. edo 6. Hamabostean behin edo hola etortzen zen.

Aztergaia: edo hola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EDO HOLA. O así, más o menos. Hil-hurran edo hola hirirat ereman dutela dugu azken berria, suprefetaren etxerat. HU Aurp 140. Amabostean bein edo ola etortzen zan. Salav 40. Beti beranta zuen. Menturaz oren laurden bat edo hola. Etchebarne 127. Martxoaren 5-a edo ola zala uste det. AZink 98. Amar bat egun edo olan geroiazan San Luis orretan. Gerrika 81. Hura bi urte edo hola zaharragoa. Larre ArtzainE 14. v. tbn. BAyerbe 109

edo hola 4, Argia (“Norbait aurkitu behar dut haurrekin euskaraz hitz egiteko, jolasteko eta bizitzeko. Ez nuke nahi laguntzaile bat, baizik irakasle bat edo hola”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

edo hola 79: Herria 67 (“Aspaldian banko horiek ari direlarik pagatuz behar dituztela ezarri, denbora guti barne salbu behar bada jende bakoitx hilabetean bospasei edo hola...”), Menane Oxandabaratz 10 (“Gertatu zaitzu eskaintzea lore batzu, edo hola?”), Janbattitt Dirassar 2 (“Gainerat, nehori ez nuen ene mina aipatzen ahal, sokorri zerbaiten menturan edo hola, ene bihotzeko segeretu gordeena ez salatzekota”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lokuzio erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa eta hola proposatua bezala.

edo horrela
adb. Ezkerrean duena zehaztasun handirik gabe ematen dela adierazten duen esapidea. Ik. edo 6. Kilometro eta erdi edo horrela egongo ziren baserri horretara.

Aztergaia: edo horrela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EDO HORRELA. O así. Bertsoetatik etxeratu nintzan, gaixo txar baten bidez edo orrela. Uzt Sas 23. Kilometro ta erdi edo orrela egongo ziran basarri ortara. Albeniz 21. Eman nion orduan Superiora zan edo agintea zeukanari. Sor Jerusalen edo orrela zan. Insausti 159. v. tbn. TxGarm BordaB 52. Ostolaiz 110

edo horrela 3: Berria (“Eta guk nahi dugu pasatu egoera batera non ez diren hiru alderdi, non kontatzen baitugu bi gehi bat, edo hirurek berdin, edo horrela”), EiTB (“Orain arte, "mozkortuta, drogatuta edo horrela" aurkeztu omen da beti azterketara”), Argia (“Plazan baziren berrehun pertsona edo horrela, zenbatek ulertu zituzten nire bertsoak?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

edo horrela 7: Berria 2 (“Noiztik dabil horrela, zehazki? Utzidazu pentsatzen.. Hamar bat egun edo horrela”), Pello Zabala 3 (“Ilargi-koska bat edo horrela”), Bernardo Atxaga (“Orduan mutilak hamabi urte edo horrela izango zituen, baina horiek denak baino bost aldiz gehiago zen buruz”), Menane Oxandabaratz (“Lehenago antzerkiak, eta testoak eta beste ainitz gauza idazten nuelarik, egoiten ahal nintzan biziki luzaz zerraturik, toki batean, izkiriatzen edo horrela”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lokuzio erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa eta horrela proposatua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da horrela sarreran.

esneko hortz
iz. Umeen lehen hortzak, gizakietan zazpiren bat urterekin erortzen direnak.

Aztergaia: esneko hortz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eta hola
lgart. Kontaketa bat edo esaldi bat, den-dena esan gabe, nolabait amaitutzat emateko erabiltzen den esapidea. (Perpausaren amaieran). Ik. eta horrela. Bertsotan, elkarri puntuak paratuz, eta hola. Erantzun zuten, bizi-bizi, eurek ez zutela halako asmorik izan, berritsuen gauzak zirela, eta hola.

Aztergaia: eta hola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ETA HOLA. Y así, y similar(es). Ezpaditio paratzen / tellak eta ola, ez da akabatuko / sekulan eskola. Auspoa 97, 27. Arranondon da beste Bizkaiko erri batzuetan itz baten azkenengo aots edegiak barriro esaten dira, itzaren oiarzunak legez: guk u, nik i, arek e, ta olan. Ag Kr 22n. Erantzun eben, bizi-bizi, eurek ezebela alako asmorik izan, barritxuen gauzak zirala, ta olan. Kk Ab II 179. Baita ere bertsotan, elkarri puntu paratuz ta ola. Auspoa 77-78, 34. Ba ginuen hiru egunen jatekoa segurik, dela oilasko, xingar, moleta eta hola. Etchebarne 76. Ez dudala aski mintzarazi bere lehenagoko balentriez, Arce baten aintzinean eginez eta hola. Larre ArtzainE 243s. v. tbn. AZink 141

adib: batetaratu, batetara/batetaratu, batetaratzen da/du ad. Ipar. Bateratu. Belokeko fraide-etxean loratu eta osoki batetaratu dira ene Jainko eta euskal amodioak. 1793an bi eskualdeak berriz batetaratu zituzten eta hola moldatu Vaucluse izeneko departamendua.

eta hola 98: Consumer 3, HABE, Berria 12, EiTB 25, Jakin 4, Karmel 26, Argia 21, Erlea 4, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eta hola : Herria (“Denbora batez alabainan, etxeak aiseago egiten zituzten kasko batean edo mendixka baten mazelan, ur hegian irrisku gehiago bazela urak ateratzearekin eta hola”), Menane Oxandabaratz (“Ene neurrikoa, beharbada, Mozart eta hola... ez gorago”), Marzel Etxehandi (“Eta hola gertatzen zen.”), Michel Oronoz (“Herriko etxeak eskola honetan lanak abiatu zituen 1981ean, garbitzen, emokatzen, xuriz tindatzen eta hola”), Janbattitt Dirassar (“Baionako karriketan itzuliño bat egiten nuelarik, lanetik landa eta hola, noiznahi ikusten nituen mutiko eta neska, ene heintsukoak, bizkarretik hartuak ibilki”), Patziku Perurena (“Barañainen, bertako errotari, "Batan de Barañain" deitzen omen zioten 1837an, eta Astrainen bertan bada "Batanena" oikonimoa, eta Etxarri Aranazen ere bai "Bataniturri" lekuizena; eta hola, beste leku askotan”), Joxe Austin Arrieta, Xabier Mendiguren Elizegi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Perpausaren amaieran erabilia, eta funtzio berezia duen esapidea denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eta eta hola sarreretan.

eta horrela
lgart. Kontaketa bat edo esaldi bat, den-dena esan gabe, nolabait amaitutzat emateko erabiltzen den esapidea. (Perpausaren amaieran). Ik. eta hola. Gaur jarriko diote harri bat, bihar bestea, hurrengo egunean adreilu bat, eta horrela.

Aztergaia: eta horrela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ETA HORRELA. Y así. Izkera berriak eman ziezten: batari griegoa, besteari latiña, ta orrela. Cb EBO 7. Ta gezurretan badabill, estaen dio, Ernanikua bada, Tolosakua, ta orla. Sor Bar 105. Gaur jarriko diyote arri bat, biyar bestia, urrengo egunian ladrillu bat eta orla. Iraola 84. Batzuek Vitori aldera, besteak Bizkai aldera, eta orrela. Salav 73. Jostaketarik gogokoena makutsean jarri ta lasterka ibiltzea genduan: Katalan-soroko aldapa zeiñek bizkorrago igo eta orrela... AZink 42. v. tbn. Sor Bar 89. MMant 36. JAzpiroz 124. Insausti 233

eta horrela : Aizu (“Adibidez, udan, herrian nagoenean, bertako biblioteka bisitatu ohi dut maiz: ezagutzen ez ditudan hiruzpalau egile hautatu aliritzira, denak irakurtzen hasi, eta gehien gustatzen zaidanarekin jarraitu ohi dut; hurrengoan beste hiru hartu, eta horrela"), Berria (“elizako diren fundazioak fidagarriagoak egiten zaizkit, baina fidagaitza naiz hala ere fundazioekin zeren eskandaluak karitatearen negozioan aunitz izan baitira eta izaten dira, ez dela laguntza iristen fotografian agertzen den beltz gaixoari eta horrela”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eta horrela : Pello Zabala (“Iñuxenteen egunak, apiril biribilekoa; eta horrela...”, “Morroiak behar baitira orain, baserriko lanetan, sorokoetan eta horrela”), Filosofiako gida (“hau filosofia da, bestea ez da filosofia; filosofia hemen hasten da, lehenago ez zegoen filosofiarik, eta horrela”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Perpausaren amaieran erabilia, eta funtzio berezia duen esapidea denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eta eta horrela sarreretan.

ez horixe
Esan denarekiko adostasunik eza azpimarratzeko edota ezezko erantzuna indartzeko esapidea. Ik. ez, noski. Lur eman?, ez horixe! Aurpegia hondatzeko?, ez horixe! Ezin gaitezke antzinako moduan ibil, ez horixe.

Aztergaia: ez horixe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-05-29
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan AS gisa: Lar SAgust("Nor? San Agustiñ? Ez orixe", "Ez orixe, dio San Agustiñek"), Cb Eg("Orrelako gauza horrela artu? Ez orixe. Eternidade guzia horrela? Ez orixe"), Gy ("Gizonak dio: ez horixe"), Sor Bar("Emendik aurrera naiko artua ta gaztaña duben baserritarra ez dago gaizki. Ez orixen"), Moc Damu ("Etzaio aztuko [...] ermitan sartu-atera bat egitia, ez orixen"), Ag Kr ("Sasikoa dala uste al dau geure Mañasi? Ez orixe"), Goñi ("Zer esan nai du onek? Ez dugula sartu nai [...] esamiñ zorrotz [...] batean? ez orixe"), Kk Ab ("Neu ixillik? Ez orixe!"), Ill Testim ("Ez bada alperra dalako, ez orixen, ez du kupirik lana goizetik arratsera egiteko"), Alz Txib("Arpegi guziya ondatzeko? Ez orixe!"), Inza Azalp (Indarrez? ez orixe"), Altuna ("Ez orixe! Neuk egingo dautzut"), Lab EEguna ("Ez da sortu irrintzi botatzen eragotziko didan "guardia civil"ik. Ez orixe!"), Otx ("Etxauk lagunik bihar ixango; ez orixe!"), Ir YKBiz ("Yauna, ez orixe, etzaitzu olakorik gertatuko"), Eguzk GizAuz ("Baña biak, bardin lan-egin ete-dabe? Ez orixe!"), TAg Uzt ("Erregegaien batekin bearko [...]. Ez orixe!"), Etxde JJ ("Lur eman? Ez orixe!"), Erkiag Arran ("Ereti berebiziko orri iges egiten-laga? Ez orixe, iñundik al bazan"), Bilbao IpuiB ("Ni gaur goserik neure abiara? Ez orixe!"), SM Zirik ("Gu ezin geike aintxiñako moduan ibilli; ez orixe"), Zait Plat ("Gizon arraio ura etzan amutsa, ez orixe"), Ibiñ Virgil ("Etzaie, ez orixe, iturri gardenik paltako"), Alzola Atalak ("Etxako oraindiño aiztu. Ez orixe"), NEtx LBB ("Eztu merezi gure errukirik; ez orixe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ez horixe : HiztEn (AS), LurE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ez horixe : EuskHizt - ElhHizt (AS), PMuj DVC(adib. gisa: ez orixe) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CEeta EF/FE , HaizeG BF , Casve EF , DRA, Lh DBF

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez (h)orixe : Inza Azalp 2 (adib.: "zerorrek igarritzen diozunaz edo zerorri ondo edo txarto irudi zaizunaz edo oartzen dezunaz? Ez orixe"), Junior 1927 2 (adib.: "Txepela zeralako ez da bada izango! Ez orixe!"), Urruz ("Ez orixe ;erantzun zion Joxepiñaxik"), El Día1934 ("Ez orixe!"), Bilbao IpuiB- SM Zirik (OEHko agerraldiak), I. Unzurrunzaga ("Ikusgarriak bai ezin obe jasoko ditu mundu guziaren aurrean, baña ain ongi ez daudena itz erdika poliki eztali? Ez orixe!"), Lab ("Nik ez dut ukatuko! Ez orixe!"), Alz Burr("Ez naiz nai bezin laster bakarrik gelditu. Ez, orixe!"), Ibiñ ("Baiña sail ortako olerki oro ez dira erri xearenak, ez orixe"), Zait ("Ez orixe, enetxo!"), Bide izkutua ("Anderetxoa samindu? Ez orixe"), Azurm ("Ez nintzan haren prezioaz asko akordatzen, ez horixe"), J. Gaztañaga ("Ez orixe"), Elhuyar 3 (adib.: "Matematikaren parte desberdinak, ez horixe!", "Ez horixe; beste zerbait gehiago ere egin dugu: eragiketa horien propietateak aztertu, alegia"), Aurraitz ("Illargi zuridun gaba, eguna baizen argia dala esango deusk baten batek. Ez orixe"), B. Latiegi 3 (adib.: "Ez zan ua, Baiona'ko borrokalarien billeretako giroa; ez orixe!", "Ez dira, ez orixe, txantxetako gauza"), G. Egaña ("Baiñan jateagatik soilki, len esan dudanez, ez giñake berriz Istanbul'era itzuliko, ez orixe!"), M.M. Zubiaga ("Ez orixe! Esate baterako: zuk oso maite zenduan baten eriotza buruan darabilkizu"), Tx. Garmendia ("Ez orixe!"), K. Zubizarreta ("Ez dik, ez orixe, Jainko eder, ez dik ez bizitza alaia"), E. Agirretxe ("Baserriko mutillaren kultura edo jakituria eskaxa dalako ote da? Ez orixe"), J.L. Iriarte ("Bestaldetik, nai-ta ere etzendukean egiterik berdinketa edo konparaketa iguingarriagorik! Ez orixe!"), J.Altuna ("Eta ez ezjakiñagaitik, ez orixe! beti Españi'ra begira bizi zalako baiño"), HezkSaila 1982 ("Hasera zikloan landu diren kontzeptu topologikoak ez dira bazterrean utzi behar oraingo honetan, ez horixe, aitzitik bere ezagutze prozesuan sakontzea dugu ziklo honen helburua"), R. Saizarbitoria ("Bizitu ez zuenak ez daki haren berri. Ez horixe"), J.A. Mujika ("Ez horixe! Herri osoa zegoen han"), I. Elias 2 ("Ez horixe! Jo aitzurrarekin eta kito!", "Entzun zuen Benitok nolatan deitu zion bi bider, baina ez zen erantzuten ausartuko. Ez horixe!"), etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

bai horixe indargarria jaso ez denez, hau jaso behar ote da?

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Ez dakit nahitaezkoa den, baina ez du kalterik egiten. Jasoko nuke.

 - [E208]:  Ez horixe: ene ustez bai horixe eta ez horixe bi-biak sartu beharko lirateke, esaldi eginak diren aldetik.

 - [E116]: ados, eta ez sarrerako azpisarrera gisa eman dezakegu hau (hala egin du I. Sarasolaren hiztegiak).

 - Erabakia: (2009-05-29) ok, biak.

ez horratik
Ezta pentsatu ere, ez horixe. Ez zion ihes egingo eraile hark!, ez horratik! Ez nintzen kikilduko, ez horratik.

Aztergaia: ez horratik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZ HORRATIK. No, ni hablar. --Ba, ezezkorik erantzuten badau, eztau gurean geiago ankazurrik sartuko. --Ori ez orraitiño. Ag Kr 127. Ez zion iges egingo eraille ark! Ez orratik! Loidi 44. Tranpia kendu biozula ta itxaitzeko? Ez orraitxiok! SM Zirik 121. Zer arraio darabik, Kaxkurrio? Angulatan ez orraitiok! Ib. 121

adib: horratik lok. Hala ere. Ik. haatik; horregatik. Ez da hemen sortua: badu, horratik, zerikusi berezirik euskaldunokin. Abiatu baino lehen, horratik, gaiari zuzen-zuzen dagokion oharren bat edo beste egin beharrean naiz. Hori horrela izanik ere, aitortu behar da, horratik, beren gisa ibili izan direla "estrukturalista" direlakoak. Hiztegi batetik hitz zahar eta zokoratuenak bildu eta parrastaka ereitea gauza atsegina izan daiteke, ez horratik irakurlearentzat.

ez horratik 9: Berria (“Izenak berak -ez, horratik, lehendakarigaiarenak, espainiar gobernuburuarenak baino-, aski lilura du, nonbait”), EiTB (“Baldin gerta baledi Erromako Pontifizeak bere zereginari uko egitea, baliotasunerako galdatzea da, ezen ukapena izan dadila libreki egina eta taxuz agertua, ez horratik izan dadila inork onartua”), Jakin (“Tristea? Horixe ez, horratik!”), Argia 4 (“Bi anai, nobela motza, nubela, 85ekoa, Obabakoak anaia handiaren itzalak, ba hori, itzaletara kondenatua, baina ez horratik balio gutxikoa”), Erlea (“Etsi ote dute bere atzetik zebiltzanek? Ez horratik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ez horratik 8: Juan Garzia 2 (“Poesia itun, arrats-beherati eta ez horratik halako ederrak idaztea, inguruan mundua sugarretan zegoela, ez zitzaigun iruditzen ez harrigarri eta ez lotsagarri ere”), Iñaki Segurola (“(Poza bera ere, aurreneko begiratuan, bai-gauza bat dela esango genuke, baina ez horratik bizipozaz ari bagara: biziaren kutsuak gogo bat eransten dio pozari erremedio gabe, eta orduan, poz horrek berekin ditu eza eta gabea)”), Xabier Montoia (“Behin edukiko oliotik urrun egoteko aukera, eta ez nintzen hara joango, ez horratik!”), Jon Alonso (“Ez nintzen kikilduko, ez horratik”), Hasier Etxeberria (“Aberatsa duk, baina tontoa ez horratik”), Josu Zabaleta (“-Ez horratik!”), Markos Zapiain (“Ez horratik naturak irainduena, ez da Asisko Frantziskoren leinukoa”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da horratik sarreran.

ez horregatik
Eskerrak eman dituenari erantzuteko erabiltzen den esapidea. — Eskerrik asko! — Ez horregatik, motel!
Loturak
ez hotz eta ez bero
1 adb. Hala-hola, ez ongi eta ez gaizki. Ik. hala moduz; erdipurdi; hainbestean 2. —Ezteiak ondo, Joana? —Ez hotz eta ez bero, Kattalin, bake-bakean joan dira.
2 adb. Inongo interesik edo zirrararik erakutsi edo sentitu gabe. Ik. axolagabe 3. Olatu bat ez da ezer niretzat, ez hotz eta ez bero gelditzen naiz harekin. Berari ez zitzaion iruditu halako gauza nazkagarria, baina ezta poema batzuetan aditzera ematen zen esperientzia zoragarri eta parerik gabea ere; besterik gabe, ez hotz eta ez bero geratu zen. Mapplethorperen lanak ez du inor ez hotz eta ez bero uzten.

Aztergaia: ez hotz eta ez bero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZ HOTZ ETA EZ BERO. a) Regularmente, ni bien ni mal, no demasiado bien. Bizi zen, mundutarren eran ezpazen, relijiotar onen gisan ez, ta bizi zen ez otz ta ez bero bezala. Mb IArg I 280. --Eztaiak ondo, Juana? --Ez otz eta ez bero, Katalin. Pake-pakean joan dira. NEtx LBB 20. b) Indiferentemente, sin entusiasmo ni rechazo. Benitok [...] etzuan ezertarako ganorarik. Entzun zion emazteari eta an gelditu zan ez otz eta ez bero, bere zozokerian. NEtx LBB 68. Olatu bat ez da ezer neretzat, ez hotz eta ez bero gelditzen naiz harekin. MEIG IX 136 (en colab. con NEtx).

adib: hotz 4 (Adizlagun gisa). Ez hotz eta ez bero. Hastekoan entzuleak hotz; geroxeago, alde egin zuen hoztasunak; luzaro gabe malkoak ere ikusi nizkion bati baino gehiagori. Helenak burua hotz eduki zuen.

ez hotz (eta) ez bero 26: Deia (“Halakorik ezean, ez hotz ez bero”), Berria 20 (“Gauza higuingarria zela entzuna zien noizbait emakume batzuei, eta gizonezkoen ohaide izatea baino hobe zela moja sartzea; berari ez zitzaion iruditu halako gauza nazkagarria, baina ezta poema batzuetan aditzera ematen zen esperientzia zoragarri eta parerik gabea ere; besterik gabe, ez hotz eta ez bero geratu zen”), EiTB (“Obamak ez hotz ez bero utzi ditu israeldarrak eta palestinarrak”), Argia (“Ez bero ez hotz, zero graduan mantentzen den poemarioa da, irakurleak enpatia sano handia sentitzen ez badu behintzat idazlearen kezkekiko”), Erlea 2 (“Robert Mapplethorperen lanak ez du inor ez hotz eta ez bero uzten”), DiarioVasco (“Eguraldi ezin hobea, ez hotz ez bero, eguzkia laino tartean, Arri-tzagako igoera bildutakoen begien gozagarri izan zen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ez hotz ez bero 14: Berria 11 (“Reala, berriz, ez hotz ez bero dabil azken sei edo zazpi sasoietan”), Migel Angel Mintegi (“Estreinako bafadarekin zorabio modukoa sentitu zuen; bigarrenarekin ez hotz ez bero; hirugarrenarekin, ordea, gustua hartzen hasi.”), Fernando Rey (“Ez hotz ez bero uzten zaituzten gramatika bateko esaldiak, besterik ez”), Anjel Lertxundi (“Ez hotz ez bero utzi ninduela, horixe zen, ordea, nik Coppolaren filmaz gogoratzen nuen gauza ia bakarra, baina ez nion deus esan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta gehitu adibide gehiago ez hotz eta ez bero 2 adieran. (2021-11-23).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da hotz eta bero sarreretan.

ezin hobe
adj. Hobea izan ezin dena. Hazibide ezin hobea hartu zuen gurasoengandik. Etorkizun ezin hobea daukazu aurrean. Jateko finak eta ardo ezin hobeak. || Ezin hobeto erantzun zion. Ezin hobeki atera du liburua.

Aztergaia: ezin hobe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ezin hobe 1366: Aizu 4 (adib.: “aukera ezin hobea daukagu”), Deia 9 (adib.: “Durangokoa, gure herri txiki honek ekoizten dituen sorkuntza kulturalen erakusleiho ezin hobea izaten da”), Elhuyar 57 (adib.: “baliabide ezin hobea da”), Consumer 45 (adib.: “baldintza ezin hobeak sortzea”), Berria 506 (“Hollanderentzat berri ezin hobea izan da”), EiTB 349 (adib.: “leku ezin hobea”), Jakin 17 (adib.: “parada ezin hobea”), Argia 75 (adib.: “testuingurua ezin hobea da”), DiarioVasco 304 (adib.: “giroe zin hobea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ezin hobe 471: Berria 290 (adib.: “Gaur sailkapen nagusiko azken taldearen bisita duzue, garaipenak pilatzen jarraitzeko aukera ezin hobea”), Herria 45 (adib.: “ageri zait obra ezin hobea zela”), Joan Mari Irigoien 20, Jose Morales 10, Patxi Zubizarreta 9, Jon Arretxe 6, Karlos Zabala 6, Iban Zaldua 5, etab.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: ezin hobe (ezinhobe*). Izenondoa da. Bazkari ezin hobea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es inmejorable / fr optimum: Elhuyar: hobeezin, ezin hobe, hoberen / Nolaerran: (adj.) ezin hobe, hoberen / Zehazki: ezin hobe, hobeezin, ezinago hobe (goi.) / Labayru: sekulako, egundoko/egund(ain)oko, itzel(ezko), bikain, ezin hobe, ohidalango, ohidalezko, dotore, eder, bitore, huts(ik) gabeko, akats(ik) gabeko / Adorez5000: hobeezin, ezin hobe || hoberen, bikain.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ikus adibidea s.u. abiamen arautua: abiamen 1 iz. Batez ere Ipar. 'hasiera': abiamen ezin hobea hartu du [ikuskizun handiak]. 2 iz. Batez ere Ipar. 'prestaera': heldu den igandean ditugu herriko festak; ez nolanahikoak, abiamenen arabera. || hobeezin izond. 'ezin hobetuzkoa’.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa ezin sarreran.

ezin hobeki
Bikainki, ezin hobetuzko eran. Ik. ezin hobeto. Ezin hobeki atera du liburua, txukun eta dotore. Festa ezin hobeki iragan da.

Aztergaia: ezin hobeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZIN HOBEKI (G-nav, AN-gip, BN-ciz ap. Gte Erd). Perfectamente. "Besta ezin hobeki iragan da aroaz buruan buru lagunda (BN-ciz)" Gte Erd 118. Hura ezin hobeki segura dezakegu. SP Phil 227. Ezin hobeki erakhusten zian renkontre hartan baruraren indarra. Tt Arima 79. Zeren zihaurk hurak gabe ezin hobeki jakintsützen ahal beinaizü. Mst III 2, 1. Itxe ezin obeki egiña. Mb IArg I 237. Jesusek ezin hobeki ihardets ziozokeien. Lg II 241. Bainan hori ungi da, ezin hobeki. Hb Egia 2. Orainokoan jokoa / ezin hobeki badoa. Ox 51. Ezin obeki ipiñi "nekazari" izena. Or Eus 280. Gobernadoreak ezin hobeki errezebitu zuen. Ardoy SFran 244. Ezin hobeki atera du liburua, txukun eta dotore. MIH 176. v. tbn. Egiat 160. Arch Fab 147. Jnn SBi 106. Etcham 239. Zub 91

adib: hobeki adb. ongi adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeto. Ongi jan eta hobeki edan duzunean. Hobeki dago horrela. Hobeki adi dezagun. Gure hizkuntza hobeki erabiltzen dutenak. Hark baino hobeki itzuliko zituelakoan. Ongi baino hobeki. Askozaz hobeki zekien euskaraz Xenpelarrek nik baino. Ezin hobeki atera da liburua. || ezin ...-ago (Dagokion izenondo edo adizlagunaren mailarik gorena adierazteko). Bidea ezin ederragoa nuen. Ezin egokiagoa. Ezin desberdinago diren hizkuntzetan. Hazibide ezin hobea hartu zuen gurasoengandik. || Ezin hobeto erantzun zion. Ezin hobeki atera du liburua.

ezin hobeki 105: Elhuyar 5, Elkar, Consumer 14, Berria 54, EiTB 10, Euskaltzaindia, Jakin 3, Karmel 3, Argia 7, Laneki 3, Erlea 3, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezin hobeki 165: Herria 55, Berria 6, Joan Mari Irigoien 25, Jon Alonso 6, Markos Zapiain, Karlos Zabala, Joxan Elosegi, Fernando Rey, Joxemari Iturralde…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da hobeki sarreran.

ezin hobeto
Bikainki, ezin hobetuzko eran. Ik. ezin hobeki. Hau guztia berak bere eginarekin ezin hobeto agertu zien. Ezin hobeto, pozez, bizi gara hemen.

Aztergaia: ezin hobeto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZIN HOBETO (V-arr, G-azp). Ref.: Gte Erd 118, 155. Perfectamente. Ezin obeto gauzia erakusten dabena. fB Ic II 274. Familija zorijoneko au akomodau zan ezin obato. JJMg BasEsc 262. Eziñ obeto pozez / emen bizi gera. Echag 69. Ezin obeto trebatu zituen. Lard 82. Au guzia berak bere egiñakin eziñ obeto agertu zielarik. Arr GB 81. An etsaiari ezin obeto jakon autortu. AB AmaE 444. Ezin obeto ta sarri erakutsi dauskuzu. A BeinB 36. Gugaz ezin obeto eruan leike. Kk Ab II 99. Ezin obeto deritzaigu guri "Saski-Naski"-ren aurre-esanak erderaz egitea. Ldi IL 65. Urrena arrisko-saltua egin zuan ta ezin obeto egin ere. Anab Poli 134. Irurogetaka urtetan ezin obeto zaindu eudien Ipiñeburutarrak euren eleixea. Akes Ipiñ 14. v. tbn. Mg PAb 173. Astar II 22. Ag Kr 219. Lab EEguna 86. Eguzk GizAuz 116. NEtx Antz 36

adib: hobeto adb. ondo adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeki. Ondo afaldu eta hobeto lo egin. Nik baino hobeto uler dezakezu zuk hori. Hobeto adierazteko. Gero eta hobeto ari zela. Ezin hobeto dago. Ondo baino hobeto. Euskalaria naiz, edo hobeto esan, euskara batez ere gogoan duen hizkuntzalaria. Begi txikiak eta aho txit handia, hobeto esateko, ikaragarria. || ezin ...-ago (Dagokion izenondo edo adizlagunaren mailarik gorena adierazteko). Bidea ezin ederragoa nuen. Ezin egokiagoa. Ezin desberdinago diren hizkuntzetan. Hazibide ezin hobea hartu zuen gurasoengandik. || Ezin hobeto erantzun zion. Ezin hobeki atera du liburua.

ezin hobeto 644: Aizu, ElCorreo, Deia, Elhuyar, Consumer, Berria, EiTB 238, Euskaltzaindia, Jakin, Karmel, Argia, Laneki, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezin hobeto 277: Berria, Jose Morales, Mirentxu Larrañaga, Karlos Zabala, Iñaki Mendiguren, Joxerra Garzia, Josu Zabaleta, Ramon Saizarbitoria, Oskar Arana, Asisko Frantzizko…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da hobeto sarreran.

ezkila hots, ezkila-hots
iz. Kanpai hotsa. Heldu den igandean ezkila-hotsez beteko da Aurizko plaza.
gas hodi, gas-hodi
iz. Gasa garraiatzeko hodia. Lehen ikerketen arabera, gas hodi bat lehertuta sortu zen sutea.

Aztergaia: gas hodi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gas hornidura, gas-hornidura
iz. Naturgaseko langileek gas hornidura eten dute Gasteizko erdialdean, eta bost orduz 106 familia gasik gabe gelditu dira. Herrialde batek besteari egotzi dio Europako hamar bat herrialde gas-hornidurarik gabe geratu izana.

Aztergaia: gas-hornidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh46 2024-02-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 50 (Argia 1, Berria 16, EiTB 27, Laneki 5, UEU 1); ETC 90.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: gas-hornidura, gas-hornidurako sare (Eraik. termino onartuak dira).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

gau hontz, gau-hontz
iz. bizk. Hontza.
gerra hotz
1 iz. Bi estatu edo estatu multzoren arteko benetako etsaitasun egoera, gatazka armaturik gabea. Raul Castrok eta Barack Obamak bukatutzat ematean AEBren eta Kubaren arteko gerra hotza. Bero-bero ibili zen luzaroan gerra hotza.
2 iz. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Ameriketako Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren artean sortu zen etsaitasun egoera. (G eta H larriz). Gerra Hotzaren garaia zen, 1958. urtea.

Aztergaia: gerra hotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:010 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib. gisa

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-hotz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerra sarrerari dagokion azpisarrera.

goi hodei, goi-hodei
iz. pl. meteorol. 7.000 metrotik 13.000 metrorako garaieran eratzen diren hodeiak. Zerua ez da erabat oskarbi egongo, baina goi-hodeiak baino ez direnez izango, giroa argia eta eguzkitsua izango da.
gurpil horzdun
iz. teknol. Higidura transmititzeko erabiltzen den gurpil mota, ertz guztian hortz moduko batzuk dituena. Ik. engranaje. Erloju horiek etxe berak ekoizten ditu, malguki eta gurpil horzdun bertsuekin, eta kanpoko itxurak bakarrik bereizten ditu.

Aztergaia: gurpil horzdun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Teknol.

hainbat hobe(to)
Onespena edo asebetetzea adierazten duen esapidea. (Maiz ironiaz erabiltzen da). Ikusten dut zenbaiten aurpegia arintzen: hainbat hobe!
handik hona
Harrezkero. Handik hona denbora asko pasatu da.

Aztergaia: handik hona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hanka hots, hanka-hots
iz. Pauso hotsa. Ik. oin hots. Zaldi taldearen hanka hotsa entzun zuten.
hara eta hona
adb. Toki batetik bestera, alde batetik bestera. Ik. hara-hona; hara-honaka. Lagunen bat aurkitu nahirik, hara eta hona, geratu ere egin gabe. Etengabe dabil hara eta hona bere bizikleta gainean.
hara hor
Hara (aurkezpenetan). Ik. hara 3. Hara hor zuk maite dituzunak.

Aztergaia: hara hor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

harat eta honat
adb. Ipar. Hara eta hona. Ik. harat-honat. Buztana harat eta honat ari zaio. Errebelatua bezala, harat eta honat ibili beharko duk bizi haizeno!
hau edo hori
Zehazten ez den zerbait adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. hau eta hau. Zuek baino hobeto daki jaiegunean hau edo hori egin daitekeen. Hizkuntza idatzia, ez hau edo hori, baizik edozein hizkuntza idatzi. Ez du horrek zerikusirik honekin edo horrekin, gizonaren izatearekin baizik.

Aztergaia: hau edo hori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAU EDO HORI. Éste o ése, esto o eso (indefinido). Zuk dakizu nola den hobekienik, egizu hau edo hori plazer duzun bezala. SP Imit III 15, 2 (Ch, Ol (h)au edo (h)ori; Mst haur edo hura). Zer doatzu zuri hunez edo horrez? Ib. 24, 1. Zuek baño obeto daki jai-egunean au edo ori egin ditekean. Lard 392. Praile batek edo bestek au edo ori egin dula? Or QA 198. Eztu orrek zer-ikusi onekin edo orrekin, gizonaren izatearekin baizik. Vill Jaink 149. Ondo etortzen dira, neri beintzat bai, noiz eta nola gertatu zan au edo ori jakiteko. Insausti 15. Gauza bat da aho-hizkuntza eta bestea, arras bestea, hizkuntza idatzia, ez hau edo hori, baizik edozein hizkuntza idatzi, gehiagoko edo gutxiagoko neurrian. MIH 218. (Con sust.). Oraindaño sortu diran argiak izan dira argi au edo ori, argi bata edo bestea. Lar SAgust 4. Aurrean daukagun eri hau edo hori gogoan dugunean. MIH 225 Zuk au edo ori edo bestia egin biar zeunke. Kk Ab I 52. Cf. HAU EDO BESTE. "Au edo ori dala ta, a propósito (V)" A EY III 328.

adib: hori1 2 (Izenordain gisa). Hori da, agian, Orixek esan nahi diguna. Horrek ez daki ezer. Ez da hori, ordea, okerrena. Bada, hori zure eskuan dago. Hori bera gertatzen da gizartean ere. Nork esan dizu hori? Zer da hori? Hori horrela bada. Hizkuntza idatzia, ez hau edo hori, baizik edozein hizkuntza idatzi. Ez du horrek esan nahi gai horiek euskaraz erabili behar ez direnik. Horri eskerrak gaude hemen. Kontuz horiekin! Horretaz ere badut zer esanik. || (Hizketaldi batean, aipatu berri den pertsona edo gauza adierazteko). Ik. hau 2. Kale-garbitzaile izatea eskaini zidaten; baina hori ez zen nire gustukoa.

hau edo hori 11: Deia (“Gerta liteke sortzaile batek bere obraren parte hau edo hori estimatzea, baina publikoak edo kritikak, berriz, beste alderdi bat azpimarratzea”), Consumer (“Haurrari ez zaio esan behar "zu hau edo hori zara"; hobe da honela hitz egitea: "Egin duzun hori..."”), Berria 2 (“Txakurtxo baten modura jarraitzen zidan, zatoz piszinara, ping-pongera, nola da hau edo hori euskaraz eta abar”), Euskaltzaindia (“Modestia apaltasun, lizeoan publikoaren parte handia ez da euskalduna eta nire unibertsaltasun parte ttipia bizi dut erraten dutelarik “ba hau edo hori ikusi dut... hori zen?”), Argia 6 (“Badira kodeak; gero, bada alfabeto bat jendea hau edo hori maitatzera daramana”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hau edo hori 5: Jokin Urain, Xabier Olarra, Imanol Unzurrunzaga, Filosofiako gida, Daniel Landart.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa hau eta hori sarreretan.

haur hotz
iz. Ipar. Haur txikia. Haur hotza, mukizua baizik ez zen oraino. Haur hotza zelarik, sei urtetan itsutua.

Aztergaia: haur hotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAUR HOTZ. Niño pequeño; simple niño, (sólo un) niño. v. HAUR ZOTZ. Jaun hori, holetan haur hotza zelarik, sei urtetan itsutua. HU Aurp 190. Behazu mutiko gazte, haur hotz Ameriketarat abian den horri. JE Bur 207. Haur hotza, mukuzua baizik ez zen oraino. Barb Sup 145. Batzuek buruzagitako nahi Isabelle, erregearen alaba, hiru urtheko haur-hotza, amak ordaingoa eginez. GH 1935, 305. Hitlerrek bere sinestea zuen Alemaniako jendean, eta Alemania azken hatsetan zelarik, jendea, haur zotz eta hotz dohakabeak ezarri zituen armak esku puntan. SoEg Herr 10-2-1966 (ap. DRA).

haur hotz 7: Berria 5 (“TBk nobela parrasta bat idatzi zuen, azpititulu luzeekiko titulu laburrekoak, hatsa bahitzen zihoakion neurrian irakurlea gatibatzen zuten perpaus etengabeak harilkatuz, biriketarik eri baitzen, haur hotzean amak eta aitonak altxaturikoa”), Argia 2 (“Erabilpena ahulduz doan arren, aditzen dira hala ere bereziki Donapaleu edo Arberuako ikastoletan dabiltzan haur hotzak euskaraz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haur hotz 9: Itxaro Borda 8 (“Haur hotz seminarioan sartu zenetik, Joanesek euskara baizik ez zuen gogoan”), Piarres Xarriton (“zortzigarrenekorik, erraten da zergatik Aita Sainduak eman diezaizkiekeen erregeei laguntzaileak edo onar dezakeen boterea ematea eskatzen duten erreinuei eta Jesu Kristoren ordezkoaren baimenik gabe hura hartzera menturatzen ez direnei, nahiz ez den sori horrelakorik egitea, erregeen menpeko laiko batekin, xahutzalea baldin bada edo ohoina edo haur hotza edo ez baldin bada izan bederen aitzineko juje laikoaren lazakeriarik, zeren hori guztia beharrezkoa baita bizi on eta bertutetsuarentzat, naturazko arrazoiaren arabera, eta beharrezkoa ere naturaz gaineko biziarentzat, baina hau ez berdin”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haur sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

hil hots, hil-hots
iz. Hileta-kantua, eresia.
hiri hondakin, hiri-hondakin
iz. pl. Hiri eta herrietako etxeetan sortzen diren hondakin solidoak; lantegi, denda, taberna edo kideko zerbitzuetan sortzen diren antzeko hondakinak. Hiri hondakinak labe industrialetan erraustearen alde egin du Kataluniako administrazio publikoak. Hiri hondakinen eta hondakin industrialen kudeaketa.

Aztergaia: hiri-hondakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hiri-hondakin 36: Elhuyar 14 (adib.: “Bizkaiko Foru Aldundiko Aitor Galarzak Bizkaiko hiri-hondakin solidoen bilakaera erakutsi zuen”), Consumer 15 (adib.: “Kordobako Udalak hiri-hondakin solidoak tratatzeko era arrazional eta integratu bat abiarazi zuen”), Berria (“Usurbilgo ezker abertzaleak, Aralarrek eta EAJk hiri-hondakinen kudeaketari buruz agiria sinatu dute”), EiTB (“Hiri-hondakinen kudeaketak lan handia eskatu ohi du”), Argia 2 (adib.: “IHOBEK egindako inbentario baten arabera1 1980an 849.000 tona hiri-hondakin sortu omen zituzten EAEko herritarrek”), DiarioVasco 3 (adib.: “Xabier Mikel Errekondok Ezker abertzalearen izenean, Lontxo Zubiriak Aralar taldearen izenean eta Iñaki Illarramendik EAJ-PNVren izenean, hiri-hondakinen inguruko agiria sinatu dute”); hiri hondakin 155: Consumer 29 (adib.: “Zabortegiak gutxitu egin behar direla esaten du Europak, baina oraindik ere, horietan botatzen ditugu hiri hondakinen erdiak, eta batzuk gainezka daude”), Berria 65 (adib.: “Hiri hondakinen kudeaketa bideratzeko alternatiba atez ateko bilketa dela frogatzeko”), EiTB 4 (adib.: “Bilbok, Gasteizek eta Donostiak ez dituzte betetzen Hiri Hondakinen Plan Integratuaren helburuak”), Argia 9 (adib.: “Erraustegiek, ordea, ezin dute funtzionatu hiri hondakinak soilik errez, tenperatura altua lortzeko gas naturala ere behar dutelako”), DiarioVasco 48 (adib.: “Udalak ez du galerarik izango hiri hondakinen bilketan gehiago gastatzeagatik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hiri(-)hondakin 135: Berria 133 (adib.: “Urnietako Arnasa plataformak, sortu zenetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta San Markos Mankomunitatearen kritikak entzun behar izan ditu, errauste plantaren aurka egon eta hiri hondakinak kudeatzeko alternatibarik ez omen zuelako aurkezten”), Patxi Iturritegi (“Orduan beteko da zonbi zaharrez, banpiro putazalez eta gainontzeko hiri-hondakin ustelez, galegoen klanak firri-farra darabilen mandangaren usainera denak, eulia goxora bezala”), Elizen arteko Biblia (“Hontza-zuria basamortuan bezala nago, gau-hontza hiri-hondakinen artean bezala”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: PIGRUB* e. HHKBPI. / hatxe-hatxe-ka-be-pe-i / Hiri Hondakinak Kudeatzeko Bizkaiko Plan Integrala // PIGRUG* e. HHKGPI. /hatxe-hatxe-ka-ge-pe-i/ Hiri Hondakinak Kudeatzeko Gipuzkoako Plan Integrala.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es residuo urbano / fr déchet urbain: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: hiri-hondakin.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzeko hiri sarreran.

hiruretan hogei
zenbtz. Ipar. eta naf. Hirurogei.

Aztergaia: hiruretan hogei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. 'hirurogei'.

hitzetik hortzera
1 adb. Bat-batean, berehala. Hitzetik hortzera erantzun omen zion Txirritak.
2 adb. Oso maiz, etengabe. Horrelakoak hitzetik hortzera esaten dira gure artean.

Aztergaia: hitzetik hortzera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hobari
1 iz. Norbaitek bere ondasunetan edo egoeran izaten duen hobekuntza. Ik. onura. Langileek orain arte lortu dituzten hobariak. Erlijioaren hobariak.
2 iz. Etekina, irabazia. Nire dirua hobariekin jasotzeko.

Aztergaia: hobari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hobby
iz. Aisialdiko jarduera, atsegin hartzeko edo denbora-pasa egiten dena. Zer hobby ditudan eta zer gauza interesatzen zaizkidan galdetu didazu; ez izutu, gauza asko dira eta. Gure adinean, osasuntsua da zereginen bat izatea, hobbyren bat.

Aztergaia: hobby

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:31 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

hobby 9: Berria 2, Argia 2, EiTB 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hobby 10: Berria 2, Ana Urkiza, Josu Zabaleta, Joan Mari Irigoien, Harkaitz Cano, Pako Aristi, Pello Zabala, Unai Iturriaga, Joxerra Garzia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "hobby h. zaletasuna".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

erdal hitza (hau da, letra etzanez idaztekoa).

Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-bb-; -y.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hiztegiak ekarri beharrekoa. || 1- Mailegu ezagun-ezaguna da inguruko hizkuntzetan. 2- Euskaraz ere bidea egina du, normaltasun osoz erabiltzen baita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Kendu lerroa.

hobe
adj. on izenondoari dagokion konparatibozko era. Ik. hobeki; hobeto. Pilota hau bestea baino hobea da. Gurea baino hobea, jatorragoa iruditzen zait. Hitz eskas hauek baino hobeak merezi ditu liburu honek sarrerako atean. Janari ona, edari hobea. Hau askoz hobea da. Gutarik onenek, gehienek ez bada ere, bazituzten alde on baino hobeak. Eredu hau da guztioi eskaintzen diguna, hobea nahiz makurragoa. Hazibide ezin hobea hartu zuen gurasoengandik. Antzezlariak, ezin hobeak. Gogo hobearekin jaten dute orduan. Ez duzu hura baino sendagarri hoberik aurkituko. Lurrean zer hoberik? Txarragoak hobetzat salduz. Umilagoak eta esker hobekoak izateko.
[Oharra: Euskaltzaindiak, hobe esan esapideak euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide horren ordez hobeki esan edo hobeto esan erabiltzea gomendatzen du].
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Albiriste, ez dakienak hobe uste. Apirileko lorea, urrea baino hobea. Dohain emana zerbait hoberen eske dago. Gerokoa, hobe ustezkoa, nahiago dut on oraingoa. Hila hobira, bizia zarera. Hobea maiz onaren etsai. Txarrena hobeaz ahalke.

Aztergaia: hobe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z1:Hletra
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. (*hobe esan e. hobeki esan) / AS: hobe beharrez, hobe izan, hobe izaten, hobe izango / hobeko. da/du ad.: hobe dugu isildu lotsagabe gelditu baino, hobe ustean, hobe ustez.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hobera egin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hobe izan, hobe ustean, hobe ustez, hobe beharrez, hobeago, hobeko.

hobe beharrez
adb. Asmorik onenaz; hobe delakoan. Santa Kruzek egiten zuena hobe beharrez egiten zuen, beti asmatzen ez bazuen ere. Zeure hobe beharrez esaten dizut.

Aztergaia: hobe beharrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hobe ez
bizk. Zalantzarik gabe. (Ironiaz erabiltzen da). —Orduan gaur hemen geratuko naiz... —Hobe ez!
Loturak

Aztergaia: hobe ez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HOBE EZ (V). Ref.: A; Gte Erd 178. "Oba ez! (Vc), claro está, sin duda; litm., ¡mejor no! (es frase irónica)" A. Orduan gaur emen geratuko naz. --Oba ez! Zam Man 60. Oba, ez! Bai, ene zaldunok; zatoze neugaz. Otx 111. Ta Mari Pepa, badakigu ba, adurretan gizajea; oba ez! Bilbao IpuiB 85. Alderdi bataren buruzagi, oba ez, Olarratz jauna izango zan. Erkiag BatB 80

hobe ez , Deia (“Hobe ez, Mari! Hara, hain ikusi nituen pozik, batez ere umetxoak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hobe ez 4: Edorta Jimenez 2 (“-Hobe ez, Estepan! - esan nion, ez ironiarik gabe”, “Egunaren akordua argi egin zitzaidan, hobe ez”), Javi Cillero 2 (“-Hobe ez!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta sartzekoa izan liteke Bizk. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hobe sarreran.

Erabileremu dialektala

Bizk.

hobe izan, hobe izaten, hobe izango/hobeko
da/du ad.-lok. (da aditza denean 3. pertsonako adizkiekin bakarrik erabiltzen da; osagarritzat aditz izena, partizipio burutua, baldintzazko esaldi bat edo, gutxiagotan, subjuntibozko esaldi bat har dezake). Hobe da ez izatea, gaizki izatea baino. Hobe duzu ezkondu, moja joan baino. Hobe dugu isildu, lotsagarri gelditu baino lehenago. Hutsik egin nahi ez duenak hobe du beste lanbide bati ekin. Hobe izango da isilik egotea. Hobe izango zuen sekula jaio ez balitz. Hobe litzateke askatu eta lagatzea. Hobe zenuke gutxiago erreko bazenu. || Zenbat eta argiroago mintzatu, hobe. Errient ona baino hobe aita ona. Hobe bakarra balitz.

Esaera zaharrak

Alferrik nekatu baino hobe da geldirik egon. Hobe da zahi hutsa, ezen ez aho hutsa. Hobe txori bat eskuan, ze ez bost zuhaitzean. Itsu baino hobe da oker izatea.

Aztergaia: hobe izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hobe izan, hobe izaten, hobe izango / hobeko. da/du ad.: hobe dugu isildu lotsagabe gelditu baino.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibideko lotsagabe horren lekuan, lotsagarri ipintzeko eskatuz.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

hobe izaten, hobe izango / hobeko

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

beste aditzekin hobeto erabil bedi: "hobeto egongo zara hemen"; "hobeto ematen du hor zuriak, gorriak baino", etab.

hobe ustean
adb. Hobe delakoan. Ik. hobe beharrez. Berrikeria horiek salatu behar genituzke, hobe ustean dabiltzanak kontura daitezen.

Aztergaia: hobe ustean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HOBE USTEAN, HOBE USTETAN Pensando que es mejor. * Zertara, baña, ene ardiak, / zoazte gora ta gora, / Uribarriko larreak baño / obe ustetan iñora? SMitx Aranz 28. Arestiko berrikeriak [...] salatu behar genituzke, hobe ustean dabiltzanak kontura daitezen. MIH 113.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: hobe ustean de buena fe, con la mejor intención, creyendo que es mejor hobe ustez egin zuen horrela: lo hizo así creyendo que era mejor; Adorez: hobe ustean / hobe ustez / hobe beharrez: de buena fe, con la mejor intención, creyendo que ser mejor; Labayru: 0;

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ustean 4 Pentsatuz, uste izanik. Ik. ustez 3. Gerla bat iraungi ustean, beste handiago bat piztuko zuen. Nireak zerbait balioko duelako ustean. || Hobe ustean dabiltzanak kontura daitezen: hobe beharrez. [hobe] hobe ustean adb. Hobe delakoan. Ik. hobe beharrez. Berrikeria horiek salatu behar genituzke, hobe ustean dabiltzanak kontura daitezen.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatzekoak dira adibidea eta azalpena, lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa hobe sarreran.

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

marratxoz idatzia egokiagoa ote?

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da uste sarreran ere.

hobe ustez
adb. Hobe ustean. Ik. hobe beharrez. Hobe ustez egin zuen horrela.

Aztergaia: hobe ustez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hobeago
adj. Hobea. Bizitza hobeago baten itxaropena. Izana naiz hau baino hotel hobeagoetan. Hura baino hobeagorik deus ez dagoela jakinda. Hobeago dut mundu honetan gaztigatu, bertzean baino. Argibide ezin hobeagoa eman zuten.

Esaera zaharrak

Aberats izatea baino ospe ona hobeago.

Aztergaia: hobeago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:06 1995-02-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

hobe + -ago elkarketak bakarrik jaso dira hemen; ik. hobe soilaren eratorriak OEHan: hoberen, hobeti, hobeto(xe); hobexe; hobetsi; hobeki, hobekien(ik), hobekitxe, hobekitu; hobetu, hobetze, hobekuntza; eta EEBSn: hobeki, hobekien(ik), hobekitu; hobeto; hobexe; hobetsi; hobetu, hobegarri, hobekizun, hobekuntza, hobetze.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

hobeago (+ obego 4) 288: B 24 (Zav Fab, Añ, AB AmaE, Itz Azald, Echta Jos, Erkiag Arran, Bilbao IpuiB, Alzola Atalak); G 83 (Lar SAgust, Mb IArg I, Cb, Lar, Mg CC, VMg, AA III, It Dial, Izt C, Lard, Aran SIgn, Apaol, Sor Bar, Ag G, Inza Azalp, Or Eus, Tx B, SMitx Aranz, Etxde AlosT, Or Aitork, Zait Plat, Vill Jaink, Ibiñ Virgil, Uzt Noiz); IE 177 (Lç, Mat, EZ, Harb, Volt, Ax, SP, ES, Ch, He Gudu, Mih, LE Prog, Monho, Dh, JesBih, MarIl, Jaur, Gy, Hb, Dv, Laph, Elzb Po, Elsb Fram, Arb Igand, HU Zez, JE Bur, Zub, Barb Sup, Zerb IxtS, JEtchep, Mattin); EB 4 (MEIG); hobexeago 5, B-G-IE (Añ EL2; Ag G; Xa Odol; -xiago: Tx B; Const); hobeagoko 12: B 2 (Bilbao IpuiB); G 8 (It Fab, Izt C, Lard, Alz STFer); IE 2 (SP Phil, Zub); hobeagotu 5: B 1 (Enb); G 1 (Arr GB); IE 2 (ES, Ch); EB 1 (MEIG); hobekiago 96: G 15 (Lar Carta a Mb, Izt C, Apaol, Goñi, EusJok, Tx B I, Inza Azalp, Munita, Vill Jaink; -kigo: Moc Damu, Or Poem); IE 78 (Lç, Mat, EZ, Harb, Ax, Gç, ES, Ch, He Gudu, Mst, LE Prog, CatLan, Monho, Dh, JesBih, UskLiB, MarIl, Arch Fab, Gy, Ip Dial, Dv, CatR, Elsb Fram, Arb Igand, HU Zez, JE Bur, Barb Sup, Zerb IxtS, Mde Pr, JEtchep, Xa EzinB; -giago: INav); EB 3 (MEIG, Mde HaurB); hobekixeago 12: G 2 (A Ardi, Berron Kijote); IE-Zu 9 (Gy; -xago 7: Zby, HU, JE Ber, StPierre; -xiago 1: AstLas); EB 1 (MEIG); obetoago 43: B 13 (Añ GGero, Itz Azald, Ag Kr, Erkiag Arran, Bilbao IpuiB; -uago 7: fB Ic III, Enb, Otx, SM Zirik, Etxba Ibilt); G 30 (It Dial, Lard, Sor Bar, EusJok, Alz Ram, Vill Jaink; -ogo 17: Moc Damu, Ill Pill, JAIraz Bizia, Munita; -uago 1: Bv AsL); obetoxeago G 2 (Vill in Elorri; Bv AsL: -xiago).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hobeago (+ obego 5, obiago 3) 74: B 8 (J. K. Ibargutxi, S. Onaindia, N. Barrenetxea, J. Zubikarai, J. Garitaonaindia, J. Legarreta Bilbao; C. Jemein Lanbarri); G 12 (I. Zaitegi, A. Ibiñagabeitia, J. Garitaonaindia, E.J. Zubillaga, B. Latiegi, M. Iturbe; B. Gerra, B. Iraola, B. Ayerbe, Jaunaren Deia; Kontu alai ta egi mardulak); IE 5 (Othoizlari, J. Mirande, Herriz Herri; P. Yanzi); EB-EgAs 49 (Bertsolari txapelketa, J.M. Barandiaran, Pelota, J. Zubia, X. Zorroza, J. Arregi, Egiluze, J. Arostegi, Boletin Of. del Ob. de SS, Kortabitarte, M. Sagües, J.L. Davant, J.M. Rodriguez Ibabe, Euskal kulturaren urtekaria, Elhuyar, Zipristin, M.E. Laboa, M.K. Garmendia, J. Intxausti, I. Laspiur Zabala, J.I. Paul Arzak, E. Aseginolaza, J. Agirre, E. Garmendia, N. Balluerka Lasa, J.M. Satrustegi, A. Sagarna, G. Ansola Larrañaga, I. Aldabe, M. Azurmendi, J. San Martin, X. Gereño, I. Mujika Iraola, A. Lertxundi, Egin, X. Aramendi, I. Uria, J. Hazabal, Hemen, P. Perez de Villarreal; D. Amundarain); hobexeago EB 1 (J. Iturralde); hobeagotasun EB 1 (Alderdi komunistaren manifestua); hobeagotu 29: B 1 (S. Onaindia); G 2 (R. Zapirain, J. Arostegi); IE 1 (D. Soubelet); EB 25 (E. Muxika, G. Garate, Ekitzeta, K. Mujika, P. Zabaleta, K. Igea, HEZI-ICE, J.I. Paul Arzak, E.J., E. Aseginolaza, Bizia lurrean, X. Kintana, M. Aramendi, Siadeco, X. Gereño, B. Atxaga, J.A. Arrieta, J.L. Lekuona, L. Goienetxe); hobeagotze 3, B-G-EB (S. Onaindia, R. Zapirain, X. Kintana); oberagotu EB 1 (G. Garate); hobekiago 32: G 10 (M. Olasagarre Zubillaga, M. Apalategi, Vill, J. Etxaide, G. Ansola Larrañaga, Haurren Idazkaritza; -kigo 3: Jaunaren Deia, J. Iturria); IE 4 (Eskualduna, J. Pochelu; -kio: F. Nesprias); EB 18 (J. Zubia, J. Aierbe, R. Zapirain, J. Arostegi, Ekitzeta, J. Setien, J. Arrizabalaga, Vill, J.A. Agirre, A. Erkizia, J.A. Azpiroz, D. Landart, I. Urbieta, A. Urretavizcaya); hobekixeago 5: G 4 (Azkue, Orixe); IE 1 (-xago: Herria); hobetoago (+ -togo 6, -tuago 1): G 8 (J.M. Barandiaran; T. Alzaga, I. Olaberria, J. Azpeitia, I. Atxukarro; B. Gerra, R. Arregi); EB 3 (P. Esnal, M. Aierbe); EgAs 4 (Euzkadi, El Día, El Diario Vasco); hobetoxeago G 1 (J.M. Bergara); EB 2 (A.M. Toledo, Amaiur).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hobeago : HiztEn ("ik. hobe"); hobeagotu : DFrec 17, AB38 2, AB50 1, HiztEn ("ik. hobetu"), LurE; hobeagotze : DFrec 2, AB50 9, LurE; hobekiago : AB38 1; obeagoxe : DFrec 1.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† hobeago e. hobe".

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

erabilia bada, jasoko da; bestela, aski da hobe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

hobea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: hobe [da nire ustez hobestekoa] (1995-07-10)

 - [K104]: "Erabili... gero eta gehiago erabiltzen dela iruditzen zait, gogaikarri egiteraino. Ez al du merezi hobe hobestea?" (1995-07-19)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-05): hobeago, hobeagotu, hobekiago hurrengorako.

hobeagotu, hobeago/hobeagotu, hobeagotzen
da/du ad. Hobetu. Egutegi hau nola hobeagotu. Oraingo argitaraldi honek, gainera, "hobetua" ez ezik "hobeagotua" deitzea mereziko luke.

Aztergaia: hobeagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:09 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1997-05): hurrengorako utzi da.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hobeagotu, hobeago(tu), hobeagotzen

Atzizkien araberako erabakiak

-ago-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

hobetu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: hobetu [da nire ustez hobestekoa] (1995-07-10)

hobealdi
iz. Hobera egitea; zerbaitek hobera egiten duen aldia, zerbait hobetzen den aldia. Miraritzat hartu zuen Santxo Panzak bere nagusiaren hobealdia.

Aztergaia: hobealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hobeezin
adj. Ezin hobea. Herri handiago batera joateko aukera hobeezina.

Aztergaia: hobeezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-01-25
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:005 2003-04-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan hobe-ezin : 'inmejorable, insuperable' v. ezin hobe . O Po ("Zango xorhiki egina / paieruz hob'ezina").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hobezin 6: J. Agirre ("Adina hobezina jaio ondorea da, lehenengo 24 ordutan zeren, umeak ezbaitu defentsarik eta gure ingurunea oso kutsagarria da"), Txiliku ("Borreroaren lana hobezina izan zen, eta lepoa garbi-garbi moztu zion Ruian sendagileari"), Ingurua/LH ("Gizakiaren begia dagoen argazki kamera hobezinena da"), K. Perez ("Lur hobezineko Chacrak sortu ditugu"), Athletic Club ("Hasiera hobezina izan zuen"), K. Mujika ("Aldarte honetarako hobezina izaten jarraitzen du Loiolako San Inazioaren arauak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hobezin : DFrec 1 (Anait: "egin zuena hobezina eta zuzentezina dela esatea"), HiztEn, Euskalterm 1 (aukerako, bikain sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hobezin : Casve EF (parfait, le meilleur, on ne peut mieux), PMuj DVC (obezin — inmejorable, óptimo, perfecto eta obe-ezin — inmejorable) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

gutxi erabili izan da; ezin hobe ere proposatu da, eta ezin hobetuzko ere egin liteke, eta egokiagoa izan liteke.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Onartu egin da forma, eta azalpentxoarekin aipatuko da: "hobeezin izond. 'ezin hobetuzkoa'".

hobeki
adb. ongi adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeto. Ongi jan eta hobeki edan duzunean. Hobeki dago horrela. Hobeki adi dezagun. Gure hizkuntza hobeki erabiltzen dutenak. Hark baino hobeki itzuliko zituelakoan. Ongi baino hobeki daki hark zer ari den. Ontsa baino hobeki eginen dute. Askozaz hobeki zekien euskaraz Xenpelarrek nik baino. Ezin hobeki atera da liburua.

Aztergaia: hobeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:03 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hobekien, hobekienik, hobeki esan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ahalik (eta) hobekiena .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hobekien, hobekienik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  hobeki esan. 1- Idazkera aldatu: hobeki esanda. || 1- Forma zuzenagotzat dugu hori; bestea, hobeki esan, gaztelaniazko "por mejor decir" esapidearen eraginez sortua ez ote da?

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, lantaldeak proposatua jasoz.

hobeki erran
Esandakoa zuzentzeko edo egokiago adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. hobeki esan. Partidak kolore bakarra izan zuen, edo, hobeki erran, bi kolore: Baionaren zuria eta urdina.
hobeki errateko
Esandakoa zuzentzeko edo egokiago adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. hobeki esateko. Egiazki handia baitzen; edo, hobeki errateko, handia izana.
hobeki esan
Esandakoa zuzentzeko edo egokiago adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. hobeto esan. Horrela ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan, zuzen baino zuzenago.

Aztergaia: hobeki esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-09-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HOBEKI ESAN, HOBEKI ERRAN. Mejor dicho. * Itsaso asarrea zinan, edo obeki esan, itsasadarra. Or QA 48. Zuk eragin ninduzun emeki, obeki esan, bultzatu ninduzun bortizki. Or Aitork 5. Etxetiarrak ziren guztiz gehienak; hobeki erran, atzerritar nagusi horien jopuak. Mde Pr 236. Kornubitar literatura guztia, berriz, erlijinozkoa dugu, hobeki esan, elizazkoa. Ib. 251. Ariketa oiek utzi egin zituen: obeki esan, iakintzaren otsein eta mutil ezarri zituen. Zait Plat 10. [Abarketak] neretzat aundiegi ziran askozaz ere. Edo, obeki esan, neu nintzan txikiegi. AZink 38. Horrela ez goaz inora. Errekara goaz, hobeki esan, zuzen baino zuzenago. MIH 383.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esan1 2 du ad. (Esapideetan). Hitzik esan gabe. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik. Horrela, ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan. Hemen ezer ez; hobeki esan, Jainkoaren bakea. Bestela esan, batak ez daude besteen ondoan jartzeko neurrian. 1922an euskaltzaletu nintzen, nolabait esan. Azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu. Nork esan, itsasotik hiru mila metrora, horrenbeste ur? Hutsune horiek, ordea, esan bezala, aise bete ditzake lanak. Lehen esan bezala. [hobeki] hobeki esan Horrela ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan, zuzen baino zuzenago. || Han hil zela, edo hobeki esateko, han hil zutela.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa adibidea, lehendik azpisarrera gisa jasoa baitago hobeki sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da esan sarreran ere.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  hobeki esan. 1- Idazkera aldatu: hobeki esanda. || 1- Forma zuzenagotzat dugu hori; bestea, hobeki esan, gaztelaniazko "por mejor decir" esapidearen eraginez sortua ez ote da?

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, lantaldeak proposatua jasoz.

hobeki esateko
Esandakoa zuzentzeko edo egokiago adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. hobeto esateko. Han hil zela edo, hobeki esateko, han hil zutela.
hobekiago
adb. Hobeki. Ongi baino hobekiago nekien hori. Aspaldi egin zuen nik egin dezakedan baino hobekiago. Zorionez, uste izan den baino hobekiago doa.
Azpisarrerak

Aztergaia: hobekiago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:09 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1997-05): hurrengorako utzi da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

hobeki.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

hobekien
adb. Era onenean. Ongi bizi direnak dira hobekien hiltzen.
Loturak

Aztergaia: hobekien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-en(a)/-enik: txosten sistematikoa landuko da.

hobekienik
adb. Hobekien. Diren bezala doaz gauzak hobekienik. Bere ustez hobekienik dagoenean harrapatzen du arrantzaleak. Gauzarik ttipienetan ikusten da hobekienik Jainkoaren handitasuna.
Loturak

Aztergaia: hobekienik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hobekitu, hobeki/hobekitu, hobekitzen
da/du ad. Ipar. Hobetu. Osasuna hobekitzen ari zitzaiolakoan zegoen.

Aztergaia: hobekitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hobekitu, hobeki(tu), hobekitzen. Ipar. da/du ad. 'hobetu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hobekitu, hobeki(tu), hobekitzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

hobekixeago
adb. hobekiagoren indargarria. Gehixeago eta hobekixeago egin zuela Larramendik durangarrak baino.
Loturak

Aztergaia: hobekixeago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:33 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HOBEKIXEAGO (-xago H; obekixio AN-5vill ap. Gte Erd). Un poco mejor. "Eria obekixio dago (AN-5vill)" Gte Erd 219 (junto a hobeto, hobetotxo, etc., de otras zonas). Hau ekusi dugun baño obekixeago (-ise-) orain ekustera. Mb OtGai III 281. Eta hobekixiago banga / hire emaztiari. AstLas 29. Denik ere Xuberon, hobekixago daduzkate lehengo josteta zaharrak. Zby RIEV 1908, 85. Balakite gure berri hobekixago hiritarrek! HU Aurp 200. Emakume onen txaldankeria obekixeago negurtu al dezazun. A Ardi 76. Bi frantsesak janez hobekixago ginen. StPierre 23. Astia baginu, hobekixago beha ginezoke. JE Ber 60. Aita Saindua hobekixago zela. Herr 9-10-1958, 3. Denborak ere lagundu gaitu, larunbatean baino obekixago. Herr 21-4-1960, 2. Obekixeago zainduko zaitu-ta zeruak. Berron Kijote 195. Gehixeago eta hobekixeago egin zuela Larramendik durangarrak baino. MIH 381. v. tbn. Gy 270.

hobekixeago 4: Berria 2 (“Bestalde, halako alegiazko mundua sortu nahi du, baina osagai fantastikoetan sakontzea falta du; beharbada Terry Gilliamek edo Tim Burtonek berak hobekixeago beteko zituzten huts horiek”), EiTB (“Ziur aski, haiek espero baino hobekixeago egiten ari gara gauzak”), Erlea (“Han udaren bigarren partea hobekixeago pasatu nuen, otomanoek hemeretzigarren mendean frantziar konkistari utziriko bordj delako gotorleku txiki batean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hobekixeago 6: Txillardegi 2 (“Bigarren gendarmeak nire paperak hartu ditu eskuetan, eta hobekixeago ahoskatzen hasi”), Joxan Elosegi (“Hobekixeago sentitu nintzen orduan.”), Jose Angel Irigaray (“Ez zen sobera gratifikantea, baina jende zaharra zaintzea baino alaitsuagoa behintzat bai, eta, gainerat, hobekixeago ordaindua”), Jesus Mari Mendizabal (“Platanoak zuritzeko makina hura hobekixeago aterako ahal zitzaizun, bestela... - esan zidan irribarreka”), Joxe Austin Arrieta (“orain hobekixeago doaz gauzak!”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-xe-ago osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Aski da adibide gisa jasotzea hobetoxeago bezala.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa hobeki sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  hobekixeago hitza zerrendan jartzea. || -xe atzizkidun eratorriak ez dira batere ugariak eta, honen moduko adibide bitxiren bat aldizka jartzea ez legoke gaizki. Cf. hitzalditxo, hodeitxo modukoak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Kendu lerroa.

hobekuntza
iz. Hobetzea; hobetzearen ondorioa. Hobekuntza handiak egin dituzte indarretxean. Europako aurrerapenak eta lur lantzearen hobekuntza, Belgikako baserrietan ikusten dira garbi asko. Bideetan egiten ari diren hobekuntza-lanak.

Aztergaia: hobekuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:10 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hoben
1 iz. Hutsa; errua. Ik. kulpa. Nire hoben guztien barkamenaren eske natorkizu. San Tomasek ezagutu zuen bere hobena. Seme bastartak berak ez du hobenik, baina bere aitarenagatik ekarri behar du burua behera. Euskara moldakaitz iruditzen bazitzaion, ez da hori euskararen hobena, baina bai haren ezjakintasunarena. Hobenik gabeko gizona. Zuk duzu hoben, zuk bakarrik. Horretan hobenik ez du. Hoben gabe zigortua.
2 iz. Bekatua. Zer hoben barkatzen dira aitortzaren bitartez? Hoben-neke edo penitentzia.

Aztergaia: hoben

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z1:Hletra
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

(h)oben eta eratorriak (obendari, (h)obendu, hobendun, hobendunketa, hobenduru...) dira nagusi 1095 agerraldirekin: IE-ZuAm 500 (E, Lç Ins, EZ Man I, EZ Man II, EZ Noel, EZ Eliç, Ax, Harb, Mat, Gç, Hm, SP Imit, SP Phil, Bp II, Tt Arima, Ch, ES, He Gudu, Lg I, Lg II, Mih, Mst, Egiat, AstLas, Monho, Dh, JesBih, MarIl, Etch, UskLiB, AstLas, Bordel, Hb Esk, Zby, Dv LEd, Hb Egia, Jnn SBi, HU Zez, HU Aurp, Dv Lab, Ip Hil, Bordel, Elsb Fram, Arb Igand, Laph, CatR, Elzb Po, Gy, Legaz, CatAe, CatSal, Ox, Zerb IxtS, Barb Sup, Barb Leg, JE Ber, Lf Murtuts, Etcham, CatJauf, JE Bur, CatUlz, FIr, Zub, Mde Pr, Larz Senper, Xa Odol, Xa EzinB, Ardoy SFran, JEtchep, StPierre, Zerb Azk, Larz Iru, Izeta DirG ); G 355 (Mb IArg I, Ub, Lar STomas, Echag, AA II, VMg, Mg CC, Xe, Bil, Lard, Bv AsL, SMitx Aranz, EusJok, EusJok II, Noe, Jaukol Biozk, Or Poem, Or Eus, Inza Azalp, Ir YKBiz, KIkG, ArgiDL, Ag G, Ldi IL, Alz Ram, Azurm HitzB, Uzt Noiz, Uzt BTl, Gazt MusIx, MAtx Gazt, Vill Jaink, JAIraz Bizia, NEtx LBB, Or Aitork, Or QA, Txill Let), B 227 (Mg CO, Añ EL2, Astar II, Mg PAb, Azc PB, Itz Azald, Ag AL, Ur MarIl, Enb, Laux AB, Laux BBa, KIkV, Altuna, Kk Ab I, Otx, Eguzk GizAuz, Echta Jos, Balad, BEnb NereA, Gand Elorri, Erkiag BatB), eta EB 13 (Arti Ipuin, MEIG VIII, Osk Kurl, MEIG I, MEIG VII).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)oben forma da nagusi alde handiarekin: (h)oben + eratorriek 264 ager. vs 24 (h)ogen + eratorriak; 1 (h)oben- G eta B dira gehienbat; IEn 23 ager, EB 20; 2 (h)ogen eta eratorriak batez ere G (18) dira; IEn 3, EB-EgAs 3.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: (h)ogen (7) eta (h)oben (33); AB38: (h)ogen (1); AB50: (h)ogen (2) eta (h)oben (1); HiztEn: hoben, hobendun, hobendari, hobendu, hobenduri, hobengabe, hobengabetasun; LurE: hoben, hobendun, hobengabe, hobengabetasun.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

hoben, hogen.

Lantaldearen irizpideak
Formarik hedatuena da hobestekoa

hoben da hedatuena, eta ez bakarrik HMan.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hoben egin ; eta adib. gisa: hoben arina, hoben astuna, hoben larria, hoben-nekea.

hoben arin
iz. Bekatu arina. Hoben arinak aitortzera beharturik ote gaude?

Aztergaia: hoben arin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:43 1999-12-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-arin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, hoben sarreran.

hoben astun
iz. Bekatu astuna. Hoben astunen bat egin dutenentzat.

Aztergaia: hoben astun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:21 1999-12-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-astun.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, hoben sarreran.

hoben egin
du/dio ad.-lok. Kalte egin; bekatu egin. Zuzentasunari hobenik egin gabe. Hoben egiten digutenei barkatzea. Hoben egiteko borondateaz. Jauna, hoben egin nuen. || Zer hoben egin dut zure aurka, niri halako amorruz erasotzeko?

Aztergaia: hoben egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:26 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hoben sarrerari dagokion azpisarrera.

hoben larri
iz. Bekatu larria. Hoben larrian bizi direnak.

Aztergaia: hoben larri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:009 2003-04-09 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HOBEN LARRI Pecado mortal. Oben larrian bizi diranak. KIkG 25. Pekatu edo oben larriaz beren buruak gaiztaturik dauzkatenak. Inza Azalp 105. Orra or nire / oben larrijen / aunditasuna. Enb 104. Zio gutxitxoz egotzi didazu ogen larria. Ldi IL 113. Botoa guri eman zezaigutela, oben larriaren azpian. Or QA 79. Oben larri-larririk eztaukadala iduritzen zait. Lh Itzald II 101

adib: hoben 2 iz. Bekatua. Hoben arina, astuna, larria. Hoben-neke edo penitentzia.

hoben larri 1, DiarioVasco (“Lehen-lehendabizi hoben larria konfesatu behar da, gero huts arina”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hoben larri 2: Jose Morales (“erlijioaren aurkako hoben larria egiteko beldurrez eta kontzientziako harrak janda, ezezko biribila eman zion”), Elizen arteko Biblia (“Babiloniar herriak hoben larria egin du Israelgo Santuaren aurka; izan ere, Israel eta Juda ez dira, alargun gisa, beren Jainko Jaun ahalguztiduna gabe gelditu”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, bekatu larri bezala (eta hoben arin, astun ere berdin tratatzekoak izan litezke).

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-larri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, hoben sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hoben sarreran.

hobendari
adj./iz. g. er. Bekataria. Jesu Kristo hobendari hilkorren eta zintzo hilezkorren artean agertu zen.

Aztergaia: hobendari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:39 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bekataria.

hobendi
adj./iz. g. er. Bekataria. Damutzen den hobendiarentzat ona eta errukitsua zarela.

Aztergaia: hobendi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bekataria.

hobendu, hoben/hobendu, hobentzen
1 da/du ad. Batez ere bizk. g. g. er. Makurtu. Asto makal, argal, pisuaren pisuz makurtu eta hobendua.
2 da/du ad. Batez ere bizk. g. g. er. Grinatu. Gizona umetatik hobendua, makurtua edo grinatua dago gaitzera.

Aztergaia: hobendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hoben(du), hobentzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

makurtu; grinatu.

hobendun
adj./iz. Hobena duena, eta bereziki erruduna. Adam hobendunaren umeei. Hobendun zara Jainkoaren aitzinean. Aztikeriazko bekatuaz hobendun dira halakoak. Deusez ez dira hobendun. Ni naiz hobendunen artean hobendunik gaiztoena!

Aztergaia: hobendun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:09 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hobenduri
adj. Ipar. zah. Hobenduna. Aitortzen dut hobenduri handia naizela. Hobenduriak merezi dituen gaztiguak pairatzen ditu hobengabeak.

Aztergaia: hobenduri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

hobenduna.

hobengabe
adj. Errugabea. Jesus jaiotzean, haur hobengabeak hilarazi zituena. Bekatu egin dut odol hobengabea salduz. Hobengabeak kondenatuz.

Aztergaia: hobengabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

hobengabetasun
iz. Errugabetasuna. Hobengabetasuna galdu baitugu bekatuaz.

Aztergaia: hobengabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hobengabetu, hobengabe/hobengabetu, hobengabetzen
du ad. g. er. Errugabetu.

Aztergaia: hobengabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu aurkitu errugabetu, -tze; hobengabetu, -tze formarik OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errugabetu : Euskalterm 1 (exculpar) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB38; AB50; LurE; HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

IparKazet (Justizia): acquittement; relaxe: hobengabetze / acquitter: hobengabetu . // Iratz Sal 31 (ap. IrakBa Ast 67, 89, 125, 481; C 91): "Dohatsu zinez bere gaizkitik garbi dena, / Baitu guzien barkamena. / Dohatsu zinez hobengabetu den gizona, / Hak adixkide baitu Jauna".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errugabetu : ElhHizt (exculpar); Lur EG/CE (exculpar) eta EF/FE (disculper); PMuj DVC (exculpar, descargar de culpa); errugabetze : PMuj DVC (exculpación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; HiruMila; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): acquittement: hobengabetze (acquitter: hobengabetu).

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

hurrengo itzulian jasoko da, bere lekuan, errugabetu definitzailea.

Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hobengabe(tu), hobengabetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

errugabetu.

hobera egin
du ad.-lok. Hobetu. (Batez ere osasunaz eta eguraldiaz mintzatuz erabiltzen da). Gera zaitez nirekin, eguraldiak hobera egin arte. Agurearen osasunak, ostera, ez zuen hobera egin eta handik gutxira hil zen.

Aztergaia: hobera egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:014 2003-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

oberantz(a) egin 4: Echta Jos ("Laster oberantz egieban bere makaltasunean"), Erkiag Arran 3 (adib.: "Goizean oberantza egin dau eta orain beste gizon dirudi", "Ganeko egunetan Txanton'ek oberantz egin eban ezagun-ezagunean"); (h)oberatu 4: SP 3 (adib.: "[Graziak] prestuak bethi gonbidatzentu hoberatzeko ieloskortasun saindu batetara", "Arima galduen eta errebelatuen hoberatzen"), Or Aitork ("Oberatzen ba da [gaixoa]"); ik. OEH argitaratuan, gainera: LE-Ir ("Doaiena ordea [erremedio eske] kontino segi ta segi, ori daike bizi, daike oberatu"), LE Kop ("Grazían daudénéi / dióte aumentátzen, / birtúte duténéi / geiágo oberátzen"), IBk Jn 4,52 ("Galdetu zien zer ordutan hasi zen hoberatzen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hobera egin 14: Bakarka/4 ("Hobera egin dudanean, gelaz aldatu naute"), K. Navarro ("Zain geratu ziren, ea kaboak hobera egiten zuen"), Musika/5 ("Bazirudien egunak hobera egingo zuela"), OspitalEstat 1994 eta 1996 4 (adib.: "Sendatu edo hobera egin zuten gaixoen altak"), Egunk 1997-1998 4 (adib.: "Uste dut frantsesaren egoerak hobera egingo duela etorkizunean", "Arratsalderako [...] hobera egin baitzuen eguraldiak"), HezkAraudia 1999 3 (adib.: "Konpentsazio eta errefortzurako programak erabilita hobera egin dezake haurren adierazpenak"); (h)oberatu 3: R. Arregi ("Eleizaren ordezkoak etzuten gizarte bizitza oberatzen lagundu"), K. Navarro ("Argitaletxeek estilo-zuzentzailearen figura bultzatu zuten eta honek gauzak hoberatu ez ezik, hondatu ere egin zituen"), E. Agirretxe ("Orrialde hauetako edukia bera ere, inoiz, zertxobait aldatu eta hoberatu beharra zegoen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hoberatu : DFrec 1 (ZArg: "lan egiteko kondizioak hoberatzea etab.") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hobera egin : ElhHizt (AS mejorar, pasar la crisis; mejorar un enfermo), PMuj DVC (adib. gisa, obera egin: reaccionar, mejorar un enfermo, pasar la crisis); hoberatu : Lh DBF (v. hobeagotu), DRA (mejorar, ir para mejor), PMuj DVC (oberatu: 1 enderezar, corregir, enmendar; 2 remendar, componer, reparar); oberatzaile : PMuj DVC (moralizador); oberatze : PMuj DVC (moralización) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hobe sarrerari dagokion azpisarrera.

hoberatu, hobera/hoberatu, hoberatzen
da/du ad. Hobera egin; hobera eginarazi. Gaixoa hoberatzen bada.

Aztergaia: hoberatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:003 2003-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hobera(tu), hoberatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

hoberen
adj. Onena. Zuk nahien duzuna eta zure loriarentzat hoberen dena. Usainik hoberena batere usainik ez izatea da. Aita guztietatik hoberena. Hoberena nahi du. Bere adinik hoberenean joaten ikustea laguna. Basaburuko etxalde hoberenetarik bat izan da beti hura. Euskaldunik gehienak, hoberenak ez badira ere. Nori bere herriko euskara iruditzen baitzaio hoberenik eta ederrenik.

Esaera zaharrak

Jokorik hoberena gutxien dirauena. Saltsa hoberena gosea da.

Aztergaia: hoberen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:03 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hobespen
iz. Hobestea. Ez zuten inolako hobespenik ageri, hurbiltzen zitzaizkionetariko inoren aldera.

Aztergaia: hobespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:43 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hobeto
adb. ondo adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeki. Ondo afaldu eta hobeto lo egin. Nik baino hobeto uler dezakezu zuk hori. Hobeto adierazteko. Gero eta hobeto ari zela. Ezin hobeto dago. Ondo baino hobeto. Euskalaria naiz, edo hobeto esan, euskara batez ere gogoan duen hizkuntzalaria. Begi txikiak eta aho txit handia, hobeto esateko, ikaragarria.

Aztergaia: hobeto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:02 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: hobeto esanda. || 1- Hiztegiak hobeki esanda ere badakar.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22) Forma berririk ez da orain erantsiko, eta jasoko da lantaldeak proposatu duen adibidea, osatuz: «hobeto adlag.: han zegoen edo, hobeto esan, han ziharduen».

hobeto esan
Esandakoa zuzentzeko edo egokiago esateko erabiltzen den esapidea. Ik. hobeto esateko; hobeto esanda. Ezinegonak edo, hobeto esan, larriminak darabiltza. Euskalaria naiz, edo, hobeto esan, euskara batez ere gogoan duen linguista.

Aztergaia: hobeto esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:076 2003-04-09 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HOBETO ESAN Mejor dicho. Suge, edo obeto esan, giza-suge arek. Or Tormes 55. Orain Naparroan gera. Obeto esan, aspaldi genbiltzan Naparroan barrena. Ldi IL 47s. Berjakintza zela haren saila, edo, hobeto esan, haren errainua burmuinean. Mde Pr 347. Antxen egoan, obeto esan, an ziarduan zetan edo atan. Erkiag Arran 138. Alu bat izan zalako edo, obeto esan, bi alu ziralako. AZink 118. Orrela, egin degu apustu txiki bat; obeto esan, egin nuan. Albeniz 151. Ezinegonak, edo hobeto esan larriminak, darabiltza. MIH 334. v. tbn. Otx 136. MAtx Gazt 49

adib: hobeto adb. ondo adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeki. Ondo afaldu eta hobeto lo egin. Nik baino hobeto uler dezakezu zuk hori. Hobeto adierazteko. Gero eta hobeto ari zela. Ezin hobeto dago. Ondo baino hobeto. Euskalaria naiz, edo hobeto esan, euskara batez ere gogoan duen hizkuntzalaria. Begi txikiak eta aho txit handia, hobeto esateko, ikaragarria.

hobeto esan 39: Deia, Elhuyar, Elkar, Berria 13, EiTB 9, Jakin 3, Argia 7, Erlea 2, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hobeto esan 79: Berria 4, Ramon Saizarbitoria 8, Jose Morales 5, Joxerra Garzia 4, Karlos Linazasoro 4, Elizen arteko Biblia 3, Hasier Etxeberria 5, Imanol Unzurrunzaga 3, Lourdes Oñederra 3, Filosofiako gida 3, Ander Irizar 2, Jenaro Garate 2, Joan Mari Lekuona 2, Bat-bateko bertsolaritza 2, Migel Angel Mintegi 2, Koldo Biguri…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, hobeto sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hobeto sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: hobeto esanda. || 1- Hiztegiak hobeki esanda ere badakar.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22) Forma berririk ez da orain erantsiko, eta jasoko da lantaldeak proposatu duen adibidea, osatuz: «hobeto adlag.: han zegoen edo, hobeto esan, han ziharduen».

hobeto esanda
Esandakoa zuzentzeko edo egokiago esateko erabiltzen den esapidea. Ik. hobeto esan; hobeto esateko. Ospatzen dute, edo ospatzen dugu, hobeto esanda, gu ere han izaten baikara.

Aztergaia: hobeto esanda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HOBETO ESANDA Mejor dicho. Ospatzen dute edo ospatzen degu, obeto esanda, gu ere an izaten baigera. MMant 147. Denpora ona egoan guztietan [esnie] ekarten neutsan; obeto esanda, eroaten neutsan. Gerrika 36. Egun batez, edo gau batez obeto esanda, zarauztarrak etorri ziran. Albeniz 39. v. tbn. TxGarm BordaB 71. Zendoia 117

hobeto esanda 240: Aizu 4, ElCorreo, Deia 12, Elhuyar 11, Elkar 8, Consumer 3, HABE, Berria 97, EiTB 24, Euskaltzaindia 4, Jakin 21, Karmel 4, Argia 32, Erlea 9, DiarioVasco 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hobeto esanda 287: Berria, Bernardo Atxaga, Josu Zabaleta, Joxean Agirre, Luis Elberdin, Asisko Frantzizko, Ibon Uribarri, Xabier Mendiguren Elizegi, Bego Montorio, Felipe Juaristi, Iban Zaldua, Hasier Etxeberria, Unai Elorriaga… .

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lokailua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, eta, honekin batera, hobeto esan bera ere azpisarrera gisa egitea komeni da (aztergai honetan bertan proposatua)

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hobeto sarreran.

hobeto esateko
Esandakoa zuzentzeko edo egokiago esateko erabiltzen den esapidea. Ik. hobeto esan; hobeto esanda. Ni urtean behin joaten naiz kanposantura, edo eraman egiten naute, hobeto esateko. Ez dago beti gurekin?, edo, hobeto esateko, ez gaude beti berarekin?
Loturak

Aztergaia: hobeto esateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HOBETO ESATEKO "(Por mejor) decir, obeto esateko" Lar. Ekusi degun bezeñ andia, edo obeto esateko ezin ekusi ta ezin adirazi ditekean bezeñ andia. AA III 313s. Ez dago beti geugaz? Edo obeto esateko, ez gagoz beti beragaz? fB Ic I 55. Begitaziñoe ta ames bat, edo obeto esateko, zeruko argitasun ta dei bat. Ur MarIl 9. Zeñek biak aixa santuak bereganatu, edo obeto esateko, Jainkoaganatu zituen. Aran SIgn 89. Atunetan asi ginean, edo obeto esateko egalaburretan. A BGuzur 130. Astodunak ziran Tramana ta Brix, edo obeto esateko, asto jaubeak. Ag Kr 67. Kandela pixtuaren gañean jarri zuen, edo obeto esateko, kandelaren gañean gelditu zitzaion. Goñi 63. Eztiote bear ainbat garrantzi eman. Edo, obeto esateko, aiei gurea berbera gertatzen. Ldi IL 168. Eta saritua izan, atan be, lenengo sariaz. Obeto esateko, lenengo saria banatu egin zan zati bitan. Vill in Bilbao IpuiB 5. Saldu egiñ giñun. Obeto esateko, erregalatu. Salav 24. Etxeberria ori etzan gorputz aundikoa. Obeto esateko, txikikoa zan. Alkain 29. Ni urtean bein joaten naiz kanposantura, edo eraman egiten naute, obeto esateko. BAyerbe 183. v. tbn. Astar II 262. Lard 511. AB AmaE 236. Bv AsL 134. Arr May 22. Itz Azald 212. Kk Ab I 56. Arrantz 108. Eguzk GizAuz 137. NEtx Antz 80. Txill Let 82. Bilbao IpuiB 60. Gand Elorri 67. Osk Kurl 185. Lab SuEm 168. Uzt Sas 19

adib: hobeto adb. ondo adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeki. Ondo afaldu eta hobeto lo egin. Nik baino hobeto uler dezakezu zuk hori. Hobeto adierazteko. Gero eta hobeto ari zela. Ezin hobeto dago. Ondo baino hobeto. Euskalaria naiz, edo hobeto esan, euskara batez ere gogoan duen hizkuntzalaria. Begi txikiak eta aho txit handia, hobeto esateko, ikaragarria.

hobeto esateko 13: Berria 5 (“Badu zerbait. Edo, hobeto esateko, gauza asko dauzka erakargarri egiten dutenak”), EiTB (“Nola egin ote dut!! Itsaso gainean ibili naiz; edo hobeto esateko, hegaz egin dut itsasoan”), Jakin 2 (“Izatez XIX. mende amaieran Azkuek epealdi alderdikoi bat ere igaro zuen, edo hobeto esateko alderdi jarduerei gertukoagoa”), Karmel (“1931n, orain dala 80 urte, Karmengo Argia agertu zan, hobeto esateko, Karmeldar euskaltzale langileak argitaratzen eben..”), Argia 2 (“Gauza da, kontu hau gutxitan aipatu dela, edo hobeto esateko, kontrakoa erakutsi zaigula eredugarri”), Erlea (“Lehenago, gaia dela eta, Nabokoven Lolita edo, hobeto esateko, hari zuzenduriko erantzuna iruditu zaidala aipatu dut”), DiarioVasco (“Orain gatozkizue esatera horrek guztiak balio izan duela zerbaiterako. Hobeto esateko, ziurrenik hori guztia gabe ez ginateke berri on hau ematen jardungo une honetan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hobeto esateko 37: Berria 12, Josu Zabaleta 4, Anjel Lertxundi 6, Karlos Zabala 2, Iban Zaldua 2, Juan Kruz Igerabide 2, Unai Iturriaga 2, Jon Arretxe, karlos Linazasoro…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hobeto sarreran.

hobetoago
adb. Hobeto, hobeki.
Azpisarrerak

Aztergaia: hobetoago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:17 1999-12-15 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. hobeto, hobeki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

hobetoxeago
adb. hobetoagoren indargarria. Orain ere lehengo modutsuan bizi gara, baina lehen baino hobetoxeago behintzat.
Loturak

Aztergaia: hobetoxeago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:43 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HOBETOXEAGO Algo mejor. Uda-berrian obetoxiago jarri zan. Bv AsL 112. Eta ortara irakurleak obetoxeago konprenituko du poema onen eitea edo tankera. Vill in Gand Elorri 14. Orain ere lengo modutsuan [bizi gera], baiña len baiño obetoxeago beintzat. BAyerbe 181. Egun batean igual obetoxeago; bestean okerrago. Albeniz 125.

adib: modutsu iz. (Leku atzizkiekin singularrean, berdintasunezko erkaketa adieraziz). Moduan (modukoa...) gutxi gorabehera. Orain ere lehengo modutsuan, baina lehen baino hobetoxeago behintzat. Neska gazte bat zen, adinez nire modutsukoa.

hobetoxeago 19: Aizu (“Ikuskizunetan, helburua izaten da hurrengo saioan gauza bera hobetoxeago egitea”), Consumer (“Bartzelona hobetoxeago dago”), Berria 9 (“Orain hobetoxeago nabil, baina ganbara galtzeko zorian ibili naiz!”), EiTB 6 (“Hobetoxeago dagoela ematen du. Erneago”), Jakin (“nekez esango dut aurreko urteetan errepikatu gabekorik, nekez asmatu irakurleak nik bezain ongi ez dakienik; hortaz, hobetoxeago ezagutzen dudan arlora mugatu eta liburugintzaz hitz egingo dut, literaturaz bereziki”), Argia (“Gure probintzia bakoitzean bina aurrezki kutxa zeuden garaian, Gipuzkoako biek eta Bizkaiko biek literatur sari bana zeukaten 1980ko hamarkadan, hobetoxeago edo okerxeago antolatuak baina beren funtzioa betetzen zutenak eta beren xoxak ematen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hobetoxeago 15: Berria 3 (“erasoan aurrekoetan baino hobetoxeago aritu zen reala zaragozaren kontra, baina ez zuen lortu zelai erdiko eta hegaletako jokoan nagusitzea”), Iñaki Mendiguren 2 (“Harry hobetoxeago sentitu zen.”), Xabier Mendiguren Elizegi 3 (“Horkoak bukatuta, logelara eramaten du Txetxuk Marta; hobetoxeago dator hau, baina Txetxuk ondo helduta darama, badaezpada ere”), Joxemari Iturralde 2 (“Eta orain Julio hobetoxeago ezagutzen zuelarik, ohartzen ari zen mutilak zuhurtzia handiz joakatzen zuela, berarekin zuen harreman moduko hartan eman baino gehiago egiten zuela gorde”), Andoni Egaña (“Sortzeko gai direnek sor ditzatela hobetoxeago ala okerxeago”), Pablo Sastre 2 (“Aita, bera ere oso gaizki zegoela, goizero nire ondoan jarri eta, hobetoxeago banengoen irribarre egiten zuen, eta sufritzen ari banintzen malko handiak isurtzen zituen”), Markos Zapiain (“Zapiainen kritika-bidea - liburu honen irakurleak berehala ohartuko diren moduan - ez da, ia guztiok hobetoxeago edo okerxeago egiten dugun legez, liburu jakin baten merituen aipamena edo akatsen abisua”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-xe-ago osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada. Komeni da hobeto, hobetoago sarreretan ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa hobeto, hobetoago sarreretan

hobetsi, hobets, hobesten
du ad. Hobetzat hartu edo eduki. Nork bere hizkuntza hobesten duela. Arrotzen ohiturak hobesten dituztenei.

Aztergaia: hobetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hobetsi, hobets, hobesten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hobetsi, hobets, hobesten.

hobetu, hobe/hobetu, hobetzen
da/du ad. Hobe bihurtu, hobera aldatu; zerbaitetan hobekuntzak egin. Ik. onera egin. Baserritarrek ere euren bizimodua hobetzeko eskubidea dute. Herriaren izaera eta egoera hobetu nahi lituzketenak. Eguraldia hobetzen duenean. Idazkera hobetzeko ariketak. Inoiz ondu eta hobetuko direlakoan. Bigarren argitaraldia, hobetua.

Aztergaia: hobetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:04 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hobetu, hobe(tu), hobetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hobetu, hobe(tu), hobetzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "hobeagotu / hobetu : eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

hobetze
iz. Hobe bihurtzea, hobera aldatzea; zerbaitetan hobekuntzak egitea. Azpimarratu behar da, lan hori ez dela aurrekoen hobetze soila. Errepidearen hobetze lanak.

Aztergaia: hobetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:32 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. amejoramendu.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus