Euskaltzaindiaren Hiztegia

193 emaitza han bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

han
adb. Toki hartan. Ik. hemen; hor. Baionan sortu zen eta han bizi, hil arte. Han bertan. Eraiki zuen han berean eliza bat. Han inguruan.

Esaera zaharrak

Bilbao, han ere dongeak birao. Non fida, han gal. Non salda, han zopa. Orak non mina, han mihia. Otsoa, non aipa, han gerta.

Aztergaia: han

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z1:Hletra
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: handik hara, handik hona, han-hemenka.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: handik, hango, han hara(t), han-hemen, han-hor, han nonbait .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

handik hara, handik hona, han-hemenka.

(ez) buru(rik) ez hanka(rik) ez izan
du ad.-lok. Zerbaitek zentzurik ez izan, logikarik ez izan. Ik. (ez) buru(rik) ez buztan(ik) ez izan. Izan ere, proiektu honek ez du ez buru, ez hanka. Ideiak ez zuen ez bururik, ez hankarik. Eginiko inbertsio batzuek ez dute ez buru ez hankarik.
abarka handizuren, abarka-handizuren
iz. g. er. Handizurena, jatorri bikaineko pertsona.
abiada handi
iz. Autoak abiada handia hartu zuen. Uranio eskaria abiada handian gehitu dela diote. Beherantz joan nintzen berriro, abiada handiz.
Ohiko lexiak

Aztergaia: abiada handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

abiadura handi
iz. Abiadura handia hartu du haizeak. Auzo barruan eta Beizamarako bidean autoak abiadura handian ibiltzea ekiditeko neurriak hartu dituzte.
Ohiko lexiak

Aztergaia: abiadura handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

abiadura handiko tren
iz. Orduko 200 kilometrotik gorako abiadura har dezakeen tren mota. Abiadura handiko trena egiteko lanak erritmo onean doaz.
abiadura handitu
da/du ad.-lok. Trenak abiadura handitu zuenean, bagoiak dardarka hasi ziren. Abiadura handituz esprintean hasi zen. Hodi horretan fluidoaren abiadura handitzen da eta presioa txikiagotzen.

Aztergaia: abiadura handitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

adin handi
iz. Urte asko dituen pertsonaren adina. Nekeak eta adin handiak ezindu zuten azkenean. Adin handian, ehun bat urte zituela hil zen. Adin handiko gizona eta gorputzez lodi.

Aztergaia: adin handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adin sarrerari dagokion azpisarrera.

adiskide handi
iz. Adiskide mina. Haren adiskide handi batek, Portugalgo erregeak.

Aztergaia: adiskide handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adiskide sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

adiskide mina.

ahaide handi
iz. Ahaide hurbila. Aberatsa ahaide handi egin, pobrea ahaide txiki.

Aztergaia: ahaide handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ahaide txiki forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ahaide eta handi sarreretan.

andre handi
iz. Aitoren alaba. Hi ere horrelaxe jantziko haute, dotore baino dotoreago, eta andre handiekin eta zaldunekin autuetan jardungo duk.

Aztergaia: andre handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ANDRE HANDI. Dama noble; gran señora. "Andrandi, gran señora, matrona (V-ger)" Otx Voc. Bekhaturik ezta izan zutan, andre handia. E 101. Etxeko mirabeari etxi, ze dakia andra andi. "Porque no se haga gran señora". RS 525. Lenaengo emaztea isuski, bigarrena andrandi. "La primera mujer escoba, la segunda gran señora". Ib. 65. Handi da oraño gloria / zurea andre handia,/ zeren iarria eskunean / zauden semearenean. EZ Eliç 419. Zenbat munduko Iaun eta Andre handi [...] ioan dira paregabeko arthaz konbentuetara eta hospitaletara pobrezia sainduaren bilha? SP Phil 278. Arren, andre handia, othoizten zaitugu, / Semearen tronuan lagun zakizkigu. Gç 70. --Nor da Ama Birjina? --Andre andi bat, birtutes eta grazias beterik, eta Jangoikoaren Ama. El 47s. Bazuen Mariaren izen sakratuarentzat, errespetu bat hain handia, non ez baitzen ausartatzen ere haren aiphatzera. Deitzen zuen ordinaziozki Andre handia. MarIl 106. Andre handi eta bihotz dunak airatu dire. Hb Egia 139. Bai, Mari Antoni zan egiñ andra andi, / Juana ta Iñaziren inbidiagarri. AB AmaE 421. Nere emazte Maria / Ez da andre bat handia, / Bainan emazte garbia. Elzb Po 197. Jakintsun handi, andre handi izanen direla zer nahi amets eder egin-arazten baitiote. HU Zez 107. Beste edozeñek lango egokitasunak daukazuz zeure errian andre andi ta ona izateko. Ag Kr 161. Ez dea bada hemen legerik, jaun eta andre haundi horien atxikitzeko neurrian? JE Ber 93. Eu be orrexetara jantziko aue, dotore baño dotoriago, ta andrandijakaz eta zaldunakaz autubetan iñarduko dok. Otx 113. Etxauk orrek esan gura bakanderea sorbaldara edo lepo ganera igongo yakeenik andrai, beste guztijak baño andrandijago ixan gura yauala baño. Ib. 127. Aurrerantzian jauregiko andrandi ta neskamiakaz nabastarrekeririk erabilli ezegijan. Ib. 147s. Aberatsen andra aundiak, langilleari, bizitza ona izan dagian lagundu bear leuskioe, ez eriotza ona. Erkiag BatB 178

Ez dugu aurkitu andre handi formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

andre handi 6: Berria (“Bertuteen irudien artean Karitatearena da gehien nabarmentzen dena; ohiko moduan irudikatu zuen Grecok Karitatea: magalean hainbat ume dituen andre handi bat, hain zuzen”), Ana Urkiza 2 (“Andre handia zen”), Pello Lizarralde (“Eskolatik ateratakoan haren atzetik joaten ginen Donna Cannone ezizeneko andre handi harekin zihoala”), Elena Touyarou (“Ez zen emazte zoragarri haietarik, ez eta Baionako Durruty notarioren bulegora jiten ohi ziren andre handi haietarik, baina haren baitako zerbaitek erakartzen zuen”), Xipri Arbelbide (“Berdin hil zituzten Maria-Antoaneta Frantziako erregina, eta printzesa Elizabeth, errege Luisen arreba; eta hek bezala hainitz artxapezpiku, apezpiku, apez, fraile, serora, aitorenseme, andre handi, gizon eta emazte jainkotiar”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa andre sarreran.

arriskua handitu
du ad.-lok. Arriskua handitzen duten faktoreak. Herrialde pobreetan goseteak izateko arriskua handitzen ari da. Zahartzea da gaixotasunak izateko arriskua gehien handitzen duena. Mutazio hori badago, gaitza izateko arriskua nabarmen handitzen da, eta beldurra eragiten du horrek.

Aztergaia: arriskua handitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

asmo handiko
1 adj. Pertsonez mintzatuz, asmo edo helburu handiak dituena. Ik. handinahi; anbiziotsu. Asmo handiko Bilboko sukaldari gaztea da Daniel. Hamilton oso lehiakorra eta asmo handikoa izan da.
2 adj. Egitasmoez, lanez eta kidekoez mintzatuz, helburu handiak dituena. Atlasa asmo handiko proiektua da. Adostutako gobernu programa asmo handikoa da, oso aurrerakoia eta landua.
atxiki handi
iz. Xisterarekin egiten den pilota-jokoa, atxiki eginez jokatzen dena. Ik. xistera1; zesta-punta; erremonte.

Aztergaia: atxiki handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atxiki 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

pilota-joko bat.

azienda handi
iz. Azienda larria.

Aztergaia: azienda handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azienda sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

azienda larria.

baba handi
1 iz. Hazi handiko baba barietatea (Vicia faba var. maior). Udaberriko baba handiak zorriak erakartzen ditu.
2 iz. Landare horren hazia. Baba handiak eta txuletak lekua utzi diete karbono hidrato eta abarrei.

Aztergaia: baba handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. baba zuri.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baba sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Vicia faba var. maior.

banatzaile handi
iz. Salgaiak ekoizleei eta fabrikatzaileei zuzenean erosten eta ondoren kontsumitzaileari saltzen dizkion enpresa handia. Oso zaila daukagu Euskal Herrian saltzea, ekoizle txikiak garelako eta banatzaile handiek bolumen handiak nahi dituztelako. Atzoko prentsaurrekoan, elikagai-industriaren zein banatzaile handien oligopolio-jarduera salatu zituen sindikatuak. Carrefour, Eroski eta gainerako banatzaile handiak.

Aztergaia: banatzaile handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Hazkurri [7] 2024-09-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 37 / ETC: 136 / Dabilena: 97

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: la grande distribution (Commerce) banatzaile handi(ak) – saltegi handi(ak) – supermerkatu(ak) / Euskalterm: 0 / LeioaOstalaritza: 0

Bestelakoak

banatzaile handi 7 (“Enpresa banatzaile handiek ezarritako hipermerkatu eta azalera handiko saltokiek «gertuko merkataritza» (kaleko dendatxoa) hil izana”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

bereizmen handi
1 iz. teknol. Telebista, optika-tresna eta kidekoetan, irudi oso garbia eta kalitate handikoa sortzeko ahalmena. Argazkiak hegazkinetatik hartu zituzten RAFeko ofizialek, bereizmen handiko kamerekin. Pantailaren bereizmen handiari esker (1280 x 1024 pixel) begia gutxiago nekatzen omen da.
2 iz. teknol. Telebistako edo optika-tresna baten bitartez lorturiko irudiez mintzatuz, zehaztasun handia. Zenbat eta pixel gehiago eduki, orduan eta bereizmen handiagoa izango du irudi batek.

Aztergaia: bereizmen handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [3] 2024-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 196 (Aizu 1, Argia 5, Berria 51, EiTB 63, Elhuyar 28, Elkar 3, Consumer 23, HABE 1, Jakin 2, Laneki 5, UEU 14) / ETC: 466 / Dabilena: 538

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bereizmen handiko telebista: televisión de alta resolución / Adorez: bereizmen handiko disko-jogailua: tocadiscos de alta resolución / Labayru: 0 / NolaErran: (de) haute définition bereizmen handi(ko) / Euskalterm: bereizmen handi (TN da)

Bestelakoak

bereizmen 2 iz. teknol. Telebista, optika-tresna eta kidekoetan, irudi garbia eskaintzeko ahalmena. Argazkiak hegazkinetatik hartu zituzten RAFeko ofizialek, bereizmen handiko kamerekin. pixel iz. inform. Irudi digital batean bereiz daitekeen unitate homogeneo txikiena, kolore eta intentsitate jakin bat duena. Zenbat eta pixel gehiagoren informazioa gorde, bereizmen handiagoa izango du irudiak. puntu hazbeteko iz. Inprimatzeko bereizmen unitatea, inprimagailu batek hazbeteko egiten dituen puntu kopurua adierazten duena. Bereizmen handia du inprimagailu honek bai horizontalean, bai bertikalean (1.200 x 1.200 puntu hazbeteko).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

bihotz handiko
1 adj. Eskuzabala; bihozbera, errukitsua. Bihotz handiko gizon zuzena, zintzo eta jakintsua.
2 adj. Ausarta, adoretsua. Bihotz handiko soldadua.

Aztergaia: bihotz handiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZ HANDIKO. a) Valeroso, valiente, animoso. "Magnánimo" Añ. "Valiente" Ib. Azartu, azkor ta bijotz andikua danak, beegan darabil orma edo muru sendo burdiniak igaroko ezin dabena. Mg PAb 206. Biotz andiko soldadu bat. AA III 531. Buruzari jakintsu, eta biotz andiko onek Kanaantar geienak menderatu zituen. Lard 121. Guztirik izan dira biotz andikuak, / Etsaiak itxiteko beti birrinduak. AB AmaE 95. Okela-zati eder bat eta esne epela be emon eutsazan Martin Txilibituk orren biotz-andiko katuari. Bilbao IpuiB 194. [Gudari suhar] hauiek ere ezin gehiago iraunez amor eman zuten, eta azkenean ikusiz zer bihotz handikoaz ziren, hiltzerat kondenatuak zirelarik, bieri barkatu zioten Karlos Kintok. Ardoy SFran 79. b) Bondadoso; compasivo; generoso. Abraham txit biotz andikoa zan, eta etzitzaion iñor, berak ikusi ezkero, arrera ona egin gabe joaten. Lard 18. Gure maestresea? Zerutik jatsitako aingerua, eztia baño eztiagoa, biotz andikoa, ongillea, etxekoia ta elizkoia. Ag Kr 219. Gure adiskide on, biotz andiko elizgizon Iriondo il zanean. A Ardi 100. Maitati utsa ziñan gizona, / Euzkeldun bijotz andiko. Enb 204. Beti gogor artu dezu ta nola sinistuko du biotz aundiko bat zerala? ABar Goi 74. Ortarako da berez [emakumezkoa] biguin, eztitsu, biotz aundiko, errukior. MAtx Gazt 14. Oi! bihotz handiko Saindua, erien eta haurren adiskidea. Ardoy SFran 359. Bihotz handiko gizon zuzen bat / zintzo eta jakintsuna. Xa EzinB 42. Biotz aundiko ama jator bat / beti izandu zera zu. MMant 155. v. tbn. Aran SIgn 69. Arr May 192. Zerb Azk 87. Zait Plat 114. Biotz aundiko: Aran SIgn 114. NEtx Antz 41. BEnb NereA 157.

adib: bihotz 2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz onez. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, hautsi, erditu, beratu. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotza erori. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri.

bihotz handiko 14: Aizu 2, Berria 4, EiTB 4, Jakin, Argia, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotz handiko 30: Herria 11, Berria 2, Jose Morales 4, Asisko Frantzizko 3, Jokin Muñoz, Joan Mari Irigoien, Marzel Etxehandi, Joan Mari Irigoien 2, Koldo Biguri, Xabier Mendiguren Elizegi, Eneko Bidegain, Patxi Zubizarreta, Itxaro Borda.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da bi adierak islatzeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

bisir handi
iz. Turkiako sultanaren lehen ministroa. Jauregi inperialean bizi izan zen, bisir handien artean.
daniar handi
iz. Jatorriz Alemaniakoa den txakur arraza; arraza horretako txakurra, handia, indartsua eta gihartsua, izaeraz oso adiskidetsua dena.

Aztergaia: daniar handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

daniar handi: Harluxet (gorputz handiko txakur-arraza, jatorriz Danimarkakoa dena. Txakur handienetakoa da) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

daniar handi: I. Zaldua (“Aitonaren bertsioen arabera, daniar handi bat zen, baina beste batzuetan dogo bat deskribatzen zuen, eta behin batean San Bernardo bat zela aipatu zigun”); zientzia.net (“Arraza handikoek, berriz, [rottwiler, golden retriever, San Bernardo, daniar handia...] jaiotzatik aldakaren eta ukondoaren malformazioak izateko joera dute”); daniar zakur: J. Garzia (“Oi, bidez kontra zoazte, daniar zakur faltsuok!”); danes handi: G. Garate ("danes handi, bulldog, euskal ardi-zakur, galgo").

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu daniar, danes formarik OEH-EEBS corpusetan, arrazei dagozkiela.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: daniar handi iz. (txakur-arraza) [AS s.u. daniar]

entzute handiko
adj. Entzutetsua. Entzute handiko gizona zen.

Aztergaia: entzute handiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eri handi
adb. Ipar. eta naf. Eriez mintzatuz, larri. Eri handi da. Eri handi dago.

Aztergaia: eri handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eri 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eri handi dago.

estimu handitan
adb. Oso estimaturik, oso estimatua. Estimu handitan zeukaten guztiek alkatea. Greziera munduan izan zen estimu eta errespetu handitan.
ganadu handi
iz. Abere larria. Toki zelaietan ganadu handia hobea da txikia baino.
hamarreko handi
iz. Bertsogintzan, lerro bakoitiak hamar silabakoak eta bikoitiak zortzikoak dituen hamarrekoa. Hamarreko handian aritu ginen.

Aztergaia: hamarreko handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2002-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoaren oinarri bereko eratorriak-eta

ik. oharra s.u. zortziko.

Sinonimoa(k)

Sin. hamarreko nagusi.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hamarreko sarrerari dagokion azpisarrera.

han edo hemen
adb. Han eta hemen, hainbat lekutan; lekuren batean. Han edo hemen bere laguntza galdetzen baitute edozein lanetarako. Bada, haatik, beste zerbait aldez aurretik oihukatu nahi nukeena, ea han edo hemen oihartzunik sortzen ote duen.

Aztergaia: han edo hemen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAN EDO HEMEN Aquí o allá, en alguna parte. An edo emen biltzen dirala jaietan mutillak. AA CCerac (ed. 1823), 186. Ha! eta nork ahal erran / Eztela izatu sekulan / Han edo hemen otsorik / Desiratu dukeienik / Zikiro ofizioa? Gy 267. Bai eta egin araziko egun guziez, han edo hemen, krimarik beltzenak. Elsb Fram 183. Bazitazkela, han edo hemen, asko herritan, burraso zenbait, beren haurrentzat eskolan erlisionerik nahi etzuketenak. HU Zez 110. Ikastolan ezpazan, ikusten zan an edo emen, bere liburu edo iraztiak eskuetan ebazala. Echta Jos 239. Xixtez han edo hemen hartako doia ikusia baiginuen ordean. JE Bur 95. Han edo hemen bere laguntza galdetzen baitute edozein lanetako. Zub 21. San Iñazioren santu-gogoak bazeraman berekin naiko egur-pilloa, gero an edo emen, zan tokian zala, su-emateko. SMitx Aranz 155. Han edo hemen kukuak makur jo zioketen. Zerb Azk 9. Bethi arrangura, han edo hemen min, ezin kurri. JEtchep 98s. Tipitik, an edo emen, agertu izan ditut lanxka batzu. Larz in Alzola Atalak 118. An edo emen konpromisua ebela. Gerrika 193. Bada, haatik, beste zerbait aldez aurretik [...] oihukatu nahi nukeena, ea han edo hemen oihartzunik sortzen ote duen. MEIG IV 110

han edo hemen 710: Aizu 4, ElCorreo, Deia 36, Elkar 2, Consumer 31, HABE, Berria 334, EiTB 51, Euskaltzaindia, Jakin 36, Karmel 7, Argia 135, Laneki 4, Erlea 15, DiarioVasco 41.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

han eta hemen 339: Herria, Berria, Joan Mari Irigoien, Txillardegi, Julen Gabiria, Patziku Perurena, Txiliku, Karlos Linazasoro, Bernardo Atxaga, Marzel Etxehandi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta jasotzekoa han eta hemen eta han-hemen formak bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa han sarreran.

han eta hemen
adb. Hainbat lekutan. Han eta hemen egin dituen mirari eta gauza handiak. Han eta hemen bildurik diru poxi bat. Zenbait lan irakurri ditut behintzat han eta hemen.
han hara(t)
1 adb. Ipar. Urruti. Sansonek ukaldi batez lokarri guztiak hautsi eta han harat igorri zituen.
2 adb. Aurrera. Arratsaldea han hara zihoan. Bazen bat, adinean han hara joana.
han nonbait
adb. Han, tokiren batean. Han nonbait dago. Bat-batean, han nonbait, urrun, garrasi bat.

Aztergaia: han nonbait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:23 1999-10-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

(h)an nonbait (eta -u-) segidako 18 ager. jaso ditugu: B 1 (Erkiag BatB: "Ba eban Gabontzak an nunbait zer egokia ereti aretarako"); G 3 (Moc Damu: "neri kanta-papelak ekartzen dizkidatenean, goizero ganadubak zaindutzen nagon bitartean jardungo naiz buru-belarri aiek ikasten, eta nola buru aundiya baitetan, berialaxen ikasiko ditut; nola naire bi illabete igaro orduko an nunbait, eta gero zuretzat izango dira"; Lek SClar: "Itzal gutxiko koplatxo au, berriz esanda ere, an nunbait XIII, XIV, XV gizaldian sortua izatea merezi luteken aietako bat da"; Berron Kijote: "Nere miñ-oldearen oiartzun trixteak ez dituzte entzungo Tajoko ondarrek ezta Betis famatuaren olio-arbolek ere; an nonbait zabalduko bait-dira arkaitz-gaiñetan edo-ta zoko-unetan, mingaiña geldi eta itzak bizi-bizi"); IE 12 (Barb Sup 6, adib.: "han nunbait, lurrean edo... nunbait", "herriko mera egin zuten, han nonbait Garazin", "Eta horra non, han nonbait, Ahatsako bidean, bertze irrintzina bat eraikitzen den samina", "Eta huna non, han nonbait, Aphat-Ospitaleko kasko hartan, entzuten duen irrintzina bat gaitza!"; Etcham: "Beste gizonak ere ohartu Han nunbait zerbait bazela"; JEtchep: "Bat-batean, han nunbait, urrun, garrasia karats bat, emazte garrasia bat: hel!"; Larz Iru: "Mendian pekatuko dukalarik, bakarrik han nunbait galdua, zazpi aldiz oraino, nik erabili gogoeta berak eginen dituk!"; Ardoy SFran: "Azkenean Larunbat Saindu bat iragan ondoan urruneko urarte baten bakean, han nunbait!"; Lf ap. Zait Plat: "Platonek ez du holakorik aipatzen: Aristotelek errana gatik, ez du iduri haren erakasleak airean utzi dituen, han nunbait, ideia famatu hoik"; Xa Odol: "Askotan, gu etxeratu gabe, ahantziak izaiten zitaizken guk han nonbait kantatu pertsuak"); EB 2 (MEIG: "Euskarak bere garbitasun hartan iraun zezakeen Paradisuko hizkuntza zeino, baina Lur-paradisua utzi genduenez gero, han nonbait, Phison, Gehon, Tigris eta Euphrates hibaien inguruan, maiztu, zarpildu eta lohitu beharrean aurkitu da", "Han nonbait, urruti behintzat, edukiko ahal ditu Jainko urrikaltsuak!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

han nonbait (eta -beit, nun-) 10: G 1 (B. Estornes: "Muru aldera jo omen zuan, ta an nunbait begietatik izkutatu omen zan"); IE 5 (Barb 2, OEHko testuinguruetako batean eta "... pipa hartarik kurumilka zoan kheari beha, khe hura batere ikusi gabe, begiak han nonbeit galduak"; S. Erramouspe: "Uhaitz garbia denean zelhaietaraino heltzen, / Han nunbait lear artean, ohart gabean da hurtzen"; Larz: "Artzain hori ere han bizi duk ba... han nonbait Mendialdean"); EB 4 (Hiriart-U 2: "Hamalaueko Euskaldun gerlariak, han nunbait erori zireztenak, edo nolazpait bizirik gibelerat jin zireztenak", "Eskerrak nahi ziozkaten Jainkoari bihurtu etxerat itzulirik, bai eta otoitz egin, han nunbait utziak zituzten beren lagunentzat"; I. Zubiri: "Atzerantz jo zuen isil-isilik, han nonbait, guztien mahaian zegoen euritako bat hartu, eta hezle baten zartailu gisa erabili zuen"; MEIG); hantxe nonbait EB 1: I. Azkune ("Ni harri eta zur nengoen. Lidenbrock irakaslea ere, hantxe nonbait").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

han nonbait : EuskHizt (adib., "Badoazke lasai Josetxu eta Txantxo Miamira; han nonbait, urruti behintzat, edukiko ahal ditu Jainko urrikaltsuak!") // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

han sarrerari dagokion azpisarrera.

han-hemen
adb. Han eta hemen, hainbat lekutan. Gorrotoak ohi dakar, han-hemen kaltea. Milioi bat irlandar baino gehiago hil ziren han-hemen, zoritxarreko aberritik urruti. || Han-hemengo aldizkarietan argitara eman dituen artikulu banakak.

Aztergaia: han-hemen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (II.2.c): "Marrarekin idaztekoak [dira (...)] seme-alabak, zuri-gorri moduko elkarteak (...) han-hemen, ezker-eskuin, harat-honat (...) Ikus AAAren 2. atala".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

han sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

han eta hemen.

han-hemenka
adb. Han eta hemen, hainbat lekutan. Liburuan han-hemenka egin dituen aldaketak gorabehera. Orain ere han-hemenka badira deabrudunak. Baina inon itzalpe goxorik ez, han-hemenka zuhaitz argal gazteño batzuk besterik ez.

Aztergaia: han-hemenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

han-hor
adb. Han eta hemen.
Loturak

Aztergaia: han-hor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:005 2003-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

an(-)or (eta han hor) 15: Jaukol Biozk 5 (adib.: "Basetxe zuri / ta alaiak an-or / muño ta ibar zabaleran, / an-or larrean / etzanda dauden / arkume zurien eran"), Enb 2 (adib.: "Itzez, egitez, an-or, nai emen, / Goraldu beti Euzkelerrija"), Ldi 2 (adib.: "An-or, goldiozko ogean, yoan-elurte gaitzaren ondarrak nabari"), Or Eus ("An-or, ugin-tartean agertzen dira arkumeak"), Erkiag BatB ("Zaldiak, an or bedarra jaten"), Ibiñ Virgil 2 (adib.: "Igaliak zuaitzpean an-or sakabanaturik datzate"), Casve SGrazi 2 (adib.: "Han hor muthuka bethatzen / Pettarreko lür etxiak"); an(-)or(-)emen 8: Enb (adib.: "Gurago dogu ziñopak lez il / Zatiturik an-or-emen"), Kk Ab II ("Beste asko, an-or-emen ezkontzen ziran ango neskatillakaz"), Munita ("Zergatik egon bear dezute, ta noiz arte, an-or emen zuaizti batzuek jartzen asi gabe?"), Erkiag BatB 5 (adib.: "Ogia, an or emen irabazten eban"); an-or-emenka 1, Munita ("Orain bildu ditzagun an-or-emenka, nundik-nora ibilli geran eta zer ikusi degun, errez gogoraziko diguten zotz batzuek").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

han hor (eta an-or, anor) 5: KarmArgia 1934 ("Arrezkero, arkaitzuloan iñor etzan agiri; an-or lei biziz begira arren, iñor bez"), J.A. Goiria 2 (adib.: "Alde guztietan dendatxuak an-or tellatupean"), B. de Arrizabalaga ("Muino txikerdunak basetxez han hor horniduak"), Casve Bortüzale ("Han hor, alagiak gainti, errorizak / konkortzen dütü bere mondoil berde beltzaranak"); (h)an(-)(h)or(-)(h)emen 4: Karmel 1970 ("An-or-emen profeta asko agertu dira"), L. Baraiazarra 2 (adib.: "Han-hor-hemen sakabanaturik egozan abertzale-euskaltzaleak"), J. Ibarra ("Han hor hemen publikatuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

an-or-emen : DFrec 1 (Zer: "An-or-emen ikusten doguz baserritarrak") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

an-or-emen (B aproximadamente, por ahí, de Ceca a Meca), an-or-emenka : PMuj DVC (divagando) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

han sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

han eta hemen.

hanburger
1 iz. Haragi xehatuzko jaki biribil eta zapala. Haragi xehatuz egindako bolak edo hanburger txikiak. || Berdelaren mamiarekin hanburgerrak ekoizteari ekin dio Bermeoko kofradiak. Sojarekin eginiko hanburgerrak eta kroketak.
2 iz. Jaki horrekin prestatzen den ogitartekoa. Estatu Batuetako eskoletako jangeletan gozokiak, freskagarriak eta hanburgerrak ematen dituzte.

Aztergaia: hanburger

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdaretako formak

OfQuLF: hamburger / pain rond garni d’une galette de bœuf haché || Hambourg || ville d’Allemagne // es hamburguesa / fr hamburger / en hamburger / de Hamburger.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

hanburgesa 106: Deia (“eskualdeko lau artzainen gaztak eta Lezamako ekoizle baten hanburgesak egongo dira eskuragai, jai giroan ospatuko den ekitaldian”), Elhuyar 2 (adib.: “Depresioa duten pertsonetan ere maiz ikusten da elikagai jakin batzuk jateko apeta dutela, hala nola txokolatea, alkohola, izozkia, patata frijituak, hanburgesak...”), Consumer 23 (adib.: “Ez da egokia aste berean albondigak, hanburgesak, saltxitxak eta pizza, oilaskodun nuggetak, arrainezko ziriak eta Frankfurt saltxitxak ematea“, “jogurt, moldeko edo hanburgesako ogi, fruta-zuku, saltxitxa, txokolatezko gaileta eta beste hamaikatxotan”), HABE 2 (adib.: “Gaztazko bi hanburgesa, denetarik dutela”), Berria 16 (adib.: “Ez dago sentimenduak esplotatzen dituen istorio bat asmatu eta puztea bezalako publizitaterik 98 gutun arrunt -maitasunezko gutun gehienak izaten dira arruntak- liburu batean bildu eta hanburgesak bezala saltzeko”), EiTB 45 (adib.: “Dirudienez, otordu lasterra utzi eta elikadura zaintzen hasi da eta horretaz harro dagoela azpimarratu du Britneyk: "Hanburgesak utzi eta barazkiak jaten hasi naiz" , aitortu dio ContactMusic atariari”), Jakin (“Txuletak, berriro ere, luxuzko artikulua izango lirateke, jai-eguneko kontua, hanburgesak eta big beñatak hiri handietako bitxikeriak”), Argia 11 (adib.: “Hanburgesa konpletoa aipatzen badizut? Gazta urtu ugarirekin, mesedez, eta patata frijituak alboan!“), DiarioVasco 5 (adib.: “Duela bost hilabete, hanburgesa bat eta chips edo patata frijitu batzuk erosi zituen "fast food" jatetxe ospetsu batean”); hamburgesa 1, EiTB (“Gose direnak elikatzeko ezin da neurririk gabe kamioia ireki, hamburgesak banatu eta gau ilunean ihes egin" , adierazi du Nutterrek”); hanburger 252: Consumer 196 (adib.: “Laborategian hanburgerra bera aztertu dugu, ogitarteko osoa, eta ez menuaren beste osagaiak”, “Behiki hanburger guztien haragiak ezaugarri jakin bat eduki du”), Berria 55 (adib.: “Orduan, ibilgailutik jaistera behartuko zaituzte, galdeketa egingo dizute, paperak eta baimena eskatuko dizkizute... eta taco edo hanburger sorta bat erosteko adina diru eskaini arte ez zaituzte bakean utziko”, “Ohiko txistor pintxoen ordez, begetariano eta ekologikoak diren saltxitxa eta hanburger pintxo eta ogitartekoak eskaintzen zituzten”), EiTB (“Euskal Txerria markako lukainkak eta txistorrak, Euskal Oiloa kapoiak, Berrizeko txuletak, Betizu txahalkiak, Erraldetxoak (hau da, eskuz egindako hanburgerrak)...”); hamburger 4: Consumer 2 (adib.: “Fruta eta barazkietan gehien sinesten dutenak izaki, hamburger eta antzeko jatetxeetako janariekin, izoztutakoekin eta aurrez prestatutakoekin gutxien fidatzen direnak dira”), Argia 2 (adib.: “Burger Culture on Trial liburua, zeinetan kontatzen duen Greenpeace erakundeko bi kidek MacDonalds multinazionalarekin izandako epaiketa luzea, Britainia Handian izan denik luzeena, salatu zutelako nola usatzen dituen hamburger marka horrek gezurrak eta edozein maltzurkeria konpainiaren estrategia kritikatzen dutenen kontra”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hanburgesa 38: Berria (“Gorputz erdi biluziak esnearen, hanburgesen eta bertze hainbat elikagaien gainean mugituko dira, etzanda”), Aingeru Epaltza 7 (adib.: “Aste honetan, egunen batean goizik bukatzen baldin badut,hanburgesa jatera joanen gaituk elkarrekin”), Iñaki Zabaleta 4 (adib.: “Hanburgesa gurditxoak koipe errearen usaina hedatzen zuen kalean zehar”), Iñaki Mendiguren 4 (adib.: “Harryri hanburgesa bat erosi zion, eta plastikozko aulkietan eseri ziren jateko”), Pako Aristi 3 (adib.: “Alabak hanburgesa, sandwich eta plater nahasien argazkiei begiratzen die”), Joxan Elosegi 3 (adib.: “Dutxa izango zen agian, edo hanburgesak, edo egiazko ohe batean lo egitea, edota mantenuko gizonarekiko eguneroko harremana”), Lopez de Arana 2 (adib.: “Eta hanburgesa horiek? - galdetu zion ozenki tabernariari”), Javi Cillero 2 (adib.: “Kasinoaren goialdean utzi du aparkatuta trailerra, Ryder konpainiakoa, eta bertan jan dugu hanburgesa gaizki egin bat”), Harkaitz Cano 2 (adib.: “Elkarrekin jan dugu hanburgesa”), Iban Zaldua 2 (adib.: “Erdizka itzuli ditudan hanburgesei buruzko txantxa pare baten ondoren, emakumeari ea zer irakurtzen ari den galdetzeko eskatu dit mutilak”), Patxi Zubizarreta, Xabi Paya, etab.; hamburgesa 1, Ramuntxo Etxeberri (2 Baina, nolaz "Mac Doa" jatetxe bakarra zen ingurunean, behar izan ziren etsaiaren ahoan sartu, bertako hamburgesaren gustuaren jastatzeko”); hanburger 26: Berria 18 (adib.: “Berdelaren mamiarekin hanburgerrak ekoizteari ekin dio Bermeko kofradiak”), Herria (“Hanburger ta coca colak”), Joxe Austin Arrieta 3 (adib.: “Garagardoa edan eta hanburgerra jan, hantxe ni, gizonen artean gizon”), Oskar Arana 2 (adib.: “Gero, mahaian eseri eta hanburgerrak, atun-entsaladak eta griselan berotutako gaztazko sandwichak eskatu genituen”), Edorta Arana 2 (adib.: “Zapore-usainen onargarritasuna, hein batean, zabaltzen ari zaigula-eta (konforme: pizza eta hanburgerren monokultiboa praktikatzen duten hamaika horiek etengabe biderkatuz doaz aurrera), geroz eta aukera handiagoak izango ditugu elikagaiak elkarren artean konbinatzeko: postreetan mikaztasuna eta garraztasuna geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren modu berean, gozotasuna aurreko jakietan sartu da (entsaladetan, haragien horniduretan, etc.”); hamburger 2: Herria (“Aratseko 7 etatik goiti, mutxikoak emanak izanen direlarik, "Etxeko hamburger" edo "Etxeko hot dog", ogitartekoak lekuko mozkinekin eginak, gozatzen ahalko ditugu”), Itxaro Borda (“Sonda astunak noizbait eki egituratik kanpoko eremu bat joko balu, eta gertatuko dela sinesten dut, etereozko izakiak hamburgerra ausikiko duenean ez duela menturaz gure salbatzera etortzeko gogorik edukiko asma daiteke”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es hamburguesa / fr hamburger: Elhuyar: hanburgesa (Heg.); hanburger (Ipar.) / Nolaerran: hanburger, hanburges / Zehazki: hanburger / Labayru: hanburgesa / Adorez5000: hanburgesa.

Bestelakoak

Aipatua du lantaldeak, zalantzekin bigarren itzulikoetan (hamburgesa formari dagokion oharrean), eta forma hau hobetsiz x-tar osaerakoetan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua

hanburgesa
iz. Heg. Hanburgerra. Denok erori gara inoiz hanburgesa bat edo pizza zati bat jateko tentazioan.

Aztergaia: hanburgesa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-04-24
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'Hanburgokoa' adierako hamburgar 6: L. Fernandez ("Hans eta Karl Konrad eta Johann Christof hamburgarrak [XVIII. mendean] aipa daitezke batetik"), X. Mendiguren B. 5 (adib.: "Morgan iritsi ote da? -galdetu zuen hamburgarrak"); b) 'haragi txikituzko masa' adierako hanburgar 1, I. Ugarteburu ("Ilada luzeak zeuden denean, baina txandaka egiten genuen eta bat iladan zegoen bitartean besteak hanburgarrak erostera edo txixa egitera joaten ginen"); hamburgesa 1, P. Barrena ("Gogokoen duzun jatetxera ogitarteko edo hamburgesa bat jatera zoazenean, janariarekin batera doanaz konturatu al zara?"); eta hanburgesa (eta hanburgesa-txiringito) 9: X. Gereño ("James han hurbilean zegoen bar batean sartu eta bi hanburgesa eta garagardo bat eskatu zituen") Hitza/5 2 ("Makarroiak gaztakin [...] Hanburgesa = Benetazko hanburgesa"), A. Oiarbide ("ahal izango banu hanburgesa eta prestatuta saltzen dituzten janarien moda hori dekretuz debekatuko nuke"), M. Landa ("Eta geroztik, nik betiko txorizo bokatak eta hanburgesak lortu nituen"), X. Mendiguren E. ("Ongi da, baina inoiz ikusi al dituzu bi kilo hanburgesa?"), M. Zubiaga ("beisbol-txanoa eta hanburgesa gizarteratuko duen giza eredu bakarra sortzeko ahaleginetan dabiltzala"), J. Gaztelumendi ("erretiluan itsatsitako hanburgesa arrosa bi haiek"), I. Irazabalbeitia ("Hor aurreko hanburgesa-txiringitoan egiten diat lan eta aspertu alditan zulo honetara sartzen den jendeari begira egoten natzaiok"), hanburgeseria 1, J.A. Sagastizabal ("Egiten egundoko lana ematen duen hanburgeserietako saltsa").

hanburgesa 106: Deia (“eskualdeko lau artzainen gaztak eta Lezamako ekoizle baten hanburgesak egongo dira eskuragai, jai giroan ospatuko den ekitaldian”), Elhuyar 2 (adib.: “Depresioa duten pertsonetan ere maiz ikusten da elikagai jakin batzuk jateko apeta dutela, hala nola txokolatea, alkohola, izozkia, patata frijituak, hanburgesak...”), Consumer 23 (adib.: “Ez da egokia aste berean albondigak, hanburgesak, saltxitxak eta pizza, oilaskodun nuggetak, arrainezko ziriak eta Frankfurt saltxitxak ematea“, “jogurt, moldeko edo hanburgesako ogi, fruta-zuku, saltxitxa, txokolatezko gaileta eta beste hamaikatxotan”), HABE 2 (adib.: “Gaztazko bi hanburgesa, denetarik dutela”), Berria 16 (adib.: “Ez dago sentimenduak esplotatzen dituen istorio bat asmatu eta puztea bezalako publizitaterik 98 gutun arrunt -maitasunezko gutun gehienak izaten dira arruntak- liburu batean bildu eta hanburgesak bezala saltzeko”), EiTB 45 (adib.: “Dirudienez, otordu lasterra utzi eta elikadura zaintzen hasi da eta horretaz harro dagoela azpimarratu du Britneyk: "Hanburgesak utzi eta barazkiak jaten hasi naiz" , aitortu dio ContactMusic atariari”), Jakin (“Txuletak, berriro ere, luxuzko artikulua izango lirateke, jai-eguneko kontua, hanburgesak eta big beñatak hiri handietako bitxikeriak”), Argia 11 (adib.: “Hanburgesa konpletoa aipatzen badizut? Gazta urtu ugarirekin, mesedez, eta patata frijituak alboan!“), DiarioVasco 5 (adib.: “Duela bost hilabete, hanburgesa bat eta chips edo patata frijitu batzuk erosi zituen "fast food" jatetxe ospetsu batean”); hamburgesa 1, EiTB (“Gose direnak elikatzeko ezin da neurririk gabe kamioia ireki, hamburgesak banatu eta gau ilunean ihes egin" , adierazi du Nutterrek”); hanburger 252: Consumer 196 (adib.: “Laborategian hanburgerra bera aztertu dugu, ogitarteko osoa, eta ez menuaren beste osagaiak”, “Behiki hanburger guztien haragiak ezaugarri jakin bat eduki du”), Berria 55 (adib.: “Orduan, ibilgailutik jaistera behartuko zaituzte, galdeketa egingo dizute, paperak eta baimena eskatuko dizkizute... eta taco edo hanburger sorta bat erosteko adina diru eskaini arte ez zaituzte bakean utziko”, “Ohiko txistor pintxoen ordez, begetariano eta ekologikoak diren saltxitxa eta hanburger pintxo eta ogitartekoak eskaintzen zituzten”), EiTB (“Euskal Txerria markako lukainkak eta txistorrak, Euskal Oiloa kapoiak, Berrizeko txuletak, Betizu txahalkiak, Erraldetxoak (hau da, eskuz egindako hanburgerrak)...”); hamburger 4: Consumer 2 (adib.: “Fruta eta barazkietan gehien sinesten dutenak izaki, hamburger eta antzeko jatetxeetako janariekin, izoztutakoekin eta aurrez prestatutakoekin gutxien fidatzen direnak dira”), Argia 2 (adib.: “Burger Culture on Trial liburua, zeinetan kontatzen duen Greenpeace erakundeko bi kidek MacDonalds multinazionalarekin izandako epaiketa luzea, Britainia Handian izan denik luzeena, salatu zutelako nola usatzen dituen hamburger marka horrek gezurrak eta edozein maltzurkeria konpainiaren estrategia kritikatzen dutenen kontra”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hanburgesa 38: Berria (“Gorputz erdi biluziak esnearen, hanburgesen eta bertze hainbat elikagaien gainean mugituko dira, etzanda”), Aingeru Epaltza 7 (adib.: “Aste honetan, egunen batean goizik bukatzen baldin badut,hanburgesa jatera joanen gaituk elkarrekin”), Iñaki Zabaleta 4 (adib.: “Hanburgesa gurditxoak koipe errearen usaina hedatzen zuen kalean zehar”), Iñaki Mendiguren 4 (adib.: “Harryri hanburgesa bat erosi zion, eta plastikozko aulkietan eseri ziren jateko”), Pako Aristi 3 (adib.: “Alabak hanburgesa, sandwich eta plater nahasien argazkiei begiratzen die”), Joxan Elosegi 3 (adib.: “Dutxa izango zen agian, edo hanburgesak, edo egiazko ohe batean lo egitea, edota mantenuko gizonarekiko eguneroko harremana”), Lopez de Arana 2 (adib.: “Eta hanburgesa horiek? - galdetu zion ozenki tabernariari”), Javi Cillero 2 (adib.: “Kasinoaren goialdean utzi du aparkatuta trailerra, Ryder konpainiakoa, eta bertan jan dugu hanburgesa gaizki egin bat”), Harkaitz Cano 2 (adib.: “Elkarrekin jan dugu hanburgesa”), Iban Zaldua 2 (adib.: “Erdizka itzuli ditudan hanburgesei buruzko txantxa pare baten ondoren, emakumeari ea zer irakurtzen ari den galdetzeko eskatu dit mutilak”), Patxi Zubizarreta, Xabi Paya, etab.; hamburgesa 1, Ramuntxo Etxeberri (2 Baina, nolaz "Mac Doa" jatetxe bakarra zen ingurunean, behar izan ziren etsaiaren ahoan sartu, bertako hamburgesaren gustuaren jastatzeko”); hanburger 26: Berria 18 (adib.: “Berdelaren mamiarekin hanburgerrak ekoizteari ekin dio Bermeko kofradiak”), Herria (“Hanburger ta coca colak”), Joxe Austin Arrieta 3 (adib.: “Garagardoa edan eta hanburgerra jan, hantxe ni, gizonen artean gizon”), Oskar Arana 2 (adib.: “Gero, mahaian eseri eta hanburgerrak, atun-entsaladak eta griselan berotutako gaztazko sandwichak eskatu genituen”), Edorta Arana 2 (adib.: “Zapore-usainen onargarritasuna, hein batean, zabaltzen ari zaigula-eta (konforme: pizza eta hanburgerren monokultiboa praktikatzen duten hamaika horiek etengabe biderkatuz doaz aurrera), geroz eta aukera handiagoak izango ditugu elikagaiak elkarren artean konbinatzeko: postreetan mikaztasuna eta garraztasuna geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren modu berean, gozotasuna aurreko jakietan sartu da (entsaladetan, haragien horniduretan, etc.”); hamburger 2: Herria (“Aratseko 7 etatik goiti, mutxikoak emanak izanen direlarik, "Etxeko hamburger" edo "Etxeko hot dog", ogitartekoak lekuko mozkinekin eginak, gozatzen ahalko ditugu”), Itxaro Borda (“Sonda astunak noizbait eki egituratik kanpoko eremu bat joko balu, eta gertatuko dela sinesten dut, etereozko izakiak hamburgerra ausikiko duenean ez duela menturaz gure salbatzera etortzeko gogorik edukiko asma daiteke”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es hamburguesa / fr hamburger: Elhuyar: hanburgesa (Heg.); hanburger (Ipar.) / Nolaerran: hanburger, hanburges / Zehazki: hanburger / Labayru: hanburgesa / Adorez5000: hanburgesa.

Erdaretako formak

es hamburguesa / fr hamburger / en hamburger / de Hamburger.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hamburgotar : Euskalterm 1 (metodo hamburgotarra edo saldoen metodo); hamburgesa : HiztEn; hanburgesa : Euskalterm 14 (eta hanburgesera, hanburgeseria bana) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hamburgesa : HiruMila; hanburgesa : ElhHizt; hanburgesategi : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal hamburguesa / hamburger formen ordainak: HiztHand: hanburger (eta hamburguesería: hanburger jatetxea) // ElhHizt: hanburgesa (hamburguesería: hanburgesategi) // HiruMila: hamburgesa // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz: "hanburgesa".

Lantaldearen irizpideak
Ezin erabaki daiteke lantaldearen datu-irizpideen arabera

cf. hamburgesa. Bebil: ezin erabaki dezake lantaldeak, ezagun-erabilia izan arren, pasakorra izan bailiteke (eta nekez esan bailiteke gutxieneko baldintza betetzen duela; nazioartekoagoa litzateke hanburgerra).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da]

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-28) Kendu lerroa.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua. hanburgesa iz. Heg.

handi
1 adj. Ohiko tamaina, neurria, indarra edo garrantzia gainditzen duena. Anton. txiki. Gela handi batean. Hiri handietan. Harri handi batek babestua. Zuhaitz handi batetik zintzilik. Hartza haiek uste baino handixeagoa baitzen. Liburuaren zati handi bat. Zatirik handiena. Oso, izugarri handia. Euskaltzaindia bere hiztegi handia prestatzen ari zelarik. Jendetza handia bildu zen. Zuen saria handia izango da zeruetan. Agindu dioten egiteko handia. Urrats handi bat. Nahiz euri handiak izan. Ekaitz handi bat altxatu zen itsasoan. Haize handia egiten zuen. || Harresi handi-handi bat jaso zuen.
2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Eragozpen gehiago zuenez gero, ohorea ere neurri handiagoan dagokio. Besteren gaitzaz zentzatzea zuhurtzia handia da. Erokeria, itsutasun handia. Hau baino bozkario handiagorik ez dut. Kalte handiak gertatu ziren. Oker handia egingo genioke. Bekatu, huts, hoben handia. Beldur, neke, oinaze handiak igaro. Bero handia egin. Euri asko eta hotz handiak direnean. Gose handia zuten. Egarri handi batez. Pisu handiko zama. Zarata handia atereaz. Arrakasta handia izan zuen. Egoera honekin zerikusi handia duen gauza. Elkarren antz handia dute. Erantzukizun handiko eginkizuna. Hortaz, eskoletan lan handia dute, beren eginbidea betetzen badute. Alde handia dago bion artean. Neurri handi batean, haiena da merezimendua. || Alfer, lotsagabe handia. || Ez zuen hitza betetzeko gogo handi-handirik.
3 adj. (Bestelako testuinguruetan). Berri handia da hori. Egun handia gaurkoa euskaltzaleentzat. Afari handia prestatu zuen guztientzat. Ez da gauza handirik gertatu, zu kanpoan zinen bitartean. Lan handia eta bikaina egin du. Hirurehun pezeta handi kostatu zait. Jainko handia!
4 adj. Bere prestutasunagatik-edo, gizartean maila gora duena edo iritsi duena. Alexandro Handia. Balmes espainol handiak zioenez. Antzinateko gizon handiak. Idazle handia.
5 adj. Dagokion heldutasuna iritsi duena. Mutil handia egin zaizu seme zaharrena. Gizon handia. Handia egiten zarenean.
6 iz. Esaldi hanpatuetan ironiaz erabiltzen den hitza. Ik. handia(k) egin; handia(k) esan; handia(k) bota; eder1 4. Handia da, gero, niri gertatu zaidana! Handiagoak ikusi beharko dituzu oraindik, gaixo horrek!
7 iz. Handitasuna. (-en atzizkiaren eskuinean). Itsutasunaren handia!

Esaera zaharrak

Barrika hutsak azantza handiena. Beharra, eragile handi. Behekoak goikoa ezkon leidi eta txikiak handia bentzu leidi asmoz eta jakitez. Buruko handia eta jate urria. Deus ez duena, balu, emaile handi. Gaitz txikiak nau ikaratzen eta handiak nau biguntzen. Handiak handiro. Handiek nahikara, ttipiek ahalara. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?. Intxaurrak baino hotsak handiago. Ohoin handiak urkarazten ditu ttipiak. Orga txarrago, eta karranka handiago. Ur meheetan galtzen dena, ur handietan ito.

Aztergaia: handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1994-12-07
Lantaldearen proposamena: Z1:Hletra
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Lo antiguo es (h)andi: Andia es sobrenombre medieval corriente. Es también la forma más frecuente y extendida en los textos. Al Sur, no parece que aundi se documente hasta el catecismo de Cegama de 1741 (v. ASJU 1984, 5-62). En los ss. XVIII y XIX se encuentra en Cardaberaz, Lizarraga de Elcano, Echagaray, Aguirre de Asteasu, Beovide, Iturriaga, Arrue..., usado siempre junto al más frecuente andi. No hay ejs. de aundi en vizcaíno hasta Arrese Beitia, Azcue y D. Agirre, que emplean también andi, forma predominante aún en el presente siglo, contrariamente a lo que ocurre en los textos guipuzcoanos, en los que aundi es casi la única forma empleada, a partir de fines del s. XIX. Al Norte, se documenta haundi #mdash#junto a handi#mdash# ya en INav (1677); en el s. XVIII aparece en Urte y CatLan, y posteriormente en autores bajo-navarros como Bordel, Joannateguy, Barbier, J. Etchepare, Oxalde o Xalbador, que lo utilizan junto al más frecuente handi; cf. además la forma hauntu en Chourio, Goyhetche, Lapeyre y Zalduby".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)andi eta eratorriak (handitasun, handikeria, handiki, handietsi...) gehixeago dira 3.627 agerraldirekin; gehienak EB-EgAs dira (2.749 ager.); eta B 315, G 162 eta IEn 401; (h)aundi eta eratorriak (haundiagotu, haundi-mandi, haundikeria, haundikiro...) 3.274 aldiz agertu dira; batez ere G (1.410) eta EB-EgAs (1.460); B 262, IEn 142

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: (h)andi- (1.376); (h)aundi- (1.123); AB38: (h)andi- (141); (h)aundi- (15); AB50: (h)andi- (30); (h)aundi- (86).

Bestelakoak
Forma zaharra da, eta nagusia erabilera zainduetan

zaharra da handi, eta erabilera zainduetan nagusitu(xe)a.

Jatorrizko forma

handi, haundi.

Jatorrizko forma

erostetxe handiak; labe handiak; ozeano, itsasandi; trapezio baten oin(h)arri handien; uranditako arrantza, itsas zabaleko arrantza; zatitzaile komunetako handien.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: handi-mandi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: handi-handika, handi-txiki eta, hala erabakiz gero, handi-aurki .

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

haundi bigarren mailan onartzekoa da, "lgart." markarekin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P004]: [falta] (1993-02-07)

handi-aurki
adj. gip. Handiena. Sagar aleetan, handi-aurkiak, saltzeko; eta txiki-aurkiak, etxean jateko. || Meza nagusira joateko asmoa du, eta etxaldean izan ohi diren zeregin ugarietatik handi-aurkienak bukatuta utzi nahi ditu ordurako.

Aztergaia: handi-aurki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: Izt C ("Zergaitik mendi mutill gogorrakin ezin buruatu [sic] zutelako, igestu bearrean arkitu ziran Erri andi-arkietara, bide bazterretako Gaztelu portitz egin-berriai zeuden zeuden bezala lagarik"), TAg Uzt ("Meza nagusira joateko asmoa du-ta, etxealdean izan oi diran zeregin ugarietaik aundiaurkienak bukatuta utzi nai ditu ordurako"), G-azp ("Sagar-aleetan, aundi-aurkiak saltzeko eta txiki-aurkiak [o txikiteria] etxean jateko. Sukaldea garbitzeko denborarik ez daukat, eta aundi-aurkiak bakarrik kenduko ditut", "Jaun orri aundi-aurkia bakarrik erakusten diote, ez omen dizkiote problema guztiak kontatzen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

handi-aurki : EuskHizt (andi-arki 1847; aundiaurki 1937) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

aurki 4 moduko sarrera berariazko batean eskaintzea hobe litzatekeela aipatu da, "bigarren osagai gisa" erabili ohi dela ohartaraziz; baina osorik jasotzea erabaki da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

(Gip.)

handi-handika
adb. Xehetasunetan sartu gabe. Ik. handizka 2; gaingiroki.
Loturak

Aztergaia: handi-handika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2002-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

andi-andika 1, fB Ic ("Andi andika, edo salto baten legez, esango deutsut bada, kristinaubak, dotrina onetan"); aundizka 3: KIkG 2 ("Kredoa aundizka", "Jaungoikoaren aginduak aundizka"), Or QA ("Bi galdera egingo ditizut aundizka, ta bakoitzean beste binako ugari"); ez dugu aurkitu handi-handizka formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

handi-handika 3 (eta andi-andika): Anait 1970 ("Soziologi gaietan Deustun irakasle dan Olabuena jaunak azaldu eban, andi-andika, ekintza hau aurrera eroateko bidea"), UZEI ("Erromak kristautasuna ofizialki aintzakotzat aitortzean, ondorio garrantzitsuenen artean handi-handika konta daitezke, alde batetik, gizarte erromatarraren hobekuntza moral nabarmena eta, bestetik, erromatartze-maila handiagoa mendebaldeko kristautasunean"), X. Altzibar ("Handi-handika esanda, bizkaiera arkaikoa XV, XVI. eta XVII. gizaldietako testuetakoa izango litzateke eta klasikoa Mogel eta Añibarro literatur euskalki legez bizkaierea lantzen hasi ziranetikoa"); ez dugu aurkitu handi-handizka formarik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

handika : HiztEn (ik. handizka); handizka : HiztEn-LurE (bietan, 1 kopuru handietan; 2 orohar, ezaugarri edo alde nagusiak soilik kontuan harturik) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

handika : EuskHizt (ik. handizka), HiruMila (al por mayor), Lur EG/CE (al por mayor), DRA (andika: al por mayor), PMuj DVC (aundika: en grandes dosis); handi-handika : HiruMila (a grandes rasgos), DRA-PMuj DVC (andi-andika: a grandes rasgos; andi-andika saldu: vender al por mayor); andika saldu : PMuj DVC (vender al por mayor); handizka : EuskHizt (1 kopuru handietan; 2 oro har, ezaugarri edo alde nagusiak soilik kontuan harturik) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

testuetan bakan jaso den arren, ahozkoan ezaguna du lantaldeak.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

handi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

xehetasunetan sartu gabe.

handi-mandi
iz./adj. peior. Handikia, jauntxoa. Israeldarrek sinetsi zuten apaiz harroek eta gainerako handi-mandi gezurtiek ziotena.
Loturak

Aztergaia: handi-mandi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

handi-txiki
1 adj. pl. Handiak eta txikiak. Handi-txiki guztiek deiadar egiten zuten: Hosanna Daviden semea! Beren lan handi-txiki guztiak kontuz egiten.
2 iz. Neurria, tamaina. Handi-txikian gizon arrunta, gorputzez ez zen argala.

Aztergaia: handi-txiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak: kontrako adierako izenondoz osatuak (ez dira asko, ezta, dirudienez, automatikoak ere; cf. gazi-geza, gazi-gozo).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

handi sarrerari dagokion azpisarrera.

handia(k) bota
1 du ad.-lok. Gauza ikaragarria, berealdikoa edo harrigarria esan. Ala!, bota handiagoa! Handiak bota zituzten denboraldiaren hasieran, baina gero burumakur antzean ibili dira. Handiak bota zizkidaten batzuek: txibatoa nintzela, etsaiak dirua ematen zidala.
2 du ad.-lok. Hitz gogorrak, haserrezkoak esan. Handiak bota omen zituen apaizak pulpitutik. Handia bota behar nion, eta handia bota nion: "Bada, hala jokatu nahi baduzu, zeure buruaren aurka aritu beharko duzu, Gerhard, ni ez bainago prest".
handia(k) egin
du ad.-lok. Gauza ikaragarria, berealdikoa edo harrigarria egin. Handia egingo niken, ba, hik nahi dunala eta, beste gabe, ezteietara hire besotik joango banintz. Urte ederrak pasatu genituen guk han, handiak eginda.
handia(k) esan
1 du ad.-lok. Gauza ikaragarria, berealdikoa edo harrigarria esan. Handia esan dute!, mendia adinako izugarrikeria! Handiak esaten ziren: honenbeste diru kendu ziotela eta ez dakit beste horrelako zenbat albiste. Jesus, Jesus!, hik ere handiak esaten ditun!
2 du ad.-lok. pl. Hitz gogorrak, haserrezkoak esan. Handiak esan zizkion.
handiagotu, handiago/handiagotu, handiagotzen
da/du ad. Handiago bihurtu. Ik. handitu1 1. Arazoak handiagotzen. Handiagotzen zaren eran.

Aztergaia: handiagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:07 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

handiagotu, handiago(tu), handiagotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

handiagotu, handiago(tu), handiagotzen

Atzizkien araberako erabakiak

-ago-tu.

handiagotze
iz. Handiago bihurtzea. Pasaiako portuaren handiagotze lanak.

Aztergaia: handiagotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:37 1999-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu landu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)a(u)ndiagotze 6 dira, G 1, EB 5: R. Zapirain ("Etxegintzak bere aldetik, aundiagotze bat izan dute"); Gipuzkoako geografia ("Bertako trafikoa handia dela eta, dragatuaren hobekuntza eta instalazioen handiagotzea beharrezko gertatu dira"); EHAA 1988 ("Sailaren agintepideen barruan, etxeen eraikintza, haundiagotze eta hobekuntzari datxezkien akurapenak eta gainerako ihardupideak bideratzea eta egiteratzea"); BEO 1990 ("Hori, Baltzu horrek eta aipatutako dirubide-erakundeek itundutako eta antolapidetzen haundiagotze-lanen ondorioz"); Elhuyar 2 ("Eskala naturala, txikiagotze-eskalak eta handiagotze-eskalak dira hiru talde horiek", "Handiagotze ala txikiagotze hauek, erlazio konstante edo eskala batean egiten dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

handiagotze : AB38 2 (aumento, ampliación); AB50 2 (ampliación); HiztEn; Euskalterm 2 (engrandecimiento; aumento) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremukoak: haundiagotze (ampliación); AgAld hitz-bilduma; LurraldeAntol; AdminEL // Ez dugu aurkitu ap. EurItune; HezkAdmin; AdmHizt; AdmMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

handiagotze : EuskHizt (handiagotu ad.-aren aditz izena); ElhHizt (1 aumento 2 ampliación 3 Fis. aumento); HiruMila (aumento, agrandamiento); PMuj DVC (aundiagotze: aumento, agrandamiento, acrecentamiento) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

handiarazi, handiaraz, handiarazten
du ad. Handitzera behartu. Haren entzutea lau haizeetara handiarazi zuen miraria. Pilare bat eginarazi zuen, gero handiarazi zuena.

Aztergaia: handiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

handiarazi, handiaraz, handiarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

handiarazi, handiaraz, handiarazten.

handicap
1 iz. kirol. Zenbait kiroletako lehiaketa mota, lehia orekatua izan dadin, lehiakideetako batzuei zenbait oztopo edo desabantaila jartzen zaizkiena; lehia horietan ezartzen den desabantaila bera. Aurreneko lasterketan garaipena lortuta, bigarrenerako 20 segundoko handicapa jarri zieten.
2 iz. kirol. Golf jokalarien maila, zulo bakoitzerako ezarritako kolpe kopuruaren gainetik jokalari bakoitzak behar duen kolpe kopuruaren araberakoa dena. Handicapa eskuratzeko, golf eskolatik igaro behar da. Gutxieneko handicapa behar da han jokatzeko: gizonezkoetan, 18, eta emakumezkoetan, 24.

Aztergaia: handicap

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:42 1999-10-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh45 2024-05-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

handicap 2: A. Urretavizcaya ("Eta gure handicap guztiak kontuan izanda ere, geroak beldur honen kontua eskatuko digu idazteko sena dugun emakumeoi"); G. Nazabal ("Hasierako garaietako imitaziozko erlazio hori, deslotura eta abiapuntu bezala, eta arte honen praktikak berarekin daraman egitate mekanizista, luzaroan arrastatu beharko duen "handicap" bat izango dira"); handikap 1: Osabide Hezkuntza 1989 ("Hasera batez eraikuntza berezirik ez izateak suposatzen zuen handikap hura abantaila bilakatu da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

handicap : HiztEn (1 Kir. talde edo partaide batek besteari, garaipenerako aukerak berdindu asmoz, denbora-, distantzia-, pisu- nahiz tanto-abantaila uzten dioneko txapelketa, dema edo lasterketa 2 Hed. talde nahiz partailde baten desabantaila 3 Hed. eragozpena); LurE (Med. ohizko zereginetan gai direnen ondoan gaitasunik ez duena; Kirol. zenbait kideri irabazteko aukerak berdintzearren ezartzen zaizkien eragozpenak; zaldi lasterketetan eta golf jokoan ematen den aldea besteak beste); handikap : DFrec 1 ("ezpairik gabe handikap handia zipitzik ere gustatu ez zaigunontzat"); ez dugu aurkitu ap. AB38; AB50; Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. EEgunk: handicap h. traba, oztopo,eragozpen...

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

handicap : ElhHizt (1 handicap (proba-mota) 2 Hed. handicap); EskolaHE (Med. eritasun fisikoa; adimen kaltea; Kirol. irabazteko aukerak berdintzearren, ezarri ohi den eragozpena: zaldi lasterketetan, golf jokoan). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

LB 40 (Argia 9, Berria 7, Deia 3, EiTB 5, Elhuyar 1, Elkar 2, Euskaltzaindia 2, Laneki 4, UEU 7); ETC: 122

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: handicap 1 iz. (Kir.) [proba mota] handicap; 2 iz. (hed.) handicap handicap handia dute gainditzeko: tienen que superar un gran handicap / Adorez: handicap: iz. handicap / Labayru: handicap 1 iz. hándicap. 2 iz. Kirol. hándicap / NolaErran: handikap / Euskalterm: handicap, handicap mugatu (Kirol.).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "handicap h. traba, oztopo, eragozpen...".

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bebil.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, baina kirolaren eremukoa bakarrik.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

kirol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A108]: "ez dut beharrezkotzat jotzen" (2006-12-14)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: barne eragozpen bezala erabili dut eta oztopo kanpo eragozpen gisa; ez dut uste sinonimoak direnik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): "F" marka daramaten gainerakoekin batera ikusiko da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-28) Kendu lerroa (ez da oraingoz aipatuko, eta erabili nahi duenak jakingo du nola erabili).

handidura
iz. g. er. Handitsua, hantura.

Aztergaia: handidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

handitsua, hantura.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-07-10)

handientza
iz. g. er. Maiestatea. Jainkoaren handientzaren aitzinean.

Aztergaia: handientza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

maiestatea.

handiespen
iz. g. er. Handiustea, harrotasuna.

Aztergaia: handiespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

handieste
iz. g. er. Goraipatzea. Buruzagi sionista horrek izan zuen zerikusi handia handieste horretan, "hebreera mintzatuaren aita" deitu baitzion Ben Yehudari 1919an.

Aztergaia: handieste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

handietsi, handiets, handiesten
du ad. Goraipatu. Handiesten du ene bihotzak Jauna. Bere burua handietsiz. Paganoen gizalegeak handiesten eta judu-kristauenak gaitzesten dituzten bertuteak.

Aztergaia: handietsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

handietsi, handiets, handiesten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

handietsi, handiets, handiesten.

handigai
adj. g. er. Pertsonez edo abereez mintzatuz, asko handituko edo haziko dela ematen duena. Inazio handigaia da; asko haziko zaizu.

Aztergaia: handigai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan aundigai : Gte Erd, "Ganau hau aundigaia dator".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

handigai : EuskHizt (1967), HiruMila (propenso/a a crecer), ElhHizt (propenso a crecer), EskolaHE, Casve EF (handigei: de belle vue), Lh DBF (eta handigei: de belle vue), DRA (eta andigai, handigei: propenso a crecer; aundigai, aundigei: persona o animal que presenta síntomas de crecer mucho), PMuj DVC (andigai: 1 crecedero, propenso a crecer; 2 joven de brillante porvenir; aundi-gai: que promete crecer mucho); andigaitasun : PMuj DVC (propensión a crecer) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: '(G.N.Z.) gainera genezake aski erabilia delako (O.E.H.)'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

handigarri
1 adj./iz. Handitzen duena. Bekatuaren zertzelada handigarriak.
2 adj./iz. hizkl. Atzizkiez mintzatuz, dagokion hitzaren esanahia areagotzen duena. Euskal atzizki handigarriak. Astotzarastoren handigarria da.

Aztergaia: handigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z2:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
handigura
1 adj. Handinahia. Handigura zen, dirudun gehienak bezala.
2 iz. Handinahia, handinahikeria. Uxa ezazu ene bihotzetik handigura eta lurreko ondasun gezurrezkoen guraria. Handigurari darraizkion bekatuak.

Aztergaia: handigura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A108]: "handigurako iz. (edo izond.) ere bai (handigura duen pertsona), cf. handinahiko, handiusteko..." (2006-12-14)

handik
1 adb. Toki hartatik. Handik etorri zirenak. Han ereina eta handik banatua. Handik hurbil zegoen iturrira. || Limosna egiteaz eta handik sortzen den probetxuaz.
2 adb. Une hartatik. Handik bi urtera itzuli zen. Handik laster Egiptorantz jaitsi ziren. Handik berehala, lehen esan bezala, etsaiek kontraerasoa hasi zuten.
Loturak

Esaera zaharrak

Elurra, bere aroan asegarri; handik kanpoan, gosegarri.

Aztergaia: handik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

han sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

toki edo une hartatik.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "handik aurrera / handik atzera ez zuen aurrerapenik egin" (2006-07-06)

handik aitzina
Handik aurrera. Ez zuela handik aitzina arnorik edan behar.

Aztergaia: handik aitzina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HANDIK AITZINA (Añ (AN); a. atxina Añ (V)), H. AITZINAT (Dv). a) A partir de entonces, de allí en adelante. "(De allí) adelante" Añ. Fermuki deliberatzea handik aitzina hobekiago bizizteko. Mat 308. Etzuela handik aitzina arnorik edan behar. Ax 406 (V 264). Hala ioanen tzare nordestean handik aitziñat. INav 20. Bildu ziran [...] andik aitzin-abrera egin behar zutenaren berri ta konseju argandik arzera. Mb IArg I 222. Hantik aitzina bizi izan direlarik ustian deuserez falta elereikiela. Egiat 231. Andik alzína zebila Pilatos libratu-náies bera. LE Io 19, 12 (Lç handik harat). --Eta animak egonen dire Zeruan, eta Infernuan gorputzik gabe? --Azken juizioko eguneraño bai Yauna, baño andik aitziña anima, eta gorputz uniturik. CatB 74. Handik aintzian ere lan bera izatu zuten. Jnn SBi 69. Gauza guziak, ordutik, mudatuak dire [...]. Horra handik aintzinat gizon bekatorosaren zortea. Lap 133s (V 62). Ontsa joan zen hori, behin eta bietan eta handik aintzina. Larre ArtzainE 179 b) "Handik aitzinat, [...] de ce lieu en avant" Dv. Hots emazie bertan / ürüñeko hiriala, / eta hantik aitzina / gero Saragozera. Xarlem 568.

adib: [s.u. aitzin] aitzina adb. Aurrera. Handik aitzina. Aitzina iraganez gero.

handik aitzina 4: Berria 2 (“Goizean goizetik hasiko da festa. 10:00etan irekiko dute ibilbidea, eta musika nagusituko da handik aitzina”), Argia (“Handik aitzina, etxean”), Erlea (“Handik aitzina, Maddik izan ezik, bertze inork ez zuen tutik susmatu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

handik aitzina 120: Herria 2 (“1916 an sortua zen Etcheverry apeza, Azkaraten, baina uhartiar bilakatzeko geroxago ikasle gazte zen denboran, eta semenarioan handik aitzina”), Berria (“Handik aitzina Stade hasi zen nagusitzen, eta paristarrak 0-14 aitzinatu ziren oren erdirako”), Joan Mari Irigoien 104 (“Eta ura, handik aitzina, harrizko kanal batek bideratzen zuen etxe aitzineko jardineko iturriraino lehenik, agerian, eta errotako urtegiraino gero, ezkutuan”), Aingeru Epaltza 6 (“Egun hartan irabazi zuen aitatxik bere izengoitia: handik aitzina, Migel Antsa gabe, Migel Mailu izanen zen toki orotan eta jende ororendako”), Xabier Montoia 2 (“Handik aitzina, erne baino erneago ibili zen aita”), Michel Oronoz (“Hameka urtez Urruñan berean jokatu ziren, gero hamabiez Saran, 1854etik 1876era, handik aitzina Eskual Herriko leku desberdinetan ospatu ziren holako egunak, Nafarroan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban”), Eneko Bidegain (“Beti ere, iraun zuen, ez baitzen guti Handik aitzina gertatuko zen guziari ere tinko atxiki behar zion, ez zuen bere burua hiltzera utzi behar”), Jokin Urain (“Frantziako Poliziak sarekada jendetsuak burutu zituen handik aitzina, atxilotu batzuk polizia espainiarraren esku jarri zituen, beste zenbait deportatu edo kartzelatu”), Jose Angel irigaray (“Handik aitzina, tarteka elkar gurutzatzean karrikan, agurtu baino ez, baina begiek behintzat elkar topatzen zuten”), Aurelia Arkotxa (“Handik aitzina, gauzak aldatu ziren, eskolan berriz mintzatzen ahal izan ginen nahi genuen bezala eta gainera, ezin sinetsia!, hizkuntzaren erakusten hasi ziren”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da hemendik aitzina arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa han sarreran.

handik aurrera
Une hartatik aurrera. Ik. aurrerantzean. Handik aurrera egunero ikusi zuen. || Handik aurrerako denborak laster joan ziren Inaziorentzat.

Aztergaia: handik aurrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HANDIK AURRERA (Añ (V, G)). a) "(De) allí adelante" Añ. Eta andik aurrera aren serbitzuan bizitzeko. Ber Trat 40r. Andik aurrera ezin beinere berriz il zeitean [Kristo]. OA 36. Andik aurrera geiago eta geiago bear zan bezela amatzeko. Lar SAgust 15. Bildu ziran [...] andik aitzin-abrera egin behar zutenaren berri ta konseju argandik arzera. Mb IArg I 222. Andik aurrera Isidro geiago estimatu izan zuen. Cb Eg III 335. Aitutzen zaio bizilagunaganako ongi nai, eta amorioa: eta andik aurrera edozeñ gauzak erretzen du. AA I 575. Ta bautismuan artu ebeen ontasunagaz [...] gorde deutsuz Jaungoikuak sei zazpi urtera artian [...]. Ta andi aurrera bere seguru gagoz, Jaungoikuak galdu ez ditubana. fB Ic I 311. Naturaleza argalak [...] agertuten ditu bere okertasunak [...], sarri bost urtekuetan bere [...], andik aurrera geitubaz dua peligruba. JJMg BasEsc 200. Andik aurrera jarraitu eutsan bizitza guztiz on bati. Ur MarIl 83. Andik aurrera are obetoago serbitzeko. Lard 35. Kontentu biziko naiz / andikan aurrera. Bil 140. Andik aurrera gazte aiei sarrera ukatzea iritxi zuen. Aran SIgn 51. (s. XX). Galerazi zezaiola alabari andikan aurrera arkaitzera joatea. Goñi 42. Labetan puntuan kazkarabarra eta andik aurrera gelditu da txuri txuri. Iraola 119. Andik aurrera Juan Andresen albiste gutxi izaten zuten. Ag G 120. Irabaz bidea bukatu da. Andik aurrera ez dago besterik. ArgiDL 123. Bi kolpe eman dizkat / ukabillaz dale, / andik aurrera etzan / okasiyo-zale. Tx B II 164. Egun atan min gitxiago euki eban buruan, bijaramonian bapez, ta andik aurrera eztau susmau burukomiñaren azterrenik be. Kk Ab II 19. Andik aurrera sarri atera oi ziren alkarrekin Piarres eta Engrazi. Etxde JJ 88. Alaba besoetakoari handik aurrera berak irakatsiko ziola. Mde HaurB 28. Andik aurrera ez ei'eban erabilli panparreriarik. SM Zirik 39. Handik aurrera doble irabaziko genuela esanaz. Arti Ipuin 23. Eta andik aurrera aita, bera baiño obeto zaindu eban. And AUzta 39. Andik aurrera ni egunero ibilli nintzan Erdoziarekin. Salav 40 (97 andikan aurrera). Handik aurrera, Jesus askatu nahian zebilen Pilato. IBk Io 19, 12 (Lç handik harat). Andik aurrera, iñoiz tentatu izan genduan, da etzuan aditu ere egin nai izaten. JAzpiroz 44. Andik aurrera ez zan beste izenik. Gerrika 47. Gaur-ek daramalako, nolazpait, azentu-gailurra, handik aurrera esaldia malda behera bezala doalarik. MEIG VI 152. v. tbn. JanEd I 33. AB AmaE 297. Arr May 53. Goñi 13. Inza Azalp 66. Or Eus 383. SMitx Aranz 78. JAIraz Bizia 41 (125 andikan aurrera). Anab Poli 104. Txill Let 28. Alzola Atalak 43. NEtx LBB 50. Uzt Sas 349. Berron Kijote 188. Andikan aurrera: Bv AsL 131. b) A partir de allí, más allá. Bereala sartzen da [ibaia] zulo batean, eta andik aurrera bide-alditxo bat lurraren azpian dijoala igarorik, irteten da iru puskatan. Izt C 111. Zuzen juan giñaden / andikan aurrera, / Arantzazu deritzan / komentu zarrera. PE 111. Lekunberrira bitarte kosta zitzaigun pixka bat, bañan andikan aurrera, nola baitzan zelai xamarra, oso ederki joan giñan. Salav 48. Hor, bestetan baino areago, oinarri hutsetan gelditu behar, handik aurrera urratsik egin gabe. MIH 114

def: handik hara adb. Handik aurrera. Handik hara Kanboraino, bidea berdin isil, bazterra berdin geldi, zerua berdin eder. Euskaldunen artera pasatzeko baimena eskatu nuen, eta oiartzuarrekin egon nintzen handik hara || adib.: handik 2 adb. Une hartatik. Handik bi urtera itzuli zen. Handik laster Egiptorantz jaitsi ziren. Handik aurrera egunero ikusi zuen.

handik aurrera 526: Aizu 6, Deia 11, Elhuyar 24, Elkar 2, Consumer 11, HABE 11, Berria 260, EiTB 42, Euskaltzaindia 3, Eusko Legebiltzarra, Jakin 16, Karmel 2, Argia 69, Laneki 5, Erlea 9, DiarioVasco 54.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

handik aurrera 563: Berria 104, Joan Mari Irigoien 43, Joxemari Iturralde 20, Karlos Zabala 14, Asisko Frantzizko, Hasier Etxeberria 11, Jose Morales 7, Karlso Zabala 7, Felipe Juaristi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa hemendik aurrera bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa han sarreran.

handik edo hemendik
adb. Leku batetik edo bestetik, lekuren batetik; moduren batean, era batera edo bestera. Ik. nondik edo handik. Uste dut, handik edo hemendik, azalduko dela. Baina nik, handik edo hemendik, haren izena eta abizena jakin nahi nituen. Egunero eta orduero, handik edo hemendik, honekin edo harekin, beti zerbait ikasteko bidean.

Aztergaia: handik edo hemendik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HANDIK EDO HEMENDIK De aquí o de allí; de alguna manera, por algún medio. "Andikan edo emendikan edo ortikan orrek egin bear du [= 'de una forma u otra'] (AN-5vill)" Gte Erd 124. Erria Holofernesi emateko asmoan zeuden erriko berak ere, bitarte artan andik edo emendik arzen ezpazuten zerbait lagunz. Mb IArg I 368. Seguratuko dute len zutena ta andik edo emendik bilduko dute gañez zerbait. Mb IArg II 345. Handik edo hemendik, nolazpeit oraino harrotuko dituela ohoin-kafiak. HU Aurp 92. Holako Eskualdunen haurrek, handik edo hemendik, ebaska, bildu hitz bakarrak laster ahantziak. Ib. 203. Andik edo emendik zarataren bat ote zalakoan. Ag G 158. Toki oetara goazenean, baderizkiogu, andik edo emendik Pernandoren itzala sortuko zaigula. Etxeg in Muj PAm 20. Egunero eta orduero andik edo emendik, unekin edo arekin beti zerbeiten ikasteko bidetan. FIr 157. Horra nun goiz batez Elizalde mugazainak handik edo hemendik zilatzen duen Mazondo ondoko gauean zerbeit kontrabanda baliosekin irgaitekoa dela. Zerb Azk 102. Gutxitxo artzen dituenian konsegiduko dabie andik edo emendik, naiz da tranpa ta abar, euren asmua betetzia. SM Zirik 23. Emanak ditut erlojeru zenbaitzueri erloju aren señale guztiak. Uste dut andik edo emendik azalduko dala. Izeta DirG 89. Bañan nik, andik edo emendik, aren izena eta apelidoa jakin nai nituan. Alkain 98. Andik edo emendik bazekiten noiz organizatu. Albeniz 272. Erremediorik ez badakarte handik edo hemendik. MEIG V 132

handik edo hemendik 37: Deia, Elhuyar, Elkar 2, Consumer 2, Berria 9, EiTB 7, Jakin, Karmel, Argia 12, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

handik edo hemendik 36: Berria 6, Herria 2, Joan Mari Irigoien 5, Daniel Landart 3, Hasier Etxeberria 2, Iñaki Segurola, Imanol Zurutuza, Karlos Zabala, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Joan Mari Irigoien, Txiliku, Migel Angel Mintegi, Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur, Xabier Etxabe, Filosofia apaingelan, Patxi Zubizarreta, Ramon Saizarbitoria, Menane Oxandabaratz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta jasotzekoa azpisarrera gisa, han eta hemen eta han-hemen formak bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa han sarreran.

handik eta hemendik
adb. Leku batetik eta bestetik, leku guztietatik. Handik eta hemendik hogeita hamabi mila gerrari bildu zituen. Tiro hotsa, handik eta hemendik.

Aztergaia: handik eta hemendik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HANDIK ETA HEMENDIK (H). Por aquí y por allí, de aquí y de allí, de todas partes; de un modo u otro. Aditzen zituen andik eta emendik deitzen zioten amarren otsak. Mb IArg II 343. Orok maite zutelakotz, handik eta hemendik asko puxka ukhaiten zuen. Laph 72. Beneditano batzu igorri dituela; bat edo biga Bastidako hoitarik eta bertze zenbeit handik eta hemendik bertze etxe batzuetarik. HU Zez 101. Aditu baitzituzten handik eta hemendik xixtu batzu saminak. JE Bur 25. "Eta orai bezala arauz?" erranen deitade, ozen ozena, hantik eta hebentik. Const 15. Handik eta hemendik hogoita hamabi mila gerlari bildu zituen. Zerb IxtS 46. Euskalerri zarrak abestu izan dizun poema dezu, nik orain andik eta emendik osatua. SMitx Aranz 5. Andriak eldu dire / andik eta emendik (AN-5vill). Balad 100. Andik eta emendik jasoten zituen zerzelada ta zeetasunak. Erkiag BatB 104. Tirotsa andik eta emendik. Ib. 184. Neurriak artzen ari naiz, andik eta emendik ezaupideak sortzen. NEtx LBB 81. Handik eta hemendik bildu kopia batzuetarik. Larre in Xa Odol 29. Gau guztian ez zan eten zartadie andik eta emetik. Gerrika 73. Milla konpromiso sortzen zaizkio andik eta emendik. Insausti 9. Hizkuntza bat ez dela handik eta hemendik bildurikako gai pila. MIH 194

handik eta hemendik 133: Aizu, Deia 4, Elkar, Consumer 4, Berria 61, EiTB 8, Euskaltzaindia, Jakin 4, Karmel 7, Argia 33, Erlea 2, DiarioVasco 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

handik eta hemendik 80: Herria, Berria, Joan Mari Irigoien, Asisko Frantzizko, Pello Zabala, Agustin Otsoa, Fernando Morillo, Pello Salaburu, Migel Angel Mintegi, Bernardo Atxaga, Lutxo Egia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta jasotzekoa azpisarrera gisa han eta hemen eta han-hemen formak bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa han sarreran.

handik gutxira
adb. Handik denbora gutxira. 1172an etxeratu, eta handik gutxira hil zen, 1173an. Errepikatu gezur bat mila aldiz, eta handik gutxira egia bihurtuko da.
handik hara
adb. Handik aurrera. Handik hara Kanboraino, bidea berdin isil, bazterra berdin geldi, zerua berdin eder. Euskaldunen artera pasatzeko baimena eskatu nuen, eta oiartzuarrekin egon nintzen handik hara.

Aztergaia: handik hara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

tradizioan erabiliena handik harat -t-duna den arren, -ra atzizki erregular-hobetsia duena proposatzen da euskara baturako, arrazoiongatik: a) -rat formakoa hobetsiz gero, mugatu egingo litzaioke de facto erabileremua (ghetto-ra kondenatzen ez bada ere); b) batasun morfologikoaren "bidesaria ordaintzea" dagokie honelakoei; c) aski ezagun-erabilia da gaur HMan ere, "1952tik hara" gisako eraikuntzak paralelo lagungarri dituela.

handik hona
Harrezkero. Handik hona denbora asko pasatu da.

Aztergaia: handik hona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

handik laster
adb. Une hartatik laster. Handik laster etorri zitzaien zigorra. Handik laster hegazkina pausatu zen Parisko aireportuan.

Aztergaia: handik laster

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HANDIK LASTER (V-arr-gip, B, BN-arb ap. Gte Erd 144; Añ, Dv). Al poco tiempo de ello. "(De allí a) poco, andik laster" Añ. "Bientôt après, ou tout proche de ce lieu-là" Dv. Handik laster ethorriko dira irri ixilak. SP Phil 289. Gogortu zen eta sentimendurik gabe jarri zen Jesu-Kristoren bozarentzat, eta handik laster joan zen bere buruaren urkhatzera. CatLav 258 (V 130). Baldiñ handik lauster berriz lotzen bazaizko. He Gudu 124. Bekatu txiki ariñak bein eragitea, andik laster andiak eragiteko. Mb IArg I 215. Bera S. Luisekin joan zan. Andik laster laugarren milagroa. Cb Just 69. Bilduak ziren dizipuluek ikhusten dute Salbatzaillea; handik laster Thomasek ere ikhusten du. Lg II 291. Andi laster pekatura biurtuten. Mg CO 262 (CC 206 andik laster). Andi laster [...] joan zan bere lengusu Santa Isabel bisitatzera. Gco I 458. Asi zan damu andi batekin negar egiten. Andik laster an zan beste urlia. AA III 424. Orain ezkotuten ditut neure malkuakaz Jesusen oñak, eta andik laster idigiten deutsdaz bere zaurijak pekatu barrijakaz. Ur MarIl 48. Handik laster saldu zen haren yauregia. Hb Esk 119. Andik laster Isabelek semea egin zuen. Lard 364. Andikan laster Klara aldatu zuan bere gidariak moja-etxe artatik. Bv AsL 94 (96 andik laster). Urten zan andik laster goizeko izarra. AB AmaE 346. Handik laster, Dioklezien joan zen bera iruzkirako eskualdetarat. Jnn SBi 129. Erdi hilik eroan zien Roussel Oloronerat; eta hantik laster hil izan zen. Ip Hil 125. Ara non dijoakion andik laster senargaia Luisari bere esku mardularen eske. Ag G 300. Biarnorat joaitea galdatu zuen handik laster. Barb Sup 4. Su-ondora urreratu zan. Andik laster [...], senarrari begiratu eutson. Altuna 93. Andikan laister jarri zituzten / eskola erderazkuak. Tx B II 169. Andik laister entzun genun berriro aren mintzo dardarakorra. Or Mi 146. Behin emazte bat, gazterik ezkondu zena, handik laster alargundu. Lf Murtuts 40. Doi-doi lortu eben ardandegi artan sartzea [...]. Baiña andik laster atara zituen. Erkiag Arran 50. Opizialak ontzira-bidea artu zuan. Andik laister guztiak bilduta zeuden. Anab Poli 56. Andi laster [...] Gazteizko obispo jaunak [...] eskubidea emon eutsien. Akes Ipiñ 16. Bera ere atsegabeak jana, handik laster behar zuen Erroman hil. Ardoy SFran 56. Pakok andik laster amandreari idatzi al izan zion. NEtx LBB 46. Handikan laster jakin ginuen zaukan gaitzaren berria. Xa Odol 143. Eldu zitzaion rabelaren soiñua; eta andik laster soiñu-jolea bera. Berron Kijote 126. Andik laster asi ziran illetak arratsaldetik, zorionez da bide onez. Gerrika 144. Ardien moxteko eguna ere beste karia bat zen handik laster. Larre ArtzainE 134. Andik laister eskola utzi nuan nik. Insausti 77. b) Cerca de allí. Andik laster zegoan trabena batera eldu ziran. Urruz Urz 16

adib: [s.u. han] handik 2 adb. Une hartatik. Handik bi urtera itzuli zen. Handik laster Egiptorantz jaitsi ziren. Handik aurrera egunero ikusi zuen.

handik laster 47: Deia (“ETB sortu eta handik laster”), Berria 18 (“Handik laster, Lyndon Johnsonek hartu zuen Kennedyren ondorengotza eta agindua eman zuen armada amerikarren saldo bat hedarazteko berehala Vietnamen barrena”), EiTB (“Handik laster Alizia gerturatzen zaio”), Jakin 4 (“Leopoldo Zugaza Bizkaiko Aurrezki Kutxako Kulturako arduradun egin zuten handik laster, eta berak babestu zituen gure argitalpenak”), Karmel 2 (“Baina handik laster kale-kalean atxilotu eben”), Argia 11 (“handik laster itsasgora datorrela”), Erlea 5 (“Eta handik laster, lizeoko etsaminek gisa batez gorpuztu zidaten hobetzera nindoalako inpresioa”), DiarioVasco 5 (“Handik laster berriro ere txapa, Titinek, eta epaileak, noski, falta eman zion”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

handik laster 163: Herria 23, Berria 9, Elena Touyarou 13, Itxaro Borda 20, Asisko Frantzizko 11, Eneko Bidegain 7, Urtzi Urrutikoetxea 5, Fernando Rey 5, Michel Oronoz 4, Elizen arteko Biblia 3, Xabier Olarra, Xipri Arbelbide, Lopez de Arana, Ana Urkiza…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, eta aski da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa han sarreran.

handik lasterrera
adb. Handik laster. Baina handiagorik ikustea gertatu zitzaigun handik lasterrera.

Aztergaia: handik lasterrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HANDIK LASTERRERA Al poco tiempo de ello. Baiña, andik lasterrera, poz-ikara bat izan eban Txinpasek kolkoan. Bilbao IpuiB 80. Sartu ei zan ate batetik eta andik lasterrera an azaldu ei zan eskuetan kanoniguaren soñekuak zituala. SM Zirik 90. Gorri-gorri jarri zan beingoan mutikoa, baiña andik lasterrera zuri-berde aldatu yakan arpegiko narrua. Erkiag BatB 62. Baiña aundiagorik ikustea gertau jakun andik laisterrera. Alzola Atalak 66 (42 andik lasterrera). Andik lasterrera Permiñ Eizagirre, gure tenientea, etorri zitzaigun. AZink 78. Eta andik lasterrera, badator bat lista bat eskuen dabela. Gerrika 91. v. tbn. Zendoia 87

handik lasterrera 17: Deia, Elhuyar, Elkar 2, Berria 3, Jakin 3, Karmel 2, Argia 3, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

handik lasterrera 30: Berria 6, Edorta Jimenez 14, Koldo Zuazo 4, Agustin Otsoa 3, Xabier Mendiguren Elizegi, Pedro Alberdi, Lutxo Egia, Anton Garikano 2, Pako Aristi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta laster 6 adierako bigarren azpiadieran jaso liteke adibide gisa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da, eta jasotzekoa handik lasterrera forman

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa laster 6 sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa laster sarreran.

handikari
adj. Handizalea. Aberatsak ez lausenga; ez izan handikari.

Aztergaia: handikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'handizalea'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

handizalea.

handikeria
1 iz. Handitasun gaitzesgarria; handiustea. Aberastasunak eta handikeria ukatzen ditu. Handikeriagatik dira beti gerrak. Lur honetako handikeria ustelak. Beren indarraren handikeria erakusteko. Handikeriazko egarri horrek ez du aserik.
2 iz. Handitasun gaitzesgarria nabarmentzen duen egitea. Handikeriak handikietan ondo daude, baina ezer ez duen batengan barre eragiten dute. Aurreko urteetako handikeria gehienak baztertuak izan dira.

Esaera zaharrak

Gutxietsak handikeria, sor dezakek bekaizkeria. Handikeria, lilitzen bada ere, ez da bihitzen.

Aztergaia: handikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
handiki1
1 iz. Bere ondasunengatik edo aberastasunengatik, aginte, ahalbide edo itzal berezia duen pertsona. Etxe, soro eta baso asko dituen handikia. Dukea edo horrelako handikiren bat dela esan didate. Poeten laguntzaile eta ongile ziren handikiak. Handiki baten lorategia bezain ongi apaindua. Handikien mahaietarako. Oihenart jaiotzaz ez bazen handiki, ezkontzaz bihurtu zen. Handiki ametsak.
2 adj. Bere ondasunen edo aberastasunengatik, aginte, ahalbide edo itzal berezia duena. Bidera atera zenean, agertu zitzaion aurrera gizaseme handiki bat.
handiki2
1 adb. g. er. Handiro, handikiro. Garaipena handiki ospatzeko. Handiari handiki.
2 adb. zah. Handizki.
3 adb. zah. Eskuarki.
handikiro
adb. Handiro, handiki; hotsandiz, arrandia handiz. Handikiro ospatu zuten gertakizuna. Asisko herria plazan bilarazi ondoren, katedralean sartu zen handikiro, berekin eramandako anaia asko lagun zituela. Altxatu eta burua makurtu zuen, handikiro.

Aztergaia: handikiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:15 1999-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

handikitu, handiki/handikitu, handikitzen
da/du ad. g. er. Handiki bihurtu. Gure arrantzaleek lan, bizitzeko lain egiten dute, ez handikitzeko.

Aztergaia: handikitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

handiki(tu), handikitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

handiki bihurtu.

handikor
adj. g. er. Handituz doana. Eliza zaharreko ezkila handien hots handikorrak esnatu gaitu.

Aztergaia: handikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

handikor (eta aundi-) 2, 'handizalea': Hb Egia: "Konfuzius handikorra zen; errege eta aberatsak nahi zituen bere lagun"; Etxba Eib: "Beti da aundikorra aundiki ondoren, naiz barre eraiñ jendiari".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aundikor 1, 'handituz doana': J.M. Olaizola Itzaldiak 1928: "Goizean-goiztik gure eliza zarreko eskilla aundien ots aundikorrak esnatu ta jayaren oroitzak laster gure biotza eztiki gozatzen zuban".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

handikor : Casve EF (altier), Lh DBF (altier), DRA (propenso a crecer y a grandezas), aundikor (adulador, en el mismo sentido de aundiki), PMuj DVC (andikor: 1 crecedero, propenso a crecer; 2 megalómano, propenso a grandezas; 3 altanero, altivo, etab.; aundikor: adulador, amigo de los grandes) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

handituz doana.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eliza zaharreko ezkila handien hots handikorrak esnatu gaitu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-04): kendu egin da.

handikote
adj. Aski handia. Mutil handikotea zen, tankera kankailu samarrekoa.

Aztergaia: handikote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: handikote edo handiskote / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: handikote edo handiskote / ElhHizt: + / EskolaHE: handikote edo handiskote.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

gaur, eta lantaldearen ustez, -s- gabea hedatu-nagusitu da, testuetako froga argirik ez izan arren.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kote.

handinahi
1 adj. Handitasun irrika bizia duena. Ik. handigura; handinahiko; handizale. Begira zure bihotza, zein on eta handinahia den. Han harroa, handinahia, oinpean erabilia izango da. Bizi zaitezte elkar ongi hartuz; ez izan handinahi, apalen mailako baizik.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Eleberriaren egitura handinahia.
3 iz. Handitasun irrika bizia, gehienetan gaitzesgarria. Ik. goranahi; handinahikeria. Mundutarren handinahi harroa eta erokeria. Diruak eta handinahiak okertu zuten. Handinahiak ere agintea eta aipua besterik zer nahi du?

Aztergaia: handinahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "handi-nahi / handi-nahikeria / handi-nahiko / handi-nahitasun idatziko nituzke nik honezkero hamaikatan aipatu ditudan arrazoiengatik" (1995-06-29)

handinahikeria
iz. Handinahia. Handinahikeria eta harropuzkeria zapaldu eta itxurakeriaren iruzurra baztertu.

Aztergaia: handinahikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
handinahiko
1 adj. Handinahia. Hainbeste lagun-galtzaile, hainbeste handinahiko, hainbeste lapur.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Euskalduna hitz gutxikoa duzue, isila, barrenkoia; eta zenbait doinu zabal, handinahiko ez dagozkio ongi.

Aztergaia: handinahiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

handinahitasun
iz. Handinahia. Militarraren harrokeria eta, era berean, izua; haren handinahitasun itxurak eta, era berean, historiaren epaiarekiko beldurra.

Aztergaia: handinahitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
handios
adj. Ipar. Harroa, handiustez betea. Halakoak dira handiosak, beren burua besteak baino gorago ekarri nahi dutenak.

Aztergaia: handios

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:28 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

handios (eta haundi- 1) 4: Egiat 3, adib.: "Handiosak dirade mendikatzen, flakiak gordatzen"; Mde Pr: "lizun, hipokrita, haundios, buru arin eta bihotz gogorreko zen Gabrielaren aiurriak..."; eta OEH argitaratuan, gainera: AR ("Gizon bere buriak maite tuzten batzu, abarizios, handios, eta urgulutsu batzu"), Prop 1901 ap. DRA ("Gizon eder bat zen, bere bizar belz handiarekin: itxuraz oso eta handiosa"); eta hor berean handiostarzun 3: AR 2 ("Ezi umilitate egiazko bat, ziozu ber Seindu horrek, anitzez baliosago dela, eta anitzez segurago, ezinez aizez, eta urguluz betherik den handiostarzun bat", "Apostoliak berheziki handiostarzunari, eta urguliari emaiten diela fediaren kontre diren seindimendu ororen ogena"); GH 1933 ap. DRA ("Erretor xehe-lañoak bazituen, bizkitartean, bere handiostarzunak"); handius 3: Mst: "Etzitiala arren handius izan jakitez, batezere: bena lotsa ükhen ezazü lehenago eman izan zaizün ezagütziaz"; Etch 2, adib.: "Maitiaren gana zuazanin amorioz, / Bere florian bada ez izan lanjerus, / Neskatilak beitira ordain handius, / Bena gogatzen dira lüzin inganioz"; handiusgoa 1: Const: "Bere handiusgua ororen gatik, ez dük hori ere üdüri-erazi nahi lükian bezain hürrün latian heltzen".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

handios 2: X. Kintana: "Metalak, meatzak ez dira bide horretatik ibilliak; errezago izanaz gogorturik datzaz beren itxuratasun handiosean"; J. Garzia: "erromatar zirko izandako hark megafono erraldoi baten gisa zeruratzen zuen musika handiosaren eraginik"; handius 1: J.L. Davant: "Lanetik bizi dena ez baita handius"; handioso EB 5 ager., J.C. Alonso: "Jesusen garaikideek Jainko transzendente (...) eta jainko handioso baten irudia zuten'"; E. Garmendia: "Afrika ertalde-ekialdeko Ruwenzori mendilerro handiosoak tektonikoki eginak dira"; G. Nazabal: "deus ez handioso eta goitiarragorik, ostera, zure askatasun zahar, historiko eta santua baino, o euskaldunon lurra!"; A. Otxoa: "ate handi batetarantz seinalatu zuen, keinu handiosoz"; Aita Santuen Erroman: "Erroma munduko hiririk handiosoena izatera iritsi zen".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

handios : EuskHizt, HiruMila (altanero), ElhHizt (altivo, -a; altanero, -a), EskolaHE, Casve EF (altier, fier), HaizeG BF (altier), Lh DBF (altier, fier, orgueilleux), DRA (eta handius: altanero); handiosgoa : Casve EF (fierté); andioski : PMuj DVC (suntuosamente, lujosamente); handiostarzun : Casve EF (handiostarzün: fierté), Lh DBF (fierté, hauteur, orgueil), DRA (altanería) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

handipen
1 iz. opt. Leiar batek edo tresna optiko batek irudiak handitzeko duen gaitasuna. Bereizmena da, eta ez handipena, mikroskopioz ikus daitekeenari azken muga ezartzen dion faktorea.
2 iz. opt. Tresna optiko batek irudiak handitzeko duen gaitasuna neurtzen duen unitatea, irudi hori begi hutsez ikusita baino zenbat aldiz handiagoa den adierazten duena. Mikroskopio optikoarekin 2.000x inguruko handipena lor daiteke gehienez.

Aztergaia: handipen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:25 1999-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

handitze 2, Lç ("Nik landatu ukhan dut, Apollok arregatu: baina Iainkoak eman du handitzea", "Halakotz beraz landatzen ari dena ezta deus, ezeta arregatzen ari dena: baina handitzea emaiten duen Iainkoa"); ik. OEH argitaratuan beste 2 handitze: TB; Prop 1892.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

handipen 19, 6 obratan, EB: X. Intxausti 4 (adib.: "Bira ezazu errebolberra, objektua handipen gutxiena duen objektiboa fokatzeko"); J.A. Irabien ("A zonaren gehipenak ez du adierazten difusio-pelikula lodiaren gutxipena, baizik eta fase dispertsoaren tanta-kopuruaren handipena"); G. Nazabal 2 (adib.: "Zahn-en kamera objektibo-modura ipinitako handipen-lente batez hornitutako ontzi bat zen"); J. Auzmendi ("Batzuk mikroskopikoak dira eta beste batzuk handipenezko lenterik gabe ikus daitezke"); Zoologia 7 (adib.: "Objektiboaren handipen propioa 40koa denez"); Fisika orokorra 4 (adib.: "Lupak sorterazitako alegiazko irudia begiaren puntu hurbilean balego, ikusmenerako handipen maximoa lortuko genuke"); handitze eta (h)aundi- 16, 12 obratan (B 1, G 3, EB 12): Onaind ("Garnuki edo urearen kalterako be ona dozu; bardin kolesterola, este-aunditze, ezuri ta olakoetarako be"); J. Goikoetxea ("Teknika-bide ortatik, industri-aunditze, sal-erosketa, diru-korritu ta abarrez gaurko 'sociedad de consumo'ra gindoazen ez-arian edo purrustean, bearbada"); M. Manzisidor ("Zain-aunditze edo barizeak ez agertzeko kirolik onenak asko ibiltzea, igari egitea eta txirrindan ibiltzea dira"); M. Ugarte ('handitua' adierakoa: "Aunditze, aundittuna, aziuna, koskorra"); UZEI 2 (adib.: "Entzefaloaren bolumen-handitze patologikoa"); SIADECO 3 (adib.: "enpresarioetarik (...) %38k, urteko handitze koxkorren bat (...) izango dela uste du"); X. Intxausti ("Baina kasu hauetan kontuz ibili behar da, objektiboaren muturrak ez dezala ur-tanta ukitu, handitze handiak erabili behar ditugunean batez ere"); Euskararen liburu zuria ("jeneralean, probintzien hiriburu eta hiri populatuenen handitzearekin batera gertatu den fenomenoa"); A.M. Abate ("Donostiaren haunditze harrigarria, urtearen luzea bertan bizimodua ematera atzerritar eta bertakoen etortzeaz erraztua"); J. Sudupe ("Industri ekipamenduaren haunditzea aipatzen du hor Marxek"); UnescoAlb 1992 (adib.: "OPEPek erabakitako prezio handitzeak kontuan hartzeke"); Fisika/3 ("gorputzak erortzen direnean, abiadura etengabe handitzen dela eta handitze hori uniformea dela"); DNoticias 1994 ("alternatiba berriak, ordea, kostuen handitzea balekarte, edo produkzio txikiagoa, nork egin behar duen horren erantzule ez dago garbi").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

handiera (ampliación): AB38 1; handiketa (ensanchamiento): AB38 1; handikuntza : Euskalterm 1 (aumento); handipen : AB38 9 (aumento); HiztEn (Fis. sistema optiko zentratu batean, irudiaren eta objektuaren magnitude homologoren (altuera, diametro, etab.en) arteko zatidura); Euskalterm 5 (ampliación 4, aumento 1); handitze : DFrec 3 ("handitze hau solidotzean eta hoztean metalek duten...", "ganbio korronteen handitzearekin eta komunikabideen hobakuntzarekin hasten da", "hau da prezio handitzeek baserritarrentzat..."); AB38 10 (aumento, incremento 6; ampliación 3, ensanchamiento 1); LurE (handitu aditzaren aditz izena; Opt. gauza lau baten irudi ortoskopiko (distorsiorik gabea) bat handitzerakoan, irudiaren eta objetuaren tamainaren arteko antzekotasun erlazioa); Euskalterm 10 (ampliación 3, aumento 7) // Ez ditugu aurkitu ap. AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremukoak: handitze : HezkAdmin (aumento/ampliación) // Ez ditugu aurkitu ap. AdmMila; AdmHizt; LurraldeAntol; EurItune; AgAld hitz-bilduma; AdminEL.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

handipen : ElhHizt (Fis. ampliación, aumento); HiruMila (Opt. aumento); PMuj DVC (andipen: aumento); handitze : EuskHizt (handitu ad.-aren aditz izena + adib.); HiruMila (1 agrandamiento 2 aumento 3 ampliación 4 hinchazón); DRA (crecimiento, ampliación: Lç, Prop); PMuj DVC (anditze: 1 aumento, agrandamiento 2 abotagamiento; aunditze: 1 crecimiento, desarrollo 2 agrandamiento, aumento, engrandecimiento 3 abultamiento 4 dilatación, ampliación, ensanche 5 hinchazón) // Ez ditugu aurkitu ap. EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

handitze aski delakoan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): handipen iz. Opt.: handipen angeluarra. [forma berria sartzeko eskatu]

handiputz
adj. g. er. Harroputza.

Aztergaia: handiputz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:29 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

harroputza.

handipuzkeria
iz. g. er. Harropuzkeria.

Aztergaia: handipuzkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

harropuzkeria.

handipuztu, handiputz/handipuztu, handipuzten
da ad. g. er. Harropuztu.

Aztergaia: handipuztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

handiputz/handipuztu, handipuzten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

harropuztu.

handira
1 adb. Musean, kartarik altuenen apustuan. (irabazi, galdu, jo eta kideko aditzekin erabiltzen da). Museko jokaldi guztietan irabazteko kartak zeuzkan: txikira, handira, pareetara eta jokora. Txikira esku bat edo beste irabaziz, baina pareetara, jokora eta handira galduz behin eta beste behin. Txikira enbidoka, hasieran handira jokatzearen plantak egin arren. Ez dira gezurretan jardun, baina handira jotzeko karta nahikorik ez zuten, eta galdu egin dute. Handira jo du hordagoa.
2 adb. (Zerbait lortzeko edo egiteko) dena delako arriskua hartuz, egin beharreko guztiak eginez. Txikira jotzeko dugun ohitura alboratu eta handira jokatzea erabaki genuen. Alderdiko zuzendaritzak fase honetan handira jokatzea erabaki badu. Ez da zertan beti handira jokatu emaitza ederrak lortzeko.
handiro
1 adb. Handitasunez. Ik. handikiro; handiki2 1. Handiro ospatu zuten gertakizuna.
2 adb. Handizki.

Esaera zaharrak

Handiak handiro.

Aztergaia: handiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
handitan
adb. Helduaroan. Ik. nagusitan. Mutil koskorra nintzen eta handitan bidaiaria izango nintzela erabakia neukan.
Loturak

Aztergaia: handitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2010-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. OEH.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

handitan 5: P. Aristi (“Handitan, berriz, hainbeste deskalabroen aurrean, haurtzarora itzuli nahi izaten dugu, kezkarik gabe eta lana egin beharrik gabe bizi ginen paradisu galdu hartara"), J. Ossa ("Inolako krimenik ez egotea gustatuko litzaidake eta horregatik, handitan, abokatu edo epaile izango naiz justizia egin dadin”, “Handitan maistra izan nahi nuke ume txikiei irakasteko”, “Handitan, bulego batean lan egin nahiko nuke, dirua kontatzen”), J. Osoro (“Orain, handitan, biei, ia beti antzeko gauzak gustatzen zitzaizkiela konturatu ziren”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: handitan [AS s.u. handi]

handitasun
1 iz. Handia denaren nolakotasuna. Ik. handikeria. Anton. txikitasun. Ez du halakoak justiziaren handitasuna ikusten. Zer dela eta gizon arruntari azaltzen zaio jakintza handitasun eta jauntasun beldurgarri horrekin? Bihotzeko handitasuna. Jainkoa zuhurtziaz eta gogo handitasunaz zerbitzatu izanik. Handiak txikiari zor dio bere handitasuna. Batzuek Zesarren handitasuna miretsiko dute, besteek etsaien ausardia. Munduko handitasun, ondasun eta edertasunak hemen non dira? Apaltasunean datzala egiazko handitasuna. Kalteen handitasuna. Hutsegitearen handitasunari begiratuz. Bizi diren gauza guztiek badute bere neurria handitasunean eta baita txikitasunean ere.
2 iz. Tamaina, handi-txikia. Urtaraz ezazu kazola batean gurin pixka bat, arrautza baten handitasunekoa.

Aztergaia: handitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:05 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
handitsu
iz. Handitua, batez ere mamitsua. Larruan handitsu bat sortu zaio. Handitsua lehertu. Handitsua zornatu. Handitsuak hotzak badira, hobe da ebakitzea edo erretzea. Handitsu minbiziduna erauzteko.

Aztergaia: handitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'handitua, batez ere mamitsua'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

handitua, batez ere mamitsua.

handitu1, handi/handitu, handitzen
1 da/du ad. Handi edo handiago bihurtu. Lehenik bihitegiak handituko ditut. Luze-zabalean handitu ez ezik, loditu ere egin omen dira. Haizeak sua handitzen duen bezala. Eta gero, haren semeak handitu zirenean. Utz itzazue bihi biak, ona eta txarra, haztera, handitzera. Bertute sortu berria handitzen, fedea bortizten. Bien arteko aldea handitu nahiz. Irudiak handitzeko tresna. Zergak handituz. || Eta etorri zen uholdea berrogei egunez eta urak handitu ziren.
2 da/du ad. Gorputzaren alderdiren batean, eritasun edo kolperen baten ondorioz, handitu bat izan. Ur gehiegi edanez handitzen hasi den eria. Oinak handiturik zituela. Hartu duen kolpeak belauna handitu dio. Zauria gehiago handi ez dadin.
3 da/du ad. Harrotu. Aberastu den arren, ez da batere handitu.
4 da/du ad. Itsasoaz mintzatuz, haserretu. Haizea bortiztu zen eta itsasoa handitu.
handitu2
iz. Gorputzaren alderdiren batean, eritasun edo kolpe baten ondorioz handiturik agertzen den zatia. Ik. hantura. Handitu urtsu bat atera zaio oinean. Handituz eta zauriz betea.
handitxo
adj. adkor. Handia. Ik. handixko. Eroapen handitxoa behar da zurekin. Egia da esan dudala urliaren hutsegite handitxo bat.

Aztergaia: handitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

handitzaile
adj./iz. Handitzen duena. Beldurra gaitz txikien handitzaile dela.

Aztergaia: handitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

handitzar
adj. adkor. Handia. Ene bekatu handitzarrak.

Aztergaia: handitzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-12-28
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: Mg PAb ("Antzarrak esan gura dau Anditzarrak, ta alan da"), Añ EL ("Liburuto andi tzar bategaz eskuetan, zeinetan darakusdazan banaan banaan, eta bakotxa berez ene bizi guztiko gaistakeriak", "Ain bekatari andi tzarra zareala eze, zuretzat ezin zerurik ezetara bere izan leitekean", "Eta lotsea daridala ipini nabe ene bekatu asko ta andi tzarrak"), Zav Fab RIEV 1907 ("Arrautz bat ez dok ezer / emonik yan aldi bi; / egingo bere nok ni / andi tzar biren yabe"), A LEItz ("Zuen uri ikusgarri onetan etxe ederrik asko ditut; baiña ez, uri andiagoetako batzuetan legez, bealdean arresi anditzarrak euren sorbaldetan irozo ta yaso oi dituen gizon besalodi, zantsu, arrizko gizakote cíclopes deritxenik"), Ldi RIEV 1929 ("Non-ta gizazital, ala aizkora ta txanodun arlote, edo-ta erraldoi aunditzarren batek indarrez galdu etzuen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

handi tzar 1, J. Setien ("Eguzkia, sutan gori-gori den borobil handi tzar bat da"); aunditzar 1, I. Zubiri ("Bere ortz aunditzarren krauskada bakoitzean aingira gaixoak dozenaka atzitu, ebaki, eta iresten zituan"); handitzar 1, G. Aulestia ("titanic adj. handitzar, izugarrizko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

handitzar : AB38 2, HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

handitzar : EuskHizt (1802), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC (anditzar, anditzarkeria) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

-tzar izond.en handigarri: ez da automatiko-librea, baina lantaldeak ez daki zein leku dagokion (besterik da, noski, gutxiespenezko adiera edo konnotazioarekin erabilia: cf. tontotzar, harrotzar).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-28) Onartu egin da, eta bere soilean aipatuko da forma.

handitze
iz. handitu aditzari dagokion ekintza. Funtsezko handitze lanak egin ditugu eskolan: bi gela eta kirol bastiza handi bat eraiki ditugu. Mikroskopioaren handitze ahalmena. Handitze zoriontsu bat desiratzen diogu sortu berriari.

Aztergaia: handitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:25 1999-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: aumento / ampliación.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

handiuste
1 iz. Norbaitek bere burua handiesteko duen joera. Ik. hantuste. Handiustez harroturik. Handiustearen aurka, apaltasuna. Munduko handiustea.
2 adj. Handiustez betea, harroa.

Aztergaia: handiuste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. hantuste.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

hantuste (biak berdintsu erabili izan direnez, oraingoz maila berean onartu dira).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'handiuste / hantuste. Maila berean?'

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da ontzat eman.

handiusteko
adj. g. er. Harroa, handiustez betea. Gizon handiusteko askoren buruhausteak.

Aztergaia: handiusteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-uste-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gizon handiusteko askoren buruhausteak.

handixko
adj. Handitxoa. Soldaduek elkarren artean makur handixkoren bat dutenean. Zor handixkoak zituelako. Orozko herri handixkoa da bere bailarekin.

Aztergaia: handixko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: bakarrik izenlagun eta handikote izen ere.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Bere hartan utziko da lehen itzulikoa.

handizale
adj./iz. Handinahia. Handizalea haiz; asko nahi huke. Alemanak orain bezala orduan ere handizaleak ziren, eta beren lurrak Danubio ibaian barrena zabaldu zituzten. Handizaleak ez du izango apalak duen bakerik.

Aztergaia: handizale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zale.

handizka
1 adb. Salerosketez mintzatuz, kopuru handietan. Anton. txikizka; xeheka. Handizka saldu, erosi.
2 adb. Ezaugarri edo alde nagusiak soilik kontuan harturik. Ik. handi-handika; gaingiroki; larriki 2. Zerbait handizka azaldu. Bi galdera egingo dizkizut handizka, eta bakoitzean beste binako ugari.

Aztergaia: handizka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

handizka saldu, erosi.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

handizka saldu, erosi.

handizkako
adj. Salerosketez, saltokiez eta kidekoez mintzatuz, kopuru handikoa. Ik. txikizkako; xehekako. Handizkako merkataritza.

Aztergaia: handizkako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:39 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka/-zko: cf. txikizka(ko, -ri), xeheka(ko); ik. oharra s.u. txikizka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

handizkako merkataritza.

handizkari
adj./iz. Saltokiez, merkatariez edo kidekoez mintzatuz, handizka salerosten duena. Denda bakarra dute Donostian, baina handizkariak ere badira eta produktuak toki ugaritan saltzen dituzte. Goizean goiz erosten dizkie salgaiak Sant'Ambrogioko merkatuko handizkariei. Bidaia-agentzia handizkariak.

Aztergaia: handizkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:004 2003-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

andizkari 1, Añ GGero ("Zure alabanzak aitatzen? Eurak eurez euren buruz dira berbagille andizkari ta alabanzarik asko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

handizkari 4: EUSTAT 1991 2 ("Bai handizkarien eta bai txikizkarien merkatal iharduera", "Iharduera desberdinak progresiboki desagregatuz egituratu da argitalpena, hasteko eginez merkataritza guztiaren azterketa, gero jarraituz handizkarien informazioarekin eta beraien desagregazioekin, eta azkenik eginez txikizkarien azterketa"), GAO 1991 ("Produktuak biltegiratu, gordailatu edo banatzea, xehekari, handizkari instalatzaile, fabrikatzaile edo banatzaileentzako hornidura barne, zuzeneko salmenta zerbitzuarekin ala gabe"), EUEstat 1997-98 (titulu gisa: "Handizkaria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

handizkari : HiztEn, Euskalterm 4 (mayorista) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

handizkari : ElhHizt - HiruMila (mayorista), Casve EF (grossiste), PMuj DVC (andizkari: mayorista) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal mayorista / grossiste formen ordainak: ElhHizt, HiruMila: 1 handizkari; 2 handizkako; HiztHand: 1 handizkako; 2 handizkari, handizka saltzaile; Casve FE: larriki saltzale; HaizeG FB: handizki saltzaile; PMuj DCV: askokari, andizkari, askoka (andizka) saltzaile // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

fr (DLLF): marchand en gros, grossiste; en (Collins): wholesaler; it (S. Carbonell): grossista (commerciante all'ingrosso); de (Langenscheidts): Grosshändler.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Forma baten adiera(k)

handizkako saleroslea.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus