Euskaltzaindiaren Hiztegia

55 emaitza gas bilaketarentzat - [1 - 55] bistaratzen.

gas
1 iz. Berezko forma eta bolumenik ez duen egoeran dagoen materia. Airea gas bat, edo hobeki, gas nahastura bat da. Gas hilgarriak.
2 iz. Argi egiteko edo berotzeko erabiltzen den gasa. Gas sukaldea. Gas fabrika. Gas-instalazioaren mantentze-lanak egiten dituen teknikaria etorri zitzaigun etxera.

Aztergaia: gas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gas (+ konposatuak) erabili dutenak: Salav, Lab, Vill; gaseosa: Osk Kurl; gasolina: Erkiag; MAtx, JAIraz, Lab, Anab; MEIG.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gas: EB-EgAs 134; G 10; gasoil: EB 2; gasolio: EB 8; B 1; gasolina, gasolinadun, gasolindegi: EB 58; G 2; B 4; gaz : lau aldiz jaso da, Eskualduna aldizkariko testu batean; gazolina behin (EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gas 26, gaseodukto 1gaseosa 1, gasolina 24, gasolindegi 1, gasolinera 2; AB38: gas 118, gasbide 2, gasdun 1, gaseosa 6, gaseoso 2, gasoil 5, gasolina 43, gasolindegi 9, gasolingordailu 1, gasolinuntzi 2; AB50: gas 47, gasbide 1, gaseodukto 1, gasezko 1, gasoil 9, gasolina 3, gasolindegi 1; LurE: gas, gaseoduktu, gasolina, gasolindegi, gasolio; HiztEn: gas, gasbide, gasolio, gasolina, gasolindegi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gas(-)hodi.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

erabilia eta nazioartekoa -s da: cf., adib., fr gaz, gazeux; de gas, chem gashalting; en gas, gaseous; ca gas, gasós;

Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa erantsiz: gas-ura.

azido gastriko
iz. Batez ere pl. med. Urdailean sortzen den azidoa. Aholku dietetikoa soil eta erraza da: elikadura egunean bost janaritan gutxienez banatzea, astiro jatea, likidoak otorduez kanpo hartzea eta jan ondoren ez etzatea, horrek azido gastrikoak hestegorrira igaro daitezen errazten duelako. Frogatu dute karbono dioxidotan aberatsa den odolak digestioa azkarrago egiten laguntzen duela, urdaileko guruin batzuek karbono dioxidoa behar baitute azido gastrikoak ekoizteko.

Aztergaia: azido gastriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

(LB 8; EPG 0; Elhuyar 0; Adorez 0; Labayru 0; Euskalterm -)

Bestelakoak

gastriko adj. Urdailekoa, urdailari dagokiona. Zunda gastrikoen bidez elikatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azido eta gastriko sarreretan.

Jakite-arloak

Med.

berotegi gas, berotegi-gas
iz. Berotegi efektua eragiten duen gasa. Berotegi gasak % 60 eta % 70 artean gutxitu beharko lirateke, klima aldaketa gelditu ahal izateko.

Aztergaia: berotegi-gas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): berotegi-gas 31, Elhuyar 22 (adib.: “Baina, egia da, bestalde, giza jarduera berotegi-gas batzuen mailak aldatzen ari dela”), Berria (“Estatu Espainiarra omen da hitzarmenaren 1. erantsiaren 41 herrialdeen artean okerrena, berotegi-gasen jaurtitzean %49,5 igo baita 1990 urtetik hona”), EiTB 5 (adib.: “Gure gaurko mundua ezagutu ezin izateraino alda daitekeela, eguratseko berotegi-gasen kontzentrazioa igota bakarrik”), Jakin 2 (adib.: “atmosferan aerosol kopuruaren gehiegia gutxitu zen eta, berotegi-gasen ekoizpen gero eta handiagorekin batera, berokuntza berriro agertu zen”), Argia (“Egun, teknologia berrien erabileragatik Europako berotegi-gasen emisioak %2 dira gutxienez, eta esponentzialki hazten ari dira”); berotegi gas 6: EiTB (adib.: “berotegi gasen emisioari aurre egiteko”), Jakin 3 (“Bizitza-ziklo osoan berotegi gasen eta poluitzaileen emisioak zero edo ia zero dutenak kontsideratu dituzte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: berotegi gas 5, Berria (adib.: “Beroketa azkarra 1975. urtetik aurrera gertatu dela dio Goddard Institutuak, eta erantzukizuna gizakiek ekoitzitako berotegi gasei egozten die”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

ZTH: berotegi-gas sin. berotegi-efektuko gas . Eguzki-erradiazioari Lurrera heltzen uzten dion baina lurrak itzultzen duen erradiazio infragorria xurgatzen duen gasa, atmosfera berotzea dakarren berotegi-efektuaren erantzule dena. Gas nagusiak ur-lurruna, karbono dioxidoa, metanoa, oxido nitrosoa, ozonoa, klorofluorokarburoak, hidrofluorokarburoak, perfluorokarburoak eta sufre-hexafluoruroa dira.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gas de efecto invernadero, gas invernadero / fr gaz à effet de serre, gaz de serre: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa berotegi sarreran

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

berotegi-efektuko gasa.

dirua gastatu
du ad.-lok. Ez da sasoirik onena dirua gastatzeko. Kasu bakan batzuk kenduta, gure gazteek ez dute kulturan dirurik gastatzen.

Aztergaia: dirua gastatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

elkarte gastronomiko
iz. Kideak lagunartean egoteko, eta bereziki, bazkariak, afariak eta kidekoak elkarrekin prestatu eta egiteko xedearekin sortutako elkarte pribatua, Euskal Herrian tradizio handia duena. Ik. soziedade. Elkarte gastronomiko bakoitzak erabaki beharko luke barruan erretzeko baimena ematen duen edo ez. Herriko hamar elkarte gastronomikok gisatua prestatuko dute larunbateko ferian.

Aztergaia: elkarte gastronomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Hazkurri [3] 2024-09-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 224 (Aizu 2, Argia 5, Berria 83, Deia 5, DiarioVasco 37, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 63, Elhuyar 1, Elkar 15, Erlea 1, Euskaltzaindia 1, Goiena 1, Jakin 1, UEU8) / ETC: 665 / Dabilena: 688

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gastronomia-elkarteak: sociedades gastronómicas / Adorez: elkarte gastronomikoak: sociedades gastronómicas / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0 / LeioaOstalaritza: 0.

Bestelakoak

elkarte gastronomiko 3 (“hamaikatxo tokitan zerbitzatzen dira, hala nola ostatu, taberna, txosna, zine, kiroldegi, frontoi, estadio, pizzategi, tren, autobus, geltoki, ibai eta itsasontzietan, hegazkin, portu eta aireportuetan, klub eta elkarte gastronomikoetan, erretegi, gastro-bar, akuario eta zoologikoetan, hotel, motel, hostal eta landetxeetan, okindegi, aterpe, asilo eta komentuetan, biltegi eta fabriketan”).

soziedade iz. Heg. beh. Elkarte gastronomikoa. gastronomiko adj. Gastronomiarena, gastronomiari dagokiona. Elkarte gastronomikoak. Jardunaldi gastronomikoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

gas egoera, gas-egoera
iz. fis. Materiak berezko forma eta bolumenik ez duen egoera. Likidoa lurruntzen hasten da, eta gas egoerara igarotzen da.

Aztergaia: gas-egoera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh86 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 54; ETC: 205

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: 0; Adorez: gas-egoera: estado gaseoso; Labayru: 0, NolaErran: 0. Euskalterm: gas-egoera, egoera gaseoso (estado gaseoso; état gazeux; gaseous state). ZTHB-Fis: gas-egoera (sin. egoera gaseoso // estado gaseoso, étaat gazeux, gaseous state).

Bestelakoak

[lurrun] ur lurrun, ur-lurrun iz. Fis., Kim. Gas egoeran dagoen ura. Hezetasuna da leku eta une jakin batean airean dagoen ur lurrun kantitatea. Kalkula itzazu igarotzen den ur lurrunaren masa-unitateari dagokion lan garbia eta errendimendu termikoa. // sublimatu 2 da/du ad. Fis. Gorputz bat egoera solidotik gas egoerara pasatu, egoera likidotik igaro gabe. // sublimatze 2 iz. Fis. Gorputz bat egoera solidotik gas egoerara pasatzea, egoera likidotik igaro gabe. // gaseoso adj. Gas egoeran dagoena. Erregai gaseosoen artean arruntena gas naturala da. // adib: gas 1 iz. Berezko forma eta bolumenik ez duen egoeran dagoen materia. Airea gas bat, edo hobeki, gas nahastura bat da. Gas hilgarriak. Gorputz baten gas egoera. Gas naturala: batez ere metanoz osatua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa, baina honekin batera likido(-)egoera, solido(-)egoera eta plasma(-)egoera ere jaso beharko lirateke. Fisikaren arlokoak direla adieraziko da. gas sarrerako adibidea kendu eta azpisarrera berrian jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gas eta egoera sarreretan.

Jakite-arloak

Fis.

gas geldo
iz. kim. Erreaktibotasun oso txikia duen gasa. Ik. gas noble. Nitrogenoa gas geldoa da.

Aztergaia: gas geldo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHdef [5] 2024-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 21 (Berria 2, EiTB 1, Elkar 1, Consumer 2, Laneki 13, UEU 2) / ETC: 70 / Dabilena: 47

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gas geldo (Kim.) gas inerte / Adorez: gas geldoa: gas inerte / Labayru: gas geldo 1 iz. Kim. gas inerte / NolaErran: 0 / Euskalterm: gas geldo // ZTHB: Gas geldoak.

Bestelakoak

argon iz. kim. Kolorerik eta usainik gabeko gas geldoa, lanpara fluoreszenteetan erabiltzen dena (Ar; zenbaki atomikoa, 18). helio iz. kim. Kolorerik, usainik eta zaporerik ez duen gas geldo oso arina (He; zenbaki atomikoa, 2). kripton iz. kim. Gas geldo usaingabe, koloregabe eta zaporerik gabea (Kr; zenbaki atomikoa, 36). neon 1 iz. kim. Gas geldoa, atmosferan oso kantitate txikian dagoena eta kaleko iragarkietako argi hodiak eta kidekoak egiteko erabiltzen dena (Ne; zenbaki atomikoa, 10). radon iz. kim. Gas geldo erradioaktiboa (Rn; zenbaki atomikoa, 86). xenon iz. kim. Gas geldoa, airean oso proportzio txikietan dagoena, intentsitate handiko lanpara elektrikoetan eta kidekoetan erabiltzen dena (Xe; zenbaki atomikoa 54). geldo 4 adj. kim. Erreakzionatzen ez duena, erreakziorik sortzen ez duena. Gas geldoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta, definitu ahal izateko, azpisarrera gisa jasotzekoa. Horrekin batera gas noble forma ere jasotzekoa da.

gas hodi, gas-hodi
iz. Gasa garraiatzeko hodia. Lehen ikerketen arabera, gas hodi bat lehertuta sortu zen sutea.

Aztergaia: gas hodi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gas hornidura, gas-hornidura
iz. Naturgaseko langileek gas hornidura eten dute Gasteizko erdialdean, eta bost orduz 106 familia gasik gabe gelditu dira. Herrialde batek besteari egotzi dio Europako hamar bat herrialde gas-hornidurarik gabe geratu izana.

Aztergaia: gas-hornidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh46 2024-02-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 50 (Argia 1, Berria 16, EiTB 27, Laneki 5, UEU 1); ETC 90.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: gas-hornidura, gas-hornidurako sare (Eraik. termino onartuak dira).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

gas ideal
iz. Presioaren eta bolumenaren arteko biderkadura tenperatura absolutuarekiko proportzionala duen gasa. Gas idealen legeak.
gas isuri, gas-isuri
iz. Gas igorpena. Ik. emisio. Bederatzi lagun hil dira eta milaka ebakuatu dituzte gas isuri baten ondorioz. Gas isuri kutsagarriak.

Aztergaia: gas-isuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gas-isuri 31: Elhuyar 9 (adib.: “Erabili duten metodologian, animalia-jatorriko elikagaia lortzeko kate osoan sortzen diren gas-isuriak batu dituzte”), Consumer 2 (adib.: “errepideetan dabiltzan ibilgailuek egiten dituzte gas-isuri kutsagarrien erdiak baino gehiago”), EiTB 19 (adib.: “Nica tabernako leherketa bonba batek eragin zuela frogatu dute, hasieran gas-isuri bat izan zela uste bazuten ere”), Argia (“Aitzitik, soluziotzat aurkeztu duten gas-isurien salerosketa edo karbono burtsa sekulako arazoa da gaur egun”); gas isuri 83: Consumer 3 (adib.: “Gas isuririk eragingo ez zuen auto ekologiko bat gidatzea ameskeria baino ez da izan orain gutxi arte”), Berria 53 (adib.: “Gas isuria dela eta, bertan behera utzi dituzte Unibertsitateko eraikin nagusiko jarduerak, ezbeharrari buruzko ikerketa bukatu artean”), EiTB 20 (adib.: “Europar Batasunak elkartasuna eskatuko die aberatsei, gas isuriak murrizteko helburua betetzeko xedez”), Jakin (“Jaurlaritzak 120 neurri proposatu ditu berotegi efektua sortzen duten gas isurien maila murrizteko”), Argia (“Gas isurien salerosketa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gas isuri 14: Berria 13 (adib.: “Gutxienez 23 meatzari hil dira gas isuri baten ondorioz”), Koro Navarro (“Hala eta guztiz ere, lurrin nahasizko masa handi haien azpiak, eta orobat inguruan genituen lurreko objektu guztiak, distiratsu ageri ziren, etxea inguratzen eta hil-jantzian biltzen zuen gas isuri motel eta ikusgai baten argi naturaz kanpokoan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es fuga de gas/ fr fuite de gaz: Elhuyar: - / Nolaerran: gas isuri / Zehazki: - / Labayru: gas-ihes / Adorez5000: gas ihes.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Konposatu onartzekoa, oso erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa gas sarreran.

Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gas-isuri kutsagarriak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [HBL]: Bileran aipatu da gas(-)isuri ‘gas-emisioa’ ere badela eta hori argitzea komeniko dela. Gas(-)emisioko datuak bildu ditugu eta erabilera handiagoa da isuriren alde.

gas natural
iz. Gehienbat metanoz osatua den gas nahastura, energia-iturri gisa erabiltzen dena eta petrokimika-industrian ere oinarrizko lehengaia dena. Neurri erraz-erraz batzuk hartuta, zertxobait arindu liteke butanoak, gas naturalak eta argindarrak izan duten igoeraren eragina.

Aztergaia: gas natural

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH:0

LB: 518 “Zehazki, gas naturalaren esparruan iritzi egoerak eta araudi proposamenak sortzea izango da zentro horren erreferentziazko ildoetako bat” (Argia) / EPG: gas natural “Orain gas naturala ekarri dute, / eta erradiadore baten ondoan / jartzen naute eta... / Traste horren ondoan / ni beste traste bat sentitzen naiz.” (Pako Aristi) / ETC: “Europako Batasunak eta AEBek gaur aztertuko dituzte Ukraina gasez hornitzeko bestelako aukerak; besteak beste, Barack Obama presidenteak proposatu du AEBetako gas naturala eramatea” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: gas natural gas natural; Adorez: gas naturala: gas natural; Labayru: gas natural gas natural;

Bestelakoak

gas 1 iz. Berezko forma eta bolumenik ez duen egoeran dagoen materia. Airea gas bat, edo hobeki, gas nahastura bat da. Gas hilgarriak. Gorputz baten gas egoera. Gas naturala: batez ere metanoz osatua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gas eta natural sarreretan.

gas noble
iz. kim. Erreaktibotasun oso txikia duen gasa. Ik. gas geldo. Gas nobleek betea dute elektroi-geruza kanpokoena; horregatik da handia elementu horien ionizazio-energia.

Aztergaia: gas noble

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2024-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gas geldo forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua. Orain EHn adibide gisa ageri da noble 3 sarreran (hortik kentzekoa da).

gas perfektu
iz. Gas ideala. Gas perfektuen egoera ekuazioa, PV = nRT, edozein gasetarako jotzen da baliagarri eta orokortzat.
gas turbina, gas-turbina
iz. Gas baten indarrak birarazten duen turbina. Gas turbina batek metanoa darabil erregai gisa.

Aztergaia: gas-turbina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh70 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 86; ETC: 173

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gas-turbina: turbina de gas, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0 / Euskalterm: gas-turbina (Industr. Turbina de gas).

Bestelakoak

turbina iz. Uraren, lurrunaren edo gas baten indarrez biratzen den gurpil paladun batek osatzen duen motorra. Indarretxe bateko turbinak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gas eta turbina sarreretan.

gas ur, gas-ur
iz. Ur gasduna, azido karbonikoa duen ura.
Loturak
gasa
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gasak euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gaza].

Aztergaia: gasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan gasa 'janzteko ehun arina' adierako 1 (NEtx Nola).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gasa 'zaurien loturetan erabiltzen den ehuna' adierakoa 7 aldiz ageri da (I. Artetxe in Argia 1936; L. Baraiazarra 6); gaza 'ehun arina' adierako 1 (J.M. Apalategi: "Orain, berriz, belauniko denbora guztian egon den burukodun (gazezko moratuzkoa) emakume hori kaleratzen da, epistola aldetikako sarrera nagusitik zehar").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gasa : HiztEn ("1 Zetazko edo kotoizko ehun arina; 2 MED Elkarrengandik oso bananduak dauden hariz osatutako ehuna, normalean kotoizkoa, sendaketa eta bendajeetan erabiltzen dena. Substantzia sendagarriz, bereziki antiseptikoz blaitua egon daiteke"); LurE ("Sedazko edo harizko ehun mehea // Hari sareaz egindako eta zauriak estaltzeko erabiltzen den ehun mehea"); Euskalterm 'zaurien loturetan erabiltzen dena' adierako 3; ez da aurkitu bestetan.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: gasa : EuskHizt; ElhHizt; EskolaHE; HiruMila; abain oihal : Casve FE; abañ-oihal : Lh DBF; oihal-arin : HaizeG FB; Hiztegiotan ez dugu aurkitu: PMuj DCV; T-L LFB; Lur EG/CE; Lur EF/FE. DRAko gas(a) 'sotileza'z, ik. OEH s.v. gasa 1 eta amu gasatua.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (Le Petit Robert): gaze; it (L. Ambruzzi): garza; ca (DCC): gasa; en (Collins): gauze; de (Slaby-Grossmann): Gaze.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gasa* e. gaza.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ehun-mota

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'Gaza/gasa hautua dela eta, iparraldeko erabilera bada nazioarteko formarekin bat datorrena, hori eman beharko litzateke nagusitzat. Beraz, hau izan da proposamena: / gasa* e. gaza 'ehun mota'. / Bozkatu da proposamena eta aldeko 15 boto lortu dituenez, ontzat eman da. Gaza sarrera, jakina, bere horretan utziko da zerrendan'.

gasbide
iz. Gasa garraiatzeko hoditeria. Bergara-Irun gasbidearen proiektua.

Aztergaia: gasbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-s+b-

gasdun
adj. Gasa duena. Edari gasduna. Freskagarria ur gasdunarekin edo azukre gabeko gaseosarekin nahastu behar da.

Aztergaia: gasdun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-s+d-

gaseosa
iz. Heg. Edari freskagarria, osagaitzat ura, karbono dioxidoa eta azukrea dituena. Edateko, ardoa, ura, gaseosa eta sagardoa eskainiko dituzte. Gaseosa botila.

Aztergaia: gaseosa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaseosa EB 2: Osk Kurl ("Eta ardozale batek ardantegi batean, 'gaseosie'?", "erraiten zion ur edale bati, etzara gaseosie eskatzen lotsa?"); limonada G 2: Lab EEguna (adib.: "Bai, ta erroskilla ta limonada"); ik. OEH argitaratuan gainera Añ MisE ("Limonadakaz, joko luze geiegiakaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaseosa EB 1: Satr ("Bi neska motzek ez dute berena eskutik utzi nahi izan, gaseosa botilla hautsiko dieten bildurrez"); limonada 4 ager.: IE 1 (Eskual 1924: "ez omen dakite zertako den arno eta limonadarekin dabilan plat hura"), EB 3 (EgutAr 1968: "Ez ba, ama, lau naranjada: ez al dakizu nik beti limonada artzen dudala?"; K. Biguri: "lepoko upelatxoak limonada dauka"; E. Azkue: "Limonada eta izozkia erosteko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaseosa : DFrec 1, AB38 6 (hauetan g.-botila), HiztEn, Euskalterm 1; limonada : AB38 3, HiztEn (1 edari freskagarria; 2 ik. gaseosa), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaseosa : HiruMila, ElhHizt (gaseosa - bebida), Casve EF (1 gazeux; 2 boisson gazeuse); limonada : HiruMila, ElhHizt (1 limonada; 2 herr. gaseosa), Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF ('limonade'), HaizeG BF ('limonade') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal gaseosa / limonade formen ordainak: gaseosa : HiruMila, ElhHizt; limonada : Lur EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF // Lur EG/CE: Ø // Casve FE: zitruedari // PMuj DCV: gas-edari, gas-ardo, gas-ur // Azkue Aurkibidea: Ø; b) eta limonada / citronnade formenak: limoi-edari : ElhHizt, PMuj DCV; limoi ur : Lur EG/CE, XarHizt (limoiur), PMuj DCV (limoi-ur); limonada : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE; zitroin-ur : HaizeG FB, T-L LBF // Lur EF/FE: Ø // Casve FE: zitruhur // Azkue Aurkibidea: Ø

Erdaretako formak

es gaseosa formaren ordainak beste hizkuntzetan: fr (DLLF): limonade; it (S. Carbonell): gasosa, gassosa, gazzosa (bibita); ca (DCC): gasosa; en (Collins): mineral water; pop, fizz, fizzy drink; de limón: fizzy lemonade; de (Langenscheidts): Brause(limonade); es limonada formarenak: fr (DLLF): citronnade; it (S. Carbonell): limonata; de vino: l. con vino; purgante: limonea purgativa; seca: l. citrica (acido citrico in polvere e zucchero, preparato per fare limonate); ca (DCC): llimonada; en (Collins): lemonade; natural: lemon juice; de (Langenscheidts): Zitronen-wasser, -limonade.

LBeh (2011-03-03): gaseosa 4 ager.: Karlos Zurutuza (“Gaseosarekin gertatu bezala"), Arantza Lorenzo (“Tonikak edo gozatutako gaseosak azukrea dutenez, horiek energia ematen dute”), Arantza Iraola (“Esperimentuak gaseosarekin egiten dira”), EiTB.com (“Frogak gaseosarekin egiten dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gaseosa 13: Josu Landa 4 (“saski erraldoi batean gaseosak eta litxarkeriak saltzen zituen andre bat izaten zen bertan”, “Lokalak gaseosa-fabrika izandakoa zirudien”, “gaseosa basokada bat”, “Mentxuren esker ona jaso zuen kafe-kikara eta gaseosa-edalontzia mahairatu zizkien gizonak”), Irene Aldasoro 2 (“Piano zut itxiaren gainean pudding bat zegoen zain, plater hori itzel batean, eta, haren atzean, hiru botila talde, garagardo beltz, hori eta gaseosarenak”, “ireki eta garagardo beltz eta gorria eramaten zieten gizonezkoei eta gaseosa emakumezkoei“), Lopez de Arana (“Mutila burbuilatsu sentitu zen gaseosa botila ireki berriaren gisara”), Javi Cillero (“Gorbea gaseosak banatzen dituzten kamioiak”), Koldo Izagirre (“Lasterrari eman zion herri barrurantz lehen Karrika Askatasuna zioen plakak Armengod-en gaseosa fabrikaren izkinan utziak zituen lau iltze herdoilduen azpitik"), Joseba Sarrionandia (“Bunker barruan zerbeza eta gaseosa botila hutsak zeuden”), Paddy Rekalde (“Ardoa, gaseosa, ura”), Fernando Morillo (“Dianneren begiak gaseosa-burbuilen antzera mugitzen ziren, arin eta iheskor”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Xerra patatekin, ardoa gaseosarekin, flana mantekaduarekin”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 25 lek. (B 12 / G 13).

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, beste forma bat baitagokio

ez da nazioartekoa; eta hau baino egokiagoa izan liteke limonada, hedatuagoa denez.

Onartzekoa da, Heg. edo Ipar. markarekin

onartzekoa da, Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Egia da ez dela nazioartekoa, baina guretako edari diferenteak dira gaseosa eta limonada. Agian onena aipatu ere ez egitea, lantaldeak proposatzen duen bezala. Nolanahi ere Josu Landak, Koldo Izagirrek, Fernando Morillok edo Joseba Sarrionandiak erabili dute.

 - [E210]: Hiztegiak onartu beharrekoa. Zehaztapena: Heg.

 - [E126]: Iparraldean gauzak ez dakit nola diren, baina hemen, nik uste, gaseosa gauza bat dela eta limonada beste bat. Ez?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Ez da hiztegian jasoko, oraingoz bederen.

gaseoso
adj. Gas egoeran dagoena. Erregai gaseosoen artean arruntena gas naturala da.

Aztergaia: gaseoso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-11-02
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:013 2003-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaseoso 13: I. Antiguedad ("Lurtzoruan diren sustantziak hiru egoeratan aurkitzen dira [...] gaseosoa: lurtzoruko hutsuneetan [poroetan] aurkitzen den airea"), M. Ensunza ("Era esperimentalean frogatua izan da, ezen, materia, bere hiru fasetan -solidoa, likidoa eta gaseosoa- etengabeko agitazio-egoeran dauden molekulek eraturik dagoela"), J.R. Aizpurua ("Desgasifikazio baten eraginez sortu zen lehen geruza gaseosoa Lurraren inguruan"), J.M. Elortza 3 (adib.: "hidrogeno gaseoso molekularraren [diatomikoa] entalpia eta sodio solido monoatomikoarena zero dira"), FisKim/DBH 2 ("Disoluzio gaseosoak. Disoluzio gaseosoen artean oso garrantzi handiko bat airea dugu"), J. Iturbe 3 (adib.: "Inguruko tenperaturan konposatu gaseosoa izango da"), J.R. Etxebarria 2 ("Solutu gaseosoa. Bai solutua eta bai disolbatzailea egoera solido, likido edo gaseosoan izan daitezke").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaseoso : AB38 3 (hauetan egoera gaseoso), HiztEn (gas-egoeran dagoena), Euskalterm 3 (hidrokarburo gaseoso; fase gaseoso #mdash# gas-fase sinonimoarekin; edari gaseoso #mdash# edari gasdun sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE // eta 'gaseoso' itzuliak: gas- : AB38 15 (hauetan gas-egoera, hidrokarburo, nahasketa, disoluzio, fase, zementatzaile), Euskalterm 6 (hauetan gas-isuri; gas-trukaketa; gas-alkalosi, arnas alkalosi; gas-puxika #mdash# igeri-maskuri sinonimoarekin; gas-fase, gas-egoera); gasdun : AB38 1; gasezko : AB38 3 (hauetan gasezko bilduma).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaseoso : ElhHizt (gaseoso, -a), HiruMila (gaseoso, -a: gaseiforme); gaseosa : Casve EF (gazeux, lehen adieran) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal gaseoso / gazeux, euse formen ordainak: gas- : HiztHand, HiruMila; gas-antzeko, lurrun-antzeko : PMuj DCV (gaseiforme); gasdun : HiztHand (bebida), ElhHizt, XarHizt, Casve FE (gasdün), HaizeG FB (gazdun), PMuj DCV; gaseoso : ElhHizt, HiruMila; gasezko : ElhHizt, PMuj DCV; laspeltsu : HaizeG FB // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LFB.

Erdaretako formak

fr (DLLF): gazeux, euse; en (Collins): gaseous; aerated, carbonated; gassy; bebida fizzy; it (S. Carbonell): gassoso, gazoso, gasoso, a; de (Langenscheidts): gashaltig; gasförmig.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da maileguzko izenondo edo eratorria

normalean, gas-x osaerakoek ongi ordezkatzen dute erdal izenondoa (eta hori da jokabiderik hedatuena; cf. gainera, [edari] gasdun); testuinguru batzuetan egokiak izan ohi dira izenondoak, eta horietakoa izan liteke hau; baina lantalde honek ez daki eremu hori mugatzen.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-oso izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Euskalterm: fase gaseoso eta gas-fase; hidrokarburo gaseoso eta edari gaseoso – edari gasdun. Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan, dozena bat definiziotan baino gehiagotan ageri da gaseoso (masa gaseosoa, geruza gaseosoa, zenbait gai likido eta gaseoso, hidrokarburo gaseoso, ingurune solido, likido edo gaseoso, etab.). Datu horiek ikusirik, uste dut merezi duela sartzea”.

 - [E409]:  Gasdun nahikoa delakoan nago, izenlagun zein izenondo modura: ur gasduna.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Jaso egingo da hiztegian: «gaseoso izond.»

gasifikatu, gasifika, gasifikatzen
1 da/du ad. kim. (Erregai solido edo likido bat) gas-erregai bihurtu, beroaren nahiz erreakzio kimiko baten bidez. Zentral horietan, ikatza zuzenean erre ordez, gasifikatu egiten da lehenik.
2 du ad. (Likido bati) gas karbonikoa erantsi. (Batez ere partizipio burutuan izenondo gisa erabiltzen da). Tonikak ura eta gas karbonikoa edo ur gasifikatua ditu.
gasifikazio
iz. kim. Gasifikatzea. Birziklatu ezin den zaborra, gasifikazio prozesuaren bitartez energia bilakatuko da.

Aztergaia: gasifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): gasifikazio 27: Elhuyar 4, Consumer 3, Berria 16, EiTB, Argia 2, DiarioVasco; gasifikatze 2: Consumer, Berria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gasifikazio 6, Berria; ZTH: gasifikazio (es gasificación; fr gazéification).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: biomasaren gasifikazio, harrikatzaren gasifikazio, lurpeko gasifikazio eta gasifikazio-instalazio termino normalizatuak dira.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu gasifikazio formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gasificación / fr gazéification: Elhuyar: gasifikazio / NolaErran: - / Zehazki: gasifikatze, gasifikazio / Labayru: gasifikazio / Adorez5000: gasifikazio, gasifikatze.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

gaskoi
1 adj. Gaskoiniakoa, Gaskoiniari dagokiona. Andre errientsa gaskoi bat.
2 iz. Gaskoiniako herritarra.
3 iz. Gaskoinian mintzatzen den hizkuntza. Gaskoiz mintzatu. Gaskoia okzitanieraren dialekto bat da.
4 iz. Ipar. Erdaraz mintzatzen den pertsona.

Aztergaia: gaskoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Ez da arrazaren izena (cf. infra: saintongeois gaskoi).

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

hori da forma neutroa; kaskoin, berriz, bigarren mailakoa, "Ipar., mespretxuzkoa..." argibideekin jasotzekoa

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Isildua.

 - Erabakia: EH2016: onartua.

gasna
iz. lap. eta bnaf. Gazta.

Aztergaia: gasna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-09-22 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Lap. eta BNaf. h. gazta.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

L-BN. Ik. gazta

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]:  Gasna, Salaburuk ongi dakienez, Nafarroako zenbait tokitan ere ibiltzen da.

 - [E409]: Ez nuke aipatuko: h. gazta. Erabil-eremua finkatua dago aurrekoaz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Bere horretan utziko da forma arautua.

gasnategi
iz. lap. eta bnaf. Gaztandegia.

Aztergaia: gasnategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “gaztandegi iz. Gaztak egiteko edo gordetzeko lekua. Geroztik bi gaztandegi berri egin dira, eta gazta-ekoizpena handitu egin da”.

LBeh (2016-10-26): gasnategi 24: Elkar, Berria 21, Jakin, Argia; gaztandegi 95; gaztategi 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gasnategi 30: Herria 20, Berria 5, Itxaro Borda 3, Jean Baptiste Etxarren 2; gaztandegi 6; gaztategi 2.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu gasnategi, gaztandegi, gaztategi formarik

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es quesería / fr fromagerie: Elhuyar: gaztandegi, gazta-fabrika / NolaErran: gasnategi, gaztandegi; gasna saltegi / Zehazki: gazta denda; gaztagintza / Labayru: gaztandegi / Adorez5000: gaztandegi, gazta-fabrika.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta eremu geografikoaren markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Lap. eta BNaf.

Forma baten adiera(k)

Gaztandegia.

gasogeno
iz. Erregai solidoak erregai gaseoso bihurtzeko gailua, bereziki zenbait ibilgailuri erregai gisa erabiltzen zuten hidrogeno-karburoa lortzeko jartzen zitzaiena. Europan XX. mendeko lehen erdialdeko erregai eskasiari aurre egiteko gasogenoa zabaldu zen.

Aztergaia: gasogeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:IrEm 2025-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gasogeno. gazogena. Gasógeno. Ikatzean ari zen gazogena hura, gerlak ekarri "aintzinamendua" dena ere. Larre ArtzainE 143.

LB 6 (Argia 3, Berria 1, Elkar 1, Euskaltzaindia 1) / ETC: 36. / Dabilena: 18

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gasogeno iz. gasógeno [aparato y mezcla] / Adorez: gasogeno: iz. (Kim.) gasógeno / Labayru: gasogeno iz. gasógeno / NolaErran: 0 / Euskalterm: gasogeno (Indus. TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke" (2006-04-28)

gasoil
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gasoilek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gasolio].

Aztergaia: gasoil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gasoil* e. gasolio.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

gasolio hobetsi du batzordeak: gasoil ere erabiltzen da, baina bakarrarekin aski da

gasolina
iz. Heg. Petroliotik ateratzen den isurkaria, erregai gisa erabiltzen dena. Ik. ezantza. Zenbat litro gasolina erretzen du auto horrek?

Aztergaia: gasolina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gasolina, ezantza

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: (gasolina) zerbitzugune.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartu dira, bakarra aukeratu ezinik

gasolina eta esantza, biak dira onartzekoak, ez baitago horietako bat euskaldun guztiei onartarazterik

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS nahiz adibide gisa gehituz: gasolina-ontzi, gasolina-saltzaile, -zerbitzatzaile, -banatzaile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gasolina(-)saltzaile, gasolina(-)zerbitzaile, gasolina(-)zerbitzugune, gasolinazko motor.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Bere hartan utziko da lehen itzulikoa, eta ez dira aipatuko lantaldeak eta ohargileek proposatuak.

gasolina zerbitzugune, gasolina-zerbitzugune
iz. Heg. Autoak gasolinaz hornitzeko instalazioa. Gasolina zerbitzugune gehienak itxi behar izan dituzte.

Aztergaia: gasolina zerbitzugune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gasolindegi
iz. (Gasolina) zerbitzugunea.

Aztergaia: gasolindegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gasolindegi, hornitegi

Euskaltzaindiaren Arauak

gasolindegi h. (gasolina) zerbitzugune.

Informazio osagarria
Osaera okerreko forma da, baina onartzekoa, oso hedatua dagoelako

gasolindegi onartzekoa da, oso hedatua dagoelako, nahiz gaizki eratua den (osaera berrikoa izanik, gasolinategi zegokion); jatorrizkoan horren parekotzat ematen den hornitegi, aldiz, baztertzekoa da.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ez dut eztabaidatzeko gogorik, baina ez dut onartzen gasolindegia "gaizki" eratua denik. Euskaltzaindiak oraintsu, eta dekretuz, hitz eratorri eta elkartuetan azken -a ez kentzea erabakitzeak ez du esan nahi jokabide hori zilegi eta jatorra ez denik. Mitxelena behintzat maiz mintzatu zen horren aurka. Hornitegia ere ez dago txarto, zentzu zabalagoa duen arren, hor era guztietan hornizioak (gasolina, janariak, ekipoak...) sal edo gorde daitezke eta" (1995-06-16)

 - [K201]: "Hitz honen alde egingo nuke, "h. (gasolina) zerbitzugune"ren aldean. Zerbitzugune soilik nahasi samarra da, eta "gasolina zerbitzugune" motela" (2006-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Luzeegi eta astuna da hobetzat proposatzen dena; ez dut gogoko. Alem. Tankstelle.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Bere hartan utziko da lehen itzulian arautua.

gasolio
iz. Petroliotik ateratako isurkari arrea, diesel motorretan erregai gisa erabiltzen dena. Urte osoa kontuan hartuta, gasolina % 15,3 garestitu da, eta gasolioa, berriz, % 20,2.

Aztergaia: gasolio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
gasometro
1 iz. Gas-bolumena neurtzeko tresna. Gas-bolumena gasometro batekin neurtuko da.
2 iz. Gas-fabriketako gasa fabrikatik presio konstantean ateratzeko tresna. Gas Lantegia izandakoaren gasometroa. Fabrikaren gasometroa Amara-Ibaeta errepidearen azpian dago, jatorrizko kokapenetik metro gutxira.
3 iz. Gas-biltegi handia; biltegi hori kokatua dagoen eraikina. Esfera itxurako gasometroetan presioz sartzen da gasa; mota honetakoak dira gasometro merkeenak, gas kantitate handia gorde dezaketelako. Zabaltokiak alde batean gasometrora eta bestean Piazza Travagliora ematen zuen.

Aztergaia: gasometro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh36 2024-02-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gasometro Gasómetro. Gasometroan izango zan [eztanda] . Lab SuEm 215.

LB 36 (EiTB 4, Elkar 2, Laneki 28, UEU 2); ETC 37.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gasometro iz. gasómetro / Adorez: gasometro iz. gasómetro / Labayru: gasometro / NolaErran: gasometro gazométre. / Euskalterm: gasometro (Kim.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta hiztegi orokorretan ere jasoa dago. Sartu.

gastaka
iz. Arraia (itsas arraina). Ik. bastanga.

Aztergaia: gastaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oh. s.u. gaztaka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Raja sp.

gastarazi, gastaraz, gastarazten
du ad. Gastatzera behartu. Denek erabiltzen dute argudio berbera jendeari dirua alferrik gastarazteko.

Aztergaia: gastarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gastarazi, gastaraz, gastarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gastarazi, gastaraz, gastarazten

gastatu, gasta, gastatzen
1 da/du ad. (Dirua) xahutu; (baliabideak, denbora eta abar) erabili. Bi mila euro gastatu. Ezin ditugu energia, baliabideak eta denbora gastatu iraungo ez duten produktuak egiten.
2 du ad. Zerbaiti, igurtziz edo karrakatuz, gainaldearen zati bat kendu. Albertok esan zuen ganibet batez karrakatuz gastatu behar zirela zilindroak.
3 da/du ad. Ahitu. Gastatu egiten ote dira malkoak? Bateria gastatu zaiola uste dut.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gastatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gastatu, gasta, gastatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gastatu, gasta, gastatzen

gastatzaile
adj./iz. Batez ere diruaz mintzatuz, gehiegi gastatzen duena. Ez zen batere gastatzailea. Gastatzaile handia.

Aztergaia: gastatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Gasteizko muturmotz
iz. Jatorriz Arabakoa den txerri arraza, gaur egun desagerturik dagoena; arraza horretako txerria, mutur motza, belarri handiak eta gorputz haragitsua zituena.
Loturak
gasteiztar
1 adj. Gasteizkoa, Gasteizi dagokiona. Gasteiztar eskalatzailea han-hemen ibilia zen anaiarekin, baina urte hartan beste kide batzuekin murgildu zen Himalaia handian.
2 iz. Gasteizko herritarra. Antolatzaileek ehunka gasteiztar biltzea espero dute.

Aztergaia: gasteiztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:18 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

gasteropodo
adj./iz. biol. Moluskuez mintzatuz, oin zabal haragitsu baten bidez herrestan dabilena; (pl.) molusku horiek osatzen duten klasea. Barea gasteropodoa da. Gasteropodoen klaseko moluskuak.

Aztergaia: gasteropodo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Biol.

gastriko
adj. Urdailekoa, urdailari dagokiona. Ik. azido gastriko. Zunda gastrikoen bidez elikatu.
Azpisarrerak

Aztergaia: gastriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:30 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

gastritis
iz. med. Urdaileko muki mintzaren hantura. Gastritisa zuen gaixo baten bakterioak laborategian hazi eta, zein antibiotikorekin hil zitzakeen aztertu ondoren, bakterio haiek edan zituen.

Aztergaia: gastritis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:IrEm
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh35 2024-05-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 34 (Berria 3, EiTB 1, Elhuyar 3, Consumer 22, Jakin 1, Laneki 2, UEU 2); ETC: 153

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gastritis iz. (Med.) gastritis / Adorez: gastritis: iz. (Med.) gastritis / Labayru: gastritis 1 iz. Med. gastritis / NolaErran: 0 / Euskalterm: gastritis (Med. termino onartua da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

med.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke" (2006-04-28)

gastrobaskular
adj. biol. Zelenteratuen barrunbeaz mintzatuz, digestio eta zirkulazio funtzioak betetzen dituena. Behin harrapatuta, harrapakinak ahoan sartzen ditu eta barrunbe gastrobaskularrean digestioa hasten da.

Aztergaia: gastrobaskular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ar izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

gastroenteritis
iz. med. Urdaileko eta hesteetako muki mintzen hantura, infekzio batek eragina dena. Salmonella batek sorturiko gastroenteritisa izan dute. Duela hilabete batzuk gastroenteritisak jota egon nintzen.

Aztergaia: gastroenteritis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): gastroenteritis 82: Consumer 12 (adib.: “Laugarren egunean, elikagai kutsatuak jatearren transmiti daitekeen Salmonella enteriditis bakterioak probokatutako gastroenteritisa nozitu zuen senarrak”), Berria 26 (adib.: “ez zuen jokatu, gastroenteritisak jota zegoelako”), EiTB 37 (adib.: “Gastroenteritisak jota dago eta ez da Lezamako berdegunean agertu”), Jakin 3 (adib.: “Ez da ona gastroenteritisarekin zaudenean haragia jatea”), Argia 4 (adib.: “Birus batek urdailari erasaten diolarik, gastroenteritisa sortzen da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gastroenteritis 49: Berria 48 (adib.: “Gastroenteritisak jota ingresatu zuten San Miguel klinikan, eta gazura jarri zioten”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Gastroenteritis bat izango da”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gastroenteritis / fr gastro-entérite: Elhuyar: gastroenteritis / Nolaerran: urdail eta hesteetako gaitz / Zehazki: gastroenteritis / Labayru: gastroenteritis / Adorez5000: gastroenteritis.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

Formak gutxieneko baldintza betetzen du, eta onartzekoa da Med. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

gastroesofagiko
adj. anat. Urdailarena eta hestegorriarena, urdailari eta hestegorriari dagokiena. Esfinter horren zeregina errefluxu gastroesofagikoa galaraztea da.
gastrointestinal
adj. med. Urdailekoa eta hesteetakoa, urdailari eta hesteei dagokiena. Ik. urdail-hesteetako. Gaixotasun gastrointestinalak. Gantzen digestioa egiteko, bi hormona gastrointestinal horiek jariatu behar dira.

Aztergaia: gastrointestinal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh41 2024-02-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 41 (Berria 3, EiTB 4, Consumer 17, Laneki 4, UEU 13); ETC 368

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gastrointestinal izond. (Med.) gastrointestinal / Adorez: 0 / Labayru: gastrointestinal 1 adj. Med. gastrointestinal / NolaErran: 0. / Euskalterm: traktu gastrointestinal (Med. termino onartua), barrera gastrointestinal, nahasmendu gastrointestinal, sistema gastrointestinal (Med. Psikol).

Erdaretako formak

es gastrointestinal / fr gastro-intestinal: Elhuyar: Med. gastrointestinal; urdail-hesteetako / Adorez: Med. gastrointestinal / Labayru: Med. gastrointestinal, urdail-hesteetako / NolaErran: urdail eta hertzeetako, urdail eta erxeetako, urdail eta hesteetako // Euskalterm: urdail-hesteetako estroma-tumore; barrera gastrointestinal, urdail eta hesteetako barrera; Urdail eta Hesteetako Tumoreen eta Digestio Aparatuko Odoljarioen Atala (Med., termino onartuak).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

urdail-hesteetako osaerakoa bezain erabilia da gastrointestinal, eta testuinguru batzuetan beharrezkoa. Sartu dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

med.

gastronomia
iz. Janariak prestatzeko edo maneatzeko antzea. Ik. sukaldaritza. Gastronomia-jardunaldiak.

Aztergaia: gastronomia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Lantaldearen proposamena: Z2:HBB 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
gastronomiko
adj. Gastronomiarena, gastronomiari dagokiona. Elkarte gastronomikoak. Jardunaldi gastronomikoa.

Aztergaia: gastronomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:24 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

gastronomo
iz. Gastronomian aditua den pertsona. Sukaldari eta gastronomo ezagunek osatutako epaimahaiak aukeratuko du irabazlea. Usaimenak bere aparteko memoria duela diote gastronomo jakintsuek.

Aztergaia: gastronomo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gastronomo 37: Elhuyar (“Elikagai baten zentzumen-analisiaren metodoa garatzeko, adituak biltzen dira -ekoizleak, gastronomoak, teknikariak, eta abar”), Consumer (“Gastronomo adituen arabera, ongarriak jakia kontrastez edo ezaugarri berezi batez aberastu behar du, osagai nagusia inola ere indargabetu edo ezkutatu gabe”), Berria 3 (adib.: “Mafiari lotuta gehienetan, gastronomo onen irudia eman dute italiar kutsuko film amerikarretan”), EiTB 27 (adib.: “Ekoizle, sukaldari eta gastronomo talde batek Illarrako Kofradia sortu dute jan-edana gustuko duten pertsonekin batera”), Argia 2 (adib.: “Eta gibel gizen hori goretsiko dute gero gastronomo delakoek Eguberriko txitxipapetan, nahiz eta Michael Moorek gaztigatua dien ankerkeria ez dela jaia”), DiarioVasco 3 (adib.: “Gastronomo ezaguna Iparraldean jaioa da baina bere aiton amonak getariarrak ziren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gastronomo 7: Xabier Olarra 4 (adib.: “’Arren eskatu beharra daukat, jauna’, argitu zion gastronomo handiak, ‘ohar zaitezela ez dudala esan afaltzen ari nintzenik, baizik afariaz gozatzen’”), Jose Morales (“gastronomorik ahozurienaren gustua asebetetzeko moduko bazkariak ematen zituzten”), Edorta Agirre (“Bide beretik, oraingo goi-sukaldari eta gastronomoek, aurrekoek ez bezala, tokian tokiko sukaldaritzak ez dituzte jotzen gainditu beharreko azpi-kulturatzat, inspirazio-iturri gisa baizik”), Ramuntxo Etxeberri (“Ondotik, arraultze frijituak eta txistorrak: 'longaniza' deitzen zirela zioen bertako gastronomoak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gastrónomo / fr gastronome: Elhuyar: gastronomo / Nolaerran: gastronomo; (gourmet) ahozuri, mokofin / Zehazki: (especialista en gastronomía) gastronomo, sukaldaritzan aditu; (aficionado a comer bien) ahozuri, gourmet, mokofin / Labayru: (especialista en gastronomía) gastronomo; (persona aficionada a comer bien) gastronomo; (sibarita) ahofin, mokofin, ahozuri, mokozuri / Adorez5000: gastronomo.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa.

gastrula
iz. zool. Enbrioiaren garapenaren hirugarren aldia edo egoera, enbrioia bi geruzaz eta bi barrunbez eratua agertzen dena; egoera horretan dagoen enbrioia. Gastrulan hiru geruza germinalak ikus daitezke.

Aztergaia: gastrula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:35 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zool.

gastu
iz. Gastatzea. Bi mila liberako gastua. Gastu handiak egin ditu etxea konpontzen. Gerrako gastuak. Garraioaren gastuak. Bidaltze gastuak. Gastuak ordaindu. Gastuak handitu ziren. Urteko gastuen kontua. Gastuen guztizkoa. Gastuen zerrenda.

Aztergaia: gastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:05 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gastu muga, gastu-muga
iz. Aurrekontu bat edo aurreikuspen ekonomiko bat egiterakoan ezartzen den gehienezko gastua. Datorren urteko aurrekontuen gastu muga 122.256 milioi eurokoa izango da.

Aztergaia: gastu-muga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z8:LBeh 2017-01-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): gastu(-)muga 38: Elhuyar, Berria 6, EiTB 31; ez dugu gastu(-)sabai formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu gastu(-)muga, gastu(-)sabai formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: gastu muga (gastu sabai*).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa sartzekoa gastu sarreran.

gastu publiko
iz. Administrazio publikoak bere funtzioak eta helburuak betetzeko egiten duen gastua. Espainiako Gobernuak gastu publikoa murrizteko hartu dituen neurri ekonomiko eta fiskalei eta datozen asteetan egin nahi dituen erreformei kritika gogorra egin die LAB sindikatuak. Gastu publikoa handitzeak, berez, ez du derrigorrez ikerkuntzaren garapena ziurtatzen.

Aztergaia: gastu publiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:Kondaira [2] + EHdef 2025-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEC: 572 / LB: 792 / ETC: 2.541 / Dabilena: 1.746

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gastu publiko gasto público / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: dépenses publiques/de santé gastu publikoak/osagarri gastuak / Euskalterm: gastu publiko (termino onartua da).

Bestelakoak

tributu iz. admin. Administrazioari, gastu publikoei aurre egiteko, ordaindu behar zaion diru kopurua. zerga 1 iz. Administrazioari, gastu publikoei aurre egiteko, ordaindu behar zaion tributua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

hiri gas, hiri-gas
iz. Gas-fabriketan sorturiko gasa, etxeetan erabiltzeko ekoizten dena eta banaketa-sare bidez banatzen dena. Badira elektrizitatez berotzen diren etxeak, eta badira butanoz zein hiri-gasez berotzen direnak ere.
negar gas, negar-gas
iz. Begiak erretzen dituelako, malkoak isurarazten dituen gasa. Poliziak negar gasak erabiliz hustu zuen gela.

Aztergaia: negar-gas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:LBeh 2014-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia. negar(-)eragile forma aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa negar sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus