Euskaltzaindiaren Hiztegia

17 emaitza fan bilaketarentzat - [1 - 17] bistaratzen.

fan
iz. Abeslari, aktore edo kidekoren baten jarraitzaile eta miresle amorratua. Bere mirespena adierazi nahi zion, fan ergel bezala agertu gabe.

Aztergaia: fan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "fan h. zaletu, fanatiko".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zalea, jarraitzailea.

fanatiko
adj./iz. Erlijio, doktrina edo pertsona batenganako fede itsua agertzen duena. Protestantea zen, baina ez zen fanatikoa.

Aztergaia: fanatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

itsu, fanatiko, amorratu

fanatismo
iz. Fanatikoaren jokamoldea; fanatikoaren karra. Lotsatiek tarteka erakutsi ohi duten fanatismoarekin aldezten zituen bere ideiak.

Aztergaia: fanatismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
fandango
iz. mus. Hiru aldiko dantza bizia, jatorriz espainiarra; dantza horren doinua. Ba al dakik fandangoa dantzatzen? Fernandok fandangoetan ez zuen parerik. Hamar bat hasten dira fandangoetan, dantzari galtzadunek kriskitinak beren ahur barnean joz. Fandangoak jotzen dituenean. Fandango-jotzailea.

Aztergaia: fandango

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
fandangolari
iz. Fandango-dantzaria. Gazte denboran ez zen izango fandangolari mantsoa!

Aztergaia: fandangolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-lari.

fanerogamo
adj./iz. bot. Landareez mintzatuz, ernaltze organoak (loreak) agerian dituena; (pl.) landare horiek osatzen duten dibisioa. Landare fanerogamoak.

Aztergaia: fanerogamo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:26 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Bot.

fanerozoiko
1 adj./iz. geol. Lurraren historia geologikoa banatzen den eonez mintzatuz, Proterozoikoaren ondorengoa, duela 542 milioi urte ingurutik gaur egun arte hedatzen dena, hiru eratan (Paleozoikoa, Mesozoikoa eta Zenozoikoa) banatzen dena. (Izena denean, F larriz). Fanerozoikoko sedimentuak.
2 adj. geol. Fanerozoikokoa, Fanerozoikoari dagokiona. Lurralde fanerozoikoak.

Aztergaia: fanerozoiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Fanerozoiko: Harluxet (taula estratigrafikoa: eontemak); HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

Fanerozoikoa: EIMA.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Aroak.

Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

maiuskula/minuskula (ik. oharra s.u. arkear).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-06-26): Onartua.

fanfarre
iz. Haize instrumentuak jotzen dituzten musikariz osaturiko talde txikia, kaleetan zehar ibiltzen dena. Ik. klika; txaranga. Fanfarre batek alaitu zuen ibilaldia.

Aztergaia: fanfarre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
fanfarroi
adj. beh. Harroa, harroputza. Gizonik fanfarroiena umiltzeko eta beheratzeko.

Aztergaia: fanfarroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:29 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

panparroi (eta fanfarroi 4, fanfarron 1) 26 aldiz ageri da: B 5 (Ag Kr: "batzuk, euren neurritik urten gura daben zoroko, itsu, asto, ganbelu dongeak diralako, ta bestea, len be esan dot eta, panparroi, judio, ustel, izurde, zorribiztua"; Echta Jos: "Ikusi dozu, mutil panparroi, Dirudun ontzi-burua, Gauza orrekaz ezta neurtuten, Gizasemien mendua"; Kk Ab II: "armaiotik atara ditu euren yantzi panparroiek, eta trangabelien askoriaz txiki-txiki egin ditu"; Eguzk GizAuz: "Estadua bear ei-da indartu; estadua eskubide guztien jabe oso egin, ugazaba panparroia izan dadin"; Bilbao IpuiB: "Txori guztien errege irudian panparroia alakoak"), G 20 (Echag 4, adib.: "Txit panparroia dago egiten karroza, edertuko dubena aundizkiro plaza"; It Fab: "Izaten oi da gizon txit ikarakoia toki segurutika guztiz fanfarroia"; PE: "mutil panparroi lujoso orrek etzuen atsegiñ artu"; Xe: "pareta egon arren amar oñ altuan panparroi juanak dira putzura saltuan"; Sor Bar: "Zer panparroi ibilliko diran!"; Urruz Urz: "Panparroi zebillen, batez ere erdaraz mintzatzen zanean"; Iraola: "Eskuan melokotoi aundi bat zuela, panparroi zijuan Gorraenera Beltxa, suplementu bat firmatzera"; Urruz Zer 2, adib.: "Pozik eman zituan Txoriburuk lau milla peseta eta beregandu zuan ollar guziz panparroia"; Ill Testim 3, adib.: "Ez dago barkaziorik; bat aski ez bada lotu biak; ikusiko degu zein diran fanfarroi oiek"; Tx B I 2, adib.: "bertso berriyak berak e ditu panparroi samar atera, giza erdiya ote zeran da ortaño arrotu al zera?"; Anab Aprika: "Prantzesa zan, berritsua, aldizka panparroia ta gizon ona"; And AUzta: "Arroxko eta panparroi danak berak menderatu ditu"; MEIG I (bertso berriak, Espetxean, 1940: "Bota arrunkak, zuk oi bezela, arro-panparroi agertu; au jakin gabe gipuzkoarrik ez bedi beintzat gelditu; oraingoa, ba, zurea da-ta bazter guziak nazkatu"), IE 1 (Elsb Fram: "Ebiakoitz batez, ilhuntzean, bildu ziren elgarretarat, berrogoi bat muthil gazte azkar eta aski fanfarronetarik, eta hartu zuten xedea gau hartan berean landatzeko Libertatearen arbola"); panparroikeri(a) (eta bina panparrokeria, fanfarroikeria) 9 aldiz, B-G (It Fab: "Aditu zuenean fanfarroikeria, leoiak egin zuen algara aundia"; Ag AL: "Eztot esaten panparroikeriz, egia dalako baiño"; Xe 2, adib.: "bere andria nola dabillen beti fanfarroikeriyan, dantzan ta erromeriyan"; Kk Ab II: "sukaldia zan atartia baizen zabala ta andia; antxe egozan Gaztela-mutil upagiñak panparrokeriya eriyoela"; EusJok 2: "mundubak ziran Iturriotza oik ikustera etorriyak, leku onian gelditu dira orren panparroikeriyak", "orrek umildu diu oien panparrokeriek"; JanEd II: "andik gero su onduan panparroikeriya bagenduan"; Bilbao IpuiB: "Bertoldineri igelen panparroikeriok odola irakiten ipiñi eutsen"); panparroitasun B 1: Añ GGero ("Egiten zara Aita Santu, egiten zara Errege, aberastuten zara, egiten dozuz panparroitasun ta balentia asko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

panparroi 5 ager.: B 1 (Lore kontu: "Erremonek, morroskoa ikusi ala, panparroi eta zarataka: - Hona hemen gure lobea, gure indianoa... Gollibarko semea..."), G 1 (Urruz: "Panparroi dijoazenik ere, eztiat esaten, baña ezetzik ere, enikek esango"), EB 3 (BAtx AstH, adib.: "Herriko gobernari panparroiak ongi etorria ematen zien animalia eder haiei"); panparroikeri G 1: Bidea ("Ah! Zure aundi-nai, zure panparroikeri ta zure atsegiñen alde saiatzen zeran bezain benetan... Jainkoaren morroitzan saiatuko baziña...!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fanfarreria : HiztEn; fanfarroi : HiztEn; fanfarroikeria : AB38 1, HiztEn; panparroikeria : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fanfarreria : HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj DVC; fanfarroi : HiruMila, ElhHizt, HaizeG BF, Lh DBF (eta fanfarroin); fanfarroikeria : HiruMila, ElhHizt, Lh DBF (fanfarroinkeria); panparrekeria : DRA; panparreria : DRA, PMuj DVC; panparroi : DRA; panparroikeri : DRA // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

harroa, harroputza.

fangera
iz. Ekuatore Ginean eta Gabonen mintzatzen den hizkuntza.

Aztergaia: fangera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-09-07
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2002-02-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 53 / Arau berrituak ez du jaso (Ik. "53. arauari egindako aldaketak, emendioak eta kenketak [...] Fangera: Ez da ofiziala").

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Kontuz, hau da, lantaldeak ez du erabaki.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Ofizialtasuna gorabehera, forma horretan arautu zuen Euskaltzaindiak hizkuntza horren izena, eta hala aipatzekoa da: «fangera iz. (hizkuntza)».

fantasia
1 iz. Apeta, guraria. Zeren buruan sortu baitzait fantasia bat, konplitu behar dut fantasia hura.
2 iz. Irudimenak sorturiko irudi edo sorkaria. Fantasia eta errealitatea. Fantasiazko mundu bat sortu du, beldurrak sorrarazitako mamuen mundu bat. Fantasiazko liburuak.
3 iz. mus. Forma askeko musika-lana. Donostiako Orfeoiak kontzertua emango du bihar Madrilen, eta Ludwig van Beethovenen bi obra interpretatuko ditu: Fantasia korala eta Bederatzigarren sinfonia.

Aztergaia: fantasia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:09
fantasiazko zinema
iz. Fantasiazko edo naturaz gaindiko gertaerak kontatzen dituen zinema-generoa. Vampire Girl vs Frankenstein Girl Japoniako fantasiazko zinemaren eredu da. Atal berezia eskainiko diote Sitgesko 50. Fantasiazko Zinema Jaialdian.

Aztergaia: fantasiazko zinema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

beldurrezko zinema forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

fantasma
1 iz. Mamua. Fantasmak gogoko ez dituenez, bizirik daudenen alde egiten du. Esploratzaile haren fantasma uharte horretan bizi da, eta ez zaizkio bisitak gustatzen.
2 iz. Gauzez mintzatuz, irreala dena edo irreala dirudiena; fantasma bat bezala agertzen eta desagertzen dena. (Aposizioan). Zazpi urtetik behin lehorreratzen zen, ontzi fantasma hura bezala.
3 iz. Hiriez, herriez eta kidekoez mintzatuz, hutsik, jenderik edo biztanlerik gabe dagoena. (Aposizioan). Kalea hutsik, herri fantasma bat balitz bezala.

Aztergaia: fantasma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:10 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
fantasmagoria
iz. Begitazio edo irudipen hutsala. Zin egiten dizut sinestear egon nintzela irudipen baten, fantasmagoria baten biktima baizik ez nintzela.

Aztergaia: fantasmagoria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

fantasmagoriko
adj. Fantasmagoria itxura edo izaera duena; fantasmagoria bati dagokiona. Halako itxura fantasmagorikoa zeukan etxe osoak. Irudi fantasmagorikoak.

Aztergaia: fantasmagoriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh42 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 42 (Argia 1, Berria 8, Deia 3, EiTB 2, Elkar 25, Euskaltzaindia 1, UEU 2); ETC 137

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: fantasmagoriko izond. fantasmagórico, -a / Adorez: fantasmagoriko adj. fantasmagórico/ca / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0

Bestelakoak

fantasmagoria iz. Begitazio edo irudipen hutsala. Zin egiten dizut sinestear egon nintzela irudipen baten, fantasmagoria baten biktima baizik ez nintzela.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, fantasmagoria arautuarekin batera.

fantastiko
adj. Fantasiazkoa. Literatura eta zinema fantastikoa. Estilo berri horrek paisaia fantastikoak eta eszena mitologikoak bateratu zituen.

Aztergaia: fantastiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:21 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

fantastiko IE 1: SP Phil ("Horiok dire haurren amudiotasunak, samur dira, baina flako, baina fantastiko, bainan obra gabeko ere dira" #mdash# He 482: fantestiko, OEH argitaratuan).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira (eta B 1) fantastiko 21 (Literatura/3: "eta egia esan, liburu honetan agertzen bai dirala istorio harrigarriak eta fantastikoak"); EB 20 (X. Etxaniz 3, adib.: "Irakurketetan, literatura fantastiko-errealista izango du gogokoena"; UZEI: "Berak badaki artistaren sorketa-modu liriko eta fantastikoak ez duela balio projektazio on bat egiteko"; K. Mujika: "Batzuk bereziki fantastikoak ziren, San Joan Ebanjelariaren izenean ipini zen hau bezala"; M.A. Elkoroberezibar: "Bueltatu ziren 'epaileak', egitan senadore fantastikoak, sententzia eskuetan zutela..."; P. Sastre 2, adib.: "nire azkartasuna permititua ez denaren mugak urratzen ari zela, debekatuaren eremu fantastikoetan sartzen ari zela..."; Urraspide 1981: "Bakoitzari ezinezko edo fantastikoa den eginkizun bat emango diogu beste talde bati egin diezaion"; J. Gabilondo: "Lanok ere narrazio ez-bateratuek eta egitura magiko eta fantastikoek egituratzen dituzte"; Bene-benetan/4 zerrenda batean: "gaztea / ezaguna / famatua / fantastikoa / lasaia / laster / bakarrik / jantzi / ospatu"; Ingurunea/5: "Baina zientzia fikziozko filmetan edozein motatako asmakizun eta makina fantastikoak agertzen dira"; HizkLiter: "abentura fantastikoak azaltzen ditu beti"; Beleko: "Adierazpide Dramatikoak badu beraz garrantzizko edukin ludikoa eta fantastikoa"; AmetsenInterp: "Agian horregatik NO REM faseetako ametsak askoz ere errealistagoak izaten dira eta REM fasekoak askoz ere ugariagoak, irudimentsuagoak, fantastikoagoak eta hunkigarriagoak"; J.K. Igerabide: "zientzian eta jakitatean alde berriei ekiterakoan lehen mailan behintzat, ahalmen fantastikoak eragin handia du"; F.J. San Martin: "Futurismoak abangoardiaren eremu guztietan izan zuen eraginik, eta publizitatea errealitatearen birreraikitze fantastikoaren tresna eta laguntza izan zen"; E. Gil Bera: "eta orduan gauza fantastikoak eta kimerak dira gogoeta atsegingarriek eraginak, tristeak baino gehiago irrigarriak"; A. Arkotxa: "Haragi tindatua ongi zapatu zen tokietan, larruaren zimurrak pakidermo batenak bezala agertu ziren izara garbian geografi fantastiko bat sortuz"; J.M. Irigoien 2, adib.: "hain indartsua, hain basatia eta hain fantastikoa, erabat sendatu edo burua leherteraziko dio"), eta fantastikoki 1: A. Valdes ("Grande Bretèche, kondenaturiko leihoak, ferradura lizuntsuak, ate itsu, gela bakartiak, belartza altu eta malgu artean, begi aurrera azaldu zitzaidan fantastikoki").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fantastiko : AB38 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan espazio f., irudi f.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fantastiko : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

fanzine
iz. Ale gutxiko argitaraldiak egiten dituen aldizkari amateurra, zinema, komikia edo zientzia-fikzioa bezalako gaiak erabiltzen dituena. Garai hartan, irrati libreak, fanzineak zein musika taldeak harrien azpitik ere ateratzen ziren. Ez zen hura ohiko aldizkari eta fanzine denda.

Aztergaia: fanzine

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:38 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fantzine EB 3: Egin 1988 2 ("Ohizko fantzine ugariren artean beste bat gehiago dugu Valdepeñas herritik igorri diguten 'Lavanderia Kaos' hau 6. alea oraingoa", "Musikari dagokionez, talde mordoarekin eginiko elkarrizketak nagusituko dira 'Lavanderia Kaos'en, tankera honetako fantzine gehientsuenetan bezala"), Eguna 1990 ("Orijinalak, egileei bueltatuko zaizkie, baina Roka taldeak Fantzinea argitaratzeko eskubidea izango du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fanzine : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es fanzine formaren ordainak: fanzine : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): fanzine (mot-valise angl. amér. de fan 'amateur' et magazine); it (S. Carbonell): Ø; ca (DCC): Ø; en (Collins): fanzine; de (Langenscheidts): Ø

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "fanzine".

Lantaldearen irizpideak
Aski nazioartekoa da

aski nazioartekoa da (cf. en, fr, es).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus