Euskaltzaindiaren Hiztegia

33 emaitza estu bilaketarentzat - [1 - 33] bistaratzen.

estu
1 adj. Meharra. Kale estua. Bide estua. Ohe gogor estua. Jakintzaren muga estu-gogorrak zituen maite.
2 adj. Tinkoa, hertsia. Besarkada estua. Oinetako estuegiak. Lehengoekin lotura estua zutenengan.
3 adj. Larria, hertsia. Trantze estua. Gure hizkuntzaren egoera estuak. Mundua lagatzeko ordu estuan. Eginbehar estua.
4 adj. Amore ematerik, laxotasunik edo bihozberatasunik onartzen ez duena. Ik. zorrotz 6; zorrotz 7; hertsi1 4; garratz 3. Epaile estua. Eman beharko dio Jainkoari kontu estua. Hartu behar dira neurri estuak. Ordena guztiz estuko fraidea. Debeku estu hura hautsi zuen.
5 adj. Pertsonez mintzatuz, estutzeko edo larritzeko joera duena, bere burua gogor hartzen duena. Gizon ona da, baina estuegia bizimodu honetarako.
6 adj. Lehiaketez eta norgehiagokez mintzatuz, lehiakideak oso berdinduta daudena. Azken inkestek agerian utzi dute presidentetzarako lehia estua izango dela. Partida oso estua izan da.
7 adb. Tinko, ez mugitzeko eran. Estu korapilaturik. Ezpatari estu heldu. Sokaz estu-estu lotu.
8 adb. Larri. Nora zoaz gizona, horren estu? Txakurrek noizbait estu erabili duten azeria. Etsai gaiztoen artean estu nabil. Estu ziren, zer jana sortu ezin zutelako. Ez dakizue estu bizitzea zer den. Hain estu eta galtzeko bidean aurkitu zirenean.
9 adb. Amore eman gabe, laxotasunik edo bihozberatasunik gabe. Zein estu Jainkoak kontuak hartuko dizkion! Presondegian eduki zuten, aski luzaz eta aski estu.

Esaera zaharrak

Sareak hurrago, arrainak estuago.

Aztergaia: estu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z1:Hletra
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

estu, he(r)stu

Jatorrizko forma

estu "mehar"

Euskaltzaindiaren Arauak

estu eta larri, (norbait) estu hartu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: estu-estuan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

(norbait) estu hartu; estu eta larri

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Aipa hertsi hor ere". (1993-02)

 - [E113]: estu/mehar ematen du zerrendak. Ez al da hertsi izenondoa estu izenondoari dagokiona (ikus ondoko pondua [itxi/hetsi/hertsi])?" (1993-02)

 - [I108]: (Hizk.) 'bokal estuak...'" (1993-02)

arnasa estutu
zaio/dio ad.-lok. Arnasa larritu, arnasa hartu ezinik egon. Arnasa estutu zitzaion bisitariari. Sotoko haize beltzak arnasa estutu zion.

Aztergaia: arnasa estutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1997-10-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

estutu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arnasa sarrerari dagokion azpisarrera.

bihotza estutu
zaio/dio ad.-lok. Hunkitu. Bihotza estutzeko moduko poemak idatzi ditu. Bertako txirotasunak bihotza estutzen dizu eta umeen begiradek mina ematen dute. Bihotza estutzen didan pena bat. Bihotza estutzen zitzaion uztera zihoan guztia gogoraturik.

Aztergaia: bihotza estutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA ESTUTU. Afligir(se). Nere biotza biziro estutua dago. Arr GB 8. Estututzen da biotza; [...] egiten da negar. Bv AsL 187. Biotza estutzen didan pena bat. Arr May 177. Naigabez estutzen asia zeukan biotza. Mok 16. Gutxitan izan dut biotza estutuago, bañan orain pozik nago. Txill Let 113 (v. tbn. 63). Poli biotza estututa zegoan. Anab Poli 71. Bihotza eta zintzurra hestutzen ziozkan, gainditu zitzaion nigarrak. Xa Odol 163.

adib: estutu, estu/estutu, estutzen 4 da/du ad. Larritu. Ez zaitez estu horregatik, zaude lasai. Ez zedila estutu, ez zela hilko. Aita ikusteak erabat estutzen zuen. || Arnasa estutu zaio. Bihotza estutzen didan pena bat.

bihotza estutu 7: Berria 3 (adib.: “Udan eskertzen dira horrelako tituluak, bihotza estutzen ez dizutenak, amorruaren mekanismoak lasai uzten dizkizutenak”), EiTB 2 (adib.: “Egun batean bai, eta hurrengoan ere bai, bihotza estututa ikusten zituzten frantsesek elizetan egiten zituzten lapurretak”), Argia 2 (adib.: “Herrikideok, bihotza estuturik, eta egin nuen zina betetzeko beharrez agindu ditut Kubako lurrean pilatutako arma nuklearrak suntsitzeko operazio militarrak, arma konbentzionalak bakarrik erabiliz –eta Estatu Batuetako Aire Armadak agindua bete du–” John Fitzgerald Kenne¬dyk inoiz irakurri ez zituen hitzak dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza estutu 35: Iñaki Mendiguren 6 (adib.: “Kolpean Harryrengana jiratu zuen burua izeba Margek; Harryri bihotza estutu zitzaion”), Karlos Zabala 3 (“Bihotza estutu zitzaion orduan, larrien larriz”), Monika Etxebarria 3 (“Bihotza estutu zidan: umemoko zikin batzuek katu bat ito behar zutela iruditu zitzaidan”), Agustin Otsoa 2 (adib.: “Bihotza estuturik, erregearen pabilioirantz abiatu zen”), Aitor Arana (“Beldurraren atzaparrak bihotza estutzen ziela sentitzen zuten”), Matias Mugica 2 (adib.: “Bihotza estutua neukan”), Ander Irizar (“Niri bihotza estutu zitzaidan”), Mikel Hernandez Abaitua (“Ahizparen ohe aldera begiratu nuen eta ez zen bere arrastorik ikusten, pareta puskaz estalita baitzegoen, "hil da" pentsatu nuen, harenganantz oldartu nintzen bihotza estututa, pareta puska guztiak kendu nizkion gainetik, baina ez zegoen hilda, bihotza taupadaka ari zitzaion, konortea galduta zegoen besterik ez”), Asisko Frantzizko, Alberto Ladron Arana, Jon Muñoz, Aingeru Epaltza…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

eskua estutu
dio ad.-lok. Norbaiti, agurtzeko, eskua estutu. Ik. esku eman 2; eskua tinkatu. Eskerrak emanez, eskua estutu zioten. Elkarri eskua estutu zioten adio esateko.

Aztergaia: eskua estutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

estutu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esku sarrerari dagokion azpisarrera.

estu egon
1 da ad.-lok. Larri egon. Esan nion estu nengoela, oso urduri, eta lasaitzeko eskatu zidan. Arerioz inguraturik estu dagoelako. Eta ez dirudi umeen egoera asko aldatuko denik hemendik gutxira; gurasoak estu daude, gero eta estuago.
2 da ad.-lok. Lehiaketez edo norgehiagokez mintzatuz, oso berdinduta egon. Bi partida bakarrik falta dira denboraldia amaitzeko eta gauzak oso estu daude. Oso estu dago lehia.

Aztergaia: estu egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: Estu egongo aiz oen glosatzen. (Tolosa, 1619). TAV 3.1.25; Txakurrak [...] estu egozan urten gurarik eizen atzean. AB AmaE 367; Estu egongo da gure barriak jakin arte. Echta Jos 360; Diru gitxi daukona sarri dago estu. Enb 163 (v. tbn. estu egon en Azc PB 277, Ir YKBiz 285, Akes Ipiñ 35); Izan ziran urte batzuk ille-moztailleak oso estu egon ziranak, etzeukatelako jenderik. Albeniz. 196.

LB: 112 “Kontua da oreka pixka bat lortzea. Egun, gainera, gauzak oso estu daude” (Aizu), “Sailkapena estu egongo da, eta horregatik luzatu zen partida, Aspekoek ez zutelako tanto bakar bat ere oparitu nahi izan” (Berria), “Oso estu daude kontuak OHO erregional mailako lehen postuetan“ (DiarioVasco); EPG: 15 “Sailkapenaren azken postuan hain estu daudela ikusita, Osasunari inork ez al dio eskaini dirusaririk Zaragoza sailkapenean hondoratzearen truke?” (Berria), “Irribarre urduria egin zioten elkarri: Alazne, agian, estu zegoelako; Imanol, beharbada, zerbait gertatzen zela edo gerta zitekeela sumatzen hasia zelako.” (Fernando Morillo), “Eta estu zegoen Matias, baina trena geldirik dagoenean ezin da komuna erabili” (Unai Elorriaga); ETC: “Bitxia da, baina osasun agintariok estu geunden lehen, duela hogei bat urte, udaberria ailegatuta: makina bat kaka-larri bataioen-eta bazkarien ondorioz.” (Egunkaria), “Tony Blair elkarrizketatu behar izan dudanean inoiz ez naiz urduri edo estu egon” (Berria), “Lazio eta Piemonten, berriz, emaitzak estu-estu daude gobernuaren aldeko eta oposizioko indarren artean” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0; NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

galtzetan estu egon aztertzean hau ere azpisarrera gisa jasotzeko proposatua. Adiera bat baino gehiago bereizi beharko da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa estu eta egon sarreretan.

estu eta larri
adb. Estutasun eta larritasun handiz. Estu eta larri ibili. Estu eta larri zihoazen sendabelar eske.

Aztergaia: estu eta larri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

estu hartu
1 du ad.-lok. Gogor egin; egoera estuan jarri. Estu hartu nuen, bere bekatuen ispilu harrigarria begien aurrean paratu nion. Azken minutuetan estu hartu zuten greziarrek Txekia, baina alferrik.
2 du ad.-lok. Zerbait zentzu hertsiegian hartu; zerbaiti garrantzi gehiegi eman. Estuegi hartzen zuten fariseuek larunbatean lanik ez egiteko legea. Neska, zergatik hartu dun kontu hau horren estu?
estu-estuan
1 adb. Estutasun handian. Estu-estuan aurkitzen baziren, edozeinekin borrokatzen ziren.
2 adb. Hertsiki. Bistan da egungo kazetaritzak ez duela zertan orain arte esandakoa estu-estuan bete.
3 adb. Estu, tinko. Agureak estu-estuan besarkatu zuen neskatoa.
Loturak

Aztergaia: estu-estuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapen indargarriak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

estu sarrerari dagokion azpisarrera.

estualdi
iz. Larrialdia. Ik. estutasun. Mila arrisku eta estualdi. Estualdietan sendo. Hil edo biziko estualdi honetan. Larrialdian Jaunari oihu egin eta atera egin zituen estualditik.

Aztergaia: estualdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:11 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estuan
adb. Estutasunean. Adiskidea, estuan ipintzen duzu nire jakinduria.
Loturak

Aztergaia: estuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESTUAN. a) En apuros, en un aprieto; grave (referido a una enfermedad). "Estuan, en aprieto" Lar s.v. estangurria. Arzobispo Burdeosko, perladu gexoa / estuan daroazu zeure kolkoa. EgiaK 88. Gaitzak eman zion, ta txit estuan jarri zan. Cb Eg II 189. Kalea barrena, txit lasterka, ta estuan zijoazela. Ib. 197. Gaizkitu, ta oiean txit estuan arkitzen zan. Cb Eg III 226. [Tentazioa] ezin kendurik, txit estuan zegoen. Cb Just 118s. Adiskidia, estuban iminten dozu nire jakiturija. Mg PAb 82. Baña egunok oso zirean / ezbearrez ta estuan. FEtxeb 31. b) "Estuan (V; msOch 163), tomar a pechos" A Morf 361. "Estuan artu, tomar a pecho" A Apend. c) Con firmeza, firmemente. Batzuk, euren opiniño-aldeko paperak artu oi zituen zintzoro eta eutsi estuan. Erkiag BatB 28

adib: seingintza iz. Bizk. Haurgintza. Emakumeak seingintza oker eta estuan daudenean.

estuan : Deia, Berria, EiTB, Argia, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estuan 9: Xabier Amuriza (“Honela, hodeiok edozein lekutan pilatzen dituen haizeak berak bero hazi asko atera eta bera ere suarekin nahasi ondoren, zirimola, hodeian barnaturik, estuan itzulkatzen da eta sutegi gori horren barruan oinaztua zorrozten du”), Jose Morales 2 (“Gustatuko litzaidakek gertatzen zaidan guztia hain biziki ez sentitzea eta hain estuan ez hartzea”), Ibon Uribarri (“Agureak estu-estuan besarkatu zuen neskatoa.”), Bernardo Atxaga (“Noizbehinka kontsultatzen zuen haren iritzia, eta estu-estuan hartzen zuen”), Pello Zabala (“Eguraldiarekiko nire lotura hortxe korapilatu zen estu-estuan.”), Edorta Agirre (“Areago, estu-estuan egingo dugu pario”), Koldo Izagirre (“Horren etxe kriket hauek, horren alegera, horren zuri, horren argi itsasoaren gainean, ez dute deus ikustekorik eskaintzen erromatar itxurako estrata lauzaztatu, oker eta estuan, ez badira pikor-harri belzkarako horma altu batzuk, leiho karratu bakanekin, harkaitzaren isuri hezeek bustiak; eraikuntza bereziko lerro iluna, gainean txano erraldoiez jantziak dauden lehoiek edo gainerliebean landu herkuleek eutsitako armarri gaitzek soslai egiten dutela”), Iñigo Aranbarri (“Bistan da, egin duen bideari esker, egungo kazetaritzak ez duela zertan orain arte esandakoa estu-estuan bete”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesiboan sortutako adberbio lexikalizatua, azpisarrera gisa jasotzekoa estu sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa estu sarreran.

estuarazi, estuaraz, estuarazten
du ad. Estutzera behartu. Suminak hortzak estuarazi zizkion.

Aztergaia: estuarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estuarazi, estuaraz, estuarazten. du ad.

estuario
iz. Ibai bokale zabala, golko itxura duena. Tajo ibaiaren estuarioan.

Aztergaia: estuario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
estuasun
iz. Estutasuna, larritasuna. Estuasun handirik gabe irabazi nuen. Estuasun ederretik atera nauzu.

Aztergaia: estuasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:07 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Datuak llabur, OEH / EEBS segidan: a) 'estua denaren nolakotasuna': estutasun 2 / 1; estuasun 1 / 2; b) 'estualdia, larritasuna': estutasun 138 / 31; estuasun 77 / 36; esturasun 37 /-; estudasun 1 /-; estusun 3 /-.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G dira denak, eta EB: a) 'estua denaren nolakotasuna' adierakoak 3 dira: estutasun 2, B-G (Mg PAb: "... galerazoten dau tokijaren estutasunak"; Aran SIgn: "Gauza banaka ta bakoitzaren gañean erautsizea, ez darama ongi laburkida baten estutasunak"), eta estuasun 1 (Etxba Eib: "ibaixa estuasun baten sartzen da"); b) 'estualdia, larritasuna' adierakoak 256 dira, eta formak: estutasun 138: B 67 (Cb CatV, Añ GGero, Mg CO, fB Ic III, CatBus, Ur, AB AmaE, Ag Kr: "estutasuntxo", Ag AL, Itz Azald, Ag Kr, Echta Jos, Kk Ab I, Enb, Erkiag Arran, Akes Ipiña, Gand Elorri, Alzola Atalak; eta Ur MarIl: "estutasun mueta"); G 71 (Lar STomas, Mb IArg I, Cb, Ub, Mg CC, Gco I, AA, It, Bv AsL, Arr, Apaol, Ag G, Goñi, Iraola, ArgiDL, Inza Azalp, Muj PAm, Or, Alz Txib, Etxde JJ, Lek SClar, Berron Kijote); estuasun 77: B 10 (Or Tormes, SM Zirik eta 3 "estuasuntxo", Etxba Ibilt); G 63 (EusJok, PE, Ud, Sor Gabon, Bv AsL, Arr GB, Urruz Urz, A Ardi, Muj PAm, Or, Ir YKBiz, TAg Uzt, JAIraz Bizia, Etxde JJ, NEtx LBB, Basarri, Uzt, Ugalde Iltz, Vill, Gazt MusIx); EB 4 (MEIG); esturasun 37: B 8 (Zav Fab, Mg, JJMg BasEsc); G 28 (VMg, Lard 23, Mok); EB 1 (MEIG); estusun G 3 (Uzt); estudasun G 1 (Gco II).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'estua denaren nolakotasuna' adierakoak 3 dira: estutasun EB 1 (I. Tapia: "Jauzi eginez, eta arboleztatutako arro eder batean baretuz, berriro ere Saseta herriaren ingurura arte beren estutasuna zabalduko ez duten bi hegal malkartsuen artetik bideratu arte"); eta estuasun 2, G-EB (I. Unzurrunzaga: "Baña jendea nunbait geiegi plazarako eta ango estuasunean bertsolarien aldamioan zerbait etenda balantzan asi omen ziran estradu gañean Joxe Bernardo eta bere lagunak bertsotan ari zirala"; Euskal Herriko geografia: "Euskal Herriko herrialderik txikiena da lurrez, eta industriak eraikitzeko hestuasunik larrienez betea"); b) 'estualdia, larritasuna' adierakoak 67, eta formak: estuasun 36: B 2 (S. Onaindia, T. Etxebarria); G 15 (B. Gerra, J. Iruretagoyena, A. Arozena, A. Arzelus, J. Eizagirre, B. Iraola, A.M. Labayen, M.M. Zubiaga, M. Ariztia, T. Garmendia); EB 19 (J. Jauregi, A.M. Toledo, I. Sarasola, F. Mendizabal, A. Urretavizcaya, M. Ugalde, K. Navarro, M. Etxezarreta, M. Altuna, X. Mendiguren, P. Esnal, M. Murua, J. Etxaide; El Pueblo Vasco; J. Artetxe; hestuasun: J.I. Hartsuaga, Zeruko Argia 1974); estutasun 31: B 10 (Cristiñau dotriñea bere esplicaciño laburragaz, J.M. Etxeita, D.M. Bernaola, J.A. Ugarte, M. Olazar, R. Etxebarria, A. Zubikarai, Olerti 1980); G 12 (D. Agirre, P.M. Urruzuno, J. Agirre, A. Menan, J. Kerexeta, J.M. Mokoroa, A. Etxarri-Aranaz, J.M. San Sebastian, E. Zipitria); EB 4 (J.M. Satrustegi, J.C. Alonso; hestutasun: X. Gereño, L. Unzueta); EgAs 5 (Agur, Gure Erria 4).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) 'estua denaren nolakotasuna': esturasun AB50 1; estutasun : AB50 1, Euskalterm 2; b) 'larrialdia': estuasun : DFrec 4, AB38 3, AB50 6, HiztEn-LurE, Euskalterm 3; estutasun : DFrec 7, AB38 5, AB50 4, HiztEn ("ik. estuasun"), Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estuasun* e. estutasun.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

1 'estualdi, larritasun' adieran estuasun forma nagusitua dateke (OEH eta EEBSko datuetan erdizka dabiltza estuasun/estutasun, eta esturasun, formak); 2 estutasun ere behar da, 'estua denaren nolakotasuna' adierazteko (cf. "leku baten estutasuna", "bularreko estutasuna" edo arnasa hartzeko zailtasuna)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  estuasun h. estutasun sartuko nuke

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): estuasun / estutasun hurrengorako uztea erabaki da. // BAgiria (1997-02-28): estuasun* e. estutasun agertzea onartu da. // BAgiria (1997-02-28): estutasun onartu da.

estudiante
iz. Ikaslea. Hiru estudiante Parisen eskolatzen ari zirenak.

Aztergaia: estudiante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:10 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estudiarazi, estudiaraz, estudiarazten
du ad. Estudiatzera behartu.

Aztergaia: estudiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estudiarazi, estudiaraz, estudiarazten. dio ad.

estudiatu, estudia, estudiatzen
du ad. Zerbait ikasteko adimena erabili. Ik. ikasi1 2. Oihenartek denbora anitz bazeraman estudiatzen eta izkiriatzen.

Aztergaia: estudiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:05 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estudiatu, estudia, estudiatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

estudiatu, estudia, estudiatzen

estudio
1 iz. Estudiatzea, ikasketa. Filosofiaren estudioa. Unibertsitatean egin ditut goi mailako estudioak.
2 iz. Azterlana. Tovarren estudioak irakurri zituen.
3 iz. Alor intelektual edo artistikoetan dihardutenek izan ohi duten langela. Eskolak ematen zizkien etxean zuen estudio txikian.
4 iz. Filmak egiten eta irratsaioak edo telebista-programak grabatzen eta igortzen diren eraikina edo areto multzoa. Hollywoodeko zinema estudio ezagunak.

Aztergaia: estudio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:04 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zein adieratan onartzen da? 1 Ikasteko ahalegina 2 lekua.

 - [E116]: adierak lantzean izango dugu E210ren galderari erantzuteko modua; baina lehen itzulian arautua izanik, eta batez ere gure tradizioan oinarrituak izanik lehen itzuliko horiek, eta OEHn izan dezakegunez geure tradizioaren berri, oker handirik egin gabe esan dezakegu 'ikastea' dela adiera nagusia eta, besterik esaten ez den artean, adiera bakarra (ez baitut hor 'lekua' adierako bat ere ikusi).

 - Erabakia: (2009-02-27) utzi dagoen moduan.

estufa
iz. Heg. Berogailua.

Aztergaia: estufa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-02-27
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:19 2004-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estufa 14: Gure Erria 1957 ("gonan lekuan estufa-tuboen antzeko prakakin"), TxaloPT/3 2 (adib.: "butanozko estufa bat erosi zuen amonarentzat"), H. Etxeberria ("Elkar loturik daude estufarena ahaztu nahiz"), P. Sastre ("Estufa txiki bat da, hotza kentzeko"), J. Lasa ("kinkea eta estufa bat jarri, eta negu amaiera hartan ikasgela gisa erabili zuten"), P. Lizarralde ("estufa zilindrikoaren ondoan eseri"), G. Etxeberria 4 (adib.: "ireki zuen estufaren burnizko ate haundia"), J.M. Suraso 2 ("Mortimer buruz behera jaitsi zen tximiniatik, zarata handia eginez eta estufa barruan lurrartu zuen", "Ikaragarrizko zarata egin zuen estufa barruan"), J. Urteaga ("Nere laguna baltsean ari da estufa inguruan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estufa : AB38 2, Euskalterm 1; estufalari : Euskalterm 1 ('estufero' itzulia) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estufa : HiruMila (ik. berogailu) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal estufa / poêle, étuve formen ordainak: HiztHand: berogailu, berotegi // HiruMila: berogailu // ElhHizt: labe, berogailu // Lur EG/CE: berogailu // Lur EF/FE: berogailu / Ø // XarHizt: berogailu // Casve FE: berogailü, sütuntzi / berotoki, izertoki, labe // HaizeG FB: su-untzi / labe, bero-toki // T-L LBF: (fourneau) furnego, labexka / labe // PMuj DCV: 1 e. de fuego: labetxo, etxelabe, sut-ontzi, berogailu; 2 invernáculo: berin-etxe, landare-etxe, berotegi, etab. // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 20 lek. (B 10 / G 10); 17 lek. (B 8 / G 9); 27 lek. (B 19 / G 8).

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ez da nazioarteko forma (aski antzekoak diren arren es estufa, fr étuve, en stove); eta a) etxeetako arruntak izendatzeko aski da berogailu; b) lantaldeak ez daki laborategietakoei nola deitzen zaien; c) beharrezkoa izan liteke 'lehortzekoa' adierazteko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Koro Navarrok, Bernardo Atxagak, Joseba Sarrionaindiak edo Juan Garziak erabili dute (Ereduzko prosa gaur). Etxeetako arruntetan ere esango nuke berogailu diogunean bestelako tresnak ditugula gogoan, ez `estufa'. Sartu egingo nuke hitza, Iparraldekoei galdetuaz onargarria iruditzen zaien, ala Heg. Marka behar lukeen.

 - [E103]: kendu hau

 - [E116]: Iparraldeko E103ri ez zaio onargarria iruditu, eta besteei zer iruditzen zaien ez dakit. Onartzekotan, Heg. marka behar duela iruditzen zait neri, eta beste azalpenen bat ere bai, lantaldeak aipatu dituen hiru arloetakoak nahasi nahi ez baditugu, adib.: "estufa iz. Heg. 'berogailua'"

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

estugarri
1 adj. Estutzen duena. Pentsamendu estugarriak.
2 iz. Estutzen duen gauza. Soka, kate eta estugarriekin.

Aztergaia: estugarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estugune
iz. Mehargunea. Ibai zabala eta ugaria izan arren, estugune batean haitz artean joan beharra du.

Aztergaia: estugune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une

estuki
adb. Estu, hertsiki. Aberatsa da Yemen; eskuzabala eta abegikorra kanpotarrekin eta ohitura eta usadio zaharrei estuki lotua.

Aztergaia: estuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estupefaziente
iz. Heg. Gai toxikoa, sentikortasunaren galera, euforia edo logalea eragiten dituena eta mendekotasuna sortzen duena. Guztira, 3,4 kilo kokaina, 26,2 kilo haxix eta 16 gramo marihuana atzeman dituzte; baita droga garraiatzeko materiala eta estupefazienteak manipulatzeko tresnak ere.

Aztergaia: estupefaziente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): estupefaziente 31: Consumer 3, EiTB 28.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: estupefaziente 16, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: estupefaziente; substantzia estupefaziente (4), substantzia sorgorgarri (4).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu estupefaziente formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es estupefaciente / fr stupéfiant: Elhuyar: estupefaziente / NolaErran: 1 harrigarri – espantagarri – baldigarri - txundigarri; 2 droga / Zehazki: 1 sorgarri; 2 droga, narkotiko / Labayru: 1 harrigarri, ikusgarri, txundigarri, ikaragarri, izugarri, miresgarri, miragarri, bizi; // sólo [adv.] harriturik, txunditurik, izuturik; conmovedor hunkigarri, zirraragarri, erdiragarri (desgarrador); 2 estupefaziente, aluzinogeno, txundigai, nahasgai, droga / Adorez5000: 1 sorgarri; 2 droga, estupefaziente; 3 txundugarri.

Lantaldearen irizpideak
Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

Ez du guztiz gutxieneko baldintza betetzen, baina oso erabilia da. Heg. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

estura
iz. Estutasuna, larrialdia. Lagun iezadazu estura honetan. Estura larria. Mariak bazekien nolako esturan zegoen Josef. Esturan jarri.

Aztergaia: estura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estutasun
iz. Larritasuna, estualdia. Ik. herstura. Estutasunetik ateratzeko. Heriotzako estutasunean. Estutasunean daudenei. Estutasun larrian jarri naute.

Aztergaia: estutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

estua denaren nolakotasuna, vs. estuasun 'estualdi (psikikoa, ekonomikoa, etab.)'

estutu1, estu/estutu, estutzen
1 da/du ad. Estu edo estuago bihurtu. Ik. hertsitu; hertsatu. Kalea estutzen den gunean. Soinekoa estutu.
2 du ad. Inguru osotik sakatu. Itsuak ogi xerra artean estuturik zuen arbia.
3 du ad. Besarkatu. Bere besoetan estutu zuen.
4 da ad. Norbaiten ondo-ondoan, haren gorputza ukitzen dela jarri. (Gehienetan, -en kontra edo kideko osagarri bat hartzen duela). Zutik ere lo egiten genuen, elkarren aurka estututa. Besotik heltzen dit, neure kontra estutzen da.
5 da/du ad. Larritu. Ez zaitez estutu horregatik, zaude lasai. Ez zedila estutu, ez zela hilko. Aita ikusteak erabat estutzen zuen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: estutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:04 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estutu, estu(tu), estutzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

estutu, estu(tu), estutzen

estutu2
iz. Estutzea, bereziki norbait agurtzeko beso artean estutzea. Ik. besarkada. Estutu bat eman zion. Eman dizkidan estutuak ikusita, egoerak luze joko duela iruditu zait eta urduri jartzen hasi naiz.

Aztergaia: estutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:04 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estutu, estu(tu), estutzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

estutu, estu(tu), estutzen

estutxe
iz. Heg. Kutxatila. Ik. zorro 2.

Aztergaia: estutxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-02-27
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:36 1999-03-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan estutxe (Mic: "Aramen estutxea, non dago dustia orraziagaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estuitxe 3 (F. Krutwig: "beren sutegian zirraidazko estuitxe berri bat egin zuten (...) Eta haren gainean bertze estuitxe bat egin zuten (...) Eta botil hunen estuitxeak egin zituztenean, botila atzera eman zeraukoten"); estutxe (eta estutxetxo) 3 (A. Cazabon: "Maixtrak ere, pixkat lasaitzearren, bigarren egunean egurrezko estutxe polit bat erregalatu zion"; Bi ta Bi/4: "230 pta balio dituen boligrafo bat erosi dut; baita 518ko estutxe bat eta 1120ko liburu bat ere"; A. Narbaiza: "Batek, berriz, josteko estutxetxo zaharkitu bat atera patrikatik eta bere amonarena dela esaten dio apur bat gorriturik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estutxe : Euskalterm 10 (hauetan bideo-zinten e., emakume-kolonia estutxean, estutxean sartzea, pintura-e., etab.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal estuche / étui; coffret, écrin; trousse; pochette; nécessaire formen ordainak: HiztHand: kutxatila // HiruMila: kutxatila, ontzitxo // ElhHizt: kutxatila // Lur EG/CE: kutxatila // Lur EF/FE: kutxatila / kutxatila, Ø / 1 fardel, zisku; 2 zorro; 3 galtzak / Ø / Ø // XarHizt: untzi; (à épingles) ixkilimuntzi; (à aiguilles) orratzuntzi / kutxatto; arka, untzi / (faisceau) azau, haxe; (étui) untzi; (sac) zorro, zaku / Ø / Ø // Casve FE: untzi, üxtütx / kütxatto, kütxeskilina; arka, untzi / (faisceau) azau, haxe, sorta; (étui) untzi / xaküta / Ø // HaizeG FB: untzi, (en crin) zurduntzi, (à épingles) ixkilimuntzi; (à peignes) orraze-untzi; (à aiguilles) orratz-untzi; (à cure-dents) xotx-untzi / kutxatto; untzi, kutxa / (faisceau) xorta, sorta, azau, garba; (étui) untzi; (de voyage) bide-zorro // T-L LBF: tegi, untzi, teka / kutxatto; untzi / -tegi, estuxa, xixko / sakela ttipi / untzi // PMuj DCV: kutxa, zisku, xorro, ontzi, kutxatilla, andel; eta estuchista: kutxagille, xixkogille // Azkue Aurkibidea: hüstütx; e. de agua para la piedra de afilar: potai; e. de mecha: dunda-barril; e. de segador: kopa, opots, popil, poto, xitxo; e. para la piedra de la hoz: opats.

Erdaretako formak

fr (DLLF): étui; coffret, écrin; trousse; pochette; nécessaire; it (S. Carbonell): astuccio; pettine di media grandezza, etab.; ca (DCC): estoig; en (Collins): box, case, container; (de afeites) vanity case; (de aseo) toilet case, etab.; de (Langenscheidts): Futteral, Etui, Kästchen, (de baño) Toilettentasche, Kulturbeutel; (de cirujano) chirurgisches Bescteck, etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 41 lek. (B 35 / G 6).

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bbehin edo onarpen eske aurkeztua: ez du baldintza minimoa betetzen; eta, lantaldearen irizpideetan datu honek lekurik ez duen arren, kontuan izatekoa da Iparraldeko hiztegi zaharretan ageri dela (H, Dv, VocBN).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Pello Lizarraldek, Koldo Izagirre keta Juan Garziak behintzat erabili dute azken urteetako literaturan. Horretaz gain, eskola munduan hitzetik hortzera erabiltzen dute gure umeek. Sartu egingo nuke.

 - [E116]: egia da erabili egiten dutela gaur (eta erabili egiten genuen geuk ere, eskola garaian), baina Hegoaldean bakarrik erabiltzen da, nonbait, eta ezin ezkuta dezakegu datu hori. Onartzekotan, Heg. marka behar du, nire ustez, eta ordaina ere bai: txostenean ikusi dudanez, hiztegi gehienek kutxatila eman dute ordaintzat, eta nik ez daukat hoberik eskura (bestelako kezkatxoa dut nik buruan: kutxatila definitzean, beste zenbait forma definitzean bezala, lanak izango ditugu zer adierazteko proposatu dugun gogoan izaten eta adiera guztiak biltzen; baina, esan bezala, gauza bera gertatuko zaigu hau bezalako beste hainbatekin). Proposamena: "estutxe iz. Heg. 'kutxatila'".

 - Erabakia: (2009-02-27) estutxe iz. Heg.

estutze
iz. estutu aditzari dagokion ekintza. Zeinek askatu ahalko zuen estutze indartsu hartatik?

Aztergaia: estutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

galtzetan estu egon
da ad.-lok. Larri egon, larri ibili. Bazeudek oraintxe hiru, mundu zabalean, gu baino estuago galtzetan daudenak.

Aztergaia: galtzetan estu egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

galtza (Fig., lugar que se asigna a ciertos sentimientos, sobre todo al miedo y similares) * Bazeudek oraintxe iru, mundu zabalean, gu baño estugo galtzetan daudenak. Ayerb EEs 1916, 184.

LB: 0/ EPG: 0/ ETC: 0.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: galtzetan estu egon: estar apurado; Labayru: 0;

Bestelakoak

galtza 3 iz. (Beldurra edo kideko sentipenak adierazten dituzten zenbait esapidetan). Galtzetan estu egon: larri ibili. Zer ikarak nituen galtzetan, eskolara joatean!

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Horrekin batera galtzak bete lan esapidea ere jasotzea proposatu da. Bide batez, estu egon ere jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa galtza, estu eta egon sarreretan.

grabazio estudio, grabazio-estudio
iz. Soinu-grabazioak egiteko prestatutako tokia, kanpoko hots-uhinetatik babestua egoten dena. Ik. estudio 4. John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr azken aldiz grabazio-estudio batean bildu zirenetik 40 urte beteko dira. 1994an zabaldu zen Shot! grabazio estudioa, eta asko izan dira ordutik euren lanak han grabatu dituzten taldeak.

Aztergaia: grabazio-estudio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh36 2024-02-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 90 (Aizu 8, Argia 11, Berria 17, Deia 9, DiarioVasco 3, EiTB 33Elkar 3, Erlea 1, Jakin 3, UEU 2); ETC 221

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: grabazio-estudio (Arteak; TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

haginak estutu
1 du ad.-lok. bizk. Beheko hortzak eta goikoak elkarrengana hurbildu eta gogor sakatu. Haginak estutuaz ezpainetatik odola ateratzeraino.
2 du ad.-lok. bizk. Egoera zail edo gogor bat gainditzeko edo haserreari edo amorruari eusteko ahalegin handia egin. Azken kilometroetan atzean geratzetik gertu egon zen, baina memento erabakigarrietan haginak estutu eta hainbestean amaitu zuen. "Ez duzu lotsarik" esan nion, haginak estututa.

Aztergaia: haginak estutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAGINAK ESTUTU Apretar los dientes. Patxik, agiñak estutuaz ezpañetatikan odola ateratzeraño, esan zuan birau izugarri bat. Apaol 100. Agiñak estutzea asko neban beragaz [surragaz] etxean geratzeko. Or Tormes 31. Kaltegillia baldin bazera / gero zuk kalte egiñak / begi txarrakin zu ikusita, / estutuko ditue agiñak. And AUzta 151. Bildurraren bildurrez ta sukar antzaren oiñazepean, agiñak estututen ditu, amurruaren amurruz. Erkiag BatB 190

haginak estutu 1, Berria (“Azken kilometroetan atzean geratzetik gertu egon zen, baina memento erabakigarrietan haginak estutu eta hainbestean amaitu zuen sasoia”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haginak estutu 1, Koldo Biguri (“On Camillok hortz-haginak estutu zituen Amabirjinari "beste hori" deitzen ziola entzutean eta Pepponeri burua apurtzeko gogo eroa sentitu zuen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, hortzak estutu formarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hagin sarreran.

hortzak estutu
1 du ad.-lok. Beheko hortzak eta goikoak elkarrengana hurbildu eta gogor sakatu. Hortzak estututa denbora luzez indarra eginez gero, barailaren giltzadura kaltetu egiten da.
2 du ad.-lok. Egoera zail edo gogor bat gainditzeko edo haserreari edo amorruari eusteko ahalegin handia egin. Hortzak estututa, bizikletatik altxatuta, lehertu beharrean egin zituen azken 200 metroak. Hortzak estutu zituen gehiegikeriaren bat ez botatzeko.

Aztergaia: hortzak estutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa haginak estutu formarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hortz sarreran.

lepoa estutu
dio ad.-lok. Bi eskuekin heltzen dio lepoa estutzen dion nire besoari. Uste baino gehiago kostatu zitzaion lepoa estutzen zioten matxarda haietatik askatzea. Hotelera heldu eta lepoa estutzen zizun gorbata askatu ondoren, ohe gainean etzan zara.
Ohiko lexiak

Aztergaia: lepoa estutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus