Euskaltzaindiaren Hiztegia

4 emaitza emu bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

emu
iz. zool. Itxuraz ostrukaren antzekoa den hegaztia, hura baino txikiagoa, Australiako ordokietan bizi dena (Dromiceius novaehollandiae). Hegaztien gripea dela eta, Derioko azokan ez da emurik izango aurten.

Aztergaia: emu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): emu 13: Berria (“Australiako emuaren femurra (hegazti ez-hegalari handia) eta hazten ari den arratoi baten besaurreko hezurra dira ikus daitezkeen beste animalia egituretako zenbait”), EiTB 12 (adib.: “Donostian txikienek tamaina txikiko txorimaloak egiten ikasiko dute eta gertutik animalia exotikoak ikusi ahal izango dituzte: arantzurdeak, emuak, antzarak, mandoak, astoak, llamak, gameluak eta poneyak, besteak beste”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: emu 4: Xabier Olarra 3 (adib.: “Ez zekien oso seguru emua zer zen, eta deskribatzeko eskatu genion”), Edorta Agirre (“Haragietan, "kapritxotsuek" gaur bezala abelgorria sei edo zortzi urtez haziko dute (era tradizionalean eta pentsuetan mirarizko osagarririk sartu gabe) bestelakoei ere bide emanez, hala nola bufalo, bisonte, orein, basurde, erbi, azkonar, emu, ostruka, kanguru eta gainerakoei; baita primate batzuei ere, egokiak izango baitira etorkizunean zaletasun morboso berriak asetzeko, emaniko lehen urratsek adierazi legez”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es emú / fr émeus: Elhuyar: emu / Nolaerran: - / Zehazki: emu / Labayru: - / Adorez5000: emu.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zool.

Landare eta animalien taxonomi izena

Dromiceius novaehollandiae.

emultsio
iz. kim. Berez elkarrekin nahasezin diren bi likidoren arteko nahastea, itxuraz homogeneoa, egonkorra dena edo emultsionatzaile baten bidez egonkortzen dena. Uraren eta zenbait osagai oliotsuren arteko emultsiotik sortzen dira kremak.

Aztergaia: emultsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): emultsio 56: Elhuyar 3 (adib.: “argi-sortaren zati bat objektua argiztatzeko erabiltzen da, eta besteak, berriz, erreferentzia-sorta deitutakoak, euskarriari, plaka fotografikoari edo emultsioari erasotzen dio”), Consumer 42 (adib.: “jangaiaren zaporea indartzea, gozotasunez apaintzea, gelifikatzea, loditzea, kolorez janztea, emultsioa erraztea, egonkor bihurtzea eta beste hainbat helburu betetzen dituzten aditiboak, esate baterako”), Berria 7 (adib.: “Gorriz, bioletaz eta berdez tindatutako patata fekularen emultsio batekin estaltzen zen beira bat”), EiTB 4 (adib.: “pikilloz egindako emultsioa prestatuko du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: emultsio 9: Berria 2 (adib.. “Agirregabiria elektroforesia eremu elektrikoaren eraginez soluzio edo emultsio bateko partikulak higitzea egiteko txip bat garatzen ari da Arrasateko enpresan”), Irene Aldasoro 4 (adib.: “Emultsio bat izan ohi da ukendua”), Juan Garzia 2 (adib.: “Nigandik gorago zein beherago, beste guztiak berdin errugabe sentitzen zituan: lehengaiak ontzat eman zituztenak, zilar bromurozko emultsioa prestatu eta berrikuskatu zutenak, xaflak paketetan sartu, bilgoak lotu eta biltegian pilatu zituztenak”), Xabier Olarra (“Horiek prestatu zioten bere erakustaldi ikusgarrienerako bidea, 1861ean erakutsi baitzuen koloretako argazkiak egin zitezkeela, nahiz eta emultsio fotografikoa bera zuri-beltzeko argazkietarakoa izan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es emulsión / fr émulsion: Elhuyar: emultsio / Nolaerran: emultsio / Zehazki: emultsio; emultsionatze, nahaste; emultsio, nahasketa / Labayru: emultsio / Adorez5000: emultsio.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

emultsionatu, emultsiona, emultsionatzen
du ad. Zerbait, bereziki gantz bat, emultsio bihurtu. Behazun-gatzek gantz-azidoak emultsionatzen dituzte. Bestela galduko liratekeen gantz substantziak era honetan urarekin emultsionatzen dira. Emultsionatu arrautzak azukrearekin batera. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Saltsa emultsionatuak.

Aztergaia: emultsionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh48 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 48 (Berria 1, EiTB 2, Consumer 14, Laneki 26, UEU 5); ETC 21

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: emultsionatu du ad. (Kim.) emulsionar / Adorez: emultsionatu du ad. emulsionar / Labayru: emultsionatu 1 ad. dau Kim. emulsionar / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0 // ZTHB-Kim: emultsionatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa. Oso erabilia, gaur batez ere sukaldaritzan, baina beste arlo batzuetan ere bai. Markarik gabe jasotzekoa.

emultsionatzaile
iz. kim. Emultsio bat lortzeko edo egonkortzeko erabiltzen den gaia. Emultsionatzaile sintetikoak. Elikagai prozesatuetan zein emultsionatzaile erabili eta nola, Europar Batasunak arautzen du.

Aztergaia: emultsionatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): emultsionatzaile 60: Elhuyar (“Produktu kimikoek injektatzen den nahastearen % 2 bitarteko proportzioa izan dezakete, eta emultsionatzaileak, likatasunaren kontrolatzaileak edo biozidak izan daitezke”), Consumer 57 (adib.: “Aditibo emultsionatzaile gisa baliatzen dira (lezitina edo E-322 horri esker, gantza eta ura nahas daitezke) margarina, gazta eta bestelako elikagaiak moldatzean”), Berria (“landare proteina; semola; laboreetatik ateratako egonkortzailea; lodigarri, emulsionatzaileak, lurringarri edo beste gehigarriak”), Jakin (“Produktu kimiko horiek biozidak, likatasun-kontrolatzaileak eta emultsionatzaileak dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu emultsionatzaile formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es emulsionante / fr émulsifiant: Elhuyar: (Quim.) emultsionatzaile / Nolaerran: - / Zehazki: (Quim.) emultsionatzaile / Labayru: (Quim.) emultsionatzaile / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus