Euskaltzaindiaren Hiztegia

10 emaitza dal bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

dal
dekalitro-ren nazioarteko sinboloa. (l xehez nahiz larriz: dal edo daL).
dalai-lama
iz. Tibeteko budismoaren buruzagi espirituala. Dalai-lamak alde egin behar izan zuen txinatarrek hartutako Tibetetik.

Aztergaia: dalai-lama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

dalasi
iz. Gambiako diru unitatea.

Aztergaia: dalasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Gambia.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dalasi: HiztEn-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dalasi: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Gambiako dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua dalasi iz. (Gambiako dirua).

daldara
iz. Ipar. eta naf. Dardara.

Aztergaia: daldara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dardar(a) (eta eratorriak) dira nagusi, 184 ager.ekin (EB: 116; G: 39; B: 27; IE: 2; daldar(a) formak IEko 15 ager. ditu (horietan 11 testu berekoak) eta EBko 3

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec-en dardar(a) + eratorriak 35 aldiz jaso dira, eta daldar(a) 2 aldiz; AB38: dardar(a) + eratorriek 32 agerraldi dituzte; daldar(a) + eratorriek 2; AB50: daldar(a) formarik ez da jaso, dardar(a) + eratorriak 10 aldiz

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. h. dardara.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. dardara

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "kentzea hobe, gaur guztiok dardara hedatuagoa -eta zaharragoa- zer den dakigunez gero" (1995-01-25)

 - [E301]: dardara [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [E302]: (Iparraldeko markarekin) / dardara. Bi puntutxo aipatzeko: 1) Ez ote da Iparraldetik aparte beste zenbait lekutan ere (Gipuzkoako Kostaldean, esate baterako) erabiltzen daldar edo daldara hitza, daldar batean / dar-dar batean? edo dardaraz / daldarka bezalako formetan? 2) dardarka hitzari lehentasuna ematen zaio dardaraka-ren aurrean, baina nola jokatu dar-dar egin / dardar egin / dardara egin bezalako hirukotearekin?" (1994-11-10)

dalia
1 iz. Lore ederreko landarea, apaingarri gisa oso aintzat hartua (Dahlia variabilis).
2 iz. Landare horren lorea. Arrosak, bioletak, daliak eta bitxiloreak zituzten salgai, sortaka bildurik.

Aztergaia: dalia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Dahlia variabilis.

Erdaretako formak

"... por Anders Dahl".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

dalmatika
iz. Kasullaren antzeko jantzia, bereziki diakonoena, mahuka zabal eta irekiak dituena eta albaren gainetik janzten dena. Dalmatika eta purpura koloreko kapa soinean.

Aztergaia: dalmatika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

dalmatika: Lg TZ ("aphez-handiak bazuen oraino arropa labur, mahunka gabe bat, Efod zaritzona [...] gainetik zen bakharrik idekia, oraingo dalmatikak bezala"); LE ("S. Paskasio, zeñen dalmatikak sendatzen emen heriak"); Or MB 28 [irudian ageri denaren izena], 33 ("[abenduan] alboetako bi apaizek ez dute dalmatika'rik jazten"); Igandeetako ospakizunak apaizik ez denean: "Bere ministeritzari dagozkion liturgi jantziak erabiliko ditu [diakonoak], hau da, alba estolarekin eta, egokieraren arabera, dalmatika".

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dalmatika: Rosa Martin Vaquero (ap. hiru.com): "kasula eta euritako estalkia elizikizun buruarentzat, eta dalmatikak, berriz, haren ministroentzat [...] Santa Kurutze Kanpezun, garai hartan egindako bi traje daude gordeta, oso osorik, kasulak, dalmatikak eta euritarako estalkiak barne [...] Biasteriko Andre Maria parrokiako (Araba) trajearen dalmatikan urrez bordatutako mendelak [...] Arroiaben, berriz, dalmatika basiliskodunak [...] Vianako dalmatika eta kasula; Deikazteluko dalmatika; Lizarrako San Pedro de la Rua elizako dalmatika; [...] Lizarrako Santa Klara komentuko euritako estalkia eta dalmatika [...] bordatutako beste dalmatika batzuk ere gorde dira".

Erdaretako formak

“lat. ecclés. dalmatica "blouse en laine de Dalmatie"“.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

arazorik gabe onartzekoa da, lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): dalmatika

dalmaziar
1 adj. Dalmaziakoa, Dalmaziari dagokiona.
2 iz. Dalmaziako herritarra.
3 iz. Jatorriz Dalmaziakoa den txakur arraza.
4 adj./iz. Txakurrez mintzatuz, arraza horretakoa, gorputz gihartsua, ile motza eta larruazal zuri orban beltzez zipriztindua duena. Dalmaziar txakurkumeek, jaiotzen direnean, ez dute orban beltzik, baina lehen urtean ateratzen zaizkie.

Aztergaia: dalmaziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dalmaziar: Harluxet (larruazal zuri orban beltz txikiz zipriztindua duen txakur-arraza) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dalmata: G. Garate (“doberman, siberiar husky, setter, aleman ardizakur, Yorkshire terrier, dalmata, sanbernardo, boxer, collie”) // eibartarrak (“dalmata moduko txakur bat”), gorliz.ikastetxea.net (“Bazen behin txakur dalmata ezin ederrago bat”), blogari.net ("Txakur espezie arraroa, Galiziako pit bull eta Andaluziako dalmata baten kumea, euskal herrian jaioa”), betizu.com (“Kermantxu, benetan dalmata polit hori bira eta bira”), etab.; dalmaziar: eitb24.com (“101 dalmaziar”), zientzia.net (“dalmaziar batzuk itsu geratzen dira”), habe.org (“"Ehun eta bat dalmaziar", Walt Disney”), etab.

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Euskaltzaindiaren Arauak

Dalmazia / dalmaziar.

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Dirudienez, beste hizkuntzek ere zeinek bere eratorria egiten dute.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak eta -tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: dalmaziar iz. eta izond. (txakur-arraza)

dalmaziera
iz. Dalmaziako kostaldean eta Adriatikoko zenbait uhartetan mintzatzen zen hizkuntza erromanikoa. Lekukoek ez zekiten dalmazieraz mintzatzen, baina hitzak eta kantuak gogoan zituzten.

Aztergaia: dalmaziera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dalmaziera (hizkuntza).

daltoniko
adj. Heg. Daltonismoa duena. Kolorerik gabeko munduan bizi den mutiko daltoniko baten istorioa.

Aztergaia: daltoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-04-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ElhHizt.

Lantaldearen irizpideak
Ez du baldintza minimoa betetzen, baina adierazle bat behar da

Ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen, eta, onartzekotan, Heg. marka duela onartu beharko litzateke.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): onartua: daltoniko izond. Heg.

daltonismo
iz. Kolore batzuk bereizteko edo haiei antzemateko ikusmenaren ezintasuna. Daltonismoa arruntagoa da gizonetan emakumeetan baino.

Aztergaia: daltonismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Erdaretako formak

Le PRobert: "de Dalton, physicien angl."

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus