Euskaltzaindiaren Hiztegia

17 emaitza bus bilaketarentzat - [1 - 17] bistaratzen.

bus
1 iz. Autobusa, bereziki herrietako garraio publikokoa dena. Bus-geltokitik oso hurbil dago parkea.
2 iz. inform. Ordenagailu baten edo bi ordenagailuren arteko unitateen artean datuak eta kidekoak bideratzen dituen eroale multzoa.

Aztergaia: bus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:011 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bus formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bus a) Inform. 2, K. Zalbide ("Erregistro hauek aldizka busaren bidez denak batera edo zatika kargatzen dira", "Informazioa prozesadorean baldin badago, ordea, programa askoz azkarrago landuko da, ez bait da agindu honen edo haren seinale-egoeraren bila busean ibili beharrik izango"); b) 'autobusa' adierako 9: P. Berasategi 8 (adib.: "Hartzen zen edozein bus, eta hurrengo geltokira arrimatzean, istanteko oihukatzen zuen busaren barrengo bakarren batek ¡Que viene la avalancha!", "busaren atzeko sarreran"), P. Aristi 1 ("Eta dena kasualidadez hasi zen, bus hartako kristalean idatzi nuen esaldiarekin"), eta bus(-)geltoki 3: Aretxagazeta ("bus geltokian kristal apurketa"), J. Bergara 2 ("Deitu bus-geltokira eta galdetu ea Donostia, Gasteiz eta Bergararako autobusak zer ordutan diren", "Bus-geltokiko enplegatua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bus : AB38 'autobusa' 1, AB50 'autobusa' 2, HiztEn (1 autobusa; 2 Inform. ordenadore baten unitate desberdinen arteko komunikazioa ahalbidetzen duen zirkuitu elektrikoa), Euskalterm 10 (Inform. 8 eta 'autobusa' adierako 2) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bus : ElhHizt (Inform.); busa : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 (herrietako garraio publikoko) autobusa: bus-geltokia. 2. Informat.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu egin da.

begiak busti
da ad.-lok. Begietatik malkoak edo negarra atera. Begiak bustitzen zaizkio, eta korrika alde egiten du. Hitzok esatean, begiak busti zitzaizkion. Jende askoren begiak busti ziren. Begiak bustita dituela jarraitzen du hizketan. || Begiak malkoz bustitzen zaizkit orain, Joxe Lizasoren irudia begien aurrera ekartzen dudanean.

Aztergaia: begiak busti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, ‘negar egin’ da.

busti-busti egin
da/du ad.-lok. Erabat busti, blai egin. Euri jasa batek busti-busti egin zaitu eta bazatoz etxera hotzak dar-dar. Lubakietatik etorri berri diren soldaduak busti-busti eginda daude.

Aztergaia: busti-busti egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:007 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

busti-busti egin 2: Munita ("Euri-jasa batek busti-busti egin zaitu ta bazatoz etxera otzak dardar"), Anab Aprika ("Begiak busti-busti egin zitzaizkidan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

busti(-)busti egin 7: Erkiag ("Urrategiko basetxe bateko atartera busti busti eginda heldu ziran mutikoak"), E. Berazubi ("Azaroko arratsalde euritsu batez Mariok zebrabidea korrika zeharkatzen lagundu zion bere eskaratzeraino, biak busti-busti eginik"), F. Beobide ("biotza maitasunean busti-busti eginda"), BidaiaZient ("Gure botak elur-uraz busti-busti eginda zeuden"), J. Muguruza 2 ("neskaren larruzko galtzak busti-busti eginda utziz", "lehendik ere busti-busti eginda nengoen"), A. Aldekoa ("goitik behera busti-busti eginda presaka nindoala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

busti-busti egin : ElhHizt (adib. gisa), PMuj DVC (rehumedecer) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin bikoiztapenekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

busti 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

busti1, busti, bustitzen
1 da/du ad. Ura edo beste isurkari bat zerbaiten azalean itsatsi edo barnera sartu. Ogia ardotan busti. Uretan bustia. Zatar bat gasolinaz busti. Zeharo busti naiz etxerako bidean. Euriak ez du ia kalea busti. Dena busti zara ihintzez. Busti bezain laster lehortua.
2 da/du ad. hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, mihia ahosabaira hurbilduz ahoskatu. Ik. palatalizatu. "i" ondoren bustitzen diren kontsonanteak.
3 du ad. (Ardoa-edo) edanez ospatu. Elkarrekin busti behar dugu gure indianoaren etorrera.
busti2
1 adj. Bustirik dagoena. Egur bustian ez du suak ezer egiten. Zahi bustia ale batzuekin nahasirik. Arropa bustia eranzten, lehorra janzteko. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia.
2 adj. hizkl. Sabaikaria. Kontsonante bustiak.
busti3
iz. Hezetasuna. Bustia da abereentzat, guretzat bezala, etsairik handiena.
bustialdi
1 iz. Norbait edo zerbait bustitzea, edo bustitzen den aldia. Bustialdi ederra hartu zuen ustekabean.
2 iz. Bainua. Bustialdiak guztiz onak dira askotan urdaileko minentzat.

Aztergaia: bustialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bustiarazi, bustiaraz, bustiarazten
du ad. Bustitzera behartu. Jordan ibaiko uretan bustiarazten zituela.

Aztergaia: bustiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bustiarazi, bustiaraz, bustiarazten. du ad.

bustidura
iz. Bustitzea, bereziki bokal edo kontsonante batena. Ik. palatalizazio. Bustidura letra bikoitzez adierazi.

Aztergaia: bustidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bustigune
iz. Gune bustia edo hezea.

Aztergaia: bustigune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

tradizioko oinarri handirik gabea da (Etxba, Or) eta berezi samarra osaeraz; zingira edo istingadien adierazle gisa ageri da gaur, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, hezegune parekoa bezala.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gune bustia edo hezea.

bustitasun
iz. Hezetasuna. Egur bustian ez du suak ezer egiten; su hartzeko, utzi behar du duen bustitasuna.

Aztergaia: bustitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bustitze
iz. Ura edo beste isurkari bat zerbaiten azalera itsastea edo barnera sartzea.

Aztergaia: bustitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

busto
iz. Burua eta bularraldea irudikatzen duen pintura edo eskultura. Henri Stierlin historialariak Nefertitiren busto ezaguna faltsua dela esan du.

Aztergaia: busto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Artea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

busturiar
1 adj. Busturikoa, Busturiari dagokiona.
2 iz. Busturiko herritarra.
eztarria busti
du ad.-lok. Edatearen ekintza adierazteko esapidea. Ik. edan1; zintzurra busti. Atera iezadak eztarria bustitzeko zerbait. Izango da mokadutxo bat hartu eta eztarria bustitzeko modua. Sei arrautzarekin egindako patata, urdaiazpiko eta haragi xehe tortilla; eztarria bustitzeko, aldiz, ardoa eta ura. Bitartean gurasoek eztarriak bustitzen zituzten, haien alaben txanda noiz iritsiko zain.

Aztergaia: eztarria busti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

busti * Banua eztarriya puskatxo bat bustitzera. Urruz Urz 53s. Ogiarteko bat patxadan jan, / ardoz busti eztarria. AZink 152. eztarri * Nai dan eraritikan eztarriya busti. Tx B I 159.

LB: 19 “Taberna zulo batean eztarria bustitzen ari dira bi lagun, gaueko egonezinak arintzeko saio antzuan” (Berria); EPG: 6 “Sudurra zuritu eta eztarria busti, bertzerik ez dik egin bildu dudanetik!” (Aingeru Epaltza); ETC: 65 “Bitartean, eztarria bustitzen hasiak ziren beste batzuk” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: eztarria busti (lgart.) beber, mojar el gaznate eztarria bustitzen hasi eta azkenean mozkortu egin zen: empezó a mojarse el gaznate y al final se emborrachó; Adorez: eztarria busti: beber, mojar el gaznate; Labayru: 0

Bestelakoak

busti1 1 da/du ad. Ura edo beste isurkari bat zerbaiten azalean itsatsi edo barnera sartu. Ogia ardotan busti. Uretan bustia. Zatar bat gasolinaz busti. Zeharo busti naiz etxerako bidean. Euriak ez du ia kalea busti. Dena busti zara ihintzez. Busti bezain laster lehortua. Begiak busti (malkoz). Eztarria busti: edan. eztarri 1 iz. Lepoaren aurrealdea; aho barrunbearen eta hestegorriaren sarreraren arteko bitartea. Eztarriko mina. Eztarria garraztu, urratu. Eztarria bustitzeko. Edozein eztarrik irentsiko lukeen mokadua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da eztarri eta busti sarreretatik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eztarri eta busti sarreretan.

zintzur bustitze, zintzur-bustitze
iz. Ipar. Bazkalaurretik edo afalaurretik edari bat (gehienetan alkoholduna) hartzea. Ik. aperitibo; aperitifa. Ondotik, zintzur bustitze eta afari on bat, umore onean. Zintzur-bustitze bat antolatu zuten hauen ohoretan.
zintzurra busti
du ad.-lok. Edatearen ekintza adierazteko esapidea. Ik. edan1 1; eztarria busti. Iturriko uretik bakarrik, noizean behin zintzurra bustiz. Plazako tabernetan zintzurra bustiz hasi zuten ibilaldia txistulariek. Tartetxo bat hartu zuen zintzurra bustitzeko, mintzatzen hasi aurretik. Hator, zintzurra bustiko diagu elkarrekin!

Aztergaia: zintzurra busti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zintzur * Ez diteke zintzurra nai bezin maiz busti. JanEd I 20. Ithurriko uretik bakarrik noizean behin zintzurra bustiz. JE Ber 29. Txintxurra bustiz, ekin diote kantari. Or Eus 105 (Mi 80 zintzur). busti * Ez diteke zintzurra / nai bezin maiz busti. JanEd I 20. Beste ainbeste bider zintzurra bustiyaz. Sor Bar 110. Hoako lanekin behar diauk zintzurra busti. Guazen ostaturat. Zub 74.

LB:” 12:30ean karpapean zintzurra bustitzeko adina ukanen dute Los Incognitosen musikarekin” (Berria); EPG: “Ongi etorri aratsalde hori beiratuko duten guzier! Egitaraua ikusiz, segur zirezte ez dela nehor aspertuko eta gisa den bezala, bururatzean zintzurra bustiz bi solasen egiteko parada izanen da.” (Herria); ETC: “Hire zintzurra bustia mantentzea nire kontu, hi hasi hizketan!” (Goenkale)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: hator, zintzurra bustiko diagu elkarrekin!: ven, ¡vamos a echar un trago!; Adorez: zintzurra busti: beber; Labayru: zintzurra busti 1 ad. lok., ad. dau (kolok.) echar un trago; remojar el gaznate; beber

Bestelakoak

zintzur 2 iz. (Esapideetan). Iturriko uretik bakarrik, noizean behin zintzurra bustiz. Zintzurra urratu beharrean ekingo diote kantuari. Ehun biba dizkiote zintzurrek igortzen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke. zintzur 2 ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zintzur eta busti sarreretan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus