Euskaltzaindiaren Hiztegia

32 emaitza bon bilaketarentzat - [1 - 32] bistaratzen.

bon
1 interj. Ipar. beh. Aurretik esandakoa nolabait zuzentzeko, sinesgogor agertzeko, amore emateko edo bestek esandakoari garrantzia kentzeko erabiltzen den hitza. Ik. bueno. —Jaun erretore, ez dut nik erran itsusia naizela... —Bon!, jakizu, beraz, uste duzun baino politago zarela.
2 (Hizketaldi bati hasiera edo amaiera emateko, betegarri bezala). Bon, segi dezagun gure lana...

Aztergaia: bon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:17 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

bon 7: Erlantz Urtasun 2 (“Bon, bazen ilusioa egiten zidan gauzatto bat”, “Bon, lehenik eta behin sendagileen behar handia dago”), Berria (“bon, Berriozarren UPNk hiru zinegitzi zituen”), Pello Zubiria 4 (adib.: “bon, aitatxi zuberotarra gorria zen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bon 127: Herria 19, Berria 15, Menane Oxandabaratz 43, Jon Alonso 11, Ramuntxo Etxeberri 9, Patxi Zubizarreta 7, Matias Mujika 4, Iban Zaldua 3, Daniel Landart 3, Javi Cillero, Eider Rodriguez 3, Rafa Egiguren 2, Pello Lizarralde, Eneko Bidegain, Harkaitz Cano, Josetxo Azkona, Michel Oronoz, Karlos LInazasoro, Joxan Elosegi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. beno / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

hedatua dagoen forma hau onartu da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

interj.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Bon: otoi ez Zergatik ez O.K. Diglosiaren ezpal guztiak onartzen hasten badira hobe dugu erdaraz idaztea'.

 - [E116]: 'TXPk arrazoia du. Egia da erabiltzen dela, adibide asko dago, baina beno ez dugu aipatu itzuli honetan, eta arrazoi beragatik egokiagoa da kanpoan uztea bon ere oraingoz'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'ez sartu'.

atomo bonba, atomo-bonba
iz. Bonba atomikoa. Handik gutxira, Hiroshima eta Nagashaki mundu mapatik desagertu ziren, atomo bonbak eztanda egin ondoren.

Aztergaia: atomo-bonba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATOMO-BONBA Bomba atómica. Lehen atomo bonbekin edo zebiltzanean [...], inoiz irakurri nuela uste dut halako zerbait, alegia uranioak [...] behar zuela tamaina bat izan. MEIG IV 54

adib.: atomo 1 iz. Greziar filosofian, materia osatzen duen elementu zatiezina eta homogeneoa. 2 iz. Kim. Gai bakun baten zatikia, haren ezaugarriak atxikitzen dituen txikiena dena. Burdinaren atomoa. Atomo egiturari buruzko teoriak. Atomo bonba: bonba atomikoa.

Ez dugu aurkitu atomo(-)bonba formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atomo-bonba 10: Pello Salaburu, Iñaki Mendiguren, Koro Navarro, Gotzon Garate.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioartekoa denez

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da

bonba onartzekoa da

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa atomo eta bonba sarreretan.

bonapartetiar
adj./iz. Bonapartismoaren aldekoa. Ik. bonapartista.

Aztergaia: bonapartetiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ik. erregetiar sarrerako adibidea: euskaldun erregetiar eta bonapartetiarrak.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Isildua. bonapartetiar arautu da.

bonapartismo
1 iz. Bonaparte dinastiaren gobernu era; dinastia horren gobernu eraren antzera, autoritatean eta plebiszituan oinarritzen den gobernu mota.
2 iz. Bonaparte dinastiaren eta haren sistema politikoaren aldeko atxikimendua.

Aztergaia: bonapartismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bonapartetar 3: A. Zavala (“Etzan, bestela, Bonapartetarra izango”), M. Onaindia (“Arestian ere esana dut, Fould ministro bihurtu zenetik, Louis Philipperen gobernuan zatirik inportantena eraman zuen burjes merkatarien taldea, aristokrazia finantzaduna alegia, bonapartetar bihurtu zela”), J. Agirre (“Bonapartetarrak Europa osoa aurrean erabilli ta astindu eben”); bonapartismo 1, E.L. Adan (“Bonapartismoari, Bismarck edo Pariseko Komunari buruzko idazkiak arretaz irakurtzen badira, ordea, noizbehinka badirudi Marxek onartuko zukeela Estatua gizarte osotik aparte jar daitekeela, (...).”); bonapartista 2: J. Intxausti (“II Inperioaldia erortzean, hiru talde ditugu monarkizaleetan: borbondiarrena (legitimistes deituak), orleandiarrak (Orléans-go Louis Philippe I-aren jarraileak) eta bonapartistak.”), J.A. Urbeltz (“Egungo alardeetako kantinerak, folklorista europarrek ejerzito bonapartistetatik aterarazten dute eredua, horrexegatik festa folklore bilakatzean kokatu behar den ekarpen berria dira”); ez dugu bonapartetiar, bonapartezale formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm - Pol.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

bonapartetiar Eskualdun erregetiar eta bonapartetiar gehientsuak atsegabetan sartu ziren. Lf ELit 232. enperadoretiar. Partidario del emperador. Duela bi urte enperadoretiar eta erregetiarrekilakoa hautsi zuenean. HU Aurp 55s (se refiere a los bonapartistas). Duvoisin kapitainak ateratu zuen urtekari enperadoretiar bat. Lf ELit 214.

bonapartista 3: Deia (“Gobernamendu berria antolatu zen, liberalismoan oinarriturik baina armada bonapartistaren babespean, porrot egin zuen hegoaldean, hirietako goi mailako merkatarien babesa izan arren”), Argia 2 (adib.: “Bonapartistek orain 200 urte galdutako bataila oroitzen du”); bonapartismo 2: Berria (“Badugu ere bonapartismoaren frantses tendentzia zaharra, buruzagi gidaren aukera”), Jakin (“bonapartismotik hurbil den despotismoa”) ; ez dugu bonapartetar, bonapartetiar, bonapartezale formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bonapartista 3: Itxaro Borda (“Eskualduna astekari bonapartistako artikulu herratsuen irakurketa argigarria da karia horretara: zezenak ziren baiki Errepublikan”), Karlos Zabala (“Gavardek gau batean kontatu zien tabernara espiatzera joaten zen "sorgin zahar hura" koadrila bonapartistak nahi ez zituen zikinkeriez elikatzen zela”), Xipri Arbelbide (“Etxeberri bonapartistak zuen irabazi. 1889an berriz haste”); bonapartetar 2: K. Zabala (“Hantxe ziren mugan debekaturiko liburu politiko guztiak, Bruselako panfletoak, Bonapartetarren eskandaluzko istorioak, enperadorearen atzerriko karikatura barregarriak”), Txillardegi (“Eta No siempre prehto erantzuten omen zion granadatarrak Bonapartetarrari”); ez dugu bonapartetiar, bonapartezale formarik aurkitu.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): onartua

bonapartista
adj./iz. Bonapartismoaren aldekoa. Inperioko egunak ziren haiek, eta Hiribarrenek ez zituen bonapartistenganako sentimendu onak sotanapean gorde. Eskualduna astekari bonapartista.

Aztergaia: bonapartista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bonapartista 2: J. Intxausti: "II Inperioaldia erortzean, hiru talde ditugu monarkizaleetan: borbondiarrena (legitimistes deituak), orleandiarrak (Orléans-go Louis Philippe I-aren jarraileak) eta bonapartistak"; J.A. Urbeltz: "folklorista europarrek ejerzito bonapartistetatik aterarazten dute [kantineren] eredua".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm - Pol.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bonapartista: X. Arbelbide ("Etxeberri bonapartistak zuen irabazi. 1889an berriz haste"); I. Borda ("Eskualduna astekari bonapartistako artikulu herratsuen irakurketa argigarria da karia horretara: zezenak ziren baiki Errepublikan"); K. Zabala ("Gavardek gau batean kontatu zien tabernara espiatzera joaten zen “sorgin zahar hura” koadrila bonapartistak nahi ez zituen zikinkeriez elikatzen zela").

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

bonapartetiar arautua bakarrik jaso zen, x-tar osaerakoak aztertzean; baina bonapartista ere onartzekoa dela uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak eta -tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): onartua

bonba
iz. Lehergailua, bereziki lehergaiz betetako jaurtigaia, hainbat formatakoa. Ik. granada1. Esku bonba. Bonbak bota, jaurti. Bonba batek eztanda egin. H bonba.

Aztergaia: bonba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

atomo-bonba

Euskaltzaindiaren Arauak

'lehergailua'.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

lehergailua; cf. ponpa

bonba atomiko
iz. Lehergailu nuklearra, nukleo astunen fisioak askatzen duen energia erabiltzen duena. Ik. atomo bonba. Hiroshiman jaurti zen lehen aldiz bonba atomikoa gerra ekintza batean. Ipar Korea gezurretan ari ez bada, dagoeneko, denbora gutxi barru sei bonba atomiko egiteko adina plutonio ekoitzi du.

Aztergaia: bonba atomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:34 1998-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2011-07-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bonba atomiko 55: Argia 8, Berria 20, EiTB.com 27.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bonba atomiko 78: Berria 37, Herria 5, Fernando Morillo 10, Edorta Jimenez 4, Fernando Rey 4, Iñaki Mendiguren 3, Pello Zabala 3, Joxerra Garzia 2, Koldo Biguri 2, Joan Mari Irigoien 2, Joseba Zulaika, Bego Montorio, Mikel Hernandez, Xabier Mendiguren Elizegi, Juan Garzia, Filosofiako Gida; atomo(-)bonba 10: Pello Salaburu 7, Koro Navarro, Gotzon Garate, Iñaki Mendiguren.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

arautua dago jada, adibide gisa.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa, bonba sarreran.

bonba auto, bonba-auto
iz. Lehergailu bat ezarri zaion ibilgailua, atentatu edo eraso bat egiteko erabiltzen dena. Bonba-auto bat leherrarazi zuten atzo Jordaniako enbaxadaren aurrean, eta gutxienez zortzi pertsona hil ziren. Bost pertsona hil dira bonba-auto batek eztanda egitean. Bonba-autoz eginiko erasoa.
bonba pakete, bonba-pakete
iz. Lehergailu bat ezarri zaion paketea. Zuzendariari bonba-paketeak igorri izana leporatu diote etakideari. Bonba-paketea Ertzaintzak indargabetu zuen.

Aztergaia: bonba-pakete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bonba-pakete 34: Deia (“Urte batzuk geroago, bonba-pakete bat jaso zuen”), EiTB 33 (adib.: “Txeroki ordu erdiz izan da Ismael Moreno epailearen aurrean. Hark 2002ko urtarrilean eta otsailean bi bonba-pakete bidaltzea egotzita auzipetu du”); bonba pakete 6: Berria 2 (adib.: “AEBtako Maryland estatuko gobernu eraikinetan bi bonba pakete lehertu dira”), EiTB 4 (adib.: “Erromako enbaxada guztiak alerta egoeran daude Txile eta Suitzakoan bonba pakete bana lehertu eta bi lagun zauritu ondoren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu bonba(-)pakete formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa bonba sarreran

bonbaketa
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bonbaketak euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bonbardaketa; bonbardatze].

Aztergaia: bonbaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:22 1998-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Lantaldearen proposamena: Z10: LBeh28 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez da jaso bonbaketa, bonbardari formarik; ager. banakoak dira bombardeo (Vill Jaink: "Zer dela ta Apologetika-bombardeo au?, esango duzu menturaz"); bonbardero (Salav: "Urkiolan geundela, etortzen ziran emezortzi aideplano bombarderoak [...]") eta, OEH argitaratuan, bonbardamendu (Lf ELit: "Bonbardamendua hastean Aita Blas bi lagunekin zen eta hirurak otoitzari lotu zitzaizkon bere alde").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira bonbardaketa 1 (UnescoAlb 1990); bonbardamendu 1 (Herria 1969); bonbardari 1 (Gabai/8); bonbardeo 7 (F. Olariaga 5, G. Nazabal, P. Iparragirre); bonbardero 4 (J.L. Aramendi 2, M. Legasse, Ijitoaren "poleoiak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bonbaketa : AB50 1; bonbaketari : HiztEn (hegazkina / soldadua); bonbardaketa : HiztEn, LurE, Euskalterm 4 (hauetan aire bonbardaketa, bonbardaketa elektroniko, elektroi-bonbardaketazko soldadura); bonbardamendu : AB38 1; bonbardatzaile : DFrec 1; bonbardatze : LurE; bonbardeaketa : AB38 1; bonbardeo : DFrec 4, AB38 1, AB50 5 (hauetan bat hitz bonbardeo); bonbardero : AB50 1; bonbazketa : AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: a) bonbardaketa : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF eta PMuj DVC: bonba-eraso (bombardeo), bonbaketa (bombardeo) b) 'bombardero' adierako beste hauek: bonbakari : PMuj DVC (bombardero); bonbaketari : ElhHizt (1 bombardero (soldado); 2 (avión) bombardero), PMuj DVC (bombardero); bonbardari : HiruMila (iz. bombardero) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdaretako formak

Erdal bombardeo, bonbardero / bombardement, bombardier formen ordainak: HiruMila: bonbardaketa / bonbaketari, bonbardari // ElhHizt: 1 bonbardaketa; 2 (fig.) bonbardaketa, eraso / bonbaketari, bonba-jaurtitzaile // Casve FE: bunbardatze / bunbardabiu, bunba-hegazkin // HaizeG FB: bonbardamendu / ø // T-L LBF: bonbardamendu / ø // PMuj DCV: bonba eraso, bonbaketa / ø // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Azkue Aurkibidea.

bonbaketa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bonbaketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bonbardaketa; bonbardamendu; bonbardatze].

bonbaketa 26; bonbardaketa 1725.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bonbaketa 12; bonbardaketa 386.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

bonbardatu arautuaren eratorri erregularrak hobetsi dira.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Forma gomendatuak nagusi badira ere, oraindik ageri dira batzuen batzuk. Hala ere, bonbardamendu forma hobetsitakoetatik kentzekoa izan liteke, corpusetan agerraldi bakar bat ere ez duenez.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. bonbardaketa, bonbardamendu, bonbardatze.

bonbardaketa
iz. Bonbardatzea. Egunero izaten ziren bonbardaketak. Gernikako bonbardaketaren ostean, erbestera joan beharra izan zuen.

Aztergaia: bonbardaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-mendu/-tze.

bonbardamendu
iz. g. er. Bonbardaketa.

Aztergaia: bonbardamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: EHL 2020-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak

bonbaketa eta bonbardeo formak berrikustean proposatu da forma honi g.er. marka jartzea eta bidalketetatik kentzea.

bonbardatu, bonbarda, bonbardatzen
1 du ad. Bonbak jaurtiz eraso. Kubako azukre fabrika bat bonbardatua izan omen da.
2 du ad. fis. (Gorputz bat) neutroi, protoi edo kideko partikula atomikoen talken eraginpean jarri. Kurioa lortzeko plutonio atomoak alfa-partikulekin (helio ioiekin) bonbardatzen dira.

Aztergaia: bonbardatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

-ea- formakoak saihesteko

Euskaltzaindiaren Arauak

bonbardatu, bonbarda, bonbardatzen. du ad.

bonbardatze
iz. bonbardatu aditzari dagokion ekintza. Eraso eta bonbardatze horiek dozenaka hildako eragin dituzte.

Aztergaia: bonbardatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta/-mendu.

bonbardeo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bonbardeok euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bonbardaketa; bonbardatze].

Aztergaia: bonbardeo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:26 1998-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Lantaldearen proposamena: Z10: LBeh10 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bonbardeo iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bonbardeo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bonbardaketa; bonbardamendu; bonbardatze].

bonbardeo 10; bonbardaketa 1725; ez dugu aurkitu bonbardamendu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bonbardeo 6; bonbardaketa 386; ez dugu aurkitu bonbardamendu formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Forma gomendatuak nagusi badira ere, oraindik ageri dira batzuen batzuk. Hala ere, bonbardamendu forma hobetsitakoetatik kentzekoa izan liteke, corpusetan agerraldi bakar bat ere ez duenez.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. bonbardaketa, bonbardamendu, bonbardatze.

bonbardino
iz. Metalezko haize-instrumentua, tuba txiki baten antza duena. Irailaren 29an, Duphonik bikoteak piano eta bonbardino emanaldia egingo du Arrizuriaga parkean.

Aztergaia: bonbardino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z10: LBeh51 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bonbardino Bombardino. Agertzen dira zortzi gazte, lau bioliñekin, bi flautekin, bat triangulubekin eta beste bat bonbardinuekin pasakallia jotzen. Sor Gabon 50. Alde batean metalezko yoareak (instrumentuak): kornetin, bonbardino, tronboi ta abar. A Y 1934, 9.

bonbardino 50: DiarioVasco 26, Berria 7, Uztarria 5, Argia 4, Aizu 3, Goiena 3, Elkar, Deia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bonbardino 2, Iban Zaldua.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bonbardino (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

bonbazia
iz. zah. Oturuntza.

Aztergaia: bonbazia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bonbero
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bonberok euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. suhiltzaile].

Aztergaia: bonbero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. suhiltzaile.

bonbilla
iz. Heg. Elektrizitatearen bidez argi egiten duen kristalezko esfera modukoa. Zergatik erretzen dira bonbillak?

Aztergaia: bonbilla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

bonbo
iz. Heg. Dunbala. Gitarra eta bonboa jotzen ditu, baita hamabi sokako gitarra berezia ere.

Aztergaia: bonbo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm 1998-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z10: LBeh70 2020-12-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bonbo 12: Alvaro Perez de Sanroman (“bonboa lehen, kaxa gero...”), Mikel Garcia (“Duela hiru urte izugarrizko bonbo, liburuxka eta istoriorekin aurkeztu zuten elkarbizitza proiektua”), Garikoitz Goikoetxea 2 (“bonbo batean zenbakiak sartzen dituzte, eta bestean sariak. Bi bonboetako bolak batera aterata erabakitzen dute zenbaki bakoitzari dagokion saria”), Izibene Oñederra (“San Ildefonsoko umezurtzengan izan genuen ipinia euskal begia, egon ginen zain bonbo handien aurrean”), Maribi Ugarteburu 2 (“Ez gara eroriko fatalismoan, nahiz jakin auzipetuok inoren borondate politikoen menpe dantzan dabilen bonbo baten barruan sartu gaituztela”, “Ezin gara geratu buelta eta buelta dabilen injustiziaren loteriako bonbo horri begira”), Eñaut Gantxegi (“Munillaren izendapenari bonboa ematea”), Josetxo Azkona (“bonboen kalaka etengabea”), EiTB.com 3 (“Gabonetako loteriaren zozketan erabiltzen den bi bonboen sistemaren ordez bonbo anizkoitzak erabiliko dira”, “boskoitza dela bonbo hontako saria”). // bonbo 71: Aizu 2, Argia 8, Berria 27, Deia, DiarioVasco 19, EiTB 7, Elkar 2, Erlea, Karmel 2, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bonbo 7: Berria 1, Unai Iturriaga 3, Harkaitz Cano, Josetxo Azkona, Pako Aristi.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

bonbo 1 "(Vc, G), una especie de buque de cabotaje, falucho" A. Goizean goizeti eguzkiez batera ioan nintzen bonbo batera. Bonboa esaten da gure itxaserrietan Galiziarren . falucho, ingelesen Vessel-gaiti. A BGuzur 141. bonbo 2 Bombo. Bonbo zar bat, kornetin mallatu bat eta brontzezko plater batzuk ioten iru gizon. Ag Ioan 274. Zelan ibilten dira komediantiak kalerik kale, bonbua ta platilluak dxo ta dxo? A Txirrist 56. Euretako emakume batek pun! pa, pun! pa, pun! pa... joten zuan bonboa. Osk Kurl 86.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bombo: dunbal (TN, Arteak, Musika-instrumentuak), bonbo (Merkat.).

Bestelakoak
Erabilera oso urriko forma

hedatu gabea da. Musikakoa adierazteko, dunbal arautua.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nahiz eta dunbal den forma estandar arautua, ez du arrakasta handirik izan. Jaso liteke Heg. markarekin eta ‘dunbala’ definitzailearekin.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

dunbala.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bonboi
iz. Heg. Txokolatezko gozokia, gehienetan barnean krema, likorea edo kidekoren bat duena. Bonboi kaxa batekin etorri zitzaidan.

Aztergaia: bonboi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

txokolatezko gozokia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A107]: "[sar litekeen hitza; cf.] EOH p 3.227" (1994-07-07)

 - [E301]: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bonbona
iz. Metalezko ontzi hermetikoa, gas konprimatuak edo isurkari lurrunkorrak gordetzeko eta garraiatzeko erabiltzen dena. Butano bonbonaren prezioa 26 zentimo jaitsi da.

Aztergaia: bonbona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:37 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

baldintza minimoa betetzen du (eta egokitzat dauka J-L. Davantek).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bonet
iz. Ipar. eta naf. Txapela. Boneta begietaraino sartua.

Aztergaia: bonet

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. 'txapela'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. txapela

bonetun
adj./iz. zah. Boneta edo txapela daramana; baserritarra, laboraria. Gure euskaldun begientzat ez da halako festarik, nola hiriko karriketan bonetun, xamardun zenbait ikustea.

Aztergaia: bonetun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-t+d-.

Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

boneta daramana.

bongo
iz. Batez ere pl. mus. Perkusiozko musika-tresna, jatorriz Kubakoa, bata bestearen ondoan loturik dauden hots desberdineko bi danborrez osaturikoa, belaunen artean jarrita bi eskuekin jotzen dena. Brasilen bongoak jotzen ikasi nuen. Bongo hotsez inguratuta.

Aztergaia: bongo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bongo 4: Elhuyar 2 (adib.: “Eta, gainera, izaera baikorra eta irekia zuen; esate baterako, ezaguna da bongoak jotzea gustuko zuela, eta haren biografia anekdota barregarriz beteta dago”), Argia (“Aurrerago bongoak jotzen ikasi zuen, eta musikari talde bat bilduta, Parisko musikal lehiaketa batean ere parte hartu zuen”), DiarioVasco (“Trikitixarekin batera, oraingo honetan, beste tresna hauek izango dira trikitixaren laguntzaile: bongoak, afrikar danborra, xilomarimba, kriskitinak, temples block kutxa, udua, masailezurra, zilindroa, etab.”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bongo 4: Berria 3 (adib.: “Salterioa, lautea, hiru arrabita, kontrabaxua, bongo moduko danborrak, pianoa eta bost gizonezko ahotsak izan zituen laguntza gisa, juxtu-juxtu tenperatuak,tremolo asko eginaz baina ondo kontzertatuak”), Sonia Gonzalez (“Bihotz taupadek Afrikako bongo guztiek baino burrunbada handiagoa sortzen zidaten belarrietan eta handik aurrera ez ote nintzen gor geratuko pentsatzera ere heldu nintzen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bongó / fr bongo: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: bongo / Labayru: -/ Adorez5000: bongo.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, hedatua dago, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Numeroa

Batez ere pl.

Jakite-arloak

Mus.

bonobo
iz. Txinpantzearen generoko tximinoa, Kongo ibaiaren inguruko oihan tropikaletan bizi dena (Pan paniscus). Bonobo emeek eginkizun garrantzitsua dute taldeko bizitzan.

Aztergaia: bonobo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh38 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 34 (Argia 4, Berria 1, DiarioVasco 1, EiTB 13, Elhuyar 2, Elkar 10, UEU 3); ETC 204.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia. Sartu.

bonsai
1 iz. Zuhaitz edo zuhaixka nanoa, ontzi txiki batean kimu, adar eta sustraiak inausiz artifizialki hazten dena. Bonsai bat bezain txikia.
2 iz. Bonsaiak hazteko teknika. Frank Zhu bonsai irakaslea da, Japonian eta Txinan oso preziatua den lanbidea.

Aztergaia: bonsai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ns-.

bontzo
iz. Monje budista. Birmanian, bontzoak kultua egiteko erabiltzen den aretoan bizi dira.

Aztergaia: bontzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ntz-.

bonu
1 iz. Zerbait eskuratzeko eskubidea ematen duen agiri edo txartela. Ik. abonu2. 100 euroko bi bonu zozkatuko dituzte Aretxarteren saltokietan gastatzeko.
2 iz. ekon. Kreditua lortzeko, enpresek nahiz erakunde publikoek jaulkitzen duten titulua, obligazioak baino epe motzagoa izan ohi duena. Ik. obligazio 2. Milaka enpresak jaulkitzen dituzte bonuak Ameriketako Estatu Batuetan, luze gabe behar duten finantzaketa ziurtatzeko. Sei hilabeteko bonuengatik % 1,06 ordainduko du eta % 0,648 hiru hilabetekoengatik.

Aztergaia: bonu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bonur
iz. Ipar. g. er. beh. Zoriona.

Aztergaia: bonur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Mailak

Beh.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zoriona.

esku bonba, esku-bonba
iz. Eskuan eraman daitekeen bonba. Gizon bat galanta, fusilik gabe, esku bonbak eta ezpata handi bat eskuetan zituela.
luku bonba, luku-bonba
iz. Bonba mota, altura jakin bat hartzen duenean barnean dituen bonba txikiagoak askatzen dituena. Biltegietan dauden luku bonba guztiak suntsitzeko agindu du Espainiako Gobernuak.

Aztergaia: luku-bonba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: EHL 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

fragmentazio forma aztertzean proposatua. Erabilia espainoleko bomba de fragmentación; bomba de racimo esateko. Jasotzekoa da azpisarrera gisa luku sarrera proposatu berrian.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da luku eta bonba sarreretan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus