Euskaltzaindiaren Hiztegia

23 emaitza bola bilaketarentzat - [1 - 23] bistaratzen.

bola1
1 iz. Esfera formako gauzakia. Munduko bola. Suzko bola bat. Urrezko bola baten itxuran da sartzen eguzkia. Bola bezala beti badabil, halere ez da nekatzen. Zezenak, zurezko bolekin adar zorrotzetan.
2 iz. Bola-jokoan erabiltzen den bola, gehienetan zurezkoa, hatzak sartzeko zuloak dituena. Hiru txirlo jo daitezke bola bakoitzarekin, eta, hiru aldiz botatzen denez, gehienez bederatzi kanporaketa bakoitzean. || Bola lehiaketa, txapelketa.
3 iz. Harri-jasotze saioetan erabiltzen den harri mota, bola formakoa. Harri-jasotzaile bakoitzak 100 kiloko hiru harri erabiliko ditu, zilindroa, kuboa eta bola, eta hiruna minutuko txandak egingo dituzte.
bola2
iz. Ehunak lantzeko eta trinkotzeko makina, zurezko mailu handiak dituena. Bolatzaileak dira artilea garbitu, zuritu eta lantzeko errotan edo bolan lan egiten dutenak.
bola gazta, bola-gazta
iz. Jatorriz Herbehereetakoa den gazta, behi-esne pasteurizatuz egina, bola formakoa eta argizari edo parafina gorriz edo horiz bildua dena. Elizan hiru banku aurrerago zuen gizonaren buru soila, bola-gazta bat zirudiena.

Aztergaia: bola-gazta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: SukalSist 2024-09-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa definitu ahal izateko.

bola joko, bola-joko
iz. Jaurtitzen den bola batez birlak botatzean datzan jokoa. Dantzan eta bola-jokoan ez da hura bezalakorik.

Aztergaia: bola joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bolada
1 iz. Bat-batean eta kopuru handian iristen den gauza. Ik. haize bolada. Haize haserretuaren boladek gain behera zerabilten ontzia. Ur bolada. Jende boladak. Indian azken egunetako bero-boladak normalean baino biktima gehiago eragin ditu. Azken urteetako hotz bolada gogorrena du Europak.
2 iz. Heg. Mota bereko gauza askoren gertaldia. Aurten eztei bolada egon da auzoan.
3 iz. Heg. Denboraldia. Bolada txarra dut aspaldian. Bolada honetan badut nahikoa nahigabe. Azken bolada honetan ez dut ikusi. Lehen ere izan ditu horrelako boladak. Aski geldo ibili dela bolada batean.

Aztergaia: bolada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado sólo al Sur (...). La forma más antigua y más usada en gral. es bolada. Bolara se documenta en Bilintx y en autores guipuzcoanos de este siglo. En Dfrec hay 18 ejs. de bolada y 8 de bolara"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bolada da forma nagusia, 28 ager.ekin (G: 4; B: 2; EB-EgAs: 22); bolara 10 aldiz azaldu da (G: 3; EB-EgAs: 7). IEkoetan ez da agertu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: boladan egon.

Lantaldearen irizpideak
Proposatua da eta (ia) erabat nagusitua
Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

boladan egon

Lexemen erregulartasuna

-d-/-r-

boladaka
adb. Bolada batzuetan. Ik. aldika 1. Boladaka ongi ibiltzen da. Ehiztari ibilia zen, boladaka. Azken denboraldiotan ikusi da ia talde guztiek boladaka jokatzen dutela ondo.

Aztergaia: boladaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): boladaka 51: Elhuyar (“Ikerketa horrek ideia bat indartzen du, alegia, eboluzioa ez dela poliki eta era ordenatuan gertatzen, saltoka edo boladaka baizik”), Consumer (“Tikak hainbat aldiz agertzen dira egunean zehar, boladaka, ia egunero eta urtebete baino gehiagoz”), Berria 39 (adib.: “Hamabi jardunaldi jokatu ostean argi dago Athleticek boladaka funtzionatzen duela”), EiTB 8 (adib.: “Boladaka jokatzen ari ziren Ivanovicenak”), Argia 2 (adib.: “Europan, kalea boladaka bizi da soilik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: boladaka 28: Berria 22 (adib.: “Bana berdindu zuen Arsenalek Chelsearen aurka, baina nahierara nagusitu zen, boladaka jokatuta”), Lopez de Arana (“Euriak itsas ertzeko pasealeku distiratsuaren aurka gogor jo eta haize-boladaka lehertzen zen leihoaren kontra, ura baldeka botatzen ariko bailiran”), Jokin Urain (“Boladaka, orduro-orduro egin izan dizkigute gauezko kontaketak, ordurik huts egin gabe”), Oskar Arana (“boladaka haize hotza ari zuela eta artean milioika hostok adarrei heltzen zietela”), Bernardo Atxaga (“boladaka sentitzen den haizetxoa”), Jose Morales (“Beste batzuetan, ordea, zaratak gora egiten zuen, boladaka, oldarka, mailadi apurtu batean gora lasterka balihoa bezala”), Pello Lizarralde (“Kanpoan haizea dabil boladaka eta Abelen aurpegi eta eskuetaraino iristen da”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta badu gainerako libreek ez duten ñabardura semantiko bat.

boladan egon
da ad.-lok. Heg. Zerbaitek jendartean arrakasta edo harrera ona, baina pasakorra, izan. Ik. modan egon. Patxadan ibiltzea dago gaur boladan. Boladan dagoen literatura mota.

Aztergaia: boladan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

boladaz
adb. Boladaka. Zerua ere boladaz urdin-urdin jartzen dela.
Loturak
bolaleku
iz. Bolatokia. Probintziako bolo txapelketa Txarapeko bolalekuan izango da.

Aztergaia: bolaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bolaluma
iz. Idazteko lanabesa, barnean tintazko hodi bat eta puntan metalezko bolatxo bat duena. Han daude bolaluma beltzez zirriborratutako marrazkiak.

Aztergaia: bolaluma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1994-01-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan axote sarrera ('tinta' / 'tintero'; hiru testu aipatzen dira: P. Urkia EEs 1930; Mde Po; Erkiag BatB); idazkortz 5 aldiz agertu da (Ldi 4 eta Or) eta idaztortz behin (Zait); idazluma, bolaluma, boligrafo formarik ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

boligrafo 23 aldiz agertu da: B 1 (X. Gereño); EB 22 (I. Aranbarri, Elhuyar matematika-taldea, Saioka 6. Hizkuntza, Saioka 7. Natur arloa. X. Mendiguren B., Zeu zeutara, A. Arana, X. Gereño, I. Zubiri, K. Izagirre, J. Gonzalez); boligrafogile 2 aldiz (J. Gonzalez); idaztortz 2 aldiz (P. Lhande eta Or); bolaluma behin (X. Gereño); axota eta idazluma ez ditugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

axota : AB38 3; LurE; Euskalterm 1; bolaluma : DFrec 3; AB38 1; HiztEn; Euskalterm 1; boligrafo : DFrec 3; AB38 26; AB50 2; HiztEn-LurE; Euskalterm 3; boligrafu : DFrec 1; boliluma : AB38 1; idazkortz : HiztEn ("ik. idaztortz"); idazluma : HiztEn ("idazteko erabiltzen den hegazti-luma"); idaztortz : HiztEn ('idazluma').

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiaren esku utzi da erabakia, batzordean aipatu diren irizpide-oharrok jasoz: 0. adierazle bat eman beharra dago, ez baita aldarteko gauza. 1. boligrafo da Hegoaldean ezagun-erabiliena, baina Espainiako espainola bakarrik da; bika esaten dute Iparraldean, eta ez dirudi marka-izena izan daitekeenik irtenbidea; bolaluma proposatu zuen Euskaltzaindiak, baina ez du harrera handirik izan; axota darabilte Donostialdeko ikastoletan, baina ez, dakigunez, hortik kanpo. 2.1. Baldintza minimoaren printzipioari eutsiz, bolaluma berretsiko luke zenbaitek, berriro porrot egiteko arriskua asumituz; 2.2. erabiltzen denari zor zaion begirunea abiapuntutzat hartuz, boligrafo eta bik(a) onartu egingo lituzke bestek, bigarren mailan bada ere, eta proposa litezkeen bolaluma (nahiz axota ) hobetsi(eta)rako bidalketa eginez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Boligrafo formari eutsi beharko genioke, ene ustez" (1994-07-21)

 - [E124]: ez zait gaizki iruditzen, baina horregatik hegoalde osoan darabilgun boligrafoa ez genuke baztertu behar. Bik(a) hedaduraz dialektaltzat jo daiteke, marka konkretu baten izena izateaz gain" (1995-01-25)

 - [K201]: hauxe [bolaluma] hautatuko nuke" (1994-07-06)

 - [P008]: [Zerrendatik kenduko nuke] boligrafo (1994-07-29)

bolandera
iz. Suziria. Bolandera gehiago jaurti zituen zerura.

Aztergaia: bolandera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: Sin. suziri.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

su-ziria

bolanta
iz. Arrantzako sare mota luze eta sakona, itsas zabalean goitik behera hedatzen dena. Bolanta izeneko sare pelagikoak.

Aztergaia: bolanta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'arrantzako sare-mota'.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

cf. bolante

bolante
iz. Ibilgailuen norabidea gobernatzeko uztai itxurako gailua. Beste aldera eragin zion bolanteari. Eskuak bolantean eta begirada aurreko autoan.

Aztergaia: bolante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:16 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(autoa gidatzekoa).

bolante kolpe, bolante-kolpe
iz. Bolanteari, norabidea aldatzeko, bat-batean indarrez eragitea. Antza denez, animalia ikustean gidariak bolante kolpea eman, eta hesi horren kontra jo zuen.
bolari
iz. Birlaria, bola-jokoan aritzen den pertsona. Gipuzkoako bolari onenak Liztormendi bolatokian arituko dira.

Aztergaia: bolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

birlaria, bola-jokoan aritzen dena.

bolatoki
iz. Bola-jokoan aritzeko prestatua dagoen tokia. Pilotaleku ondoko bolatokian diru asko jokatzen zen.

Aztergaia: bolatoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z2:Merkat
bolatu, bola/bolatu, bolatzen
du ad. zah. Ehunak, trinkotzeko, bolan jo.

Aztergaia: bolatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bola(tu), bolatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

ehunak bolan jo.

bolatzaile
iz. zah. Bolatzen duena, ehunak trinkotzeko bola erabiltzen duena.

Aztergaia: bolatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

bolazain
iz. zah. Bolatzailea.

Aztergaia: bolazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

bolatzailea.

elur bola, elur-bola
1 iz. Elurrez eginiko bola. Soldaduetako batzuk elkarri elur bolak jaurtitzen hasi ziren. Elur-bola aldapa behera doanean oso zaila da frenatzen. Errepidean egindako hutsegite txiki bat, handituz doan elur bolaren gisa, barreiatzen da hainbat kilometrotan.
2 iz. Azkar eta etengabe handitzen, indartzen edo garrantzia hartzen duen gauza. Elur bola bat da maitasuna: ez bada handitzen ari, txikitzen ari den seinale. Nirea elur-bola efektua izan zen: lagun bati laguntzeko hasi nintzen, eta hementxe gabiltza!

Aztergaia: elur-bola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z10: LBeh81 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu elur(-)bola formarik.

elur(-)bola 73: Aizu, Argia 12, Berria 6, DiarioVasco 6, EiTB 20, Elhuyar 3, Elkar 20, Erlea, Jakin 2, UEU 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elur(-)bola 18: Berria, Anjel Lertxundi, Iñaki Mendiguren, Joan Mari Irigoien, Koro Navarro, Itxaro Borda, Eduardo Matauko, Jose Morales, Harkaitz Cano, Pablo Sastre, Pako Aristi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elur sarreran.

haize bolada, haize-bolada
iz. Haize kolpea. Ik. haizealdi; haize burrunba; haize ufako; haize ufada. Inongo haize boladak ere ez dizkio hostoak erauzten. Orduko 100 kilometroko haize boladak izango ditugu.

Aztergaia: haize bolada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

haragi bola, haragi-bola
iz. Haragi xehatuzko bola, gehienetan saltsarekin zerbitzatzen dena.

Aztergaia: haragi bola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-06
Lantaldearen proposamena: EOh

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "Azken urteotan 'almandrongila' zabaldu da; hiztegietan ere badu lekua. Egia da euskaldun zaharroi 'barregarri antzekoa' gertatzen zaigula, geuk esatera ausartzen bagara.. Edo onartu, edo bestela 'haragibola' bultzatu: gardena da; gainera fr 'boulette (de viande)' eta en 'meatball'. 'Okelabola' ere proposa liteke, baina kakofonikoa eta agian 'almandrongila' bezain 'barregarri antzekoa' da" ()

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Ezin da jarri 'haragi bola' edo holako zerbait? (h. 'haragi bola' esaterako?)'

 - Erabakia: (2002-06): 'albondiga* e. (haragi) bola AS gisa sartu hau 'bola'ren azpian (almandrongila-rekin ere gauza bera egin, izarra jarriz eta baztertuz'.

izozki bola, izozki-bola
iz. Banillazko hiru izozki-bola. Jarri izozki bola bat edo bi erdian.
Ohiko lexiak

Aztergaia: izozki-bola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Sukal [2] 2024-07-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 8 (Aizu 1, Consumer 2, Laneki 5) / ETC: 17 / Dabilena: 4

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: izozki-bola esne-gainarekin / LeioaOstalaritza: Ezpezia-ogizko izozki bola bat gainean jarri eta chouquette-aren gainaldekin estali

Bestelakoak

izozki bola(txo) 3 (“Tarta epela jatea gomendatzen dizuet; nahi izanez gero, izozki bolatxo batez lagunduta”).

haragi bola.

kono 4 iz. Ipar. Kono jangarria, izozki bolak bertatik jateko erabiltzen dena. kukurutxo 2 iz. Heg. Kono jangarria, izozki bolak bertatik jateko erabiltzen dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta ohiko lexien atalean jasotzekoa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus