Euskaltzaindiaren Hiztegia

35 emaitza bila bilaketarentzat - [1 - 35] bistaratzen.

bila
1 adb. Bilatzen. (Osagarritzat izen sintagma bat duela; izen sintagma horrek, mugatua denean, -en atzizkia hartzen du). Egiazko Jainkoaren bila. Euskararik garbienaren bila. Haur galduen bila atera zirenean. Ignazioren bila joan ziren. Bide berrien bila agertu zitzaigun. Zure bila dabil. Ea zeren bila dabilen. Matematika irakasle baten bila ari dira. Atzo galdu zituzten bi aizkoren bila. Bi aizkoraren bila.
2 (Zehar-galdera bati dagokiola). Apaiz nagusi eta lege irakasleak hura nola galduko zuten bila zebiltzan. Gaitza zer den bila ibili nintzen.
3 (Dagokion izen sintagma mugagabea denean eta izen arrunt batek edo izen eta izenondo batek osatua, -en atzizkirik gabe). Lan bila. Sagar bila atera. Lur berri bila. Jainkoaren bila nabil, ez jainko bila.
4 (Izen sintagmarik gabe). Nondik hasi bila?

Aztergaia: bila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilagailu
1 iz. Mezuak jasotzeko erabiltzen den gailu elektroniko eramangarria. Horrez gain, zaintzaile bakoitzak haririk gabeko bilagailua zeraman.
2 iz. Zerbait edo norbait lokalizatzeko edo lokalizaturik izateko erabiltzen den gailua, hura daramana une oro non dagoen adierazten duena. Hegaztientzako bilagailuak eta gailu horietako informazioa jasotzeko euskarri berri bat sortzen dabiltza. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan genero indarkeriaren biktima izan diren hamazazpi emakumek dute bizkartzaina, eta hiruk, berriz, bilagailu sistema. Taxi guztiek GPS bilagailu bat dute, une oro atzerapenen, aurrerapenen edo bestelako arazoen berri ematen diena.

Aztergaia: bilagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:IrEm 2024-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 10 (Aizu 1, Berria 1, EiTB 5, Consumer 3) / ETC 25 / Dabilena: 36.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bilagailu iz. (Inform.) (Ipar.) buscador, motor de búsqueda; (pertsona-)bilagailu buscapersonas, busca / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: radiomessagerie bilagailu biper (bilagailuz) deitu – bipatu (BL) (lag.ar.) – bipatü (ZU) // Euskalterm: pertsona-bilagailu, polo-bilagailu (TN dira) // BerriaEL: bilagailu, pertsona-bilagailu (buska*, biper*, beeper*).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Ingeleseko beeper edo gaztelaniazko busca, localizador hitzen ordain egokia izan daiteke: bilagailu" (2004-05-25)

bilaka
adb. Bila.

Aztergaia: bilaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilakabide
iz. Zerbaitek bere bilakaeran segitzen duen bidea. Eritasunaren bilakabideaz jabetzeko.

Aztergaia: bilakabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilakaera
iz. Mailaka eta norabide berean egiten diren aldaketen segida. Ik. eboluzio. Etengabeko bilakaera. Bilakaeraren uneak, aldiak. Hizkuntzen bilakaera. Kapitalismoaren bilakaera.

Aztergaia: bilakaera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:05 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilakaide
iz. zub. zah. Lehiakidea; etsaia. Ik. bilakari.

Aztergaia: bilakaide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

liskar-kidea, etsaia.

bilakarazi, bilakaraz, bilakarazten
du ad. Bilakatzera behartu, bihurrarazi. (Predikatu-osagarria, izen soila denean, beti mugagabean doa). Eta ur hura ardo bilakarazi zuen. Aberatsak behartsu bilakarazi. Ohoinak direlako, legea bera ohoin bilakarazia dute. Santu bilakarazi nahi gaitu.

Aztergaia: bilakarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bilakarazi, bilakaraz, bilakarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bilakarazi, bilakaraz, bilakarazten

bilakari
adj. zub. g. er. Borrokalaria.

Aztergaia: bilakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Zub.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

borrokalaria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bilakatu, bilaka/bilakatu, bilakatzen
da/du ad. Egoera edo itxura batetik beste batera aldatu. (Predikatu-osagarria, izen hutsa denean, artikulurik eta kasu markarik gabe doa. Izen horrek izenondoak, izenlagunak edo kidekoak hartzen baditu, orduan artikulua darama askotan). Ik. bihurtu. Ene bi begiak bilaka daitezela negarrezko bi iturri. Ura ardo bilakatu zen santuaren ezpainetara zeneko. Hain dira gor eta itsu bilakatuak. Alegiazko Euskal Herria egiazko Euskal Herri bilaka dadin. Ez dira erdal testuak euskal testu bilakatzen k bat gorabehera. Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai. Harri horiek urre bilaka itzazu. Hainbat hoztasun, hainbat nagitasun, asmo haien balioa ezdeus bilakatzen dutenak. Den baino ere gogorragoa bilaka bekit bizia.

Aztergaia: bilakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:02 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bilakatu, bilaka, bilakatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bilakatu, bilaka, bilakatzen

bilakatzaile
adj. g. er. hizkl. Bihurtzailea.

Aztergaia: bilakatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bihurtzailea.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Gramatika sortzaile eta bilakatzailea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2016-02-26): Adibidea kentzea erabaki da eta bihurtzaile formari sarrera ematea.

bilakatze
iz. Egoera edo itxura batetik beste batera aldatzea.

Aztergaia: bilakatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:32 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

bilaketa
iz. Bilatzea. Ez zela sekula Orixe bide nagusitik baztertu ez errebelatu bilaketa luze horretan.

Aztergaia: bilaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:07 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilaketa tresna, bilaketa-tresna
iz. inform. Interneten informazioa bilatzeko aukera ematen duen programa; testu digitaletan hitz, esaldi edo testu zatien bilaketak egiteko programa. Ik. bilatzaile 2. Internet informazio-iturri ikaragarria da gaur egun, eta, bilaketa-tresna egokiekin, corpus erraldoi gisa ere erabil daiteke. Bilaketa-tresnen artean honako hauek dira handienetarikoak: Google, Fast-Alltheweb, Webtop, AltaVista eta Excite. Argitalpen horrentzat berariazko bilaketa tresna ere sortu da.
bilakizun
iz. g. er. Bilatzekoa, bilatzeko dagoen gauza. Laguntzaileei esker aurkitu du bilakizun zena.

Aztergaia: bilakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:36 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean eta argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bilakizun 4 aldiz ageri da, M. Etxeberriaren Euskaldunen ipuin harrigarriak obran ("Indarraren nahiz maltzurkeriaren bidez, eskuratzen du lehen-pertsonaiak bilakizun zena. Gauza bera, baina pertsonaiaren batek norbait behartu egiten du bilakizun aurkitua hartzera", "Zenbait laguntzaileren artean eskuratzen da bilakizuna", "Ehizeari esker eskuratzen da bilakizuna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm), ez hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

idazle bakarrak erabilia, baina osaera argi-gardenekoa (edo eratorbide emankorrekoa).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

laguntzaileei esker aurkitu du bilakizun zena.

bilakuntza
1 iz. Azterketa, aztertzea.
2 iz. Bilaketa.

Aztergaia: bilakuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bilaldi
iz. Aldian-aldian biltzen den talde baten bilera. Euskaltzaleak deritzan bazkunaren azken bilaldian.

Aztergaia: bilaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilan
iz. Ipar. Balantzea. Azken sei urteen bilan baikorra egin du auzapezak.
bilarazi1, bilaraz, bilarazten
du ad. Bilatzera behartu. Jezabel erreginak bilarazi zituen bi lekukoak. Ene tristeziak bilarazten dizkit ilunpeak.

Aztergaia: bilarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bilarazi, bilaraz, bilarazten. du ad. 1 'bilatzera behartu'. 2 'biltzera behartu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bilarazi, bilaraz, bilarazten

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. bilatzera behartu; 2. biltzera behartu

bilarazi2, bilaraz, bilarazten
du ad. Biltzera behartu. Herodesek gortea bilarazi zuen. Tribunoak biharamunean juduen batzarra bilarazi zuen. Hiltzera zihoala ikusi zuenean bere seme guztiak bilarazi zituen etxera.

Aztergaia: bilarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bilarazi, bilaraz, bilarazten. du ad. 1 'bilatzera behartu'. 2 'biltzera behartu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bilarazi, bilaraz, bilarazten

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. bilatzera behartu; 2. biltzera behartu

bilari
adj./iz. Bilatzailea. Ardi galdu direnen artzain bilaria. Jesus, arimen bilari kartsua. Gizon eta emazte, mediku, apaiz, oro laguntza emaile edo bilari. Gazte harro, gezur-bilari, etxekalteak.

Aztergaia: bilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilarrauzi
iz. zah. Aratxea, txahala.

Aztergaia: bilarrauzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

aratxea, txahala.

bilasari
iz. bizk. g. er. Zerbait aurkitzen duenari ematen zaion saria.

Aztergaia: bilasari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

bilateral
adj. Aldebikoa.

Aztergaia: bilateral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:40 1998-05-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. aldebiko / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. aldebiko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

bilatu, bila/bilatu, bilatzen
1 du ad. Zerbait aurkitzen saiatu edo ahalegindu. Ik. xerkatu. Galdu dena bilatu. Bilatu zuen, baina ez zuen aurkitu. Hutsik nabarmenenak ere, egingo nuke, ez dituzte behar den lekuan bilatzen. Eman iezadazu argia zu bilatu eta aurkitzeko. Arazoari irtenbideren bat bilatzen saiatu.
2 du ad. Heg. beh. Aurkitu. Ik. topatu. Alde egiteko aitzakia bat bilatu ezinik.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bilatu, bila, bilatzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak emanez: 1 'bila ibili, xerkatu'. 2 Heg., gaur Beh. 'aurkitu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bilatu, bila, bilatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "bilatu / aurkitu: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...). Ba ote dute eremu semantiko amankomunik?" (1994-07-22)

bilatzaile
1 iz. Zerbaiten bila ari den pertsona. Ik. bilari. Atseginzaleak eta josteten bilatzaileak. Bilatzaileengandik ihes eginik. Bilatzaileak aurkitzen baitu. Urre-bilatzaileak.
2 iz. inform. Interneten informazioa bilatzeko aukera ematen duen programa; testu digitaletan hitz, esaldi edo testu zatien bilaketak egiteko programa. Ik. bilaketa tresna. Interneten nabigatzean, zerbaiten inguruko informazioa bilatu nahi denean, betiko bilatzaile erraldoietara jotzen da normalean, hau da, Google, Yahoo eta MSN Live bilatzaileetara. Hegaldi merkeak aurkitzeko bilatzaile ugari daude sarean. Termino zehatzen bat topatu nahi izanez gero, bilatzaile bat ere badu.

Aztergaia: bilatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilatze
iz. Zerbait aurkitzen saiatzea edo ahalegintzea. Aitzin gaueko bilatze etsi itsuan behin baino gehiagotan iragan nintzen haren ondotik, batere ikusi gabe. Iturri-bilatze hau, etxe-garbiketa bezala, ez da beharbada eguneroko eginbeharra. Bilatze lanak lurrean eta itsasoan egin ziren.

Aztergaia: bilatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

bilau
1 iz./adj. Erdi Aroan, jaun baten mendeko ez zen laboraria; herri xehekoa. Ez bilau, ez aitoren seme. Zaldun ala bilau, langile ala arlote, denei ohore zitzaien josteta horretan baltsatzea.
2 adj. Edozein doilorkeria edo saldukeria egiteko gauza dena. Ik. doilor. Mairu bilauen kutsua aienatzeko. Morroi bilau gaiztoak galdu nahi izan zuen. Hura bezalako ugazaba bilau maltzur bat.
3 adj. Ekintzez eta gauza abstraktuez-edo mintzatuz, gaitzesgarria, duintasunik gabea. Saldukeria bilau hura egin ziolako. Zikinkeria bilauen artean ibiltzen. Gauzarik bilauena bazina bezala.

Esaera zaharrak

Bilauaren eskerra, pokerra. Gortea jaikiz gero, bilauaren arrazoiak.

Aztergaia: bilau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bilau(n)

bilaukeria
iz. Bilauari dagokion egite makurra. Ik. doilorkeria. Bilaukeria doilorra. Esker gaiztoko bilaukeriarik beltzena. Egin zion bilaukeriagatik. Emaztearen bilaukeria ez diot aitatu nahi izan.

Aztergaia: bilaukeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilaukiro
adb. g. er. Doilorki.

Aztergaia: bilaukiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

bilautasun
iz. g. er. Bilaua denaren nolakotasuna. Ik. bilaukeria.

Aztergaia: bilautasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bilautzar
adj. g. er. adkor. Bilaua.

Aztergaia: bilautzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

bilaxka
iz. Batez ere zub. Borroka. Ezdeus bategatik hasi da bilaxka bat, eta gaizki bururatu.

Aztergaia: bilaxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

borroka.

bilaxkatu, bilaxka/bilaxkatu, bilaxkatzen
da ad. Batez ere zub. Borrokatu.

Aztergaia: bilaxkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bilaxka(tu), bilaxkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

borrokatu.

estimazio bila ibili
da ad.-lok. Norbaitek, bere buruari garrantzia emateko, eskatzen diotena egitea nahita atzeratu, behin eta berriz eska diezaioten. Estimazio bila dabil.

Aztergaia: estimazio bila ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

estimazio 1. (Urt I 353, Lar, Añ, H), estimazino (V-gip ap. Elexp Berg ; Añ), estimazinoe, estimazione (Urt I 353), istimazio Estima, aprecio; consideración, respeto. "Estimación, [...] onetsitasuna, estimaziñoa, estimazioa" Añ. "Reputación, estimación, crédito" Ib. "Antxoei gurian iñok eztotsa estimaziñoik emuten" Elexp Berg. "Lagunen artian eztauka estimaziño haundirik" Ib. "Estimazio bila dabil (G), se hace de rogar".

LB: 0; EPG: 2 “Egun hartan estimazio bila ari zen komandoko buruaren aurrean” (Jokin Muñoz), “Bizkaiko zenbait herritan neska plazakoa edo plaza-neskatila esaten zitzaion - ez nahas orainagoko plazandreekin - plazara, dantzara eta mutil-susmoan hasitako neskari; hori - merkatu sexualean estimazio bila bere burua agertze hori - ulertzen genuen errazaren errazegiz, baina neska komunekoa, neska-arte komunekoa nekezagoa zitzaigun eta zaigu” (Iñaki Segurola);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: estimazio: iz. estimación, aprecio; estimazio bila ibili: andar en busca de estimación; Labayru: 0.

Bestelakoak

estimazio iz. Estimua. Izen ona eta estimazioa eskuratu dituzu. || Estimazio bila ibili: eskari bati uko egin, eskari hori onartu aurretik behin eta berriz eska diezaioten eraginez.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa estimazio, bila eta ibili sarreretan.

irtenbidea bilatu
du ad.-lok. Krisi politikoari irtenbidea bilatu nahian, Didier Reynders jarduneko finantza-ministroak behin-behineko gobernua eratzea proposatu du. Zure amak laguntza eskatu zidan irtenbide bat bilatzeko. Beti izan da hala irtenbide duinak bilatu diren munduko gatazketan.

Aztergaia: irtenbidea bilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus