Euskaltzaindiaren Hiztegia

14 emaitza amu bilaketarentzat - [1 - 14] bistaratzen.

amu
1 iz. Metalezko pieza txikia, kako edo aingura itxurakoa, beitaz horniturik arrantzan erabiltzen dena. Amua uretara bota, egotzi. Hegaluzea kanaberarekin harrapatzen dute, amuan beita bizia jarrita. Karnata bizia amuan ipintzen.
2 iz. Norbait erakartzeko erabiltzen den gauza. Betiko heriotzaren amuari helduko diot? Produktuok jendea erakartzeko amu ederrak dira. Irudi du ingelesa amu gisa erabiliko dutela euskarari lekua kendu eta gaztelaniari eskaintzeko. Ez diogu ikerketaren berri emango, baina erabili egin dezakegu; amu ona izan daiteke.

Esaera zaharrak

Amuarraina amutik, eta antxumea larrutik.

Aztergaia: amu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(h)amu

Lantaldearen irizpideak
Formarik hedatuena da hobestekoa

amu

amua irentsi
1 du ad.-lok. Arrainez mintzatuz, amuaren kakoan katigaturik gelditu. Amua irensten duen arraina bezala.
2 du ad.-lok. Iruzurrean erori, engainatua gertatu. Ik. amuari hozka egin; amuari kosk egin. Milagarren iruzurraren aurrean ezin daiteke amua irentsi. Amua irentsiko dutela uste duk?

Aztergaia: amua irentsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, irudizko adiera ere badu eta. amu sarrerako 3, adiera erabat kentzekoa da, eta horko adibideak azpisarrera berrietan jaso: amuari hozka egin eta amuari kosk egin.

amuari hozka egin
dio ad.-lok. Iruzurrean erori, engainatua gertatu. Ik. amua irentsi 2. Zein ahula naizen, amuari hozka egiten diot aukera eman bezain laster.

Aztergaia: amuari hozka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, amua irentsi forma aztertzean.

amuari kosk egin
dio ad.-lok. Iruzurrean erori, engainatua gertatu. Ik. amua irentsi 2. —Gezurti zikina... —Eta hi, baboa, amuari kosk egiteagatik.

Aztergaia: amuari kosk egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, amua irentsi forma aztertzean.

amuarrain
iz. Ur gezako arraina, azal nabarra duena, oso aintzat hartzen dena sukaldaritzan (Salmo fario). Afaltzeko, amuarrainak urdaiazpikoarekin. Amuarrain errekak.

Esaera zaharrak

Amuarraina amutik, eta antxumea larrutik.

Aztergaia: amuarrain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

ik. Izendegia: amuarrain: Salmo sp.; amuarrain (arrunt): Salmo trutta; amuarrain ortzadar: Salmo gairdneri; ibai-amuarrain: Salmo trutta fario; itsas amuarrain: Salmo (trutta) trutta; laku-amuarrain: Salmo trutta lacustris.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

amuarrai(n)

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, nahiz beste bat den bizkaiera eta gipuzkerakoa

ahozkoan, amo- esaten da nagusiki (Iparraldean, ez dakigu); baina forma arautu-ikasia amuarrain da, eta hau hobetsiko da

amugile
iz. Amuak egiten dituen pertsona. Iltzegile, morroilogile eta amugileez gainera, bazen, noski, ehulerik ere.

Aztergaia: amugile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

amuko1
adj. Arrainez mintzatuz, amuz harrapatua. Amuko arraina. Amuko legatza garesti dabil.

Aztergaia: amuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:40 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

amuko2
iz. Liho izpirik bikainena. Ik. kirru.

Esaera zaharrak

Amukozko buztana duena, suaren beldur.

Aztergaia: amuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:40 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

amuleto
iz. Kutuna, ustez naturaz gaineko bertuteren bat duen gauzakia. Afrika aldean amuleto asko lizar zurez egiten dira, ahalmen bereziak dituen arbola sakratua baita lizarra.

Aztergaia: amuleto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

amuleto (eta -u 1) 3: J. Garitaonandia ("Baiña ez salbamena lortzeko sorginkeri edo amuleto bat balitz lez"), X. Kintana ("Kusioski, berauen artean halako fetitxismo gisako zerbait nabari da, Jainkogabe izan arren, kristau dominak erosi egiten baitituzte apaingarri eta amuletutzat"), A. Irigoien ("Bere maskotak amuleto babesle gisa erabiliko ditu irudietan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal amuleto / amulette formen ordainak: kutun : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV; zinginarri : ElhHizt, PMuj DCV (zingiñ-arri); higo : Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV (igo); astrü : Casve FE; asturuak : HaizeG FB //eta PMuj DCV: (am. de las madres) ugatz-arri, erroiben-arri.

Erdaretako formak

fr (DLLF): amulette; en (Collins): amulet, charm; it (S. Carbonell): amuleto (portafortuna, talismano); de (Langenscheidts): Amulett, Talisman.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): amuleto iz.

amultsu
1 adj. Onginahiz eta maitasunez jokatzen duena. Neskatxa amultsua. Senar bihozbera eta amultsua zen. Amultsua zaharrekin.
2 adj. Gauzez edo ekintzez mintzatuz, onginahia eta maitasuna adierazten duena. Bihotz zabal amultsua. Hitz goxo amultsuak. Begitarte amultsuaz. Ematen dizkio artarik amultsuenak. Entzuten dut Jaunaren dei amultsua.

Aztergaia: amultsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta dira, arrai hitza definitzeko aurrerago erabili den arren.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): amultsu sartuko da, baina arrai-ren adiera ematerakoan 'alaia' bakarrik utziko da, zerrendan zetorren 'amultsua' ezabatuz.

amultsuki
adb. Amultsutasunez. Salbatzaileak arraiki eta amultsuki hartu zuen dizipulu berri hura. Han bi amoros zein amultsuki zeuden elkarri begira!

Aztergaia: amultsuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:EEBS:21 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

amultsutasun
iz. Amultsua denaren nolakotasuna. Ez dute, ezagutu dutenek, ahantziko haren amultsutasuna. Nire Jaun amultsutasunez betea.

Aztergaia: amultsutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
amurrioar
1 adj. Amurriokoa, Amurriori dagokiona.
2 iz. Amurrioko herritarra.
amuzki
iz. Beita. Bazekien olagarro galanta non aurkitu; ez zuen, ordea, ez amurik ezta amuzkirik ere, harrapatu ahal izateko.

Aztergaia: amuzki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 'cebo, carnada en salmuera, para pescar' adierako amuzki 4 (A Ardi: "Neronek ere, baserritarra naizen onek, artu izan ditut maiz askotan: garranga amua beera, arraina gora, besoak nekatu arte; beitatzat (amuzkitzat) arra nuela"; Elizdo EEs 1925, 215: "Negu-aroan bixigutarako (arroseletarako) beita edo amuzkiya izan zedin, arrai txiki au, parrotxa bear bearrezkoa, ordezkorik etzeukana, izaten zan"; Or Mi: "Ez bear sarerik, ez amuzkirik"; Erkiag Arran: "batedobatek sareren bat botauko ez ete dautson, edota amuzkiren bat janerazoaz bota barrura ez ete dauan egingo?"); amuki 1 (Elizdo EEs 1925, 248: "Eta amurako beitez (amukiz) ongi ornitzen ziran garaian".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

J. Elizondorenak dira EEBSko amuzki biak ("Eta amuzkiak uda ikutu dunerako, arrai izugarri bat"; "Esan detan bezela, amuzkiak uda ikutu dunerako, ¡kask! amuan trabatu zait eta berak ¡teink!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

amuzki : AB38 1; HiztEn; LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB50; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan amuzki 'beita' jaso dutenak: EuskHizt; ElhHizt, HiruMila; EskolaHE, Casve EF; DRA; PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "amuzkia = cebo"

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

beita.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus