Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza Poesia bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

poesia
1 iz. Mintzairaren antzea, zerbait adierazteko hitz neurtuen, erritmoaren eta hoskidetasunaren harmoniaz eta irudiez baliatzen dena. Ik. olerti. Poesiaren izenpean onartzen den poesia antzeko edo poesia ordeko josteta atsegin eta ikasi hura. Egiazko poesia, poesia huts, garbi, gorengo hura, gertakari bakana izaten da. Hizkuntzak gure irudimena tindatzen du gehienez, gure ipuin-mitoak, gure poesia. Poesia hizkera. Orixek bere idazlanen bidez Euskal Herriari eman dion poesia-izaera. Nekazaritza beti izango da poesia-iturri bikaina.
2 iz. Poemagintza. Lizardiren poesia. Euskal poesia. Herri poesia.
3 iz. Poema. Izua niola poesia bat errezitatu beharrari. Maite ditut Rilkeren poesia xuxurlariak.

Aztergaia: poesia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

poesia, olerti.

poesiagintza
iz. Poemagintza (bi adieretan). Utzia al duzu poesiagintza? Poesiagintzari buruzko hausnarketa. Gerra ondoko poesiagintza. Euskal poesiagintza modernoa. Monzonen poesiagintza.

Aztergaia: poesiagintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 2001-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

poesigintza 19: M. Arrieta 2 (adib.: "Euskal poesigintzari erreferentzia frango egiten dator, hala molde zahar nola berriari"), X. Lete ("Lizardiren poesigintzaren une berezi bat"), J.M. Lekuona ("erbesteak moztutako poesigintza dela Iparragirrerena"), Azurm 2 ("Baina horiek askoz geroagoko kontuak dira, haren poesigintza apenas ukitu zuten inoiz — poesigintza honen sorrera gutxien-gutxienik"), Literatura/3 ("Poesigintzan: Izuen gordelekuetan barrena 1981. urtean argitaratuta"), EGA 1984 ("Baserriko etxekoandrearen ogi egitea bezala da Orixeren poesigintza"), J. Urkiza ("Eta zuk, A. Santi, zelan ikusten dozu gaur euskal literatura? Eta poesigintza?"), A. Arejita ("Eta bere hasikinetan poesigintza goranahi ahaleginez eta indartsu ageri jaku"), J. Otaegi 7 (adib.: "Azken poesigintzaren inguruan", "poesigintza bera ere honela ikusten du, mozorroaren atzetik munduari begiratzea, alegia"), F.J. San Martin ("futuristen sintoma, poesigintza eta ihardueraren azterketa sakon bat fenomeno abangoardistaren osotasunaren mekanismoak ikertzeko tresna bikaina izango da zalantzarik gabe"), J. Lartategi ("lehenengo eta behin Bukowski eta berorren poesigintzaren gaineko zerbait esan eta ezaugarri nagusi batzuk agertzea"); poesiagintza 1, A. Arejita ("Berak poesiagintza gauza erreztzat edo konplikazio bakotzat eukan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

poesigintza : DFrec 8; poesiagintza : AB38 1, AB50 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

poesiagintza : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: poesiagintza / LurE: - / ElhHizt: poesiagintza / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. elkarketan.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.