Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza bide bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

bide1
1 iz. Lur zerrenda, bertatik ibiltzeko prestatua dena. Ik. errepide; burdinbide; gurdibide; zeharbide. Asteasutik Larraulerako bidea egin aurretik. Bide nagusia. Bide erreala. Bide zabala, handia, meharra, hertsia, estua. Bide laua, zelaia. Bide zeiharra. Bide zuzena, makurra, okerra. Bide ona, txarra, gaitza. Landa eremuko bide sarea konpondu eta mantentzeko. Bideko hautsa. Bideko nekea (Ik. bideko1). Bide ondoetan eta bidegurutzeetan suak egitea. Bide ostatuetan. Bide-saltzaile bati erosia. Aldara hadi ene bidetik. Bi istripuren ondorioz autoak bidetik desbideratu behar izan zituzten. Azken egunotan behin ere ez naiz hartutako bidetik saihestu.
2 iz. Toki batetik beste batera joateko igaro behar diren tokien segida. Etxetik eskolarako bidean. Astoa lehertzeko zorian zetorren etxera bidean. Zeruko bide meharra. Mila urte igarota, ura bere bidean. Amodioa dute bideko janari. Biderako tresnak, prestamenak.
3 iz. (Esapideetan). Bidean gelditu ziren bitartean. Bakoitzak bide erdia eginik.
4 iz. Bi lekuren arteko bide tartea. Ik. distantzia. Hemendik hara bada bi orduren bidea. Handik ordubeteko bidera zegoen herria. Hondartzatik ordu laurdeneko bidean, mendi gain batean zegoen baserria. Ordu bi bidek ez nau ikaratuko. Bide puska bat urrunago. Zortzi legoa bide dagoelarik batetik bestera. Igandero lau kilometro bide egin behar zuten mezatara joateko. Legoa eta beste bide neurriak. || Gauza txarra nahi izatetik egitera, bide handia dago. Esatetik izatera bide handia zegok.
5 iz. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Gaztelaniak ere egokitze horretara heltzeko bere bide berezia izan du. Salbatzeko bidean zarela (edo zaudela). Euskal literatura bide berrietatik abiarazteko. Gaurko eleberrigintzan bide berriak urratzeko. Euren asmo zuzen eta bide onekoak. Hirugarren bidea.
6 iz. Helburu bat lortzeko balio duen gauza; zerbait lortzeko era edo moldea. Ik. bizibide; irabazpide; ikasbide. Helburuak eta bideak. Batasuna burutzeko bide bakarra. Gizakiak eta giza lanak neurtzeko eta sailkatzeko bide asko daude.
7 iz. Aukera, abagunea. Bekaturako bide eta peril hurkoa. Horrelako mokadu goxoak jateko bidea izan eta beti aitzakia aitzakiaren gainean duzue.
8 iz. Zergatikoa. Jakobek Labani zerbait esateko biderik asko bazuen, saldukeria bilau hura egin ziolako. Honetarako bide handia denean, ez da bekatu; ez bada behar adina bide, orduan izan ohi da bekatu arina.
9 interj. Igarotzen uzteko eskatzeko erabiltzen den hitza. Tranbia, tranbia!, bide, bide!, estropezurik egin gabe.

Esaera zaharrak

Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz. Eiheran dadinak egonegi, bidean laster begi. Etxeak behar, eta bideak ekarri. Ez da orduz etxeratzen, bidean ari dena pusken batzen. Lagun elekari, bideko zamari.
bide2
Dagokion aditzari dirudienez ñabardura ezartzen dion hitza. (Laguntzailearen edo adizki trinkoaren ezkerrean jartzen da). Izen hori, euskaldunak kristautu baino lehenagokoa bide da. Zoratu bide da. Galdu egin bide da. Aipagarriagoa iruditu bide zitzaion berea. Jan gabe egon bide ziren zenbait egun. Kontrara gertatu behar bide zen. Jendea arras beldurrez betea bide zegoen. Baina ez bide da hau bakarra. Ez bide dio erantzun.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus