bere2
1 haren-ek hartzen duen era, perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean (pluralean bere zein beren). Andoni bere etxera eraman nuen. Andonik bere etxera eraman ninduen. Andoniri bere etxea erosi nion. Erregeren abokatu bidezkoari, bere jaun eta jabe Bernard Leheteri, Bernard Etxeparekoak, haren zerbitzariak, gogo onez goraintzi, bake eta osagarri. Augusto enperadoreak nahi izan zuen jakin bere erresumako indarren berri, eta zenbateraino heltzen ziren haren azpiko guztiak. Bere gain hartu duen lan eskerga. Inork ezin du kordokatu hura bere hartatik; behin bide zuzenari lotuz gero, nork kordoka hura? Besteek beren aldetik, berdin egin dute. Mairuak beren turbante zuriekin sartu ziren.
2 gip. eta bizk. (Perpauseko nor, nork edo
nori-ri ez dagokiola). Itziar eta bere lagunak etorri zaizkigu etxera. —Ezagutzen al duzu Peru Arrieta? —Bai horixe! Sarritan izan naiz bere etxean.
3 (Genitiboan oinarritzen diren beste kasu batzuekin). Honela mintzatu zitzaien Juda berekin zituen gizonei. Erregela idatzi zuen hitz gutxitan beretzat eta anaientzat. Anaia hiltzeko gogoa beregan zerabilen.
4 adj. Zerbaiti edo norbaiti dagokiona; zerbaitena edo norbaitena dena. (Mugatua). (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Zahagi txiki bat egarria hiltzeko eta ogi oso bat goseari berea emateko, horra nire puska guztiak (Ik. berea eman). Jainkoaren jauntasuna ezagutzen duenak badaki nori berea ematen. Bakoitzari berea zaio zor. Besteei berea kenduz. [Oharra: perpauseko osagaietan hirugarren pertsonako bat baino gehiago aipatu denean,
subjektuari badagokio bakarrik erabiltzen da bere, batez ere
sortaldean; sartaldean, dena dela, bere ezartzen da:
Andonik Jose bere etxera eraman nahi zuen (Andoniren etxeaz ari
garenean; Joserenaz ari bagara, sortaldean haren, sartaldean
haren edo bere)].