Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza jolaskide bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

jolaskide
iz. Jolas laguna. Aitona-amonak askotan biloben jolaskide izaten dira.

Aztergaia: jolaskide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-03-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2000-04-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu jolaskide formarik aurkitu; ik. OEH argitaratuan jolas(-)lagun 3: Enb ("Ikasle-lagun eta / Jolas-lagunak, / Gura dodaz euzkeldun / Bijotz ondunak"); Etxde JJ ("Bi auzotako aurren artean etzegon adintsuak bereizten zitun izotzezko arresirik eta jolas lagunen bearrez, noiz-nai alkarrekin zebiltzan etxe batekoak eta bestekoak"); Ldi UO ("Bekaitzez Iguzkik / begira die; / Zuen yolas-lagun / pozik nentorke...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu jolaskide formarik aurkitu; jolas-lagun 2: A. Barreña ("Jolas-lagunak euskaldunak eta gaztelaniadunak dituenez, hizkuntza biak darabiltza arlo honetan"), J.A. Ormazabal ("Annika eta Tommy Pippiren jolas-lagunak ziren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jolaskide : AB38 1 (compañero de juego), HiztEn; jolaserako lagun : AB38 1 (amigo para jugar) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jokakide : EuskHizt (XIX), Casve EF, DRA, Lh DBF; joko-lagun : HaizeG FB, DRA (var. de jokakide); jolaskide : ElhHizt, HiruMila; jolas-lagunarte : PMuj DVC (sociedad recreativa); jostalagun : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

forma egokia da (eta hiztegietan proposatua), baina erabili gabea; jolas-lagun lehiakidea, berriz, erabili izan da, gutxi bada ere.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide/-lagun.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-08-24)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-22) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.