1 emaitza mehe bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

mehe
1 adj. Lodiera txikia, edo ohi dena edo behar lukeena baino txikiagoa duena. Ik. mehar; mehail;  + mehats; mehakoil; mehasta. Anton. lodi. Azal mehea. Ezpain meheak. Altzairuzko hari meheak. Oihal mehe leun-leuna. Jantzi mehe urratuak. Begiak zorrotz, sudurra mehe. Oro laino mehe batek estalia. Gizon luze mehe bat (Ik. argal).
2 adj. Arina, fina. Haize mehe bat. Bi hegoz airean dabilen espiritu mehea. || Irri hits mehe baina goxo bat.
3 (Adizlagun gisa). Mehe iruten duen gizona. Gerria mehe tinkatuz, hatsik ere ezin hartuz.
4 adj. Hotsez eta soinuez mintzatuz, baxua edo apala ez dena. Ik. zoli. Oihan barrendik mintzo mehe batzuk ateratzen zirela iruditu zitzaion. || Umetxo baten ahotsa zirudien, mehe-mehea, fin-fina.
5 adj. Gauzez mintzatuz, sotila. Ez dela gure euskara gauza handi, mehe, goi direnak adierazteko.
6 adj. Janariez mintzatuz, gizenik ez duena. Salda mehea. Janari mehea.
7 adj. Likidoez mintzatuz, lodia edo trinkoa ez dena. Ik. zirin 3. Saltsa mehea. Ardo mehea. Esne mehea.
8 adj. Lurrez eta kidekoez mintzatuz, gizena ez dena. Haziak toki harritsuan, lur mehea zuen tokian erori ziren.
9 iz. Bijilia. Mehea hautsi.

Esaera zaharrak

Joanetak zaia oihal mehez, jakia egoskariz, salda ehez.

Aztergaia: mehe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mehe, meha-.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: mehe egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: mehe-egun .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

mehe egin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Hizk.)" (1993-02)

 
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper