1 emaitza beltz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

beltz
1 adj. Kolore guztien artean ilunena; ikatzaren kolorekoa. Ikatza bezain beltza. Belea bezain beltza. Gau beltza. Begi beltzak. Leize-zulo beltza. Ilunpe beltzen artean, haatik, agertu zitzaigun argia. Ikazkin beltzak, sakela zuri. || Zapi handi bat, beltz-beltza.
2 adj. Bere motako edo kidekoak baino ilunagoa dena. Arroz beltzaren ozpinak aminoazido gehiago ditu.
3 adj. Beltzarana. Eguzkia hartu eta oso beltza dago.
4 adj./iz. Azala beltza-edo duen gizataldekoa dena. Emakume beltza. Afrikako beltzei. Jazz-kantari beltza. Beltzen dantzak.
5 adj. Gizatalde horri dagokiona. AEBko kultura beltza.
6 adj. Guztiz tristea, negargarria, zorigaiztokoa. Berri beltzak. Hain burutapen beltzak. Ezerezaren gau beltzean. Beltz dago nire arima hiltzeko heineraino. Dena beltz ikusi, iruditu. Oraindik beltzena entzuteko hago.
7 adj. Doilorra. Ez nuen uste hain bihotz beltza zuenik. Gorputzez baino arimaz beltzago. || Traidorekeria beltza. Lurpeko eliza batzuetan biltzen ziren, ez tirano beltzen eskuetaratzeko.
8 adj. Literatura-generoez edo zinemaz mintzatuz, krimenen inguruko giro iluna erakusten duena eta indarkeriazko gertaerak ezaugarri dituena. Genero beltzaren ezaugarriak dituzte ipuin horiek.
9 iz. Belztasuna. (-en atzizkiaren ondoren). Zuk ezagutzen dituzu udaren edertasuna eta neguaren beltza.
10 iz. Kolore beltza. Beltzez jantzirik. Soinekoa beltzez tindatua. Haren oinetakoen beltz distiratsua.
11 iz. Karlisten artean, liberala; erregetiarren artean, anarkista. Donostia beltzen eskuetan zegoela. Bozkatzeko aitzinean, anitz egunez, aitak semeen kontra, semeak aiten kontra, zuriak beltzen edo gorrien, eta azken hauek zurien kontra ikusi dira.
12 iz. Karta espainoletan, txanka, zalduna eta erregea. Beltzak: txota, zalduna eta erregea.
13 iz. Jukutria, jokaldi makurra. Beltza egin didazu eta ez dizut berehalakoan barkatuko.
14 iz. Tabako beltza. Nik beti beltza erretzen dut.
15 iz. mus. Zuriaren erdia balio duen musika-nota. Bemolak eta kortxeak, beltzak eta zuriak.

Esaera zaharrak

Beltz guztiak ez dira ikatzak, ez zuri guztiak irinak. Ikazkinarekin, beltz; errotazainarekin, zuri. Zartagin zaharrak pertzari: utikan, beltz hori!.

Aztergaia: beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

beltz Negra (figura musical). LzM EEs 1912 (“Neurketa-eredurako artzen dan eres-neurriya laukua [compasillo] da, eta laukua deitzen diyot eres-neurri ontan lau beltz sartzen diralako; bikuan [binario] bi beltz sartzen dira. Lau ordez irukuan [tres por cuatro] iru beltz sartzen dira”), beltx Negra (figura musical). Or Poem (“Onela, musikan bezala, lau beltx, naiz iru beltx bi kakodunekin, naiz bi beltx lau kakodunekin. "Cuatro negras, o tres negras con dos corcheas, o dos negras con cuatro corcheas").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beltz Musika (“Irakasleak estudioaren datu teknikoak emango ditu: Tempoa: Andante. / Konpasa: 2/4. / Erritmo irudiak: beltza eta beltzaren isilunea. / Notak: do, re, mi, sol”, “Konpasa: 2/4. / Erritmo irudiak: beltza eta zuria. / Notak: do, re, mi, sol”, “Kantatzerakoan semi eta beltz esango dugu”, “Datu teknikoak aipatuko ditugu: / Tempoa: = 69 / Konpasa: 4/4. / Erritmo irudiak: kortxea, zuria, beltza eta beltzaren isilunea. / Tinbrea: besoak eta putz egitea”, “Ikaslea zoruko pentagramaren ondoan jarriko da. Irakasleak lau beltz kantatuko ditu hurrengo tonuok erabiliz: do, re, mi, fa, sol, la”, “Erritmo irudiak: beltza, kortxea, zuria, beltzaren isilunea eta zuriaren isilunea. / Notak: do, re, mi, fa, sol, la. / Konpas guztietako pultsazioak zenbatuko ditugu”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beltz : HiztEn, LurE // Euskalterm: beltz (negra), beltz-konpas / beltzeko konpas / lau-lauko konpas / lauko konpas (compás a la negra).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

beltz : EuskHizt, EskolaHE, ElhHizt (eta beltz-isilune adib. gisa), HiruMila.

Erdaretako formak

es (RAE): negra; fr (DLLF): noire; en (Collins): crotchet; it (S. Carbonell): semiminima; de (Langenscheidts): Viertelnote.

Bestelakoak

Ik. beltz sarrerako adieretan "7 iz. Mus. Zuriaren erdia balio duen musika nota".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "kolorea bai eta gogoa beltz [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

 - [K201]:  " beltzak : karta jokoan txota, zalduna ta erregea" (2003-05-15)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  ' Beltz : ez dakit ez ote den ñabardura bat sartu behar. Iparralean beltxa , mulato eta beltza , negro dira'.

 - [E116]:  'Ez dut uste, hala ere, arrazoi aski den bereizketa hori egiteko. Beltx txikigarri gisa erabiltzen da, edo hipocorístico gisa ere. Nik ez nuke inolako eragozpenik izango Afrikako ume txiki batzuk beltzak direla, eta ez beltzak, esateko. Guk bederen hola ibiltzen dugu hitz hau. Edo norbait, ilunkara baldin bada, beltxa dela esateko. Horretaz gain, beltz arruntaren sinonimo huts bezala ere erabili izan da literaturan. Holako bereizketak egiten hastea arriskutsua ikusten dut ez baita, inola ere, datu nahiko bereizketa onartzeko. Beraz, nik bakean utziko nuke kontua: nahi duenak erabil dezala, eskura baitu'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'ez sartzea erabaki da'.

 - Erabakia:  Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: beltz 1 iz. eta izond. 2 iz. Mus. ‘Zuriaren erdia balio duen musika-nota’. Eta AS gisa: nobela beltz

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper