Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

berriztatu, berrizta, berriztatzen

1 du ad. Berritu, eraberritu. Irudia, eskuz trebeki berriztatua. Euskaltzaindiaren araudia berriztatzeko. Harremanak berriztatu. Olertiaren mundua berriztatzeko.

2 du ad. Berritu, berriz egin; berriz agertu edo ekin; errepikatu. Behar ditu berriztatu hala egin dituen konfesioak.

berriztatzaile

adj. Berritzailea.

berriztatze

iz. Berritzea, eraberritzea. Berriztatze lanetan lagundu. Hiztegiaren aldakuntza eta berriztatzeari buruz.

berrizte

iz. Berriz egitea, errepikatzea.

berriztu, berriz/berriztu, berrizten

du ad. Berriz egin, errepikatu. Ik. berritu 2. Zorioneko egun honetan, bataioan egindako agintzak berriztu nahi ditut.

berro

1 iz. Ipar. Sasi sarria; sasia. Berro guztien gainetik eta hodei guztien azpitik. Berroz berro. Sasitik berrora: txarretik okerragora. Besteren eskuz sugea berrotik atera nahi du (esr. zah.).

2 iz. Iturri belarra.

berrobitar

1 adj. Berrobikoa, Berrobiri dagokiona.

2 iz. Berrobiko herritarra.

berroetar

1 adj. Berroetakoa, Berroetari dagokiona.

2 iz. Berroetako herritarra.

berrogaintar

1 adj. Berrogainekoa, Berrogaineri dagokiona.

2 iz. Berrogaineko herritarra.

berrogei

1 zenbtz. Lau bider hamar, 40. Berrogei egun eta berrogei gau. Ia berrogei mila ogerleko dauzkat. Berrogei urteko gizona. Berrogei egunez. Berrogei eguneko sukarra. Berrogei urteren buruan. Orain berrogei urte. Berrogei kilometro bide. || Berrogeita hamahiru. Berrogeita batgarren kapitulua.

2 (Izen gisa). Berrogei zenbakia. Hogei eta hogei berrogei dira. || Berrogeita hirua.

berrogeialdi

iz. Berrogei eguneko bitartea; bereziki, eritasun kutsakorren bat bide duten pertsonei ezartzen zaien bakarraldia, lehen berrogeiren bat egunekoa zena. Laborategia apirilean itxi zuten, eta bertako laurehun langile berrogeialdian jarri zituzten.

berrogeigarren

1 ord. Zerrenda batean aurretik hogeita hemeretzi dituena (40.). Berrogeigarren kapitulua. Hirugarren egunean piztu eta berrogeigarrenean zerura igo zen. Mila seiehun eta berrogeigarrenean.

2 (Adizlagun gisa). Berrogeigarren heldu zen.

berrogeikaro

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, berrogeikaro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. garizuma].

berrogeina

banatz. Bakoitzari berrogei, bakoitzak berrogei. Berrogeina euro jarri zituzten.

berrogeinaka

adb. Berrogeinako multzoetan.

berrogeira

banatz. Ipar. eta Naf. Berrogeina.

berrogeitaka

zenbtz. Berrogei baino batzuk gehiago. Berrogeitaka urterekin. Berrogeitaka iragarle hilarazi zituen.

berrogeizaro

iz. g.er. Berrogeialdia.

berronespen

iz. Zuz. Berronestea. Ik. berrespen.

berronetsi, berronets, berronesten

du ad. Zuz. (Hartarako eskua duen pertsonak edo erakundeak lege, arau, agindu edo kideko bat) berretsi. Bizkaiko Batzar Nagusiek ekonomia biziberritzeko erakundeen arteko akordioa berronetsi dute. Erregeari dagokio legeak berronestea eta promulgatzea.

berrope

iz. g.er. Sasipea.

berrosatu, berrosa, berrosatzen

du ad. Berriz osatu. Inurriek, ostikoz jo eta barreiatutako inurritegia berrosatzen duten moduan.

berrotsu

adj. Ipar. g.er. Sasitsua. Oihan berrotsua.

berset

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, berset-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bertset].

bertako

1 adj. Aipatu den lekukoa, hangoa. Herrira heltzean bertako alkateak harrera egin zien. Bertako ikastolako irakasleak antolatua.

2 iz. Leku batez mintzatuz, hangoa den pertsona edo gauza. Bertakoak eta kanpokoak. Bertakoak erbesteratzeko. Bertako guztiek badakite euskaraz. Uhartera heldu bezain laster, bertako bat etorri zitzaien. Aspaldian bertako eginda dago.

bertakotu, bertako/bertakotu, bertakotzen

1 da ad. Toki batez mintzatuz, hango bihurtu, bertako egin. Galiziara joan eta berehala bertakotu zen.

2 (Era burutua izenondo gisa). Irlandar jatorrizkoak eta ingeles bertakotuak.

bertan

1 adb. Lehen nolabait aipatu den leku berean. Ik. han; bera. Gero Zaraitzura joan ginen; gainbehera latza egin du euskarak bertan. Bederatziak aldera heldu ziren ostatura; bertan afaldu beharrean, kanpora atera ziren.

2 adb. Hurbil, gertu. Eibartik bertan dago Arrate.

3 adb. Berehala, bertatik. Uztaroa bertan baita. Ikusi eta bertan hil zen.

bertan behera adb. Berehala, bat-batean. Anjelek ez zion gehiago hitzik esan eta bertan behera amaitu zen neska-mutilen adiskidetasuna.

bertan beherako 1 adj. Badaezpadakoa, baztergarria. Berehalaxe hasten da meza; eta ez gero bertan beherakoa.

2 adj. Berehalakoa.

bertan behera laga Bertan behera utzi.

bertan behera utzi Alde batera utzi, bazterrera utzi; (jarduera bat) eten. Ez zaituela bertan behera utziko. Epaileak partida bertan behera uztea erabaki du.

bertan gozo adb. Ez dute bertan gozo gelditu nahi. Urte gehiegi iragan zaizkigu bertan gozo geundelarik. || Arretxek ez du inondik ere bertan gozo egin, etengabeko hobekuntzan ari da.

bertantsu

adb. Ia bertan. Lehenengo tiro jasa entzun orduko, lasterka ihes egin zuten bertantsu zegoen etxe batera.

bertantxe

1 adb. Hemen bertan, han bertan.

2 adb. Berehalaxe.

bertaratu, bertara/bertaratu, bertaratzen

da ad. Toki batez mintzatuz, bertara edo ingurura heldu. Etxea ikusi zuten, baina ez ziren bertaratu. Inork igarri gabe bertaratu ziren.

bertaratze

1 iz. Toki batez mintzatuz, bertara edo ingurura heltzea.

2 iz. (bertaratze ziurtagiria eta kideko hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, norbait bilera, ikastaro edo kideko batean izan dela adierazteko). Ikastaroa doakoa izango da eta bertaratze ziurtagiria emango da.

bertatik

1 adb. Berehala. Baiezkoa bertatik eman zioten. Goizean, iratzarri eta bertatik egin behar diren gauzak.

2 adb. Bat-batean, bitarteko mailak zertu gabe. Apaiz daiteke bat bertatik, ordena-maila guztietatik igaro gabe?

3 adb. Lehen nolabait aipatu den lekutik. Ik. handik. Gailurrera igo ziren, ea bertatik zerbait ikusten zuten.

4 adb. Hurbildik. Bertatik ezagutu gabe maite eta miresten zutenak.

bertatik bertara Oso hurbil; hurbiletik. Bertatik bertara dago nire etxetik eliza. Erantzun honek, egia esan, badu bere pisua eta bertatik bertara begiratzea merezi du.

bertigo

iz. Med. Oreka-egoeraren nahasmendua, norberaren gorputza edo inguruko gauzak biratzen ari diren sentipena eragiten duena. Ik. zorabio. Tristura patologikoak, arazo somatikoak eragiten ditu: nekea, bertigoa...

bertikal

1 adj. Zuta. Lerro bertikal horretan. Gauzak bertikalean erortzen ikusten ditugu eta grabitatea geure gorputzetik igarotzen ere sentitzen dugu.

2 adb. Bertikalean. Olatu mazelen kontra zuzendu zuen branka, belaontzia zeruarekin ia bertikal jartzeraino.

bertikalki

adb. Bertikalean. Alanbreak bertikalki eta horizontalki, elkarrengandik arras hurbil ezarriak zituzten.

bertiste

iz. g.er. Esmeralda.

bertizarandar

1 adj. Bertizaranakoa, Bertizaranari dagokiona.

2 iz. Bertizaranako herritarra.

bertize

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bertize-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erpin].

bertokotu, bertoko/bertokotu, bertokotzen

da ad. Bizk. Bertoko egin. Ik. bertakotu.

berton

adb. Batez ere Bizk. Lehen nolabait aipatu den hemengo edo horko lekuan; hemen bertan, hor bertan. Ik. bertan. Oso gaztea nintzela etorri nintzen Markinara bizitzera eta berton ikasi nuen bizkaieraz. Berton afalduko dugu edo beste toki batera joan gura duzu?

bertoko adj. Batez ere Bizk. Erdu hona Goenkalera eta bertoko ardanetxe batean hamaiketakotxo bat egingo dugu. Bertoko produktuak.

bertset

1 iz. Batez ere Ipar. Ahapaldia, bertsoa. Pastoral batean, berrehun bat bertset behar da, ene ustez, istorio bat kontatzeko.

2 iz. Batez ere Ipar. Txatala, kapituluak banatzen diren zati laburretako bakoitza.

bertsio

iz. Artelan edo literatura-lan baten gauzatzeetako bakoitza. Ik. itzulpen; idatzaldi; egokitzapen. Ez ditut itzuli, bere jatorrizko bertsioan irakurtzea merezi dutelako. Film guztiak jatorrizko bertsioan eskaintzen dira zinema areto horretan. Artikuluaren bertsio laburtua. || Windowserako Skype 3.8 bertsioa euskaratu dute.

bertso

1 iz. Ahapaldiko lerroa. Sonetoaren hamalau bertsoak bi lauko eta bi hirukotan banaturik.

2 iz. Euskal herri-literaturako ahapaldia, bat-batean botatzen dena edo jartzen dena. Bederatzi puntuko bertsoa. Hamabi bertso, zortziko txikian. Bertsoak bota (bat-batean). Bertsoak jarri (paperean). Bertsoak paratu: bertsoak jarri. Bertsoak kantatu. Bertsoak moldatu, ondu. Bertsoaren gaia. Bertso-saltzailea: bertsopaperak saltzen dituena. Hori bertso zaharra da, honelako garaitan paperean jarria.

bertso afari, bertso-afari Lagunartean egiten den afaria, bertsolarien saioekin girotua izaten dena. Bertso afaria antolatu dute gaurko Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe bertsolariekin. Antzoki Zaharrean, plazan ala bertso afarian, non gusturago?

bertso berri Idatziz ezagutaraziriko bertsoa. Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak.

bertso jarri Bertso berria, idatziz ezagutarazia.

bertso jartzaile, bertso-jartzaile Euskal herri-literaturako bertsoak idazten dituen pertsona. Ni ez naiz bertso-jartzailea, bat-bateko bertsolaria baizik.

bertso lerro, bertso-lerro Bertsoa. 1904 bertso-lerro, 222 ahapalditan.

bertso saio, bertso-saio Bat-bateko bertsoak botatzen diren saioa. Afalorduan bertso saio bat, kafetxo bana hartuta.

bertsotan 1 adb. Bertsoak botaz. Bertsotan ari izan, jardun, hasi. Bertsotan hasiz gero, ez zuen ordurik.

2 adb. Bertso bidez, hitz neurtuz. Nahi nituzke denak bertsotan ezarri.

bertsoz adb. Bertsotan. Gu ere hasiko gara, bertsoz eta kantuz.

bertsoaldi

1 iz. Bertsolariak botatzen duen bertso sorta edo egiten duen bertso saioa. Txapelketetatik kanpora egiten diren saioetan, bertsolarien esku dago bertsoaldi bakoitza noiz bukatu.

2 iz. Bertso sorta.

bertsogile

iz. Bertsoak (olerkiak) egiten dituen pertsona. Ik. olerkari; bertsolari. Bertsogileei zilegi zaizkien gehiegizko eskubideak.

bertsogintza

1 iz. Bertsoak egitea. Poesia edo bertsogintza. Poesia hutsa berez ez baldin bada ere, bertsogintza hau da, alde eta aldi oro, poesiaren izenpean onartzen den poesia antzeko edo poesia ordeko hura. Orduko poesia edo, hobeki baderitzazue, orduko bertsogintza landua.

2 iz. Bertsoak botatzea edo jartzea. Ik. bertsolaritza. Bat-bateko bertsogintzaren teknikak. Bertsogintzaren legeak. Bertsogintza arte bezala hartua. Pello Errotaren bertsogintza aztertzen.

bertsoka

adb. Ipar. eta Naf. Bertsotan. Bertsoka ari zen.

bertsokera

iz. Bertsoak moldatzeko era. Ez da bertsolari ezaguna, baina bertsokera txukuna du hagitz. 60ko hamarkadako bertsokera gogoratuko du Bertso Egunak larunbatean.

bertsolari

iz./adj. Bertsoak jartzen edo, bereziki, bertsoak botatzen dituen pertsona. Bat-bateko bertsolariak eta bertsolari jartzaileak. Bertsolariak eta bertso-jartzaileak. Bertsolari eskolatu gabeak eta eskolatuak. Emakume bertsolaria. Bertsolari txapelketa. Bertsolari gaztea. Xenpelar bertsolaria.

bertsolaritza

iz. Euskal herri-literaturaren adarra, bertsolariari eta bertsogintzari dagokiena. Bertsolaritzaren historia. Euskal bertsolaritzaren klasikoak. Gerra ondoko bertsolaritza. Jendaurreko bertsolaritza. Bertsolaritzari buruzko liburua.

bertsopaper

iz. Jarritako bertsoak jasotzen dituen papera. Hiru orriko bertsopaper bat, Bertsolariya zeritzana.

bertsozale

adj./iz. Bertsoen zalea dena. Herri bertsozalea. Hor aurkituko duela irakurle bertsozaleak aurkitu nahi lukeen gehientsua. Gaztetatik zen oso bertsozalea. Igandean Donostian bildu ziren bertsolari eta bertsozaleentzat.

bertsozaletasun

iz. Bertsoetarako zaletasuna. Gure aita zena bertsotan aritzen zen eta niri ere oso gazterik sortu zitzaidan bertsozaletasuna.

bertsu

adj. Ia bera. Tenore bertsuetan bazkatu behar dira beti oiloak. Gales herrian gertatzen dena bera edo bertsua gertatzen da bi hizkuntza dituzten beste zenbait herritan. Beti berak edo bertsuak direla odol-emaileak.

bertute

1 iz. Pertsonengan ontzat hartzen den nolakotasuna. Anton. bizio. Bertute eta on guztiez betea eta konplitua. Apaltasunaren bertutea. Hainbeste dohain eta bertuteren jabe dena. Garbitasunaren bertute ederra iristeko. Bertute guztien iturburua.

2 iz. Gizakia ongia egitera eta gaizkitik ihes egitera bultzatzen duen indarra. Bertute handiko kristaua. Bertute eta jakitate handiko gizona. Har ezazu bertutearen bidea. Bertutean aurreratzeko eta sendotzeko. Bertutea maitatzeko. Atseginago zaizkigula sarritan horrelako ardi galduen ibilerak beti bertute bidetik sailean dabiltzanenak baino.

3 iz. Zerbaitek zerbaitetarako duen gaitasuna edo indarra. Erremedioak bere bertutea galdu zuen. Ez dut esan nahi horren arrazoia gipuzkerak berezko duen bertute berezi batean datzanik.

-en bertutez -en kariaz. Hitz haien bertutez, ogia egiten da Kristoren gorputz.

bertutetsu

adj. Bertutez betea, bertutezkoa. Gizon prestu eta bertutetsuak. Arima bertutetsua. Bizitza on eta bertutetsua.

bertutezko

1 adj. Bertutearena, bertuteari dagokiona. Bertutezko etsenpluak.

2 adj. Bertutetsua. Andre bertutezkoak.

bertutos

adj. Ipar. Zah. Bertutezkoa, bertutetsua.

bertz

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bertz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pertz].

bertze

Lap. eta Naf. Bestea.

bertzengusina

iz. Naf. Lehengusina txikia.

bertzengusu

iz. Naf. Lehengusu txikia.

bertzun

iz. Errautsa jasotzeko pala.

beruinatu, beruina, beruinatzen

du ad. Ipar. g.er. Mahatsa bildu.

berun

1 iz. Metal iluna, astuna eta biguna, lantzeko erraza, 327 °C-tan urtzen dena eta 1.750 °C-tan dirakiena (Pb; zenbaki atomikoa, 82). Beruna baino pisuagoa. Berun urtua isuriz. Berunezko xaflak. Era honetan gure nekeak, berunezkoak diruditela ere, urre eder bihurtzen dira. Berun harria. Berun gatza.

2 iz. Hari batez eta haren muturrean lotzen den metalezko (berez berunezko) pieza batez osatutako tresna, zerbait zut jartzeko edo uraren sakontasuna neurtzeko erabiltzen dena. Ik. plomu. Berunean egindako horma.

berundatu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, berundatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. beruneztatu].

beruneztatu, berunezta, beruneztatzen

1 du ad. Berunez hornitu edo estali. Burdina beruneztatua.

2 du ad. Irud. Unadurak gorputza beruneztatu bezala dit.

beruneztatze

iz. Berunez hornitzea.

berunkara

adj. g.er. Berunaren kolorekoa. Uso berunkarak.

besabe

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, besabe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. besare].

besabete

iz. g.er. Besoa, luzera-neurria. Murruak 28 besabete luze ziren alde bakoitzean.

besabetu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, besabetu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. besaratu].

besaburu

iz. Besoa enborrari lotzen zaion aldea. Ik. sorbalda; besagain2. Ezkerreko besaburutik eskuinekora. Apaingarri bana zeramatzan besaburuetan.

besada

iz. Besakada.

besagain1

1 adb. Besagainka. Anton. besape2. Pilota besagain jo, besagain bota. Enborra besagain ebaki. Haren besagain jotzeak txalotuz.

2 iz. Pilotariak besagain jotako kolpea. Bai besagain, bai besazpi, bai punpa-lasterrak, oro zituen eder Kurutxet Ezkerrak.

besagain2

iz. Besaburua. Ik. sorbalda. Halako harri garaua jaso daitekeela besagainera, sinesteak ere lanak dauzka.

besagainka

1 adb. Besoa buru gainetik jasota eta atzetik aurrera mugituz. Besagainka botatzen den harri ukaldi baten bidean. Hasi dira benetan, besagainka aurrena; seina tiraldi dute; bota dute bana. Espantuka eta besagainka mintzatuz.

2 adb. Esku-beteka barreiatuz. Hazia bota ezak ildoan, ez besagainka barreiatuz. Aitabitxik, besagainka, aurtikiko zuen ahur bat sos.

3 adb. Irud. Besagainka laudorio botatzen.

besahezur

iz. Besagainaren eta ukondoaren arteko hezurra.

besaka1

iz. Naf. Besanga.

besaka2

1 adb. g.er. Besagainka.

2 adb. g.er. Uztarkidearen gain karga botaz.

besakada

1 iz. Beso higidura bizkorra, adibidez, igerian edo harri bat botatzeko egiten dena. Lau besakadatan heldu zen ibaiaren beste ertzera.

2 iz. Besoen artean har daitekeen kopurua. Ik. besatara. Besakada lorea zekarren amarentzat. Besakada bat belar siku.

besakadaka

adb. Besakadak emanez. Berotu nahirik, besakadaka abiatu nintzen, Domingorekin eta Gilenekin Garrüzeko errekan egiten genuen gisara.

besaki

iz. Besoaren babesgarria.

besalagun

iz. g.er. Norbaitentzat, besotik heltzen dion pertsona. Alabak gidatzen zuen, besalagun harturik, alde guztietara. Baratze erdian dut aurkitu amona; heriotzak dakar besalagun.

besalako

iz. Ipar. g.er. Pertsonak andetan garraiatzeko aulki mota.

besalakolari

iz. Ipar. g.er. Besalakoa eramaten duen pertsona.

besalari

iz. g.er. Nekazaritzako peoia. Besalariek eta gainerako laborariek greba egin zuten uztaren erdi-erdian.

besaldi

1 iz. Besakada (kopurua). Besaldi bat egur.

2 iz. Braza. Bota zuten beruna neurtzeko, eta hogei besaldi eman zituen; bota zuten berriro aurreraxeago, eta hamabost eman zituen.

besalki

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, besalki-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. besaulki].

besamotz

iz. Besomotza.

besana

iz. Sorbalden gainetik jartzen den zapia.

besanga

1 iz. Zuhaitz adarra. Zuhaitz bati besanga bat ebaki zion, eta sorbaldan harturik, bere soldaduei esan zien berebat egin zezatela.

2 iz. Irud. Argimutila urrezko habe bat zen, sei besanga berebat urrezkoak zituena. Hernioko haitzaren hegoalderanzko besanga.

besangatsu

adj. Zuhaitzez mintzatuz, adartsua. Arbola eder besangatsua.

besape1

iz. Galtzarbea. Ik. besazpi. Besapean eraman. Oratu zion eskuineko besapetik. Besapetik hartuta jaso nahi zuen.

besapean Badoa, bere ogi handia besapean.

besape2

adb. Besoa jaso gabe eta behetik gora mugituz. Pilota besape jo.

besapez adb. Besoz beso.

besapeko

iz. Zah. Makulua.

besaratu, besara, besaratzen

du ad. Besareaz lurra harrotu.

besare

iz. Golde modukoa, bost, zazpi edo bederatzi hortz, V bat eratuz, dituena.

besarka1

adb. Ipar. eta Naf. Besarkatuz. Lehenbiziko egunean besarka, hurrengoan kolpeka. Atzo besarka, egun atzaparka.

besarka2

iz. Besarkada. Besarka bat eman.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper