34 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak

1 emaitza.

34.- Hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia (Sintaxia)

Hau da, hortaz, Euskaltzaindiaren erabakia: buru argiko neska, adineko pertsona, hiru hankako mahaia, bost orriko txostena, lau laguneko taldea, ondo egin beharreko lana, neurri txikiko oinetakoak, fede apurreko jendea, e.a. bezalako sintagmetan, alegia nolako galderari erantzuten diotenean, -ko hobesten da.

Horregatik, tradizioak erakusten duen bezala, eta idazle gehienek segitu duten bidetik, -ko atzizki forma da hobesten dena, eta ez -tako.

Oinarrian zenbatzaileren bat ageri denean eta adina, prezioa, neurria, pisua, ... adierazten duten izenlagunak osatzen direnean ere, -ko da hobesten dena. Idatz bedi, hortaz, bi urteko umea, bost liberako egunkaria, hiru kilometroko bidea, hamar metroko garaiera, hiru asteko egonaldia, e.a. Baina -ta- atzizkia erabili beharrekoa izan daiteke zenbaitetan. Adibidez, nongo galderari erantzuten zaionean: hiru etxetako haurrak etorri zaizkit; hiru etxeetako haurrak etorri zaizkit; *hiru etxeko haurrak etorri zaizkit, e.a. Zenbaitetan -ko/-tako bikoteaz baliatzea ezinbestekoa izan dezakegu bereizketak egiteko: zazpi urteko ardoa (botilan dagoen ardoak zazpi urte ditu), zazpi urtetako ardoa (ardoa zazpi urtetan, ez zortzitan bildua izan da) eta zazpi urteetako ardoa (aldez aurretik ezagutzen ditugun zazpi urte diferenteetan zehar bilduriko ardoa. Azkeneko zazpi urteetan, esaterako).

Honek erakusten digu batzuetan -tako beharrezko dela, baina ez urte hauetan erakutsi izan den bezain sarri.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper