Hau da, horrenbestez, Euskaltzaindiaren erabakia arazi aditz arazlearen erregimenaz:
Arazi-ren subjektua beti ergatiboan doa: Koldok etorrarazi du Mikel.
Oin aditzaren objektua beti absolutiboan: Sagarrak salarazi ditugu.
Oin aditza iragankorra denean, subjektua datiboan darama: Niri liburua irakurrarazi zidaten.
Oin aditzaren subjektua absolutiboan doanean, absolutiboan ageri da perpaus kausatiboan ere: Mikel jarrarazi dute.
Oin aditzaren subjektua ergatiboa baldin bada eta agerian objekturik ez badu, bi egoera bereizi behar dira:
a) Objektua ezabatua edo aditzari atxikia duten aditzekin datiboa eskatzen du subjektuak: Mikeli janarazi diote; Mikeli irri eginarazi diote.
b) Sekula objekturik hartzen ez duten aditz deponenteekin, aditzaren izaera semantikoa kontuan hartu behar da. Aditzak subjektu biziduna eskatzen duenean, datiboan ageri da (Inori ez diogu pairarazi behar), baina subjektua bizigabea bada, absolutiboa (Ura irakinarazi dute).