25 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak

1 emaitza.

25.- Hitz elkartuen osaera eta idazkera (Idazkera eta morfologia)

Beraz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia:

  1. Bereiz idatziko dira:

    — aposizioak (Bidasoa ibaia),
    egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin),
    etxez etxe moduko bikoiztapenak,
    egin berri modukoak,
    mahai gainean gisako posposizioak,
    — bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak,
    — lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak, ihartuak ez diren neurrian,
    — lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean (biologi azterketa).

  2. Marrarekin idatziko dira:

    gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak,
    apurka-apurka bezalako bikoiztapenak,
    seme-alabak, zuri-gorri modukoak,
    barra-barra, plisti-plasta bezalakoak,
    Ezkio-Itsaso moduko leku izen elkartuak (bi hizkuntzatan ematen direnean, ordea, ez: Lizarra / Estella).

  3. Loturik idatziko dira:

    jarleku moduko elkarteak,
    aldagaitz bezalako izaera elkarteak,
    odolustu moduko izen-elkarte arruntak,
    — bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edo-ta -gintza, -za(i)ntza duten elkarteak,
    — bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide -(k)ume, -orde duten izen elkarteak,
    — lehen osagaia aurre-, azpi- eta -gain duten izen elkarteak,
    lauburu moduko elkarteak.

  4. Marrarekin edo marra gabe, nahi den bezala:

    eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak,
    kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak.

    (Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea).

  5. Elkarteko lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean >a<-rekin nahiz >a< gabe idatz daitezke: biologi azterketa, biologia azterketa. Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira.

    Salbuespen dira, dena dela, honako sei hitz hauek: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz hauek, hala nahi izanez gero, gal dezakete >a< hori.

    Idazkerari dagokionez, amaierako >a< galtzen den bakoitzean, bereiz idatziko da hitz elkartua eta >a< gordetzen denean, aukeran izango da bereiz idaztea nahiz marratxoa erabiltzea: kultur etxea, biologi azterketa, kultura(-)etxea, biologia(-)azterketa.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper