26 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak

1 emaitza.

26.- -z gero (Idazkera eta morfologia)

  1. Kasu guztietan -(e)z gero idatz bedi: hori eginez gero, hori egin duzunez gero.
  2. Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke: hamarrez gero / hamarrak ezkero, zortziez gero / zortziak ezkero, San Ferminez gero / San Ferminak ezkero, atzoz gero / atzo ezkero.
  3. Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak, era horretan idatziko dira, horrela erabili baitira euskararen literatura tradizioan, nahiz horrezkero aditzondoaren maiztasuna beste biena baino askoz ere apalagoa den.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper