1 emaitza.
Hortaz, literatura tradizioaren bilakaera hau gogoan harturik, leku-denborazko kasuei dagokienez, forma hauek erabakitzen ditu Euskaltzaindiak euskara baturako (kontuan izan bata, batak eta halakoak beste hitzaren agerraldi mugatu baten eraginpean bakarrik erabiltzeko direla):
| Mugagabea | Mugatua |
|---|---|
| bat | bata |
| batek | batak |
| bati | batari |
| baten | bataren |
| batentzat | batarentzat |
| batekin | batarekin |
| batez | bataz |
| batean, baten | batean |
| bateko | bateko |
| batera | batera |
| batetik | batetik |
Hortaz, forma hauek erabakitzen ditu Euskaltzaindiak batzuk-en deklinabideari dagokionez: