9 emaitza: mikel

Mikel (Gizonezkoa)

Gaztelania: Miguel
Frantsesa: Michel

Hebreerako Mikha'el ('nor Jainkoa bezala?') izena Michael bihurtu zen grezierako eta latineko itzulpenetan. Mikel goiaingerua deabruaren kontra borrokatu ziren aingeruen buru izan zen, eta Apokalipsian Eliza irudikatzen duen emakume erdi berriaren zaintzailea. Azkeneko judizioaren egunean arimak pisatzeko ardura izango du. VI. mendean Gargano (Italia) mendian azaldu zenetik zabaldu zen beraren alderako jaiera Europan. Euskal Herrian ere mendi batean agertu zen, Aralarren, Teodosio herensugearengandik salbatuz. Jaieguna irailaren 29an da. Aldaerak: Mikele eta Mitxel. Baliokideak: Miguel (gaz.) eta Michel (fr.).

Mikela (Andrezkoa)

Gaztelania: Micaela
Frantsesa: Michèlle

Hebreerako Mikha'el ('nor Jainkoa bezala?') izena Michael bihurtu zen grezierako eta latineko itzulpenetan. Mikel goiaingerua deabruaren kontra borrokatu ziren aingeruen buru izan zen, eta Apokalipsian Eliza irudikatzen duen emakume erdi berriaren zaintzailea ere bai. Azkeneko judizioaren egunean arimak pisatzeko ardura izango du. VI. mendean Gargano (I) mendian azaldu zenetik zabaldu zen beraren alderako jaiera edo debozioa Europan. Euskal Herrian ere mendi batean agertu zen, Aralarren, eta Teodosio herensugeagandik salbatu zuen. Izen hau aurreneko aldiz Bidaurretan (N) aurkitu dugu, 1518. urtean (Miquela). Aldaerak: Mariamikele, Mikaela, Mikele (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia), Mikeleitza eta Mikelitza. Baliokideak: Miguela (gaz.) eta Michelle (fr.).

Mikelats (Gizonezkoa)

Mariren semeetako bat dugu hau; bestea Atarrabi da. Euskal mitologian ekaitza eta harria bidaltzen ditu. Eskandinaviar mitologiako Thor jainkoak dituen antzeko ahalmenak ditu.

Mikeldi (Gizonezkoa)

Bilboko Museo Historikoan gorderik dagoen Durangaldeko idolo (bertan irodu deitua) ospetsuaren izena. Burdin Aroko zezen edo hartza da, hanka artean eguzkia eta ilargia dauzkana. Litekeena da Ama Lurraren irudia izatea.

Mikele (Andrezkoa)

Gaztelania: Micaela
Frantsesa: Michèlle

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Miguel-en baliokide femeninotzat ematen da, eta azken urteotan horrelaxe erabili da, baina XVII. mende arte gutxienez gizon izena zen. Lehen aldiz XIII. mendean aurkitu dugu, Iruñerrian (Miquele Iturriquo). Ikus Mikela.

Mikele (Gizonezkoa)

Gaztelania: Miguel
Frantsesa: Michel

Mikeleitza (Andrezkoa)

Mikelitza-ren aldaera da hau. Oñatin (G) agertzen da lehen aldiz, 1489an (Miqueleiza).

Mikelitza (Andrezkoa)

Honen osagaiak Mikel(e) gizon izena, -(e)(i)tz atzizki patronimikoa eta genero femeninoa adierazten duen -a bukaera dira. 1581. urtean Miqueliza de Zañartu dokumentatzen da Oñatin (G). Aldaera: Mikeleitza. Baliokideak: Miguela (gaz.) eta Michelle (fr.). Ikus Mikela.

Mikelots (Gizonezkoa)

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper