3 emaitza: karmel

Karmel (Gizonezkoa)

Gaztelania: Carmelo
Frantsesa: Carmel

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena. Ikus Karmelo.

Karmele (Andrezkoa)

Gaztelania: Carmen
Frantsesa: Carmen

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Carmen-en baliokidetzat proposatutako izena. Jatorria Palestinako mendi ezagunean du, grekoz Kármelos eta hebreeraz Karmel zeritzanean hain zuzen ere. Izenaren osagaiak karmen 'baratza' eta El 'Jainkoa' dira. Karmeldarren eskutik zabaldu zen; hauen ustez, Elias profetak Karmel mendian ikusi zuen laino zuria Sortze Garbiaren promesa izan zen. Garrantzia XIII. mendean hartu zuen, aipatu mendian S. Stock karmeldarrari Ama Birjina agertu zitzaionean. Uztailaren 16an, jaiegunean, Euskal Herriko portu askotan prozesioak egiten dira. Aldaera: Karmen. Baliokideak: Cármen (gaz.) eta Carmen (fr.).

Karmelo (Gizonezkoa)

Gaztelania: Carmelo
Frantsesa: Carmel

Palestinako mendi ezaguna, grekoz Kármelos deitua eta hebreeraz Karmel. Izenaren osagaiak karmen 'baratza' eta El 'Jainkoa' dira. Karmeldarren eskutik zabaldu zen; hauen ustez, Elias profetak Karmel mendian ikusi zuen laino zuria Sortze Garbiaren promesa izan zen. Aldaera: Karmel (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokideak: Carmelo (gaz.) eta Carmel (fr.).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper