Pertsona-izenak

5 emaitza: ADELA

Adela (Andrezkoa)

Gaztelania: Adela
Frantsesa: Adèle

Germaniar jatorria duen izena (athala 'noblea'). Santa Adela VIII. mendeko merovingiar printzesa izan zen. Jaieguna abenduaren 24an da. Aldaera: Adele (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokideak: Adela (gaz.) eta Adèle (fr.).

Adelaida (Andrezkoa)

Gaztelania: Adelaida
Frantsesa: Adélaïde

Germaniar jatorria duen Adelheid ('aitonen alaba') izenetik. X. mendeko Alsaziako santa Adelaida enperadorearen emaztea izan zen. Jaieguna abenduaren 16an da. Aldaera: Adelaide (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokideak: Adelaida (gaz.) eta Adélaïde (fr.).

Adelaide (Andrezkoa)

Gaztelania: Adelaida
Frantsesa: Adélaïde

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena. Ikus Adelaida.

Adelardo (Gizonezkoa)

Gaztelania: Adelardo
Frantsesa: Adalhard, Adélard

Adele (Andrezkoa)

Gaztelania: Adela
Frantsesa: Adèle

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izena. Ikus Adela.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper