1 emaitza Laurendi bilaketarentzat [1 - 1]
Lorenzo (es), Laurent (fr), Lawrence (en)
Latineko Laurentius ('Laurentio hirikoa', 'laurentiotarra') ponte izenetik atera da. Done Laurendik oso kultu zahar eta hedatua izan zuen; Erroman, esaterako, 34 eliza zituen bere izenean. Kondairak dioenez, burdinazko erretokian zipilatu zuten eta horri zor zaio Escorialeko monasterioaren itxura (E). Santuaren eguna abuztuaren 10ean da. Aldaerak: Laurentzi (Deun-ixendegi euzkotarra) eta gaztelaniatik egokitutako Lorentzo.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.