6 emaitza: Ezka

Ezka (Andrezkoa)

Nafarroako ugaldea, Belaguan (N) jaio eta Erronkari ibarra igarotakoan ura Aragoi ibaian isurtzen duena.

Ezkaba (Andrezkoa)

Ezkabarte ibarreko (N) herrixka eta mendia, Iruñeko mugakoa. Gailurrean zegoen Done Kristobare-ko ermitak XIX. mendearen hasiera arte iraun zuen zutik eta mendiaren jatorrizko izena baztertu zuen, nahiz ez erabat, El Perdón-ek Erreniega zokoratu duen era berean. Ermita zegoen tokitik hurbil oroitzapen iluneko gotorlekua dago.

Ezkai (Gizonezkoa)

Orbaitz (N) herriko aurkintza, XX. mendearen hasieran desagertutako herri txiki bati dagokiona. Lehendabiziko aipamena 1096. urtekoa da; XV. mendean herriko bizilagun guztiak kapareak ziren.

Ezkanda (Andrezkoa)

Aezkoako mendia (N).

Ezkati (Gizonezkoa)

Anue ibarreko (N) herri hustua, egun aurkintza izentzat dirauena. San Nikolas eliza orain Olagueko hilerriko kapera da.

Ezkaurre (Andrezkoa)

Izabako mendia; badirudi izena Ezka ugaldearenarekin erlazionaturik dagoela.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper