7 emaitza: pedro

Betiri (Gizonezkoa)

Gaztelania: Pedro
Frantsesa: Pierre

Ikus Petri.

Kepa (Gizonezkoa)

Gaztelania: Pedro
Frantsesa: Pierre

Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Pedro-ren baliokidetako ageri den izena, arameoko kephas 'haitza' hitzetik hartua. Hau izan zen 1938an euskal izenak galarazi zirenean aipatu zen hiruretako bat: "los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista". Ikus Petri.

Pello (Gizonezkoa)

Gaztelania: Pedro
Frantsesa: Pierre

Ikus Peru. Honen aldaera ezagunena Iparraldean erabiltzen den Peio dugu. Hegoaldean ere zabaldu da azken urteotan, "yeismo"-aren ondorioz.

Peru (Gizonezkoa)

Gaztelania: Pedro
Frantsesa: Pierre

Euskal izen zahar eta jatorra, latineko Petrus-etik sortua. Antzina Muxika (B) herriko Okanabasoko Peru eta Mari izeneko haritzetara joaten zen jendea ezkontzera. Izen hau maiz dokumentatzen da, baina aipurik ezagunena XV. mendeko erromantzekoa da: "Izarragatik gora eltzian josala / Jaun Peru Abendañoko zexola, (...)". 1596ko Refranes y Sentencias liburuan ere agertzen da. Perutxo hipokoristikoa usaiakoa da Erdi Aroan, eta, esaterako, 1448ko Arrasateren erreketan azaltzen da, behin baino gehiagotan. Ikus Petri.

Petiri (Gizonezkoa)

Gaztelania: Pedro
Frantsesa: Pierre

Ikus Petri.

Petri (Gizonezkoa)

Gaztelania: Pedro
Frantsesa: Pierre

Latinetik heldu zaigun izena, dudarik gabe kristau munduan hedadurarik handiena izan dutenetako bat. Kristok berak eman zion izena lehendabiziko aita santua izango zenari: "Simon zara zu, Joanen semea, baina aurrerantzean Kefas deituko zara". Arameoko, Jesusen hizkuntzako Kephas 'haitza' Petros itzuli zuten lehenik grekoz eta Petrus geroago latinez. Erabileraren ondorioz aldaera asko daude Euskal Herrian: Peru, Petri bezain arrunt eta egokia dena, Betiri, Petiri, Pello eta, azkenik, Kepa. Hau Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposatu zen, arameoko jatorrizko Kephas-etik abiaturik. Jaieguna ekainaren 29an da. Hipokoristikoak: Per, Peruski, Peritxo... Baliokideak: Pedro (gaz.) Pierre (fr.).

Petri (Andrezkoa)

Gaztelania: Petra
Frantsesa: Perrine

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper