2 emaitza: eneko

Eneko (Gizonezkoa)

Ohiko euskal izena Erdi Aroan. 842. urtean Iruñeko lehen errege izan zen Eneco-k Esa herria eman zion Leireko monasterioari ("Ego rex Eneco concedo..."). Jakitunen artean adostasun zabala dago euskal izentzat jotzean; osagaiak ene 'nirea' eta -ko atzizki hipokoristikoa dirateke, eta jatorrizko adiera 'enetxoa' edo. Loiolako Eneko latinez Enecus zen eta gaztelaniaz Iñigo (ikus sarrera hau), lehenago Iruñeko erregeak edo Bizkaiko jaunak bezala. Gero Ignatius kristau izena hartu zuen Jesusen Lagundiaren fundatzaileak, Antiokiako santuaren omenez. Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Ignazio-ren kidetzat Iñaki proposatu zen. Ikus Iñigo. Oñan (Bu) bada done Eneko santua, handik kanpo arrras ezezaguna dena. Jaieguna ekainaren 1ean da.

Enekoitz (Gizonezkoa)

Eneko izenetik sortua da, -itz patronimiko atzizkiaren bidez.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper