2 emaitza: Xabier

Xabier (Gizonezkoa)

Gaztelania: Javier
Frantsesa: Xavier

Nafarroako gaztelu eta herria, bertako seme izan zen Frantzisko Jatsu Azpilikueta santuari esker mundu osoan ezaguna. Ikasle zela Ignazio Loiolakoaren ezagutza egin zuen Parisen eta Jesusen konpainian sartu. 1541ean Ekialdeko Indietara joan zen, eta hamaika urte beranduago hil. Zendu aitzineko azken hitzak euskaraz esan zituen, bere ama hizkuntzan. Xabier euskal etorkiko izena da (osagaiak etse 'etxea' eta berri dira, irudi duenez). Baliokideak: Javier (gaz.) eta Xavier (fr.).

Xabierra (Andrezkoa)

Gaztelania: Javiera
Frantsesa: Xaviere

Xabier gizon izenaren aldaera femenino berria da. Baliokideak: Javiera (gaz.) eta Xaviere (fr.).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper