- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
zirol. ■ RS-n bi aldiz ageri da (zitel zirola, nok gudura aroa? eta arotz dinean zirola, oski gitxi urratu doa); Oihenarten koadernoetan, cf. haur ola, zirola atsotitza, Zuberoakoen artean sailkatua. Gaztelaniazko zapatero hitzari lotua, cf. “y el dicho Lope le respondió ¡oh, zapatero cirol!” (NavIntel 1559). Esanahia ‘zapatagin’ da. Larm-ek Supl-en, Harr-ek eta Azk-ek jasotzen dute. Azken honen eraginez, XX. mendeko autore batzuengan ere ageri da (Azk zirol baten dendara, Otxol Bertolda jaun zirolari).
► Maileguaren aukera aipatzen du Orpustanek (NotEtym 234), zira-rekin lotu nahian; ‘betun’ esanahia du hitzak ekialdean, eta zia, xira aldaeretan dugu mendebaldean, ‘euritako’ esanahiarekin. Aukera honetan, ekialdeko esanahia beharko genuke, arkaismo gisa, RS-ko horietan; hori onarturik ere, eragozpen larriagoa da -ol bukaera ez argitzea.
Maileguaren hipotesiari eutsiz, egokiagoa da beste jatorri bat proposatzea: cf. kat. eta port. cerol “lo dels sabaters per a untar i enfortir lo fil” (DECat 2, 672ab, cera). Hizkuntza erromantzeetan ez baitugu **cirol moduko adibiderik aurkitu, pentsatu beharko da jatorri bera duen zira-ren bokalismoaz kutsatu dela euskarazko zirol; hiztunen gogoetan bi hitzak familia berekotzat sentitzeak erraztuko zuen hori. Ageri denez, jatorri bera dute, azken buruan, zira-k eta zirol-ek, baina ñabarragoa izan da azken honen ibilbidea, Corominesek azaltzen digun bezala: gr. κηρός ‘zira, argizari’-ren eratorria da κηρωτή ‘zirarekin nahasia’ izenondo femeninoa, ‘olio, goma, zira… nahasketa’ adierarekin substantibo bilakatua. Hitz honek čeróḍ (edo čeroṭ) aldaera mozarabiar bat izango zuen, katalanak hartutakoa, č > ç- aldatuta (kat. cera-ren eraginez) eta -ḍ > -l bilakaera erregularrarekin. Cerol hau da euskarara iritsi dena, eta ez cerote, haren kognatu gaztelaua, baina ohar bedi portugeseraino ere iritsia dela cerol hori.
Esanahiari dagokionez, ik. goian “lo dels sabaters…”, eta Valentzia aldeko kat. cerola “cerol de sabaters”. Gaztelaniaz, cerote kognatuarekin, cf. ~1754ko cerote de zapatero (CORDE). Badirudi zapatariek erabiltzen zuten zira moduko bat zela, eta hortik, metonimiaz, ‘zapatari’.