- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ustel (~1490: GaribAtsot; bustel 1627: EtxZib (busteldu); pustel ~1650: Pouv (pusteldu)). ■ Hitz zabaldua (badirudi zubereraz hirotü erabili dela gehienbat; Gèzek üstel dakar). Hasierako b- eta p(h)-dun formak XVII. eta XVIII. mendeko lap. testuetan ageri dira bereziki.
Esanahi ohikoenaz gainera (Amendux ustel eta kirasturik, Leiz arbore ona…, arbore ustela, Mburu zauri ustel bat), baditu honako adiera hauek ere: ‘faltsu, huts egina’ (GaribAtsot giza ustea guztia ustel, Mburu uts eta ustel atera zen aren al guzia), ‘(moralki) lohi, ez zintzo’ (Pouv bihotz bustel hek, Mogel atsegin ustel), ‘ahul, makal’ (AgirAst idi ustel bi), ‘faltsu, itxurati’ (HiriartU ustelak, egosiak, barnean dutenaren gordetzaleak), ‘(eguraldi) heze, txar, sargori…’ (Arrue gauez elurra egindako eguraldi ustel batean); izen bezala ere erabili izan da (‘usteltasun’: Lopez erran dut ustelari: ene aita zira; ‘karta-jokoko irabazi seinalea’: Oxobi bi mus ustelen artetik).
ustelbide (Mburu [ni nagoen ustel bidean]), usteldu (RS; ezin usteldu(ko) Harand; ezin ustelduzko Pouv), usteldugabe (EtxSar [gauza ustelduak usteltzen du… gauza usteldugabea]), usteldura (Pouv [bekhatuaren usteldura]), ustelgai (Mburu [gorputz ustel-gai oni]), ustelgarri (iz.: frBart [seigarren agindu santubak eragozten dituban ustelgarri, esaten ta entzuten gatxak]), ustelgune (‘usteldura’: Harand), ustelkeria (Artxu, Bonap (gnaf.)), ustelki (Duv [ustelkia da belhar ondakin eta azienda ondakin usteldua]), ustelkin (Duv), ustelkor (Pouv (b-)), usteltasun (Ax [barreneko usteltasuna]), ustel-urrin (Lizarg arima itsúsi, ustél-urrín), ustel-usain (TxAgir). Cf. lur ustel, putzustel, tripustel, ur ustel…
► Mailegutzat du Mitxelenak, nahiz eta haren jatorri zehatza zein den ez dagoen argi (FHV 532); baliteke maileguaren hipotesiaren alde egitea Gèzeren üstel irregularrak (apikariaren aurrean ez da u > ü gertatzen, FHV 53). Ustel eta bustel aldaeren artean, bigarrena du jatorrizko formatzat Mitxelenak, eta hastapeneko herskari ahostuna erori da ustel-en (FHV 253; cf. uztarri/buztarri, dup(h)a/upa, dupel/upel); pustel-en ahoskabetu egin da, bigarren silabako herskariarengatik, beharbada.
Bustel-en lehentasuna onarturik, agian busti-rekin lotzeko saioa egin liteke (hau berau mailegu, lat.-errom. musteus-etik edo, FHV 500), baina osaera zehatza ez litzateke argia: arazoak daude bust(i) + *bel proposatuta, *bel ez baita konbinatzen maileguekin, berriekin bederen; ez litzateke arazo gaindiezina **buspel ez izatea, cf. aztarren (< hatz + barren). Esanahiari dagokionez, ez da zaila bustia eta ustela lotzea; ohar bedi, gainera, badirela ‘ahul’, ‘faltsu’, ‘gaizto’ moduko adierak mŭsteus-en ondorengo erromantzeetan (FEW 6/3, 270b, 2 eta 3).