- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
urririk (urru- ~1650: Pouv <uru->; urri- 1852: Goihetxe). ■ ‘Doan, dohainik’. Lap.-bnaf. eremuko hitza. Agertzen diren aldaerak dira urrurik (Pouv dohainik eta ururik [sic], TBLap emazue urrurik) eta urririk (Goihetxe eskaintzera urririk zerbitzua, HiriartU gozamena urririk).
urririkako (FedProp 1893 [eskola, arras urririkakoa]), urririzkako (Herria 1964 [egiten duten lana da urririzkakoa]).
► Ez legoke arazo semantikorik urri ‘eskas, apur’-rekin lotzeko: ‘apurraren, hutsaren truke’ izan liteke; ik. urri1. Formaren aldetik, ordea, arazoa da urrurik aldaera; jatorrizkoa urririk dela onartuta, bokalen asimilazioz azal liteke urrurik, cf. burdin- > burdun- (FHV 80).
Dena den, ohartu behar da urru1 badagoela, jad. Larm, ‘ugari’ esanahiarekin, eta agian honekin lot litekeela (*mŭrr- erro mailegatuarekin lotu dugu urru1, ik. murri); hala balitz, urrurik > urririk gertatu dela pentsatu beharko genuke, lehen silabako bokalarekin disimilatuta edo azkenekoarekin asimilatuta. Esanahiaren aldetik, ordea, kontuak ez leudeke hain argi: ugari ematen dena doakotzat har litekeelako?
Aukera zinez erakargarria da arabiera hispaniarreko ḥurr ‘libre, askatutako (esklabo)’; cf. bereziki Valentziako kat. eixir-se’n de forro “sortir de franc, sense pagar” (DECat 1, 188a, alforro) eta gazt. sacar horro “sacar (algo, de un asunto) sin pagar” (DCECH 3, 399a, horro). Penintsulako erromantze guztietan dago hitz hau, eta formaren aldetik gazt. horro, kat. forro eta eusk. urru kognatu beteak izan daitezke; esanahiaren aldetik ere osoa da kidetasuna. Ohar bedi badela urru “gratuit” eta “gratuitement” ere, baina hiztegietan bakarrik (Duv, Harr), eta, beste lekukotasunik gabe, hiztegietako kontu hutsa izan litezke (eta urru1-ekin lotzeko eragozpen semantiko larririk ere ez legoke). Aukera honetan, hitzak ez luke loturarik ez urri ez murri-rekin ere. Eragozpenen bat izatekotan, aipa liteke hitzak ez duela aldaera hasperendunik (cf., ordea, urri-ren hurri aldaera, ik. han).