- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
urri1 (~1496: RS; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz zabaldua. Iparraldean forma hasperenduna (h-) ez da XVIII. mendera arte ageri (Harrt).
Esanahi nagusiak: ‘bakan, eskas, apur’ (RS jate urria, Ax gogoa urri, aldatzen errax, Lardiz (liburu au) txit urria eta bakana dalako), ‘(lan) zail, astun, etekin gutxiko’ (Belap hain behar nola ürri den lan saintü hontan, Uztap uraxen zan lan urria), ‘xuhur, zeken’ (AxNaf (goithatu), Kardab Zu eskas ta urri etzera, frBart urrija ta zekena), ‘geldi, baratz’ (Harrt (h-), Duv urhats hurrikoa, HiriartU elean hurri aire bat zuelakotz); aditzondo eta predikatibo gisa ere erabili da (Kardab urri edo gutxizko nagusiak, Mogel Jesusekin ain urri, zikotz ta zeken dabillenak, Goihetxe urri daramatza urhatsak); izen bezala ere aurkitzen da (“carestía” Añib; “urri bat… un peu” Harr, “nada, ni pizca. Errespetoaren urririk ez du horrek” Aspiroz (gnaf.)).
□ Erdi Aroan, hainbat izan daitezke hitzaren adibide, ziurtasun maila ezberdinarekin, ekialdeko zein mendebaldeko: Urrialdo (SMillán 1025), Eiaurrieta (DocLeire 1068; Egaurrieta 1072an),[1] Sancti Martini de Ihurrieta (SMillán 1072; Hurrieta 1075ean), Garcia Urria (CatHuesc xii. m.), Vassaurri (SJuan 1284), Monasterium Sancti Martini de Hurria (ColOña 1185), Ochoa Yvannes de Urriola (ArchMondI ~1390), Urricorta (ArchLeintz 1487), Juan Martines de Urriategui (ArchEib 1493). Hauek guztiak baino lehenagokoa da valle Urritense (CartAlaón 838; castro Urrite 876an), baina zinez da zaila euskal hitzarekin lotzea.
urriki2 (Salab, HiriartU), urritasun (Pouv [bihotz urritasunean eta tristezian]), urritu (Larm, Harand [gogoa urritzen zitzaien eta hatsa eskasten]; cf. behean RS 149ri buruzkoak). Cf. gogo-urri.
► Partizipio marka izan daiteke -i; partizipio interpretazioaren alde, cf. Pouv “pressé, serré. Bihotz urria, coeur serré”; partizipioarekin itzultzen dira, halaber, RS jate urria “menguado comer”; orobatsu RS 149 urrieteak urri gauzak, ta urri dira aren bearrak “el otubre mengua las cosas, y menguadas son sus obras”, eta honetan, gainera, partizipio itxura erabatekoa du lehen urri-k: “urrieteak urritu (egiten ditu) gauzak”. Partizipioaren hipotesia hobetsita, ez legoke arazo formalik *e-burr-i protoforma proposatzeko (ik. jarraian labur-ekiko hipotesia), cf. utzi (< eutzi), nahiz eta ez den geratu e-dun aldaerarik (cf. agian uste).
Hitzaren erroa *bur dela proposa liteke. Jatorrizko partizipioa *eburri baldin bada, bokalarteko herskari ahostunaren galera gertatu da; bestela, *burri-tik abiatuta, cf. urgoi/burgoi, agian bustel/ustel (FHV 253), onartuz orokorra izan dela galera. Esanahiaren aldetik, pentsa daiteke labur hitzaren erro bera dugula, ‘urri, txiki’ esanahiz; ohar bedi labur-ek ere baduela ‘zeken, xuhur’ adiera. Hitzaren hastapenean *b- dagoela proposatzeak erraztu egingo luke murri ere hitzaren aldaeratzat jotzea. Ohar bedi, dena den, murri hitzaren ustezko jatorri erromantzea, urri-ren jatorrizko formatzat edo forma osoagotzat hartu nahiko balitz: batere m-rik ez duten Erdi Aroko lekukotasunek zaildu egiten du urri eta murri-ren ustezko lotura, baina, beharbada, m- gabeko zar. urru-k eta erronk., bazt. urri-k bide eman lezakete biak hurbiltzeko; ik. murri.
Eragozpen larria da hurri aldaera, hastapeneko hasperena ezin baita azaldu *bur errotik abiatuta. Arazo hau gainditzeko, aukera bat izan liteke hur ‘hurbil’ ikustea hitzaren osaeran; ‘elkarren hurrago jarri, trinkotu, txikitu, gutxitu…’ litzateke esanahiz, baina aurkakoa ere argudia liteke, izan ere urritasunaren ideiak zerbait bakanagoa izatea, barreiatuago egotea iradoki bailezake (are denboran ere, cf. ‘geldi, baratz’ adiera). Aukera honetan, are zailagoa da hitzaren aldaeratzat jotzea murri. Ik. hur1.
Bestela, hobe genuke, beharbada, gogoan hartzea urririk sarreran aipaturiko arabiera hispaniarreko ḥurr ‘libre, askatutako (esklabo)’, eta gurutzaketa moduko batean pentsatzea.[2] Hitz horren ondorengoak dira gazt. horro eta kat. forra ‘antzu’ (DCECH 3, 399a, horro; DECat 4, 138b, forro), eta azken honen adiera horrekin ondo lot daiteke urri-rena ere.
urri2 (~1490: GaribAtsot). ■ Hitz zabaldua (cf. behean urrieta, urriaro, urril). Urtearen hamargarren hilabetea izendatzen du nagusiki (Leiz urriaren lehenean, Mogel urrijan artua batuta). ‘Irail’ adierarekin ere jaso izan da Bizkai eta Nafarroako zenbait eremutan, eta halaxe agertzen da testu batzuetan ere (EgiaKant urrien zazpigarren egun gustia, Lizarg Ama Birjina urrikoa); orobat gertatzen da elkartu eta eratorri zenbaitetan ere (ik. behean); bizk. zenbait lekutan urri len/lenengo… ‘irail’ eta urri bigarren(go) ‘urri’ jasoak izan dira.
Bestalde, ‘martxo’ esanahiarekin dakar bitan Garibaik: 46 eguzkia eta euria, urri eguraldia (“Sol y agua son tiempo de Março”) eta 47 urriak buztanaz, zezeilak bularraz (“Por los ordinarios rigurosos tiempos del fin de Março y principios de Abril”). B iturrikoak dira horiek, eta A iturriak 14 Marti eta 44 Martiak dakartza, hurrenez hurren.
Erdi Aroko lekukoetarako, ik. urri1.
● urriada “saison de cueillir le blé d’Inde appellé artoa” Pouv; errom. -ada atzizkia egon liteke, baina baliteke barda edo uda-ko amaiera bera izatea, ik. han.
● urrieta mendebaldeko bizk., bnaf., erronk. eta zub. erabilia; ‘urri’: RS (urrieteak urri gauzak, “el otubre mengua las cosas”), Intxpe (ürrietako hilabetian); ‘irail’: Belap (üztailla, agorrila, ürrieta hilabetetan); ‘udazken’ adieran ere jaso izan da han-hemenka; aditz-izenetakoa izan liteke -eta, ‘urritze, urrieta garaia’, cf. udate, negute, eta behean urriaro.[3]
● urril hegoaldeko hitza; ‘irail’: IruñEgut; ‘urri’: Larm, Kardab; urri-hil; ik. behean.
urriaro (‘udazken’: Azk/Lakoiz/AEtxaide (gnaf., bazt.: + urriero, urriro); ‘urri’ eta are ‘irail’ adierekin ere jaso izan da, gnaf.), urri-belar (MDass [urribelharrarekin irakiturikako huretik]; ia orokorra, zub., erronk. ez dokumentatua), urri-soro (Pouv), urri-ziza (Lakoiz).
► Urri ‘eskas, apur’ bera da; hilabete horietan, batik bat martxoan eta urrian, urritu egiten baitira lurrak ematen dituen etekinak. Paralelo betea da agor ‘lehor, idor’, bai baititu ‘irail’, ‘abuztu’ eta ‘urri’ adierak ere; lotura semantiko horretarako, cf. RS urrieteak urri gauzak, ta urri dira aren bearrak. Duvoisinek, ordea, uste du egunaren iraupena laburtzearekin lotu behar dela (1928: 279).
Badirudi urri + hil analizatu behar dela urril, nahiz eta Orpustanek nahiago duen hur (fruitua) ikusi hitzaren osaeran (1999: 356); aukera honek zail izango luke urrieta, edo urri bera azaltzea. Nolanahi ere, ez da baztertzekoa herri-etimologiaz edo hur (fruitua) ikusi izana urril aldaeraren osaeran. Ohartzekoa da, bestalde, urri (hilabete) honetan ez dagoela iparraldean aldaera hasperendunik;[4] dena den, urri ‘eskas, apur’-en ondorengo izanik, ez da zaila azaltzen hasperenaren galera.